Nola esaten da euskaraz "de los 2 a los 18 años" / “de 2 à 18 ans”. Hauek zuzenak al dira?: 2 urtetik 18 urtera / 2 urtetatik 18 urtetara.
Bi moldeak zuzenak dira.
Lehena, 2 urtetik 18 urtera, Hegoaldean erabiltzen da batez ere. Eta bigarrena, 2 urtetatik (eta urtetarik) 18 urtetara, berriz, Iparraldean. Badirudi lehenaren, singularraren, aldeko joera nagusitzen ari dela gaur egun euskara estandarrean.
Labur beharrez, honela ere eman liteke: 2-18 urte. Edo era honetara formulatuta: 2-18 urte (bit)artekoak.
Data: 2023-01-30
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > zenbakiak
Unitate-mota: zenbakiak > kardinalak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.