283 emaitza des- bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

desgaitu2
adj./iz. Pertsonez mintzatuz, istripu edo eritasun baten ondorioz ezintasun fisiko edo psikikoak izan dituena. Desberdintasuna errespetatzea eta pertsona desgaituak onartzea. Adingabeen eta desgaituen beharrak.

Aztergaia: desgaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inhabilitar, inhabilitado.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desgai(tu), desgaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

desgarai
iz. Garai desegokia, desordua. Atarira joan zitzaizkiola gauaz, desgaraian eta deiadarka.

Aztergaia: desgarai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: ""destenore" Iparraldean"

 - [E116]: "destenore (ere) lehen itzulian emana dago".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan (eta bere soilean)".

desgaste
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, desgaste-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. higadura].

Aztergaia: desgaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh67 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desgaste EB 3 ager. (Natur/6: "Horregatik garrantzi handia du elikadura hori osotua, konpletoa izateak, bai behar bezala hazteko eta baita gure organismoaren desgastea berritzeko ere"; Elhuyar: "Kontrolatzeko alderdirik nagusienak hauk dira: #mdash# harriaren desgastea"; GAO 1989: "Lanabesen desgastea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desgaste : AB38 6 (hauetan d.-erresistentzia 1, d.-fenomeno 1; harriaren d. 1) // Cf. 'desgaste' itzulitako beste hauek: jate : AB38 1; urradura : AB38 1; urraketa : AB38 3 (hauetan erremintaren urraketa: d. de la herramienta 1; eta emearen urraketa: d. de la matriz); higadura : Euskalterm 10 (hauetan h.rentzako erresistentzia, h. politiko, h.k obalatutako kojinete, h. normal, marruskadurazko h., h.-saiakuntza, h.rekiko erresistentzia, balazta-pastilen h.); eta higagaitz 'resistente al desgaste' itzulia: Euskalterm 3 (aleazio h., burdinurtu h., altzairu h.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

degaste : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal desgaste / usure, affaiblissement formen ordainak: desgaste : HiruMila; higadura : HiruMila; ElhHizt; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE: -ü-; HaizeG FB; PMuj DCV: igadura. // eta HiruMila: 1 higatze, ihetxedura; 2 (debilitamiento) ahuldura, makaltasun // XarHizt: higatze, ihatxetze, zahartze; ø // Casve FE: higatze, zahartze, ihatxetze; ahülezia, ahültze, indargabetze // HaizeG FB: ahulezia, ahuldura, flakezia // T-L LBF: usure. ø // PMuj DCV: igago mario, andeatze // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

desgaste iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, desgaste-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. higadura].

desgaste 66; higadura 438.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desgaste 10; higadura 74.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, badirudi ordezkoa bere bidea egiten ari dela, baina ageri dira oraindik gutxi batzuk.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. higadura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "erabili izan delako ageri da zerrendan, eta ordaina ondoan duela okertzat eman; guztiz ezabatu nahi bada, egin ezinik ez dago"

 - [E123]: "egokiagoa eta "pedagogikoagoa" iruditzen zait lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan lantaldearen proposamena".

desgisatu, desgisa, desgisatzen
da/du ad. zah. Mozorrotu, desitxuratu. Ik. itxuragabetu. Zertako desgisa nork bere aurpegia?, zertako har beste baten irudia?

Aztergaia: desgisatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desgisa, desgisatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

mozorrotu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "(Zub) itxuragabetu"

 - [E116]: "ados nago adiera hori eranstearekin (ik. OEHko azalpena: 'desfigurar, alterar los rasgos'). Beraz: 'mozorrotu, itxuragabetu, desitxuratu'".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (hau da, hiru definitzaileak eman: 'mozorrotu, itxuragabetu, desitxuratu')".

desgogara
adb. Gogoz kontra. Desgogara dagoena. || (-en atzizkiaren eskuinean). Jainkoaren desgogara ez egiteagatik.
Azpisarrerak

Aztergaia: desgogara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "adlag." eta, AS gisa, desgogarako .

desgogarako
adj. (Gehienbat -en atzizkiaren eskuinean). Ez baita beldur haren desgogarako gauzarik eginagatik.
Loturak

Aztergaia: desgogarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

desgogara sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

desgrabatu, desgraba, desgrabatzen
du ad. Heg. ekon. Zergak arindu, zerga gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txikiagotu. Ez zaie aparteko zergarik jarriko, eta ez dute errenta aitorpenean desgrabatzeko zailtasunik izango.

Aztergaia: desgrabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): desgrabatu 31: Consumer 17 (adib.: “aurten soilik zati bat desgrabatuko duzu, eta bestea datorren urtean”), Berria 2 (adib.: “gehienez 5.000 euro desgrabatuko dute”), EiTB 8 (adib.: “bai EAEn baita Nafarroan ere, etxebizitzagatik gehiago desgrabatuko da oraingoan”), Argia 4 (adib.: “Madrildarrak gogorarazi du, bestalde, bikoteari ume batengatik 3.000 euro desgrabatzen zaizkiola, eta eurei 2.000 euro pasatxo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desgrabatu 4, Berria (adib.: “Baita lanera joateko autoan egindako kilometroak desgrabatzeko ere, betiere autoa norberaren izenean badago”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desgravar / fr dégrever: Elhuyar: zerga(k) arindu, desgrabatu / Nolaerran: zerga arindu / Zehazki: (zerga) arindu, desgrabatu / Labayru: zergak arindu, desgrabatu / Adorez5000: zergak arindu, desgrabatu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

desgrabatu, desgraba, desgrabatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Ekon.

Forma baten adiera(k)

'zergak arindu'.

Erabileremu dialektala

Heg.

desgrazia
iz. Ezbeharra. Gizajoak badu beregan, makina bat desgrazia.

Aztergaia: desgrazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deshidratatu, deshidrata, deshidratatzen
1 da ad. (Gorputz edo gai batek) ura galdu. Kutsatutako urak beherako gogorrak eta okadak eragiten dizkie edaten dutenei, eta, ondorioz, haietako asko deshidratatu egiten dira.
2 du ad. (Gorputz edo gai bati) barnean duen ura kendu. Deshidratatutako produktu ugari daude, pisu gutxi dutenak eta motxilan leku gutxi hartzen dutenak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Danimarkatik belar deshidratatu pixka bat ekarri zuen.

Aztergaia: deshidratatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deshidrata, deshidratatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-sh-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

deshidratatzaile
adj./iz. Gorputz bat edo gai bat deshidratatzen duena. Ospitalearen sotora garraiatuko dira hondakinak, eta han, zabor-gelan ezarritako deshidratatzaile batetik pasatuko dira.
deshidratazio
iz. Deshidratatzea. Erietxera eraman behar izan zituzten, deshidratazio arazoak zirela-eta.

Aztergaia: deshidratazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

desilusio
iz. Zerbait edo norbait uste bezain ona ez dela ikustean izaten den sentimena. Lehenengo aldiz egin genuenean, desilusio handia hartu nuen; beste zerbait espero nuen.

Aztergaia: desilusio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desilusio Mde Pr ("Iñora eramaiten ez duen bazter bide itsua da, desilusio garratza ez bada"). Ez dugu desilusionatu forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira desilusio 4 (AKManifestua 1980: "Gizonak, azkenik beren bizikondizioak eta beren elkarrekiko harremanak desilusioz ikustera behartuta daude"; J. Apalategi: "Baina, erakunde horiek desilusioen, desagrabioen sortzaile direnez, beren sutegi ere badira"; U. Larramendi: "Bestalde, Estatu Batuetara doazen kanpotarrek desilusio bat jaso dezakete"; X. Gereño: "Franz-ek desilusioa sentitu zuen hura ikusterakoan"); eta desilusionatu 3 (I. Sarasua: "Lehenbizikotik, adiskide egin ginenetik, zuri ez hutsegiteko, desilusionatu ez zitezen, gizon on bat bezala agertzen saiatu nintzen"; X. Gereño: "Franz zeharo desilusionaturik zegoen"; K. Navarro: "Desilusionaturik geratu zen gizon honek ezin zuela hura imitatu ikustean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desilusio : DFrec 3, AB38 1, AB50 1, HiztEn; desilusionatu : DFrec 1, HiztEn. Ez ditugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desilusio : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB; desilusionatu : ElhHizt, HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko desilusión, désillusion / desilusionar, désillusionner beste hiztegietan: ElhHizt: desilusio, kamusada / 1 ilusioa galarazi. 2 desilusionatu, ilusioa galdu // HiruMila: desilusio, kamusada / desilusionatu // Lur EG/CE: desilusio // Lur EF/FB: desilusio, etsi, etsigaizto, etsipen, amets histura / ø // Casve FE: lillüragaltze / lillüra galerazi // HaizeG FB: amets-hisdura, amets-eten / ametsak kendu // T-L LFB: amets-histura / egia hutsa erakutsi //PMuj DCV: 1 (desengaño) etsimen, etsipen, etsimendu, ametsondo, amets-eten. 2 (escarmiento) galen, galentza / 1 (desengañar) etsierazi, ametsak kendu, lillura kendu, ustel atera, zimikatu, txulut egin. 2 (-se, perder las ilusiones) ametsak joan, galdu. 3 (-se, desengañarse) begiak argitu; etsi, etsitu, etsimendu, etsipena artu // Azkue Aurkibidea: kamusada.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "agian sartzekoa litzateke hau ere. Orotarikoak jasotzen du" (1994-10-20)

 - [K201]: "hartzekoa, nire ustez, zalantzarik gabe" (2004-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "OEHko Miranderen lekukotasunaz eta EEBSko 9 agerraldiez gain, gaurko 16 liburutan eta 8 artikulutan ageri da; erabili duten idazleen artean daude: E. Bidegain, B. Gandiaga, X. Gereño, I. Irazabalbeitia, I. Mendiguren, I. Murua, K. Navarro, X. Olarra, P. Perurena, A. Sokarros, J.L. Zabala, J. Zabaleta. Eta mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen duenez, ez dut ikusten zergatik kendu behar den. Onartu egingo nuke nik".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "OK (hau da, jaso zerrendan, bere soilean eta beste azalpenik gabe)".

desinbertsio
iz. ekon. Inbertituriko kapitala negozio edo proiektu batetik ateratzea. Otsailean eginiko azken desinbertsioek ziklo berri bat abiarazi dute, eta aurrerantzean Eroskik beste dinamika bat espero du.

Aztergaia: desinbertsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh65 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu desinbertsio formarik.

desinbertsio 65: Argia 6, Berria 42, Espainiako Gobernua 13, Goiena, Jakin, Laneki, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desinbertsio 8, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: desinbertsio (desinversión; Ekonomia eta Enpresa).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desindustrializazio
iz. Herrialde edo eskualde bateko industria-alorreko enpresak eta fabrikak urritzea. Desindustrializazioak gehien zigortutako eskualdeetako langileek hartu dute parte manifestazioetan.

Aztergaia: desindustrializazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 76; ETC: 167

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Bestelakoak

industrializazio iz. Industrializatzea. Iparraldeko industrializazioak hegoaldeko jendea erakarri zuen, baina aldi berean bi ekonomia mota nagusi garatu ziren horrela. Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desinentzia
iz. hizkl. Deklinatzerakoan edo jokatzerakoan erroari eransten zaion morfema. Ik. hondarki. Deklinabide honetan kasu bakoitzari desinentzia bat dagokio.

Aztergaia: desinentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

desinentza Mde Pr ("Hizkuntza txit arkaikoa da, eta hitzen desinentza beteak erakusten dizkigu oraino").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desinentzia 3 (SGarm Dekli: "Determinadu pluralean eta hitzak bukaera [e] duanean, hitzak ez du bere [e] hori, desinentziaren beste [e] batez txoke egiten duanean galtzen, gordetzen baiño"; J.M. Irazola: "Kasu honetako marka zehatza -N da, baina bizidunetan -[-GAN]- ipinten da genitibo edutezko ta desinentziaren tartean: [AmaREN-GAN-dik]"); desinenzia 2 (SGarm Dekli: "Izen batek, prononbre batek desinenzia deklinatiben bidez hartzen duen formari, kaso deritzaiogu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desinentzia : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan zero d.). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EGLU-I: "desinentzia edo hondarkia" (212. or.); eta ondoko azalpenetan hondarki soila ageri da (212-220 or.etan, adib. 17 aldiz); hondarki: EGLab 451, 463, 464.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desinentzia : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko desinencia/désinence beste hiztegietan: ElhHizt: (Ling.) hondarki // HiruMila: hondarki // Casve FE: azkenki, hitzbürü // HaizeG FB: bukaera, hitz-buru // T-L LFB: azkenki // PMuj DCV: amai, bukaera, itz-amai // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): désinence; it (S. Carbonell): Gram. desinenza, terminazione; ca (DCC): ø; en (Collins): Ling. ending; de (Langenscheidts): Gram. Endung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. hondarki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

desinfektatu, desinfekta, desinfektatzen
du ad. Infekzioa sor dezaketen organismoak suntsitu edo haien garapena eragotzi. Etxaldeko inguru guztiak desinfektatu zituzten.

Aztergaia: desinfektatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desinfektatu, desinfekta, desinfektatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

desinfektatzaile
iz./adj. Desinfektatzen duena. Barazki horiek ondo-ondo garbitu behar dira jan aurretik, urarekin eta lixibarekin edo beste desinfektatzaile baten tanta batzuekin.

Aztergaia: desinfektatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra, s.u. desinfestakin] (1994-11-10)

desinfekzio
iz. Desinfektatzea. Urtegietan sartzen diren ontziak zaindu nahi dituzte desinfekzio lanak hobeto egiteko.

Aztergaia: desinfekzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desinfekzio 2: UZEI (hiztegi-sarrera baten sinonimo gisa, "Antisepsia Sin.: Desinfekzioa"), I. Ugarteburu ("Kiratsa zegoen ospitalean, desinfekzioan ibilitako kaleko komunetan bezala, eta osaba Bob ezin astunago jarri da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desinfekzio : AB50 1 ('desinfección'), HiztEn (desinfektatzearen ekintza eta ondorioa), LurE (Med. eta Kim. desinfektatzea), Euskalterm 5 (hauetan 1 desinfekzio-zerbitzu; 1 begien desinfekzio; 1 zilbor-hestearen desinfekzio; 1 desinfekzio sanitario) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desinfekzio : ElhHizt (desinfección), HiruMila (desinfección), EskolaHE (Med. eta Kim. desinfektatzea) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Med. 'desinfektazea'; hau da: normalean, (zerbait) desinfektatzea bezalakoak erabiltzen dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "ez dago kendu ezinik. Nekazaritza hiztegia dago aztergaiaren iturrian, eta bi testutan jaso du EEBSk (UZEI eta I. Ugarteburu) eta bi liburu eta bi artikulutan gaurko prosako corpusak; Euskaltermen eta gaurko hiztegi nahiz entziklopedietan ageri da, baina, egia bada "normalean, (zerbait) desinfektatzea bezalakoak erabiltzen" direla, lantaldeak dioenez, hiztegi honek ez du asko galduko forma hau kentzearekin. Zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-10-31): "onartu eta jaso zerrendan, azalpenaren bigarren partea ezabatuz: desinfekzio iz. Med. 'desinfektatzea'".

desinformazio
iz. Informaziorik eza. Munduko herri gehienetan edo guztietan bezalaxe, Afganistanen ere desinformazioa da nagusi. Hiesari buruzko desinformazio handia dago.

Aztergaia: desinformazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): desinformazio 58: Elhuyar (“Donostiako Ospitaleko Hematologia saileko kideen ustez, desinformazioak pisu handia du jaitsieran”), Consumer (“Edoskialdiko Aholku-Emaileen Nazioarteko Kontseiluak nabarmendu duenez, desinformazioak, okerreko mitoek eta bularraren inguruko aurreiritziek eraginda uzten diote emakume askok garaia baino lehen bularra emateari”), Berria 37 (adib.: “Krisiaren inguruko desinformazioari aurre egiteko kanpaina abiatu du sindikatuak Hego Euskal Herrian”), EiTB 4 (adib.: “Orokorrean Europa osoan bezala, Kuban gertatzen denari buruz aurreiritzi indartsuak eta desinformazio handia dago”), Jakin 3 (adib.: “Informazioaren iturburuetan daude desinformazioaren erroak”), Argia 11 (adib.: “Ez dugu txintik egiten eta normaltasun osoz ari gara azpiegituraren obrak eta desinformazioa bera pairatzen”), DiarioVasco (“udal gobernuaren desinformazioa”). 20.5: EPG: desinformazio 18: Berria 13 (adib.: “Azpimarratzekoa da Aznarrek fan klub aparta daukala; desinformazio lana egin zuten eta geroztik ez dira lelo horretatik atera”), Herria (“ardurenean bezala, desinformazio lan bat, Madrilgo poderearen ikuspuntua itsutuki zabalduz”), Txema Ramirez de la Piscina 3 (adib.: “Gaur egun, pasadizo hau desinformazioaren paradigmatzat hartzen da mundu osoko Komunikazio-fakultateetan”), Edurne Elizondo (“Beren ustez, "desinformazioaren biktima" izan ziren Greenpeaceko agintariak”). 20.29: BerriaEL2013: -. 20.83: es desinformación / fr désinformation: Elhuyar: desinformazio, informazio(rik) eza, informazio falta / Nolaerran: desinformazio / Zehazki: desinformazio / Labayru: informaziorik eza, informazio falta, desinformazio / Adorez5000: desinformazio, informazio ez(a).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desinformazio 18: Berria 13 (adib.: “Azpimarratzekoa da Aznarrek fan klub aparta daukala; desinformazio lana egin zuten eta geroztik ez dira lelo horretatik atera”), Herria (“ardurenean bezala, desinformazio lan bat, Madrilgo poderearen ikuspuntua itsutuki zabalduz”), Txema Ramirez de la Piscina 3 (adib.: “Gaur egun, pasadizo hau desinformazioaren paradigmatzat hartzen da mundu osoko Komunikazio-fakultateetan”), Edurne Elizondo (“Beren ustez, "desinformazioaren biktima" izan ziren Greenpeaceko agintariak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desinformación / fr désinformation: Elhuyar: desinformazio, informazio(rik) eza, informazio falta / Nolaerran: desinformazio / Zehazki: desinformazio / Labayru: informaziorik eza, informazio falta, desinformazio / Adorez5000: desinformazio, informazio ez(a).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

desintegratu, desintegra, desintegratzen
da/du ad. Zerbait zatietan edo osagaietan erabat banatu. Errazagoa da atomoa desintegratzea, aurreiritzi bat desintegratzea baino. Meteoritoa atmosferan desintegratu zen, 6.000 metroko altueran.

Aztergaia: desintegratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desintegra, desintegratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

desintegrazio
iz. Desintegratzea. Zenbait isotopo ezegonkorrak dira eta desegin egiten dira desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz.

Aztergaia: desintegrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desintegrarazi 1, BiziJator ("Aldaketa txikiek, koazerbatua dena molekula soltetan ingurunean disolbatuz desintegraraz dezakete"); desintegratu 6: J.M. Torrealdai ("Gerraostean, nortasuna galduz eta desintegratuz joan da Bretainia"), Elhuyar 2 ("Unibertsoa leherketa ikaragarriaren indarraren ondorioz kanporantz jaurtikiak diren zatitan desintegraturik balego bezala kontsideratzen badugu ere, beti gelditzen da grabitazio unibertsalaren indarra", "Arrautza kosmikoaren egiazko tamaina, bere masa eta desintegratu zuen leherketaren indarra ere ezagutu gabe, zaila da kanporantz egotziak izan ziren zatiek ihes-abiadura hartzea lortu zuten ala ez asmatzea"), A. Martinez ("Meteorito haren tamaina, zientzilariek egindako azterketen arabera, 70 metrokoa baino handiago ez zen eta, dirudienez, atmosferan 6.000 metroko altueran desintegratu zen"), A. Perez ("Ikatzetik, petroliotik, sustantziak desintegratzetik edo Eguzkitik ere elektrizitatea lortzen da"), J. Agirre ("Izaki bizia hiltzen denean, mekanismo hau eten egiten da, eta karbono 14a pixkanaka-pixkanaka desintegratuz doa"); desintegratze analisi 1, SM ("geroago ordea, C 14-ren bidezko desintegratze analisiak egiteko era aurkitu zen"); desintegrazio (eta desintegrazio-prozesu) 4: J. Garzia ("Lengoaiaren kontzientziak bigarren ahalbide bat sortzen du: haren desintegrazioa"), Erlijioak munduan ("Heriotza osagai hauen desintegrazioa da"), Nortasunaren psikologia ("Giza nortasuna, elementu ezberdinen integrazio joeragatik eratzen da, gatazkagatik edo desintegrazioagatik baino gehiago"), BiziJator ("Prezeski horregatik da protoplasma sistema dinamiko egonkorra, eta nahiz eta bere baitan etengabe desintegrazio- [desasimilazio-] -prozesua gertatu, belaunaldiz belaunaldi berea duen antolamendua kontserbatzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desintegratu : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE; desintegrazio : AB38 4, HiztEn, LurE, Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desintegratu, desintegrazio : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

desinteresatu
adj. Bere interesak eraginik jokatzen ez duena. Ik. eskuzabal. Ez dira lekuko desinteresatuak.

Aztergaia: desinteresatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "Iparraldekoak dira OEHko bi lekukoak (Xurio, Haraneder) eta Hegoaldekoak erabili duten oraingo idazleak (ZArg 1974, E. Muxika, Fdz. de Larrinoa, Egunk 1996; B. Atxaga, J. Elosegi, A. Garikano, J. Garzia, I. Mendiguren). Hiztegian jasotzeko adinako oinarria baduela uste dut nik, eta lantaldeak eman dion markarekin emango nuke: g.er.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "kendu g.er. marka (hala eskatu dute 10 botok; 2k eskatu dute marka atxikitzeko, eta zuri eman dute 3k): desinteresatu izond.".

desintoxikatu, desintoxika, desintoxikatzen
da/du ad. Gorputz bateko toxinak suntsitu edo kanporatu. Organismoa desintoxikatu duenean, pertsonak osasuna berreskuratzen du.

Aztergaia: desintoxikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "desintoxikatu (†  destoxikatu), toxikatu (†  intoxikatu)".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desintoxika, desintoxikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

desintoxikazio
iz. Desintoxikatzea. Ez du alkohol tantarik ere edan desintoxikazio zentrotik irten zenetik.

Aztergaia: desintoxikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh89 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu desintoxikazio formarik.

desintoxikazio 91: Aizu, Argia 3, Berria 14, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Agintaritza 5, EiTB 52, Elkar 6, Consumer 2, HABE, Laneki 3, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desintoxikazio 8: Berria, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Oskar Arana, Gotzon Garate 2, Pello Zabala.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: desintoxikazio (4; Psikologia; Medikuntza).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desintoxicación / fr désintoxication: Adorez; (Tecnol.) desintoxikazio / Elhuyar: desintoxikazio / Labayru: desintoxikazio, desintoxikatze, destoxikapen / Zehazki: - / NolaErran: desintoxikazio – desintoxikazione (ZU).

Bestelakoak

desintoxikatu da/du ad. Gorputz bateko toxinak suntsitu edo kanporatu. Organismoa desintoxikatu duenean, pertsonak osasuna berreskuratzen du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desio
iz. Heg. Desira.
Azpisarrerak

Aztergaia: desio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Sólo meridional. (...) Desde comienzos del s. XX su empleo se restringe casi exclusivamente a textos de carácter popular; en la 2ª mitad se vuelve a encontrar en algún autor de cierto nivel. Desio se documenta en escritores vizcaínos (...) y desde fines del s. XIX prácticamente desplaza a deseo en guipuzcoano (...) En DFrec hay un ej. de deseo y 10 de desio"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desio:35 ager.; desira: 33 ager.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. desira.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "iz." kategoria-marka, eta, AS gisa, desio izan. du ad. Batez ere Gip.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. desira

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "deseatu-ri buruz esandako gauza bera esanen nuke berba honetaz" (1995-01-10)

 - [K201]:  deseatu hartzen bada, deseo behar luke, ez? Agian nahikoa da desira-rekin" (1994-10-20)

desio izan
du ad.-lok. Batez ere gip. Desira izan; desiratu. Desio zuen gauza bakarra gure herrirako bakea zen. Bistan da gero eta gehiago desio zuela haur bat izatea. Bera zen, bera, espero nuena, desio nuena.

Aztergaia: desio izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:015 2002-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

desio sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Batez ere Gip.

desira
iz. Nahia. Ik. nahikari. Ondasun desirak. Zerbait egiteko desira. Desira handia, kartsua.
Azpisarrerak

Aztergaia: desira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: desira izan .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "Desira: nahikunde bizia"

 - [E116]: "euskara-euskara hiztegia lantzean hobeto zehaztuko dugu adiera, eta bere horretan utziko nuke lehen itzulikoa".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan (hau da, bai lehen itzulikoan eta bai lantaldeak proposatu duen azpisarrera; ohargileak "paso" egin dio adiera aipatzeko kontuari)".

desira izan
ad.-lok. Nahi bizia izan. Ik. desio izan. Entzun, ene bihotz umilak nola desira zaituen. Noizbait iritsi da desira genuena.

Aztergaia: desira izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

desira sarrerari dagokion azpisarrera.

desiragarri
adj. Bereganako desira sortzen duena. Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean.

Aztergaia: desiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desirarazi, desiraraz, desirarazten
du ad. Norbaitengan desira sorrarazi. Gorputzeko sufrimenduek, arimarenek bezala, bakardadea desirarazten dute.

Aztergaia: desirarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desirarazi, desiraraz, desirarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desirarazi, desiraraz, desirarazten

desiratu, desira/desiratu, desiratzen
du ad. Desira izan, nahi izan. Ik. gutiziatu. Besteren ondasunak desiratzen dituena. Baldin desiratzen baduzu galdegin duzuna erdiestea (...). Ezin daitekeen gauza desiratzen du. Zoriona desiratzen diogu. Gogo onez desiratu. Kartsuki, lehiaz desiratu. Azkenean etorri duk desiratu orena. Desiratzeko den gauza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). O gau desiratua!
Azpisarrerak

Aztergaia: desiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desiratu, desira(tu), desiratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desiratu, desira(tu), desiratzen

desirkunde
iz. Ipar. Nahikundea. Mundu honetako desirkunde orotarik urrun. Desirkunde lizunak.

Aztergaia: desirkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

desitsatsi, desitsats, desitsasten
da/du ad. g. er. Itsatsirik zegoena banatu, askatu. Orea moldetik desitsasten denean, prest dago.

Aztergaia: desitsatsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desitsats, desitsasten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

askatu.

desitxuratu, desitxura, desitxuratzen
1 da/du ad. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtu. Ik. itxuragabetu; itxuratxartu. Aurpegia baztangak erabat desitxuratua. Udazkenak desitxuratu duen lorategia. Inork idatzia desitxuratu edo itxuragabetu dute.
2 du ad. Zerbaiten azalpen faltsua eman. Egia desitxuratu. Gertatu zena desitxuratuz.

Aztergaia: desitxuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

desitxuratu, desitxura, desitxuratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desitxuratu, desitxura, desitxuratzen

desitxuratze
iz. Zerbait, bere itxura aldatuz, ezin ezagutuzko bihurtzea. Adam Smithen obraren desitxuratzearen lekuko ona da aipu hau.

Aztergaia: desitxuratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

desizoztu, desizotz, desizozten
da/du ad. Izoztuta egoteari utzi, izozturik dagoena bere ohiko egoerara etorri edo ekarri. Desizoztu den janari bat ez da berriro izoztu behar. Hozkailutik txahal birika batzuk atera ondoren, urki batetik zintzilikatu ditu eguzkitan desizoztu daitezen.

Aztergaia: desizoztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): desizoztu 70: Elhuyar 4 (adib.: “gauez izoztutako papak egunez desizoztutakoan, zapaldu egiten zituzten azala kendu eta ura ateratzeko”), Consumer 50 (adib.: “Mikrouhin labean aukera ugarienekoa (6), baina desizozteko posizio bakarra”), Berria 8 (adib.: “Produktu «fresko» bat erosten dugunean ez zaigu adierazten izoztu eta desizoztutakoa den, eta hori ere jakin nahi genuke”), EiTB 6 (adib.: “Despentsa nola antolatu edo elikagaiak nola izoztu eta desizoztu azaltzen dugu”), Argia 2 (adib.: “Beraz, izoztuak poltsa isotermiko batean garraiatu behar dira, eta desizoztekotan, hozkailuan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desizoztu 11: Berria 3 (adib.: “lege berriak ez dio edonori ematen enbrioiak desizozteko ahalmena”), Josu Zabaleta 2 (“Aginte-kontrolak desizozteko ardura duzu”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Harraskako iturria ireki eta uraren pean utzi zuen lata minutu pare batez, desizoztu zedin”), Xabier Olarra (“handik bi minutura desizoztu zen, eta irribarreka esan zuen: "Ahaztu zait parkinsondunak bezala ibiltzen”), Iñaki Mendiguren (“Goiko leihoetatik Hagrid ikusten zen, quidditch-zelaian erratzak desizozten, sator-larruzko beroki handia, untxi-larruzko eskularruak eta kastore-larruzko bota handiak jantzita”), Josetxo Azkona (“Desizoztu eta berotu on bat eman ondotik”), Edorta Agirre (“Emultsionagailuak, izozturiko elikagaiak pure edo krema bihurtzen ditu, desizozteke, sukaldari presatiak itxoin gabe: segundo gutxiren buruan pronto izango du krema, betegarria, salda - edo barazki-hondoa, izozki edo sorbetea, bere lurrin eta guzti”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es descongelar / fr décongeler: Elhuyar: 1 desizoztu; 2 izotza kendu / Nolaerran: desizoztu, desormatu / Zehazki: 1 desizoztu; 2 izotza kendu / Labayru: urtu (ref. a líquidos), desegin, deskongelatu (ref. a sólidos), -(r)i izotza | kristala | leia kendu, lurmendu (derretir la nieve), desizoztu (tb. en economía) / Adorez5000: 1 desizoztu, izotza urtu / desegin. 2 del frigorífico: izotza kendu, leia kendu, jela aldendu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

desizoztu, desizotz/desizoztu, desizozten.

Aditz-erregimena

da/du ad.

desjabetu, desjabe, desjabetzen
du ad. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kendu. 2005ean 40 milioi nekazari desjabetu zituzten. Abokatu gisa elkarte ugari defendatu ditu, tartean grebalariak eta desjabetutako herritarrak. || (Aditzak, osagarritzat, kentzen den ondasuna bera hartzen duela). Ik. konfiskatu. Oraingoz ez dituzte Elorrioko, Atxondoko eta Abadiñoko lurrak desjabetuko. Desjabetu behar dituzten eremuetan etxeak, alorrak eta lantegiak ere badaude. Gure birraitonari desjabetutako lurretan zegoen egina aireportu zaharra.

Aztergaia: desjabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

desjabe(tu), desjabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Familia horrek Zuz. marka ere beharko luke. Bestalde, desjabetu eta desjabetze erabiltzeko eroso badira ere, forma berriak dira, eta, berarien ordez, ez al da aski jabetza kendu/jabetza kentze? Dena den, egia da Euskalterm datu-baseak ere biak jasotzen dituela. Baina badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela. Hortaz, edo maila berean uzten dira biak, edo hobetsi beharra egongo litzateke, "h." ikurra jarrita, jabetza kentze-aren alde"

 - [E116]: "hedatu samarra dirudi desjabetu aditzak (erabili duten batzuk: I. Borda, Hz. Abaitua, T. Irastorza, J.A. Irigarai, G. Lantziri, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., X. Olarra, R. Saizarbitoria, A.M. Toledo, P. Xarritton) eta hiztegietan ere ageri da; baina jabetza kendu esapideak aurrea hartu badio (AUk informazio hobea izango du eskura, eta azalduko du), hau ere eman beharko da, hobetsiz nahiz bestearen parean utziz"

 - [E123]: ""badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela" dio AUk. Ziurtasunik ez dagoen neurrian, hobe, nik uste, biak maila berean uztea, edo, gehienez ere, desjabetu 'jabetza kendu' ematea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "desjabetu lantaldearen proposamena onartu da, baina adiera erantsiz: [...] du ad. 'jabetza kendu'; desjabetze jaso forma bere soilean, beste azalpenik gabe".

desjabetze
iz. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kentzea. Aurkeztu duten desjabetze planak ez du zuzenean hartzen bere etxea. Desjabetze agiria sinatu.

Aztergaia: desjabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

forma berria da, lantaldeak desjabetzapen-en ordez proposatzen duena, egokiagoa delakoan, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze/-tzapen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Familia horrek Zuz. marka ere beharko luke. Bestalde, desjabetu eta desjabetze erabiltzeko eroso badira ere, forma berriak dira, eta, berarien ordez, ez al da aski jabetza kendu/jabetza kentze? Dena den, egia da Euskalterm datu-baseak ere biak jasotzen dituela. Baina badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela. Hortaz, edo maila berean uzten dira biak, edo hobetsi beharra egongo litzateke, "h." ikurra jarrita, jabetza kentze-aren alde"

 - [E116]: "hedatu samarra dirudi desjabetu aditzak (erabili duten batzuk: I. Borda, Hz. Abaitua, T. Irastorza, J.A. Irigarai, G. Lantziri, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., X. Olarra, R. Saizarbitoria, A.M. Toledo, P. Xarritton) eta hiztegietan ere ageri da; baina jabetza kendu esapideak aurrea hartu badio (AUk informazio hobea izango du eskura, eta azalduko du), hau ere eman beharko da, hobetsiz nahiz bestearen parean utziz"

 - [E123]: ""badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela" dio AUk. Ziurtasunik ez dagoen neurrian, hobe, nik uste, biak maila berean uztea, edo, gehienez ere, desjabetu 'jabetza kendu' ematea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "desjabetu lantaldearen proposamena onartu da, baina adiera erantsiz: [...] du ad. 'jabetza kendu'; desjabetze jaso forma bere soilean, beste azalpenik gabe".

deskafeinatu
1 adj. Kafeinagabea. Kikara bat kafe deskafeinatu.
2 iz. Kafe kafeinagabea. Deskafeinatu bat eskatu zuen, sakarinarekin.

Aztergaia: deskafeinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskafeinatu (eta d. poltsa 1) 6: J.J. Iribar ("Bainan jendeari bodrio hauek ikusteko ordain araztea zinemaldi deskafeinatu baten izenean ulerezinezkoa da"), X. Gereño ("Nik ebaki bat #mdash#esan zuen Kikilik; #mdash#Nik deskafeinatua #mdash#gaineratu zuen Kokolok"), M.J. Deogracias 4 (adib., "deskafeinatu poltsak lortzen zituen", "Gaur egun ere, orduko ohiturei jarraituz, bada deskafeinatua edaten jarraitzen duenik ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskafeinatu : DFrec 1 (ZArg: "egia esateko deskafeinatuta edo kondensatuta esan beharrak..."), AB38 1, AB50 1, HiztEn (ad. 1 kafeari kafeina kendu; 2 hed. zerbaitek bere funtsa edo muina galdu) // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskafetu : PMuj DVC (descafeinar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

'kafeinagabea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskafeinatu iz eta ad. Ez baita soilki adjektiboa: Kafea deskafeinatu dute. Ibarretxe plana deskafeinatu nahi digute"

 - [E116]: "gaztelaniaz, bai, aditza da descafeinar (eta frantsesez? Ez da ageri Le Petit Robert hiztegian); gure corpusetan jaso direnak, berriz, izenondoak dira (bestela esan, ez dut XK-k aipatzen dituenak bezalakorik aurkitu). Euskaltzaindiak hasi behar al du forma batek izan ez dituen baina izan litzakeen esparruak zabaltzen?".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "bere horertan utziko da lantaldearen proposamena (6 boto izan dira horren alde, 4 kontra, aditza ere onartu nahi baitzuten, eta 5 zuri)".

deskalabru
iz. Heg. beh. Kalte edo hondamen handia. Deskalabrua franko gertatu zait niri.

Aztergaia: deskalabru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: deskalabru / LurE: - / ElhHizt: deskalabru / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskalabro: deskalabru forma da, Bizkaian bederen, gehienik entzuten dena"

 - [E116]: "Bai, hobeto ikusi beharrekoa izan liteke hitzaren amaieraren kontua. EEBSn 6 agerraldi ikus litezke, -u amaierako 1 (I. Unzurrunzaga) eta -o amaierako 5 (Txillardegi, A. Valdes, A. Lertxundi, P. Aristi); gaurko prosan, berriz, -o amaitua ageri da 5 idazlegan (H. Cano, A. Lertxundi, K. Linazasoro, P. Perurena, Txillardegi) eta Berria-ko 2 artikulutan, eta -u amaitua 8 idazlegan (J. Garzia, JR. Garzia, J.M. Irigoien, Lopez de Arana, J. Sarrionandia, Txillardegi, M. Zapiain, I. Zurutuza) eta Berria-ko beste bi artikulutan"

 - [E123]: "lantaldeak ez du arrazoirik ematen zergatik hobetsi duen -o amaiera. Txostenik ere ez du hitzak (nik, behintzat, ez dut ikusi). Agian OEHn deskalabro hobetsi delako proposatu dute forma hori. Ez dut argi ikusten".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "deskalabru erabaki dute 8 botok (ez da izan -o amaituaren aldeko botorik, eta beste 8k zuri eman dute); markak, berriz, proposamenean bezala utziko dira".

deskalifikatu, deskalifika, deskalifikatzen
1 du ad. kirol. Arau-hauste bat egiteagatik norbait lehiaketa batetik kanporatu. Batzorde Teknikoak deskalifikatu egin du Pedreña Hondarribiko estropadan.
2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kendu.

Aztergaia: deskalifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "deskalifikatu, deskalifikazio: kiroletan soilik".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskalifika, deskalifikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskalifikazio (ez da Kirol. soilki)"

 - [E210]: "Oharra: Kirol. markaz gain, Zuz. marka izan dezake horrek, ondasunak herri-jabaritik kentzen direnerako"

 - [E116]: pareko erdarazkoek erdaraz dituzten adierak ez dira inola ere parekoak (hau da: adiera eta eremu aski desberdinetakoak dira, adibidez, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa edo ingelesezkoa); eremu jakin batean erabiltzeko proposatu du lantaldeak, eta, jakina, guk bestetara heda dezakegu, baina hedatze hori ongi neurtzea komeni zaigu, gure irizpide nagusiekin bat datorren ala ez begiratuz. Bien bitartean, bere horretan uztea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "Ok (Kirol. markaren alde eman dute botoa 10 euskaltzainek, "Batez ere Kirol." markaren alde 5ek, eta boto zuria eman dute 2k)".

deskalifikazio
1 iz. kirol. Deskalifikatzea. Kontxako Banderan dagoen araudia eskuetan hartuta, abordatzeak deskalifikazio edo kaleratze zigorra dakar.
2 iz. Norbaiti edo zerbaiti izen ona, itzala edo aginpidea kentzea; horren ondorioa. Argudio trukaketa behar lukeena ezin da deskalifikazio sorta bilakatu.

Aztergaia: deskalifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskalifikazio 6: K.D. Izpizua ("Argudioei argudioz erantzun behar zaie eta ez deskalifikazio mixerableak erabiliz"), BAO 1990 ("Atal hau ez betetzeak taldearen deskalifikazioa erakarriko luke"), ELA/STV 1992 ("Jarrera honen adierazgarri bat, gaurregungo gizartean sindikatuek jokatu beharreko paperari buruz politiko batzuren diskurtsoan irristatzen diren deskalifikazioak dira"), Egunk 1995 eta 1999 2 ("Horrek beste alderdietatik sortutako deskalifikazioak ekarri ditu", "Schumacher eta Irvineren deskalifikazioa balekoa den ala ez bihar 11:00etan jakingo da"), F. Rodriguez ("Ildo horretatik jarraituz, izango da posible, berreuskalduntze arloan erabili izan diren zenbait [des]kalifikazio kontzeptual "abolitzea-gainditzea"").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskalifikazio : Euskalterm 3 (Kir. 2, Ekon. 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // 'descalificación' itzulitako besteak: desailkapen (lurzoruaren d. 'descalificación del suelo'); eskugabetze: AB50 3..

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskalifikazio : ElhHizt (Kir. descalificación, exclusión), HiruMila (descalificación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

descalificación/disqualification formen ordainak: ElhHizt: 1 aipu/entzute/ospe kentze, izen ona galarazte; 2 deskalifikazio , -tik kanporatze // HiruMila: deskalifikazio // Casve FE: (hors compétition) baztertze; (discrédit) gaitzeste, omen galerazte, omen galtze // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Vox es-eu, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): disqualification; en (Collins): discrediting, rejection, relegation to oblivion, dismissal, Dep disqualification; it (S. Carbonell): squalifica; de (Langenscheidts): Disqualifizierung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskalifikazio (ez da Kirol. soilki)"

 - [E210]: "Oharra: Kirol. markaz gain, Zuz. marka izan dezake horrek, ondasunak herri-jabaritik kentzen direnerako"

 - [E116]: pareko erdarazkoek erdaraz dituzten adierak ez dira inola ere parekoak (hau da: adiera eta eremu aski desberdinetakoak dira, adibidez, gaztelaniazkoa, frantsesezkoa edo ingelesezkoa); eremu jakin batean erabiltzeko proposatu du lantaldeak, eta, jakina, guk bestetara heda dezakegu, baina hedatze hori ongi neurtzea komeni zaigu, gure irizpide nagusiekin bat datorren ala ez begiratuz. Bien bitartean, bere horretan uztea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "Ok (Kirol. markaren alde eman dute botoa 10 euskaltzainek, "Batez ere Kirol." markaren alde 5ek, eta boto zuria eman dute 2k)".

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen
1 da ad. Atseden hartu.
2 da/du ad. Ipar. Lasaitu.

Aztergaia: deskantsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen. 1 da ad. h. atseden hartu. 2 Ipar. da/du ad. h. lasaitu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. atseden hartu; lasaitu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen

deskantsu
1 iz. Atsedena. Ik. pausu1.
2 iz. Lasaitasuna.

Aztergaia: deskantsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 h. atseden. 2 h. lasaitasun / AS: deskantsu hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deskantsuan , deskantsuz .

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. atseden; lasaitasun

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deskantsu hartu

deskantsu hartu
ad.-lok. Atseden hartu.

Aztergaia: deskantsu hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

deskantsuan
adb. Lasai, bakean. Inondik ezer ageri ez eta, ez nengoen deskantsuan. Mintza zaitez deskantsuan; hemen erranak hemen egongo dira. || Deskantsu ederrean hitz egiten du.
Loturak

Aztergaia: deskantsuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deskantsu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

deskantsu ederrean hitz egiten du.

deskantsuz
adb. Lasai, deskantsuan. Deskantsuz nengoen neure etxean. Zaude deskantsuz, etxeko jauna.
Loturak

Aztergaia: deskantsuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deskantsu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

deskantsuz nengoen neure etxean.

deskapitalizatu, deskapitaliza, deskapitalizatzen
da/du ad. Enpresa, banketxe edo kideko bat kapitalik gabe edo kapital gutxirekin gelditu edo utzi. Urteetan inbertsio txikiena egin gabe, erabat zaharkitua eta deskapitalizatua zegoen enpresa.

Aztergaia: deskapitalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskapitaliza, deskapitalizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

deskarga
1 iz. Karga kentzea.
2 iz. Elektrizitate deskarga. 3.000 volteko deskarga jaso zuen.
3 iz. Eduki bat sistema informatiko batetik beste batera mugitzea edo kopiatzea. Kantuen doako deskarga legezkoak eskainiko dituela iragarri du.

Aztergaia: deskarga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deskarga elektriko
iz. Elektrizitate deskarga. Harryk ere salto egin zuen, deskarga elektriko bat hartu izan balu bezala. Zigortzeko, deskarga elektrikoak ematen zitzaizkien animaliei, eta, saritzeko, berriz, janaria.
deskargatu, deskarga/deskargatu, deskargatzen
1 du ad. Zerbaiti karga kendu edo arindu. Ik. hustu. Portuan lan egiten dute, ontziak deskargatzen. Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.
2 du ad. Nonbaitetik karga bat kendu. Arraina deskargatzen eta saskietatik ateratzen ari ziren. Kontu handiz jardun behar izaten zuten txatarra ontzietatik deskargatzean. Pirita deskargatzen ari ziren.
3 du ad. Datuak gailu batetik beste batera mugitu edo kopiatu, bereziki zerbitzari batetik edo Internetetik. Uda honetan egindako argazkiak deskargatu ditut. Mundu osoko musika, saretik zuzenean, ordenagailura deskargatu gabe eta doan entzuteko aukera ematen zuen.

Aztergaia: deskargatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

deskarga(tu), deskargatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

1 du ad. 2 Fis. da ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hartzekoa, nik uste" (2004-05-25)

deskargu
iz. zuz. Norbaitek, salaketa baten aurrean, bere burua defendatzeko edo zuritzeko ematen duen arrazoia. Idazkiari, Trafikoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztutako deskargu orria gehitu zion.

Aztergaia: deskargu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-02-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

deskargu 27 aldiz ageri da (EZ 1, Harb 1, Ax 19, Cb 1, Añ 5): Añ GGero ("Zuk diñozu eze gero onduko zareala, gero bear dirian deskarguak, neurriak ta egin-bideak egingo dozuzala", "Are geiago, probeari emonaz geure deskargua ta zorra ordetu ta kitututen dogu", "Zuk gura dozu zeuk egin bear zenduan deskargua ta egin eztozuna zure ondokoak egin daiela", "batek bere ez eban satisfaziñorik, deskargurik egin; eta, alan, guztiak batak besteeen atzean ta jarraian kondenatu zirian", "Onelan eginik zeure umeak ta ondokoak arrisku andirik aterako dozuz; eta zeu bere, lenagotik deskarguak eginik, atsegin andi baten ta salbamentuko bidean orain ganik jarriko zara"); Cb Eg II ("Juez justua nigana biurtzen da, ta deskargua eman dezadala agintzen dit"); EZ Noel ("Alabaiñan deskargua ungi egin zinduen, arimeri progotxua zinduela bilhatzen"), Harb ("arimako deskarguak egitera"); Ax (adib.: "merezi bezala gaztigatuko dituela, eta behar den deskargua etsaiari eraginen deraukala"); deskargurik 'libre' behin (AstLas: "Uf! ezta sarriegi izan nadin hortzaz deskargurik, permis da otian jinkuak ezar dezan mundian holako astorik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskargu 2, x-ren deskarguan esapidean: B.M. Bernaola ("Zer gaitik berba egiten ez dozu? Ze andiuste, estaldute edo eretxi gura da ori? Zelan zeure deskarguan ezer emoten ez dozu?"), K. Aizarna ("Neure buruaren deskarguan esan dezakedanak, halere, ez du balio erruak estaltzeko adina").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskargu : HiztEn, LurE, Euskalterm 9 (hauetan 2 d.-idazki, 1 haren deskarguan, 1 deskargu(en) orri eta deskargu(tako) plegu, 1 d.ko idazki, 1 deskargu(ko) lekuko).

Sektore jakin bateko informazioa

deskargu : HezkAdmin; deskargu-plegu : HezkAdmin // Eta 'descargo' itzulitako beste hauek: aldezpen-agiri : AgAldiz; zuribide : AgAldiz, AdminEL (eta zuribide-azalpen; eta 'pliego de descargo' itzulitako z.-orri; 'hacer el descargo': z-azalpena egin) // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, EurItune, AdminMila, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskargu : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, XarHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal descargo / décharge formen ordainak: HiruMila: 1 (sinceramiento) zuribide, deskargu; 2 (excusa) atxakia, aitzakia, estakuru, aiko-maiko // ElhHizt: deskargu // Lur EF/FE: 1 deskargatze, deskargamendu; 2 tiro, danbada, tirokada // XarHizt: deskargu, isurtegi; (impôt) arintze; (fusil) tiro; (publique) zabortegi; (à ma décharge) ene alde // Casve FE: (action) arintze, hüste; (lieu) ondarkigüne; (impôt) arintü; (fusil) zaparta; (témoin) alte; (à ma décharge) ene alte // T-L LBF: deskarga; (d'un fusil) tiro; (à sa décharge) haren alde; (témoin à décharge) alderako, aldetiar // PMuj DCV: 1 (justificación) zuribide, zurialdi, zuriketa, xuritasun; 2 (excusa, disculpa) aitzaki, apuko, aiko-maiko, estakuru // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG FB eta Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): décharge; it (S. Carbonell): scarico; discario, scario; registrazione, scritturazione a scario, in uscita; ca (DCC): descàrrec; en (Collins): 1 (descargue) unloading; emtying; 2 (de deuda) discharge; 3 (com) receipt, voucher; 4 (d. de una obligación) release from an obligation, etab.; 5 (descargos, pliego de d.) evidence, depositions in favour of the defendat; answers, etab.; de (Langenscheidts): 1 Entlastung; (nota de d.) Gutschrift; Quittung; 2 Rechtfertigung; Enslastung; 3 Löschen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: descargo.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

tradiziokoa baztertutzat eman liteke; Zuz. arlokoa, berriz, Zuzenbidea lantzen dutenek argitzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Beraz, izatekotan, deskargu-agiria izan beharko litzateke, lehen ere baldintza-pleguaren ordez, baldintza-agiria jarri genuelako"

 - [E116]: "argi dago, nonbait, -agiri behar duela, eta ez -plegu. Baina zer egin behar dugu deskargu formarekin, zerrendatik kendu eta Zuzenbidekoak landuko dituen lantaldearen esku utzi?".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "kendu bi lerroak (bai deskargu eta bai deskargu-plegu, beren ohar eta guzti)".

desklasifikatu, desklasifika, desklasifikatzen
du ad. Sekretupean zegoena eskuragai ipini. Argazkiok berriki desklasifikatu dituzte eta ikusgai jarri. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Dokumentu desklasifikatu baten zatiak.

Aztergaia: desklasifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desklasifikatu 9 eta desklasifikazio 13, Egunk 1997-04-19 (adib.: "Osorik desklasifikatu ditu Gobernuak Gorenak eskatutako CESIDen 13 agiriak [tit.] Guda zikinari buruzko CESIDen 13 agiri desklasifikatzeko agindua eman du jada Espainiako Gobernuak [...] guda zikinari buruzko CESIDen agiriak desklasifikatzeko agindua eman zuen atzo PPko gobernuak", "hark agiriak osorik desklasifikatzeko agindu du [...] Auzitegi Gorenak desklasifikazioaren aldeko epaian azaldu zuenez, epaileek pasarte jakin batzuen desklasifikazioa eskatu zuten arren, kontestuan aztertzea komenigarria litzateke, puntu batzuk argiago izateko [...] desklasifikazioak ez ditu Espainiako zerbitzu sekretuak kaltetuko [...] Jose Maria Aznar Gobernuko presidentea Brasilen mintzatu zen desklasifikazioaren inguruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta onartzekoa da, lantaldearen ustez (berria da ondoko erdaretan ere: ik. Le Petit Robert, s.u. déclassifier).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desklasifika, desklasifikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(sekretupean zegoena) eskuragai ipini.

desklasifikazio
iz. Desklasifikatzea. Dokumentuen desklasifikazioa.

Aztergaia: desklasifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

deskodetu, deskode, deskodetzen
du ad. Mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu horren jatorrizko forma lortu. Ik. deszifratu; deskodifikatu. Mezu sekretuak deskodetu zituen John Wallisek.

Aztergaia: deskodetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu deskodetu, deskodifikatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira, eta EB, deskodatu (B. Urkizu: "Publizitateko textuak ikusten, deskodatzen eta ulertzen ikastea"), deskodetu (Informatika Atlasa: "Hargailu honek deskodetu egiten ditu idazki, agiri, marrazki eta eskemak berreginez, urrundik baina zuzenki") eta deskodifikatu (X. Mendiguren B.: "Nekez lor daiteke erosotasunik begiz zein belarriz testuak deskodifikatzeko orduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskodegailu : Euskalterm 2; deskodeketa : HiztEn, Euskalterm 2; deskodetu : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; deskodetzaile : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan instrukzio-d., kodetzaile-d.); deskodetze : AB38 1, LurE, Euskalterm 1; deskodifikatu : Euskalterm 2; deskodifikatzaile : Euskalterm 1; deskodifikazio : Euskalterm 1. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: deskodifikatu h. deskodetu.

Inguruko formen erabilerak

cf. kodetu arautua.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskodeketa : ElhHizt, HiruMila; deskodetu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; deskodetzaile : ElhHizt, HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal descodificar/décoder beste hiztegietan: deskodetu : ElhHizt, HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskode, deskodetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

deskodetzaile
1 adj. Informazio kodetua deskodetzen duena. Behar bezalako gaitasun kodetzaile eta deskodetzailea.
2 iz. Informazio kodetua deskodetzen duen pertsona edo gailua. Gutun sekretuen deskodetzaile bikaina zen Wallis. Turing eta beste matematikari batzuk Bletchley Parkera eraman zituzten, deskodetzaileen egoitza sekretura.
3 iz. Telebista seinale jakin batzuk jasotzea ahalbidetzen duen gailua. Hortaz, ETBko kateak sintonizatzen jarraitu nahi dutenek deskodetzaile bat eskuratu beharko dute.

Aztergaia: deskodetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh111 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 111; dekodetzaile 4; ETC: 275; dekodetzaile 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: deskodetzaile iz./izond. descodificador, -a, decodificador, -a; Adorez: deskodetzaile: iz. eta izond. descodificador; Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: deskodetzaile (Informat.).

Bestelakoak

deskodetu, deskode, deskodetzen du ad. Mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu horren jatorrizko forma lortu. Ik. deszifratu; deskodifikatu. Mezu sekretuak deskodetu zituen John Wallisek.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

deskodifikatu, deskodifika, deskodifikatzen
du ad. Deskodetu. Mezua deskodifikatu eta interpretatzeko.

Aztergaia: deskodifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh11 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

deskodifikatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskodifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. deskodetu]. // kodifikatu, kodifika, kodifikatzen du ad. Kodetu.

deskodifikatu 18; deskodetu 179; dekodetu 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deskodifikatu 4; deskodetu 29; dekodetu 5.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "deskodifikatu h. deskodetu".

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. kodifikatu forma arautua dago, kodetu definitzailearekin, eta zentzuzkoa dirudi deskodifikatu forma ere onartzea deskodetu definitzailearekin.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. deskodetu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ifikatu.

deskolonizatu, deskoloniza, deskolonizatzen
du ad. Herrialde batek mendean duen kolonia bati burujabetza bihurtu. Sahara deskolonizatzeko legea 1975eko azaroaren 20an argitaratu zen Espainiako BOE aldizkari ofizialean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Herri deskolonizatuak.

Aztergaia: deskolonizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh78 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 78, ETC: 198.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: deskolonizatu du ad. (Pol.) descolonizar; Adorez: deskolonizatu: du ad. descolonizar; Labayru: 0, NolaErran: 0.

Bestelakoak

kolonizatu 1 du ad. Kolonia bidez lurralde baten baliabideez jabetu; herrialde bat kolonia bihurtuz menderatu. Afrika kolonizatu zuten estatuak. 2 du ad. Animalia- edo landare-espezieez mintzatuz, habitat berri batean hedatu eta nagusitu, zenbait kasutan lehendik zeuden espezieak desagerraraztea dakarrena. Intsektuek habitat mota asko kolonizatu dituzte, gizonarena barne. 3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Herri kolonizatuak. Kolonizatzaileen eta kolonizatuen arteko harremanak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

deskolonizazio
iz. Herri batek beste baten kolonia izateari uztea; kolonia bat independente bihurtzeko prozesua. Nazio Batuen Erakundeak 1960ko hamarkadan bultzatu zuen Afrikako herrialdeen deskolonizazioa.

Aztergaia: deskolonizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

deskonektatu, deskonekta, deskonektatzen
da/du ad. Heg. Konexioa eten. Telefonoa deskonektatu du. Gaixoa bizirik mantentzen duen makina deskonektatzea legezkoa da Alemanian.

Aztergaia: deskonektatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskonekta, deskonektatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

deskonexio
1 iz. Deskonektatzea. Deskonexio automatikoaz gain, etengailuak eragingailu bat dauka, erabiltzaileak eskuz korrontea eten ahal izateko.
2 iz. Telebistan eta irratian, seinale bat deskonektatzea, kate berak aldi berean saio bat baino gehiago igorri ahal izateko. RTVEk Euskadirako egiten dituen deskonexioetan euskara ere erabil dezan eskatu du EAJk Gasteizko Legebiltzarrean.
3 iz. Gauzen edo pertsonen arteko loturarik edo harremanik eza. Belaunaldiak azkar aldatzen dira eta deskonexio handia gertatzen da.

Aztergaia: deskonexio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): deskonexio 52: Consumer 14 (adib.: “TVE-k Nafarroa, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Errioxarako egiten dituen deskonexioak aztertu ditu CONSUMER-ek”), Berria 16 (adib.: “Hurbileko informazioak garrantzia duela eta, deskonexio bereziak egingo dituzte”), EiTB 9 (adib.: “Urtean zehar Nafarroarako deskonexioan ematen den "Navarra Directo" saioa ETBko ikus-entzule guztientzat izango da ikusgai uztailaren 6tik 14ra bitartean”), Jakin 6 (adib.: “Egungo egoeran, zenbait deskonexio agertzen dira euskal lurraldea eta euskal nazioa egituratzen dituzten parametro objektiboen artean”), Argia 7 (adib.: “Ipar Euskal Herriko lau irratiek hainbat ordu partekatzen dituzte, eta eskualdekako deskonexioekin osatzen da gainerakoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deskonexio 40: Berria 38 (adib.: “Joan den astean deskonexio planaren kontrako zentsura mozioa gainditu zuen Sharonen kabineteak, laboristen sostenguari esker”), Xabier Olarra 2 (adib.: “Deskonexioa eta ezaxola alde batera utzi, eta oso animaturik hasi zen bere rock talde eta pieza gustukoenez hizketan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desconexión / fr déconnexion: Elhuyar: deskonexio; lotura(rik) ez(a) / Nolaerran: deslotze, deskonektatze / Zehazki: 1 deskonexio, deslotze; 2 loturarik ez(a) / Labayru: deskonexio, lotura eza | falta (falta de unión), lineaz kanpoko (en informática) / Adorez5000: deskonexio, deslotze, loturarik ez.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa.

deskonfinamendu
iz. zuz. Konfinamendu neurriak kentzea, konfinamendu egoeratik ateratzea. Deskonfinamendu egoera honetan atsedenlekuen eta jolas-eremuen erabilera egokia egiteko gomendioak eman dituzte. Deskonfinamendu faseetan eta ondorengoetan.
deskonfinatu, deskonfina, deskonfinatzen
du/da ad. Konfinamendu neurriak kendu; konfinamendu egoeratik atera. Orain konfinatu, gero deskonfinatu..., eta ez kexatu, ez dugu eskubiderik eta. Bizikleten erabilera % 44 emendatu da estatu frantsesa deskonfinatu denetik.
deskonposaketa
1 iz. fis., kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposizio.
2 iz. mat. Gaietan banatzea. Polinomio baten deskonposaketa.

Aztergaia: deskonposaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskonposaketa 19 aldiz ageri da: Elhuyar, I. Irazabalbeitia, J. Duoandikoetxea, M. Aramendi, M. Etxaide 2 eta "deskonposaketa-prozeso", Baga-bigaMat 5, Zientzia eta teknika 1986, Zinetika 3, Zibilizazioa, Saioka/7, OinEntz/5: "deskonposaketa organismo"; deskonposatu 28 aldiz: I. Zuazo 3, M. Etxaide 3, M. Murua 2, Zinetika 2, I. Irazabalbeitia, A. Sagarna, EuskararenProgr, M. Aramendi 3, HezkSaila 1984, NZ 3, BiziJator, K. Fernandez 3, X. Kintana, K. Navarro 2; deskonposatze behin (M. Etxaide: deskonposatze-erraztasun); deskonposatzaile 4 aldiz: M. Etxaide, NZ/BB1 3; deskonposizio 4 aldiz: J. Iturbe, Zinetika, HezkSaila 1984, UZEI.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskonposaketa : AB38 19, HiztEn; deskonposatu : DFrec 3, AB38 14, HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (eta deskonposaezin, deskonposaezintasun, deskonposagarri, deskonposakin bana); deskonposatzaile : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; deskonposatze : AB38 1, LurE; desonposizio : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 10. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskonposaketa : HiruMila, ElhHizt; deskonposatu : EuskHizt, HiruMila (eta deskonposaezin, deskonposagarri), ElhHizt (eta deskonposakin, deskonposatzaile), EskolaHE; deskonposatze : EuskHizt, EskolaHE; deskonposizio : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

deskonposizio eta deskonposatze baino erabiliagoa da; hala ere, lantaldeak egokiagotzat dauzka bi hauek, jokabide orokorrari hauek dagozkiolakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-zio/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskonposaketa: hitz hau saihesteko arrazoirik ez dago, proposatzen diren -pen eta -tze horiek baino erabiliagoa da eta. Horiek bultzatu nahi izateak ez du esan nahi, jadanik bidea egina daukatenak saihestu behar ditugunik"

 - [E103]: "kendu hau"

 - [E116]: "nik onartu egingo nuke, eta idazleek erabaki dezatela zein indartu nahi duten. PX-ren baimenarekin, ondoko deskonposatu, deskonposatzaile, deskonposatze eta deskonposizio ere onartzekoak dira, horiek baitarabiltzate, txostenean ikusten denez, Fis. eta Mat. eremuetan. Eremu-markak erantsiko nizkieke, baina ez nuke adierarik emango, euskara-euskara hiztegia landu arte (deskonposizio-ren adieretan 'beherakoa' ere jartzea, adibidez, uste dut ez dela zuzena, gaztelaniaren kontua baita hori, baina ez frantsesarena). Nire proposamena: "deskonposaketa iz. Fis., Mat.", "deskonposatu, deskonposa, deskonposatzen. da/du ad. Fis., Mat.", "deskonposatzaile iz. Fis.", "deskonposatze iz. Fis., Mat.", "deskonposizio iz. Fis., Mat.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "Ok (baina, ondokoei bezala, eremuen marketan Kim. gehituz) : deskonposaketa iz. Fis., Kim., Mat.".

deskonposatu, deskonposa, deskonposatzen
1 da/du ad. fis., kim. Osagaietan banatu. Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko. Argi zuria kristalezko prisma batez deskonposatu. Izpi hori zazpi koloretan deskonposatzen da.
2 da/du ad. mat. Gaietan banatu. Zenbaki oso guztiak deskonposatzeko era.

Aztergaia: deskonposatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskonposa, deskonposatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu hauek: deskonposatu, deskonposatzaile, deskonposatze"

 - [E208]: "deskonposizio: adierak jarri, 'beherazkoa' ere bai"

 - [E116]: "nik onartu egingo nuke, eta idazleek erabaki dezatela zein indartu nahi duten. PX-ren baimenarekin, ondoko deskonposatu, deskonposatzaile, deskonposatze eta deskonposizio ere onartzekoak dira, horiek baitarabiltzate, txostenean ikusten denez, Fis. eta Mat. eremuetan. Eremu-markak erantsiko nizkieke, baina ez nuke adierarik emango, euskara-euskara hiztegia landu arte (deskonposizio-ren adieretan 'beherakoa' ere jartzea, adibidez, uste dut ez dela zuzena, gaztelaniaren kontua baita hori, baina ez frantsesarena). Nire proposamena: "deskonposaketa iz. Fis., Mat.", "deskonposatu, deskonposa, deskonposatzen. da/du ad. Fis., Mat.", "deskonposatzaile iz. Fis.", "deskonposatze iz. Fis., Mat.", "deskonposizio iz. Fis., Mat.".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "Ok, baina Kim. marka erantsiz bakoitzari [...] Fis. Kim. Mat. segidan".

deskonposatzaile
iz. kim. Landare eta animalia hilez elikatzen den izakia. Bizidunak hiru ataletan sailka daitezke: ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari deskonposatzaileak desagertzeak?

Aztergaia: deskonposatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. deskonposatu.

deskonposatze
iz. fis., kim., mat. Deskonposizioa. Egurraren deskonposatze faseetan.

Aztergaia: deskonposatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. deskonposatu.

deskonposizio
1 iz. fis., kim. Osagaietan banatzea. Ik. deskonposaketa; deskonposatze. Bikarbonatoaren deskonposizioa. Uretako landaretzak konposatu organikoen deskonposizioan duen eragina aztertu dute zientzialari estatubatuarrek.
2 iz. mat. Gaietan banatzea.

Aztergaia: deskonposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. deskonposatu.

deskontatu, deskonta, deskontatzen
du ad. ekon. Deskontua egin. Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro deskontatu zituen Espainiako Gobernuari ordaindu beharreko Kupotik.

Aztergaia: deskontatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko deskontatu : "Descontar" Lcc, Lar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskontatu 9: Elhuyar ("Bankuek, horregatik, efektuak deskontatzerakoan aurreratu zuten dirua berreskuratzeko ziurtasun osoa daukatenean bakarrik erabili ohi dute"), A. Sarriegi ("Pieza bakarreko habeentzat ezarri diren formulak erabiltzen dira, baina sekzioari, errematxe, torlojo, berno eta abarrek behar dituzten zuloen hutsuneak deskontatuz"), G. Aulestia (hiztegian: "deduct v t deskontatu, kendu"), Ingurunea/5 ("jokalari bakoitzari helmugarako zenbat lauki falta zaizkion, hainbat perretxiko deskontatu"), UZEI ("Zordunak, deskontatutako merkatal efektuak"), KontabPlanOrokorra 3 (adib.: "Bankuan 2 milioi pezetako nominala deskontatu da"), BAO 1997 ("Parking tokiak: gune publikoan aurrikusten direnak deskontaturik, eraikitako 100 m2 bakoitzeko toki 1eko estandarra betetzeko beharrezkoak direnak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskontagailu : AB38 3 ('descontador'; hauetan kontagailu-deskontagailu 'contador-descontador', d. bitar 'descontador binario'); deskontaketa : AB38 2 (d.-eroakizun 'llevada de descontaje', pultsuen d. 'descontaje de los impulsos'); deskontatu : DFrec 2 ("argi dago ez dela deskontatu ez ikuiluko elektrika...", "kopuru honetatik geroago deskontatuko dira orain ezagutzen ez ditugun kontzeptuak"), AB38 6, AB50 1, HiztEn (deskontua egin), Euskalterm 9 (hauetan efektu d., jenero d.) // Ez ditugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskontagarri : HiruMila (descontable); deskontatu : ElhHizt (descontar), HiruMila (descontar), Lur EF/FE (déduire, rabattre, retenir) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: descontar.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskonta, deskontatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Ekon.

Forma baten adiera(k)

deskontua egin.

deskontu
iz. Kopuru batetik kentzen den zatia; bereziki, saltzaileak zerbaiten prezioan egiten duen merkatzea. Testuliburuak erostean zenbait lekutan deskontuak egiten dira. Prezioa eskura ordaintzen da, deskonturik gabe. Deskontu bereziak.

Aztergaia: deskontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: descuento / BEZ: "Deskontuak: Descuentos".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "zer da? "décompte" ala escompte"?"

 - [E116]: "esan didatenez, frantsesez egiten den bereizketa hori ez da egiten gaztelaniaz (eta ingelesez oraindik korapilatuagoa omen da kontzeptuen banaketa); hobe dugu, nire ustez, adieren kontua geroko uztea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "jaso forma bere soilean eta inolako azalpenik eman gabe".

deskribaezin
adj. Ezin deskribatuzkoa. Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia.

Aztergaia: deskribaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

deskribapen
iz. Deskribatzea. Gertakizunen deskribapen ahalik eta osatuena egiten saiatu naiz.

Aztergaia: deskribapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "berau onarturik ere, deskribaketa ere badabil, eskubide berberarekin (cf. alimenticio/alimentario). Biak jarri, sinonimo gisa" (1995-01-25)

deskribatu, deskriba, deskribatzen
du ad. Zerbaiten ezaugarriak azaldu. Ez dugu hau guztia beharrezkoa den zehaztasunez deskribatu.

Aztergaia: deskribatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deskribatu, deskriba, deskribatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskribatu, deskriba, deskribatzen

deskribatzaile
adj. Deskribatzen duena. Agian gertuago leudeke sofista batzuk estilo deskribatzailetik arauemailetik baino. Hizkuntzalaritza deskribatzailea.

Aztergaia: deskribatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-09-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

deskriptibo
1 adj. Deskripzioarena, deskripzioari dagokiona. Ikuspegi deskriptiboa.
2 adj. Deskribatzailea. Iraganeko pasarteak narratiboagoak eta deskriptiboagoak dira.

Aztergaia: deskriptibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-09-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

deskriptibo 1: Lek SClar ("Kopla guztiak ikuskai-antzekoak dirana: ikuskai-antzekoak, deskriptivoak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskriptibo EB 8: I. Sarasola 2 ("Hiztegi arauemaile baten betebeharra ez da, hiztegi deskriptiboetan gertatzen den bezala, hitz bakoitzaren bariante eta erabilmolde guztien berri ahalik zehatzen ematea"; "A-ean gazeta-erako saiakera eta artikulu laburrez osatutako liburuak eta literatur-balio berezirik ez duten liburu deskriptiboak sartu ditugu"); UZEI 4 (adib. "Nahiz eta ardura deskriptibotik abiatu, gradualki kontzeptuak finkatuz joan ziren, informazio estatistikoa analisi teorikorako baliagarri izatera helduaz"; "Beste ikuspegi batetik, bana daiteke: alde deskriptiboa, alde kausala eta alde aplikatua"); B. Urkizu 1 ("ikaskaietako elkarrizketetan edo hizkera deskriptiboan oinarritutako mimoak"); Osabide Hezkuntza 1989 ("Fitxa deskriptiboak eratzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskriptibo : DFrec 7, Euskalterm 6 (hauetan musika d., bibliografia d., anatomia d., biokimika d.). Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn-LurE; cf. deskribatzaile: AB38: ø; AB50 1; Euskalterm 19 (hauetan geometria d., estatistika d., ekologia d., fase d., zientzia d., metafisika d., moral d., perpaus d., psikologia d., perpaus d., definizio d., gramatika d., linguistika d.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskriptibo : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko descriptivo/descriptif, ive beste hiztegietan: ElhHizt: deskribatzaile // HiruMila: deskripzio-, deskribatzaile, deskriptibo; deskripzio-lana; geometria deskribatzailea // Casve FE: argitzeko, erakusteko, xehatzeko; (poésie d.) kanpoko eresi // HaizeG FB: nolakoa den errankor // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

deskriptibo 86: Argia 14, Berria 9, Deia 4, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 4, EiTB 2, Elhuyar 3, Elkar, Erlea 2, Consumer 3, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 6, Jakin 7, UEU 19; deskribatzaile 63.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deskriptibo 37: Berria 9, Herria, Xabier Arregi 7, Filosofiako gida 5, Iban Zaldua 2, Ana Urkiza 2, Lourdes Oñederra 2, Luis Elberdin 2, Oskar Arana, Martin Anso, Xabier Mendiguren Elizegi, Ramuntxo Etxeberri, Xabier Olarra, Patziku Perurena; deskribatzaile 29.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago horren beharrik, deskribatzaile bezalakoak eskura egonik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dirudi deskribatzaile testuinguru guztietarako ordezko baliagarria denik. Gainera, aski nazioartekoa da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

deskripzio
iz. Azalpena, deskribatzea. Oraingo hizkuntzaren deskripzioa. Deskripzio hutserako joera.

Aztergaia: deskripzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "deskribapen [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

 - [I102]: eta unibertsitate-diziplinetan arrunt bihurtu dugun deskribaketa? Nik bigarrenaren alde eginen nuke, lehenengo beti dagoelako aukeran hizkuntzaren erregelen arauera" (1995-01-10)

deskubrimendu
iz. Aurkikuntza. Gauza jakina da nerabezaroan egindako deskubrimenduak barrurago sartzen zaizkigula beste edozein garaitan egiten ditugunak baino.

Aztergaia: deskubrimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh131 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan deskubritu (Ber Doc, INav, OA, He Gudu, AstLas, Hual Mt, EZ Man, Iraz, UskLiB, AzpPr, Balad, Ud, Gy, CatLan, CatLav, CatCeg, CatAe, CatSal, CatR) eta testu-lekukotasunik gabeko deskubritzaile eta deskubritze .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira deskubrimendu 6 (Azurm, J. Kalzada 2, G. Nazabal, P. Urkizu, Egin 1977); deskubrimentu 2 (L. Alkain, Azurm); deskubritu 28 (J. Zulaika, Azurm 3, Elhuyar 2, I. Iñurrieta, UZEI, Gasteiz, SM Landuz 2, A. Lasarte, G. Nazabal 3, I. Aldabe, J. Casenave, X. Gereño 4, A. Urretabizkaia, P. Lizarralde, Amatiño, Egin 1986, UnescoAlb 1989 eta 1990 3); deskubriarazi 1 (HezkSaila 1985).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskubridore : DFrec 1; deskubrimendu : DFrec 2 (eta -mentu 1), AB38 1, AB50 3; deskubritu : DFrec 3, AB38 5, AB50 8, HiztEn (Ik. aurkitu); deskubritze : AB38 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskubrimendu : HiruMila (ik. aurkikuntza); deskubritu : HiruMila (ik. aurkitu), Lur EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal descubrimiento, descubrir / découverte, découvrir formen ordainak: HiruMila: aurkikuntza, aurkikunde, deskubrimendu ; aurkitu, eriden, kausitu, deskubritu , agertu, azaldu, manifestatu, agertarazi, asmatu // ElhHizt: aurkikunde, aurkikuntza; estalgabetu, desestali, aurkitu, ediren, ikusi, begiztatu, asmatu, aurkitu, ohartu, konturatu, jabetu, azaldu, aditzera eman, txapela erantzi, buru hutsik gelditu // Lur EG/CE: aurkikuntza; asmatu, aurkitu, ediren, idoro // Lur EF/FE: asmatze, aurkikuntza; desestali, estalkia kendu, asmatu, aurkitu, ediren, idoro // Casve FE: edireite, asmatze, agerrarazte, agerrazte; agertarazi, agerrarazi, agertü, aurkitü, ediren, nabaritü, bürastü // HaizeG FB: aurkitze, asmatze, pentsatze, argitaratze, aurki-berri hatxemaite; aurkitu, hatxeman, agertu, estalia kendu // PMuj DCV: agerketa, agertze, argitaratze, arkimen, arkitze, asmakunde, asmaketa, asmakari, aurkiberri; agertu, azaldu, argitan jarri, argiratu, erakutsi, bere barrua zabaldu (iriki, ezagut-arazi, adirazi), arkitu, ediren, idoro, asmatu.

deskubrimendu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubrimendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkikuntza].

deskubrimendu 131 (Aizu 1, Argia 24, Berria 39, Deia 7, DiarioVasco 11, EiTB 2, Elkar 31, Erlea 6, HABE 2, Jakin 5, Karmel 1, UEU 2); aurkikuntza 2408.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deskubrimendu 62; aurkikuntza 715.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Asko erabiltzen da, eta badirudi kasu guztietan ez dela aski aurkikuntza ordaina.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. aurkikuntza.

deskubritu, deskubri, deskubritzen
du ad. Ezagutzen ez zena aurkitu. Batek deskubritzen zuena besteari jakinarazten zion.

Aztergaia: deskubritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1998-09-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1307 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

deskubritu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, deskubritu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkitu].

deskubritu 1589.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

deskubritu 380.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. aurkitu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Asko erabiltzen da eta gutxieneko baldintza betetzen du.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. aurkitu.

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen
1 da ad. herr. Arreta galdu, oharkabetu. Edozertan deskuidatzen zena galduta zegoen.
2 da ad. herr. Norbait nahasi. Hau nire irudipena da, baliteke ni deskuidatuta egotea.

Aztergaia: deskuidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen. da ad. Herr.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

deskuidatu, deskuida, deskuidatzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Herr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "[cf. deskuiduan / oharkabean] zein hitz proposatzen da deskuidatu-rako, oharkabetu? Hori argitu beharra dago" (1995-01-25)

 - [I102]: beharrezkoa al da? Ezezkoan nago" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "deskuidatu: forma jaso hobea erantsi: oharkabetu edo"

 - [E116]: "ados, baina zein da "forma jaso hobea"? oharkabetu, adibidez, distraitu-ren ordain gisa proposatu zaigu (zerrenda honetan bertan daukagu aztergai). Euskara-euskara hiztegia lantzean erabakitzeko uztea proposatzen dut".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "ok, nirea".

deskuidu
iz. Heg. beh. Arreta falta; nahastea.
Azpisarrerak

Aztergaia: deskuidu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusekoak dira: -o 19 eta -otxo 1, -oan 15, -oz 1 / -uan 2, -uz 1; ik. OEH argitaratuan: deskuido OA, Urqz, fB (-ido utseko, -idoren bat, -idoko baten; cf. -iduan), Astar (-ua; -ido moduan), Echve Ongi, LE Urt, PE, Ud, AzpPr, Xe, EusJok, Noe, Etxde AlosT, Osk Kurl; deskuidotxu Astar; deskuidoan Bilbao IpuiB; deskuidos El; deskuidoz Tx B; deskuidu Cap; deskuiduan JJMg BasEsc, fB, AzpPr, Salav; deskuiduz ; Cap, AB AmaE; deskuidatu 31 ager.koa da corpusean (argitaratuan aipatuak: LE Prog, Gco, fB, Echve Imit, Xe, Apaol, Tx B, SM Zirik, Uzt, Osk Kurl, A. Zavala in Goñi; corpusean, gainera: JJMg BasEsc, Arrantz, JanEd, AzpPr, PE, Ud, EusJok, Basarri, And AUzta); deskuiratu G 2 (Tx B).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

deskuido 6: B 1 (F. Zubiaga), EB 5 (Euskara lantzen/1, F. Mendizabal, X. Amuriza, X. Mendiguren E., A. Arozena); deskuidoan 2, B-EB (F. Zubiaga; P. Berasategi); deskuidoz 2, B-EB (Gure Erria 1972; I. Garmendia); deskuidatu 13, G-EB (And Ardi, M. Ostolaiz; Azurm, Elhuyar, OrdenadoreP, IMuj AzBel, X. Amuriza 2, D. Urbistondo, J. Basterra, Egunk 1990, M. Manterola, P. Zabala).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

deskuido : AB38 2, AB50 1; deskuidu : AB38 2, AB50 2, HiztEn; deskuiduan : HiztEn (AS); deskuidatu : DFrec 2, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 1 ('equivocarse' itzulia). Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

deskuidu , deskuiduan (AS), deskuidatu : EuskHizt, ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal descuidar; descuido / négliger; négligence formen ordainak: HiruMila: deslaitu, laga, utzi, ardurarik ez izan, huts egin, erratu, tronpatu, axolagabetu, arduragabetu, ezaxolatu, zabartu, arreta galdu, arreta gabe egon; arduragabekeria, axolagabekeria, utzikeria, nagikeria, oharkabetasun, hutsegite, oker, errakuntza, makur, akats // ElhHizt: jaramonik ez egin, kontu ez egin, ez arduratu, ez zaindu, zabartu, oharkabetu, deskuidatu ; axolagabekeria, arduragabekeria, axolagabetasun, arduragabetasun, laxokeria, laxotasun, baldankeria, oharkabetasun, hutsegite, huts, hanka sartze // Lur EG/CE: zabartu; zabarkeria, hutsegite, huts // Lur EF/FE: arduragabetu, ardurarik ez hartu, jaramonik ez egin, baldartu, zabartu; ezaxolakeria, nagikeria, axolakabekeria, utzikeria, zabarkeria // Casve FE: ezaxoltü, bazterrützi, baztertü, zirzil izan, zalatrako izan, lazü izan; ezaxolkeria, herabe, lazükeria, ützikeria, pilta arrunta, zirziltarzün // HaizeG FB: bazterrerat utzi, ez arta hartu, ez jarraiki, ezausiatu, ez-axoldu, lazatu; laxokeri, ezaxolkeri, artagabekeri, ezausi // PMuj DCV: axolak (kezkak, antsiak) kendu, bestetaratu, barreiatu, zabartu, oarkabetu, laga, utzi, baztertu, bazter utzi, ardura-gabetu, ajola-gabetu, ardura-bakotu, ez axolatu, nagitu, alde batera utzi; lazokeria, zabarkeria, erabekeria, ajola-gabekeria, ardura-gabekeria, baldankeria, uts, utsegin, utsegite, utsaldi makur, zapuzkeria.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

deskuiduan [arautua hemen jasoz, AS gisa].

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ala deskuido? Deskuido santuz... "Deskuidoren bat izan zulako jabeak" (M. Lasarte)" (2004-05-25)

 - [K104]: "deskuido/u hitza sartu beharko litzateke, deskuiduan sartu denez gero (esate baterako, deskuidoa izan du). Izan ere, hitz hau zailagoa baita ordezkatzen, oharkabe eta halakoek ez dutelako balio sustantiboa egiteko" (1994-11-04)

deskuiduan
adb. beh. Oharkabean; menturaz. Deskuiduan inork ikusi bazaitu, jende artean ikusiko zintuen.
Loturak

Aztergaia: deskuiduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr. h. oharkabean; menturaz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

deskuidu sarreraren azpisarrera gisa emanez, eta "adlag." marka gehituz.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. oharkabean; menturaz

Informazio lexikografikoa
Mailak

Herr.

deslai
adb. Lotu edo elkartu gabe; alde batera utzita. Liburutxo batean batzeko liburu askotan zabaldurik eta deslai legez dauden adibideak. Ardi galdu bat deslai zebilena. Hor-hemen zabaldurik, nonahi deslai dabiltzalako zure zentzuak.
Azpisarrerak

Aztergaia: deslai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: deslai utzi .

deslai utzi
ad.-lok. Babesik gabe utzi. Ik. deslaitu. Gu hemen deslai utzirik, umezurtz gisan.

Aztergaia: deslai utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: adib. / LurE: AS / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

deslai sarrerari dagokion azpisarrera.

deslaitu, deslai/deslaitu, deslaitzen
du ad. bizk. g. er. Deslai utzi; askatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure taldeko ardi galdu deslaitu hau.

Aztergaia: deslaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

deslai(tu), deslaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

deslai utzi, askatu.

desleial
adj. Leialtasunik gabea, leialtasunik ez duena. Guraso desleial eskergabeen umeak garela. Zerbitzari desleial gaiztoa. Emakume desleiala izan zara zeure bizilagunarentzat. Jainkoaren aldera osoki desleiala izan dena. Desleial agertzen zen erregeren manuetara. Edozeinek ikusiko du honelako desleiala zein beldur izatekoa den.

Aztergaia: desleial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
desleialkeria
iz. g. er. Desleialtasunezko egite gaitzesgarria. Babiloniara eramango dut eta han zigor epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.

Aztergaia: desleialkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Kendu"

 - [E116]: "tradizio zaharrean, Duhalde, Lardizabal eta G. Arruek erabili zuten; berriagoan, J. Muñoz, A. Olano, J. Urteaga, P. Xarriton eta Elizen arteko Biblia-k. Ez dut ikusten kentzeko arrazoirik, eta bere horretan utziko nuke lantaldearen proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "OK".

desleialtasun
iz. Leialtasunik eza. Lagunen aldetik bekaizgoa, adiskideen aldetik desleialtasuna. Mendekoen desleialtasuna.

Aztergaia: desleialtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
deslokalizatu, deslokaliza, deslokalizatzen
1 du ad. ekon. Enpresez edo industria-ekoizpenez mintzatuz, eskualdez edo herrialdez aldatu, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz. Ekoizpena deslokalizatzeaz gain, langileek diote enpresak lantokiarekin espekulatzeko nahia ere baduela. Helburua ez da enpresak deslokalizatzea.
2 fis. Elektroiez mintzatuz, molekula batean bi atomok baino gehiagok partekatzen dutena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Elektroi deslokalizatuak.

Aztergaia: deslokalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): deslokalizatu 27: Elhuyar, Berria 11, EiTB, Jakin 2, Argia 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deslokalizatu 6: Berria 4, Herria, Edorta Agirre.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: deslokalizatu, deslokalizazio. h. alde egin, lekutu, lekuz aldatu, eraman. Deslokalizazioa da Hernandoren kezka nagusia*[e.] Enpresek alde egitea da Hernandoren kezka nagusia.// Gero eta industria gehiago deslokalizatzen ari dira Euskal Herrian*[e.] Gero eta industria gehiago eramaten ari dira Euskal Herritik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es deslocalizar / fr délocaliser: Elhuyar: - / NolaErran: (nonbaitetik) lekutu - deslokalizatu / Zehazki: deskokatu / Labayru: - / Adorez5000: deslekutu, deskokatu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

deslokalizatu, deslokaliza, deslokalizatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Ekon., Fis.

deslokalizazio
1 iz. ekon. Enpresa baten industria-ekoizpena eskualdez edo herrialdez aldatzea, bereziki enpresa-kostuak murrizteko asmoz egiten dena. Deslokalizazioak ia bi mila lanpostu deuseztatu ditu azken hilabeteotan Euskal Herrian.
2 iz. fis. Molekula batean elektroiak atomo baten nukleotik beste atomo batenera mugitu ahal izatea. Lewisen egiturak erabiliz, egonkortasun hori erraz azal daiteke elektroien deslokalizazioaren bidez.

Aztergaia: deslokalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): deslokalizazio 62: Deia (“Herrialde aberatsetatik enpresen-eta deslokalizazioa gertatzen ari da”), Elhuyar (“Etengabeko hazkuntza, globalizazioa eta deslokalizazioa, baita azpiegituren eraikuntza ere”), Berria 27 (adib.: “Berehala neurriak hartzea zerbitzu publikoaren suntsiketa gelditzeko, deslokalizazioak gelditzeko, mahai baten inguruan biltzeko, gogoetatzeko...”), EiTB 4 (adib.: “produkzioaren murrizketa eta Bulgaria eta Txinako deslokalizazioa estu lotuta daudelako”), Jakin 6 (adib.: “ingurumenarekiko kalteak direla, industrien deslokalizazioa”), Argia 22 (adib.: “Balizko deslokalizazioak edo egoitza soziala aldatzeak, maila fiskalean, milioi euro horien galera suposatuko du foru diru-kutxentzat”), DiarioVasco (“Itxiera horren arrazoiak «deslokalizazioa, automobila sektoreak jasan duen gainbehera eta azken hamabi urteetako inbertsio eza» laburbildu dute Catelsako langile komiteko kideek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: deslokalizazio 61: Berria 54 (adib.: “Deslokalizazioa arazo serioa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiarentzat”), Herria (“Duela gutti, Xipri Arbelbidek bazterrak harrotu ditu, Hegoaldeko hedabide batean idatzi duelarik“ deslokalizazioen alde” zela”), Edorta Agirre 3 (adib.: “elikagaiaren eta naturaren arteko lokarria eten egiten du mundializazioaren ondoriozko deslokalizazioak eta kontsumitzailea bere unibertso biokulturaletik hein batez bereizten, urruntzen du”), Iñaki Heras 2 (adib.: “René Passet-ek dioen bezala, enpresei jartzen zaizkien gutxieneko baldintzak izan arren, ez litzateke ez lorpen handia baldintza horiek ezartzearen lehenengo ondorioa jardueren deslokalizazioa eta desagertzea izatea”), Iñigo Aranbarri (“Izuak deslokalizazioen eta Txinatik datozen mozkinen jitea duen garaiotan, ondoko orduetan jarraipenik izan ez duen azken orduko albiste”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: deslokalizatu, deslokalizazio. h. alde egin, lekutu, lekuz aldatu, eraman. Deslokalizazioa da Hernandoren kezka nagusia*[e.] Enpresek alde egitea da Hernandoren kezka nagusia // Gero eta industria gehiago deslokalizatzen ari dira Euskal Herrian*[e.] Gero eta industria gehiago eramaten ari dira Euskal Herritik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es deslocalización / fr délocalisation: Elhuyar: - / Nolaerran: lekutze, deslokalizazio* / Zehazki: deskokatze: por la deslocalización de algunas mutinacionales, multinazional batzuen deskokatzeagatik / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekon. eta Fis.

deslotu, deslot, deslotzen
da/du ad. Loturik dagoena askatu. Adats horia, gauerako deslotua, erortzen zitzaion sorbaldara. Deslotzen zaizkit hezur guztiak, urtzen ari zait gorputza.

Aztergaia: deslotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. "des-x" txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

deslot(u), deslotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

desmaiatu, desmaia, desmaiatzen
da ad. Heg. g. er. Zorabiatu.

Aztergaia: desmaiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desmaia, desmaiatzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

da ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zorabiatu.

desmarkatu, desmarka, desmarkatzen
da ad. kirol. Futbolean eta kideko beste zenbait kiroletan, jokalaria aurkariaren markaketatik libratu, jokalariak aurkaria saihestu. Futbolari gazteak ondo jokatu zuen aurrean, baloiari eutsiz eta desmarkatuz, baina errematean ez zen trebe ibili. Aurrelari bortitza da, azkarra, ondo desmarkatzen dena, eta erremate onekoa.

Aztergaia: desmarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): desmarkatu 28: Elkar, Berria 16, EiTB 3, Argia 5, DiarioVasco 3 (“Gu horretatik desmarkatzen saiatzen gara, baina badirudi etiketak kentzea zaila dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desmarkatu 1, Berria (“PSE-EEko eledunak Batasunari eskatu zion halako gertaeretatik «argi» desmarkatzeko”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: desmarkatu (Kirol, termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu desmarkatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desmarcar / fr démarquer: Elhuyar: 1 marka kendu; 2 (Dep.) desmarkatu; 3 fig. bereizi, aldendu / NolaErran: 1 marka kendu; 2 desmarkatu, bereizi, aldendu / Zehazki: 1 marka kendu; 2 aldendu, desmarkatu; 3 Kirol. desmarkatu, saihestu / Labayru: 1 (Dep.) desmarkatu; 2 aldendu, bereizi, asagotu, urrundu, urruti(ra)tu / Adorez5000: 1 (Dep.) saihestu, desmarkatu; 2 fig. bereizi, aldendu, banandu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, baina kirolerako soilik behar da. Erabilera arrunterako badira ordain egokiak, aldendu, bereizi modukoak.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

desmarkatu, desmarka, desmarkatzen.

Aditz-erregimena

da ad.

Jakite-arloak

Kirol.

desmartxa
1 iz. Ipar. Zuzemena. Kontseilu Jeneralaren burua hor izanen nuela desmartxa eta behar-ordu guztietarako.
2 iz. Ipar. Ekintza. Gizarte zibilak egin behar zuena egin zuela, eta desmartxa sostengatzen nuela.

Aztergaia: desmartxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh55 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: desmartxa desmarxa. Acción, comportamiento. Bordan ikusi zuzten / Desmartxa itsusiak. (1915). LuzKant 60. Diligencia, gestión. Konpaniak berak egin ditik horientzat, behar ziren desmarxa guziak. Larz Iru 38. Kontseilu jeneralaren burua hor izanen nuela desmartxa eta behar-ordu guzietako. Larre ArtzainE 229. Airekoen konpainiarekin berriz desmartxak egin nituen. Ib. 326.

LB: 55 (Argia 26 (Sustrai Colina), Berria 17 (Ipar.)), ETC: 433 (Ipar.; Herria 205)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: desmartxa iz. (Ipar.) gestión, trámite, paso; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: intervention urrats – ürrats (ZU) – desmartxa (BL) – urraspide – zankaka (ZU) – zuzemen (MD) (g.er.); je savais que je pourrais recourir au président du conseil général pour tous les démarches et cas de nécessité banekien kontseilu nagusiaren burua hor izanen nuela desmartxa eta behar ordu guzietako.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion euskalki-markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

desmasia
iz. Ipar. Hondamendia, kaltea. Hogeita bost mila eta ehun gizon hil ziren, eta haien hiriak errauts eginak izan ziren; bakarrik seiehun benjamindar itzuri ziren desmasia hartarik. Gaitz izugarri hark egin zituen desmasiak ikusirik. Ikusi dituzue egun hauetako desmasia izugarriak: Frantziako apaizgaitegi oro hustuak, herrietako erretoreak oro beren etxeetarik kanpo emanak.

Aztergaia: desmasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

desmilitarizatu, desmilitariza, desmilitarizatzen
1 du ad. Izaera militarra kendu. Olabarriak torturaren aurkako itun handi bat egitea eta Guardia Zibila desmilitarizatzea ere galdegin zuen.
2 du ad. Leku batetik indar militar guztiak kendu. Pakistanek proposatu du Kaxmir desmilitarizatu eta autonomo bilakatzea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gune desmilitarizatu bat ezartzeko eskatu du.

Aztergaia: desmilitarizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desmilitarizatu 3: Egunk 1991 eta 1992 2 ("El Salvador bezalako herrialde batean, desmilitarizatzea [...] bete betean iraultzailea da", "Gerra hasi zenetik errepubliketako zenbait herri lurralde desmilitarizatu deklaratu dira, eta desobeditze zibila populazio sektore handien ohizko praktika da"), J. Arruti ("Aurreko urtean Hitlerrek Rhineko gune desmilitarizatua bereganatu zuenetik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desmilitarizatu : Euskalterm 1 (zona d.); desmilitarizazio : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desmilitarizatu : ElhHizt (desmilitarizar #mdash# eta desmilitarizazio desmilitarización) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desmilitariza, desmilitarizatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

des-/de-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

desmilitarizazio
1 iz. Zerbaiti duen izaera militarra kentzea. Albait arinen ekin behar diogu erakunde armatuaren desmilitarizazioari.
2 iz. Leku batetik indar militar guztiak kentzea. Zisjordaniaren desmilitarizazioa ere onartuko dutela jakinarazi dute.

Aztergaia: desmilitarizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 56, ETC: 540

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: desmilitarizazio iz. desmilitarización; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: desmilitarizazio (Pol.).

Bestelakoak

militarizazio iz. Militarizatzea. Kievek eta Mendebaldeak militarizazioa areagotu dute Ukrainan, su-eten betean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

desmitifikatu, desmitifika, desmitifikatzen
du ad. Zerbaiti edo norbaiti mito izaera kendu. Horrela, mito berri handiago batekin, desmitifikaturik geratzen da mito zahar guztietatik gure historia. Heroiak desmitifikatzen ditu idazle katalanak.

Aztergaia: desmitifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desmitifikatu 4: P. Iztueta ("Salakuntzarako joera desmitifikatu egiten da, salakuntza horien gibeletik beste intentziorik ere ikusten hasia baitzen jende zuhurra"), P. Larrion ("Iparraldea zer den desmitifikatu egin behar da"), H. Cano ("Desagertutako egunkari-orrialde horiek dira, Crusoeren egunkari ezkutua osatuko luketenak, eta, ziur aski, ez zen hainbeste heroia ez desmitifikatu nahia izan, baizik eta akaso auzolotsa, Daniel Defoe idazlea Robinson Crusoeren egunkariko orrialde haiek [...] Tamesis ibaira barreiatzera eraman zuena"), LMuj ("Umbral saiatzen da pertsonaia horien historian dagoen transzendentzia desmitifikatzen"); desmitifikazio (eta -zino 1) 4: E. Osa ("Kontzientziatzearen desmitifikazioaz liburu bat idazten ari naiz orain"), E.L. Adan ("Ideologia nazionalistaren desmitifikazioa"), J. Artaraz ("ohituraren desmitifikazinoa ere ez zan txikiagoa izan"), U. Apalategi ("Lenguaiaren desmitifikazioa ideia mugimendu orokor batean kokatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desmitifikatu : AB50 1, Euskalterm 1; desmitifikazio : Euskalterm 1; desmitifikatzaile : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

desmitifikatu : J. Arregi NazarJes 30: "Interpretazio mitikoa (D.F. Strauss, 1808-1874) [...] Ebanjelioak desmitifikatu ez, baizik eta egiarik sakonenen ilustrazio mitiko bezala irakurri behar dira"; desmitifikazio : Vill Jes 109: "Desmitifikazioaren eskola edo teoria deritzaio Bultmann-en bideari" (eta gai-aurkibidean: "Desmitizazioa, Bultmann-en eskola, 109");.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desmitifikatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal desmitificar / démythifier formen ordaina: ElhHizt: desmitifikatu // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): démythifier; en (Collins): demythologize; de (Langenscheidts): entmythologisieren // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

desmitifika, desmitifikatzen.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

des-/de-

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu, edo bestenaz desmistifikatu. desmistifikazio sartu"

 - [E116]: "forma hori erabili da euskaraz (lantaldearen txostenekoez gain, gaurko prosan erabili dutenak: JA. Agirre, J. Azurmendi, F. Morillo, P. Xarriton, M. Zapiain, eta Berria-ko bost testu); PXk proposaturiko desmisti- formakorik, berriz, ez dut inongo testutan aurkitu (ezta demisti- formakorik ere); frantsesez bakarrik egiten ote da démystifier / démythifier bereizketa? Nolanahi ere, erabili ez direnak ez nituzke sartuko, argibide hoberik ez dugun artean".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "OK".

desmitifikazio
iz. Desmitifikatzea. Emakumearen gorputzaren desmitifikazioa.

Aztergaia: desmitifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "kendu, edo bestenaz desmistifikatu. desmistifikazio sartu"

 - [E116]: "forma hori erabili da euskaraz (lantaldearen txostenekoez gain, gaurko prosan erabili dutenak: JA. Agirre, J. Azurmendi, F. Morillo, P. Xarriton, M. Zapiain, eta Berria-ko bost testu); PXk proposaturiko desmisti- formakorik, berriz, ez dut inongo testutan aurkitu (ezta demisti- formakorik ere); frantsesez bakarrik egiten ote da démystifier / démythifier bereizketa? Nolanahi ere, erabili ez direnak ez nituzke sartuko, argibide hoberik ez dugun artean".

 - Erabakia: Erabakia (2006-03-31): "OK".

desmobilizatu, desmobiliza, desmobilizatzen
1 da/du ad. (Mobilizaturiko pertsonak eta armadako kideak) bizitza zibilera itzuli edo itzularazi. Armak uzteko eta desmobilizatzeko erabateko konpromisoarekin joan ziren elkarrizketara. L. C. Restrepok paramilitarrak desmobilizatzea lortu zuen; Askapen Nazionalerako Armadako kideekin akordiorik ez, ordea.
2 da/du ad. (Helburu baten alde ari den pertsona talde bat) jarduera horretatik gelditu edo geldiarazi. Torturaz baliatu ziren informazioa lortzeko eta, bide batez, beldurra zabaltzeko, herri osoa desmobilizatu nahian.

Aztergaia: desmobilizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “mobilizatu, mobiliza, mobilizatzen 1 da/du ad. Helburu baten alde jarduera batean parte hartu edo harrarazi. Egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura. Utopiak beti mobilizatuko gaitu. 2 du ad. Armadako kideak gerrara joateko eran jarri.“

LBeh (2016-10-26): desmobilizatu 48: Elkar 2, Berria 31, EiTB 4, Jakin 2, Argia 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desmobilizatu 15: Berria 9, Edurne Elizondo 2, Jokin Muñoz, Josu Zabaleta, Edorta Jimenez, Juan Garzia.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu desmobilizatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desmovilizar / fr démobiliser: Elhuyar: desmobilizatu / NolaErran: desmobilizatu, gogoa galarazi/kendu / Zehazki: desmobilizatu / Labayru: desmobilizatu / Adorez5000: desmobilizatu.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Gutxienekoa baldintza betetzen du, erabilia da eta hiztegiek ere jaso dute.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

desmobilizatu, desmobiliza, desmobilizatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

desmobilizazio
1 iz. (Mobilizaturiko pertsonak eta armadako kideak) bizitza zibilera itzultzea. Bakea ez da gerrillarien desmobilizazioarekin iritsiko bakarrik.
2 iz. (Helburu baten alde jarduera batean ari den pertsona-talde batek) mobilizazioan parte hartzeari uztea; horren ondorioa. Azken hamarkadotan desmobilizazio handia egon da gizartean; krisiak jendea berriz kalean jarriko du?

Aztergaia: desmobilizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “mobilizazio iz. Mobilizatzea. Langileen aldeko mobilizazioak egin. AHTaren aurkako mobilizazioak antolatuz. Mobilizazioetan parte hartzeko. Mobilizazio jendetsu eta zabala”.

LBeh (2016-10-26): desmobilizazio 29: Berria 19 (“Baina ostrazismoa da askoz ere mingarriagoa desmobilizazioa baino”), EiTB 4, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desmobilizazio 12: Berria 10, Edorta Jimenez, Juan Garzia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: desmobilizazio (Pol.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu desmobilizazio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desmovilización / fr démobilisation: Elhuyar: desmobilizazio / NolaErran: desmobilizazio (Mil.) / Zehazki: desmobilizazio / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Gutxieneko baldintza betetzen du, erabilia da eta erosoa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper