NOIZ galderari erantzuteko, bihar bertan erabiltzen dugu; baina NOIZKO galderari erantzun nahi izanez gero, zer: biharko bertako / bihar bertako?
Euskal tradizioan bihar bertan erabiltzen da, eta hori zuzena da; ez dago *biharko bertako / *bihar bertako gisako formarik: ez dira halakoak erabiltzen euskaraz. Horien ordez, bihar bertan egin beharreko lana / bihar bertan egiteko lana / bihar berean gisako egiturak erabili izan dira euskaraz.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Denbora adieraztea: orain bertan / oraintxe bertan" (JAGONET), "Denbora adieraztea: oraintxe/orain (oraintxe/orain ez daukat hori ikusteko gogorik)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > determinatzaileak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.