39 emaitza txar bilaketarentzat - [1 - 39] bistaratzen.

txar
1 adj. Funtsezko akats bat duena, bere egitekoa ongi betetzen ez duena, ona ez dena. Ik. tzar. Ohe txarra. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Txakur txar, ezertako ez dena. Ez da hau leku txarra, horretaz mintzatzeko. Ostatu txar batean. Aurkitu zuten Haurtxoa zapi txar batzuetan bilduta. Bertsolari txarra. Langile txarra. || Eguraldi txarra.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. desegoki. Amets horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Joera ona den ala txarra ez nuke esango. Ez litzateke hori bide txarra guretzat. Harrera txarra egin diote. Ohitura txarrak. Hazibide txarra. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi. Itxura txarreko kontua.
3 adj. (Ezezko esaldietan, indargarri gisa). Zin-zinetako poesia ez beste guztia kiskaltzen hasiko balira, ez lukete hutsaldi txarra hartuko liburutegiek. Ez zaude toki txarrean! Ez da guretzat maisu txarra.
4 adj. (Berez ideia txar bat adierazten duten izenekin, indargarri gisa). Engainu txarrak ugaldu dira gure artean galanki. Estutasun txarra pasatu. Deabru txar tentatzailea.
5 iz. Gauza txarra. Ona eta txarra ondo bereizten dakitenek asko ikas dezakete idazle horietan.
6 adj. Oinazea edo nekea eragin dezakeena. Egoera txarrean. Berri txar, mingotsa. Usain txarra.
7 adj. Gaiztoa, zintzotasunaren aurkakoa. Gogoeta eta egite txarrak. Grina txarrak. Eta Jaunaren beldur gabeko biziera txar batean heriotzak harrapatu zuen. Gizon txarra.
8 adj. Txikia, ezdeusa, balio gutxikoa. Bazterrak agertzen dizkigu etxe txar apal batzuk. Ttipian txakur txar bat zen, gero handitu bazen ere.

Esaera zaharrak

Antxu txarra, beti bildots. Orga txarrago, eta karranka handiago. Txarrena hobeaz ahalke.

Aztergaia: txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xar.

Jatorrizko forma

gaizki(a), txarr(a), gaitz(a); bihurgune txar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: txarrean.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Bi adiera(k) zehaztuko nituzke nik (ez dakit euskalki marka erantsi behar zaion edo ez). 2. (L, B, BN, R, S; Lar, Añ, Gèze, Dv, H, VocB), xar (Sal, R, S; Lecl, VocBN, Gèze, H, Mdg 153). Ref.: A (txar, xar); Lrq; Gte Erd 290. Pequeño, insignificante, de poco valor, poca cosa, miserable, humilde. "Ruin, pequeño, desmedrado" Lar y Añ. "Aldegüela, aldeilla, (2009-12-10)

txara
1 iz. Zuhaixka; zuhaitz gaztea. Bazterrak belarrez, txaparrez eta txaraz josirik ageri dira.
2 iz. Zuhaixka asko hazten den eremua. Ik. sastraka 2. Baso, txara eta zuhaiztiak. Txara tapitua. Txara handi batean sartu ziren.

Aztergaia: txara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xara.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zuhaixka'. 2 'txara-eremua'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 zuhaixka (53.9: Cistus sp.); 2 txaradia.

txaradi
iz. g. er. Txara, zuhaixka asko hazten den eremua. XVI. menderako Gipuzkoako probintziaren herena txaradiz beterik zegoen.

Aztergaia: txaradi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

txaradi-sugandila: Psammodromus algirus.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

txaradi 1: Ibiñ Virgil ("Bide auek eman zizkien lendabizi izadiak, eta oietxek dira basoak, iauroianak (oian-doneak) eta txaradiak [artea bezalako landarez osotutako basoa] orlegiz apaintzen ditutenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txaradi 2: UZEI ("sugandila iberiarra -txaradietakoa eta espartzudietakoa- gardatxoa, dragoitxoak, Montpellierko sugea eta eskailera-sugea"); Txiliku ("Bere atsegin eta atseden garaiak ehizak eta arrantzak betetzen zituen, edo hondartzetan eta mitrezko txaradietan noraezean, maskor eta entomologia bildumetarako ale bila ibiltzeak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txaradi : AB38 2 (jaral); HiztEn (basobera, txaraka); LurE (txara hazten den eremua); Euskalterm 2 (txaradi-sugandila 1 — lagartija colilarga, Psammodromus algirus; pago-txaradi 1 — jaral de hayas) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txaradi : EuskHizt (*1745, 1966 txara hazten den eremua); ElhHizt (monte bajo, jaro); HiruMila (Bot. jaral); EskolaHE (txara hazten den eremua); Lur EG/CE (jaral) eta EF/FE (lieu planté de ciste); PMuj DVC (carrasco, bosque leñoso); xaradi : HaizeG BF (taillis); Lh DBF (bois, taillis); DRA (1 bosque podado 2 jaral); PMuj DVC (1 jaral, matorral, soto, monte tallar, bosque tallar, espesura, paraje boscoso, xaradian sartu ensotarse 2 bosque talado, podado) // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt; Casve EF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

// EBBk (1999-11-11) hurrengo itzulirako utzia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

txara, txara-eremua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Gutxi erabilia (g.er.) erabilera-marka kendu. || 1- Ez diogu justifikaziorik ikusten.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

txaraka
iz. Txara (zuhaixka eta txara-eremua). Gero, basoa berriro; txaraka eta akaziak. Andutz mendiak arte-txaraka asko dauka itsasaldetik.

Aztergaia: txaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'txara'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

txara.

txaranbela
iz. zub. Xaramela.

Aztergaia: txaranbela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

xaramela.

txaranga
iz. Fanfarrea. Txarangak jotako musika sarkor eta alaia, haizez egina eta lau haizeetara bihurtua.

Aztergaia: txaranga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "txaranga = charanga".

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

Iparraldean ere ezaguna dela dio J-L. Davantek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

txaratila
iz. Txirrika (hariak eta kidekoak biltzekoa).

Aztergaia: txaratila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-10-30 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

txaratil-hari 1 (X. Mendiguren Bereziartu: Gabon kanta bat: "Ez zen pisalek igo-jaitsian ateratzen zuten soinu alaia soilik, ez eta txaratil-hariek bereziki zerabilten jarduna ere, ez eta...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txaratila : HiztEn.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xaratila, (t)xirrika.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

ez dakigu beharrezkoa den, eta hurrengo pasaldian erabakitzeko utzi da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

tx-/x-.

txardango
iz. Urkila (euskarria edo tresna); zurezko sarde mota. Ezen nola arbola behera makurtua, txardangoaz erortzetik baita sostengatua.

Aztergaia: txardango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(egurrezko sarde mota).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]:  xardanko gurean (herrian). Gerezi-xardankoa ere bai. (2009-12-10)

txarkeria
iz. Gaiztakeria. Ik. txartasun. Etsaiari barkatzea egin dizkigun txarkeria eta bidegabeak. Zuen aurka edozein txarkeria esaten dutenean gezurrez. Gure txarkeria eta gaitzerako grina. Sinets iezadazu, aita; ez nuen txarkeriaz egin.

Aztergaia: txarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txarki
adb. Gaizki. Ik. txarto. Txarki beztiturik.

Aztergaia: txarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txarol
1 iz. Heg. Berniz distiratsua eta iraunkorra.
2 iz. Heg. Berniz horrekin bernizaturiko larrua. Txarolezko zapata beltzak.

Aztergaia: txarol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

berniz distiratsua; (larru, altzari) bernizatua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

txarpoil
iz. zub. Ezkaia.

Aztergaia: txarpoil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 'ezkaia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adiera erantsi.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): 'ezkaia' adiera duela erantsiko zaio.

txarraldi
iz. Ondoeza. Txarraldiak eman eta eseri eta berehala hil zen.

Aztergaia: txarraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txarranpin
iz. gip. Elgorria. Ik. gorrina 2. Horren hurrengo izan zituen haurtxoak txarranpinak eraman zizkion zerura.

Aztergaia: txarranpin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'elgorria'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

elgorria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Hobe ez nahastea txarranpina helgorriarekin. Txarranpina ez da, ez beti behintzat, infekzioak sortutakoa. Beste zenbait arrazoiren ondorio izan daiteke: beroa, arroparen igurtzia, janari edo beste zenbait agentek eragindako alergia... Gazteleraz esatekotan, sarpullido litzateke hitz egokiena" (1997-04-16)

txarrantxa
1 iz. Lihoa orrazteko eta garbitzeko eskuila, burdinazko hortzak dituena. Ik. ezpata 2. Txarrantxa gainean etzandakoa baino okerrago nabil.
2 iz. Hesiak edo itxiturak egiteko erabiltzen den alanbre mota, punta zorrotzeko korapilo antzekoak dituena. Harresiz eta txarrantxazko hesi elektrikoz inguratuak.
3 iz. Txarrantxazko hesia. Ik. alanbre hesi. Txarrantxa gainetik pasatu behar izan dute bi ibiltariek haranera iragateko. Eremu horietako hondartzetan, minak, txarrantxak eta bestelako oztopoak jartzea erabaki zuen Hitlerrek.

Aztergaia: txarrantxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xarrantxa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

txarrantxari
iz. Lihoa txarrantxarekin orrazten eta garbitzen duen langilea.

Aztergaia: txarrantxari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txarrantxatu, txarrantxa/txarrantxatu, txarrantxatzen
du ad. Lihoa txarrantxan orraztu eta garbitu.

Aztergaia: txarrantxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txarrantxatu, txarrantxa(tu), txarrantxatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

txarrantxatu, txarrantxa(tu), txarrantxatzen.

txarrean
1 adb. Indarra erabilita, borondatearen kontra. Ik. gaitzez. Onean ez bada txarrean egin beharko duzu.
2 adb. Txarrerako. Zernahitarako gauza gara, bai onean eta bai txarrean. Txorakeriak esan dira honetaz, onean eta txarrean.
Loturak

Aztergaia: txarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2002-02-06 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, txar sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

onean ez bada, txarrean egin beharko duzu.

txarrera egin
ad.-lok. Txartzeko bidea, txarrerako bidea hartu. Ik. txarrera jo 1. Aspalditik zegoen gaixo, eta bere egoerak txarrera egin du azken egunetan. Datozen orduetan, beraz, eguraldiak txarrera egingo du nabarmen.

Aztergaia: txarrera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARRERA, TXARRERAT a) A peor. Lano txar batzuek mendiak kukutzen zituzten eta denbora pentsaketan bezala zabilan ean txarrerat edo onerat eman behar zuen. Zerb Azk 39. Alabearrak nunbait, txarrera eta atzeraka daramazki gauzak oro! Ibiñ Virgil 73. Gauzak orrela txarrera joan, / ori danontzako pena. FEtxeb 51. b) A malas, por las malas. "Txarrera (AN-5vill), zure txar beharrez ez det egin (G-azp), gaiztora ez da deus kontsegitzen (AN-5vill), [...] txarrera ganta ez dugu kontsegituko (B)" Gte Erd 290. v. TXARREAN.

txarrera : Deustuko Unibertsitatea (“Banantzeak edo dibortzioak ezkontide bati desoreka ekonomikoa ekarri badio beste ezkontidearen egoerari begira, eta, horren ondorioz, ezkontza bitartean izan zuen egoerak txarrera egin badu, ezkontide horrek konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du”), Elkar (“Gauzek txarrera egiten badute, txalupaz saiatuko gaituk ilundu ondoren”, “Ez hartu txarrera, Amaia, baina hobe sesioa hurrengo baterako uzten badugu”), Deia (“Baina ez dezazula txarrera hartu”), Elhuyar (“Gainera, pazienteak, hobera egin beharrean, txarrera egiten du”), Consumer (“Arazo honek txarrera egin dezake gurasoek errieta eginez gero eta akats hori gainditzeko seme-alabak presionatuz gero”), Berria (“Denbora tarte horretan ingurumenak txarrera ez duela egin dio”), EiTB (“Bere egoera txarrera doa”), Goiena, Gomylex, Jakin, Karmel…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txarrera : Berria (“Galindoren osasunak txarrera jo zuelako askatu zutela esan du Gallizok”), Herria (“Zenbakiak bi aldetara doaz, batzu txarrera: enpresa deklarapenak, bastiza eraikuntza”), Iñaki Heras (“Patologiaren analogiarekin jarraituz, esan daiteke, medikuntzan askotan gertatzen den bezalaxe, batzuetan tratamenduak, hainbat arazo direla medio, ez duela aurreikusiriko efektua sortzen, edota, lortu arren, txarrera ere egiten duela eriak tratamenduaren efektu sekundarioengatik”), Harkaitz Cano (“Alemaniarrak etorri zirenetik tabakoak ere txarrera egin du”), Jon Alonso (“eguraldiak erabaki behar du txarrera edo hobera egingo ote duen”), Andoni Egaña (“Lehenengotik oso egoki eran-tzunez gero, arrisku handia dago gero bertsoak txarrera jotzekoa”), Joxemari Urteaga (“Txarrera hartu al zenuen?”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea txarrera egin forman, onera egin eta antzekoekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txar sarreran.

txarrera hartu
ad.-lok. Gaizki hartu. Ez dut txarrera hartzen, inoiz ez naiz gaizki sentitu horregatik. Ez dezazula txarrera hartu; umeak desiratzen egoten dira zuenera joateko.

Aztergaia: txarrera hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

TXARRERA HARTU (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). Tomar a mal. "Tomar a mal. Intenziñorik onenagaz esan netsan esan netsana, baña txarrera artu zestan, [...] pero me lo tomó a mal" Etxba Eib. "Brometan 'fraille' esan notsan, txarrera artu ta burrukarako plantau jatan" Elexp Berg. v. TXARTZAT HARTU. * Gure itzak, bada, iñork txarrera ez artzea nai genduke. Ldi IL 65. Ta, ortik pentsau zeike, irakorle, bati esan ezkero: "Ire arrebiari ikusi jetsat"; txarrera artu leikiala. SM Zirik 31. alde 4 * Oriek eta beste aparteko gauzak dituztela-ta, mahomatarrek alde txarrera artzen dituzte. Anab Aprika 54.

LB: 12 “Eta benetan gertatutakoa azaleratu zenean ere, New Yorkeko herritarrek ez zuten, itxuraz, txarrera hartu” (Argia); EPG: “Txarrera hartu al zenuen?” (Joxemari Urteaga); ETC: 48 “Hurbiltasun horri esker, xehetasunak komentatu ditzakegu, eta badakit ez dituela txarrera hartuko” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: txarrera hartu [norbaitek zerbait] tomar a mal, echar a mala parte gaizki hartu du esan diotena: ha tomado a mal lo que le han dicho; Adorez: txarrera hartu: tomarlo mal; Labayru: txarrerako hartu ad. lok., ad. dau tomar a mal;

Bestelakoak

txar 3 adj. (Zenbait esapidetan). Ez omen du begi txarrez ikusten. (Alde) txarrera hartu: gaizki hartu. Gogo txarrez: gogo gaiztoz. hartu 11 du ad. (Era adieraziz). Zerbait edo norbait ongi, gaizki, gogorki hartu. Nola hartuko ote nau, gauza den bezala esaten badiot? Esaldi bat hitzez hitz hartu. Erabat harturik, ongi dago. Txantxetan hartu. Onera, txarrera, gaitzera hartu. Indarrez hartu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da txar eta hartu sarreretan.

txarrera jo
1 ad.-lok. Txartzeko bidea, txarrerako bidea hartu. Gaitz hauetan susperraldiak askotan izan ohi dira, baina gehienetan txarrera jotzen dute. Herritarrontzat egoerak, hobetu beharrean, txarrera jo du, tamalez. Ostegunetik aurrera, aldiz, eguraldiak txarrera jo lezake.
2 ad.-lok. Txarrean aritu. Jende horrekin onean konpontzea hobe duzue; txarrera joz gero, galtzekoak dituzue.

Aztergaia: txarrera jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARRERA JO a) Pensar lo peor, pensar mal (de alguien). Asi ziran mar-mar, eta geienak txarrera jota, oi dan lez, ustia egin eben lapurretan edo beregandu ez ete ebazan dirubok. Kk Ab I 76. --Esan nazak ez dirala ura illakin poztu! --Orain ere txarrera jo dek. Lotsatzen ez aiz ire odolekoen kaltez beti onela itz egiten? ABar Goi 72. b) (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. "Ir a malas. Txarrera joko bagenduke, galduta litzateke a, si fuéramos a malas, aquel estaría perdido" Etxba Eib. "Ir a malas (por la vía judicial, etc.) Jente orrekin onian konpontzia obe dozue. Txarrera jo ezkero galtzekuak dauzkazue" Elexp Berg. c) (V-gip; txaa- G-azp). Ref.: Gketx Loiola (txaarrera jo); Elexp Berg. Ir a peor. "Empeorar, agravarse una enfermedad. Gaitzak txaarrera jo omen dio alakoari" Gketx Loiola. "Egualdixak txarrera joko ei dau" Elexp Berg. Gaitz abetan susper-aldi oiek askotan izan oi dira, bañan geienetan txarrera jotzen dute. Alz Ram 87.

adib: susperraldi iz. Suspertzea; norbait edo zerbait suspertzen den aldia. Gaitz hauetan, susperraldi horiek askotan izaten dira, baina gehienetan txarrera jotzen dute. Euskal literaturaren bigarren susperraldia.

txarrera jo 6: Berria 2 (“Galindoren osasunak txarrera jo zuelako askatu zutela esan du Gallizok”), Jokin Muñoz (“Gainera, sukaldea ez da oso zikin egongo, apenas jaten ari dira-eta Andresenak txarrera jo duenez geroztik”), Andoni Egaña (“Lehenengotik oso egoki eran-tzunez gero, arrisku handia dago gero bertsoak txarrera jotzekoa”), Bernardo Atxaga (“Baina hurrengo goizean eguraldiak txarrera jo zuen”), Elizen arteko Biblia (“Ikusi zuen Jainkoak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txarrera jo 6: Elkar (“Eta orain, mister Silver –esan nion–, nik uste zeu zarela hemen gizonik onena, eta gauzek txarrera joz gero asko estimatuko nizuke sendagileari nola jokatu dudan jakinaraztea”), Berria 2 (“Egoera horri aurre egin ezin dioten neurrian, eurak ere laguntza jaso eta banku txarrera jotzeko bidean egon daitezke”), EiTB 2 (“Astearen lehen zatian, astelehenetik asteazkenera, giroa argiagoa izango da; ostegunetik aurrera, aldiz, eguraldiak txarrera jo lezake”), DiarioVasco (“Atsedenaldiak joera aldatu beharrean txarrera jo eta Euskaldunakoek bereak eta bi egin ondoren aurre hartzea lortu zuten lehenbiziko eta azkenengo aldiz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txar sarreran.

txarrerako
1 adb. Ondorio txarrerako. Ik. txarrean 2. Mundua itxuraldatzen ari zaigu, onerako edo txarrerako. Onerako nahiz txarrerako.
2 adb. Gaizkia egiteko. Santatxo bat izan da; txarrerako ez zuen sekula grinarik.
3 adj. Gaizkia egiteko dena. Begira txarrerako biderik eman diozun. Txarrerako ahalmen hori ere badu gizonak.
Loturak
txarretsi, txarrets, txarresten
du ad. Txartzat jo, gaitzetsi. Obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Bat ontzat hartu eta beste guztiak txarretsi.

Aztergaia: txarretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txarretsi, txarrets, txarresten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

txarretsi, txarrets, txarresten.

txarriboda
iz. bizk. Txerria hiltzea eta ondorengo otordua. Ik. urde festa. Txarribodetako kontuak ere ilbehera du maite: txerria hiltzeko egun txarra da ilberria.

Aztergaia: txarriboda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

"Bizk." eremu-marka daramanez, horko forman onartzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "txerriboda [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

txarro
iz. gip. Pitxerra. Txarro bat ur. Olio txarroa eskuan zuela.

Esaera zaharrak

Uretara maiz doan txarroa laster da hautsia.

Aztergaia: txarro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'pitxerra'.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

pitxer.

txartasun
iz. Txarra denaren nolakotasuna. Ik. txarkeria; gaiztotasun. Ezin sinets liteke bere txartasuna eta guri digun gorrotoa!

Aztergaia: txartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
txartatu, txarta, txartatzen
du ad. Gainalde bat, bereziki metalezkoa, distirarazi arte leundu.

Aztergaia: txartatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

txartaketa : HiztEn; txartatu : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 1 txartatzeko bainu: distirazteko bainu sinonimoarekin; 1 txartatzeko bolak: leuntzeko bolak sinonimoarekin; 1 azal txartatu: azal leundu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

txartatu 'bruñir': HiruMila, ElhHizt, DRA // PMuj DVC (bruñir, pulir, alisar, pulimentar, desbastar); txartau : DRA (1 cortar ramillas; 2 injertar), PMuj DVC (1 cortar ramillas, escamondar, desmochar; 2 injertar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da esku arteko testuetan, baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari (forma bat behar denez) eta onarpen eske aurkezten du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

txarta, txartatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

gainzabal bat leundu eta distira eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

txartel
iz. Paper, kartoi edo plastikozko zati angeluzuzen txikia, batez ere zerbaitetarako ahala edo eskubidea ematen duena. Pilota-jokoko apustu txartelak kobratu. Tren geltokian txartelak erosi. Sarrera txartelak saltzen. VISA txartela. Alderdi Komunistako txartela erakutsi zuen. Bazkide txartela berritzeko epea bihar arte luzatu dute. || Epaileak futbolari bati txartel gorria atera.

Aztergaia: txartel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xartel.

Jatorrizko forma

txartel; banku (t)xartel; ontzi-txartel, untzi-txartel.

Jatorrizko forma

sarrera, txartel.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (txartel-)leihatila.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

(txartel-)leihatila.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

tx-/x-.

txartel leihatila, txartel-leihatila
iz. Geltokietan, zinemetan eta kidekoetan, txartelak saltzen diren leihatila.

Aztergaia: txartel leihatila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-10-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Cf. aurreko pasaldian egindako oharra: a) 'taquilla, guichet' adieran eskaini zuen lehenago Euskaltzaindiak; b) adiera honetan oso hedatua dago leihatila; soilik erabil daiteke, nahiz txartelena dela zehaztuz: (txartel-)leihatila forma izan daiteke pareko egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leihatila.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

txartel sarrerari dagokion azpisarrera.

txarteldegi
iz. Txartel leihatila. Sarrerak tokian tokiko txarteldegietan jarriko dira salgai.

Aztergaia: txarteldegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(t)xarteldegi.

Jatorrizko forma

leihatila, txarteldegi.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

leihatila.

txartes
iz. Heg. Kapusaia. Txartes zuriarekin jantziriko mutiko bi.

Aztergaia: txartes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

kapusaia.

txarto
adb. bizk. Gaizki. Dongaro eta txarto aitortu izan da. Txarto bizi. Txarto esan dut. Ez dira hain txarto bizi.

Aztergaia: txarto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

txarto egin
ad.-lok. bizk. Txarto jokatu, gaizkia egin. Txarto eginaz damutua. Munduak era badaki txarto egin dugula. Guk ez diogu inori txarto egin.

Aztergaia: txarto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTO EGIN (V-gip ap. Etxba Eib). Obrar mal, hacer mal (a alguien). "Obrar mal, hacer daño. Txarto eiña, beti pagatzen da, lenago edo geruago" Etxba Eib. Sentimentuba artutia txaarto egiten deuskubeenian naturala da. JJMg BasEsc 183. Ba danok egiten dogu txarto, zerren ezkenduke lagun urkoa ainbestean iraindu bear. Ag Kr 136. Txarto egiñak / ekarten dittu / nekaltasunak / munduan. Echta Jos 121. Guk ezteutsagu iñori txarto egin. Ib. 77. Onduteko asmoa, aozko autorkuntzea ta txarto egiñen ordaña. KIkV 94s. Daukat emazte maitia / ekandu onez betia, / egundo eztau ikasi zer dan / txarto egitia. Enb 151. Txarto egiñaz damutu eta / ateak edei Amari. BEnb NereA 206. Munduak be badaki / txarto egin dogula. Ayesta 42. v. tbn. Astar II 168. FEtxeb 168.

txarto egin 96.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txarto egin 19.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea, gaizki egin formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txarto sarreran.

txarto esan
ad.-lok. Gaizki esan. Inorengatik txarto esatea ez da ondo.

Aztergaia: txarto esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTO ESAN a) Hablar mal (de alguien, algo), murmurar. v. GAIZKI ESAN. Zeri jarraituten deutse sektarioak [...]? Guzurragaz txarto esan egizu, bada zerbait geratuten da. Itz Azald 207. Iñogaitik txarto esatea ezta ondo. A BGuzur 114. Mundakako gizadi guztia ipiñikozu zeugaiti txarto esaten. Echta Jos 154. Senarragaittik txarto esaten. Ib. 294. Eleizeatzaz txarto esateko ziorik eztauko. Eguzk GizAuz 81. Beti entzun izan dot nik katuagaitik txarto esaten, pizti gaizto bat dala. Bilbao IpuiB 193. b) Ofensa verbal. v. TXARTO-ESATE. Ez yaramon egiteko [...] aren txarto esanai, ordaiña artu ebala ta. "Dichos malos". Or Tormes 113. Ikusiezin eta txarto-esan guztiak. Ker 1 Petr 2, 1 (IBk, IBe gaizkiesate). Azken bertsoa gerrate oni, / txarto esanak parkatu. FEtxeb 35.

adib: txarto adb. Bizk. Gaizki. Dongaro eta txarto aitortu izan da. Txarto bizi. Txarto esan dut. Ez dira hain txarto bizi.

txarto esan 4: EiTB 3 (“Eztago txarto esana, ez. Baina hobe zeuk antolatzen baduzu. Ikusten duzunez, nik eztaukat denporarik”), Karmel (“Inoiz ez eban aitaren ahotik ez biraorik ez inorengatik txarto esaten ezer entzungo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txarto esan 4: Urtzi Urrutikoetxea (“Bere gainean txarto esanean hasi denean Ioio, hor dator”), Txillardegi (“"Txarto esana - segituan, neure kolkorako”), Edorta Jimenez (“Eta zoritxarrez diot, zeren eta aurrean jesarri zitzaidanetik hara, ez baitzuen besterik egin, mundu guztiaz txarto esan eta baskoa den edozeri dion herra erakutsi baino”), Juan Luis Zabala (“Halan da, bai, ez dozu txarto esan hori, adiskidea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa aztergai honetan proposatutako ondo esan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txarto sarreran.

txartu, txar/txartu, txartzen
da/du ad. Txar edo txarrago bihurtu. Txarrak ondu dira eta onak txartu. Ematu beharrean, txartu zitzaion barrua. Guk, ordea, lurrak utzi ditugu txartzera. Eguraldia txartzen bazaie.

Aztergaia: txartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

txartu, txar(tu), txartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

txartu, txar(tu), txartzen.

txartzat eduki
ad.-lok. Gauza txartzat hartu. Urrunetik txartzat eduki izan dena, gure ondoan ikusita gero, askotan maitatu izan ohi dugu.

Aztergaia: txartzat eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTZAT EDUKI, JO, JUZGATU. Reprobar, desaprobar; despreciar. v. TXARTZAT EMAN. Projimuaren esan onak edo egite onak txartzat juzgauta kontetan dirianian. fB Ic II 185. Orain juatia / txartzat iruki, nere maitia, / gaur emen bertan gera zaitia. Bil 78. Urriñetik txartzat euki izan dana, gure ondoan ikusita gero, askotan maitatu izan oi dugu. Ag AL 127. Baña ori txartzat dauken morroiok, askozaz be txarrago dana egiteko kezkarik eztauke. Eguzk GizAuz 105. Batzuk il eta besteak ikaratzea be txartzat eztauke. Ib. 88. Pesimistak ere zergatik jotzen du txartzat bizia? Vill Jaink 135. Bizitza txartzat jotzen dute baiña gero atsegiñen atzetik dabiltza. Ib. 137.

txartzat eduki 5: Deia (“Ordura arte dantzari txartzat neukan nire burua”), Berria 3 (“Bere burua saltzaile txartzat dauka Hargousek”), Argia (“Ez nintzen banatzaile ona izan, ekoizle biziki txartzat neukan nire burua, baina gidoiak idazten hasi orduko konprenitu nuen huraxe zela nirea”); txartzat jo 66: Consumer 15, Berria 36, EiTB 4, Jakin, Karmel, Argia 6, UEU, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txartzat eduki 1, Josu Zabaleta (“Egiazko gizonak bere askatasuna nahi du beste ororen gainetik; gizagaixoa izan behar da, edo zakurraren arima eduki, askatasuna gauza txartzat edukitzeko”); txartzat jo 23: Berria 20 (“Italiako egoera, halaber, txartzat jo dute Erromako Unibertsitateko Fabiola Correalek eta Tatiana Montellak”), Iñaki Segurola (“Legeak eta ordena gailenak txartzat joa helburutzat hartzea ergelkeria izango da”), Juan Garzia (“Ezin dugu zientzia "ona" egin eta "txar"tzat jotzen dena geldiarazi”), Esteban Antxustegi (“Izan ere, naturaz, hau da jaiotzen diren momentutik, animalia jaiotzen direnez gero, berehala atsegin duten oro irrikatzen badute eta datozkien gaitzei beldurrez ihes egin eta hiraz arbuiatzen ahalegintzen badira ere, horregatik ez ditugu txartzat jotzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoak ontzat eduki eta ontzat eman arautuak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak txar sarreran.

txartzat eman
ad.-lok. Txartzat hartu, ez onartu. Elizak txartzat ematen duena eta emango duena da hori.

Aztergaia: txartzat eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTZAT EMAN (t. emon Añ). a) Reprobar, desaprobar. --Badago liberalismoren bat txartzat emona izan ez danik? --Ez, liberalismoa izan da txartzat emona bere mueta eta era guztietan. Itz Azald 53. [Eleizeak] txartzat emoten dabena eta emongo dabena da errakuntzea eta oitura txarra. Ib. 51. Yesusek txartzat ematen ditu an egiten diran artu-eman guzi aiek. Ir YKBiz 380n. Sozialistak izan arren be, Marxen esakun eta eretxi okerrok, txartxat emon dabez. Bai bear be! Eguzk GizAuz 49. [Ez zait gogoratu] "Oni, nola deritza?" entzungo balu, txartzat emango lukeenik. MEIG VI 152. b) Hacer parecer malo. Zeñ txartzat Jesusen egiteko moduak nerea ematen duen! Arr May 118.

adib: nasaikeria iz. Bizk. Lasaikeria; bereziki, lizunkeria. Txartzat eman du Elizak txarrerako libertatea, libertatea ez dena, ezpada nasaikeria. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege. Nasaikeria eta haragikeria.

txartzat eman 12: Elkar 2 (“Nik txartzat ematen nituen aldaketa horiek, baina Apostoluaren beharra neukan”), Elhuyar 2 (“Mezua jasotzen duenak fotoietan aldaketarik detektatzen badu --badaude zenbait sistema hori egiteko--, klabearen transmisioa ez da egiten, eta mezuaren transmisioa txartzat ematen da”), Berria 6 (“Hala balitz, identifikatu egin beharko dira pieza horiek, baina ezin dira horregatik denak txartzat eman”), Argia (“Hala balitz, identifikatu egin beharko dira pieza horiek, baina ezin dira horregatik denak txartzat eman”), UEU (“Bertze aukera batzuk ere eman ziren: hiru erranaldiak berdin ontzat edo txartzat ematea, bi antolamenduri onespen-maila bera ematea eta bat gaitzestea, eta abar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txartzat eman 5: Berria 3 (“Beraz, sorreran ontzat ematen genuena, egindako ibileraren eta erakutsitako emaitzen ondorioz txartzat ematen amaitu du ezker abertzaleak”), Pello Salaburu (“Han txartzat ematen diren esaldi anitz aski naturalak izan daitezke, nolakoa den testuingurua eta, alderantziz, onen artean badira beste asko, aski plastikozkoak direnak”), Asisko Frantzizko (“Beste hainbeste esan beharko litzateke bere jarraitzaileen taldeaz ere; neke guztietara makurtzen zuten beren burua, espirituko kontsolamendua ez beste atsegin guztiak txartzat emanez”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa araututako ontzat eman bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txar sarreran.

txartzat hartu
ad.-lok. Gaizki hartu. Haren esana lotsagabekeria zen, baina gure gazteok ez zuten txartzat hartu. Trapu biltzaile bat ere tratatzen ez den moduan tratatzen nau; edozeinetara ere, nik ez diot txartzat hartzen gaixo horri, erotuta dago. Ez txartzat har, etxekoandre!

Aztergaia: txartzat hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTZAT HARTU (V-arr ap. Gte Erd 142). Tomar a mal; reprobar. v. TXARRERA HARTU. Tramanaren esana lotsabagekeria zan, baña gure gazteok ezeben txartzat artu. Ag Kr 105. Bere destaña-esatia damututa, esate-eutson ez txartzat artzeko bere esana. Kk Ab II 47. Etxerik-etxe odolki zabaltzen asi balitz, beretzat batere gabe geldituko zan. Ez banatzea, berriz, txartxat artuko zuten errian. Muj PAm 63. Zuk barriz, txartzat artu ta okerratara ulertzen dozu beti. Otx 54. Ez txartzat ar, etxekoandre! hori ez! Lab SuEm 204. Beste zerbait zen baserritarrek txartzat hartzen zutena kaletarrengan: hauek, erdaraz ari zirela elkarrekin, "behekoentzat" gordetzea euskara. MEIG VII 36. Eta ez nuke nahi inork hau txartzat har lezan, neure buruari harrika eta ez besteri ari naizenez gero. Ib. 185. v. tbn. Erkiag Arran 62.

def: [s.u. barrabas] barrabas belar, barrabas-belar Hirustaren antzeko belar landarea, lurpean erraboil ugari izaten duena, eta baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Oxalis latifolia). Barrabas-belarrek irentsita daude ia bazter guztiak. Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino. // estigma 1 iz. Txartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarri edo lotsagarria. Hiesa duten pertsonek bizi duten diskriminazio eta estigma sozialarekin bukatzeko lana egitera deitu du Munarrizek. Sare publikoan egiteak abortua normalizatzen du, estigma kentzen dio. // gaitzetsi 1 du ad. Txartzat edo zigorgarritzat hartu; arbuiatu, gutxietsi; gorrotatu. Jakob onetsi dut eta Esau gaitzetsi. Jainkoa maitatuz eta geure burua gaitzetsiz. Bekatua gaitzetsi. Nehor ez ezak hil, ez bihotzez gaitzets. Solon handiak guztiz gaitzesten zuen alferkeria. Gure Orixek, berez zorrotz xamarra izanik, ez ditu Oihenarten neurtitzak zeharo gaitzesten. Zinemak, hain beheratua eta gaitzetsia izan den mintzabide horrek. Bat ez natorkien arren, ez ditut nik besterik gabe gaitzetsiko. Hiru sailetan salatu eta gaitzetsi zuten Sokrates. // uztao 2 iz. Landare sustrai-luzea, hosto zabal eta luzeak dituena, baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Rumex crispus). /// adib: ezespen iz. Ezestea. Nire ezespena txartzat hartu zuten.

txartzat hartu 41: Aizu 2, Elkar 7, Elhuyar 2, Consumer 2, Berria 12, EiTB 2, Jakin 2, Karmel, Argia 7, Laneki 3, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txartzat hartu 17: Berria 2, Esteban Antxustegi 2, Jon Alonso, Josu Zabaleta, Edorta Jimenez, Xabier Kintana, Jon Arretxe, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Xanti Iruretagoiena, Joseba Sarrionandia, Iñaki Heras.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, ontzat hartu arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa txar sarreran.

txartzat jo
ad.-lok. Gauza txartzat hartu. Berdintasunerako EAEko Legeak dioena ekarri du gogora, eta txartzat jo du Herrizaingo Sailaren erabakia.

Aztergaia: txartzat eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXARTZAT EDUKI, JO, JUZGATU. Reprobar, desaprobar; despreciar. v. TXARTZAT EMAN. Projimuaren esan onak edo egite onak txartzat juzgauta kontetan dirianian. fB Ic II 185. Orain juatia / txartzat iruki, nere maitia, / gaur emen bertan gera zaitia. Bil 78. Urriñetik txartzat euki izan dana, gure ondoan ikusita gero, askotan maitatu izan oi dugu. Ag AL 127. Baña ori txartzat dauken morroiok, askozaz be txarrago dana egiteko kezkarik eztauke. Eguzk GizAuz 105. Batzuk il eta besteak ikaratzea be txartzat eztauke. Ib. 88. Pesimistak ere zergatik jotzen du txartzat bizia? Vill Jaink 135. Bizitza txartzat jotzen dute baiña gero atsegiñen atzetik dabiltza. Ib. 137.

txartzat eduki 5: Deia (“Ordura arte dantzari txartzat neukan nire burua”), Berria 3 (“Bere burua saltzaile txartzat dauka Hargousek”), Argia (“Ez nintzen banatzaile ona izan, ekoizle biziki txartzat neukan nire burua, baina gidoiak idazten hasi orduko konprenitu nuen huraxe zela nirea”); txartzat jo 66: Consumer 15, Berria 36, EiTB 4, Jakin, Karmel, Argia 6, UEU, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txartzat eduki 1, Josu Zabaleta (“Egiazko gizonak bere askatasuna nahi du beste ororen gainetik; gizagaixoa izan behar da, edo zakurraren arima eduki, askatasuna gauza txartzat edukitzeko”); txartzat jo 23: Berria 20 (“Italiako egoera, halaber, txartzat jo dute Erromako Unibertsitateko Fabiola Correalek eta Tatiana Montellak”), Iñaki Segurola (“Legeak eta ordena gailenak txartzat joa helburutzat hartzea ergelkeria izango da”), Juan Garzia (“Ezin dugu zientzia "ona" egin eta "txar"tzat jotzen dena geldiarazi”), Esteban Antxustegi (“Izan ere, naturaz, hau da jaiotzen diren momentutik, animalia jaiotzen direnez gero, berehala atsegin duten oro irrikatzen badute eta datozkien gaitzei beldurrez ihes egin eta hiraz arbuiatzen ahalegintzen badira ere, horregatik ez ditugu txartzat jotzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoak ontzat eduki eta ontzat eman arautuak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak txar sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper