Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa (baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?
Galderan ageri diren adibide guztiak zuzenak dira. Era berean, zuzena da Mendirako botak garestiak dira esaldia. Ikus Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 168. or. eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 494. or.. Euskara Batuaren Eskuliburuan ere ageri dira argibideak "-ko/-rako (noizko, norako, zertako)" (EBE).
Horiez gainera, ikus hauek ere: "Denbora/lekua adieraztea: -ko, -rako (Bilboko/Bilborako autobusa; bostetako/bostetarako)" (JAGONET), "Espazioa adieraztea: igoera (Urbasako, Etzegarateko, Urkiolako, Arrateko... igoera)" (JAGONET).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.