joan1, joan, joaten
1 da ad. Aipatzen den tokiraino edo tokirantz higitu. Bilbora joan. Bihar zure etxera joango naiz. Hegoalderantz joan ziren (Ik. jo 11; egin1 13). Paulagana joan zaitez. || Ohera joan. Mezatara joan. Eskolara joan. Bisigutara joan. Zerbait ikustera joan. Dioena gezurtatzeko, ez da urrutira joan beharrik. Jakintza, poliki-poliki, aurrera joan da. 2 da ad. (Modua adieraziz). Oinez joan ziren Donostiara. Trenez joan. Anaiarekin joan nintzen. Lasterka joan. Ihesi joan. || batbedera beti izenordaina da eta beti singularrean doa.
3 da ad. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin; dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Soldadu joan behar izan zuen. Bilbora joan zen neskame.
4 da ad. Dagoen lekutik alde egin. Ni joan egin nintzen, eta bera gelditu egin zen.
5 da ad. Desagertu; hil. Haurtzaroa joan zitzaigun. Orixe ere joan zaigu.
6 da ad. Igaro. (Denbora adierazten duten hitzekin). Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mende joanek erakusten digutenez. Aldi joanetako euskaldunak.
7 da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz baten partizipio burutua -z atzizkiaz edo partizipio burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herri xehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.
8 da ad. (Era trinkoetan, gertaera baten berehalakotasuna adierazteko, osagarritzat aditz izen bat -ra atzizkiaz hartzen duela). Trena abiatzera doa. Erortzera zihoanean.
9 da/zaio ad. Zerbaitek (ongi, gaizki...) aurrera egin. (Gehienetan modua adierazten duen osagarriren bat (batez ere ongi, gaizki...) hartzen duela). Orduko giroa ezagutu genuenoi ez zaigu batere harrigarri egiten gauzak joan ziren bezala joan izana. Zelan ote doan bere zauria. Zer moduz doa zure enpresa? Futbol partida gaizki joan al da? Ongi zihoakion afera, libertitzen zen gogara.
10 zaio ad. Axola izan, gorabehera handia izan. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Herriari doazkion arazoetan. Horixe da hain zuzen hemen doakidan auzia. Munduari hainbeste zihoakion ordu larri hartan.
11 zaio ad. Egokia izan. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Ik. egon1 7; heldu1 5. Ez dagokio lekuari, eta ez doakit niri, zein den zein baino goiztiarrago erabakitzea. 12 du ad. Ipar. eta naf. Eraman. Ohoinak joan dizkizun ondasunak. Joan ezazu hori hemendik.