JAGONET galde-erantzunak

Lekua adieraztea: -tik/-dik (barrenetik/barrendik; hurbiletik/hurbildik)

NONDIK kasua deklinatzean, nola jokatu behar da hitz arruntekin, bukaeran -n edo -l duten hitzetan? Eta hauekin?

barrendik/barrenetik

hurbildik/hurbiletik

urrundik /urrunetik

ehundik gora / ehunetik gora

  1. Izen arruntek beti -tik hartzen dute, -e- epentetikoaren premia zainduz: haranetik, irailetik
  2. Izen berezietan, bi sail bereizi behar dira:

1- Leku-izenak. Halakoetan, -tik/-dik aukerakoak dira: Irundik/Irunetik, Usurbildik/Usurbiletik

2- Leku-izenak ez diren baina izen berezien baliokide diren adierazpen izendatzaileak, hala nola enpresa, talde eta erakunde, merkataritza-establezimendu, marka, gertaera, eta era guztietako artelan eta bestelako sorkarien izenak. Halakoetan, -(e)tik da aukera bakarra (183. araua): Euskalteletik, Ederlanetik"izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak)" (EBE)

  1. Adberbioetan, bietako erabilerak aurki daitezke: hurbildik/hurbiletik, urrundik/urrunetik

Ehundik/ehunetik bikotearen kasuan, Euskaltzaindiaren Hiztegian ehunetik da sarrera; tradizioan, hala ere, ehundik sarri erabili izan da.

Horrez gainera, ikus hau ere: "Lekua adieraztea: NON, NORA, NONDIK bukaeran n, l, s, z, tz edo r letra duten izenetan (Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak

Unitate-mota: hitzak > adberbioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper