Zein da forma zuzena, Urbasako igoera ala Urbasarako igoera?
Biak zuzenak izanik ere, tradizio handiagoa du Urbasako igoera moldeak. Euskaltzaindiaren Hiztegian, esaterako, hauxe da, besteak beste, [EH:igoera] sarreran datorren adibidea: Etzegarateko igoeran.
Horrez gainera, ikus hauek ere: "Helburua/lekua adieraztea: -rako/-ko (etxeko lanak / etxerako lanak, Bilboko autobusa / Bilborako autobusa, mendiko botak / mendirako botak)" (JAGONET), "Denbora/lekua adieraztea: -ko, -rako (Bilboko/Bilborako autobusa; bostetako/bostetarako)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.