Zuzena al da Oraintxe ez daukat hori ikusteko gogorik, ala orain beharko luke?
Ezezkoetan ere biak dira zuzenak: orain eta oraintxe. Egia da gehienetan orain erabiltzen dela, baiezkoetan bezalaxe; baina oraintxe ere erabil daiteke, enfasia emateko.
Ikus hauek ere: "Denbora adieraztea: orain bertan / oraintxe bertan" (JAGONET), "Denbora adieraztea: NOIZ? Bihar bertan; NOIZKO? *Biharko bertako" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adberbioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.