40 emaitza lotsa bilaketarentzat - [1 - 40] bistaratzen.

lotsa
1 iz. Ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentipen ezatsegina. Ik. ahalke. Hau lotsa! Lotsaz beterik. Ondasun horiek besteren hainbat gure badira, ez dirudi gupida edo lotsarik izan behar genukeenik horietaz jabetzeko. || Konponduak ez du lotsarik; urratuak bai.
2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal1 7. Elizgizonei zor zaien lotsa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei.
3 iz. Norbaitek bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea. Ez du lotsarik. Hitza eskatzen dut, hala eta guztiz ere, eta lotsa gutxirekin gainera, gure behin bateko neskatxen irudira.
4 iz. Moralaz, eta, batez ere, sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. Lotsa da gazteen edergarri maitagarriena.
5 iz. Ipar. Beldurra. Ik. lotseria. Lotsak hartu zuen.

Esaera zaharrak

Ilunpetako lana, argitan lotsa. Lotsa denari malda guztiak otso.

Aztergaia: lotsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'ahalkea'. 2 Ipar. 'beldurra' / AS: lotsa gaizto, lotsa izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lotsa eman, lotsa gaiztoko, lotsa galdu, lotsa gorde, lotsa gorri(t)an, lotsa gutxiko, lotsaren lotsaz, lotsaz, lotsazko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lotsa gaizto, lotsa izan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "auzo-lotsa adiera (Vergüenza ajena) biltzekoa deritzot hemen edo auzo-n" (2008-01-02)

lotsa eman
1 ad.-lok. Lotsa sentiarazi. Lotsa ematen dio jendaurrean hitz egiteak. Haren jardunak lotsa ematen zion.
2 ad.-lok. Norbaitengan begirunea sorrarazi. Apaiz jaunaren aurrera eramanda, umeari lotsa eman nahi izatea.

Aztergaia: lotsa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 lotsarazi, ahalkea eman. 2 errespetua, begirunea eragin.

lotsa gaizto
1 iz. Begirunerik eza. Seme-alaben lotsa gaiztoa eta esker txarra.
2 iz. adkor. Lotsa. Kanpotarrengana jo dugu, beraz, bide galde, lotsa gaiztorik gabe. Esku trebez eta lotsa gaiztorik gabe pintatu zituen irudi hauek.

Aztergaia: lotsa gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lotsa gaiztoko
adj. Lotsagabea. Ik. lotsa gutxiko. Agar-en esan-egin lotsa gaiztokoak. Esker txarreko eta lotsa gaiztoko umeak.

Aztergaia: lotsa gaiztoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esker txarreko eta lotsa gaiztoko umeak.

lotsa galdu
1 ad.-lok. Lotsa-sentipena galdu. Ik. lotsagabetu; lotsagaldu. Garbi ikusten da hemen lotsa galtzen dela askotan ezaguera baino lehen. Lotsa galdu duen neskatxa.
2 ad.-lok. Norbaiti zor zaion begirunea galdu. Pertsona nagusiei lotsa galtzen eta dongaro erantzuten diete. Ez nioke lotsa galdu nahi abade bati.

Aztergaia: lotsa galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

'ahalkea galdu, lotsagabetu': nahitaez lotsatuko da denik eta lotsa galduena ere. 2 '(norbaiti) zor zaion begirunea galdu': pertsona nagusiei lotsa galdu eta deungaro erantzuten.

lotsa gorde
dio ad.-lok. Norbaiti begirunea izan. Gurasoei lotsa gordetzen die.

Aztergaia: lotsa gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(norbaiti) begirunea izan.

lotsa gorri(t)an
adb. Erabat lotsaturik. Lotsa gorritan gelditu zen, zer erantzun asmatu ezinik. Lotsa gorrian ikusi beharko dut orduan neure burua.
lotsa gutxiko
adj. Lotsagabea, lotsagaldua; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Ik. lotsa gaiztoko. Lotsa gutxiko lapurrak. Amaitu dira gure etxean jantzi lotsa gutxikoak.

Aztergaia: lotsa gutxiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

lotsa izan
1 da ad.-lok. Lotsatu. (Osagarritzat, batez ere, -tzen, -tzeko edo -tzeaz atzizkiak dituen sintagma bat hartzen du). Hargatik nengoen txapela burutik kenduta, lotsa nintzela berba egiten. Gu geu izateaz, ez gaitezela lotsa. Ez naiz lotsa izan bekatu egiteko.
2 da ad.-lok. Ipar. Beldur izan. (Osagarritzat, batez ere, -en atzizkia hartzen duen izen sintagma bat edo subjuntibozko esaldi bat hartzen ditu). Haren lotsa naiz. Adiskide eta diru duenaren bihotza ez da alkatearen lotsa. Lotsa naiz arima gal dezadan.

Esaera zaharrak

Lotsa denari malda guztiak otso.

Aztergaia: lotsa izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

lotsa on
1 iz. Moduzkotasuna eta apaltasuna. Zurtuta nauka zure seme-alaben lotsa onak eta moduzkotasunak.
2 iz. Begirunea, errespetua. Pertsona handia eta lotsa ona zor zaiona.

Aztergaia: lotsa on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LOTSA ON. Tr. Documentado en la tradición meridional desde comienzos del s. XIX. Otxolua emplea la forma lotson. a) Pudor, modestia, recato, decencia. Nauka zurtuta zure seme alaben lotsa onak ta moduztasunak. Mg PAb 105. Zein dira tenplanzatik jaiotzen diran [...] birtuteak? [...] honestidadea eta lotsa ona. Gco II 87. Festetan eta eztaietan begira ezpadago lotsa eta beldur ona eman dezakeanen bat. AA II 147. Nai det emakumeak lotsa onaren mugetatik irten gabe ta geiegirik gabe jasoak ibiltzea. AA III 553. [Erakusten dabeela] juizijua, lotsa ona ta kristinau usaina. fB Olg 199. Mutiko zoli otzana, / eure guraso gurgarrijak lez / ain lotsa ona dokana. Enb 197. Neska zintzoa eta lotsa onez betea zela. Mde Pr 175.b) Respeto. Persona andija ta lotsa ona zor jakona. fB Ic II 200. Sazerdote guztiai lotsa ona ekarteko. fB Ic III 292. Asten badira alkarri lotsa ona galduten [...]. Ib. 346. Senide arteko odolari jagokan lotsa onagaiti. Ib. 364. Ai, begiratu baleutsa beti / lotsa on eta itzalez! AB AmaE 15 (tbn. en Or Eus 198). Gabak nai leuke [...] / txarrerako gaiztuai lotsa ona kendu. Ib. 343. Eurai lagundu eta eurai lotsa ona deutsenak. Itz Azald 94. Biar ixan dautsubedan itzalik edo lotsonik ixan ezpadautsubet [...]. Otx 182 (v. tbn. 24).

adib.: lotsa 2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal 6. Elizgizonei zor zaien lotsa. Zintzoa eta lotsa onekoa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei. // esanekotasun iz. Esaneko denaren nolakotasuna; esaten zaiona egiten duenaren bertutea. Ik. obedientzia. Lotsa ona, maitasuna eta esanekotasuna zor diegu nagusiei.

lotsa on 3: Deia (“Meabek lotsak gorritzeko moduko lotsa ona darabil”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lotsa on 5: Jose Morales 3 (“Nolanahi ere, bere osotasuna behingoan erakutsi gabe, zerua lotsa onez gordetzen zen belo-irudiko hodei gardenen atzean, eta horrek xarmagarri bihurtzen zuen, maite dugun neskatxa bezala”), Anjel Lertxundi (“Ez dago lotsa onaren mugetatik irten beharrik jakiteko Oteizak neolitikoan ikusi uste zuena hizkuntzan geneukala eta daukagula euskal hiztunok”), Jon Muñoz (“Ulertuko duk noski isil-isilik egongo naizela kontu horri buruz, lotsa onez”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, lotsa gaizto bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lotsa sarreran.

lotsa oneko
1 adj. Moduzkoa eta apala dena. Zintzoa eta lotsa onekoa.
2 adj. Begiragarria, errespetagarria. Gezurra esaten bazaio aurpegian lotsa oneko pertsona bati (...).

Aztergaia: lotsa oneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LOTSA ONEKO. a) Modesto, recatado, honesto. Jaungoikuak onak, zintzuak [...] lotsa onekuak [...] emon eutsuzan zeubeen umiak. fB Ic I app. 11. Lotsa oneko joku oietan. "Honestísimos desvíos". Berron Kijote 129. b) Respetable. Guzurra esaten bajako arpegijan persona lotsa ta kleitu oneko bati. fB Ic II 177

adib.: lotsa 2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal 6. Elizgizonei zor zaien lotsa. Zintzoa eta lotsa onekoa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei.

lotsa oneko 2: Berria (“Dena dela», azaldu du Etxenikek, «ondoan izango du ama, eta hura arduratuko da balio jakin batzuk transmititzeaz eta indartzeaz; lotsa oneko pertsona izan behar duela irakatsiko dio bereziki, eta bere zoriontasuna bilatu behar duela”), Karmel (“lotsa onekoa eta gogo garbiduna ez bada, etxerako ona ez da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lotsa oneko 3: Berria (“Baina horrelakoak dira Bekele eta Dibaba: lotsagabeak lehiaketan, lotsa onekoak lehiaketatik kanpo”), Josu Zabaleta (“Putetxeen jabeen artean baziren lotsa oneko pertsonak: apaiz batek bi zituen, eta ebanjelioko zientzia oso-osoaz esplotatzen zituen”), Karlos Zabala (“Egia esanda, lotsa oneko jendea ziren, pentsatu zuen Quenuk”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, lotsa gaiztoko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lotsa sarreran.

lotsa-emangarri
adj. Lotsagarria, lotsa ematen duena. Sasi-kultura artifizial hori guztia, nire iritziz, negargarria, tamalgarria, iraingarria eta lotsa-emangarria da.
Loturak
lotsa-lotsa egin
ad.-lok. Erabat lotsatu. Hitz hauekin, lotsa-lotsa eginik gelditu ziren Jesusen etsai guztiak. Piperra bera baino gorriago jarri zen, lotsa-lotsa eginda.

Aztergaia: lotsa-lotsa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LOTSA-LOTSA EGIN. Avergonzarse (con valor intensivo). Piparra bera baño gorrijago jarri zan lotsa-lotsa egindda. Otx 39. Beren buruaz lotsa-lotsa egin ziran. Etxde AlosT 105. Nire buruaz eta nire etxeaz lotsa-lotsa egiña natxeok. Etxde JJ 148

adib.: lotsa 1 iz. Ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentipen ezatsegina. Ik. ahalke. Hau lotsa! Lotsa-lotsa eginik. Lotsaz beterik. Ondasun horiek besteren hainbat gure badira, ez dirudi gupida edo lotsarik izan behar genukeenik horietaz jabetzeko. || Konponduak ez du lotsarik; urratuak bai.

lotsa-lotsa egin 20: Berria (“Baina hori gertatu eta gero, lotsa-lotsa eginda gordeko genuke kontua”), EiTB 15 (“Lotsa-lotsa eginda nago”), Argia 3 (“Etxera joan zara lotsa-lotsa egin”), DiarioVasco (“neska gaztetxoa lotsa-lotsa eginda”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lotsa-lotsa egin 20: Berria 2 (“Zortzi neska ginen pisuan, eta denak lotsa-lotsa eginda: oso une barregarria izan zen”), Jose Morales 3 (“Txitxikov, astun samarra zela baitzekien, lotsa-lotsa eginik zihoan, hain begiramen handia eskertzeko modua asmatu ezinik”), Asisko Frantzizko 2 (“Nik Jaunaren borreroengan dut konfiantza, horien bitartez zigortuko zaituztela Jainkoak, alegia, eta orduan, nahitaez, lotsa-lotsa eginda itzuliko zarete zeuen lehengo egoerara”), Anjel Lertxundi (“Lotsa-lotsa eginda nengoen eta, aldi berean, kezka handi batekin”), Mirentxu Larrañaga (“Ni, zu banintz, lotsatuta egongo nintzateke, Curtis; lotsa-lotsa eginda, alajaina!”), Karlos Zabala, Migel Angel Mintegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, mela-mela egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lotsa sarreran.

lotsabako
adj. bizk. Lotsagabea. Lotsabako berbak. Hasi berriak gara, eta nahiko lotsabakoak sarritan.

Aztergaia: lotsabako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. izlag.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bako/-gabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da Bizk. marka.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): onartu egin da.

lotsabide
iz. Lotsatzeko arrazoia. Ik. lotsaizun 2. Sortaldeko herrietan lotsagarria zen haurrik ez izatea; horregatik, Elisabetek Jainkoari eskerrak eman zizkion lotsabide hori kendu ziolako, haur bat emanez.

Aztergaia: lotsabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

lotsagabe
adj. Lotsarik ez duena; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Seme-alaba lotsagabeak dituzten gurasoak. Masaileko bat eman zion neskatxak mutil lotsagabeari. Lotsagabe hori! Lotsagabe samarra izan zitekeen Larramendi; ez, ordea, ergela. || Hitz lotsagabeak. Harrokeria lotsagabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: lotsagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: lotsagabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lotsagabeko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe(ko).

lotsagabekeria
iz. Lotsagabetasun gaitzesgarria; bereziki, lotsagabeari dagokion egite edo esana. Mila lotsagabekeria eginda. Haren neskamearen lotsagabekeriak ezin eramanik. Lotsagabekeriak esan.

Aztergaia: lotsagabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

lotsagabeki
adb. Lotsagabekeriaz. Harro-harro eta lotsagabeki. Lotsagabeki erantzun.

Aztergaia: lotsagabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-, -ki.

lotsagabeko
adj. Lotsagabea. Nire lotsagabeko ausarkeria. Bere aitorpen lotsagabekoetatik.
Loturak

Aztergaia: lotsagabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsagabe sarrerari dagokion azpisarrera.

lotsagabetasun
iz. Lotsagabearen nolakotasuna. Ik. lotsagabekeria. Jainkoaren ontasuna eta nire lotsagabetasuna.

Aztergaia: lotsagabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

lotsagabetu, lotsagabe/lotsagabetu, lotsagabetzen
da/du ad. Lotsagabe bihurtu. Bekatuan erori artean, grinak ez ziren lotsagabetzen, ez ziren altxatzen borondatearen kontra. Edariak gizona lotsagabetu eta ausarkeriaz janzten du. Behinola ostatu bateko etxekoandrearekin lotsagabetu zen mutil bati. || Hemen hitz egitera lotsagabetu naizenez gero, alferrik litzateke baimen eske hastea.

Aztergaia: lotsagabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lotsagabetu, lotsagabe(tu), lotsagabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lotsagabetu, lotsagabe(tu), lotsagabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-.

lotsagaldu
adj. Lotsagabea. Ik. lotsa galdu. Ematxar lotsagaldua! Lotsagaldua izan arren, beldurti eta koldarra zen. Begirunez jantzi zaitez, ez lotsagalduen antzera. Nahitaez lotsatuko da denik eta lotsagalduena ere.
Azpisarrerak

Aztergaia: lotsagaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: lotsagalduko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lotsagalduko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-galdu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

lotsagalduko
adj. Lotsagaldua. Seme-alaba lotsagalduko, gurasoei obeditu nahi ez dietenak.
Loturak

Aztergaia: lotsagalduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

lotsagarri
1 adj. Lotsa ematen duena, lotsarazten duena. Gauza lotsagarria, gertatu dena. Hitz edo ukitze lotsagarriak. Grina lotsagarria. Bizitza lotsagarria zeramalako. Mendetasun lotsagarri hartatik atera zitzala. Horrelako desegokikeriek ez naute, lotsagarri bada ere, gehiegi nahigabetzen. Era lotsagarrian jokatu dugula diote.
2 (Adizlagun gisa). Hobe dugu isildu, lotsagarri gelditu baino. Lotsagarri utzi nau. Onak gailen eta gaiztoak lotsagarri ikusirik azkenean.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Anaien negargarria, ahaideen lotsagarria, etxeko hondamendia. Etxekoen lotsagarrirako.
4 adj. Ipar. Beldurgarria. Infernuko pena lotsagarriak. Mehatxu lotsagarrienak.
Azpisarrerak

Aztergaia: lotsagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lotsagarrizko.

lotsagarrikeria
iz. Gauza edo egite lotsagarria. Elizarentzat lotsagarrikeriaren bat gero gerta ez dadin, gauden oraingoz isilik. Horrelako lotsagarrikeriarik nola inori adierazi? Bazirudien lotsagarrikeria batean atzeman ninduela.

Aztergaia: lotsagarrikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
lotsagarriro
adb. Era lotsagarrian. Hain lotsagarriro bere burua ikusirik. Ilobak garaitu egin zuen, lotsagarriro garaitu.

Aztergaia: lotsagarriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

lotsagarrizko
adj. Lotsagarria. Lotsagarrizko gauza. Lotsagarrizko bekatuan erori ziren. Ohitura zikin lotsagarrizkoak.
Loturak

Aztergaia: lotsagarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garri-zko.

lotsagorritu, lotsagorri, lotsagorritzen
da/du ad. Lotsatu. Ekintza laidogarri horrek lotsagorritu zuen.

Aztergaia: lotsagorritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lotsagorritu 1, Etxde JJ ("Ekintza laidogarri onek lotsagorritu zun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lotsagorritu 6: Kandida Amaren bizitza ("Ene Jauna! Zugan dut itxaropen; bein ere ez naiz lotsagorrituko"), I. Begiriztain ("Lotsagorriturik eta buru-makur, bereala askatu zuen Eugene'k neskatxaren zumezko gerria"), P. Zubizarreta 2 (adib.: "Une batez lotsagorritu ere egin zen"), Zozoak beleari ("hitzetik hortzerako zurrumurruak ziren orduan, noren ahotan zehazten hasiz gero, bat baino gehiago lotsagorrituko balitz ere"), X. Montoia ("komuna non zegoen lotsagorrituta galdetu eta erakutsi zioten aldera abiatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lotsa-gorritu : PMuj DVC (1 poner en ridículo; 2 sonrojarse, avergonzarse; 3 apabullar, confundir, humillar; 4 reprender severamente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lotsagorri, lotsagorritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

lotsaizun
1 iz. jas. Laido apalgarria. Ik. ahalkeizun. Bere arrebari egindako bidegabekeria eta lotsaizuna.
2 iz. Lotsatzeko arrazoia, lotsabidea. Ez dago hor lotsaizunik. Inoren aurrean eta inongo lekutan lotsaizunik gabe harro ager daitekeen liburua argitaratu du.

Aztergaia: lotsaizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas.

lotsakor
1 adj. Lotsatia. Baroja gizon herabea zen, lotsakorra. Neskatoaganako lotsakor bihurtu zen Jose.
2 adj. Ipar. Beldurtia. Ihesi joan zen, lotsakorra baitzen.

Aztergaia: lotsakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
lotsaldi
iz. Lotsatzea; norbaitek lotsa sentitzen duen aldia. Iduri luke, Jesusek hor ematen dion lotsaldi hori ez zuela merezi gizonak. Zenbat lotsaldi gogor pasarazi zizkion mutil horrek!

Aztergaia: lotsaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

lotsarazi, lotsaraz, lotsarazten
1 du ad. Norbaiti lotsa sentiarazi. Hitzez edo egitez inor lotsarazi duzun. Ez gaitzazula lotsaraz kanpotarren aurrean. Nire jatorri apalak lotsarazten du.
2 du ad. Ipar. Beldurrarazi. Ez du ekaitzak lotsarazten.

Aztergaia: lotsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lotsarazi, lotsaraz, lotsarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

lotsarazi, lotsaraz, lotsarazten.

lotsaren lotsaz
adb. lotsaz-en indargarria. Oi, kristau errukarria, lotsaren lotsaz bekatuak ezin esanda zaudena! Lotsaren lotsaz, gorri-gorri jartzen zen.
Loturak

Aztergaia: lotsaren lotsaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

lotsari
1 iz. Batez ere bizk. Lotsa; desohorea. Zer lotsari gogorra, guztien aurrean biluzi zintuztenean! Lotsaria eman, igaro. Hordikeria da gizatasunaren lotsaria. Nahastatu direla lotsarizko bizio eta bekatu guztietan.
2 iz. pl. Batez ere bizk. Gizakien sexu-organoen ageriko zatia. Ikusi zuen bere aitaren lotsariak agerian zeudela.

Esaera zaharrak

Gaueko beharra, eguneko lotsari.

Aztergaia: lotsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 1 'lotsa'. 2 pl. 'giza ernalkinen ageriko zatia': ikusi zuen bere aitaren lotsariak agerian zeudela.

lotsarren
adb. Batez ere bizk. Lotsaz, lotsaren lotsaz. Pernandok berak ere ez zukeen lotsarren horrelako egiarik esango.

Aztergaia: lotsarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "lotsarren (guztiz lotsatuta): completamente avergonzado".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

'lotsaz, lotsaren lotsaz'.

lotsati
adj. Erraz lotsatzen dena, zenbait pertsonaren aurrean lotsatzeko joera duena. Ik. lotsakor. Lotsatia eta beldurtia da. Mañasi lotsatia zen mutilen aurrean. Lotsati samarra. || Hitz lotsati batzuk esan zizkion mutilak neskatxari.

Aztergaia: lotsati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

lotsatu, lotsa/lotsatu, lotsatzen
1 da/du ad. Lotsa sentitu edo sentiarazi. Bekatu hura aitortzeaz lotsatzen bada. Beren hizkuntzaz maiz lotsatzen direlako. Gauza apaletara makurtzeak lotsatzen ez gintuelako. Biluzik zeudelako lotsatu gabe. Ez zekiten zer erantzun eta lotsaturik gelditu ziren. Lotsaturik nago, zu nire etxean ikusita. Lotsatuta utzi zuen.
2 da/du ad. Ipar. Beldurtu. Ene hezurrak eta ene zainak lotsatu dira, ikaratu dira ilunpean. Hotzak, beroak, deusek ez du lotsatuko.

Aztergaia: lotsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lotsatu, lotsa(tu), lotsatzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lotsatzeko .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lotsatu, lotsa(tu), lotsatzen.

lotsatzeko
adj. Lotsagarria. Lotsatzekoa zen, baina ez ginen lotsatu: harritu egin ginen. Lotsatzeko gauza.
Loturak

Aztergaia: lotsatzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeko: cf. harritzeko (sarrera gisa arautua), ikusteko izan (azpisarrera gisa proposatua).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsatu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lotsatzekoa zen, baina ez ginen lotsatu: harritu egin ginen.

lotsaz
1 adb. Lotsaturik; lotsagatik. Elkarri begira geratu ginen, lotsaz. Lotsaz gorritu. Begi salatariak garondoan nabaritzen hasi nintzen, lotsaz edo kezkaz. || (Osagarri bat hartzen duela). Kalera ateratzeko lotsaz nengoen.
2 adb. Ipar. Beldurrez. Lotsaz, ontzi batean ihes abiatu zen. || (Osagarri bat hartzen duela). Lotsaz herioak tronpa dezan.
Loturak

Aztergaia: lotsaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

lotsazko
1 adj. Lotsak eragina. Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.
2 adj. Lotsa ematen duena. Europara iristea lortu duten gehienak herrialdeen arteko mugetan daude, ezin mugiturik, lotsazko harresiz inguraturik.
Loturak

Aztergaia: lotsazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lotsa sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper