24 emaitza toki bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

toki
1 iz. Espazioaren zati jakina, lekua. Nor geure aldian eta tokian gertatzen gara, nola ez dakigula. Lehengo tokira itzultzen da. Munduko tokirik ederrenean. Altxatu zen belaunikatua zegoen tokitik. Toki askotako jendea. Bi haur toki berekoak, guraso beren umeak. Ikasleak Jerusalemen bildurik zeuden tokian. Errota bat erosi zuen, toki egokian zegoena. Hor eta beste edozein tokitan. Abereei edanarazteko toki zabal erosoa. Toki agerian egina. Toki arrotzak beti dira gustagarri. Toki horretan ez dago lekurik. Ontziak tokiz aldatu nahirik (Ik. tokialdatu).
2 iz. Toki jakin batekoa. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. tokiko. Euskararen erabilera Euskal Autonomia Erkidegoaren toki-administrazioaren esparruan. Autonomia erkidegoetako eta toki erakundeetako organoek gehienez ere bi urte izango dituzte lege honetan jasotako betebeharrei egokitzeko.
3 (Esaldi hanpatuetan, mugatzailerik gabe eta leku atzizkiren batekin, aipatzen dena espazioan edo denboran oso urrun dagoela azpimarratzeko). Tokitara joan da! Tokitan dabil! Tokitan dago; gutxienez ordubeteko bidea. Tokitatik hator!
4 iz. Zerbait edo norbait koka daitekeen leku hutsa. Honenbeste meatze hain toki gutxian! —Niretzako tokia geldituko da? —Toki gehiegi ez baduzu behar, bai.

Aztergaia: toki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

behatoki, erakustoki; geltoki; pasealeku, ibiltoki; saltoki; bolatoki; zezentoki.

Jatorrizko forma

dantzatoki, dantzaleku; denda, saltoki; jolas, jolastoki; oilasko-erretoki; taxi-geltoki; zerratoki; zinetoki.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en tokian, tokian tokiko, tokitan: tokitan dabil!, tokitara: tokitara joan da!

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: toki-izen, tokiko .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

-en tokian, tokian-tokian, tokian tokiko; tokitan, tokitara.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  tokitan / tokietan zalantza agertu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-11-26): datuak hobeto aztertu eta proposamen zehatza ekarriko da.

toki egin
du ad.-lok. Tokia utzi. Ik. leku egin. Aienatu zuen berehala gogorazio hau, barruan toki egin gabe. || Jendez gainezka zegoen etxe aurrea, baina azkar egin zuen Matxinek gazte bientzako tokia.

Aztergaia: toki egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKI EGIN (V-gip, G-azp-goi, AN-gip-5vill, L, BN, S; H). Ref.: Lh; Elexp Berg; Gte Erd 211. Hacer sitio. "Toki egin (alde egin) (G-azp)" Gte Erd 211. v. TOKI EMAN. Zikinkeri loi oni beren bihotz gaiztoan toki egiten dioten gizonak. Mb IArg I 129. Aienatu zuan beriala gogorazio au barrunen toki egin gabe. Bv AsL 145. Beren ondoan zebiltzan, toki egiñaz, aien alde, lagun ta auzokorik urrenak, arroxko [...] aizkolarien oso adiskide zirala adierazi naian. Ag G 97. Lengo miñek atsegin berrieri zegien toki. Or Aitork 85. Lengoek oraingoeri toki dagite ta toki egiñez gorde oi dira. Ib. 253. Euskaltzaindiak epai / eman du nolabait, / esan digu zerbait / hache orrixe toki / egiñ nairik nunbait. Olea 264. Gure Gelatxon andre orretxek / dantzan egin du egoki, / [...]; plaza batian ikusi eta / orrek egiten du toki. Uzt LEG I 282. (Con determinantes). Geienak berriz ta berriz ere bekaturatzen dira ta deabru mutuari egiten diote beren animan berriro zori gaiztoko toki, ta gutik ez, betiko toki. Mb IArg I 244. Egin ote dit beribillean tokirik? Bart etzula baitzion. Ldi IL 39. Gero ta toki geiago [dotrina] berriari egin bear zaiola. Lab EEguna 107. Jendez gañezka zegon etxeaurrea; baña azkar egin zun Matxinek [...] gazte bientzako tokia. TAg Uzt 44.

toki egin 22: Elkar (“bere ezpainetan grazia berezia hartzen zuena, han-hemenka bere asmamenak sortzen zituèn esaldi pipertsuei toki eginez, edo herri jakintzaren esaera zaharrak tartean sartuz, hitzaren eta hizkeraren jardun ezin distiratsuagoan...”), Deia (“Kalean egotea ezinbestekoa da, ikusleekin harreman zuzen hori mantentzea, baina areto barruko ikuskizunen artean toki egitea seinale ona da”), Berria 13 (“Katalanez idatzitako literaturari toki egin izana polemikagai bihurtu nahi izan zuten batzuek: katalanez jarduten zutenei bakarrik ez baizik eta Herrialde Katalanetakoak ziren baina gaztelaniaz idazten zuten idazleei toki egin behar zitzaiela zioten”), Euskaltzaindia (“Pertsonaioi suertatzen zaizkien arrisku-une guztietatik onik ateratzeko ezohiko gertaeraren eragina hain nabarmena izanik, azkenean, naturaz gaindiko indarren jarduna saihetsezin bihurtzen zaio kontalariari, Jainkoari edo mirariari toki egiteak erakusten duenez”), Jakin (“Indar handiagoa jarri beharko litzateke herriko foro naturaletan harremanetan dauden pertsona, talde edo kolektiboek egituretan ahotsa izateko ahaleginean; beraien behar eta eskakizunei toki egin eta bide ematen laguntzeko egituren osaketan”), Karmel (“Bilduma honetan Euzkadin aurreko urtean zehar argitaratutako olerki askori ere toki egiten zaie”), Erlea (“Lau nobela aipatu ditugu orain arte, eta bosgarren bati toki egin nahiko nioke nik, eranskin modura edo”), DiarioVasco (“Adin ezberdinak islatzeaz gain, herriko eragile, elkarte eta norbanako ezagunei ere toki egin nahi izan zaie bideoklipean”), UEU 2 (“Enpresetan hizkuntzak duen garrantziaz jabetzea zen saio honen helburu nagusia, erakundeak helburu ekonomikoak izateaz gain, gizarte-erantzukizuna ere baduela ikusaraztea, gogoeta egitea zein toki izan dezakeen euskarak erakunde barruan eta nola eman pausoak gizartean toki egiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

toki egin 6: Mirentxu Larrañaga 3 (“Ate ondoko hormari zegokion espazioan, artelan modernoxeago bati toki egin zioten, Agure Jaunak behinola paper-denda bateko erakusleihoan begiz jo zuen harixe.”), Imanol Unzurrunzaga (“Zenbait erraz eta txukun antolaturik, eskatu bezala datozkit eta lehengoek oraingoari tokia egiten diote, eta toki eginez gorde ohi dira, berriro nahi dudanean ateratzeko”), Andoni Egaña (“Faktore asko gertatu zen aldi berean: telebista-programa hasi zen eta gainerako hedabideek ere toki egin zioten bertsolaritzari”), Patxi Zubizarreta (“Une hartan, azken bi hilabeteotan gure artean hain ugariak izan ziren isilune desatsegin haietako bat sortu zitzaigun. "Gelara noa", esan nion, eta bera hiri erdian autoak anbulantziari toki egiteko baztertzen diren gisara erretiratu zen, niri pasatzen uzteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa toki sarreran.

toki eman
ad.-lok. Leku eman. Zuen bihotzetan benetako leinargitasunari toki eman iezaiozue. Nahi ez zuena baztertu eta atsegin zitzaionari toki ematen ziola.

Aztergaia: toki eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKI EMAN (AN-gip ap. Gte Erd 211). Hacer sitio; dar oportunidad. v. TOKI EGIN. [Birtute au illunzeko asko da] oroipen loi bati toki ematea. AA III 392. Franxex Larraldek dio, behar orenetan, / eskola toki eman sorthu den geletan. Hb Esk 134. Zuen biotzetan benetako leiñargitasunari toki emon eiozue. Ag AL 162. Noiz da pekatu? Zirikaldi oieri toki emandakoan. MAtx Gazt 53. Zer da toki ematea? [...] Gure buruan edo biotzean, jakiñaren gañean, naita erabiltzea edo iraultzea; orixe da toki ematea. Ib. 53. [Gazteen] lagunarte gozo ederrari toki eman zion. Zait Plat 103. (Con determinantes). Baterako ta besterako zela an eman zidan osasun, hasti ta toki ona. Mb IArg I 53. Ez degiozula ezkon-gurari toki geiegi eman. AA I 599. Oek dira Jainkoaren itza adi lezakeela aditzen ez duenak: aditurik biotzean tokirik ematen ez diezanak. AA III 593 (596 tokirik ez emate au). Jokalariai jokorako tokia ematea. AA (ed. 1823), 169 (ap. ELok 188). Ezezazu arren iñor sentenziatu geiago aditzeko tokirik eman gabe. Arr GB 30. Etziokaten eman nai izan ontzian tokirik. Bv AsL 105. Zaldun jokalariai tokia ematearren, jokogelatik irten ziran lagun biak. TAg Uzt 182.

adib: leinargitasun iz. Leinargia denaren nolakotasuna. Ik. noblezia. Euskaldunen leinargitasuna gora jasotzen ziharduela. Zuen bihotzean benetako leinargitasunari toki emateko.

toki eman 6: Berria 5 (“Arantza Aurrekoetxea EAJko legebiltzarkideak urrian adierazi zuenez, euskarari ordu gehiago eman behar zaizkio, baina malgu jokatu behar dugu ikastetxeek hizkuntza proiektua gara dezaten. Ikusi behar da atzerriko hizkuntzari eta gaztelaniari zein toki ematen zaien”), Argia (“Laborarien beldurra izan da, ardi horiek hilez gero, kanpoko arrazeei toki ematea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

toki eman 1, Pello Zabala (“Ordeka den tokietan batik bat, zeren malkar eta mailo, aldapa eta pendizak dituenak, hobe du artzaintzari toki ematea edo ikasi du eskarmentuz, pinuak ere baliorik baduela gure inguru hauetan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, leku eman arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa toki sarreran.

toki izen, toki-izen
iz. Leku izena. Toki izenen euskal izendegi aberatsa.
tokia hartu
1 ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek leku huts bat bete. Ik. lekua hartu. Kantinako mahai batean tokia hartu eta ezer ez eskatzea lotsagarri iruditzen zitzaidan.
2 ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek leku bat (asko, gutxi...) bete. Ik. leku hartu 2. Toki handiegia hartzen du tresna horrek.
3 ad.-lok. Ordezkatu. (-en atzizkiaren eskuinean). Etxekoandrearen tokia hartu duten langileak ere emakumeak dira.
4 ad.-lok. Hotel, jatetxe edo kideko batean erreserba egin. Sagardotegi batean afaltzeko tokia hartu dugu.
5 ad.-lok. Multzo, segida edo hierarkia batean, norbaitek edo zerbaitek berari dagokion lekua hartu. (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Borroka honetan nork bere tokia har dezala, gogoaren eta indarren arabera.

Aztergaia: tokia hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKIA HARTU Ocupar sitio. "Toki handiegia hartzen du tresna horrek, cette machine occupe trop d'espace" Dv s.v. har. [Sorhoetan] treflak eta luzernak hartzen dute tokirik gehiena. Dv Lab 92. Coger sitio, acomodarse. Apaiz ta fraile ta edozein nekazari sartzen zan ara, jaiotetxera bezelaxe. Sukaldean tokiak artuala [...]. A Ardi 127. Tokirik ezin artuz, jendea / lên zeukanetik bestera. "La gente, no hallando donde acomodarse". Or Eus 392. Aal zituten tokiak artu zituten [zirkuan]. Or Aitork 139. Kantinako mai batean tokia artu ta bazkaltzeko guztian ezere ez eskatzea, lotsagarri iruditzen zitzaidan. Anab Aprika 64.

tokia hartu 246: Berria 108, EiTB 68, Argia 23, Elkar 11, DiarioVasco 7, UEU 7, Elhuyar 4, Deia 3, Erlea 3, Karmel 2, ElCorreo 2, Aizu

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tokia hartu 120: Berria, Herria, Anjel Lertxundi, Lutxo Egia, Felipe Juaristi, Monika Etxebarria, Jon Alonso…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa toki sarreran.

tokia hustu
1 ad.-lok. Ipar. Etxe edo eraikin bat utzi, bertatik alde egin. (Singularrean nahiz pluralean). Tokia hustu behar nuen goizean goiz, zernahi kosta. Atzo arratsaldean zeukaten tokiak husteko azken epea.
2 ad.-lok. Batez ere Ipar. Norbait eraikin batetik irtenarazi. (Singularrean nahiz pluralean). Ertzaintzak nahikoa denbora izan zuen tokia husteko.

Aztergaia: tokia hustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKIA HUSTU Abandonar el lugar, desalojar. "Toki hori hustu beharko da! (G-azp, AN-5vill)" Gte Erd 211. Tokia huts baziniro? "Que l'on déloge sans trompette". Gy 233. Gogoari eman nuen tokia hustu behar nuela goizean goiz, zer nahi gosta. StPierre 18. Sakiak hein batean gogortzearekin, tokia hustu behar zen iparrera buruz. Ib. 24. Zorigaitz, tokien hustera ez aski goiz ernaturik, makila-palangaren menean egon zireneri! Barb Sup 146.

tokia hustu 2: Consumer (“eta segurtasuna (bideozaintzako kameren, suterik edo gertatuz gero tokia husteko argibide eta planoen, segurtasun pertsonalaren...falta hautematen da”), EiTB (“Azaldu duenez, ETAren izenean egin dituzten deiak benetakoak zirela egiaztatu ondoren Poliziak tokia hustu eta ibilgailua aurkitu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu tokia hustu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da oso erabilia, baina adibide bat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa toki sarreran.

tokialdaketa
iz. Tokialdatzea. Hitzak perpausean nozi ditzakeen tokialdaketen arabera.

Aztergaia: tokialdaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
tokialdatu, tokialda, tokialdatzen
da/du ad. Tokiz aldatu. Ik. lekualdatu. Frantziskoren oina ez zen tokialdatu. Azentua erraz tokialdatzen da. Hitzak ausarki tokialdatuz.

Aztergaia: tokialdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tokialdatu, tokialda, tokialdatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

tokialdatu, tokialda, tokialdatzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldatu.

tokian tokiko
adj. Toki bakoitzean bertakoa. Ikusi dugu atseginarekin, tokian tokiko batasun bat badela hor. Foruak nork bereak ditu eta tokian tokikoak dira.
Loturak

Aztergaia: tokian tokiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

sasi-amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

toki sarrerari dagokion azpisarrera.

tokian-tokian
adb. Han eta hemen, toki batean eta bestean; toki bakoitzean. Eginkizun ohoretsu hartan ibilia zela munduan zehar, tokian-tokian, arrisku bila. Tokian-tokian ehizatzen dutenarekin konpondu beharko dute. Tokian-tokian, ospakizun egunak aldatu egiten dira.
Loturak

Aztergaia: tokian-tokian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKIAN-TOKIAN Por distintos sitios, por aquí y por allí; por zonas. Txakurrak badakizu tokian, tokian / dirala, ta naukela ni dongak erdian; / kaleak garbituaz zu zabiltz kantetan, / paperak zelan loitu ni beti penetan. AB AmaE 259 (palabras de lamentación de un secretario a un barrendero). Eginkizun ooretsu artan ibillia zala munduan zear tokian-tokian arrisku billa. "Andando por diversas partes del mundo buscando sus aventuras". Berron Kijote 50. Eta mantarrak jartzekoan, tokian-tokian Don Kijote ubelduta ikusirik etxekoandreak. "Viese la ventera tan acardenalado a partes a Don Quijote". Ib. 174.

tokian(-)tokian 52: Berria 26 (“Tokian tokian, ghetto sozial eta geografikoetatik ateratzen ari den askozaz jende gehiago ikusten dugu, baina nazioan ez gara iritsi manifestuaren funtsa ulertu eta abian jartzera”; “Datorren urteko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara tokian-tokian izen horrekin herri plataformak sortu nahi dituzte”), Consumer 8 (“Bekak ematen dizkiete tokian-tokian elikagaiak ekoizten dituzten proiektuei”), EiTB 6 (“Road Movie proiektuan dozena bat lagun ari da estatuan barna zinea dirurik gabe egin daitekeela erakusten eta tokian tokian zinearen sekretuak erakusten”), Argia 5 (“Tokian tokian, herri eta eskualde bakoitzak etorkinekin izandako esperientzietara eraman dute solasaldia”), UEU 2 (“Osagaiak ez dira egonkorrak eta koherenteak, iragankorrak eta zatikakoak baizik, toki gehienetan berdintsuak, baina tokian-tokian halako ukitu berezi bat izaten dute”), Aizu! (“Hau da, tokian-tokian nor elkarrizketatu esaten dietenak”), Elkar (“Hirondelle trosta txikian abiatzen zen, eta, legoa baten hiru laurdenetan tokian-tokian gelditzen zen bidaiariak jasotzera”), Deia (“Bakea tokian-tokian eraikitzen' nazioarteko konferentziaz ere arituko dira”), Jakin (“Datu orokorrak baino analizatzen ez badira, tokian-tokian eta unean-unean dauden muturreko egoeren datuak nahasten dira”), Uztarria (“Oso eztabaida zaila da, tokian-tokian baremoak asko aldatzen direlako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tokian(-)tokian 23: Berria 20 (“Nikolai Petrovek, Moskun egoitza duen Nazioarteko Bakerako Carnegie Zentroko adituak, esan zuen ezin duela baztertu tokian-tokian indarkeria pizteko arriskua”), Patxi Ezkiaga (“Ohe madarikatu honetan etzan zen Don Kijote; eta gero, bentako etxekoandreak eta alabak, biok, mantarrak jarri zizkioten goitik beheraino, Maritornesek argi egiten zien bitartean, honelaxe baitzeritzan Asturiasko neska; eta mantarrak jartzekoan, tokian-tokian Don Kijote ubelduta ikusirik etxekoandreak, erorkako baino kolpe ondoko itxura gehiago ageri zela han, esan zuen.”Iñigo Aranbarri (“XVI. mendean pizzarik eta antzekorik ez zegoenez, tokian-tokian ehizatzen dutenarekin konpondu beharko dute zazpi tripulatzaileak”), Lutxo Egia (“Tokian-tokian txakurrak ortozik”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AS // EBBk soildua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

sasi-amreditak (Ik. Hitz-elkarketa/4, 49).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

toki sarrerari dagokion azpisarrera.

tokiaren gainean
adb. Ipar. Tokian bertan. Oihanik ederrenak eta baliosenak heldu dira tokiaren gainean sortzen diren zuhamuetarik. Oren bat osoa badaramagu tokiaren gainean.

Aztergaia: tokiaren gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TOKIAREN GAINEAN Sobre el lugar, en el sitio, en el mismo sitio. Oihanik ederrenak eta baliosenak heldu dira tokiaren gainean sortzen diren zuhamuetarik. Dv Lab 326. Tokiaren gainean sorthu den arbola, landatua baino hobeki heldu dela. Ib. 337. Bainan tresna hura ez da urrurik, ez eta tokiaren gainean. Bertzetarik erakharri behar laiteke. Ib. 68. [Treina hartu zuela] ikusi nahiz eta ikasi, hemen tokiaren gainean [...]. HU Aurp 206. Hogoi ta bortz liberetan erosi ardiak hamabortzetan ezin sal, tokiaren gainean bederen. JE Bur 119. Oren laurden hartan hola ari ziren, tokiaren gainean; hurrats batez [...] elgarren ganik baztertu ezpaitziren! Barb Sup 184. Ez da hori haizeak akhulatu behar duen sua, tokiaren gainean argitzen du. Ib. 173. Oren bat osoa baderamagu tokiaren gainean. Noizbait, haatik, karabinero batek ekartzen dauzkigu gure paperak. JE Ber 13. Horra bada nola, ez nahiz beren fortuna zubi hortan erain beharrik gabe, hain prestu zauden tokiaren gainean aiduru. Lf Murtuts 22. Egia da damugarri dela hanbat gizon, tokiaren gainean egoteko ofizioak dituztenak ez ditezen kanpo-lanetan ikasiak. Dv Telem (ed. 1996), 203.

tokiaren gainean 1, Berria (“Lehenik elkarrekin gosari goxo bat egin dugu, ardiak tokiaren gainean, sobera mugitu gabe, alatzen zirela Kizku landetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tokiaren gainean 10: Herria 8 (“Donibane Lohizune eta Getaria arte hortako errebidean, Ahetzerat buruz doan bidearen juntatik hurbil, ezarri dute "radar" delakoetarik batto, alde bat tokiaren gainean dagoena, gau eta egun salatzeko zalutasun handiegian dabiltzan autozainak”), Menane Oxandabaratz (“Ainitz kanpoan ibili, ainitz... bortitza ez nintzen bainan ez nintzen sekulan tokiaren gainean egoiten”), Xipri Arbelbide (“Orduan Belokeko beneditarrei eskaini zien, Xiberoan predikatzen aritzeko tokiaren gainean izanen zirela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa toki sarreran.

tokika
adb. Han-hemenka, han eta hemen. Horra non gure ondo-ondoan, ezkerretarik, agertzen zaigun ur eremu handi bat, tokika dirdira hits bitxi batekin, alde orotara higitzen dena isil bezain eztiki. Aldizka eta tokika aldakuntza anitz eginez.

Aztergaia: tokika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. 'han eta hemen'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

tokiko
adj. Toki jakin batekoa. Ik. bertako. Tokiko buruzagiek ere begi onez ikusten zituzten. Frantsesaren kaltean, baina baita tokiko dialektoen kaltean ere. Tokiko produktu eta ohituren inguruko ekitaldi mordoa izango da Izaban.
Loturak

Aztergaia: tokiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

tokiko izond. argirik ez dugu inon aurkitu; iz. gisa behin (Tx. Izagirre: "Elkarrekiko Merkatuaren lurraldean dagona ta Laterkide baten seme izanezkero, dagon tokian tokikoen eskubideak izango ditu"); besteak izlag.ak dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

tokian tokiko izlag. G-EB 3: Vill Jaink ("Tokian tokiko eta orain oraingo ona gozatzen baizik eztaki"), MEIG 2 ("Berak dioenez foruak nork bereak ditu eta tokian tokikoak dira", "Legeok tokian tokikoak ziren hori guretarrei maizegi atzentzen bazaie ere"); tokiko izlag. IE-Zu 9: Dv Lab 2 ("on da jakitea nahiz tratukotzat, nahiz bertze egiteko askorentzat, zer aditzen den herri bakotxean tokiko goldeaz", "Bizkitartean gure tokiko laborariak nekhez altxatuko ditu etxean behar dituen ergi eta hazgei guziak"), HU Zez ("Zenbat gehiago eztire bihotzez estakatuak, josiak beren tokiko mintzaiari"), CatJauf ("Tokiko buruzagiek eta populuek ere begi onez ikhusten zituzten"), Mde Pr 3 ("Europar kultura bat badago, gurean, beste herrietan bezala tokiko ikurra eta usaina duena", "frantsesaren kaltetan, baina bai tokiko hizkelkien kaltetan ere", "Iratxoa beraz tokiko oroipen bat litzateke soilki"), Izeta DirG ("Tokiko zenbeit hitz ez-ezagunen argitzeko eratxeki dion iztegiñoa"), Casve SGrazi ("gorestekoak litazke tokiko ohidura, jai eta jostetak") // cf. toki ap. DRA: tokiko izlag. Harriet: "Tokiko usaiak", "Tokikoek erraten dute"; tokian tokiko izlag. Egunaria 1861: "Tokian tokiko gisa"; Prop. 1903: "Jainko Jaunak tokian tokiko arteak arimen zeruko biden sar-arazteko"; Esk. Gazet. Almanaka 1895: "Eskunetik edo ezkerretik, zakhutik edo zorrotik, tokian tokiko eta denboran denborako arabera, dugun jokha bizitzeari"; Herr 1960: "Guk hemen badakigu gure eginbideen eta dretxoen berri; eta ikusi dugu atseginekin tokian tokiko batasun bat badela gauza hoitaz okupatzeko", "Aratsaldean mundu bat bildu da besta ikusi nahiz: tokian tokiko hainitz, bainan orobat udatiar elemenia".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tokian(-)tokiko izlag. 35: G 1 (M. Ariztia); IE 3 (Lf; M. Goihenetxe; Herr 1971); EB 33 (SM 2; MAtx 2; Zerbitzuan 1986; KultUrtekaria 1985; EEM HizkLiter; UZEI 3; Saioka/4; EuskararenProgr 1982; Egin 1977-1988 bitartekoak 3; M. Ugalde; E. Jimenez; Hemen 1988 2; J. Erzibengoa; UnescoAlb 1990; J. Oregi; EHAA 1988; Tx. Preciado; Eguzki Erregearekin; Azurm; PPer; J. Agirreazkuenaga; P. Xarritton; BAO 1993; J. Arexola-Leiba); tokiko izlag. 27: B 2 (Zubk ItxasA; Erkiag), G 1 (Lfn), IE 16 (GH 1933; JE EuskG 2; Eskual 1919; AIr; Otoizlari 1979-1984; Iratz 2; Herr 1987-1992 artekoak 6; XArb), EB 8 (SM EiSet; N. Mujika; J.L. Davant 2; BalioUrritu 1984; B. Oihartzabal;M. Navarro; X. Mendiguren B.); tokiko iz. G 1: Tx. Izagirre (ik. gorago).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tokian tokiko : DFrec 12, AB38 2 (ambiente), AB50 5 (periférico, local), Euskalterm 1; tokiko izlag.: DFrec 6, AB38 5, AB50 4 ('local'), Euskalterm 8 ('local, del lugar'); tokikotasun : DFrec 1, LurE; tokikotu : LurE; tokikotzen: LurE // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tokian tokiko : DRA izlag. (s.v. toki, adibideen artean); tokiko : EuskHizt (izlag.; s.v. toki, adibideen artean: "Zer aditzen den herri bakoitzean tokiko goldeaz"; "Frantsesaren kaltetan, baina baita tokiko hizkelgien kaltetan ere"), HiruMila (local, de cada lugar), ElhHizt (izlag. local, del lugar, lugareño, -a), Lur EG/CE (local) eta EF/FE (local), Casve EF (1 autochtone, de l'endroit, du pays; 2 local), HaizeG BF (de l'endroit), Lh DBF (1 de l'endroit, du pays; 2 local), DRA (s.v. toki, adibideen artean), PMuj DVC (1 local; tokiko aizeak = vientos locales; 2 tópico, relat. a un lugar; 3 testigo presencial, asistente, circunstante, presente; 4 locativo - Gram.; 5 tokiko elde = endemia; tokiko seme = indígena); tokikotasun : EuskHizt (iz. 1977; cf. tokitasun 1962), EskolaHE; tokikotu : EuskHizt (1973), EskolaHE, DRA (hacerse a un lugar, aclimatarse; GH aipatuz); tokikotze : EuskHizt.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: local (adj.).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

toki sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

tokiko mozkinak.

tokikotasun
iz. Tokikoa denaren nolakotasuna. Kultura-programatzaileak tokiko sorkuntza sustatu behar du, tokikotasuna baita unibertsaltasunaren giltzarria.

Aztergaia: tokikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
tokikotu, tokiko/tokikotu, tokikotzen
da ad. Bertakotu. Jende arrotz batzuk, behin zozokeria bat egin haurkeriaz edo ez zirelako tokikotuak, eta lana galdu.

Aztergaia: tokikotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tokikotu, tokiko(tu), tokikotzen. da ad. 'bertakotu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tokikotu, tokiko(tu), tokikotzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bertakotu.

tokilabilaso
iz. Ipar. Tokilasoa.

Aztergaia: tokilabilaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu tokilabilaso, tokilaso formarik aurkitu; okilaso 1 (Zait Plat: "Erri artako iakitun bikainenak, Erakleito, Parmenide, Pitagora eta Enpedokel aiputan artu ta Platonekin alderatu ta alkar io ditugu dagoneko, oiek baitzenituen Platonen aitaso, arbaso, okilaso ta tokabilaso"); tokabilaso 3 (Vill Jaink 2: "Gurasoak ematen digu semearen esplikazioa; gurasoarena, berriz, aitasoak ematen digu, onena arbasoak, eta arbasoarena tokabilasoak, eta ola nai duzun arte"; "Piztiak lanean ari direnean, beti berdin ari zaizkitzu, ezertxo ere aldatu gabe, gurasoak eta arbasoak eta tokabilasoak ari ziran bezala, berdin berdin ari dira gizaldiz gizaldi eta belaunez belaun"; eta Zait Plat aip.lek.).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

okilaso : HiztEn ("ik. tokilaso"), LurE; tokilabilaso : LurE; tokilaso : HiztEn. Bestetakoak: okabilaso: DRA ("Retartarabuelo [sic] Saint-Jayme, Ms"); ok(h)ilabiraso: DRA; okhilamaso: DRA ("Tatarabuela (...) Egunaria, 9-4-1959"); tokabilaso: 3000 Hiztegia, DRA; tokibilaso: 3000 Hiztegia; tokilabilaso: 3000 Hiztegia, DRA (Gazteen Almanaka, 1934); tokilaso: Elhuyar Hiztegia, DRA (Prop 1896; Lafitte, GH 1965).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'aitonaren aitona, tokilasoa'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. tokabilaso / tokilabilaso / tokilaso banaketak.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aitonaren aitona, tokilasoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "tokilaso [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

tokilaso
iz. Ipar. Birraitonaren edo birramonaren aita. Ik. tokilabilaso. Teoria mailan, liberal aurrerakoitzat zeukaten euren burua; praktikan, ordea, Mauraren tokilasoak baino atzerakoiagoak ziren.

Aztergaia: tokilaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «Ipar.» markarekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

tokilla
iz. Heg. Artilezko jantzia, emakumeek sorbalda gainean jartzen dutena edo ume txiki baten gorputza biltzeko erabiltzen dena. Bi neskek goiza eman zuten eurek egindako pitxiak eta jaioberrientzako eta baserritar jantzietarako tokillak saltzen.

Aztergaia: tokilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

tokilo
adj. Ipar. Moldakaitza, jendetasunik gabea. Nehorentzat ez dela on euskara, tokilo zenbaitentzat baizik.

Aztergaia: tokilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'moldakaitza, jendetasunik gabea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

moldakaitza, jendetasunik gabea.

tokiotar
1 adj. Tokiokoa, Tokiori dagokiona. Tokiotar agintariak.
2 iz. Tokioko herritarra.

Aztergaia: tokiotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

tokiratu, tokira/tokiratu, tokiratzen
da/du ad. Aipatzen den tokira joan edo eraman; aipatzen den tokian jarri. Erdian tokiratu zuen.

Aztergaia: tokiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tokiratu, tokira(tu), tokiratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tokiratu, tokira(tu), tokiratzen.

tokitsu
adj. g. er. Tokiez eta kidekoez mintzatuz, leku handia duena.

Aztergaia: tokitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

bakarrak (Orixek) erabili duen arren, onartzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zabala.

tokitu, toki/tokitu, tokitzen
da/du ad. Kokatu. Gau hartan nahiko lan izan zuten Aritxulegiko harkaitzera igotzen; han tokitu ziren biharamun osoan.

Aztergaia: tokitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tokitu 3: Or SCruz 2 ("an tokitu ziran biaramon osoan, atertzeko bildurrez", "Santa Kruz eta Soroeta an tokitu ziran"); Txill Let ("Animari dagokio, ordea, sentimendua, ta ez dezake berez tokitzerik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tokitu 4: X. Odriozola 2 ("Istambul-eko etxeak, arau gabe tokituak dira", "Istambul, Galata, Bosforo eta Urrezko Adarra gailurtzen dituen hiritik at tokituriko bere jauretxetik adierazten du"); Lantziri ("Dorre hori tokitzeak egitate arras logikoa dirudi", "erran dezagun ehortz-oroitarriak bizilekuak baino gorago tokituak direla").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tokitu : LurE; tokitze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, AB38, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tokitu : EuskHizt ('delako tokian kokatu edo jarri'), HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC; tokitze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Casve EF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

tokitu, toki(tu), tokitzen. // EBB (1999-10-15): hurrengo itzulirako.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tokitu, toki(tu), tokitzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

kokatu.

tokiz kanpo
Lekuz kanpo. Ezkontza sakramentua den ala ez den eztabaidatzea tokiz kanpo dago hemen. Tokiz kanpo sentitu ginen. Tokiz kanpoko adierazpenak.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper