Zenbat? galdetzean, nola deklinatu behar da?: Zenbat balio du hiru litro urak / hiru litro urek / hiru litrok ur?
Hiru litro urek behar du; beraz, Zenbat balio du hiru litro urek?
Ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat (zenbat balio du kilo bat mahatsek? / *zenbat balio du kilo batek mahats?)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: zenbat/zenbateko/zenbaten (zenbat da azalera / zenbateko azalera du)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: baso bat ur" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbakiak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.