570 emaitza zi bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

zi1
iz. zub. Ezkurra.

Aztergaia: zi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Zub. 'ezkurra'. 2 Bizk. 'ihia'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Zub. ezkurra; 2 Bizk. ihia.

zi2
iz. bizk. Ihia.

Aztergaia: zi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Zub. 'ezkurra'. 2 Bizk. 'ihia'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Zub. ezkurra; 2 Bizk. ihia.

dela (direla) bide, zela (zirela) bide
Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.
Loturak
ziabelar
iz. Galium generoko landare belarkara, zurtoin bereko begi bakoitzetik hosto bat baino gehiago ernatzen zaizkiona eta lore hermafroditak ematen dituena (Galium sp. ). Ziabelarra ugaria da isurialde atlantikoko baratzeetan.

Aztergaia: ziabelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ziabelar sarrera: "Galio, planta" Lar. "(msLond), galio (bot.)" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ziabelar : HiztEn (Bot. Errubiazeoen familiako eta Galium generoko landare belarkaren izen arrunta — eta ziabelar hori: G. verum; ziabelar latz: G. aparine; ziabelar usaindun: G. odoratum), LurE (ik. legar-belar, latz-belar), Euskalterm 7 (hauetan 1 z. usaindun, 2 z. hori, 2 z. latz: amodio-belar sinonimoarekin; 1 itsas z.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ziabelar: Galium sp.; ziabelar hori: Galium verum; ziabelar latz: Galium aparine; ziabelar usaindun: Galium odoratum. / Ik. Izendegian ziabelar fitxaren hustuketa: zia-belar : Polunin Flores de Europa, G. Larrañaga LandareJak, PMuj DCV, Bouda-Baum, Azkue DVEF; ziabelar : PMuj DCV, Bouda-Baum; amodio-belar : Bouda-Baum; karrazka : JIr OnomBot; lapa : Arzdi PlantR, JIr OnomBot; legar-bedar : PMuj DCV, Azkue DVEF; san-juan-belar : JIr OnomBot; // eta ziabelar hori fitxarenean: ziabelar : Font Quer PlantMed, PMuj DCV (zia-belar); etxekalaba-belar : PMuj DCV; galtzagi-esne : Font Quer PlantMed, PMuj DCV; gatzagi : Bouda-Baum; gatzagibelar : LMuj DGT, PMuj DCV (gatzagi-belar); gatz-esne : Bouda-Baum; legar-bedar : Font Quer PlantMed, Azkue DVEF, PMuj DCV (legar-belar); lore oridun legarbelar : G. Larrañaga LandareJak // eta ziabelar latz fitxarenean: lapa : JIr OnomBot; karrazka : JIr OnomBot, Irurtzun projektua; karraska : JIr OnomBot, Irurtzun projektua; lapilla : JIr OnomBot; repol : JIr OnomBot // eta ziabelar usaindun fitxarenean, besteak beste: zia-belar : G. Larrañaga LandareJak, PMuj DCV, Lcq, Guía PlantMed, Font Quer PlantMed (ziabelar), Azkue DVEF (ziabelar), LMuj DGT (ziabelar).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ziabelar : ElhHizt (Bot. galio; eta ziabelar hori: cuajaleche; Galium verum; ziabelar latz: amor de hortelano: Galium aparine; ziabelar usaindun: asperilla de los bosques: Galium odoratum), HiruMila (Bot. galio: Galium saxatile; ziabelar usaindun: asperilla de los bosques: Galium odoratum; ziabelar latz: amor de hortelano: Galium aparine), Lh DBF (ziabelhar: caille-lait, Bot.), DRA (galio, Bot.), PMuj DVC (ziabedar: cuajaleche, amor de hortelano) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal galio / gaillet formen ordainak: HiztHand: galio // HiruMila: 1 Quím. galio; 2 Bot. ziabelar: Galium saxatile // ElhHizt: galio 1: Bot. ziabelar: Galium sp.; galio 2: Quím. galio // HaizeG FB: amodio-belar // T-L LBF: amodio-belhar (gaillet blanc) // PMuj DCV: zia-belar, legar-belar // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: ziabelar latz.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

testuetan erabili gabea izanik, ezin argi dezake lantaldeak (Izendegiak baino gehiago behintzat, ez); eta Izendegikoa nahiz hiztegietakoa proposatzen du: «ziabelar iz. Galium sp.»

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: ziabelar iz. Galium sp.

ziaboga
iz. Ontzia biratzeko, alde bateko lagunek aurrerantz eta beste aldekoek atzerantz arraun egitea. Lehen ziabogan bost segundoren aldea atera zion.

Aztergaia: ziaboga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zianamida
iz. Konposatu organikoa, kolorgea eta kristalinoa (NC-NH2).
zianhidriko
adj. kim. Ik. azido zianhidriko.
Azpisarrerak

Aztergaia: zianhidriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nh-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Fisika (Fis.) eta Kimika (Kim.) espezialitate-markak erantsi. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

zianita
iz. miner. Turmalina urdina. Zianitazko kristalak.

Aztergaia: zianita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zianita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zianita: ZTC 3 (Geologia HE: "zianita [...] Aluminosilikatoen taldeko polimorfoa") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): cianita; it (S. Carbonell): cianite; de (Langenscheidts): Disthen, Kyanit // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF), en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

zianobakterio
iz. mikrob. Oxigenoa askatzen duen fotosintesia egiteko gai den bakterioa; (pl.) bakterio horiek osatzen duten filuma. Hainbat bakterio, lizun eta legamia, eta zenbait zianobakterio eta alga berde gai dira hidrokarburoak oxidatzeko.

Aztergaia: zianobakterio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zianobakteria 4, Biologia orokorra (adib.: "Hemen bakterien eta zianobakterien, eta beste bizidunen artean muga ikusten da", "Prozesu honen erdian zianobakteriak edo alga urdinak daude", "Froga biokimikoek diotenez, zianobakteriak oxigenoz atmosfera fluktuante batetan azaldu ziren"); zianobakterio 1, J. Madariaga ("itsas pikoplanktona, bakterio heterotrofoez, zianobakterioez eta fitoplankton eukarioto txikiaz osoturikoa...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zianobakterio : Euskalterm 1 (zianofizeo, zianokloronto, alga urdin sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

zianuro
iz. Azido zianhidrikoaren gatza. Potasio zianuroa. Zianuro guztiak pozoitsuak dira.

Aztergaia: zianuro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
ziape
1 iz. Azaren familiako belar landarea, janarien bizigarri gisa erabiltzen diren hazi txiki beltzak ematen dituena (Brassica juncea). Zeruetako erreinua gizon batek bere soroan erein zuen ziape-haziaren antzekoa da.
2 iz. Ziapez eginiko saltsa lodi garratza. Saltsa guztien artean, maionesa izan zen hautatuena, eta tarte handi samarrarekin, atzetik, ketchupa eta ziapea.

Aztergaia: ziape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ziape : Brassica juncea; ziape beltz : Brassica nigra; basa-ziape : Sinapis arvensis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Brassica juncea.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Brassica juncea.

ziatika
iz. Mehakako eta zangoko min bizia, nerbio ziatikoaren hanturak edo hertsatzeak eragina. Ziatikak jota zegoen eta makilaren laguntza behar zuen ibiltzeko. Ziatikak gogor erasan dio.

Aztergaia: ziatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
ziatiko
adj. anat. Nerbioez mintzatuz, gerrialdeko azken ornoetan hasi eta, gorputzaren atzealdeko giharretatik behera, oineraino hedatzen dena, giza gorputzeko nerbioen artean luzeena eta lodiena. Horixe gertatzen da nerbio ziatikoaren kasuan: mina gerrialdetik ipurmasailerantz zabaltzen da, izterrean eta zangoan barrena hedatuz, nerbio ziatikoaren bide luzeari jarraituz.

Aztergaia: ziatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Anat.

ziatu, zia/ziatu, ziatzen
du ad. Atzerantz arraun egin. (nor osagarririk gabe). Korrontearen aurka ziatzen.

Aztergaia: ziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

testuetan (ia) erabili gabea da; baina gaia da erabili gabea, dirudienez; hiztegi-entziklopediek jaso dute.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zia, ziatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Forma baten adiera(k)

atzerantz arraun egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

ziazerba
iz. Belar landarea, hosto bigun berde ilunak dituena, barazki gisa ereiten dena (Spinacia oleracea). Ziazerba purea. Segidan, ziazerba hosto garbiak ere bertan frijitu.

Aztergaia: ziazerba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ziazerba; espinaka : Spinacia oleracea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Spinacia oleracea.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Spinacia oleracea.

ziba
iz. Zurezko jostailua, udare baten itxura duena, inguruan biltzen zaion soka baten bidez lurrean birarazten dena. Ik. zibota. Zibari dantza eragiten.

Aztergaia: ziba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ziba 4 eta zibaka 2 (Osk Kurl: "Etsaiarena eskuaz hunkitu gabe erabili behar du bakhoitzak bere ziba joko huntan"; "Gero zibaka jokatu zuten apalordu arte"); zibota B-G 3 (Mg PAb: "Bai Maisu Juan; ondo mardua dauka bere gerrija; zibota txito eskerga ta urtena" — 'jostailua' da hori, ala 'kuku-sagarra'? Beste biak aldiz adiera argikoak dira: Ur Dial: "Euretatik urteten dabe arrak, eta egiten ditube zibotak, euren barruban geldituten dirala"; It Dial: "Oyetatik irteten dira arrak, eta egiten dituzte zibotak, beren barrenen gelditzen dirala" — y hacen agallas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txiba G 1 (J. Arana: "Palankaria abarantara-artzeko atzetik asten da txiba lez jiraka"); ziba EB 4 (M.P. Ormaetxea: "Lurra bere buruaren inguruan biratzen da, ziba baten moduan"; J.R. Etxebarria 2: "Ziba simetrikoaren kasuan (...) inertzi elipsoidea erreboluziozkoa da"; "Ziba esferikoaren kasuan (...) inertzi elipsoidea, izatez, esfera bat da"; X. Arregi: "Errotazio mugimendua: Lurra ziba bezala mugitzen da"); zibot(a) EB 1 (X. Euskitze: "Eder zibota lur-zolan / maite-minduek auzo-lan / txorkatil finak tximista dira / ilargiaren eskolan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txiba : AB38 2, HiztEn ("ik. ziba"); ziba : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; zibot : HiztEn, Euskalterm 1; zibota : LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: Astrea (=turbo) sp. + gibbula sp. + Monodonta sp. + trochus sp. + Calliostoma sp. + etab.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'jostailua, puntu baten gainean birarazten zaiona'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

jostailua, puntu baten baten gainean birarazten zaiona.

ziberespazio
iz. Ordenagailuen arteko komunikazio globala gauzatzen den espazio birtuala; internautek nabigatzen duten espazioa. Ziberespazioan elkar ezagutu duten bi maitaleren tirabirak kontatzen ditu eleberriak.

Aztergaia: ziberespazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ziberespazio 35: Elkar, Elhuyar, Consumer 4, Berria 25, EiTB 2, Argia 2; ziber espazio 1, Consumer; ziberrespazio 1, Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ziberespazio 10: Berria 3, Filosofiako gida 5, Txema Ramirez de la Piscina, Iñaki Heras.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ziberespazio (Inform.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ziberespazio (ziberrespazio*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ciberespacio / fr cyberespace: Elhuyar: ziberespazio / NolaErran: ziberrespazio / Zehazki: - / Labayru: ziberespazio (Inform.) / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa.

zibernauta
iz. Internauta. Zibernautaren profilak ez duela zerikusirik betidanik ezagutu dugun prentsa irakurlearenarekin.

Aztergaia: zibernauta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

Sin. internauta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zibernetika
iz. Izaki bizidunen komunikazio eta kontrol sistemak aztertzen dituen zientzia, sistema elektroniko eta mekanikoetan aplikatzeko. Norbert Wiener matematikariak zibernetika sortu eta definitu zuen, eta informazioaren kontzeptuari oinarri matematikoa eman zion.

Aztergaia: zibernetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
zibernetiko
adj. Zibernetikari dagokiona. Aro zibernetiko honetan, komunikatzeko nahiari inkomunikazioa eta zoramena gailentzen zaizkio. Sistema zibernetikoak.

Aztergaia: zibernetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

zibiko
adj. Herritarrena, herritarrei dagokiena; gizalegezkoa, gizalegeari dagokiona. Mendekotasunik gabe, eskubide zibiko, kultural eta sexual guztien jabe izan nahi du. Gehiago hitz egin behar genuke gai hauetaz, jarrera zibiko horrek gorputza har dezan.

Aztergaia: zibiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zibiko 81: Consumer 2 (adib.: “Beste ildoan, ildo politikoan, argi dago Txinak eta Islamaren munduak, adibidez, ez dutela demokraziarik; baina gaitasun zibiko batzuk antolatzen dituen planteamendu politiko bati erantzuten diote”), Berria 37 (adib.: “Egia da atez ateko bilketa egungo sistemarekin alderatuz gero ekologikoagoa, ekonomikoagoa eta zibikoagoa izan daitekeela”), EiTB 8 (adib.: “Aurrekoetan hauteskundeetan beti kanpaina zibikoa egiten du gobernuak”), Jakin 20 (adib.: “Biltzarra sinetsita dago Europako gizabanako guztiei norbere nazio kulturaleko kide gisa definitzeko aukera ematea beharrezkoa dela, zein herrialdetako edo zein nazio zibikoko herritar diren kontuan hartu gabe”), Argia 13 (adib.: “Oso korapilatsua da gaia, zalantza barik, eztabaida pausatua eta zibikoa behar duena, ondoren erabakirik egokienak hartu ahal izateko”), DiarioVasco (“Barkazioa zer da? Bertute zibiko bat? Erlijiosoa? Eztabaida dago hor eta eztabaidan sartu naiz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zibiko 45: Berria 27 (adib.: “Hitzarmenaren eta elkar ulertzearen balioen defentsarekin espazio bat ireki nahian jendea badago, eta hori gorpuzten bada, PSE-EE prest dago plataforma zibiko batekin koalizioa egiteko”), Herria (“Gure ardura zibikoa betetzen dugu hauteskunde guzietan: munizipalak, legislatiboak edo presidentzialak”), Rataplan 6 (adib.: “Santua hautaturik, eta data finkatu ondoren, festa zibiko-erlijiosoa antolatu zen, Jose Maria Donostyk, garai hartan, bere izaeragatik, original eta bakartzat hartzen duena”), Ana Urkiza (“Euskalgintza zibiko bat behar dugu”), Xanti Iruretagoiena 2 (adib.: “Eraikuntzak, bere aldetik bi parte ditu: batak barru harresituak eta obra zibikoak leku publikoetan jartzea hartzen du, besteak eraikin pribatuen arloa hartzen du”), Iñaki Mendiguren (“baina garai hartarako bertako autogobernu zibikoaren gainbeherak hainbesterainoxe puztua zuen lan-kopurua, ezen Dioklezianok neurrigabe gehitu behar izan baitzituen herri-administrazio inperialeko langile iraunkorrak”), Jon Alonso (“patuak nahi izan zuen Porta de Ferron Mogueime horietako bat izatea, zeren Ouroanarekiko maiteminak ez baitzuen bere ardura zibikoetatik eta taldeko interesak zein interes pertsonal justuen alde ateratzetik apartatzen”), Amaia Lizarralde (“Commission on Global Governance, Our Global Neighbourhood (1995) delakoak berak proposatzen du etika zibiko berri bat lantzea”), Koldo Izagirre (“Amorru zibikoari gaineratuko zitzaion obsesio onuragarri bat, heriotzarik ankerrena desiratu ahal izateko”), Harkaitz Cano (“Hatzen arteko hutsuneei begira, garoto haren labana pirata baten labana bihurtzen da, eta beste labana bat oroitzen dut: Maria AsunÁaok zentro zibikoko zinemara eraman gintuen hartako filmean agertzen zena”), Pako Aristi (“Hala da, ez zen kolpe zibiko-militarra izan, orain agertu nahi duten bezala, ez zioten inori abisatu, ez zen politikoki antolatutako laguntza zibilik egon, zeren egon izan balitz, kolpeak arrakasta izango zuen, dudarik gabe”), Joxe Azurmendi (“Profesoreak eztabaida espreski politikoa nahi baldin badu, onestasun intelektualak zein zibikoak, bera ere eztabaida hori egiteko dauden toki publikoetara joan dadila, agintzen du, beste edozein hiritar bezalaxe”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: zentro zibiko* e. auzo etxe, gizarte etxe.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cívico / fr civique: Elhuyar: 1 hiritar; hiri-. 2 gizalegezko, gizabidezko / Nolaerran: herritar- / Zehazki: 1 (de la ciudadanía) herritarren. 2 (del civismo, que denota civismo) gizalegezko, herritar senezko / Labayru: 1 [civil o urbano] hiriko, hiri(-),hiritar. 2 [civilizado] gizalegezko, gizabidezko / Adorez5000: 1 [de la ciudadanía] herritar, (herriko) herritarren. 2 [patriótico] aberkoi. 3 [comportamiento] gizabidetsu, gizalegezko, herritar senezko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da eta onartzekoa herritar- hasitakoekin batera. Izan ere, askotan herritar- hasitakoak motz geratzen dira, eta bestetan esaldi berean herritar hitza erabilita dago (adibidez, “zein herrialdetako edo zein nazio zibikotako herritar diren kontuan hartu gabe”).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zein herrialdetako edo zein nazio zibikotako herritar diren kontuan hartu gabe.

zibil
1 adj. Herritarren multzoari edo haien arteko harremanei dagokiena. Ik. gerra zibil. Eskubide zibilak.
2 adj./iz. Militarra edo erlijiosoa ez dena. Agintari zibilak. Ezkontza zibila. Zibil jantzia.

Aztergaia: zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(goardia) zibil, zibilak; arazo zibil.

zibilizatu, zibiliza, zibilizatzen
da/du ad. (Gizatalde bat) basatitzat hartzen den egoeratik atera eta zibilizaziora eraman. Ameriketako herriak zibilizatzera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gizon zibilizatuen artean. Gizarte zibilizatuak.

Aztergaia: zibilizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zibilizatu, zibiliza, zibilizatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zibilizatu, zibiliza, zibilizatzen.

zibilizatze
iz. (Gizatalde bat) basatitzat hartzen den egoeratik atera eta zibilizaziora eramatea. Europaz gain, besteek ere ekarpenak egin dizkiote gizateriaren zibilizatze prozesuari.

Aztergaia: zibilizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

zibilizazio
1 iz. Garatutzat hartzen diren gizarteen ezaugarri komunen multzoa; gizadiaren lortze eta aurrerapenen multzoa. Zibilizazio mailak. Familiaren oinarria gabe ez dago zibilizaziorik. Zibilizazioa, H. Spencer-ek dioenez, izadiaren aldi bat baizik ez da.
2 iz. Gizatalde zabal baten gizarte ezaugarrien multzoa. Greziar zibilizazioa. Mendebaldeko zibilizazio honetan.

Aztergaia: zibilizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zibiztar
1 adj. Zibitzekoa, Zibitzeri dagokiona.
2 iz. Zibitzeko herritarra.
ziborio
iz. Ostia-ontzia. Ik. kopoi.

Aztergaia: ziborio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

erantsiz: "iz. Sin. kopoi".

zibota
iz. Ziba.

Aztergaia: zibota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ziba'.

ziboztar
1 adj. Zibozekoa, Zibozeri dagokiona.
2 iz. Zibozeko herritarra.
ziburutar
1 adj. Ziburukoa, Zibururi dagokiona.
2 iz. Ziburuko herritarra.

Aztergaia: ziburutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ziburutar izlag. 2: Zerb Azk (“Galeretan hila hau ere, Paskalina Lalo ziburutar botigesa ebasteko hilik”), MEIG III (“Joanes Etxeberri ziburutar jakintsua”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziburutar izlag. 1 eta izond. 3: Onaind (“ziburutar J. Etxeberri bera ote dugu?”); Larz (“Marticot de Miguelcorena ziburutarraren huntzia”), Onaind (“Joanes Etxeberri ziburutarra”), J.A. Arana M. (“Ravel ziburutarra”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (ik. 108. Araua: ziburutar).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

zidor
iz. Bidezidorra. Apaindu Jaunaren bidea, zelaitu haren zidorrak. Etxe aurreko zidor harriztatua.

Aztergaia: zidor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

datuak llabur, OEH / EEBS segidan: a) soilik agertuak: txiur 0 / 1; xidor 11 / 0, zidor 20 / 7; b) (bigarren) osagaiak: b1) -g-dunak 16 / 10; b2) -d-dunak 9 (+ 31 soilak) / 32 (+ 7); b3) -d-/-g- gabeak 30 / 23 (+ 1); c1) -z-dunak 37 / 37 (-zidor 25 / 33, -zigor 0 / 0, -zior 12 / 4) c2) -x-dunak 18 / 8 (-xidor 14 / 3, -xigor 3 / 0, -xior 1 / 5), c3) -tx-dunak 31 / 28 (-txidor 1 / 3, -txigor 13 / 10, -txior 13 / 7, -txiur 4 / 8).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) soilak: xidor IE 11 (EZ 10, adib: "Hargatik itzularazi ditu xidor onera"; SP: "... hartan eztela ez biderik, ez xidorrik Iainkoaren aurkhitzeko"); zidor 19: B 17 (Laux BBa: "Zidor guztijak arantzez dagoz"; Erkiag: "Bidaburu orrek irugarren zidor bat agertu eban"; Gand Elorri: "Zidor penatuz, pausuon otsa bakarrik"); G 1 (Ir YKBiz: "apaindu Yaunaren bidea, zelaitu aren zidorrak"); IE 1 (Mde Pr: "etxe-sarrera, etxe-aurreko zidor harriztatua ta biderako atea"); zidor-egal G 1 (Gazt MusIx); b1) bide txigor G 4 (Txill Let, Anab Poli); bideska txigor G 1 (Txill Let); bide-txigor G 1 (It Fab); bidetxigor 7: B 1 (Erkiag Arran); G 6 (TAg Uzt, Zait Sof, Etxde JJ); bide xigor IE 1 (Volt); bide-xigor IE 1 (ES); bidexigor G 1 (Berron Kijote); b2) bide-txidor G 1 (It Fab); bide xidor IE 3 (Ax, SP); bide zidor B 3 (Kk Ab I, Erkiag Arran); bide-zidor B 1 (Akes Ipiña); bidezidor B 1 (Erkiag Arran); b3) bidetxior G 6 (Izt C, Lek EunD, Zait Plat, Gazt MusIx, Ibiñ Virgil); bidetxiur G 4 (TAg Uzt 3, NEtx Antz); bide txior 5: B 1 (Bilbao IpuiB); G 4 (Apaol); mendi-bide txior G 1 (Izt C); bidexior G 1 (Lasa Poem); EB 1 (MEIG); bide zihor EB 1 (Arti MaldanB); bide-zihor EB 1 (Arti MaldanB); bide zior 9: B 8 (Azc PB, Ag AL, A BeinB, Echta Jos, Otx); G 1 (Ag G); bide ziortxu B 1 (Ag AL).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) txiur EgAs 1 (Argia 1936); zidor 6: B 2 (J. Kerexeta); G 1 (Kristau Ikasbidea); EB 3 (E.J., UZEI, X. Mendiguren B.); zidor egal B 1 (S. Onaindia); b1) bide txigor G 1 (V. Iraola); bide-txigor G 1 (J.M. Estonba); bidetxigor 8: B 2 (J. Garitaonaindia, J.A. Etxebarria); G 2 (A. Sorarrain, T. Agirre); EB 2 (SEIE, A. Urretavizcaya); EgAs 2 (J.J. Goenaga, J. Elustondo); b2) bidexidor EB 3 (B. Atxaga, D. Urbistondo); bide-txidor EB 1 (A. Urcelay); bide-txindor B 1 (A. Zubikarai); bidatxidor G 1 (M. Ugarte); bide-zidor 4: B 1 (S. Onaindia); G 2 (J. Gaztañaga); EB 1 (J.M. Olanga); bidazidor B 1 (X. Kaltzakorta); bidezidor 12: B 1 (S. Onaindia); G 1 (J. Gaztañaga); EB 9 (Galiziar, kataluniar eta euskaldun ..., SEIE, I. Mendiguren, X. Olarra, Non daude pandak?, X. Lekuona); EgAs 1 (X. Peña); bide zidor 9: B 1 (J. Gorostiza); G 1 (J. Elizondo); EB 7 (K. Altonaga, K. Santisteban, P. Sastre); b3) bide txior B 2 (K. Gallastegi, S. Muniategi); bide-txior G 1 (J.I. Zinkunegi); bidetxior 4: G 1 (J.L. Iriarte); EB 3 (J.A. Agirre); bide-txiur EB 1 (I. Sarasua); bidetxiur G 2 (Haurren Idazkaritza, I. Begiriztain); EB 1 (A. Sarriegi); bideitxur G 1 (N. Etxaniz); bidetsur G 1 (V. Aramburu); pasabidetxur EB 1 (J.A. Agirre); bide xior G 2 (P. Agirreolea, J.J. Bergaretxe); bidexior G 1 (Latxaga); bidexiur G 1 (Latxaga); bidexur EB 1 (P. Lizarralde); bide zihor EB 1 (M. Solbes); bide zior B 2 (Azkue, J.M. Etxeita); bide-zior G 1 (J.M. Azkue).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) txigor : DFrec 1, LurE; xidor : DFrec 4, HiztEn ("ik. zidor"); zidor : DFrec 2, AB38 1, HiztEn, LurE ("edo txigor"), Euskalterm 2; b1) -g-dunak: bide txigor : AB38 1; bidetxigor : DFrec 1, AB38 1, Euskalterm 1; bidexigor : AB50 1; b2) -d-dunak: bidezidor : DFrec 2, AB38 2, Euskalterm 2; b3) bidetxior : DFrec 1, AB38 1, AB50 2, Euskalterm 1; bidetxur : DFrec 1, AB38 1, Euskalterm 1; bidexior : AB38 1; bidezior : AB50 1.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Hitz autonomo gisa izan dezala sarrera" (1993-02)

 - [E208]: "Hitz hau gaur egun ia literaturazkoa da osorik. Nik neuk behintzat forma bietan irakurri dut" (1993-01-18)

zidra
iz. Zidrondoaren fruitua, limoiaren antzekoa, azal lodia duena, sendagintzan eta sukaldaritzan erabiltzen dena.

Aztergaia: zidra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zidra sarrera: 1 "cidra fruta, zidrea frutea" Lcc. "Cidra, toronjo" Lcq; 2 "Citron (V, G)" H (s.v. zidroina); 3 "Citronnier (V, G)" H (s.v. zidroina). Cf. zitroin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zidra eta zidrondo bana, J. Urteaga ("Gereziak eta zidrak — Zidra: zidrondoaren fruitua; limoiaren antzekoa, baina handixeagoa. Medikuntza eta gozogintzan erabiltzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zidra : HiztEn-LurE (zidrondoaren fruitua), Euskalterm 1 ('cidra'); zidrondo : HiztEn-LurE (Citrus medica), Euskalterm 2 ('cidro') // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian zidra fitxaren hustuketa: itsas-limoe : Bouda-Baum; zidrea frutea : Lcc; zitroin : LMuj DGT // eta zidrondo fitxaren hustuketa: angurre : Polunin Flores de Europa; itsas-limoe : Font Quer PlantMed; zidrea errexala : Lcc; zidro : Lcq, Carreras y Gandi GGPVN; zidroin : Lcq; zitroinondo : LMuj DGT.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zidra : ElhHizt (Bot. cidra), HiruMila (Bot. cidra), EskolaHE (Bot. Zidrondoaren fruitua, laranjaren antzekoa, hura baino handiagoa, egituraz arrautza itxurakoa edo biribila, ...), Lh DBF (1 citron, limon; 2 bergamote), DRA (1 limón; 2 bergamota); zidrondo : ElhHizt (Bot. cidro: Citrus medica), HiruMila (Bot. cidro), EskolaHE (Citrus medica) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal cidra, cidro / cédrat, cédratier formen ordainak: HiztHand: limoi-handi // HiruMila: zidra / zidrondo // ElhHizt: zidra / zidrondo (eta cidral: 1 zidrondo-sail; 2 V. cidro / cidrera: zidrondo) // Casve FE: arabixagar / Ø // HaizeG FB: arabi-sagar / Ø // PMuj DCV: cayote: angurre, txirikillote / Ø // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (es cidra / fr cédrat); baina forma horretakoa proposatzen dute gaurko hiztegi-entziklopediek, eta lantaldeak ez du irtenbide hoberik ezagutzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zidra.

zidrondo
iz. Fruitutzat zidrak ematen dituen zuhaitz hosto-iraunkorra (Citrus medica).

Aztergaia: zidrondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zidrondo: Citrus medica var. Macrocarpa.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

zidra bezala, Euskaltzaindiak erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zidrondo.

ziega
iz. Lurpeko espetxea; espetxeetan, presoak giltzapean edukitzeko gela. Ik. kalabozo; leotz. Ziega ilun hotz honetan.

Aztergaia: ziega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zientifiko
adj. Zientziari dagokiona. Ik. zientziazko. Metodo zientifikoa.

Aztergaia: zientifiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

zientifikoki
1 adb. Zientziaren metodoak aplikatuz. Hau horrela da, zientifikoki frogatuta baitago.
2 adb. Zientziaren ikuspuntutik. Halakorik gertatzea zientifikoki ia ezinezkoa zela.

Aztergaia: zientifikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2002-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh198 2021-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): zientifikoki : Berria 18, EiTB 8, Argia 7, Diario Vasco. // zientifikoki 198.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zientifikoki 57: Berria 12, Herria 2, Joxe Azurmendi 5, Filosofiako gida 5, Jenaro Garate 3, Iñaki Mendiguren 3, Joxerra Garzia 3, Iñaki Segurola 2, Josu Zabaleta 3, Iñaki Heras 2, Xabier Montoia 2, Ramuntxo Etxeberri, Irene Aldasoro, Koldo Zuazo, Joan Mari Lekuona, Patxi Zubizarreta, Edorta Agirre, Pako Aristi, Pello Zabala, Juan Garzia, Itxaro Borda 2, Isabel Arrigain, Ramon Saizarbitoria, Jean Baptiste Etxarren, Anton Garikano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: falazia iz. Argudio faltsua, gezurra, engainua. Zer den zientifikoki mesedegarria eta zer kaltegarria ebatzi beharko dute, behingoz, falazietan amildu gabe.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handiko -ki osaerako adberbioa da eta sarrera gisa jasotzekoa, beste batzuekin egin den bezala.

zientifikotasun
iz. Zientifikoa denaren nolakotasuna. Printzipio hau egia izatera, giza zientzien zientifikotasuna auzitan legoke. Aldizkarian argitaratutako datu eta edukien zientifikotasuna eta zehaztasuna bermatzeko.

Aztergaia: zientifikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

zientoka
adb. Heg. beh. Ehunka. Erretratuak egin zituen tranbia barruan, zientoka.

Aztergaia: zientoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zientoka 41: Berria 16 (adib.: “Hilaren 16ra arte iraungo dute Jokoek, eta zientoka kirolarik lau urtez prestatutako hitzorduan lehiatzeko aukera izango dute”), EiTB (“Eurekin batera, zientoka lagunek parte hartuko dute Hurtado Ametzagan hasi eta Areatza kalean bukatuko den desfilean”), Jakin 2 (adib.: “Baditugu zientoka kazetari, dozenatik gora zuzendari, komertzial mordoa mokoka, inprimategi batzuk eta kamioi edo furgonetaren bat”), Argia 20 (adib.: “Nonahitik ari zaizkio jaurtitzen baloiak zientoka eta batera, Roberto Carlosek bezain bortizki, Iniesta bezain bihurriki goitik behetik, alde batetik eta bestetik bere burua kokatzeko ere astirik eman gabe”), DiarioVasco 2 (adib.: “Noiz funtzionatzen duen ondoen letragintzak zinean? Galdetu Polanskiri: "The Ghost Writer" filmean bezala, makinaz jotako zientoka orri hegaz ateratzen direnean”); ehunka 2770.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zientoka 24: Berria 6 (adib.: “Denbora linealean ume batek iradokitutako gidoiari jarraituz, polifonia ezin ederrean eta angelu ezberdinetatik ume batek kontatuko lituzkeen mila egia eta entzungo lituzkeen zientoka istorio idatzi ditu Elorriagak”), Pello Zabala 3 (adib.: “XIII. mende hartan gatibuak zientoka eta milaka zuedenez, Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena”), Unai Elorriaga 2 (adib.: “Lucas hasi zen esaten nondik datoz hainbeste sits eta isildu egin zen eta gero esan zuen zientoka daude”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik: txaketari buelta eman eta x ezkutatuta Ellis Islandeko muga zeharkatu bide zuen zientoka batek”), Pako Aristi 2 (adib.: “Orduan berriro agertu zen Mari idi pare txuri eta beltzarekin, eta lanari ekin zioten berriro zientoka lamiek”), Pablo Sastre (“Ahuleziak jota, ezin igeri egin eta, ito egiten ziren; zientoka lagun zeramatzan ibaiak”), Koldo Izagirre (“Lagunen bat bisitatzera etorriko zen, zientoka kilometro egin ondoren”), Xabier Etxabe (“Etxean zientoka ditugu”), Agurtzane Juanena (“Zientoka, milaka bider”), Iñigo Aranbarri (“Administrazioak erabili eta komunikabideek egunean zientoka bider errepikatu, horra Labegerie, Lizarazu, Tiko eta Zabaltzari beren Euskadi ebasteko bidea”), Patziku Perurena (“Etxean ikusia naiz ama abarketa eginean, zientoka”), Iñaki Heras (“Globalizazioari buruz zientoka liburu atera da azken urteotan"), Pello Zabala (“Albistegietako iragarpen laburrak zientoka utzi nituen han, beti grabatuta, ahalik eta laburren”), Unai Iturriaga (“Aspaldian zientoka dabiltza herrian”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es a cientos / fr par centaines: Elhuyar: ehunka; asko / Nolaerran: - / Zehazki: ehunka / Labayru: - / Adorez5000: ehunka.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf ehunka arautua.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du gutxieneko baldintza betetzen, baina oso erabilia da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

ehunka.

zientzia
iz. Helburu jakin bat eta metodo berekia duten ezaguera sailen multzoa; horrelako ezaguera sail bakoitza. Ik. jakintza. Filosofiaren eta zientziaren arteko muga ilunetan. Zientziaz ari garenean, ez gara fisikaz eta kimikaz bakarrik ari. Zientzia eta teknologiaren alorrean lanean jarduteko baliabideak falta dituzte. Zientzia-gaietan harrigarrizko aurrerapenak ditugu. Zientzia aurrerapenaren inguruan egiten ari diren biltzar handian aurkeztu dute ikerketa hori. Zientzia-ikasketak erakargarri egitea da helburua. || pl. Armagizon handi bat izan arren, zientzietara eta letretara hagitz emana. Ez dugu inolako zubirik jaso zientzietara.

Aztergaia: zientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zientzia-fikzio, zientziazko .

zientzia-fikzio
iz. Literatura eta zinemagintzako generoa, etorkizuneko balizko mundu eta gizarte batean girotutako istorio fantastikoak kontatzen dituena. Orain hainbeste famatzen diren zientzia-fikziozko istorio futurista horietariko bat. Zientzia-fikziozko nobelak.

Aztergaia: zientzia-fikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zientzia fikzio (eta zientzia-f. 1; z. fikziozko 3 eta zientzia-fikziozko, zientzi fikziozko, zientzia-fikzioko bana) 8: J.J. Iribar ("herriak egingo duen borroka kontatzen digute, erdia aroa eta zientzia fikzioa nahasten dituen xelebrekeri batean"), Ingurunea/5 ("Baina zientzia fikziozko filmetan edozein motatako asmakizun eta makina fantastikoak agertzen dira"), Genetika eta Osasuna ("Medikuntzaren erabilpen honek zientzia fikziozko gai bat zirudien duela urte gutxi arte"), J. Arretxe ("telebistan ezorduetan ematen zituzten zientzia fikziozko saio zaratatsuak irensten hasi zen"), J.M. Mendizabal ("Zientzia-fikzioko programak"), P. Aristi ("Zenbat aldiz ez ote dut errepikatu zientzia-fikziozko pelikula txarretako martziano izen hori?"), Artearen Historia/DBH ("Gizartea kritikoagoa zen eta ez zitzaion jada interesatzen, ez zientzia-fikzioaren fantasia, ezta superheroiak ere"), Tx. Ramirez de la Piscina ("Bestalde, Jules Verne idazle frantziarrak, zientzi fikziozko nobelen aitzindariak, bere eleberriak hornitzeko erakusten zuen zehaztasuna azpimarratu behar da hemen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zientzia(-)fikzio : DFrec 1 (zientzia f.), AB38 2 (zientzia f. eta zientzia-f. bana), AB50 1 (zientzia f.; eta 'ciencia ficción' itzulitako asmakizunezko zientzia 1), HiztEn (AS: zientzia f.), LurE (zientzia-f.), Euskalterm 2 (zientzi fikzio eta zientzi fikziozko filmzientzia-fikziozko film sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zientzia fikzio : ElhHizt (eta zientzi f.), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ciencia-ficción / science-fiction formen ordainak: zientzia fikzio, zientzi fikzio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): science-fiction; en (Collins): science fiction; de (Langenscheidts): Science-fiction // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-fikzio.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zientzia sarrerari dagokion azpisarrera.

zientzialari
iz. Zientzian edo zientzietako batean aritzen den pertsona, zientzia-ikertzailea. Zientzialari gehienak, biologoak adibidez, behin ikerketa mota batean abiatuz gero, ez dira sekula aldaratzen aukeraturiko bidetik.

Aztergaia: zientzialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 49: "-ia amaierako izenekin, -ialari hobesten da: historialari, zientzialari".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Erne! Kontu izan aukeratzerakoan! Sarasola jaunak lasai asko jarri du bere hiztegian ekonomilari eta zientzialari. Ez al da hori kontraesan handi samarra?" (1997-12-01)

 - [E301]: "zientzilari [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

zientziazko
adj. Zientziari dagokiona. Ik. zientifiko. Zientziazko kontzeptuak.
Loturak

Aztergaia: zientziazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2002-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zientziazko 1, MEIG ("ez dut inondik ere pentsatzen estrukturalismoa izan daitekeenik sugerik gabeko zientziazko paradisua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zientziazko 11: K. Santamaria ("Zearo egiztatua, teknika ta zientziazko legeen aldetik"), M. Pagola ("Marx'en antropologiak, eta kondairaren filosofiak, eta zientziazko analisiak, eta guzi horien prosupostoak, Jainko-eza eskatzen zuten"), Azurm ("batetik printzipioen garbitasun zientziazkoa ta bestetik estereotipuen arruntasuna"), P. Agirrebaltzategi 3 ("fede hitza ez litzake ezagutza buruzkoarekin bat-batera erabili behar, nahiz eta ezagutza hori ebidentzia zuzenekoan, zientzi-aurretikoan edo zientziazkoan oinarrituta egon", "Ez du fedeak mundu hontako zientziaurretiko eta zientziazko ezagutzari dagokiona baieztatzen edo ezeztatzen", "Historiazko egian adierazlea bera barnean dago; zientziazko egian, ordea, aldendua eta kanpoan"), Txill ("Hots, haurrak eta gazteak, nerabeak, zientziazko mundu horretan bizi izateko prestatzen ote dituzte maila guztietan gure giroak eta gure eskolak?"), Amatiño ("honetan datza, behar bada, M. Rungis-en meriturik nabarmenena, hau da, ekonomiako gairik funtsezkoenak hain argi eta ulergarri azaltzean, zientziazko zehaztasunik galdu gabe"), Habe ("... bere lanbidearen inguruan ateratzen diren zientziazko liburuak irakurri ahal izateko"), J.M. Apalategi ("Are, heuren hitz bikoiztasuna zientziazko ezagupenaren aztergaitzat hartu beharko dute"), Teknologia/DBH ("aztertu egin beharko dugu [...] horien zientziazko oinarria"); zientziazkotasun 1, Azurm ("aristotelismoari kontrajarririk, filosofia zientifiko bat bilatzen da, zientziazkotasuna justu eredu matematikoaren arabera ulertuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zientziazko : AB38 2, AB50 2, Euskalterm 4 (2 zientzia- sinonimoarekin; eta ez-zientziazko 2 azientifiko sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: libretzat ere har daitezke honelakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zientzia sarrerari dagokion azpisarrera.

zierbenar
1 adj. Zierbenakoa, Zierbenari dagokiona.
2 iz. Zierbenako herritarra.
zierto
adj. Heg. g. g. er. Ziurra. Zein gauza zierto eta jakina den heriotza!

Aztergaia: zierto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ziartu 5: fB Ic II ("nai guzurra, ta nai egija, nai ziartuba, ta nai dudakua"); Ag AL 3 ("Deitzot, Ama, gudarik dan edo eztan ziartu eztakigula", "Bagenki ziartu adiskide batek guztiz gaituala maite, ziartu iakingo genduke berak lagunduko leuskigula"); Uzt EBT ("Zu, Perurena, probatutzera / iñork etzaitu beartu; / lagun jator bat emen dezula / sinista zazu ziartu"); zierto 49: Cb 28 (adib., "infernura zierto bota", "zeñ gauza zierto, ta jakiña dan eriotza!", "Iñor<k> ezer ikusten etzuen, alere ziertotzat esan zioten"), LE Prog 3 (adib., "Au da teolojia ziertoa"), CatB 2 ("Da manifestatzea bekatuak Konfesoreari konzienzian dauden bezala: ziertoak zierto bezala: dudazkoak dudazko bezala batere utzi gabe"), Izt C ("Egia zierto garbia / Ez da gauza mingarria?"), Noe ("aren fuertzaren berri / jakin balu zierto, / lenengo feriya arte / egongo zan suelto"), Bil 7 (adib., "berak kontentu daude / badakigu zierto", "alaxen banitz bezela, / zierto egon zaitezela, / zuria izango naizela"), PE ("Juez justuak guzien bistan / letuko du sententziya / zer posturetan igaro duben / mundu onetan biziya, / zuzen badago ziertoa da / zerua irabaziya"), Ud 2 ("zuzendu nai badegu oraindik beta da, zierto jakitera joain gera bertara", "Ziertua da Santa Ageda / modu orretan ill zala"), Moc Damu ("Nik bakar-bakarrik esango diyodana da, aztu eziñ zaidan Maritxoren erregubak lagundu diratela, begiya beziñ zierto"), EusJok II ("Labaka zan giari, zierto badakit nik"), Tx 2 (adib., "zierto dakin fameliatik / aita faltatzen zaiguna"); ziertu 30: Gco 6 (adib., "Santuak erakusten digue, kondenatua izango danaren señalerik ageriena, eta ziertuena dala soberbioa izatea"), fB Ic II ("Onako paltak esatia, dinot, jakinak ta ziertubak izan ezkero, [...] ez da pekatu"), Astar II 14 (adib., "Eztago ikasbide, edo doktrina au baño ziur, edo ziertubagorik"), AB AmaE 6 (adib., "Eta euskaldun semeak jaio / Egingo dira ziertu"), EusJok ("zazpi arrua karga biar zuen artu, irabaziko zana jakiñik ziertu"), Kk Ab II (adib., "Eurok baño ziertuago dakiz ondiño beste egi goragoko batzuk), Uzt Noiz ("Arrantzalien gaia / det orain artuta, / zueri kantatzera / nago beartuta, / merezi dezutela / dakit ziertu-ta, / enteratzen naiz sarri / zeuekin batuta, / irabazten dezute / bañon nekatuta"); zierto/u 2: CaLlo ("... eztalako ilik dagoanen señale ziertua mobimenturik ez egitia"), Arrantz ("Orra adierazi orren informiak, egiya ziertuak dudarik gabiak"); ziertu ziertu 5, Astar II (adib., "ezta gauza ziur ziur, edo ziertu ziertuba infernurik daguana"); ziertorikan adlag. 2: EusJok II ("Ziertorikan eztakit baño / bost lagun biar zuten izan"), Tx B ("ziertorikan ez dakit bañan / ala ematen dit goguak"); ziertoro 7: Izt C 6 (adib., "Egia ziertoro onen sinistpenerako ifiniko dizutet begien aurrean argiro", "Badakigu bada ziertoro, Probinzia onetatik eraman oi zituztela sagardotza andiak Erbeste urrunekoetara ere"), Bv AsL ("aitortu zuan bazekiala ziertoro").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziartu 2, Tx. Garmendia 2 ("Txarretik asko izan degu, eta onak ere izango ditugula ziartu egon"; "ziartu nago urtero bertsolari ospetsuak izaten dirala"); zierto 4: Ejercicio santuac ("gauza ziertoa bada ere..."), PEBiz ("Lekaroz-ko seme bat / bera Martin Plaza, / zierto badakit nik / eztala eskasa"), P. Sastre ("Zierto hasten banaiz honetatik kontatzen hirugarrena goikoa izango da"), K. Linazasoro ("Ez dakit zierto baina ordu laurden baten buruan-edo odolustu baitzen..."); ziertu 1, Urteko Domeca ("Onegaz esan gura bada, dudan egonik egin daben ala ez, eztala konpesau biar ziertutzat, ondo esanda dago"); ziertotu 1, A. Arzac ("paper bilgo ziertotu edo zertifikatuetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zierto : AB38 1 ('verdad, cierto') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zierto : EuskHizt (Heg. Zah.); ziertoro : EuskHizt (Heg. Zah.) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

egiazkoa; ziurra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erdarakada hau ez da aspaldian erabiltzen, eta nik neuk gure hiztegian ez nuke sartuko. || Erabiltzerik ezagatik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

ziertzo
iz. meteorol. Erribera, Errioxa eta Aragoi aldean iparraldetik jotzen duen haize hotz, lehor eta bortitza. Tenperaturak behera egingo du egunez eta ziertzoak indarra hartuko du Nafarroako hegoaldean.
zifra
iz. Zenbakiak idazteko erabiltzen diren ikurretako bakoitza. Ik. digitu. Bi zifrako zenbakia.

Aztergaia: zifra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
zifratu, zifra/zifratu, zifratzen
du ad. Mezuez mintzatuz, kodetu. Mezua bidali baino lehen, igorleak mezua zifratzen du, hartzaile baimendunak bakarrik deszifra dezan. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mezu zifratua.

Aztergaia: zifratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zifra(tu), zifratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mezu zifratua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zifratze
iz. Mezuez mintzatuz, kodetzea. Zifratze sistema sinplea zen teorian, hitzak zenbaki erromatarrez ordezkatzean zetzana.

Aztergaia: zifratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria (enkriptazio hitza aztertzean proposatua).

zigala
iz. Heg. Itsas krustazeo dekapodoa, gorputz luzanga eta oskol gogorra dituena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Nephrops norvegicus). Baratxuri aleak dantzan hastean, zigalak gehituko ditugu, baita gatz pitin bat ere.

Aztergaia: zigala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zigala 30: Consumer 2 (adib.: “Hartan, Georges Pompidou buru zuen gobernuaren zientzia-politika kritikatzen zen; Jacques-en iritziz, presidenteak ez zion jaramon egiten zientziari”), Berria 10 (adib.: “Uretakoak: berberetxoa, oskol bikoak, orokorki (ostra, muskuilua, beira, almeja eta txirlak...), izkira, lanperna, zigala (noiz ez?); bakailao freskoa, barbarina, bisigua, erla, itsas aingira, izokin itsastarra, halibuta, liba, meroa, mihi-arraina, papardoa, urraburua eta arrain urdin gehientsuenak, punttu-punttuan labean edo arranparrilan erretzeko”), EiTB 18 (adib.: “Dublingo badiako zigalen carpaccio-a, Argango olioaz ondua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zigala 1, Berria (“Zigalari dagokionez, babes gune zabalak markatu ditu EBk Iberiako Penintsularen inguruan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cigala / fr langoustine: Elhuyar: (Zool.) zigala / Nolaerran: langustina, zigala / Zehazki: (Zool.) zigala / Labayru: (Zool.) zigala / Adorez5000: (Zool.) zigala.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

Onartzekoa da Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Landare eta animalien taxonomi izena

Nephrops norvegicus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zigar
iz. Hazteria eragiten duen akaina (Sarcoptes scabiei). Zigarra askotan sortzen zaie haurrei hatz artean. Zigarra baino txikiagoa.

Aztergaia: zigar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sarcoptes scabiei.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Sarcoptes scabiei.

zigarreta
iz. Erretzeko tabakoa, zilindro gisa paper finez bildua. Zigarreta bat piztu. Zigarreta leihotik firrindan aurtiki zuen.

Aztergaia: zigarreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erretzeko erabiltzen den tabakoa, paper finez estalia'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Ez balitz oso gogorra, nik honelako zerbait proposatuko nuke: / zigarreta. Erretzeko erabiltzen den tabakoa, paper finez estalia. / zigarro 1. Tabako hostoz egindako zilindro modukoa. Habanako zigarro bat opa didate. 2. Heg. "zigarro txikia". Hobe zigarreta".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): hala onartu da.

zigarreta mutur, zigarreta-mutur
iz. Zigarretaren muturra; zigarreta batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zuztar 4. Luze aritu zen horretan, zigarreta-muturrari hautsontzian bueltak eman eta eman. Ez duzu sekula ere lurrean papertxo bat edo zigarreta-mutur bat ikusiko.
zigarreta punta, zigarreta-punta
iz. Zigarretaren muturra; zigarreta batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zuztar 4. Zigarreta-puntak ikusten ziren ilunean gorrituak. Ez bota zigarreta-puntarik lurrera, ehungarren aldia da hori eskatzen dizudala.
zigarro
1 iz. Tabako-hostoz eginiko zilindro modukoa. Habanako zigarro bat opa didate. Zigarroak erre. Elizako ateetan pipa edo zigarroa hartzen.
2 iz. Heg. Zigarreta.

Aztergaia: zigarro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'tabako-hostoz egindako zilindro modukoa': Habanako zigarro bat opa didate. 2 Heg. 'zigarro txikia' h. zigarreta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Ez balitz oso gogorra, nik honelako zerbait proposatuko nuke: / zigarreta. Erretzeko erabiltzen den tabakoa, paper finez estalia. / zigarro 1. Tabako hostoz egindako zilindro modukoa. Habanako zigarro bat opa didate. 2. Heg. "zigarro txikia". Hobe zigarreta".

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): hala onartu da.

zigarro mutur, zigarro-mutur
iz. Zigarroaren muturra; zigarro batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zigarro mutxikin; zuztar 4. Hatz erdi luzeko zigarro muturra zeukan beheko ezpainaren erdialdean itsatsita. Zigarroa ezpainetaratu eta bertara ekarri du adar irazekia, zigarro-muturra ere sutzeko. Zigarro mutur batek eragin omen du ezbeharra. Hiriko kaleetan bildutako zigarro-muturrak erretzen.
zigarro mutxikin, zigarro-mutxikin
iz. Zigarro muturra. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

Aztergaia: zigarro-mutxikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIGARRO-MUTXIKIN (-iñ V-gip ap. Elexp Berg). "Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen" Elexp Berg. Ezpanetan zigarro-mutxikin bat ebala. Kk Ab I 103. Arpegi estua, bibote erre erkintxua ta bedar artian taketa lez zigarro mutxikin amataua bertan. Kk Ab II 14. Erretzia akabatzen ebanian, ziarro-mutxikiña (colilla) bentanatik kalera bota-ta [...]. SM Zirik 131.

adib: mutxikin 1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

zigarro(-)mutxikin 9: Aizu 3 (“Etxe txolarreen eta txonten habiak aztertuta, zigarro mutxikinen nikotinak parasitoak aldentzen dituela ikusi dute ikertzaileek”), Deia (“Lurra, zigarro mutxikinez josita zegoen, bere lanak egin ondoren”), Berria 2 (“Ezpain-barra gorriaren arrastoak aurkitu ditu Harper ikerlariak aktorearen gelan abandonatutako zigarro mutxikinetan”), EiTB 2 (“Horrela, zigarro mutxikinak leihotik botatzea eta nabigatzailea eskuz aldatzea gidatzen ari den bitartean zigortuko dute”), Argia (“Bost bilioi zigarro mutxikin sortzen da urtero”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zigarro(-)mutxikin 9: Berria (“Suitzako edozein zabortegitan aurkitzeko modukoak: zapata zaharrak, oihal zatiak, latexezko eskularruak, zigarro mutxikinak, jateko hondarrak, esne poteak, olio poteak, kristalezko botilak, egur pusketak, kartoiak”), Pello Lizarralde 5 (“Matteuzzi hori gizon zarpaila zen eta nahiko ezaguna hirian garai batean zirujau ospetsua izan zelako, gero erreka jota geratu zen asko edaten zuelako eta, azkenean, zigarro-mutxikinak biltzea zuen ogibide”), Pablo Sastre 2 (“Zigarro mutxikina apuratu zuen”), Eduardo Matauko (“Musukatu egiten nuen zure eskuak ukituriko ateko heldulekua, lapurtu egiten nuen zuk sartu baino lehen botatako zigarro-mutxikina, eta hori sakratutzat neukan, zure ezpainek ukitua zelako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa zigarro sarreran.

zigarro punta, zigarro-punta
iz. Zigarroaren punta; zigarro batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zuztar 4. Zigarro puntak belarri atzetik atera eta ardagaiaz piztuko dituzte. Zigarro-punta gaztainkara bati eusten zion ezker eskuko hatzen artean. Atxikia ematen dio azkenetan dagoen zigarro puntari. Auto batetik botatako zigarro-punta bat izan da Portbouko sutearen eragilea.
zigarro puru
iz. Zigarroa. Ik. puru2. Kafea nahiago diat, kopa bat ron eta zigarro puru handi batekin.

Aztergaia: zigarro puru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIGARRO-PURU (V-gip; zigarro puro V-gip). Ref.: Elexp Berg (zigarro-puru). Cigarro puro. "Zigarro-purua piztu ta fubolera" Elexp Berg. Kafia naiago diat, kopa bat ron eta zigarro puru aundi batekiñ. Alz STFer 122. Kapia artu degunian, ekarri dirate zigarro puru bat eta sututzen azi naizenean, [...]. Moc Damu 28. Zigarro puru aundiya erriaz / lasaitu naian birika. MendaroTx 124 (ib. 170 zigarro puro). Zigarro puro on bat zer moduz letorkiguke? (Kaja batetik eskeñiaz). [...] (Zigarro-puruen muturrak moztuaz). Lab SuEm 210. v. tbn. Urruz Urz 29. Zendoia 186.

zigarro puru 15: Berria 6 (“Hori baliatuta, tabako hostoarekin bildutako zigarretak puru modura merkaturatu dituzte zenbait ekoizlek, zigarro puruak izan ez arren”), Elkar 7 (“Lekaioa Petxorini harrera egitera atera zen, eta jakinarazi zion berehalaxe prestatuko zutela zaldi kotxea; kutxa bete zigarro puru eman eta, zenbait agindu jaso ondoren, haiek betetzera abiatu zen”), Laneki 2 (“Tabakoa: 1 kartoi, 100 zigarro puru txiki, 50 zigarro puru edo 250 gramo biltzeko tabako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zigarro puru 38: Berria 3 (“Zerbait falta zuen, ordea: zigarro purua”), Joxe Austin Arrieta 10 (“Aitor zuen zigarro puru alemanak ez direla oraindik batere mundu-mailakoak, zigarro puru onaren oinarrizko baldintza - hala zioen berak - tabako ona baita”), Bernardo Atxaga 9 (“Udako gau batez, han zegoen hoteleko terrazan eserita eguneko azken zigarro purua erretzen, eta zapoen kantua entzun zuen”), Xabier Olarra 4 (“Festa batean eskupeko bat ematen badut, nire aitak aste betean ez dik zigarro pururik erretzen”), Josu Zabaleta 3 (“Gizonezko gazte, lodi, sabeltsu bat zegoen gutun bat idazten, bitartean zigarro puru bat errez; haren usainak argi erakusten zuen goi mailakoa zela”), Hasier Etxeberria 4 (“Bai, lo geratu zinen eta esan liteke bezperan zakarrontzian zegoen zomorroaren lekua, zigarro puru habano baten irudiak bete zizula”), Irene Aldasoro 2 (“Gau batean, berriz, bi zigarro puru ekarri zizkidaan, kristorenak; gurin benetakoa, hi, nagusiak erre ohi zituenak...”), Rataplan (“Eta azterketaren batean estanko oso-osoa aurkitu zuten piano zigortuaren tripetan; izan ere, zigarro puruen berrogeita hamazazpi mutur atera zizkioten behin, berrogeita hamazazpi!”), Koldo Zuazo (“Bazkalostean "kafe konpletoa" hartzen zen garaiak ziren, hau da, kafea (--=akeita), kopa (--=txola) eta zigarro puroa (--=txokorra)”), Jose Angel Irigaray (“Ate asko dituen galeria suerte bat ediren eta, ahotsak entzuten zireneko gelan sartu naiz, baita aho bete hezur gelditu ere: batzuren artean nor ikusi eta otto Iza bera, erasian eta zigarro-puru bat erretzen!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarte lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigarro sarreran.

zigilatu, zigila, zigilatzen
1 du ad. Zerbait, egiaztatzeko, zigiluz markatu, zerbaitetan zigilua ezarri. Izkribuak zigilatu.
2 du ad. Egiaztatu, segurtatu. Bere odolaz fedea zigilatu duten martiriak. Urrats hura izan zen elkarrenganako konfiantza zigilatu zuena. Foruak legez ezagutu eta zigilaturik, euskaldun soldaduak etxe alde bazihoazen.
3 du ad. Ideia, sentimendu edo kideko bat gogoan irmo finkatu. Gure espirituan barna ongi finkatu eta zigilatu behar dugu egia hau. Sortzen garen lekuek zigilatzen dute gu baitan bere arrastoa.
4 du ad. Zerbaiti, itxita atxikitzeko eta ireki ez dela bermatzeko, zigilua jarri. Zazpi zigiluz zigilatua. Harria zigilatu zuten eta zaintzaileak hilobi aurrean jarri zituzten. Ertzainek erakundearen egoitzak miatu eta zigilatu zituzten.
5 du ad. Zerbait tankan itxi edo estali. Zabortegian pilatutako zaborra zigilatuta uztea da lanen helburua, zabortegiak ez dezan airera metanorik isuri, ez lixibiaturik sortu.

Aztergaia: zigilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigilatu, zigila, zigilatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zigilatu, zigila, zigilatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

zigilatze
iz. zigilatu aditzari dagokion ekintza. Buztinezko zigilatze sistema.

Aztergaia: zigilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

cf. zigiladura, zigilaketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-dura/-keta.

zigilu
1 iz. Errege, erregina, estatu, hiri, erakunde edo kideko baten ezaugarria irarririk duen plaka, agiriak-eta egiaztatzeko edo ixteko erabiltzen dena. Ik. seilu. Laugarren egunean gordean izkiriatzen dituzte bozak eta zigiluaren pean ezartzen. Azken aurkikuntzetako bat, erromatarren garaiko zigilu bat izan da.
2 iz. Plaka horrek uzten duen marka. Ik. zigilu marka. Erregeren zigiluarekin. Gure zigiluarekin eta apezpikutegiko idazkariaren sinadurarekin.
3 iz. Marka hori daraman argizari edo berun puska; pakete, kaxa, ate eta kidekoetan, itxita mantentzeko eta ireki ez direla bermatzeko jartzen den lokarri, zerrenda itsasgarri edo marka zigiluduna. Ik. lakre. Eman zuten berehala zigilua hobiaren gainean. Zazpi zigiluz giltzatutako liburua. Zigilua urratu. Zigiluetako bat ireki zuen. Auzitegi Nazionaleko epaileak enpresaren egoitzari zigilua kentzeko baimena eman zuen.
4 iz. Zerbaitek edo norbaitek duen ezaugarri berezia. Hura da hautetsien marka eta zigilua. Badute haren solas eta erakuspenek zigilu berezi bat. Aurpegian ezagutu daitekeela uste dut nor nongoak garen: bakoitzak bere herriko zigilua daroagula esan liteke.
5 iz. Bidali behar den gutunaren estalkian itsasten den paper zatitxoa, posta-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duena. Zigiluak itsasten.
6 iz. Zenbait produktuz mintzatuz, bereziki disko, liburu eta filmez mintzatuz, ekoizlearen edo argitaratzailearen marka edo izena. Cénlit argitaletxe nafarrak sortu zuen Denonartean zigilua. || Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu du Barakaldoko taldeak disko berria.

Aztergaia: zigilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: erregeren zigiluarekin. 2 (gutun-azaletakoa) / AS: zigilu-marka, zigilu-markatzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

seilu ere onartzekoa da (baina ez tinbre): P. Xarritonek uste du bakarra aski dela.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

seilu.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zigilu-marka eta zigilu-markatzekoa proposatu zituen batzordeak, kontsulta bati erantzunez, es matasellos (marka, fr oblitération eta markatzeko tresna, fr oblitérateur, tampon) adierazleen ordain gisa (eta arrabola es rodillo adierazlearen ordaintzat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangurak gehitzea ez legoke gaizki.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): onartu egin da: 1 erregearen zigiluarekin; 2 (gutun azaletakoa) Eta seilu sarrerari Heg. oharraz gainera, 'zigilua' adiera gehituko zaio.

zigilu marka, zigilu-marka
iz. Posta-bulegoetan gutunetako zigiluen gainean jartzen den marka. Hauteskunde Batzordeak baliogabetu egin ditu ekainaren 18tik aurrerako zigilu-markak dituen gutunak.
zigilu-markatzeko
iz. Zigilu-markak egiteko tresna.

Aztergaia: zigilu-markatzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-markatzeko.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

zigilu sarrerari dagokion azpisarrera (ala adibidea?).

zigiludun
adj. Zigilua duena. Agiri bat eman zion, ofiziala eta zigiluduna. Faraoiaren eraztun zigiluduna.

Aztergaia: zigiludun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabili gabea da, lantaldeak proposatua, tinbredun ikustean.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

zigoitiar
1 adj. Zigoitikoa, Zigoitiari dagokiona.
2 iz. Zigoitiko herritarra.
zigomatiko
adj. anat. Masailezurrarena, masailezurrari dagokiona.

Aztergaia: zigomatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zigoma, zigomatiko formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zigomatiko 3, Zoologia (denak arku zigomatiko segidakoak, adib.: "Karratu eta maxilarra arku zigomatikoaren bidez lotuta daude, zeina narrastietako behe-arku zigomatikoari bait dagokio, karratu-jugalez eta jugal finuez eratutakoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zigoma : HiztEn (Anat. 1 zigoma-arkua; 2 hezur malarra; zigoma-arku AS: masailako hezurrezko arkua...), LurE (Anat. matrailezurra; zigoma-arku AS: loki hezurraren apofisi zigomatikoaren eta matrailezurraren arteko giltzadura), Euskalterm 2 (hauetan 1 zigoma-arku sinonimoarekin; eta 1 hezur zigomatiko, hezur malar, masailalbo hezur sinonimoekin); zigomatiko : DFrec 1 (maxilo-z.: M. Ugalde), HiztEn (zigomari dagokiona), LurE (Anat. zigomari edo matrailezurrari dagokiona), Euskalterm 3 (hauetan 1 muskulu zigomatiko; 1 zigoma, hezur malar, masailalbo hezur sinonimoekin) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zigoma : ElhHizt (Anat.), EskolaHE (Anat. masailezurra); zigomatiko : ElhHizt (Anat. eta hezur zigomatiko AS), EskolaHE (Anat. zigomari dagokiona; apofisi zigomatikoa: loki hezurraren apofisia, masailezurrarekin giltzaturik dagoena eta arku zigomatiko izeneko egitura eratzen duena) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil (oso teknikoa iruditu zaio lantaldeari).

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zigomatiko.

zigor
1 iz. Huts edo hobenen bat egin duenari ezarririko kaltea edo zentzagarria. Ik. gaztigu2; zehapen. Gainean dudan zigorra, zortzi urte, ez da gehiegizkoa. Jainkoaren zigorra. Zigorraren beldurrez. Umeak zigorrak zentzatzen ditu. Geroak erakutsiko dio saria eraman duen ala zigorra. Egin zituzten gaiztakerien zigorrak jasateko.
2 iz. Nekeak eta buruhausteak ematen dituen gauza. Itsumen hura aski zigor dute. Hautatu beharra, horra gizonari eman izan zaion dohaina eta zigorra.
3 iz. zuz. Penala. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Kataluniako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte.
4 iz. Zigortzeko erabiltzen den makila edo tresna. Ik. azote. Zigor ukaldika. Zigorraren zartada entzuten da, gero, zaldien zintzarri hotsa. Senarra deiadarka eta zigor bat eskuan duela, emaztea elbarritzeko zorian. Anitzetan aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen du zigorra eta egozten sura. Suntsitu zituen bihotz-gogorrak burdinazko zigorrean. Zigorra, zigorra horri! Ez dut uste Etxeberrik inola ere merezi duenik Oihenartek bizkarraren gainean erabiltzen dion zigorra.
5 iz. (Jainkoaren zigorra, legearen zigorra eta kideko esapideetan, Jainkoaren, legearen... zigor edo zentzagarriaren irudi bezala). Ez zaio nonbait iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Etsaiak Jainkoaren zigorrak dira. Atila, Jaunaren zigor ikaragarri hura. Jainkoaren zigorrak jarraituko dizu, gizonena hausten baduzu ere.
6 iz. Abar mehe, luze eta zuzena. Ik. makila. Moisesen zigorra.

Aztergaia: zigor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zigor, pena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Nire ustez bi adiera bederen bereizi beharko lirateke. Gurean (herrian), eskolatu gabeen artean, ezagunagoa da behorrari eta jotzeko makila izateagatik. (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

zigor aurrekari, zigor-aurrekari
iz. pl. zuz. Pertsona batek epai irmo bidezko kondenaren bat izatea; kondena horiek jasotzen diren agiri ofiziala. Ik. aurrekari penal. Zigor aurrekaririk ez dutenek dirulaguntza jasoko dute.
zigor auzitegi, zigor-auzitegi
iz. Delitu penalak epaitzen eta erabakitzen dituen auzitegia. Auzia hamabi urtez ibili zen zigor auzitegietan bueltaka. Alderdi politiko bat desegiteko bi bide daude: bide penala (zigor-auzitegien eskumen esklusiboa dena) eta administrazio bidea.
zigor boto, zigor-boto
iz. Bestetan babestu den alderdiari edo hautagaiari ukatzen zaion botoa, kudeaketa txar bat edo desadostasun politikoren bat zigortzea edo agerraraztea helburu duena. Inkestek adierazi dutenez, zigor botoa emango dute hautesleek.

Aztergaia: zigor-boto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 12, EPG: 12, ETC: 49.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0.

Bestelakoak

zigor 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zigorrarena, zigorrari dagokiona. Zigor gela. Inkestek adierazi dutenez, zigor botoa emango dute hautesleek.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta boto sarreretan.

zigor kode, zigor-kode
iz. Delituei eta hutsegiteei dagozkien legeak jasotzen dituen kodea. Zigor Kodearen erreforma.

Aztergaia: zigor kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 1.150, EPG: 157, ETC: 3.736.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: zigor-kode (Zuz.) código penal; Adorez: 0, Labayru: Zigor Kodea: Código Penal.

Bestelakoak

zigor 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Penala. Zigor kodearen erreforma. Zigor Auzitegi Gorena. Kataluniako eta Espainiako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte. kode 3 iz. Zuz. Arautegia. Kode Zibila eta Zigor Kodea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta kode sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: zigor-kode edo zigor kode (Zuz.); zigor-zuzenbide edo zigor zuzenbide (Zuz.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma berririk orain erantsi gabe.

zigor lege, zigor-lege
iz. zuz. Arau hausteei eta haien ondorio juridikoei buruzko legea. Delitu eta faltak indargabeturiko Zigor Kodearen eta gainerako zigor lege berezien arabera epaituko dira.

Aztergaia: zigor-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh68 2020-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zigor-lege formarik.

zigor(-)lege 71: Argia, Berria 16, Deustuko Unibertsitatea 38, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Consumer, Espainiako Gobernua 10, Gomylex.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zigor(-)lege 11: Berria 7, Juan Martin Elexpuru 2, Patxi Ezkiaga, Filosofiako gida.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta Euskaltermen ere jasoa dago. Azpisarrera gisa jaso liteke Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor sarreran.

Jakite-arloak

Zuz.

zigor ziega, zigor-ziega
iz. Espetxeetako zelda berezia, zigortuta dauden presoak itxian eta bakarturik edukitzeko erabiltzen dena. Zigor ziega batean bakartuta zegoen. Barauari ekin eta hurrengo egunean, zigor-ziegara eraman zuten presoa.

Aztergaia: zigor-ziega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zigor(-)gela forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta ziega sarreretan.

zigorgabetasun
iz. Zigorrik gabe gelditzea, zigorrik jasotzen ez duenaren egoera. Ik. inpunitate. Frankismoko krimenen zigorgabetasuna 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen. Poliziak zigorgabetasun osoz erabiltzen du tortura, eta Justiziak, entzungor eginez, torturapean lorturiko deklarazioak erabiltzen ditu.

Aztergaia: zigorgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zigorgabetasun 55: Berria 36 (adib.: “Estatuaren zulo beltzaren beste atala zigorgabetasun espazioen iraupenari dagokiona da”), EiTB 11 (adib.: “ETAren kontrako borrokan irmotasuna, elkarbizitza espazioen defentsa eta zigorgabetasun espazioekin amaitzea”), Argia 8 (adib.: “Zigorgabetasun horren alde egin dute aparatu judizialek”); inpunitate 178: Deia (“gaueko inpunitateak aukerarik emanez gero”), Berria 111 (adib.: “Estatuan inpunitatea justiziaren gainetik dago”), EiTB 36 (adib.: “jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko dugu”), Jakin (“polizien egiazko inpunitatea”), Argia 24 (adib.: “Enpresak eta haien ondasunak xahutu dituzte inpunitate osoz”), DiarioVasco 3 (“inpunitate osoz errepikatzen den eraso ekologikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zigorgabetasun 62: Berria 58 (adib.: “Estatu militar eta ez demokratikoa da Turkia; zigorgabetasuna dago”), Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna”), Filipe Bidart (“Hau da, zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea”); inpunitate 92: Berria 60, Juan Martin Elexpuru 21, Itxaro Borda 2, Joseba Zulaika, Joan Mari Irigoien, Jon Alonso, Joxan Elosegi, Xabier Olarra, Aingeru Epaltza, Jokin Urain, Esteban Antxustegi, Unai Iturriaga.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: inpunitate. h. zigorrik gabe, zigorgabetasun. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inpunitate osoz*[e.] Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inolako zigorrik jaso gabe. // Bidegabekerien inpunitatea*[e.] Bidegabekerien zigorgabetasuna.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es impunidad / fr impunité: Elhuyar: zigorgabetasun / Nolaerran: gaztigurik ez, zigorgabetasun (zab.), inpunitate / Zehazki: zigorrik ez(a), zigorgabetasun, inpunitate / Labayru: zigorgabetasun, inpunitate / Adorez5000: zigorgabetasun, zigorrik eza, inpunitate.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus informazioa s.u. inpunitate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia dago.

zigorgarri
adj. Zigorra merezi duena. Aitari egina denez, irain hori zigorgarriago izan liteke.

Aztergaia: zigorgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

zigorka
adb. Zigor ukaldika.

Aztergaia: zigorka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zigorkada
iz. Zigorrada. Ezeren errurik gabe eman dizkiozun zigorkadengatik.

Aztergaia: zigorkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-11-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2006-02-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zigorkada sarreran "Documentado desde finales del s. XIX en autores vizcaínos y guipuzcoanos": Itz Berb ("Jaungoiko Gure Jaunak bealduten deuzku sarritan zigorkaden bat edo zorigatxen bat"), Ag Kr ("Bestien gañera jausi bear eban zigorkadeaz aurrez pozturik", "otzan, apal da makur, zigorkada mingarria artuta egonarren"), Enb ("Arbillan lotu, zuzitu dautse / Zigorkadakaz bizkarra"), KIkV ("Jaungoiko Semea zigorkadaz astindua"), KIkG ("Jesusen zigorkada ikaragarria"), ArgiDL ("beraz nere pekatuen gaiztakeriari dagokien neurriko zigorkada merezi det", "Eta pekatuak orrelako zigorkada gogorra marezi al du?", "Pekatuak orrelako zigorkada eskatzen badu", "zigorkadak emanaz zure gorputza odoldua, zauritua, ezurrak agirian zituela gelditu zan"), Inza Azalp ("Eskatzen diogu Jaungoikoari atera gaitzala [...] pekatutik eta bere ziorkada, betiko galbidetik", "Bere bizkar len ziorkadaz zapartaturik zeukanaren gañean gurutzea zuala"), Pi Imit ("Eskerrak, Jauna, [...] zigorkada samiñakaz birrindu nozulako"), Or Tormes ("eun zigorkadak emonda"), Alz Ram ("gaur neretzat, egiazko zigorkada asten da"), Bilbao IpuiB ("Lenen-lenengo zigorkada on batzukaz azurrak berotu bearko deutsazuz"), BEnb NereA ("Zigorkadakaz gorputz guztia goitik beraño aulduta"), JAIraz Bizia ("berebiziko zigorkada ematen zidan gramatika alde batera uzten nualako"), Berron Kijote 2 ("zigorkada bakoitza aolku-erritaren batekin osatzen zuan", "ezeren errurik gabe eman dizkiozun zigorkadengatik"); cf. Ker (2 Ko 11,24: "Judarrakandik bost aldiz berrogei zigorkadak (bat gutxiago) artu dodaz"; Mt 10,17: "Auzi-ebazleen eskuetan itziko zaitue ta Euren sinagogetan zigorkadak emongo dautsuez"); zigorkadaka : Berron Kijote ("iltzat uzteraiño jo ta jo ebaindu zuan zigorkadaka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zigorkada 16: EEs 1926 ("etzan gelditu zigorkada barik"), JAg 5 (adib.: "Nik artu bear nitun zigorkadak artzen ari da", "Loikeri guziak zigorkadak artuaz ordaindu bearra badauka; ikaragarriak izan bearko dute zigorkada oyek!"), Or Tormes (OEHko testuinguruan), B. Gerra ("orrela atzeratzen dituzte bestela mundura etorri bear luketen zigorkada asko"), Alz Osaba 2 ("Jaungoiko onaren zigorkada bat da", "Jaun altsuaren egintza arrigarriak zigorkada ori bera, Jaunaren eskuzabaltasunak, gizonaren saririk gallurrenean biurtu du"), Euzkadi 1934 (2 Ko 11,24: "Judarrakandik bostetan artu dodaz berrogei zigorkada baño bat gitxijago" — BiblE: zigorkada), G. Garriga ("Yainkoarekin zoaz, ta zoritxar aundirako, ta ez kokatu ugarte oso ontan ezta billaldeko sei leguan, berreun zigorkada nekepe"), SM ("Ez det uste Euskalerrian beste euskalki batek artu dituan eibartarron izkeriak baiño zigorkada geiago"), Egia ta maitasuna ("zigorkada itzela"), I. Aldatz ("Aita zaldiari zigorkadak ematen hasi zen"), Meza liburua ("zigorkadengatik azkenetan zegoela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zigorkadatxo : DFrec 1; zigorkada : AB38 1 (castigo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zigorkada : EuskHizt (ik. zigorrada), EskolaHE (ik. zigorrada), Lur EG/CE eta EF/FE (latigazo; coup de fouet), DRA (castigo, zurra), PMuj DVC (1 azotazo, varazo, latigazo, baquetazo, paliza; 2 anguilada, rebencazo, anguilazo, golpe de rebenque; 3 sanción, pena, castigo) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zigorrada / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. zigorrada

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

zigorrada araututik hurbilegia izan liteke hiztegi batuan jasotzeko, Hegoaldean naturalagoa bada ere -kada osaerakoa. Onartzekotan, definitu egin beharko litzateke: "iz. 'zigorrada'".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ada/-kada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Onartu da: zigorkada iz. 'zigorrada'.

zigorkari
iz. Zigorkatzen duen pertsona. Ik. zigortzaile.

Aztergaia: zigorkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorkatu, zigorka/zigorkatu, zigorkatzen
du ad. Zigorrez jo, zigortu. Sorbaldak zigorkatu zizkion. Jainkoak nola zigorkatzen ditu gaiztoak?

Aztergaia: zigorkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigorkatu, zigorka, zigorkatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina "zigorka(tu)" forman eskainiz.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zigorkatu, zigorka, zigorkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/katu.

zigorketa
iz. Zigortzea, zigorraldia.

Aztergaia: zigorketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorpe
iz. Zigorra. Zigorpe gogorrera erori ziren.

Aztergaia: zigorpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zigorpean, zigorpeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zigorpean, zigorpeko.

zigorpean
adb. Zigorraren azpian. Zigorpean jarri zituzten.
Loturak

Aztergaia: zigorpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -pean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zigor sarrerari dagokion azpisarrera.

zigorpeko
adj. Zigorpean dagoena. Zigorpeko egoera larria.
Loturak

Aztergaia: zigorpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -peko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zigor sarrerari dagokion azpisarrera.

zigorra bete
du ad.-lok. zuz. Hutsegite edo hoben bati dagokion zentzagarria amaiera arte jasan edo eraman. Nahiago dut itzuli eta dagokidan zigorra bete. Gutxi falta zaidak zigorra betetzeko. Gogoratu zigorra bete behar duzula; hilabete soldatarik gabe! Zigorra bete duelako atera da espetxetik.

Aztergaia: zigorra bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zigor eta bete sarreretan.

zigorrada
iz. Zigor kolpea; zigorraldia. Egunero ehun zigorrada bizkarrean hartuta. Inor hiltzen duenak auzitegiaren zigorrada merezi du. Heriotzaren zigorradak betiko hondatzen dituen arte.

Aztergaia: zigorrada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorraldi
iz. Zigorrezko joaldia, zigortzea. Nagusiaren nahia egitera gogoz jarri ez den mirabeak zigorraldi asko hartuko ditu. Zigorralditik osatuxe nintzenean.

Aztergaia: zigorraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten
du ad. Zigortzera behartu. Orduan, Pilatok Jesus hartu eta zigorrarazi zuen.

Aztergaia: zigorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zigorrarazi, zigorraraz, zigorrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

zigortu, zigor/zigortu, zigortzen
1 du ad. Zigorrez jo. Ik. zigorkatu; zehatu; gaztigatu2. Handik aurrera hirian topatzen zuten eskalea zigortu zezatela.
2 du ad. Zigorra ezarri. Bestela, Jainkoak zigortu eta hemen bertan seko hilko ahal nauk! Gizarteak zigortu egiten du ondo ari dena eta axolagabea saritu. || (Aditzak osagarritzat zigortzen den ekintza bera hartzen duela). Hango legeak bi urterainoko espetxearekin zigor zezakeen emaztearen ezkontza-nahastea. Zure legeak lapurreta zigortzen du.

Aztergaia: zigortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zigortu, zigor(tu), zigortzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zigortu, zigor(tu), zigortzen.

zigortzaile
adj./iz. Zigortzen duena. Ik. zehatzaile. Politika zigortzaile eta debekatzaile baten mende. Begira nolako apaltasunez hartzen dituen Jesus onak zigortzaile haien irain eta ukaldiak.

Aztergaia: zigortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zigortze
iz. zigor aditzari dagokion ekintza. Zigortze prozesuak bi fase izango ditu.

Aztergaia: zigortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-aldi.

zigoto
iz. Animalien eta landareen ugalketa sexualean, gameto arra eta emea batzean gertatzen den zelula ernaldua. Gizaki bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten zigotoaren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira.

Aztergaia: zigoto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

zigoto iz. Animalien eta landareen ugalketa sexualean, gameto arra eta emea batzean gertatzen den zelula ernaldua. Gizaki bat osatzen duten zelula guztiak zelula bakar baten zigotoaren hurrenez hurreneko zatiketatik eratortzen dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [sartzea proposatzen dut] (1997-07-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. zigoto arautua EHn

ziguin
iz. Malba. Ziguin abarrez saskitxo bat egin zuen.

Aztergaia: ziguin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ziguin 2 aldiz jaso da, G (Ibiñ Virgil; eta "ziguin abar"); ziguñ behin, G (Or Mi); mamukio behin, B (Añ GGero); malba 5 aldiz, IE 5 (Ax, Barb Sup 3: "malba (hosto)"; Mong: "malba osto"); malma behin, B (Mg PAb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ziguin G 2 (Ibiñ); malba EB 3 (J.A. Agirre, Bitez, F. Larrea); ez dugu mamukio forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

malba : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 11; malbazeo : Euskalterm 1; mamukio : HiztEn-LurE ("ik. malba" bietan); ziguin : HiztEn, LurE ("ik. malva" [sic]), Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: malba; ziguin : Malva sp. + Althaea sp.; malba arrunt : Malva sylvestris; malba gorri : Althaea rosea; malba zuri : Althaea officinalis; eta Izendegiaren hustuketan jasotako lekukotasunak: balma : PMuj DCV; Bouda-Baum; baua : PMuj DCV; erregezigina : Carreras y Gandi GGPVN; erret malma : Aramendi Landareen mundua; gasna-belar : B. Mujika; Bouda-Baum; gloria : Bouda-Baum; lore-farfaila : Bouda-Baum; malba-gorri : PMuj DCV; Polunin Flores de Europa; malba : Bouda-Baum; PMuj DCV; EHArauemailea; LMuj DGT; X. Kintana Hizt80; JIr OnomBot; Lcq; X. Irigarai; Gordailu IkastHiztegia; malma : PMuj DCV; Bouda-Baum; malva : Polunin Flores de Europa; mamubio : Bouda-Baum; mamukio : Azkue DVEF; PMuj DCV; X. Kintana Hizt80; marrubio : X. Kintana Hizt80; zibuin : PMuj DCV; PMuj DCV; Bouda-Baum; ziga : Loidi; zigain : PMuj DCV; zigi : Bouda-Baum; Guía PlantMed; G. Larrañaga LandareJak; zigin : Azkue DVEF; Peillen; Bouda-Baum; Polunin Flores de Europa; PMuj DCV; zigina : Guinea Vizcaya; Carreras y Gandi GGPVN; Lcq; zigu : Azkue DVEF; ziguin : PMuj DCV; Azkue DVEF; ziguna : Las plantas en la medicina popular.1. Navarra húmeda del noroeste; Bouda-Baum; Lcq; X. Irigarai; zigune : Irurtzun projektua; zigunen-belar : Irurtzun projektua.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'malba'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. mamukio / malba / ziguin banaketak.

zigurat
iz. arkit. Antzinateko Mesopotamiako eraikin erlijiosoa, aurpegi mailakatuak dituen piramide enbor baten itxura duena. Gaur egun, oraindik ere, ziguraten funtzioak eta sinbolismoak jakin-min handia sorrarazten dute. Urko zigurata.

Aztergaia: zigurat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-10-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zigurat formarik.

zigurat 2, Argia (“Poeta Ispahanera lehen izarrarekin batera heldu zelarik, zuzenean jo zuen zigurat-era”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zigurat 1, Koro Navarro (“Lan-banaketa horren ondorioz sortzen ziren soberakinak ez ziren merkataritza-eremuak zabaltzeko erabiltzen, azpiegiturazko lan handiak (ureztatze-sistemak, adibidez) eta sarritan xede erlijiosoa zuten arkitekturazko monumentu ikusgarriak eraikitzeko baizik (Mesopotamiako ziguratak, Egiptoko piramideak, maien tenpluak”) // ZTC: Ez dugu aurkitu zigurat formarik.

Erdaretako formak

es zigurat; fr ziggurat: Elhuyar: (Arqueol.) zigurat / Adorez: zigurat / Labayru: zigurat (Rel.) / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta nazioartekoa. Jasotzekoa sarrera gisa Arkitektura markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Arkit.

zihatu, ziha, zihatzen
1 da/du ad. Zihoztatu.
2 da/du ad. Zihoa bezala gogortu. Haien bihotza gantza bezala zihatu da.

Aztergaia: zihatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zihatu, ziha, zihatzen. Ipar. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

Euskaltzaindiak lehendik proposatua berretsi da, nahiz -o- formakoa hedatuxeagoa izan daitekeen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zihatu, ziha, zihatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

 - [E302]: "zihotu hedatuagoa dagoela? Iparraldean? Nik neuk zihatu entzun izan dut beti. Gantzak (animalienak etab.) tenperatura normalean zihatu egiten dira (zartaginean, platerean...). Olioa hotz egiten duenean bakarrik zihatzen da. Koipea hitza likidoa denean bakarrik erabiltzen ote da?" (1997-12-01)

zihigar
1 adj. Zihigakoa, Zihigari dagokiona.
2 iz. Zihigako herritarra.
ziho
iz. Ipar. Bilgorra, gantza. Ziho kandela. Ez zuten erabiltzen ziho-argirik baizik.

Aztergaia: ziho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ziho "seboa".

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

zihodun
adj. Ipar. Zihoa duena. Ke busti zihodun bat.

Aztergaia: zihodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

zihotsu
adj. Ipar. Ziho asko duena. Bada asko abere mota: zihotsu den mota eta haragitsu den mota.

Aztergaia: zihotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zihoztatu, zihozta, zihoztatzen
da/du ad. Ipar. Ziho geruza batez estali.

Aztergaia: zihoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zihoztatu, zihozta, zihoztatzen. Ipar. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zihoztatu, zihozta, zihoztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

zikai
iz. g. er. Eztena, metalezko lanabesa.

Aztergaia: zikai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zikai 3: EuskararenProg 1981 ("Gero guraizez [zikaiz] ingurua ebakitzeko [ziztatzeko]"), HezkSaila 1984 ("Aipatu gainazalean ziztatzeko aukera damaiguten tresnak erabili: trintxa, labana, iltzea, zikaia,..."), J.A.Urbeltz ("Euskal Herrian berriz abuztuaren 16ko data horretan, folklore bilakatutako ezpaten [edo agian zikaien] alardearen festa aztarna bat ospatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zikai : AB38 1 (punzón) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zikai : HiruMila (punzón), Lur EF/FE (poinçon, stylet), Casve EF - HaizeG BF (poinçon), Lh DBF (instrument à pointe, propre à piquer), DRA (punzón), PMuj DVC (1 estilete, puñalito; 2 punzón, hierro puntiagudo; 3 trincaespinas, parahúso; 4 pica); zikai-ukaldi : PMuj DCV (bote, golpe de pica) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zikai, puntzoi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, ez baitu onarpenik izan

onarpenik izan ez duen proposamena.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper