17 emaitza ito bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

ito, ito, itotzen
1 da ad. Arnasa hartu ezinik hil. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! Diotenez, itotzear dagoenak edozeri heltzen dio. || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar). || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lurrean hobiratzea bezalakorik ez dago marinel itoarentzat.
2 du ad. Arnasa hartzea eragotzirik erail. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen.
3 du ad. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, itzali, bizitasuna kendu. Guk, besteri bizia arintzeko, barruan ito behar izaten ditugu nahigabeak. Ezin dituk penak garagardotan ito. Baina kezka horiek bere erokeriekin erraz ito eta ahaztu ohi zituen. Lapurdiko kostaldean esperantza oro ito da. Parisko apartamentuan Marlon Brandok eta Maria Schneiderrek bakartasuna sexuan itotzen zuten bitartean.
4 du ad. Ideiez, iritziez eta kidekoez mintzatuz, ez entzuteko moduan edo ia ez entzuteko moduan utzi; isilarazi. Gurari gaiztoek ito egiten dute Jainkoaren hitz santua. Azeriak oiloa legez euskara nahi dute ito. Zapatzen du, garaitzen eta itotzen odolaren mintzoa. Taldearen handitasunak liburuaren inguruko eztabaida itotzen duela. Marokok eskura zituen soldadu guztiak mugiarazi zituen aireportua kontrolpean hartu eta manifestazioak itotzeko.
5 du ad. Zerbaitek beste zerbait gehiegian, kalte egiteko eran estali edo inguratu. Belar gaiztoak garia ito ez dezan. Etxea inguruko arbola eta belardirik gabe geratu baitzen, etxe berri itsusiek itota. Mutxiak janda, hautsak itota. Egungo sistemak informazioz itotzen gaitu. Lurrin egileen bezero zen Biktoria; horrek berezko usaina itotzen zion, mila loreren urrin ustez xarmagarriaren azpian.
6 du ad. Isurkari batek zerbait guztiz estali edo ase. Lurra dena zuela uholdeak ito. Taloak esnetan ondo itorik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Kare-lurrak ez ditu biziki maite; ura asko gustatzen zaio, baina lur astunak eta itoak ez.
7 du ad. Kareaz mintzatuz, erabili ahal izateko urez nahasi edo ase. Kare hila da, urez itotzen edo hiltzen den kare bizi.
8 da/du ad. Itolarria sentitu edo sentiarazi. Aste guztia eman nuen gela barruan, beroak itota. Zer esango zenidake, abioi batean ibiltzera behartuko bazintut?, munduko aire eta haize guztiak zeure esku izan arren, ito egingo zinateke; ni, berriz, fabrikan itotzen naiz. Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar).
9 da/du ad. Arazoen edo gehiegizko arduren ondorioz, erabat larritu. Zorrez itoa. Lanez itoa bainaiz egun. Itota zebilen azkenaldi honetan. Hipotekaren zamak itota. Batzuetan lan eskariei ezetz esaten ikasi beharra dagoela ez itotzeko.
10 da ad. Eztanda motorrez mintzatuz, karburagailua erregai gehiegiz bete. Barkuko motorra itota zebilen eta Ibaizabalen itsasadarretik ezin irtenda ibili ziren.
11 Ahotsaz, oihuez eta kidekoez mintzatuz, arnas faltak indarrik gabe utzia, moteldua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gero giza ahots batek, ahots ito batek, galdetu zuen: (...). Gela nagusian oihu ito bat entzun zen. Halako ikara-salto bat egin du Garbiñek, hasperen ito bat ere bai.
12 Itotzen duena, itogarria. (Partizipio burutua izenondo gisa). Giro itoa zen zuzendariordearen bulegoan. Giro katoliko itoa.

Esaera zaharrak

Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito.

Aztergaia: ito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ito, itotzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa erantsiz: ito beharrean; eta itoan (erdi itoan, ia itoan, ito-itoan): Baserritar bi etorri zaizkit arnaska erdi itoan; ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen; besoak altxatuz oihu egiten zigun ito-itoan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

itoarazi.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ito, ito, itotzen, itoko.

ito beharrean
adb. Itotzeko zorian. Presaka eta ito beharrean ibiliko zara egun guztian. Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotinka, arnasestuka. || Pailazoekin barrez ito beharrean dabilen umea. Egarriak ito beharrean nagok!

Aztergaia: ito beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ITO BEHARREAN (itxo- V-gip ap. Etxba Eib), ITO BEHARREZ, ITO BEHARRIK (V-ger ap. A Morf 680). A punto de ahogarse. Egarriz ito bearrez. Añ EL2 226. Estutasunaren indarrez ito-bearrean. Arr GB 89. Bere barrungo naigabeak itobearrik. Ib. 97. Arrapau ebazan gizonak itobearrean. Echta Jos 91. Olatupean azpiratuta, gizonak itto-bearrik. Ib. 101. Sasi ta bedar txarrez / ito biarrian. Enb 173. Erri guztia / kiskaltzen dago, / ito biarrik. Ib. 175. Zurrungaka, arnaska, ito-bearrez. Or Mi 79. Uria turrustan heldu zen, oro itho beharrez. Barb Leg 149. Ito bearrez eman dio eztulari. Txill Let 140. Barrearen barrez ito bearrik egozan. Bilbao IpuiB 187. v. tbn. I.-beharrean: TAg Uzt 34. Zait Sof 62. Alzola Atalak 70. I.-beharrez: Otx 166. Etxde JJ 56

def/adib: itoan 1 adb. (Batez ere erdi itoan, ia itoan eta kideko esapideetan). Ito beharrean, itotzeko zorian. Baserritar bi etorri zaizkit, arnaska, erdi itoan. Ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen. || Besoak altxatuz oihu egiten zigun ito-itoan. || adib: ito, ito, itotzen 1 da/du ad. Arnasa hartu ezinik hil; arnasa hartzea eragotzirik erail. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Barrez ito beharrean. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar).

ito beharrean 40: Aizu, Deia 2, Elkar, Berria 19, EiTB 14, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ito beharrean 41: Berria, Josu Zabaleta, Luis Elberdin, Patxi Iturritegi, Asisko Frantzizko, Elizen arteko Biblia, Anjle Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Imanol Zurutuza, Karlos Zabala…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: itobeharrean / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa ito sarreran.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

beharrean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, ito sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ito sarreran.

ito-itoka
adb. itoka-ren indargarria. Batzarrekoek ito-itoka erantzun zioten: hiltzea merezi du.

Aztergaia: ito-itoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

itoaldi
iz. Itobeharra. Bestelako gaitzen ondorio ez diren eztula, bronkioetako txistuak eta itoaldiak.

Aztergaia: itoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

itoan
1 adb. Ito beharrean, itotzeko zorian. Ik. erdi itoan; ia itoan; arnasestuka. Aldapan gora itoan doan auto baten moduan. || Besoak altxatuz oihu egiten zigun ito-itoan.
2 adb. Itoka. Aitortza ez da itoan egin behar den zeregina.
Loturak

Aztergaia: itoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira itoan 12 (horietan 10 ia itoan, eta erdi itoan eta itoan soil bana: Añ EL2: "[Konfesiñoa] ezta itoan egin bear dan zeregina"; AB AmaE: "Baña gaur emen zazpi urteko Ujola gogor onetan, Dabil txit estu iya itoan Ordurik larrienetan"; Enb: "Uraz iya itoan ta suaz erretzen"; Otx 2: "idunera eldu yakonian, ija-ittuan jarri zan ene mutilla ta asten yako garraxika", "Ba-zan ibilli zati baten uretan ija ittuan"; EusJok: "Aizkora ari giñan gu ia ituan", Tx B 5: "ia itoan ibilli naute iru atsoren artian", "Baserritar bi etorri zaizkit asnaska erdi ituan", "egun orretan iru andre're urak eraman zituan, aur bat ere an atera zuten gaixua ia ituan", "odol guziyak berotu eta asnaska iya ituan"; Alz Ram: "Biotz-ikarak abotsa iya itoan"; Uzt Sas: "ark utzitako usaiarekin ni berriz ia ituan"; ito itoan 1 (Or Mi: "Besoak altxatuz oiu egiten zigun ito itoan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ia itoan 4, G-EB (T. Larrea: "Itz au bukatzearekin, or zetorrek itxasoko olatu edo bagada ermo bat, ta jartzen dira Prakas'en batela bekoz gora ta gure inglesa ta Prakas buruz bera, ta or dijoa Prakas ori, guziz yayo alaere, igarian itxas eskiñara, aldian bein ia itoan zebillen ingles ari deituaz"; I. Alkain: "Au izango bagenduan, ia itoan geundela ekartzen zuten, eta orduan ongi neurtua"; Azurm: "komertzial ez den libururik atera behar den bakoitzean, "sakrifizio haundiak" egin beharrean dabilzkigu Argitaratzaile guztiak, ia itoan", D. Urbistondo: "nik neurea neuk harrapatu nuen hondartzan, ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen hartan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itoan : HiztEn, LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

itoan : EuskHizt (AS), EskolaHE (AS), DRA (adib.), PMuj DVC; ito itoan : DRA (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n aditzarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa jasotzekoa, ito sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

baserritar bi etorri zaizkit asnaska erdi itoan; ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen; besoak altxatuz oiu egiten zigun ito-itoan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-06): hurrengorako.

itoarazi, itoaraz, itoarazten
du ad. Itotzera behartu. Ik. irato. Bultzatzen du haurra uretara eta itoarazten du. Bizi honetako aberastasun hutsalek itoarazten dute.

Aztergaia: itoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itoarazi, itoaraz, itoarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

itoarazi, itoaraz, itoarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-

itobehar
iz. Arnasa hartzeko eragozpen nabaria; estualdia. Ik. arnasestu; itomen; itolarri. Oinazerik ez, baina itobehar estuak ohi ditu.

Aztergaia: itobehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

itogarri
adj. Arnasa hartzea eragozten duena. Gela itxi eta itogarriak. Giro, bero itogarria. Larritasun itogarria.

Aztergaia: itogarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+g-

itogin
iz. Sabaiko edo teilatuko zulo edo pitzadura, ura tantaka iragazten dena; tantaka erortzen den ur hori bera. Ik. itaxur. Itogina dugu ganbaran. Kendu arren itoginetik jausi den ura, beste behin ere jausiko da.

Esaera zaharrak

Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu.

Aztergaia: itogin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. Sin. itaxur.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"Bizk." marka ezabatzeko eskatuz.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

cf. itaxur.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: itukin [da nire ustez hobestekoa] (1995-08-24)

itoi
iz. Ukuilua. Ur bedeinkatua botatzen zen artegian eta itoian.

Aztergaia: itoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: 1.Ik. txerritoki. 2.Ik. itukin / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ukuilua.

itoka
1 adb. Lasterka, arrapaladan, hatsik hartu gabe bezala. Ik. itokarrean. Itoka jan. Zergatik zoaz horren itoka? Arretaz eginak, ez itoka eta arinka. Arrosarioa itoka esan.
2 adb. Itotzeko eran. Itoka, oro irriz.
3 adb. Ipar. Itotzeko adina, guztiz ugari. Airea eta argia itoka sartzen zitzaielarik.
Azpisarrerak

Aztergaia: itoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. / AS: ito-itoka.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ito-itoka.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

itokarrean
1 adb. Itoka, lasterka. Itokarrean nator. Azpikoek gaina hartu zidaten itokarrean, lasaibiderik eta arnasarik utzi gabe.
2 adb. Itoka, itotzeko zorian. Itokarrean zegoela eta haize freskoa behar zuela esan zion.

Aztergaia: itokarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

itolarri
iz. Itobeharra, larritasun itogarria. Itolarria arindu beharrez.
Azpisarrerak

Aztergaia: itolarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

itolarrian
adb. Ito beharrean. Eztulka ari naiz, goitika egiteko ahaleginean, itolarrian.
Loturak

Aztergaia: itolarrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-03-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

-n osaerako librea dirudi, edo finkatu gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-08) Onartu egin da forma, eta itolarri sarrerako azpisarrera gisa eskainiko da.

itomen
iz. Itotzea; itobeharra. Ik. itolarri. Barneko itomena ezkutatu beharrak biziki makaltzen zuen bere osasuna.

Aztergaia: itomen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
itopuntu
iz. mekan. Atzera-aurrerako mugimendua duten motorretan, pistoiak, zilindroaren bi muturretako batean dagoenean, duen egoera.

Aztergaia: itopuntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itopuntu 3, Zientzia eta teknika 1986: "Pistoiak gasolinadun airea konprimatzen du eta goiko itopuntutik hurbil bujiak txinparta jauzierazten du", "Pistoia beheko itopuntutik gorantz abiatzen denean, ihesbideko balbula irekitzen da", "Goiko itopuntutik hurbil, airea konprimatua eta beroa dagoenean, injektorea gasolio-lainoa sartzen hasten da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

itopuntu : Euskalterm 4 (punto muerto) // Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE) ez hiztegietan (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC). Ik. Harluxet EHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-puntu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mekan.

itotze
iz. Arnasa hartu ezinik hiltzea; arnasa hartzea eragotzirik erailtzea. Odol okadak, sukar gaiztoak eta, azkenean, itotze geldo bezain geldiezina.

Aztergaia: itotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper