15 emaitza nagusi bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

nagusi
1 iz. Etxeko burua; zenbait erakunde edo talderen burua; lantegi edo fabrika bateko jabea; jabea. Ik. ugazaba. Non dira orainokoan zerbitzatu dituzuen jaunak eta nagusiak? Baserriko nagusi gaztea. Morroi haren nagusia etorri zenean. Nagusien eta langileen arteko gorabeheretan. Gure lantegiko nagusia gizon ona da. Zerbitzari batek ezin bi nagusi zerbitza ditzake. Nagusiak agintzen baitu. Fraide-etxeko nagusia. Ontzi-nagusiak agindurik. Txakurrak ere abiatu ziren beren nagusien ondotik. Ez nagusi, ez mutil. Nahi duzun bezala, nagusi jauna; jipoitu behar banauzu, datorrela jipoia. Nagusi andrea salmahaiaren atzean dago, aurpegi ilunez.
2 (Predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Ilobak dauzkat nagusi, indarrak joan ihesi, honez aurrera horien mendean beharko dut bizi. Kanpokoak nagusi eta etxekoak morroi agertzen zirelako. Nagusia etxetik kanpo, mutilak nagusi. Errusian boltxebikeak nagusi egin zirenetik hona. Hartzen duzu deabrua zure nagusi, eta ahalke zara haren mutil zarela esatera. Lehen sartu zitzaizun ezpata zorrotza, zure etxe-nagusi jartzean arrotza. Gizona emaztearen jaun eta nagusi izateko. Geure bizitzaren jaun, jabe eta nagusi bagina bezala. Hala eta guztiz ere, irakurlea da nagusi, inor izatekotan, eta idazlea zerbitzari. Nork bere sailean nagusi behar du izan, eta bestearenean mirabe. Bego hori guztien nagusi.
3 (Gauza abstraktuez mintzatuz, predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Dakienak daki nolako giro negargarria genuen nagusi zenbait "Euskaltzaleen biltzar" zirelakotan. Gogorkeria izan omen da nagusi arazo honetan gure artean. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege.
4 Garaile, gailen. (Predikatu-osagarri gisa, artikulurik eta kasu markarik gabe). Nor atera zen nagusi? Berdintasuna gerta dadin nagusi. Artoaren aldean garia nagusi, ogi gabe gizonik ondo ez da bizi. Askok espero zuten frantsesa nagusi, baina azpeitiarrak dio irabazi. Toki batean ageri da nagusi gales hizkuntza: elizan.
5 iz. Ipar. Maisua. Ik. ofiziale; kontramaisu 2. Ikaslea ez da bere nagusia baino gehiago. Hargin-nagusia eta hargin-mutilak.
6 adj. Garrantziaren, gorabeheraren arabera lehena dena. Meza nagusia. Herriko plaza, kale nagusia. Aldare nagusian. Donostiako Aste Nagusia. Euskal Herriko errepide nagusietan. Errenteriar batek bazituen bi sorterri: sorterri nagusia eta sorterri txikia. Orixeren poema nagusian. Jakinduriaren oinarri nagusia. Gure fedearen misterio nagusiak. Euskaltzaindiaren egiteko nagusia euskararen batasuna da. Perpaus nagusia eta mendekoak. Gipuzkoako Batzar Nagusiak. || Hotel dotore bateko atezain nagusi izendatu zuten.
7 adj. Batez ere bizk. Jaiotzez lehena dena. Anaia nagusia.
8 adj./iz. Adinez heldua. Pertsona nagusien artean. Nagusiek ere irentsi ezineko liburuak dituzte gure haurrek.
9 adj. Larria, handia. Lagun hurkoari egin diozun kaltea nagusia edo handia bada. Gauza nagusi edo larrian.

Esaera zaharrak

Nolako nagusia, halako pagua.

Aztergaia: nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

"Ipar. ba al dago nausi besterik?" galdetu zen; erantzuna, baiezkoa da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

-g-duna (ere) erabili duten IEkoak: Gç, ES, Bordel, Gy, Hb, Elzb, Elsb, Jnn, Arb, Ox, Etcham, Zub, Iratz, Mde, JEtchep, Izeta, Larz, Ardoy, Xa, Mattin, Casve.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hauzitegi nagusi; letra nagusi, (hizki nagusi).

Jatorrizko forma

zirkulu nagusi; zirkulu nagusi baten buruak.

Jatorrizko forma

ugazaba, nagusi.

Zerrenda osagarriak

a) (adj.) HezkAdmin: principal capital (adj.)/central. / IparKazet (Justizia): audience solennelle: auzialdi nagusi; pourvoi en cassation: gorte nagusiari/gorenari dei; b) (iz.) HezkAdmin: patrón (dueño); arrendador. / EEgunk: "nagusi". / HitzIrud: "nagusia = amo, patrón". / IparKazet (Gizartea): parrain: nagusi (/peonak).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak gehituz: 1 iz. 2 izond.; eta AS gisa gehituz: nagusi egon , eta adib. gisa, hala onartuz gero: nagusi-langileak, nagusi-morroiak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da lehendik araututakoa.

nagusi-etxekoandre
iz. pl. Etxeko jauna eta etxekoandrea; etxeko jaunak eta etxekoandreak. Zaharrak eta nekatuak aurkituko dituzu Azkarragako nagusi-etxekoandreak. Morroiek nahi dute nagusi-etxekoandreak bezala bizi.

Aztergaia: nagusi-etxekoandre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

dudazkoak edo mugakoak dira hau bezalako dvandvak; adibide gisa eskain liteke, eta, aukeran, lehenago jasoko lituzte lantaldeak beste batzuk, gaur baliagarriagoak direlako edo: nagusi-langileak, nagusi-morroiak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Bitxi egiten zait. ETXEJAUN-ETXEKOANDRE izatekotan" (2008-07-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): nagusi-etxekoandre azpisarrera gisa, nagusi eta etxekoandre sarreretan.

nagusi-langile
iz. pl. Nagusia eta langilea; nagusiak eta langileak. Zein dira nagusi-langileen arteko haserreen iturburuak?

Aztergaia: nagusi-langile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva mugakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da lehendik araututakoa.

nagusi-morroi
iz. pl. Nagusia eta morroia; nagusiak eta morroiak. Holako eta holatsuko solasetan pasatu zuten gaua nagusi-morroiek.

Aztergaia: nagusi-morroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva mugakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da lehendik araututakoa.

nagusiarazi, nagusiaraz, nagusiarazten
du ad. Nagusitzera behartu. Adimena nagusiarazi beharrez, horra zertaratu den gure ameslaria.

Aztergaia: nagusiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nagusiarazi, nagusiaraz, nagusiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

nagusiarazi, nagusiaraz, nagusiarazten.

nagusigo
iz. Nagusitasuna. Kristau sinestearen nagusigoa ez da alferrik zabaldu mundu osoan, hain nabari.

Aztergaia: nagusigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

nagusikeria
1 iz. Nagusitasun gaitzesgarria; jauntxokeria. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Kristau zintzoa da, baina ez du maite apaizen nagusikeria elizatik kanpo. Ugazaben nagusikeria eta zekenkeria.
2 iz. Haur batek eginiko gizonkeria.

Aztergaia: nagusikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
nagusiki
adb. Batez ere, gehienbat. Herbehereetako enpresek jaso dute diru horren zatirik handiena eta, nagusiki, makinak konpontzeko eta instalatzeko erabili da. Iazko solasak, sasoi honetan berean, aro txarraz genituen nagusiki.

Aztergaia: nagusiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

berria da; orain arte, batez ere, gehienbat bezalakoak erabili izan dira.

nagusikiro
adb. Nagusiari dagokion eran, dotoreziaz. Nagusikiro zeruan, kaioa hegazka.

Aztergaia: nagusikiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

nagusiari dagokion eran.

nagusiorde
iz. Nagusiaren hurrengoa edo ordekoa. Etxeko kontulari edo nagusiordea.

Aztergaia: nagusiorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

nagusitan
adb. Heg. Helduaroan. Ik. handitan. Nagusitan zer izango zara?
Loturak

Aztergaia: nagusitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-10-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nagusitan 4: Baietz/2 (“Nagusitan 2 metro eta 35 zm. zituen eta 232 kilo izatera iritsi zen”), K. Biguri (“Nagusitan zer izango den ikusten ote du?”), J. Arretxe (“Bakarrik geratu zen eta nagusitan suge ikaragarria bilakatu zen”), Erlijio katolikoa (“Kristau izateko lehen urratsak nagusitan egitean, hiru sakramentuok batera ospatzen dira eta ordena honetan: Bataioa, Sendotza eta Eukaristia").

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: nagusitan adlag. Heg. [AS s.u. nagusi].

nagusitasun
1 iz. Nagusi denaren nolakotasuna; nagusi denak duen lehentasuna edo aginpidea. Jainkoaren nagusitasuna. Nafarroa Behereak Lapurdiren aldean, jendez eta eremuz, orain duen nagusitasuna. Bere buruaren nagusitasunaz aspaldi jabetua zen Larramendi. Erdi Aroko aho poesia, hainbeste belztu ohi dugun Ahaide Nagusien nagusitasunarekin —edo, nahiago baduzue, nagusikeriarekin— batean joan zitzaigun. Nolanahi ere, elizgizonen nagusitasuna gure artean oraindik ez da bukatu. Hitzen forma zaharrago eta berriagoen artean, zaharragoei dagokie nagusitasuna euskara batuan. Badira bi nagusitasun; lurrekoa aski da enetzat. Nola kendu nahi diote Elizari bere nagusitasuna? Atxiki dezagun hemen, gure sorterrian, gure lurrean, gure etxeetan, gure nagusitasuna. Nagusitasun osoa eman zion infernuko espiritu gaiztoen gainean. Aita santuaren nagusitasuna onesten ez dutenak.
2 iz. Seme zaharrenaren eskubidea, oinordekotza, premutasuna. Bere nagusitasuna saldu zion Jakobi.

Aztergaia: nagusitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
nagusitu, nagusi/nagusitu, nagusitzen
1 da ad. Nagusi bihurtu edo gertatu; nagusitasuna hartu. Etxean nagusitzen den morroia. Mairuak ez zirela inoiz Euskal Herrian nagusitu. Baina turkiarrak nagusitu ziren hamahirugarren mendean Palestinako lurrez.
2 da ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. gailendu. Azkenean egia nagusitu zen. Badela iraultza ezagun bat, XVII-XVIII. mendeetan Europan barrena nagusitu zena. Beharrik, ez zaigu nagusitzen etsipena. Infernuko indarrak ez zaizkit nagusituko sekula. Erdara ari zaiola nagusitzen euskarari.
3 da ad. Adinez nagusi egin, heldutasunera iritsi. Hazi eta nagusitu baino lehen.

Aztergaia: nagusitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-01-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nagusitu, nagusi(tu), nagusitzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

nagusitu, nagusi(tu), nagusitzen.

nagusitza
iz. Nagusigoa. Datan eta Abironek Moisesi nagusitza berentzat kendu nahi zioten.

Aztergaia: nagusitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-01-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

nagusitze
iz. nagusitu aditzari dagokion ekintza. Nagusitze nahiak Alemaniaren zatiketa eta gerra hotza ezarri zituen 40 urtez.

Aztergaia: nagusitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper