6 emaitza zehatz bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

zehatz
1 adj. Gutxi gorabeherakoa ez dena; xehetasun guztiak dituena. Bekatu guztien kontu zehatza eman. Adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean adierazten ditu. Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute. Azalpen zehatzak. Neurri zehatzak hartu. Pi-ren balio zehatza aurkitu dutenak. Estatistika zehatzagoak behar ditugu.
2 adb. Zehaztasunez, xehetasun handiz. Ik. xeheki 2. Zorrotz eta zehatz esana. Kontuak zehatz atera. Zehatzago esateko, (...).

Aztergaia: zehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zehatz-mehatz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zehatz-mehatz.

zehatz eta mehatz
adb. Zehatz-mehatz. Esan iezadazu esatekoa argi eta garbi, zehatz eta mehatz.

Aztergaia: zehatz eta mehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZEHATZ ETA MEHATZ a) Con todo detalle. "Zietz eta mietz, se dice para significar que una cosa se ha operado del todo. Nanu bat zan eta zietz eta mietz lauko ososua jan eban" Etxba Eib. Esan ezadazu esatekoa argi ta garbi, zeatz eta meatz. Zait Plat 127. Berezko ioera ori zeatz eta meatz azaldu zuten sasi-iakintsuek. Ib. 125. Aurrerantzean, zeatz eta meatz, beiñola Alberto deunak Karmel-mendiko padarrai emona (araudia) betetera beartzen dira. Onaind Onbidea 20 (ap. DRA). Zeatz eta meatz eman genduan kontua: zenbat diru artu genduan, zenbat gastatu [...]. JAzpiroz 187. Ez da erraz Ataunen bertan ere mila urteren buruan gauza bat kontatu den bezala zehatz eta mehatz gordetzea. MEIG IV 62. b) Con todas sus fuerzas. Nola ezkondu ta laister biak bakarrik bizi ta saiatu bearko genduan zeatz eta meatz azkeneko muturreraiño. JAzpiroz 163s.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Zait 2 (adib.: "Dirudinez, zer-danaren ta ez-danaren kide dan hura arkitzea soillik peit zaigu, ta zeatz ta meatz itz egiñik, ezpaita zer-dana ezta ez-dan utsa ere"), A EY ("Ce por be zeatz da meatz"), Zutabe 1985 ("Hizkuntza baten barruan helburu desberdinak aurki daitezkeenez gero, ez da txarra beharrak zehatz eta mehatz, jendeak baliatzeko moduan deskribatzea"), J. Zarautz ("Klima, au da, giroaren gora-beerak zeatz eta meatz aurretik ezagutzerik ez da"), X. Odriozola ("Esaten dutenez... Zehatz eta mehatz da lan soil hauetako kideei "ziltzili zaltzalaketa" atsegin zitzaiela"), BAO 1990 ("... merkatuko balioari buruzko legezko eskakizunak zehatz eta mehatz beterik"), Zubk ("Zeatz eta meatz"), F. Beobide ("Ez dau zehatz eta mehatz agertzen Jesusen asmo osoa"), UZEI ("Kz.eko 82-1 artikuluan esaten den bidegabeko abandonuak, zehatz eta mehatz, "bizitetxea" begiztatzen du"), KarmArgia 1934 ("Pernando buru argiko mutilla zalako bere bigarren guraso oneik emoten eutsezan ikasgayak berialaxe zeatz eta meatz ikasten ebazan"), E. Bustintza ("Eta gabian etxera eldu zanian, ikusirikuaren barri andriari zietz da mietz emonda gero, arretaz esaten ekin eban"); zehatz eta mehazki : Azurm ("Mirandek aipatzen duen Caesar horren eginkizuna, paganu adimentzalearena, zehatz eta mehazki Nietzscheren idazkian Sokratek daukana ez balitz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatz eta mehatz : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeatz eta meatz : PMuj DVC (adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

zehatz eta mehatz 14: Argia (“iker dadila zehatz eta mehatz”), Berria 2 (“Hori dio Euskal Herria ezkerretik dokumentuak ere, zehatz eta mehatz: Nafarroan aplikatzen da”), EiTB 3 (“Dieta hau, zehatz eta mehatz, ez dugu inoiz probatu; oraintxe egingo dugu lehenengoz”), Elkar 2 (“Tira, ez dakigu zehatz eta mehatz, baina gutxi gorabehera badakigu X eta Y koordenatuen artean gaudela, Indiar Ozeanoaren erdian...”), Erlea 2 (“Ihesaren unerik arriskutsuena zen, naziek zehatz eta mehatz zaintzen baitzuten muga”), Jakin 2 (“Bestalde, edozein azterketarako lehen baldintza da unibertsoa zehatz eta mehatz ezagutzea”), Laneki (“Munduan ezaguna da Emmi Piklerren Moverse en libertad liburua eta lan horretan zehatz eta mehatz azaltzen du zein den jarduteko modu horren funtsa”), UEU (“Ikus-entzunezko baten ekoizpenean esku hartzen duten kategoria profesionalak zein diren eta profesional bakoitzak zer egiten duen produkzioan zehatz eta mehatz jakitetik urrun daude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zehatz eta mehatz 3: Imanol Unzurrunzaga (“Hemen, euren baieztapenetatik ateratako ondorioak harriturik utzi zituen, eta barrez hasi ziren denak, ama izan ezik; honek, erdi zorabiaturik, ez ninduela ondo entzun eta berriro ondorio modura korapilatuta zeudenak zehatz eta mehatz azaltzeko eskatu zidan”), Felipe Juaristi (“Gorteko mapagilerik ospetsuenari, Abraham Souza juduari deitu eta ametsean ikusitakoa adierazi zion, zehatz eta mehatz, eta eskatu ere bai esan ziezaion ea non ote zen halako lorategia, halako edertasuna biltzen zuen ur putzua”), Bernardo Atxaga (“Josebak baiezkoa eman zigun kemenez: "Hauxe erantzun zidak zehatz eta mehatz, hitz guztiekin esanda: Creo que yo haré eso con muchísimo gusto, camarada”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

errima-bikoteak ez dira, normalean, osagaietan "banatzen"; salbuespena ote da hau? (Bizkaitarrek eskain dezakete argibiderik. Bestela, zehatz-mehatz arautua aski dela uste du lantaldeak; edo, nahiago bada, "g.er. 'zehatz-mehatz'" gisa azal liteke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da, baina zehatz-mehatz azpisarrera arautua askoz ere hedatuagoa dago. Nolanahi ere, azpisarrerako azpiadiera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Azpiadiera gisa jasotzekoa zehatz-mehatz azpisarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-11-08) Kendu lerroa.

zehatz-mehatz
1 adj. Zehatza. Atenas hondatu zuen izurriaren deskribapen zehatz-mehatza.
2 adb. Zehatz. Zehatz-mehatz adierazi zion Etxahunean gertatzen zena.
Loturak

Aztergaia: zehatz-mehatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zehatz sarrerari dagokion azpisarrera.

zehatzaile
1 iz. Zehatzen duen pertsona, zigortzailea. Zure etsaia, zure zehatzailea ere zatituko du Jainkoak eta azkenean egotziko infernuko sura.
2 adj. zuz. Zehatzen duena. Talde parlamentarioek bide segurtasuneko araubide zehatzailea aldatzea adostu dute. Ebazpen zehatzailea.

Aztergaia: zehatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zehatze
iz. zehatu aditzari dagokion ekintza. Zehatze-erabakiaren argitalpenaren ondorioz sortutako gastuak arau-haustearen erantzuletzat jo direnek ordaindu beharko dituzte.

Aztergaia: zehatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zeatze 1, Echta Jos ("Gizateriak, leorreratu nai ebazan, nekaltasun gogorrak emoteko, baña auzi onetan adittuten ebenak, esaeben Ondarroara eroan bear zireala, ango arrantzale bi il ebezalako, ta an erabagiko ebela, bear eben zeatzea"); zeatutze 1, Aran SIgn ("Bañan bere ikasikizunetara kemen osoarekin eman zediñ, otoitz egite luzeak eta gorputzeko zeatutze ildurazkoak neurritu zituen ondo denboraldi artan") // Ik. ap. DRA, gainera: CatLav ("Burasoen eta nausien liskarrak eta zehatzeak edo punizioneak..."); A ("Ezagutzen zutenei zergatik zen ta zertarako beren Jaunaren zeatze ta penatze hau").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehatze-espediente 27, BAO 1990 (adib.: "Foru Aginduaren bitartez ireki zitzaion B1-1-2064-1-89. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa", "Aipatu zehatze-espedientea Portugaleteko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita", "zehatze-espedientearen ebazpena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatze : LurE, Euskalterm 1 (zehatze-xedapen 'disposición sancionadora' xedapen zehatzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

AdmProz: zehatze-xedapen (disposición sancionadora) eta zehatzeko ahal (potestad sancionadora), zehatzeko aldi (fase sancionadora), zehatzeko araubide (régimen sancionador), zehatzeko ebazpen (resolución de carácter sancionador), zehatzeko prozedura (procedimiento de carácter sancionador) // Ez dugu aurkitu ap. AdmHizt, EurItun2, HezkAdmin, LHH, LurraldeAntol, TokiJaurb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ze(h)atze : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

zehatzezin
adj. Ezin zehaztuzkoa. Kopuru zehatzezina.

Aztergaia: zehatzezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zehaztuezin bitan ageri da (J. Oregi in Elhuyar 1975).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zehatzezin : HLEH (*1977: L.M. Mujika HOT); zehaztezin : Euskalterm 2.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

tradizioak kontrakorik agintzen ez duenez, osaera erregularrekoa hobetsi da, aditzoinari zuzenean lotuz atzizkia edo.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+e-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper