45 emaitza kontu bilaketarentzat - [1 - 45] bistaratzen.

kontu1
1 iz. Kopuru bat zenbatzea edo mugatzea. Irabazien eta galeren kontua. Kontu zehatza. Hutsen kontua laster egingo dut. Silaben kontua izan da neurkeraren muina. Gramatika alorrean ilunpetan dauden auzien kontua ezin konta ahalakoa litzateke. Dendetan erdarara jotzen da askotan kontuetan. Hizkuntza horiek bi zirela, gutxieneko kontuan. Neure Jainkoa, zure egunak konturik gabeak dira eta zure urteek ez dute akabantzarik. Bere bekatuen neurria bete arte, kontua konplitu arte.
2 iz. Irabazien edo xahutzeen zenbatekoa dakarren agiria; zenbateko hori bera. Jauna, bost erreal da berorren kontua. Hileko gastuen kontua. Kontu-ikuskaria.
3 iz. Banku kontua. Ik. kontu korronte. Kontu bat ireki.
4 iz. inform. Ordenagailu, webgune edo aplikazio batean sartzeko sistema, erabiltzaile izena eta pasahitza eskatzen dituena. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Twitter kontua ireki du. Erabiltzaileak behin kontuan sartzea nahikoa du aplikazio guztiak atzitu ahal izateko.
5 iz. Arreta, ardura, arta. Gurasoen kontu onari ongi erantzunik. Kontu hobea dute gariaz. Gauza guztien kontua duena. Kontu eta arreta handiarekin hilduratu behar da grina nagusia. Kontu handia ipini behar dugu horretan. Elizkizunetan laguntzeko eta behartsuen kontua edukitzeko.
6 iz. Arazoa, auzia, egitekoa. Hori da kontua. Hori beste kontu bat da. Hori ez da nire kontua. Gure kontuak zuzentzeko ordua heldu da. Zeharo bat gatoz kontu horretan. Ez dela txantxetako kontua. Aspaldiko kontuak. Adin kontua da hori. Sorgin kontua dirudi. Kontuak egiteko orduan izaten dira kontuak. || Elkarrekin betiko kontuak esaten.
7 iz. Ipuina. Munduko alferrikako esamesak, gezurrezko ipuin edo kontuak.
8 Zaintzen, zaintza lanetan. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, adizlagun balioko hitz elkartuak osatuz). Behi kontu jartzen ninduten askotan. Amona falta zenean, ordea, eguarte gehiena haur kontu galdu behar nik.
9 interj. Kontuz. Eta kontu, ez duzu esan behar nor izan duzun lagun bekatuan. Kontu, kontu, ate zahar hori puskatu gabe. Kontu, gero!
Ohiko lexiak
kontu2, kontu, kontzen
dio ad. naf. Eutsi. (nor osagarririk gabe). Ik. oratu1. Beheko txirrina jo ondotik, esperoan gelditu nintzen, ateari kontzen niola. Besotik kontu zidan.
kontu atera
ad.-lok. (atera kontu esapidean, kontuak aipatutakotik atera behar direla adierazteko). Atera kontu, zer konfiantza daukadan nik neure buruarengan!

Aztergaia: kontu atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan kontu atera AS.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kontu atera (eta k. atara) 4: Basarri 2 ("Ontatik atera kontu irakurle Arantzazu'ko gazteak zer lan artu nai dituzten bizkar gañean", "Ontatik atera kontu: arratsaldeko zortziretan asi eztabaidan, eta gabeko amabietan bukatu"), F. Telleria ("Atera kontu: Entsaiatzen badut ez dut jotzen"), Santa Mariñe 1994 ("Defentsarako leku itzelean egin zan eta kontu atara eizue 4,70 metroko zabaleradun hormakaz zelango bataila leku izango zan"); kontu ateratzaille 1, Etxde ("Kontu ateratzaille azkarra zaude, ikusten detanez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kontu atera, kontua(k) atera : HiztEn (AS: Kalkuluak egin, kalkulatu), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kontu atera, kontua(k) atera : EuskHizt (AS), ElhHizt (1 hacer la cuenta, echar la cuenta, calcular; 2 echar cuentas, pensar, imaginar), EskolaHE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

atera kontu! esapidean erabiltzen da.

kontu atxiki
ad.-lok. Ipar. Arreta jarri. Behar dute artzainek horretaz kontu atxiki, nahi ala ez.

Aztergaia: kontu atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kondu atxiki 1, ETZ ("Kondu atxikazu [...] zure alabek eztezaten ikus [...] gauzaik ekin konzienziaren garbitasuna gal daitekenik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kondu atxiki 3, Herr 1960-1987 (adib.: "Behar dute artzainek hortaz kondu atxiki, nahi ala ez", "Kondu atxiki dute segurki, zenbait urte barne ikasi baitute beren bildotxen bizpahiru ilabete ateratzen"); kontu e(d)uki 4: NekArd ("Ar beltza iltzeko saiatu arsenikodun urak alpalpari botatzen, baño kontu euki gero alpalpa ori ganaduari ez ematea aalik-eta ur ori bota zanetik berrogei egun pasa arte"), Zubk ("andik ebiltzan kaletarrei kontu eukiteko esan nairik urten eutsan et-et-et... dei urduri eta larri arek"), J. Arregi ("Horregatik kontu eduki behar litzateke, adoleszentismo hori finka dezakeen edozein argumentazio edo irudirekin"), Etxde ("Zure seme-alabekin kontu eduki dezazula egiten dizut kontseju").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atxiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

kontuan hartu.

kontu auditore, kontu-auditore
iz. Enpresa edo erakunde bateko diru kontuak ikuskatzen dituen pertsona. Ik. auditore. Administratzaileek izendatutako kontu auditoreek balantze hori egiaztatu eta gero.

Aztergaia: kontu-auditore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

kontu1 2 iz. Irabazien edo xahutzeen zenbatekoa dakarren agiria. Jatetxeko kontua ordaindu. Jauna, bost erreal da berorren kontua. Hileko gastuen kontua. Kontu-ikuskaria.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu kontu(-)auditore formarik.

kontu(-)auditore 79: Deustuko Unibertsitatea 69 (“Eskuordetza hori erabilita egiten den gehikuntza bakoitzean, halaber, aurreko 1 b) idatz-zatian aipatu txostenak egin beharko dituzte administratzaileek eta kontu auditoreak, eta jaulki behar diren akzioen balio izendatua gehi, hala denean, jaulkipen primarena, eta kontu auditore horren txostenak adierazten duen zentzuzko balioa bat etorri behar dira”), Espainiako Gobernua 10 (“Kontu auditoreek eta kontu-auditoretzako sozietateek informazio ez finantzarioaren egoera orria eman dela egiaztatu baino ez dute egin behar“); kontu()ikuskari 19: Berria 7, Deia 1, Europar Batasuna 2, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiT 1, Espainiako Gobernua 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu kontu(-)auditore formarik; kontu(-)ikuskari 5: Berria 4, Iñaki Heras.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: kontu-auditore, kontu-ikuskari .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da auditore arautuak duen adiera berarekin, jasotzekoa izan liteke. Bide batez, lehendik hiztegian adibide gisa jasoa dagoen kontu(-)ikuskari ere azpisarrera bihurtzekoa da, biak parean emateko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kontu sarreran.

kontu eduki
ad.-lok. Arreta jarri. Izan bedi nire eginbidea zure loriaz eta ohoreaz kontu edukitzea.

Aztergaia: kontu eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. kontu atxiki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

kontu egin
1 du ad.-lok. Kasu egin; arduratu. Mundu hau ez da deus, egizu kontu beste munduaz. Kontu egin hazi on hau ez galtzeaz. Umekeria hutsa zelakoan, ez zion konturik egin lehenbizikoan. || Literatura ondareaz batere konturik egin gabe. Ez duzu kontu handirik egingo airean dabiltzan hitzez. Jainkoaren aginduez kontu gutxi eginik.
2 du ad.-lok. Demagun, eman dezagun. (Subjuntibozko edo aginterazko adizkiekin). Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik zuri-gorriena egia bihurturik. Egizu kontu, itotzeko zorian eduki duela otsoak ardiren bat.
3 dio ad.-lok. Zaindu, begiratu. Hamasei soldaduk kontu egiten ziotela. Ardiei kontu egiteko.

Aztergaia: kontu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

KONTU EGIN […] (SP, Lar, Añ, Izt, H). (Con valor de imperativo). Suponer, pensar, figurar. "(Haz) cuenta que, kontu dagizula" Lar. "(Demos) caso que, kontu dagigun" Lar y Añ. "Figúrate, haz cuenta, kontu egizu" Izt. * Egin dezagun kontu gizon batek [...] erabazi duela [...]. Ber Doc 108r. Kontu egizu ezen orai ditutzula berrogoi urthe. Ax 162 (V 109). Kontu dagidan, bada, lasterka infernura naramatela. Cb Eg II 119. Kontu daigun ama batek daukala seme bat guztiz maitea. Añ MisE 163. Egizu kontu eguzkia dala argizko itsaso bat. It Dial 110 (Ur iruditu egizu, Dv emozu buruari, Ip goguan emazü). Oieratzean kontu egizu zu juzkatzera dijoala Jaungoikoa. Arr May 49. Jateko gogorikan ez badun, kontu egin zan botika dala. Apaol 51. Zer irabaziko degu munduan? Dirua? [...]. Ein zagun kontu baietz. Ag Serm 213. Errezago konprendi dezazuten, egin zagun kontu bi erri dirala. Ldi IL 82. Illuntzen ba da / nigan zure irudi eztia, / kontu egizu, Maite, / galdu dedala nik bizia. NEtx LBB 346. Kontuizu danak pasa zituala. "Haz cuenta". Berron Kijote 223. Kontu egin zazu au Pello Errotak azken urteetan bertsotara joateko ibiltzen zuan makilla dala, eta bota iru bertso. Insausti 346. Egin dezagun kontu, labur beharrez, berdin ebakitzen dela beti bi hizkuntza hauetan. MEIG VII 181.

LB: “Kontserbatzea zer den ulertzeko, egin dezagun kontu jana lortzeko sokatira horretan bi taldeok dihardugula: batean, euskaldun zintzook; aurkakoan, landare erresumako mikroorganismo ez demokratikoak” (Berria), “Egin dezagun kontu bat-bateko jarduna dela, hitzak sortzeko eta lantzeko astirik ematen ez duena, eta burura etortzen den lehena edo boladan dagoena erabiltzen da” (Elkar); EPG: “Egin dezagun kontu, bada, hemen astintzen ari garen amodiozko pena izeneko gaitzak ondoeztua hagoela hi ere, munduan beste asko bezala, eta suak baino lazkiago erretzen duen elur hotz batek ebakia, nolazpait esateko” (Iñaki Segurola), “Egin dezagun kontu alegiako itsuak gu garela, hiritar arruntak, alegia” (Joxerra Garzia);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: kontu egin (aginteran) suponer egizu kontu bidaia luze bat egiteko asmoa duzula: supón que tienes la intención de hacer un largo viaje egin dezagun kontu baimena datorren astean jasotzen dugula, zer egingo dugu orduan?: supongamos que recibimos el permiso la próxima semana ¿qué haremos entonces?; Adorez: kontu egin • suponer; kontu egin ez datorrela: supón que no viene; Labayru: kontu egin 3 ad. lok., ad. dau suponer, considerar, imaginar. Egin dezagun kontu bizi garen baino mundu ederrago batean bizi garela: Imaginemos que vivimos en un mundo mejor que el que vivimos.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

egin1 11 du ad. Egin dezagun (kontu): demagun, eman dezagun. Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat. Egin dezagun kontu badakizula zuri dagokizuna. [kontu1] kontu egin 1 Kasu egin; arduratu. Mundu hau ez da deus, egizu kontu beste munduaz. Kontu egin hazi on hau ez galtzeaz. Umekeria hutsa zelakoan, ez zion konturik egin lehenbizikoan. || Literatura ondareaz batere konturik egin gabe. Ez duzu kontu handirik egingo airean dabiltzan hitzez. Jainkoaren aginduez kontu gutxi eginik. 2 (Subjuntibozko edo aginterazko adizkiekin). Demagun, eman dezagun. Egin dezagun kontu begien aurrean daukagula ametsik zuri-gorriena egia bihurturik. Egizu kontu, itotzeko zorian eduki duela otsoak ardiren bat. 3 dio ad. Zaindu, begiratu. Hamasei soldaduk kontu egiten ziotela. Ardiei kontu egiteko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea ezabatu, eta ondoko ‘Egin dezagun kontu badakizula zuri dagokizuna’ ere bai, kontu egin 2 azpisarrerari baitagozkio. Beraz, egin1 sarrerako 11. adiera definitu eta ‘Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat’ adibidearekin uztekoa da.

kontu emaile, kontu-emaile
iz. Zerbaiten kontu ematen duen pertsona.

Aztergaia: kontu emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Kontu-hartzaile zerrendan agertzen denez gero, agian komeni da kontu ematen duen pertsona ere bertan jasotzea ("Azi egizubez zeuen seme-alabak..., Jaungoikoaren aurrean euren arimen kontu-emontzaille izan ez zaitezen"; Iturzaeta, Berbaldiak, I, 169)'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'Onartu da zerrendan sartzea kontu(-)emaile'.

kontu eman
ad.-lok. Zerbaiten azalpena edo arrazoiak eman. Ik. kontua(k) eman. Eta horietaz guztiez kontu eman beharko dugu. Ez diot inori konturik eman behar.

Aztergaia: kontu eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
kontu garbiketa, kontu-garbiketa
iz. Kontuak garbitzea, zorrak kitatzea. Mayans-ekin kontu garbiketan ari zen.
kontu hartu
ad.-lok. Azalpenak eskatu; zaindu, begiratu. Zilegi al da ikasleari ikastetxetik kanpo egiten duenagatik kontu hartzea? Ez da bekatu otseinei kontu hartzea, jakiteko leialak diren ala ez.

Aztergaia: kontu hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

kontu hartzaile, kontu-hartzaile
iz. Kontu hartzen duen pertsona; bereziki, estatuko edo sozietate bateko kontuak aztertzen eta ikuskatzen dituena. Jesu Kristo izango da, bada, gure kontu-hartzaile eta epaile. Lege berriaren arabera, udal bateko idazkari edo kontu-hartzaile izateko euskaraz jakitea ez da nahitaezkoa izanen.

Aztergaia: kontu hartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: kontuhartzaile [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

kontu hartzailetza, kontu-hartzailetza
iz. Kontu hartzailearen jarduna edo zerbitzua. Udaleko Kontu Hartzailetza Saila.
Loturak
kontu hartze, kontu-hartze
iz. Azalpenak eskatzea; zaintzea, begiratzea. Zertarako da etsamina edo kontu hartze hau?

Aztergaia: kontu hartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: kontuhartze [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

kontu ikuskari, kontu-ikuskari
iz. Enpresa edo erakunde bateko diru kontuak ikuskatzen dituen pertsona. Ik. auditore. Kontu ikuskariek kontabilitate liburuak berrikusi zituzten.

Aztergaia: kontu-ikuskari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

kontu(-)auditore forma aztertzean lehendik adibide gisa jasoa zegoen kontu(-)ikuskari azpisarrera egitea proposatu da.

kontu izan
1 ad.-lok. Norbait zaindu, norbaiten ardura izan. Neronek, nonahi zutaz kontu izango dut.
2 ad.-lok. Arreta izan, kontuz ibili. (Batez ere aginterako formetan erabiltzen da). Kontu izan zeuen buruarekin! Kontu izan etxeko zerbitzua kontratatzean. Ardoarekin kontu izan. Gutxienez, ikasi beharko genuke zorrekin kontu izaten.

Aztergaia: kontu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-04-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2000-09-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuak ez dio kontu izan esapideari azpisarrerarik eskaini. Ik. halere kontu-ren 4. adierako bi adibideok: Uzt Noiz ("Ortan kontua izan zazute, neskatxak eta mutillak") eta Berron Kijote ("Bata-bestearekin pare-parean elkartu ditezen kontu-izanaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kontu izan 28: D.M. Bernaola ("ez dirudi gauza errez sinistutekoa, kontu izanik Bera atsekabetutearren eroien amorrua"), Ir Lapur ("Mariaren Biotz Garbiaren Misiolari belgatarrak lau elizatxo goratu zituzten kristau oiei kontu izateko"), J.M. Goñi ("Kontu izan Ariketak sailak zerbaitetarako balio duela, baldin eta norberak burutzen baditu bertan agertzen diren lantxoak"), Baga.bigaMat ("Kontu izan lan hau burutzeko kontatzen jakitea nahikoa dela"), Natur/6 ("Behin disekzioa amaituz gero, kontu izan laborategiko mahaiak garbi uzteko"), Elhuyar 2 (adib.: "Hau egiteko, hegoak gorputz gainean tolestatuak dituen unea aprobetxatuko dugu; kontu izanik, jakina, eguneko eboluziokoa dela: honela ez dira koloreak hondatzen."), UZEI ("Haren judizioaren kontu duenaren jarrera esaten da horrela"), A. Zelaieta ("Kontu izan Gabriel autodidakta dela"), NaturOrienta 1984 ("Begira eta idatz gertatzen dena; bainan kontu izan, batez ere, hozterakoan hartzen duen kolorea"), M. Mendizabal 2 (adib.: "Baina kontu izan behar dugu garbitasunarekin"), Txill ("Hori dela-ta, ez ote dugu konturik izan beharko hain zuzen ere sintesi, ideia zabal eta legeetaraino jaso behar gaitun abstrakzioarekiko kamuts eta urgun geldi bildurrez?"), LehenZikloEsper 1987 ("Erdiko izpiak erdigune optikoa apunta dezan kontu izanez, poliki poliki lentea jiratu"), D. Urbistondo ("Eta kontu izan hori ez dela itxura bakarrik izango!"), Natura/OHO 2 (adib.: "Kontu izan hematoxilina ez dela lehortzen, hori gertatuz gero, koloratzaile gehiago gehitu beharko litzaioke"), J. Suarez ("Elikagaiak erosi eta kontsumitu aurretik, kontu izan behar dugu ondo dauden ikusteko"), J.M. Sarasola ("Kontu izan nerekin!"), OporKoad ("Beraz, kontu izan behar dugu erabiltzen dugun ur kopuruarekin"), Ingurunea/2 ("Arretaz ibili eta kontu izan bi gantxo horien artean joan behar duela prestatu duzun tramankulu edo errotak"), Txiliku ("Pasa ezazu bertatik kakalardoa eta uztazu behera jaisten hariak ematen duen luzera guztian... baina kontu izan hari muturra ez askatzeko"), Beleko/LH ("Kontu izan baita ere [...] liburutik lan-koadernora egiten diren saltoak ikur honekin (#) adierazten direla"), Gizarte Zientziak/4 ("azalpenezko irakaskuntzara gehiegi ez jotzeko kontu izan behar da"); b) Ir Lapur ("Kontu andia izan zaiozu gero zere buruari, esan zidaten"), K. Enbeita ("Argi? Kontu pixkat izan eta dena xuxen-xuxen joango da"), Sirimiri/6 ("kontu handia izan beste hitz horiek idazterakoan") , I. Ugarteburu ("Ama ere konturatu da eta kontu handia izan behar dugula esan du"); c) UZEI ("Jainkoaren beldurra: Biblian [...] Haren judizioaren kontu duenaren jarrera esaten da horrela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kontu izan : DFrec 4 (Deia, ZArg 2, Egin), LurE (adib.: kontu izan edanean!), Euskalterm 1 (kontu izateko sen) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kontu izan : EuskHizt (adib.: kontu izan edanean!), HiruMila (adib.: kontu izan txakurrarekin), EskolaHE (adib.: kontu izan edanean!) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

kontu egin arautua (eta kontuan izan orain proposatua) aski izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-19) Onartu egin da forma, eta kontu sarrerako azpisarreren artean aipatuko da.

kontu kontari, kontu-kontari
adb. Berriketan. Kontu-kontari ari zen. Denbora pasatu genuen kontu-kontari atean. Etxetik hasiko naiz kontu-kontari.

Aztergaia: kontu kontari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

hitz elkartu sintetikoak.

kontu korronte
iz. Banku edo aurrezki kutxa bateko kontua, bezeroari bertan ezarritako dirua nahi duenean eta nahi duen kopuruan eskuratzeko aukera ematen diona.

Aztergaia: kontu korronte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontua ordaindu
du ad.-lok. Jatetxeko kontua ordaindu zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: kontua ordaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

kontua(k) eman
ad.-lok. Kontu eman. Etxeko gorabehera guztiaren kontua eman zion. Kontuak eman behar zituenean. || Zein kontu estua eman beharrak zareten Jainkoaren aurrean!
kontua(k) garbitu
du ad.-lok. Zorra kitatu, zorrak kitatu. Itzuli zen morroi haien nagusia eta haiekin kontuak garbitzen hasi zen.
kontua(k) hartu
ad.-lok. Kontuak eskatu. Kontuak hartu dizkidate euskal idazle bakoitzari liburu batean opa nizkion edo ez nizkion lerroak direla eta.
kontuak atera
1 ad.-lok. Kalkulatu. Kontuak arretaz ateratzen baditugu. || Ez zitzaizkion kontuak ateratzen.
2 ad.-lok. Zerbaitetatik halako ondorioa atera. (Aginterako formetan). Ik. pentsatu 9. Bestela hemendik zer datorkigun, orain kontuak atera. Hortik atera kontuak, nola ibili naizen.

Aztergaia: kontuak atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

KONTUA ATERA (Lar, Añ), KONTUAK ATERA ( khonduak H). a) Sacar las cuentas, calcular. "Ajustar cuentas" Lar y Añ. "Khonduak egin, athera, zuzen ditzagun, faisons, tirons, réglons les comptes" H. * Itxozu atera daida kontua. Mic 14v. Kontubak atera ditugu ziatz ta joten dau gure kastubak bost errial ta bost kuarto ta erdiraño. Mg PAb 75. Irakurten, eskribietan, kontuak ateretan, josten, [...]. Añ LoraS 88. Eskolara aurrak bidaltzea, ikasi dezeen irakurten, eskribitzen eta kontuak ateratzen. AA II 76. Kontuak ateraten Martiñ dozuz oker. AB AmaE 238. Diru a zetan eralgi negiken kontuak ataraten. Or Tormes 87. Erreza da kontua ateratzen: amar milla ektarea oiek ogei ta bost urtean bosteun milloi pezeta eman ditzatekela. Munita 66. Biartik kontuak ateratzen ikasi bearko den. NEtx LBB 15. Kontua atera zuan Don Kijotek eta irurogei ta iruraiño igotzen zala arkitu zuan. Berron Kijote 58. Bakotxak atara kontuak il osuan zenbat pentsu biar daben. Gerrika 152. Erakasleak ere beharko zituela eskola berriak, laster atera ginituen konduak eta planak. Larre ArtzainE 231. Oraingo ontan kontuak ondo aterata etorri zaizkit. Albeniz 168. v. tbn. JJMg BasEsc 89. JanEd I 32. Anab Usauri 84. Kk Ab II 59. Akes Ipiñ 14. Lab SuEm 169. Olea 209. Insausti 32. -- (Con adj., etc.). * Aurtxoak lenengo ikastetxean ikasten bai dittu bearrenezko gauzak irakurtzen (leitzen) eta idazten eta kontu apurren batzuk ateratzen. Inza Azalp 29. Gero arkeoa egin, falta ziranen kontua atera eta ondo erten ziran. JAzpiroz 189. Milloi bat edo biko kaltea egin ere bai, garai aietako kontuak aterata, ez gaurko kontuekin. Albeniz 139. Atera dezagun lehenik bekatuen kontu garbia. MIH 281. -- b) (V-arr, G-azp, AN-gip-5vill, B). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd 203. Calcular, reflexionar. "Kontuak atera (V-arr, G-azp, AN-gip-5vill, B), pentsa zak (BN-arb)" Gte Erd 203. v. KONTU ATERA. * Zer egingo dute bada / moro kuitadubak, / ikusi ezkeroztikan / gure soldadubak? / Alkarri beiratu ta / atera kontubak. Afrika 43. Oriyek nola pasako diran / kontuak ongi atera. Xe 346. Orain atera kontubak, / despreziyu au ez du merezi / matrimoniyo santubak. PE 139. Bestela emendik zer datorkigun / oraiñ kontuak atera. EusJok 124. Atara zazue kontu maitatuko ote zuen beren guraso S. Joakin ta Santa Anak. Ag Serm 336. Elizarako ate onduan / dago gurutze santua, / zeñengatikan ipiñia dan / ongi atera kontua. Tx B I 94. Euskaldunak zer deretxo duen / ortik kontuak atera. Tx B II 86. Guraso aurrak dituzutenak, / garaiz atera kontua. MendaroTx 35. Aren indarra zer zen kontuak ateritzeko. Auspoa 77-78, 21. Nork erantzungo duen / atera kontuak. Uzt Noiz 118. Kontuak atera itzik, bai, ta [...] laxter igerriko diok ez gerala gezurretan ari. Ataño TxanKan 11. Uts egin da gero ataraten ditugu geienetan kontuak, "Au egin baneu ... " eta beste. Gerrika 167. v. tbn. fB Ic I 103. Arrantz 28. Ud 140. Basarri 16. Auspoa 39, 34. Mattin 151. FEtxeb 43.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari. [kontu] kontuak atera 1 Kalkulatu. Kontuak arretaz ateratzen baditugu. || Ez zitzaizkion kontuak ateratzen. 2 (Aginterako formetan). Zerbaitetatik halako ondorioa atera. Ik. pentsatu 9. Bestela hemendik zer datorkigun, orain kontuak atera. Hortik atera kontuak, nola ibili naizen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa kontu sarreran. Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da atera sarreran ere.

kontuak egin
ad.-lok. Irabazien edo xahutzeen zenbatekoa kalkulatu. Ez da aski jatea, nagusia; kontuak egin behar ditugu. Orduan kontuak egingo eta zorrak pagatuko dituzula. Euskararekiko kontuak ere garbiro egin beharrean aurkitzen gara.

Aztergaia: kontuak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kontua egin 6 dira: B 1 (Erkiag BatB: "Neuri esan deust gaurko kontua egiteko, eta aurrerantzean..."), G 2(Salav: "soldataren kontua egiten asi giñanean (...) nagusiak esan zidan urtean ordainduko zidala"; Uzt Sas: "Kontua egiña daukazu eta juateko libre zerade"), L 3 (Lç 'zenbatu' edo: "gizonen kontua egin zedin borz millatarano"; Harb: "Nolako kontua egiten dut?"; Volt: "Egiñen dugu kontua"); kontuak egin 17: B 5(Añ GGero, AB AmaE, Kk Ab, Erkiag BatB, Alzola Atalak), G 7(AA, Or SCruz, Tx B, Salav, NEtx Antz, Sor Bar), L 5 (Ax, SP Imit, Barb Leg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kontuak egin bakarrik jaso da, 8 aldiz: G 4(Uranga, Labayen, Latiegi, J. Azpiroz), EB 4(Elhuyar, X. Gartzia, P. Esnal).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kontua(k) egin : HiztEn-LurE, ElhHizt; kontuak egin : AB50 4, HiruMila.

Inguruko formen erabilerak

Beste aditz-esapideak, OEH / EEBS segidan (ik. ondoan testuinguruak): kontua atera 10 (B 1, G 7, L 2); kontuak atera 39 (B 9, G 29, L 1) / 27 (G 6, EB 14, EgAs 7); kontua eduki 4 (G) / 2 (B); kontua eman 18 (B 4, 11, IE 3) / 1 (EB); kontuak eman (B 3, G 17, L 3); kontua eskatu 2 (G-EB) / 2 (G-EB); kontuak eskatu 5 (G-EB) / 5 (B 2, EB 3); kontuak garbitu 6 (B 1, G 3, EB 2) / 3 (B-G-EB); kontua hartu 2 (G-EB) / 2 (EB); kontuak hartu 13 (B 1, G 9, L 1, EB 2) / 2 (B); kontua ipini 1 (B).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontuak errendatu
ad.-lok. Kontuak eman. Ik. kontu eman. Jainkoari kontuak errendatu dizkio.

Aztergaia: kontuak errendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan kontu(ak) errendatu azpisarrera: Lç 4 (adib.: "Gure izateaz kontu rendatzera konparitu behar bagendu bezala", "Baina badiotsuet, ezen gizonek erran dukeiten hitz alfer guziaz, kontu rendaturen dutela iudizio egunean"), Ax ("Hil behar dutela eta hil ondoan kontu errendatu behar dutela ohartzen eta pensatzen"), Mercy ("Errendatüren bere khontia urthe oroz"), Xarlem ("Jinkuari bere kuntiak / rendatü dütiela"), Arb Igand ("Kontu errenda diozozue zuen burueri orduan egin ditutzuen hutsez"), EZ Eliç ("Bere gorputz propioak dire presentatuko, zeren bizitzeko obrez kontu errendatzeko"), Tt Onsa ("ezpaita obligatu kondurik rendatzera"); eta Lç ABC ("Kontu on renda dezakegun bezala iratzar baikaitezke hire izen sainduaren inbokatzera"), CatLav ("Jainkoari kontu hersi bat errendatuko baitiogu"), He Gudu ("Zure biziaren moment guziez errendatu behar duzun kontu hertsi eta garratz hartaz"), CatLan ("Kundü ikharagarri bat hari behar baitükete errendatü"), Ip Hil ("Errendatü behar dükegün khuntü garratzaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

tradizioan baztertuxea zegoen esapide hau, baina berrartu egin da (cf. "kontu-errendatzea" errendatze sarreran adibide gisa proposatua), eta jasotzekoa da, 'kontu(ak) eman' definitzailea ondoan duela.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

errendatu: -a(k).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-04-19) Kendu lerroa (Arauak jasoa du kontuak errendatu parentesi gabea, eta aski da).

kontuak eskatu
1 ad.-lok. Egintza bati buruzko azalpenak eskatu. Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko?
2 ad.-lok. Irabazien edo xahutzeen azalpena eskatu.

Aztergaia: kontuak eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eskatu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

kontuak galdetu
ad.-lok. Ipar. Kontuak eskatu. Jaun horri behar zizkioten kontuak galdetu.

Aztergaia: kontuak galdetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

galdetu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

kontuak kontu
Nolanahi ere, dena dela. Kontuak kontu, baikor agertu zen etorkizunari begira. Ondo pasatzen genuen, kontuak kontu.
Loturak

Aztergaia: kontuak kontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

kontuan eduki
ad.-lok. Kontuan hartu. Ik. aintzat eduki. Irakurleak kontuan eduki gabe. Orain idazten diren euskalkiak kontuan edukitzekoak dira, batasun osorik ez duguno.

Aztergaia: kontuan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

kontuan egon
ad.-lok. Erne egon. Gau eta egun kontuan egoteko, arerioak har ez gaitzan.

Aztergaia: kontuan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontuan erori
ad.-lok. gip. Konturatu. Etsaiz inguraturik gaudela kontuan erori gaitezen.

Aztergaia: kontuan erori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erori: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

kontuan hartu
ad.-lok. Gogoan hartu, gogoan izan. Bere egoera kontuan hartu gabe. Hark ez zuen kontuan hartzen gu ere hara joango ginela. Urte horiek kontuan hartu gabe.

Aztergaia: kontuan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

kontuan ipini
ad.-lok. Gaztigatu, abisatu. Ik. jakinaren gainean ipini. Kontuan ipintzen zaituztet, engaina ez zaitezten.

Aztergaia: kontuan ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontuan izan
ad.-lok. Kontuan hartu, gogoan izan. Kontuan izango dut iradokizuna. Kontuan izan koaderno honek hogeita bost urte inguru dituela.

Aztergaia: kontuan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "kontuan hartu († kontutan hartu), kontuan izan, kontuak atera, zeure kontu" / HezkAdmin: tener en cuenta; kontuan izanik: teniendo en cuenta.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " kontuan izan / kontutan izan: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

kontuan jarri
ad.-lok. Gaztigatu, abisatu. Ik. jakinaren gainean jarri. Kontuan jarri naute ni, aurkitzen dela eri.

Aztergaia: kontuan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontuan jausi
ad.-lok. bizk. Konturatu. Geroxeago jausi zen kontuan; tabernan egongo zen.

Aztergaia: kontuan jausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jausi: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

kontu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

kontulari
iz. Enpresa bateko kontabilitateaz arduratzen den pertsona. Fabrika bateko kontularia zen.

Aztergaia: kontulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
kontularitza
iz. Kontabilitateaz arduratzen den zerbitzua. Lantegiko kontularitza.

Aztergaia: kontularitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
konturarazi, konturaraz, konturarazten
du ad. Konturatzera behartu. Horrelakoak ikusteak konturarazi ninduen zerbait gertatzen zela.

Aztergaia: konturarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

konturarazi, konturaraz, konturarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

konturarazi, konturaraz, konturarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ra(tu)+arazi: -rara- haplologiarik gabea sistematikoki egitearen aldeko da batzordea.

konturatu, kontura/konturatu, konturatzen
da ad. Ohartu. (Osagarritzat -z atzizkia hartzen duen izen sintagma bat, perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat hartzen du, batez ere). Ik. akordatu 3. Ez nintzen aldakuntza horretaz konturatu. Laster konturatu ziren, ez zutela horrela deus burutuko. Nola ez naiz gaurdaino konturatu? Konturatu gabe egin nuen. Konturatu naiz zer egiten ari diren. Era horretan, eta ia konturatzeke, premiazkoa dugun ur gehientsua hartzen dugu.

Aztergaia: konturatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-07-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

konturatu, kontura, konturatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

konturatu, kontura, konturatzen.

kontusio
iz. med. Kolpe batek gorputzean eragiten duen lesio edo kaltea, kanpora zauririk agertzen ez duena. Ik. mailatu2. Kontusioak ez du berebiziko garrantzia, baina, kolpea bortitzegia izan bada, lesio larriagoen adierazle izan daiteke.

Aztergaia: kontusio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): kontusio 24: Laneki, Elhuyar 2, Consumer 4, Berria 6, EiTB 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kontusio 4, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm; kontusio (4), makadura (4); Med.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu kontusio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es contusión / fr contusion: Elhuyar: (Med.) zafarda, makadura, ubel, kontusio / NolaErran: uspel (BL) – ubeldura – odoluri / Zehazki: makatu: contusiones múltiples en la espalda, askotariko makatuak sorbaldan / Labayru: beltzune, ubel[du(ra)], kaskako, zafarda, kontusio / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, aski nazioartekoa eta jasotzekoa Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

kontutxo
iz. adkor. Kontua, arazoa, egitekoa. Bada gaurkoan aipatu gabe utzi nahi ez dudan beste kontutxo bat.

Aztergaia: kontutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): kontutxo 70: Elkar 8, Berria 14, EiTB 38, Argia 5, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: kontutxo 35: Berria 2, Jon Muñoz 2, Pello Zabala 2, Joan Mari Irigoien 2, Irene Aldasoro 2, Joxan Elosegi 2, Josu Zabaleta, Xabier Montoia, Iban Zaldua, Juan Luis Zabala, Itziar Otegi, Patxi Ezkiaga, Hasier Etxeberria…

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu kontutxo formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, eta ez da automatikoa.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

Kategoria

iz.

kontuz
1 adb. Arretaz, artarekin. Ik. kontuz ibili. Entzun kontuz. Bizi gaitezen kontuz. Orduko idazleek kontuz erabili zituzten hitz asmatu berriak. Kontuz-kontuz lagundu zioten autoraino. || Kontuz baino kontuzago ibili behar da horretan.
2 interj. Norbaiti erne ibiltzeko adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. kontu1 9; begira-. Kontuz, gero!
Loturak

Aztergaia: kontuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

kontuz ibili
ad.-lok. Argi ibili, erne ibili. Ik. kasu eman. Kontuz ibili eta bazterretik joan. Zabiltza kontuz agintedunekin.

Aztergaia: kontuz ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

kontuzko
1 adj. Arretazkoa. Kontuzko azterketa egin. Gauza kontuzkoetan ala arinetan.
2 adj. Arduratsua. Gauza txikietan kontuzkoa dena gauza handietan, eskuarki, kontuzkoago izaten da.
Loturak

Aztergaia: kontuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper