JAGONET galde-erantzunak

Denbora/lekua adieraztea: -ko, -rako (Bilboko/Bilborako autobusa; bostetako/bostetarako)

Bostetarako? Bostetako? Biak erabil daitezke? Bilboko autobusa ala Bilborako autobusa? Zein da onargarriagoa? Biak? Noiz bata eta noiz bestea?

Galdera horietan ageri diren formak, -ko eta -rako, biak erabil daitezke. Bilboko autobusa (Nongoa?) eta Bilborako autobusa (Norakoa?: Bilbora doan autobusa) baliokideak dira. Aldiz, Bostetako? (Noizko?/ zer denboratako? / zer ordutako?) eta Bostetarako? (Noizko?/ Zer unetarako? / zer ordutarako?) ez dira baliokideak. Ikus [EH:noizko].

Horretaz, Euskal Gramatika Laburra kontsultatu daiteke, eta honako esaldi hauei erreparatu:

Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 171. or. "Etxerako bezalako hitzak, dena den, tradizioan adizlagun bezala erabili izan badira ere, ez dezagun ahantz etxeko, laneko eta betiko bezalako adizlagunak, inesiboaren gainean (NON kasuaren gainean, alegia) sortuak alegia, aski hedatuak daudela ekialdeko euskalkietan".

Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 494. or. "(...) galdetzailea inesiboan oinarritu beharrean adlatiboan (NORA kasuan) ere oinarritzen ahal da, batez ere lekua eta ekintza adierazten duenean (ez hainbeste, bestela, denborarekin loturik dagoenean)".

Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 495. or. "Nongo, noizko eta zertako izenlagunak nahiz adizlagunak izan daitezke, testuinguruaren arabera. Tradizio handia du euskarak honetan eta egun ere hala erabiltzen da euskara mintzatuan leku anitzetan, batez ere ekialdean".

Horiez gainera, ikus hauek ere: "Helburua/lekua adieraztea: -rako/-ko (etxeko lanak / etxerako lanak, Bilboko autobusa / Bilborako autobusa, mendiko botak / mendirako botak)" (JAGONET), "Espazioa adieraztea: igoera (Urbasako, Etzegarateko, Urkiolako, Arrateko... igoera)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > orduak

Unitate-mota: hitzak > izenak, zenbakiak > orduak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper