kasu eman
1 ad.-lok. Kasu egin, jaramon egin. Haren erranei batere kasurik eman gabe. Aita sartu zen sukaldean, eta, batere kasu eman gabe zertaz ari ginen, amari galdatu zion (...).
2 ad.-lok. Kontuz ibili; zaindu, begiratu. Kasu emak! Nahiz eta elkarren artean zaintzaileen mugimenduari kasu eman, segur da gure solasaldi guztiak entzuten zituztela. Kasu emak norekin ibiltzen haizen, Xarles. Ene ustez aiseago behar zuten irabazi, baina irlandar deabruen kontra behar da beti kasu eman, noiznahi iratzartzen baitira.