58 emaitza herri bilaketarentzat - [1 - 58] bistaratzen.

herri
1 iz. Lagunartean eta lurralde jakin batean bizi diren, eta elkarrekin hainbat ohitura eta erakunde dituzten gizakien multzoa. Euskal Herriak, herri den aldetik, ez du aldaketa hori bereganatu. Ez da erraz herri bati mende luzeek eman dioten pentsabidea aldatzea. Ideia horiek Europako herri landu guztienak dira. Frantses herria. Herri baten ohiturak, hizkuntza, literatura. Herrien Europaren alde. Bere hizkuntza eta herria hain maite dituelarik. || Aginpidea herriagan datza.
2 iz. Herriaren gehiengoa (goi klaseen edo talde landuen aurrez aurre). Ik. herri xume; herri xehe; populu. Herriarentzat idatzi. Herriaren ahotik jasoa. Herriak ez du barkatuko.
3 iz. Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri-jai onik.
4 iz. Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. publiko. Herri agintaritza. Herri arazoak eta Eliza.
5 iz. Herri jakin bat bizi den lurraldea. Ik. herrialde. Ezagut ditzagun gure herriko lurraldeak. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. || Beste ezaugarriren batek mugatzen duen herrialde edo lurraldea. Negar herri honetan. Hegoaldeko herri beroetan. Zeruko herri zoragarria.
6 iz. Berezko nortasuna duen etxe edo bizilekuen multzoa, maiz landa-eremukoa, udalerria edo udal baten parte izan daitekeena eta zenbaitetan auzoetan banatua izaten dena. Ik. hiri; hiribildu. Itsasaldeko edozein hiri edo herritan. Lapurdiko herri xume batean. Baztango herri nagusia. Galileako Kana herrian. Betleemgo herrian. Deba ibaiak jarraitzen du bere bidea Eskoriatzako herriaren erditik. Arabako kontzejuak herri txikiak izaten dira. Elizondo, herri handia izanda ere, ez da udala. Herri-barruko istripuak murrizteko lan egin beharra. Herri bereko beste ostatu batean. Ibili nintzen herririk herri, bazterrik bazter soinua jotzen. Herriz herri, etxez etxe eta atez ate. Herriz herriko antzerki emanaldiak. Zortzietan, herriko plazan. Herriko taberna bakarra. Herriko jaietan. Herri inguru hartan bizi dira.
7 iz. Herri jakin bat, dagozkion auzo eta lurraldeekin. Orozko herri handixkoa da bere elizateekin. Herri honetako mendietan.
8 iz. Hiri edo herri bateko biztanleen multzoa. Oiartzungo herriak aita Mendibururi eskainia.
9 iz. Hiria edo herria erakundetzat hartua. Herriko agintariak. Baserri hori, herriz Mendatakoa, elizaz Arratzukoa da.

Esaera zaharrak

Herrik bere lege, etxek bere aztura. Itsuen herrian, okerra errege. Orik ez den herria, ibar-jaun da azeria. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.

Aztergaia: herri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sorterri, aberri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: herri(-)errepublika: Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa, herri(-)gizon, herriko etxe, herriko mutil, herri(-)lan, herri(-)zerbitzu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: herri(-)bide, herri(-)kanta, herri(-)kirol, herriko alaba, herriko seme, herri(-)literatura, herri(-)lur, herri(-)medikuntza, herri xehe, herri xume, herri(-)zor .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

herriko etxe, herriko mutil, herri-gizon.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "publiko zentzuan, alemanez bezala, oraindik ez da sartu, hala ere, behar den bezala loturik idatziko balitz, edo marraz gutienez, ez daukat zalantza izpirik zabalduko dena elkarteak oso gardenak direlako: herrilanak, herrizerbitzuak, herrilorategiak e.a." (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Horren barruan, badira beste azpisarrera ezagun batzuk ere (herri administrazio, herri interes, herri onura...)"X. Kintana: herri(-)baso eta herri(-)behi azpisarrerak eranstea proposatu du.

 - [E204]:  liho-herri, sugeterri || herri hitza aipatu behar da, eremua delarik ere, ez bakarrik jende-multzo bat.

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: herri-biltzar, herri-demokrazia, herri-hizkuntza, herri-jabari.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): "Ez da ikusten honen premiarik eta, horrenbestez, ez da onartzen".Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian ez ziren beharrezko ikusi eta ez ziren onartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Adierarik ez da orain aipatuko (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu adierak, eta ohargileak dioena jakinaraziko zaio).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-26): Lantaldearen proposamenak beste gabe onartuko dira; baina forma berririk ez da orain erantsiko.

herri ondasun, herri-ondasun
iz. Herri erakundeena edo herritar guztiena den ondasuna, jabetza pribaturik ez duena. Gipuzkoako udalek 1764-1814 bitartean egindako herri-ondasunen salmentari buruzko txostenak egin zituzten 1817an.
Loturak
herri administrazio, herri-administrazio
iz. Administrazio publikoa. Aztertutako aldian, finantza erakundeek herritarrei eta enpresei eginiko maileguen zenbatekoak behera eta herri-administrazioei eginikoak gora egin du oso nabarmen.

Aztergaia: herri-administrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh602 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

herri(-)administrazio 769: Aizu 12, Arabako Batzar Nagusiak, Argia 7, Berria 70, Deia 8, Deustuko Unibertsitatea 107, DiarioVasco 10, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 271, EiTB 42, ElCorreo 3, Elkar 7, Consumer 23, Espainiako Gobernua 127, Euskaltzaindia, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 3, Jakin 14, Karmel, Laneki 20, Nafarroako Gobernua 2, UEU 38.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)administrazio 46: Berria 16, Iñaki Mendiguren 29, Amaia Lizarralde

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Herri-Administrazioa: Administración Pública".

def: [s.u. hizkuntza] hizkuntza eskakizun, hizkuntza-eskakizun Admin. Lan edo zeregin jakin bat betetzeko eskatzen den hizkuntza-maila; bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetako zenbait lanpostu betetzeko eskatzen den euskara-maila. Bigarren hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak 86/1997 Dekretuak ezartzen ditu. Estoniako Gobernuak 2000. urtean hizkuntza eskakizunak arindu zituen eta bertan behera utzi zuen lanpostu publikoetarako nahitaez estoniera ongi jakiteko betebeharra. // kargudun iz. Kargu jakin bat duen pertsona, bereziki herri administrazioan. Herriko kargudunak. Elizan kargudun direnak. Ananias apaiz nagusia eta beste kargudun batzuk. Zama astunen azpian lanpeturik dabiltzan kargudunak. Kargudunak hautatzeko.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta jasotzekoa izan liteke administrazio publiko formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri sarreran.

herri agintari, herri-agintari
iz. pl. Herri erakundeetako agintarien multzoa. Azkeneko hitza, udal izenen auzian, herriak izango du eta mintzatuko zaigu honetaz eta hartaz, ezinbestean izango ditugun herri agintarien bitartez. Herri-agintariek odola emateko eskaera egin zieten madrildarrei.

Aztergaia: herri-agintari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERRI-AGINTARI a) (Usado gralmte. en plural). (Las) autoridades (civiles). v. herriburu (2). Erri-agintarien ondoko aulkian [Elizan]. Ag Kr 208. Amezketako erri-agintariak. Muj PAm 67. Ugazaba ta langilleen arteko auzi onetan erri-agintariak eztabela sartu bear. Eguzk GizAuz 163. Erri agintariak jakiñen gaiñean jarri ondoren, [...] Mayanaren billa asi zan. Etxde JJ 252. Eleiz agintari ta erri agintariak. Basarri 5. Aldatutakoak bizi bearko diran uri-barrutietako Erri Agintariak. "Autoridades civiles". EAEg 6-11-1936, 231. Nolako erri-agintarien menpe zegoan gure bizi bear izatea. AZink 125. Azkeneko hitza, noski, herriak izango du [udal izenen auzian], eta mintzatuko zaigu hontaz eta hartaz ezin bestean izango ditugun herri-agintarien bitartez. MEIG VIII 118. v. tbn. Or Mi V. NEtx Nola 11. Mde Pr 258. Zait Plat 15. Herri-agindari: TAg Uzt 222b) Oficial de milicia popular. Erri-gudarien erri-agintari dan edonor sartu diteke ikastaro oietan. "Oficial en las milicias populares". EAEg 22-12-1936, 613.

adib: herri 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. Ik. publiko. Herri agintariak. Herri agintaritza.

herri(-)agintari 22: Aizu (“dakienak ez dakienari irakatsi, ulertzen duenak dakienari erabiltzeko aukera eman, herri agintariek denei ikasteko abagunea eskaini...”), Bizkaiko batzar nagusiak (“”eskatu leikio edozein herri-agintariri”), Elhuyar, Berria 6, EiTB 2, Karmel 4, Argia 3, Laneki 3, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)agintari 26: Berria 3 (“«Ondo legoke herri agintariek programa argi bat lantzea, eraikinak egiteko eta berritzeko benetako eskakizunak jasoko lituzkeena»”), Asisko Frantzizko 9 (“Herri-agintariei gutuna”), Elizen arteko Biblia 7 (“Jaunak agindu zion Jeremiasi: "Zoaz eta erosi buztinezko pitxer bat. Eraman zeurekin herri-agintari eta apaiz-kontseiluko batzuk”), Pello Salaburu 3 (“Gizarteak dituen herri agintariek ziurtatu behar duten zerbitzu publikoaren interes nagusi eta orokorrek bat egin behar dute unibertsitatearen funtzionamendu autonomoarekin”), Iñaki Mendiguren, Amaia Lizarralde, Bernardo Atxaga, Inazio Mujika Iraola.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri sarreran.

herri akusazio, herri-akusazio
iz. zuz. Pertsona edo pertsona talde batek, kaltedun zuzena izan gabe, interes orokorrean eragina duen lege hauste bat salatzeko egin dezakeen akusazioa. Bost egun lehenago, Azpeitiko Udalak herri akusazio gisa aritzea erabaki zuen, eta M. Castells izendatu zuen lan horretarako. Herri akusazioa auzia bertan behera uzteko eskaeraren aurka mintzatu zen.

Aztergaia: herri akusazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): herri-akusazio 65: EiTB 63 (adib.: “Gemma Zabaleta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Gobernu Bilerak oniritzia eman dio herri-akusazioa izateari”), DiarioVasco 2 (adib.: “Horretarako, Usurbilgo udala kasuan herri-akusazio gisa aurkeztea”); herri akusazio 231: Berria 155 (adib.: “Herri akusazio gisa aurkeztu zen AVT”), EiTB 61 (adib.: “Doktrina horren arabera, herri akusazioa soilik ez da nahikoa epaiketa egiteko”), Argia 15 (adib.: “herri akusazioarekin bakarrik ezin dela epaiketarik egin dion argudioari “arrisku abstraktua” duela esanez erantzungo dio”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)akusazio 76: Berria 75 (adib.: “Ustezko delitua egin zenetik herri akusazioak”), Jokin Urain (“Ez diet erantzungo ez fiskalari ez herri akusazioari, haien helburua euskal gazteria kriminalizatzea delako”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es acusación popular / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

herri baso, herri-baso
iz. Udalarena den basoa, jabetza pribaturik ez duena eta udalak kudeatzen eta ustiatzen duena. Ik. zilegi 3. Oñatiko legeek zorrotz debekatzen baitzuten bere herri-basoetan etxeak jasotzea. Mallabiko herri basoak garbitzen eta pinu-sartzen ibili ginen.

Aztergaia: herri-baso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERRI-BASO (V-arr-oroz-ger-gip, Gc ap. A). Ejido, monte comunal. Cf., para Guipúzcoa, J.I. Lasa Aranzazu 1967, 329. Cf. ETXE-BASO. v. HERRI-SAIL. Baagoz inguruban usa edo erri-basuak. Mg PAb 110. Erri-basoetan aukeratuta dauzkagun toki berrietan [landarak] sartzeko. ForuAG 307. Oñatiko legeak zorrotz debekatzen baizuten bere erribaso oietan etxeak jasotzea. EgutAr 22-7-1956 (ap. DRA). Aritz on bat erri-basoan botako zutela. BAyerbe 127. Mallabiko erri-basuak garbitu eta piñu sartzen ibili giñan. Gerrika 41. v. tbn. Akes Ipiñ 25. Gazt MusIx 191

adib: herri 9 iz. Hiria edo herria erakundetzat hartua. Herriko agintariak. Baserri hori, herriz Mendatakoa, elizaz Arratzukoa da. || Herri basoak: herriarenak diren basoak. Erruz zen burdinola herri lurretan eta ingurukoetan.

herri(-)baso 6: Berria 3 ("Bestetik, Gipuzkoako lurraldearen %20 herri basoak edo lur publikoak dira”), Argia 2 (“Ende eskualdean, Malin, herriko baso eta zuhaitzak Barahogon deitu nekazari batasunak kudeatzen zituen; gurean ezagutu diren zilegi lurrak eta herri basoak oroitarazten ditu barahogon horrek”), DiarioVasco (“Herri-basoetan horrelako pago asko daude oraindik zutik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri-baso 1, Xabier Kintana (“Leku batean bizitzeak esan nahi du hor luzaro egotea; horrela, animaliak bere egotaldia herri-basoan zein jabe bakarrarenean, luzatzen duenean, hartaz esan ohi da "bertan bizi dela", nahiz eta, segur aski, ibilian ari”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, adibide azaldua denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri sarreran.

herri bazkari, herri-bazkari
iz. Jai giroko bazkaria, kalean edo estaliriko leku zabal batean egiten dena eta parte hartu nahi duten guztientzat irekia dena. Herri bazkaria izanen da Upelgileen karrikaren erdian. Herri bazkarirako lekua erreserbatzeko deitu telefono zenbaki honetara: (...).

Aztergaia: herri-bazkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): herri(-)bazkari 763: Elkar 2, Aizu 4, Deia 20, HABE, Berria 403, EiTB 31, Argia 11, DiarioVasco 291.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)bazkari 110: Herria 46, Berria 64.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: herri bazkari, herri afari (bazkari herrikoi*, afari herrikoi*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, oso erabilia. Jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa herri sarreran.

herri bide, herri-bide
iz. Errepidea baino bide estuagoa, herrixkak edo herrietako auzoak lotzen dituena. Nafarroatik ardoa ekartzen omen zuten mandoetan hartuta, lehengo herri bide zaharretatik.
herri epaimahai, herri-epaimahai
1 iz. Herritarrez osaturiko epaimahaia. Zinemagile horrek Donostiako Urrezko Maskorra irabazi zuen 1989, 2001 eta 2002an, eta herri epaimahaiaren saria 2003an.
2 iz. zuz. Zinpeko epaimahaia. Berriz epaituko dute senarra hil zuen Tafallako andrea; oraingoan beste epaile batek eta beste herri epaimahai batek epaituko dute.

Aztergaia: herri-epaimahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): herri-epaimahai 44: Berria (“berdintasuna egia bihurtu dela uste dutenek Nagore Laffageren kasuan herri-epaimahaiak emandako epaitza arretaz aztertu baino ez dute”), EiTB 42 (adib.: “Adin nagusiko inputatuak herri-epaimahai batek epaituko ditu”), DiarioVasco (“Herri-epaimahaiak erabakitako argazki irabazlearen egileari erakusketaren itxiera egunean plaka bat entregatuko zaio”); herri epaimahai 35: Berria 10 (adib.: “herri epaimahaiak bi aukera izango ditu”), EiTB 25 (adib.: “Oraingoan ez du herri epaimahai batek epaituko Mikel Otegi, horretaz Auzitegi Nazionaleko epaileak arduratuko dira”); zinpeko epaimahai 69: Berria 64 (adib.: “Horregatik uste du agian auzia ez zela zinpeko epaimahai batek epaitzeko modukoa”), EiTB 5 (adib.: “Instrukzioko epaileak zinpeko epaimahai batek epaituko duela jakinarazi dio ustezko hiltzaileari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri epaimahai 3, Berria 2 (adib.: “Lau urte iraun du ikerketak, eta hala, herri epaimahai baten aurrean eseriko dira Lay eta Skilling”), Patxi Zubizarreta (“Berehala Esther txaloka hasi da eta epaileak oroitarazi behar izan dio herri epaimahaiaren partaidea dela eta epaia eman arte ezin dituela bere iritziak kanporatu”); zinpeko epaimahai 31: Berria 30 (“Hiru audientzia eginen dira zinpeko epaimahaia osatu ahal izateko, eta 33 herritarren artean 12 aukeratuko dira”), Harkaitz Cano (“Zinpeko epaimahai batek errugabe jo zituen Diallo tirokatu zuten lau polizia zuriak”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es jurado popular / fr jury populaire: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Zerrenda osagarriak

20.29: BerriaEL2013: jurado 2* e. zinpeko. Zinpeko itzultzailea, zinpeko zaintzailea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [HBL]: es jurado popular / fr jury populaire adierazteko herri(-)epaimahai eta zinpeko epaimahai erabili izan dira. Lehenengoa edozein epaimahai motatarako erabil badaiteke ere, badirudi zuzenbidean bigarrena erabiltzen dela. Forma hau lehendik proposatu zuen lantaldeak eta besterik gabe sartzekoa da

herri errepublika, herri-errepublika
iz. Ezkerreko alderdi batek agintzen duen zenbait herrialdek hartzen duten izendapena. Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa.

Aztergaia: herri errepublika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa.

herri eskola, herri-eskola
iz. Eskola publikoa. Zestoako herri-eskolan.

Aztergaia: herri-eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskola * Herri-eskola jainko gabe hura. HU Zez 111. herri (Como primer miembro de compuestos). "Herri-eskola (EskLAlm 1882, 2), école communale" Dv. "Erri-ganadue iñorena eztan abereari deritxo" Larrak EEs 1927, 93 nota. Cf. HERRI-BASO, HERRI-SAIL. * Herri eskolak edo eskola komunalak frerer eta serorer idekiak asko tokitan. EskLAlm 1883, 1. Herri-eskola Jainko gabe hura. HU Zez 111.

LB: 1432 “Kasu honetan zigor bikoitza pairatu behar izan dute herritarrek; herri eskolak ematen duen aberastasuna galtzeaz gain, beharrezkoa ez den distantziaren deserosotasuna irabazi dute, euskara ikasteko Gareseraino joan behar baitute.” (Argia); EPG: 52 “Baina jakizu legea bultzatzen ibili zirenek baldintza bat jarri zutela ororen gainetik: sare publikora pasatzeko aukera egingo zuten ikastolei ezin zitzaien herri eskoletako D eredua baino gutxiagorik eskain” (Pello Salaburu); ETC: 1921 “Mondragon Unibertsitateko Huheziko kideek eta Antzuolako herri eskolako eta Pasaia-Lezo lizeoko irakasleek gidatuko dute ikastaroa.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: escuela pública.

eskola 1 iz. Lehen irakaskuntza irakasten den ikastetxea; gai berezi bat irakasten den ikastetxea. Ik. ikastola. Eskolako atean. Eskolara joan. Sei urterekin hasi zen eskolan. Eskolako haurrek ere badakiten gauza. Eskolan aurrera nindoala. Herriko eskola. Zeanurin eskola bat baizik ez zegoen. Lehen Hezkuntzako eskola. Lanbide eskola. Nekazari eskola. Algortako bertso eskola. Antzerki eskola. Herri eskola: eskola publikoa. Auzoko haur eskola berria. Giristino eskolak (Ipar.): Elizaren azpiko eskolak. Eskolako gelak. Igande eskoletan Biblia irakasten da. herri 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriko erakundeei dagokiena; herritarren multzoarena edo multzoarentzat dena. Ik. publiko. Herri agintaritza. Herri arazoak eta Eliza. Herri iritzia. Herri ondasuna. Herri garraioa sustatzeko. Herri eskolak eta eskola pribatuak.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta eskola sarreretan.

herri galdeketa, herri-galdeketa
iz. Herri bozketa, lege bati edo interes orokorreko bestelako gai bati buruz egiten dena, estatu, erkidego, eskualde edo udal mailakoa edo maila apalagokoa izan daitekeena. Ik. erreferendum. Gai honen inguruan herri galdeketa egitea aurreikusten al duzue? 1977an Atarrabian herri galdeketa bat egin zuten eta ikurrina balkoian zintzilikatzeko erabakia hartu zen. 1975ean Europako Ekonomia Elkartearen barruan jarraitu edo ez erabakitzeko herri galdeketa egin zen Erresuma Batuan, eta orduz geroztik ez da horrelako erreferendumik egin uhartean.

Aztergaia: herri-galdeketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): herri-galdeketa 35: Berria 9 (adib.: “Herri-galdeketak ere legez kanpo daude”), EiTB 22 (adib.: “Igande honetan herri-galdeketa egin dute, eta botoen %94,2 zenbatuta, boto-emaileen %54,36k erreformaren alde egin dute eta %45,36k aurka”), DiarioVasco 4 (adib.: “datorren asteburuan izango duten herri-galdeketan parte hartzera deitu dute”); herri galdeketa 557: Berria 426, EiTB 51, Jakin 2, Argia 16, DiarioVasco 62.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)galdeketa : Berria 269 (adib.: “Herri galdeketak bakarrik ez, badaude beste mekanismo eta prozedurak batzuk, metodologikoki konplexuagoak izanda ere, parte-hartze zabalagoa bermatzen dutenak”), Herria (“Leitzako udalak herri-galdeketa edo erreferendum bat egingo zuen erabakitzeko Herriko Etxeko balkoinean ikurriñarik ezarri behar zenez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -arena. Batzuetan, alferrik eransten zaio '-arena' atzizkia aditz izenari. Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako*[e.] Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es consulta popular / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

herri gizon, herri-gizon
iz. Gizarte bizitzan parte hartze eta eragin garrantzizkoak dituen gizona. Herriaren onari begiratu behar dio herri gizonak.

Aztergaia: herri gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

herri jakintza, herri-jakintza
iz. Jakintza herrikoia. Herri jakintza herriarentzat nahi. Atsotitzek herri-jakintza biltzen dute.
Loturak

Aztergaia: herri-jakintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERRI-JAKINTZA a) "Folklore" C. Villabaso Revista de Vizcaya 1-4-1886 (ap. DRA). Nere itzaldi onetan errijakintzaren edo Folkloren zati bat bakarra azaldu nai nuke. JMB LEItz 90 (v. tbn. explicado con Folklore en Or Mi V e in MEIG I 64). Gaurko etnografi edo errijakintzan argitzen zaizkigun zenbait antziñatikako aztarnak. JMB ELG 102. Erriko jendien aotik errijakintza artu gurarik. Alzola Atalak 124. Ainbat ipuin, esaera, bertso ta beste errijakintzako gauzakin. Ib. 115. v. tbn. Mde Pr 285. b) Cultura del pueblo. Erri-yakintza sakontzeari ekin. Ldi IL 166.

adib: herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira.

herri jakintza 18: Aizu, Deia, Consumer 4, Berria 6, EiTB, Argia, DiarioVasco 4. // LB: 65, EPG: 9, ETC: 149

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)jakintza 9: Berria 3, Herria, Xabier Olarra 2, Aingeru Epaltza, Bernardo Atxaga 2. // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri-jai onik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa herri sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta jakintza sarreretan.

herri kanta, herri-kanta
iz. Kanta herrikoia. Herri-kantak maite zituen. 1978an kaleratu zuen lehenengo diskoa, etxean entzundako herri kantaz eta olerkiz osatua. Errusiako herri-kantak.
Loturak

Aztergaia: herri-kanta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 129, EPG: 41; ETC: 391.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: herri-kanta (pl.) cantos populares, canciones populares herri-kantak abestu behar dira: hay que cantar canciones populares; Adorez: herri-kanta/herri kanta: iz. canto / canción popular; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri-jai onik. kanta 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Eliz kantak (Ik. kantika). Hernaniko eguberri kanta batean. Herri kanta ederrak. Ermita zaharrean hil kantak entzuten ziren. Gudu kanta. Maite kanta ezti bat. Eztei kanta. Artzain kantak. || Virgilioren unai kantak eta alor kantak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kanta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta kanta sarreretan.

herri kirol, herri-kirol
iz. Landa inguruko lanbide tradizionaletan oinarritzen den kirola. Arratsaldean herri kirolek hartuko dute lekukoa; harri jasotzen Goenatxo arituko da eta Etxebeste-Txapartegi eta Olasagasti-Saralegi aizkolarien arteko lehia ikusteko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek.

Aztergaia: herri-kirol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh208 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

herri(-)kirol 2459. // LB: 1.918; EPG: 158, ETC: 5.157.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)kirol 158. // Elhuyar: herri-kirol deporte rural; Adorez: 0; Labayru: herri-kirol 1 iz. deporte rural

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "Deportes populares".

adib: herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira.kirol iz. Gorputz ariketa berezkoa duen jarduna, eta, bereziki, jokoa, bakarka edo taldean egiten dena; jardun horren era berezi eta arautuetako bakoitza. Futbola eta gainerako kirolak. Kirolak oso onuragarriak dira osasunerako. Kirolean aritu. Herri kirolak. Itsas kirolak. Euskal kirolak. Kirol zelaia. Kirol jaialdia. Kirol lehiaketak antolatu. Kirol elkarteak. Kirol arrantza. Kirol gaiak saltzen diren denda. Kirol hegazkina. Partidaren ostean, amari eramaten dizkio kirol jantziak garbitzeko

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kirol.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta kirol sarreretan.

herri lan, herri-lan
iz. Administrazioak herriaren onerako eta herriak erabil dezan egindako azpiegitura-lana. Garraio eta Herri Lan Saila. Herri garraioak eta herri lanak zergekin ordaindu.

Aztergaia: herri lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

lotu/bereiz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: herrilan [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-07-10)

herri literatura, herri-literatura
iz. Herriaren literatura-adierazpena, kultura herrikoiaren erakusle dena. Auspoa argitaletxeak bertsolaritzaren eta herri literaturaren zein ahozko literaturaren izen esanguratsuenen lanak argitaratu ditu bere historian zehar.

Aztergaia: herri literatura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh96 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

herri(-)literatura 204.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)literatura 36.

Bestelakoak

adib: literatura 1 iz. Hitzaren bidezko adierazpenean, ahozkoan nahiz idatzian, oinarritzen den artea; era horretako idazlanen multzoa edo multzo jakin bat. Zinema eta literatura. Idatzirik dagoen guztia da literatura. Irakurlearen atseginerako egiten den literatura ederrean. XIX. mendeko frantziar literatura. Latinezko literatura. Munduko literatura. Euskal literaturaren historia. Herri literatura. Ahozko literatura. Literaturari buruzko literatura. Literaturako eskuliburuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta literatura sarreretan.

herri lur, herri-lur
iz. pl. Udalarenak diren lurrak, jabetza pribaturik ez dutenak eta udalak kudeatzen eta ustiatzen dituenak. Ezkia etxe inguruetan landatzen zen, baina baita herri-lurretan ere. Nafarroan basoen erdiak baino gehiago herri-lurrak dira. Erruz zen burdinola herri lurretan eta ingurukoetan.

Aztergaia: herri-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HERRI-LUR (AN-gip ap. Garbiz Lezo 25). a) Terreno vecinal. Masabiellko arkaitz aiek guziak erri-lurrak zirala. Goñi 72. Erri-lurretan basetxe barrijak egitteko. "Terrenos comunales". ForuAB 115. Erruz zen burdinola herri lurretan eta ingurukoetan. MEIG IX 41. v. tbn. Munita 112. b) "(G-to), pueblo natal" A. Ez ote-ziñan bearrekoa, / gure aiten Euskalerri, / erri-lurretik alde egin bage / biur zindezen mende-erri? "Sin abandonar tu suelo". Or Eus.

adib: herri 9 iz. Hiria edo herria erakundetzat hartua. Herriko agintariak. Baserri hori, herriz Mendatakoa, elizaz Arratzukoa da. || Herri basoak: herriarenak diren basoak. Erruz zen burdinola herri lurretan eta ingurukoetan. // lur 3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Aaron ez zela lur aginduan sartuko. Venezuelako lur beroetan. Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Herri lurrez jabetzeko. Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.

herri lur 33: Berria 21 (“Enpresen esku geratuko diren herri lurren eremua”), Argia 8 (“Iberiar penintsula osoan berezko xarmak Bortzirietan, Arantzako mugan bertan Igantziko herri lurretan dagoen San Juan Xar leize-ermitaren inguruan eta Bidasoa ibairako pendizetan bakarrik omen ziren”), DiarioVasco 4 ("Mendi ibilaldi berezia herri lurrak ezagutzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)lur 11: Berria 3 (“Hor sartzen dira, besteak beste, herri-lurrak”), Elizen arteko Biblia 35 (“Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera”), Joan Mari Irigoien 2 (“ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri-lurrak salgai jarri baitzituen”), Xanti Iruretagoiena (“Baiaseko lurretan sortzen da Vesuvio mendiaren inguruan dauden herri-lurretan”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Herrilurren Atala: Sección de Comunales; Herrilurrak Babesteko Bulegoa: Negociado de Defensa del Comunal; Herrilurren gainean Toki Erakundeei Aholku Emateko Bulegoa: Negociado de Asesoramiento a las Entidades Locales sobre Comunal" / EEgunk: "herrilanak, herrilurrak, hirilurrak".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lur.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

herri medikuntza, herri-medikuntza
iz. Herriaren ezagutza, sinesmen eta sendabide tradizionaletan oinarrituriko medikuntza. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zaharrak eta ipuinak bildu dira.
Loturak

Aztergaia: herri-medikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 15, EPG: 3, ETC: 71.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: herri-medikuntza: medicina popular; Adorez: herri-medikuntza: medicina popular; Labayru: 0.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Herri-medikuntza: Medicina popular".

herri 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Herriari dagokiona; askotan, goi mailakoa edo landua ez den herri alderdiari dagokiona. Ik. herrikoi. Herri demokrazia. Herri batasuna. Herri jakintza herriarentzat nahi. Herri kantak. Herri literatura. Herri kirola eta atletismoa uztartuko dituzte bi kirolariek. Liburu horretan, Euskal Herriko tradizioak, herri medikuntza, erran zahar eta ipuinak bildu dira. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri-jai onik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-medikuntza.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta medikuntza sarreretan.

herri mugimendu, herri-mugimendu
iz. Herritik sorturiko mugimendua, eskakizun jakin bat aldarrikatzen duena eta zerbait aldatzea helburu duena. 1951. urtean paratu zuen Espainiako Armadak entrenamendu eremua Erregeren Bardean eta, harrezkero, eremuaren kontrako herri mugimendua handia izan da.

Aztergaia: herri mugimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh78 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

herri(-)mugimendu 959.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

herri(-)mugimendu 126.

Bestelakoak

adib: eragile 4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Elkarte feministak gaiari buruzko gogoeta egiteko eskatu zien hainbat gizarte eragileri: herri mugimenduko taldeei, sindikatuei, irakaskuntzako talde eta langileei, kazetariei eta kulturgintzako eragileei. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herri eta mugimendu sarreretan.

herri musika, herri-musika
iz. Musika herrikoia. Brasilgo herri musikaren tradizio gorena pop eta rock musikaren elementuekin ezin hobeto orekatuz.

Aztergaia: herri-musika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): herri-musika 165: Deia (“Herri musika sorta”), Consumer 2 (adib.: “hala nola antzerkia, herri-musika, koplak, kanta espainiarra, zartzuela, kontzertuak, dantza, hitzaldiak eta zinema”), Berria 61 (adib.: “Brasilgo herri musikaren erakusle nagusietako bat hil zen atzo Rio de Janeiron goizeko seietan”), EiTB 20 (adib.: “Haidouks izena ematen zitzaien Robin Hood-en tankerako bidelapur ongileei eta pertsonaia horiei buruzko erromantzez josita dago ijitoen herri-musika”), Jakin 3 (adib.: “Herri musikaren biltzailea”), Argia 13 (adib.: “Herri musika, kaleko antzerkia eta arte plastikoen inguruko proiektuak aurkeztuko dituzte Gipuzkoako herrian”), DiarioVasco 66 (adib.: “Galiziako herri musikara sarrera emango du Pablo Carpintero Trio osatzen duten musikariek"); herri musika 14: Consumer (“Tenore eta sopranoek kantatzen dutena herri musika komertzialeneko doinu ezagunak ez diren arren, opera ez genuke ikusi behar belarri fin edo oso landuentzako ikuskizun minoritario, zail eta aspergarri gisa”), Berria 5 (adib.: “Herri musika falta da”), EiTB 2 (adib.: “Herri musikatik eta bandek jotzen zituzten kanpoko doinuetatik elikatuta osatu zuen soinu txikiak errepertorioa XX. mende hasieran”), DiarioVasco 4 (adib.: “herri musikari egindako ekarpena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herri(-)musika 68: Berria 59 (adib.: “Herri musikak eta dantzak hezkuntza sarean duten eragina aztergai”), Herria 3 (adib.: “Herri musika eta bertsularitza elkarturik"), Txiliku (“Baina ez elizako edo lanerako musika, eguneroko pena ugariak eta poz laburrak kantatzeko herri-musika baizik”), Iñigo Aranbarri (“Andoain bazen nor herri musikan”), Xabier Amuriza (“Kepa Junkerak, artean gaztetxoa zala, Rufino, aurrez aurre, Iurretako urteroko herri musika jaian ezagutu eban”), Koldo Izagirre (“hainbat bazterretako herri-musika garatzeko balio izan zuen”), Patziku Perurena (“herri musikan, bertsokantaritzan, kontukontaritzan, kuranderitzan”), Felipe Juaristi (“euskal herri-musikaezagutu zuen eta berarekin bat egin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: cante hondo. Andaluziako herri musika bat da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Konposatu egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa herri sarreran.

herri xehe
iz. Herria, herriaren gehiengoa. Ik. herri xume. Herri xehea, nekazariak eta, ez ziren abertzale. Herri xeheari azken hitza eman nahi diotenak.

Aztergaia: herri xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xehe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

herri xume
iz. Herria, herriaren gehiengoa. Ik. herri xehe. Holako gizon hanpatuari ez zaio laket herri xumea.

Aztergaia: herri xume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)erri(-)xume 21: SP Phil 2 ("Villareteko herri xumean gure mendi gaitzenen erdian", "Bertze aldi batez gertatzen garta herriz kanpoan zenbait herri xumetan, non gauza guziak eskasten baitira"), Gy ("Amorio zeritzon herri xume batean"), Zby ("Gure herrri xumetan / Zenbat hitzuntzi"), Elsb Fram 2 (adib.: "Zer gerthatu zen Baxe Nabarreko herri xume batean"), Barb Sup ("Gure herri xumetan"), Zub ("Holako gizon hanpotuari etzaio laket herri xumea"), SMitx Aranz ("Arantzazu'ko Amak egindako mirarietan bi ezagunenak, oetxek ditu erri-xumeak: euria ta pakea"), Or 5 (adib.: "Erri xumeak siñesten zizun ikaraz, aien esana", "Erri xumearen arteko, ta eraman zutenen lagun, ez zan etorri bezalakoa"), Zait Plat 2 ("Erri xumeak baietz uste zuen, axaletik gauzak ebatzi oi baititu", "Erri-xumeak aintzat dituen goganbear eta asmabideok"), Ibiñ Virgil ("errixumearen mailatatik asi eta senatoreen mailataraino bikoiztuz"), Vill Jaink 2 (adib.: "Munduaren bazter-aldeetan eta batak bestearen berri jakin gabe bizi diren erri xume auek"), MEIG 2 ("herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoak", "Ezin uka zezakeen, batipat, herri xume horrek artean ezagutu duen ordurik larrienean jaio delako").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)erri xume 5">Or ("Baiña nork, Olabidetar amorratua ba'da ere, nork goraintziko dio erri xumeari Itun Berria edo Zarra irakur dezan"), I. Oñatibia ("Werner'en jauregian, goizeko adiskidetasun-txurruta artzen zegoen nagusia erri xumearekin"), M. Azurmendi 2 ("Herri xumeak ez du heraldikaren beharrik izan", "Herri xumean ere "lumero" gutti, eta orduan ere animalia ageri"), MAtx ("Eta lurra eta hiztunak galtzen ari zen euskal herri xumeagana begiak bihurtzearen ondorioz, Lizardi eta Orixeren literatur jarrerakiko mirespena eta atxikimendua ibituxe zituela, herri xumeagana iristeko honen mintzairatik hurbilagoko literatur eredua idoro nahiz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herri xume : DFrec 4, AB38 eta AB50 bana (pueblo llano), LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errixume : PMuj DVC (vulgo, populacho, plebe, vulgacho, pueblacho); herri xume : EuskHizt (adib. gisa); erri-xumeko : PMuj DVC (villano, plebeyo, vulgar) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

herri zerbitzu, herri-zerbitzu
iz. Herri erakundeek eskaintzen duten zerbitzua. Herri zerbitzuetan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina. Herri zerbitzuak pribatizatzeko asmoa azaldu dute.

Aztergaia: herri zerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

herri zerbitzuak.

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

herri-zerbitzu

herri zor, herri-zor
iz. Erakunde publiko batek, behar dituen finantza-baliabideak lortzeko, jaulkitzen dituen balore tituluen multzoa. Euskal Autonomia Erkidegoak herri zorra jaulki ahal izango du inbertsio gastuak finantzatzeko.
herrialde
1 iz. Herri bat bizi den lurraldea. Ik. erresuma 2. Hamalau urte daramatzat herrialde honetan, Kalifornian. Japonia bezalako herrialde batera joateko. Hamaika herrialde badituzu eskuzapirik ezagutzen ez dutenak.
2 iz. Herri bat banatzen den lurralde edo eskualde bakoitza. Ik. bailara. Zure begien aitzinean agertzen dira Hazparneko herrialde eta eremu zabalak: Labiri, Elizaberri, Hazketa.

Aztergaia: herrialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "batzorde honetako lana ez bada ere, horrenbesteraino badakigula uste dut, eta herrialde terminuak 'región/region' esan gura duela, politikan bezala. Gauza bera eskualde-rekin gertatzen da: 'Frantziako herrialdeak' eta 'Frantziako eskualdeak', alegia, politikoki agian ez baina naturalki egiazkotzat jotzen den 'lurraldea'" (1995-06-29)

herriarteko
adj. Herrien artean gertatzen dena. Leitzak irabazi du Euskal Herriko herriarteko txapelketa.

Aztergaia: herriarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2016
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)erri-arteko 2: Anab Aprika ("Ez det beñere atsegin izan goiz jeikitzea; baño an erri-arteko bideak luzeak eta beartuta egoten ziran goiz asitzera"), Arti Ipuin ("Beste lurralde batzuetan jentea igandekari futbolera doa, baina Errokaltarren herri-arteko, populu-arteko burrukaldietara joaten zen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)erri arteko 5: Onaind ("Baita izan zituen erri arteko ta nazio arteko istillu ta goraberak ere"), J.M. Torrealdai ("herri arteko txapelketak, bertso-eskolak, etc"), Casve Amikuze ("Gizon trebe baten lan handia, Joanes Errekartek piztu zuena: Herri arteko elkartasuna lanbide guztientzat"), Saioka/5 2 (adib.: "Herri arteko jaialdia / Euskal Herria"); herriarteko 15: A. Alonso 14 (adib.: "1972ko edizioak txapelketa honetan jaun eta jabe izan den delegazioaren aurkikuntza egin zuen Herriarteko Txapelketarako, bere gora behera guztiekin, jakina"), E. Otamendi ("Bi udalek bat egin dezaten eskatzen dute herriarteko antolaketa bat egiteko"); erri-arteko J.M. Bastarrika ("Erri-arteko Elkartea osatzen duten erriak amalau dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erri-arteko : DFrec 1 ("erri-arteko bideak apaindu"); herri arteko : AB50 1 (herri arteko txapelketa 'interpueblos'); herriarteko : DFrec 7 ("herriarteko txapeldunen erronda finala", "herriarteko loturak", "herriarteko alkartasunaren asmo", "herri desberdinetako langileek herriarteko legez elgar lagundu behar dutela", "herriarteko dirudun haundi-maundi", "herriarteko txapelketa" 2); HiztEn (nazioartekoa); AB50 2 (1 herriarteko txapelketa 'interpueblos'); Euskalterm 1 (interurbano); herriartekotasun : DFrec 1 ("langileen herriartekotasuna") // Ez dugu aurkitu ap. AB38; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoak: herri arteko (interurbano), herri arteko ibilbide (trayecto interurbano): HezkAdmin // Ez dugu aurkitu ap. AgAld hitz-bilduma; AdmMila; AdminEL; EurItune; LurraldeAntol; AdmHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erri-arteko : PMuj DVC (internacional); erri-artekotasun : PMuj DVC (internacionalismo); herriarteko : ElhHizt (internacional); HiruMila (relativo a entre pueblos, interpueblo); Casve EF (international); herriartekotasun : HiruMila (internacionalismo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: interurbano; herri arteko ibilbide: trayecto interurbano / PUrib: "herri arteko / herriarteko".

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

lantaldearen ustez, forma libre, lexikalizatu gabea da eta, beraz, bi hitzetan idaztekoa; baina hiriarteko arautu eta formaz hurbila eredutzat hartuz, hitz bakarrean idatzia eskain liteke.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte-ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Kendu lerroa (eta ikusiko da nola darabilten prentsan eta).

 - Erabakia: EH2016: Hiztegian jasoa.

herribildu
1 iz. Etxe eta bizilekuen multzo egituratua. Ik. herrigune 2.
2 iz. Hiribildua.

Aztergaia: herribildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

herri bildu : 5 ager., IE (O Po, JE Ber); hiri bildu 1, IE (JE Ber).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

herri bildu : ager. 1 (M. Atxaga); erribiltze : ager. 1 (M. Olazar: "Jordania'n. Erruben, iges egindakoen erribiltze batean bizi da"); hiribildu : 20 ager. (EB); hiribildugo : 2 ager. (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herribildu : HiztEn-LurE; hiribildu : DFrec: 4 ager.; AB38: 5; Euskalterm: 13; HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. hiribildu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. hiribildu.

herriburu
iz. Hiriburua.

Aztergaia: herriburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. hiriburu.

herrigabe
adj./iz. Herririk ez duena. Ik. aberrigabe. Herrigabeek sorterria eta jaioterria galdu dituzte, baina ez hiritartasuna babes hirietan.

Aztergaia: herrigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)errigabe (eta erri gabe) 3: Euzko Deya 1937 ("Iñoiz eriotz lotzagarri ta itxura gabekorik egin bada iru apaiz jaun errigabe oiek il araztea izan da"), J.M. Etxebarria ("Uritar eta baserritarren artean izkuntz aldaketa, auzotuta dagozanen eta erri gabe diranen artean"), M.E. Laboa ("Ekialdean, Ozkor Basamortuan Gizon Herrigabeak, eta mendebaldean Izotzaren mundua, Gizon Zuriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herrigabe : DFrec 1 (Deia: "denbora askoan herrigabe izan da gizona"), HiztEn (aberrigabea) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

herrigabe : ElhHizt - HiruMila (apátrida), Casve EF (apatride), PMuj DVC (erri-gabe: 1 forajido, que vive desterrado; 2 nómada, errante, errático; 3 apátrida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da aberrigabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: forma hau ere sartzea komeni da. || Aberrigabe modernoa ere badugu, eta abertzale ere bai. Horrek ez dio tokia kendu, ordea, herrizale onartuari; beraz, zergatik zokoratu nahi dugu herrigabe, herri, jada XVI. mendean 'patria' gisa itzultzen bazen? (Lotsabageak erria bere (RyS. 66). Bestalde, erdarazko 'Juan Sin Tierra' esateko, euskaraz Joan Herrigabea itzuli beharko genuke, ingelesez John Lackland baita, eta ez Joan Lur Gabea (ing *John Lackearth), gure entziklopedistek, ingeles jatorrizkoa kontuan hartu gabe, itzuli duten bezala.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Onartu egin da herrigabe forma, eta bere soilean aipatuko da.

herrigintza
iz. Herriaren aldeko lana. Lehenago ere herrigintzan lan franko egindakoa zen. Hezkuntza-sistemak berebiziko garrantzia du herrigintzan.

Aztergaia: herrigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

herrigune
1 iz. Etxe eta bizilekuen multzo egituratua. Ik. herri 6; hiri 1; kale 2. Intxuzabal baserria Bergarako udalerrikoa izan arren, Elgetatik dago beste edozein herrigunetatik baino gertuago. Zeanuri herrigunetik hiru kilometrora dago karobia. Elizondo, Irurita eta Mugairiko herrigunean euskara gutxi sumatzen zen.
2 iz. Herriaren erdialdea. Ik. hirigune. Aurten, Udalaren helburua argiak herri osoan jartzea izan da, ez herrigunean bakarrik.

Aztergaia: herrigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

herrigune EB 7: OinLegBizk 1990 3 ("Sakabanatuta dagozan herriguneen erdirakotzebako arduralaritza lortzeko", "Oraintsu sorturiko herriguneak diranean, euron arduralaritzearen erantzupena izan behar dabela uste danean", "beste herrigune batzuk Udal horreikaz bat egin daitezenean"), BizkBizikl ("herrigunetik irten eta bi kilometrotara"), J. Zabaleta 2 ("kanpotik datorren jendeak eta bertako demografiaren hazkundeak berak, herriguneari izaera tinkoagoa ematen diote", "gaur egun Astigarraga den lekuan hiru herrigune zeuden definituak"), EHAA 1984 ("teknika-egitasmoaren arauera eta herrigunea eratzeko zernolakoak biltzen ez direla kontutan izanik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herrigune : AB38 1, AB50 7, Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

herrigune : EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

herrikide
iz. Herritarra, herri berekoa. Herrikideak gara. Bere herrikideen egoera latza ikusi zuenean, abertzale egin zen.

Aztergaia: herrikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herriko alaba
iz. Aipatu den herrian jaio den emakumea. Ahizpa biak jaseko eta berebizikoak ziren, herriko alaba goragarriak. Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz.

Aztergaia: herriko alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

herriko etxe
1 iz. Udaletxea. 12:30ean amaituko da Korrika, herriko etxe aitzinean.
2 iz. Udala. Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak. Erabat arbitrarioa izan da herriko etxeak bost artistak hautatzeko izan duen modua. Herriko etxean idazkari zen.

Aztergaia: herriko etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HERRIKO ETXE (V, G, AN-5vill-erro, B, L, BN, S; Añ (V), Dv, H). Ref.: A; AEF 1926, 3; Lh; Iz Als (erriko etxí); Etxba Eib; Satr CEEN 1969, 209; Garm LexEV 88. a) Ayuntamiento, casa consistorial, casa del concejo. Para entender algunos ejs., téngase en cuenta que en ella se solía encontrar la taberna (cf. AEF 1926, 3), la posada (cf. Garm LexEV 88) o la cárcel del pueblo. "Más común Konzejua" Etxba Eib. "Casa consistorial, Erriko-etxea" EEs 1917, 150. Cf. Urt I 296: "Aedium [...] aedificiorum publicorum, [...] herriko etxezáña, [...] herrikoetxe arthadúna". * Herriko etxekotz haritz bat. (1754). SenperEus 102. Herriko etxean, Kapitulu jeneralean (1792). Revol 153. Adiskideak alkarturik batutzen dira jai egun batean Erriko etxera. Izt C 237. Hitztorio hau herriko-etxeko liburu handian etzana duk. Elzb PAd 72. Erriko etxeko arkubak. Alz STFer 112. Lanerako artzia nai duten gaztiak juan biarko dute, bada, Erriko Etxera. EEs 1917, 77. Noizik bein Eskalantek / kartzelan sartzian, / sermoia egiten du / erriko etxian. JanEd II 93. Herriko etxean segretario zelakotz. Barb Sup 2. Aramaioko erriko etxearen goiko sapaillotik. Or SCruz 66. Erriko etxera gazte- / ri aundiya bildu. Yanzi 197. Alkatiaren aginduz guztiyak erriko etxera yuateko. Kk Ab II 172. Behar dute [...] gure herrikotxean agertu. Herr 11-12-1958, 2. Karlisten batzokia beste leku batera aldatu eben: errikoetxera. Alzola Atalak 75. Konzejal batek eraman nindun erriko etxeko balkoira. Uzt Sas 142. Irungo Erriko-Etxe aurrera. MMant 17s. Buruz-buru egin nuen Herriko-Etxeko plazan [...] Aita Xabier Diharcekin. Larre ArtzainE 284.

LB: “HENDAIAKO Herriko Etxeak Chimères antzerki taldearen laguntzarekin antolatzen duen Antzerkiaren Maiatza jaialdiak 30 urte beteko ditu aurten” (Aizu); EPG: “Urte bat eterdi huntan, Euskal Konfederazioa ari da lan eta lan, euskararen erabilpena sustatzen Iparraldeko Herriko Etxeetan”(Herria);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: herri-etxe, herriko etxe ayuntamiento, casa consistorial herri-etxeko idazkaria: el secretario del ayuntamiento herriko etxean biltzen dira: se reúnen en la casa consistorial; Adorez: herriko etxea: ayuntamiento; Labayru: herriko etxe casa consistorial, ayuntamiento.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

herriko etxe, udaletxe.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

etxe 3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Herriko etxea: udaletxea. Fraide, moja etxea. Auzi etxea: auzitegia. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Euskal etxea: atzerrian, euskaldunak biltzen diren etxea. Kultur etxea. Gaua igarotzera emakume galduen etxe batera. Bilboko Ellakuria etxean. [herri] herriko etxe iz. Udaletxea. Herriko etxean idazkari zen.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera gisa jasoa baitago lehendik herri sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran ere.

herriko mutil
iz. Herrizaina.

Aztergaia: herriko mutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

herriko seme
iz. Aipatu den herrian jaio den gizona. Arrotzok herriko semeengandik ikastera gatoz.

Aztergaia: herriko seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G-IE dira (h)erriko seme 19: ES 2; Hb Esk; Zby; Arb Igand; HU Aurp; JE Bur; EusJok II; Ldi IL; Zait Sof 3; Erkiag 4; Munita; Ugalde Iltz; Xa EzinB; erriko seme-alaba 1: Mok; (h)erriko-seme 2: Erkiag Arran; MEIG IX; errikoseme 3: Erkiag; OEH argitaratuan, gainera, F. Labayen in Munita; Zby RIEV 1908.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)erriko seme 17: Argia 1931; SM Eztenk; Garm Bidaso; Goiz-Argi 1969; Basarri; Etxahun Iruri; J.B. Aierbe 3; Ugalde; Deia 1983; VozEusk 1984; Herr 1985-1992 bitarteko 3; BerTxapel 1986; I. Zubizarreta; (h)errikoseme 4: El Día 1932; J. Gorostiaga; I. Linazasoro; OñatiLib 1982.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herriko seme : DFrec 3; AB50 1; Euskalterm 1 ("ohorezko -"); herriko-seme : AB50 1; herrikoseme : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

herriko seme : EuskHizt (adib.); PMuj DVC (erriko seme) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

herri sarrerari dagokion azpisarrera.

herrikoi
adj. Herri xeheari dagokiona. Ik. herri 3. Musika herrikoia. Kultura-hitzak eta hitz herrikoiak. Bigarren argitaraldia herrikoiagoa eta jatorragoa da. Hizkera eta neurri herrikoiagoen atzetik.

Aztergaia: herrikoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herrikoitasun
iz. Herrikoia denaren nolakotasuna. Herrikoitasun gorritik bertso ikasietara. Bere hizkera eta neurrien herrikoitasunagatik.

Aztergaia: herrikoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herrikoitu, herrikoi/herrikoitu, herrikoitzen
da/du ad. Herrikoi bihurtu. Guk kantu horiek herrikoitu egiten ditugu, musika moldatuz.

Aztergaia: herrikoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

herrikoitu, herrikoi(tu), herrikoitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

herrikoitu, herrikoi(tu), herrikoitzen.

herrimin
iz. Sorterritik urrun egoteak eragiten duen goibeltasuna. Herriminez nago Kalifornian. Herrimin atseginez igurtziriko oroitzapen gozoak.

Aztergaia: herrimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

lotu/bereiz.

herriño
iz. Ipar. Herri txikia; (adkor.) herria. Herriño guztia hor dago bildua, pilotariei beha.

Aztergaia: herriño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

herriratu, herrira/herriratu, herriratzen
1 da ad. Herrira joan edo itzuli. Ameriketatik oraintsu herriratu den mutilzahar bat. Arratsaldero elkarrekin herriratzen ziren.
2 du ad. Herrira ekarri. Ikatz zakuak herriratzea zen bere ogibidea.

Aztergaia: herriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

herriratu, herrira(tu), herriratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

herriratu, herrira(tu), herriratzen.

herriratze
iz. herriratu aditzari dagokion ekintza. Pottoken herriratze ikusgarria.

Aztergaia: herriratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

herritar
1 iz. Norbaitentzat, herri berekoa den pertsona. Ik. herrikide. Cela galiziarra da, Valle-Inclánen herritarra. Neure herritar bihotzekoei.
2 iz. Herri edo estatu bateko biztanle edo kidea, bereziki betebeharrak eta eskubideak dituen gizabanakotzat hartua. Ik. hiritar. Bergaran milaka herritar haren gorputzaren zain geratu ziren arratsean. Gerrak eraman digu, beste hainbeste herritar bezala. Herritarren eskubideak zaintzeko. Erromako herritarra zelako. Frantziar herritarrei.

Aztergaia: herritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 5: Egiat (“herritar ontzi bat ere bathürik”), Monho (“Herritar kalitatea”), Hb Esk (“herritar semekin”), HU Aurp (“bere herritar boz-emaile biarnesen aitzinean egin du mintzaldi bat”), Etcham (“Nere herritar pertsulari hau”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Basarri (“Erritar maixuari”), Mde (“herritar eskolatu gabeak”), JE GH (“herritar hilen alderako orhoitzapena”, “herritar soldadoa”), Zabal 1973 (“herritar langileak”), Oihenart Taldea (“herritar jendetzaren maioria”), J. Arriola (“herritar jauntxoen kontra”), Herr (“hirur herritar eskolier”, “herritar abeslari hoberenak”); a2) J. Etcheverria (“herritar askatasuna”), B. Albizu (“erritar usai goxoz ornitua”), Zabal 1973 (“herritar populua”, “herritar klase xumeak”), P. Zabaleta (“Herritar omenaldi egiazkoa”), NekazArkit (“herritar kutsu sendokoa”), SM Landuz (“Herritar artea”), Egin (“Herritar mugimendu bat”), Onaind (“erritar mugimentuaren buru”), Lantziri (“herritar eskubideez desjabetua”); b1) Euzkadi 1919 (“abertzale erritarrak”), N. Mujika (“euskaldun herritarrek”), Anai elkarte bat (“emakume herritarra”), A.M. Toledo (“pertsonaia herritarren ahotsean”); b2) Urteko Domeca (“guda erritarra”), Ldi IL (“Lan ertitsu erritar”), I. Sarasola (“liburugintza herritarraren pisua”), Azurm (“lan-tresneriaren jabego herritarrean”), Zabal 1973 (“Bangladex-eko Errepublika Herritarra”), E.L. Adan (“harmada herritar-gorriak”, “borroka herritarrak”), UZEI (“forma herritar eta politizatuetan”, “Kultura herritarrak”, “oinarri herritar hori emanez”), Kide Aurrezkia (“gestio herritarrezko Ikastegi publiko”), E. Zabala (“Euskara herritarra”), NekazArkit (“eskualdeko arkitektura herritarra”), Elhuyar (“klase herritarrenen altzoan”, “mugimendu herritarra”), Egin (“jai herritarrak”, “Errepublika Herritarra”, “bazkari herritarra”, “fronte herritarrek”), VozEusk (“antzerki herritar proiektu batean”), Azurm (“Demokrazia Erritarrak”, “literatura herritarra”), J.A. Letamendia (”euskera erritar batera”), X. Arzelus (“gudalozte herritarra”, “polizia herritarra”), Punto y Hora (“Erakunde herritar guziak”), A. Azkargorta (“gerra herritar luzea”), A.M. Toledo (“Osagai herritarrak”), P. Agirrebaltzategi (“eskola herritarraren sinboloa da ikastola”), Egunk (“iniziatiba herritarra”), X. Gereño (“euskal kultura erritarra”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Erlijioa Hiztegia ("Eliza herritarra").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

herritar izen, herritar-izen
iz. Norbaiten sorlekua adierazten duen izena. Ik. gentilizio. Udal izen guztiekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena. Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak sortzeko irizpideak.

Aztergaia: herritar-izen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gentilizio forma aztertzerakoan, sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa herritar eta izen sarreretan.

herritartasun
iz. Nonbaiteko herritarra denaren nolakotasuna, nonbaiteko herritarra izatea. Ik. herritasun. Frantziar herritartasuna galdu.

Aztergaia: herritartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herritartu, herritar/herritartu, herritartzen
1 da ad. Herritar bihurtu. Juduak eta mairuak ezin herritartu ziren Bizkaian. Berebat dira hiritarrak herritarturik dauden kanpotarren semeak.
2 da ad. Herriaren gauza bihurtu. Erdaran bertan Iruñea/Pamplona bikoiztasuna sartua eta herritartua zegoen.

Aztergaia: herritartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

herritartu, herritar(tu), herritartzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

herritartu, herritar(tu), herritartzen.

herritasun
iz. Gizatalde bat herri bihurtzen duten tasunen multzoa. Euskaldunak pobreago eta neketsuago bizi zirenean, herritasuna gorde zuten behintzat.

Aztergaia: herritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herritxo
iz. adkor. Herria. Ba omen zen Italiako kostako herritxo batean Geppetto izeneko agure bat.

Aztergaia: herritxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh85 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

herritxo 9: Monika Madinabeitia 2 (“Moses Lake herritxora joan zen bizitzera”, “herritxotan gelditzen dira, nekazal balioak mantentzen dituzte”), Mikel Asurmendi 2 (“Paisito edo gure herritxoa”, “Eta guk euskaldunok ere paisito bat osatzen dugu: herritxoa”), Ane Muñoz (“mendiko herritxo batean”), Mikel Ayerbe (“Goio eta Garazik hiria utzi eta herritxo bateko etxearen jabetzari egin beharko diote aurre”), Agurtzane Belaunzaran (“Llyca izeneko herritxora eramango nauen autobusaren zain nago”), Fredi Paia (“Ibarrakaldu bezalako herritxoetan auskara pastilla eferbeszenteen moduan disolbatzen zen”), EiTB (“Gantetik hurbil dagoen herritxo batean piztutako sutearen ondorioz”). // herritxo 86.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: herritxo 46: Berria 2, Josu Zabaleta 18, Koldo Biguri 4, Asisko Frantzizko 4, Edorta Jimenez 5, Joseba Sarrionandia 3, Rataplan, Xabier Montoia, Iñigo Aranbarri, Karlos Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi, Bernardo Atxaga, Aitor Arana, Jon Arretxe, Txillardegi, Koldo Zuazo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: berdingo1 adj. Bizk. Bitartekoa, artekoa. Bere herritxoan, mutiko berdingoa zenean, zeukan egote baketsuaz gomutak egin ditu. // bizitzez 1 adb. (bizitzez jarri, joan eta kideko esapideetan, 'nonbait kokatu, nonbait jarri bizitzen, norabait joan bizitzera...' adierekin). Pella zeritzan herritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziren. Korintora bizitzez joan zenean. // estadio 1 iz. Luzera-neurria, erromatar miliaren zortzirena. Jerusalemdik hirurogei estadioko bidean dagoen Emaus izeneko herritxoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Komeni da herri sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa herri sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Hiztegiak herrixka ere badakar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Kendu lerroa.

herrixka
iz. Herri txikia. Nahiz herrixka bat den, badu bizitzeko. Han-hemenka herrixka bildu batzuk.

Aztergaia: herrixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-01-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-xka 50 / -ska 6:( h)errixka 50: B 1 (Erkiag Arran), G 27 (Ldi IL; Ir YKBiz 7; Zait Sof; SMitx Aranz 2; Etxde JJ; NEtx 5; Anab 4; Zait Plat; Ibiñ Virgil 2; Berron Kijote 3), IE 20 (Hb Esk 4; Laph; JE 4; Ox; Zub 4; Lf Murtuts; Mde Pr 2 (bat J. Chahoren eskutitz batean agertua); Ardoy SFran 3), EB 2 (Arti Tobera); (h)erriska 6: B 2 (Erkiag BatB), G 2 (Anab Poli), IE 1 (Mde Pr), EB 1 (MEIG); herrizka 2 (Harb; Lg II).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-xka 74 / -ska 35: (h)errixka 74: B 1 (I. Zubiri), G 11 (Anab in Euskera, 1930; J. M. Barandiaran; Vill in Aránzazu, 1965; Erkiag; NEtx LBB 2; Haurren idazkaritza 2; Latxaga; N. Agirre 2), EgAs 5 (A. Donostia 2; Goiz-Argi 2; Eskualduna), IE 7 (P. Xarritton; D. Dufau; Otoizlari 2; Iratz; B. Berho 2), EB-EgAs 52 (Amazonetako indioak 3; J. Oregi; J. Zarautz; K. Errotaetxe; Lantziri; J. Apalategi; T. Ureta; E. Ozaeta 6; Txill; L. Alkain 2; P. Zabaleta 3; E. Zabala; E. Vascas-eko Taldea 2; Vill; I. Zaldua; J. A. Agirre; I. Aldabe 2; J. M. Barandiaran; J. Millox 4; HU; J. L. Egireun 3; J. Lasa; J. Lizarralde 2; I. Urbieta 2; D. Urbistondo; J. L. Lekunberri; Egin; Herria 2; Zeruko Argia; Herriz Herri); (h)erriska 35: EgAs 1900-1939 2 (Euzkadi, Eskualduna), G 2 (B. Latiegi; S. Onaindia), EB-EgAs 31 (J. Azurmendi; Gizarte-zientziak 2; K. Igea; Oihenart Taldea; UZEI; J. Arrizabalaga; J. Intxausti; Eskura; Euskal kulturaren urtekaria 89; K. Alkorta 5; BITEZ; Euskal Herriaren historiaz 2; J. Azurmendi; J. Sarrionaindia; X. Monasterio; X. Gereño 2; Etxde; M. Landa; J. M. Irigoien; Egin 2; Habe; J. Alberdi; P. Chavarri); herrizka 1 (I. Urbieta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

herriska : DFrec 4; AB38 7; AB50 11; HiztEn; Euskalterm 5; herrixka : DFrec 15 (eta errixka 9); AB38 8; AB50 9; LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka.

herrizain
iz. Udaleko enplegatua, alkatearen aginduak betearazten zituena. Ik. udaltzain; hirizain; herriko mutil. Herrizainak eraman zuen. Herrizaina eta mikeleteak.

Aztergaia: herrizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

herrizaingo
iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, Eusko Jaurlaritzan hiritarren segurtasunaz eta kideko arlo edo zereginez arduratzen den saila edo sail horri dagozkionak adierazteko). Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, goizaldean aske utzi dituzte lau atxilotuak. Espainiako Barne Arazoetako ministroa eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua bertan izango dira.

Aztergaia: herrizaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Herrizaingo Saila: Departamento de Interior".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-go.

herrizaintza
iz. g. er. Gobernua.

Aztergaia: herrizaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Herrizaintza: Gobernación; Herrizaintza Batzordea: Comisión de Gobernación".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-tza.

herrizale
1 adj. Bere herri edo aberriarenganako maitasuna edo atxikimendua agertzen duena. Ik. abertzale.
2 adj. Herri xehearen aldekoa. Herrizale amorratua omen zen eta handikien etsai gorria. Tiranoen agintaldia erori zenean, herrizaleak gertatu ziren agintari.

Aztergaia: herrizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herrizaletasun
iz. Norberaren herri edo aberriarenganako maitasuna edo atxikimendua; herrizalea denaren nolakotasuna. Egia ere da, inoiz edo behin burutik igaro zaidala bizkaitarron herrizaletasuna naturalagoa dela giputzena baino, hau da osasuntsuagoa, zelanbait unibertsalagoa.

Aztergaia: herrizaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
herrizaletu, herrizale/herrizaletu, herrizaletzen
da/du ad. Herrizale bihurtu.

Aztergaia: herrizaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

herrizaletu, herrizale(tu), herrizaletzen.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

herrizaletu, herrizale(tu), herrizaletzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper