Forma bi hauen artean, orain bertan / oraintxe bertan, zein da zuzena?
Biak dira zuzenak, eta biak erabili izan dira literaturan. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide asko dakartza, bai [OEH:orain berta-] egiturarenak (Leizarraga, Orixe, Mitxelena...), bai [OEH:oraintxe bertan] egiturarenak (Txomin Agirre, Orixe, Lekuona...).
Kontuan izan behar da, bestalde, ipar-ekialdean berean forma erabiltzen dela, eta orai forma (batuan orain, jakina); eta horri dagokionez, [OEH:orain bere-] moldearen adibideak badakartza (Elizanburu, Jean Etxepare...); oraintxe berean, oraixe berean edo oraitxe berean formarik ez da ageri bertan.
Horrez gainera, ikus hau: "Denbora adieraztea: oraintxe/orain (oraintxe/orain ez daukat hori ikusteko gogorik)" (JAGONET), "Denbora adieraztea: NOIZ? Bihar bertan; NOIZKO? *Biharko bertako" (JAGONET) .
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.