230 emaitza gai bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

gai
1 iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Gantza gai koipetsua da. Erretxina gai organikoa da.
2 iz. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Ik. ekai. Soineko baten gaia. Hiztegi handi horretarako gaiak biltzen. Etxea egiteko gaiak baditugu.
3 iz. Jarduera edo gogoeta baten edukia; elkarrizketa, hitzaldi, idazlan eta kidekoen mamia. Hitzaldiaren gaia. Txostenean ukitzen diren gaiak. Baserria gaitzat harturik, hiru bertso bota zituen. Gai bera erabili du bere liburu guztietan. Polemika gai gogaikarria. Sinfonia baten gaiak. Euskal gaiak darabiltzan olerkia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez mintzatu.
4 iz. mat. Adierazpen matematiko batean, eragiketa edo erlazio ikurrez bereizten den elementu bakoitza. Progresio aritmetiko bateko gaien batuketa.

Aztergaia: gai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gai, gei [gai hobestekoa da]

Jatorrizko forma

batugai; fluido, jariogai; ikasgaia galdetu, ikasgaia hartu; inauskai; jaurtigai, proiektil; koloregai; lehen gai; lehergai; midizina, sendagai; salgaiak

Jatorrizko forma

batuketa baten gaiak; biderkagaiak, faktoreak; eragiketa baten gaiak; zatiki baten gaiak, frakzio baten gaiak

Jatorrizko forma

artelan, artegai; artile-gaiak; bidai gaiak; bulegorako gaiak; ehiza-arrantza(rako) gaiak; ehizarakoak, ehiza(rako) gaiak; elektra gaiak; eliz gaiak, eliz apaindurak; erretzaileentzako gaiak, erretzaileentzakoak; eskolarako gai; etxagintzarako gaiak, eraikuntzarako materialak; garbiketa-gaiak; jangai, jateko; kimika gai; kirol gai; laborategi-gai; liturgi gai; taxi hargai, gai; untzi-gaiak

Euskaltzaindiaren Arauak

zenbait gaitan aditua (instrumentalean -e- hartzen du: edozein gaiez mintzatu) / AS: gai izan da ad.// cf. EArauak 29: "Diptongoz bukatzen diren gainerako hitzetan (garai, jai, gai, zelai) ez da salbuespenik eta bokalez amaituak bailiran deklinatzen dira (...), salbu monosilaboak instrumentalean: deiez egon, edozein gaiez mintzatu".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gai egin , gai egon ; gai-jartzaile .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gai izan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  gai egon ez da bakarrik 'prest egon', ‘ezkongai’ egon ere bada, egoera batera heldu bakoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan jasoko dira oraingoz lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak.

gai egin
ad.-lok. Aipatzen dena egiteko behar den ahalmenaren edo nolakotasunaren jabe egin. Ik. gaitu. Susta ezazu ene bihotza eta gai egin ezazu zure ahoko hitzak entzuteko. Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

Aztergaia: gai egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gai sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gaitu.

gai egon
ad.-lok. Prest egon. Gogoa zut egon arren, ez zegok gorputza gai.

Aztergaia: gai egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gai sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

prest egon.

gai emaile, gai-emaile
iz. Gai-jartzailea. Josu Esnaola gai-emailearen esanetara aritu ziren bertsolariak. Honela esan zien gai-emaileak: "Zuek senar-emazteak zarete".

Aztergaia: gai-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gai-emaile 31: Berria 7 (adib.: “Bertsolaritza hobeki ezagutzeko, teknikatik haratago, historia aztertu eta atzerrian ere nola inprobisatzen den ikusteko aukera izan dute ikasleek, baita, bertsolariez aparte, gai-emaile, epaile eta horrelako lanen nondik norakoak ere ikasi dituzte, Maitena Diribarne euskara irakasle eta Karlos Aizpurua bertso irakaslearekin batera”), EiTB 11 (adib.: “2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan, Uztaritzen urriaren 17an jokatuko den final-laurdenean, Joana Itzaina (1981, Itsasu) lapurtarra gai-emaile izanen da, lehen aldiz”), DiarioVasco 13 (adib.: “Gai-emailea Amaia Agirre izango da”); gai emaile 14: Berria (“Gai emailea, Joxemari Iriondo. 17:30ean erromeria”), EiTB 10 (adib.: “Lierni Altuna gai emailearen aginduetara, parte hartu zuten sei bertsolarik bere onena eman zuten bertan”), Argia (“Anitzen ezustekoa izan zen, buruz burukoan kantatuko zutenen izenak Joana Itzaina gai emaileak ahoskatzerakoan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Gai emailea Iker Iriarte izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gai(-)emaile : Herria 21 (adib.: “Artikulu hau idazterakoan, ez zen haatik oraino erabakia nor izanen den gai-emailea igandean”), Berria 13 (adib.: “Naroa Sasieta aurkezle eta gai emailearen gidaritzapean egin zuten saioa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gai-jartzaile, gai-emaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf gai-jartzaile arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Konposatu onartzekoa, gaur egun erabilia bertsolaritzan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa gai sarreran.

gai izan
1 da ad.-lok. Aipatzen dena egiteko behar den ahalmenaren edo nolakotasunen jabe izan, aipatzen dena gauzatzeko egokia edo duina izan. Zerbaitetako gai izan. Gerrarako gai zirenen artean. Haren hitz bakoitza gai da bihotza erdiratzeko. Hau gabe ez gara gai pentsamendu on bat ere egiteko. Ez naizela jendarteko gai. Ezin uka berez gai denik euskara horretarako eta gehiagorako. Baina ez nintzen gai izan begi-zorrotz egoteko. Ez dela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez. Bestetarako gai ez naizenez gero. Entzule-irakurleak gaitzeko gai direnak. || Halaber, gaztaroko obra onak zahartzarokoak baino gaiago eta baliotsuago dira. Zeren anitz baita ni baino honetako gaiagorik eta antzetsuagorik. Bekataria ere bekatu egin berrian da gaienik bekatutik ilkitzeko. || Bizitzaren zatirik hoberena eta gaiena.
2 da ad.-lok. Ipar. Merezi izan. Gai diren izarian sariztatuko dituelako uste zinezkoa.

Aztergaia: gai izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: da ad.

gai jartzaile, gai-jartzaile
iz. Bertso saioetan, gaiak jartzen dituen pertsona. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa eta errima-hitzarena. Unai Elizasu izango dute gai-jartzaile. Gai-jartzaile lanetan Josu Goikoetxea arituko da.
gai zerrenda, gai-zerrenda
iz. Bilera edo kideko batean eztabaidatuko diren gaien zerrenda. Asko zegoen onartzeko eta erabakitzeko, baina gai zerrendako puntu guztiak onartu dituzte. Eztabaida atzeratzea proposatu zuen, gai zerrendan ez zegoelako.
gaia landu
du ad.-lok. Gaia lantzeko metodologia. Etorkinen gaia landu dute. Antzezlan horretan, bakardadea, aita-semeen arteko harremana eta bestelako gaiak lantzen dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaia landu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaiak jorratu
du ad.-lok. Nazioartean eta estatuan albiste diren gaiak ere jorratuko dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaiak jorratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaika
adb. Gaien arabera. Liburua gaika dago antolatuta. Paperak pilatuta zituen, gaika eta urteka. Hondakinak gaika biltzeko zaborrontziak.

Aztergaia: gaika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gaiki
iz. g. er. Gaia, materia. Munduan den guztia gaikia omen da.

Aztergaia: gaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaiki 8 ager.: B 6 (Eguzk GizAuz 5, adib.: "Munduan dan guztia, gaikia ei-da", "Arimea deritxogun izaki au, soña edo gorputza baizen gaikia ei da"; Gand Elorri: "Artu, etorri-ala gaikien gereiza"), G 1 (Zait Plat:: "[Zer-dana] gaikiz aisfera biribil, sendo ta azkenbagea da"), EB 1 (MEIG IX: "Neurri-ezak eta gaikia elkarren aurrez-aurre aritzen diren landa itxiaren aldi-ertza"); ik. OEH argitaratuan gainera Zink Crit: "Bearrezko gaikiak biltzea" eta J. Gerrika-Etxebarria in Onaind MEOE: "Bere bizi-bidean iñoizpait gaikia / elburutzat badartu, lilluraz gaxoa / izakietan datzan zeure ederrez doa" // Ik. OEH argitaratuan gainera gaiki ('suficiencia') eta gaikitsuro ('suficientemente') testu-lekukotasun gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaiki 21 ager.: B-G 19 (J. Garitaonaindia: "erriko kulturaren gaikiak (abesti, esakun, t. a.) programa ofizialetako gaien artean sartzea"; Onaind: "esan oi dogu gaia edo gaikiaren doai bat dala"; G. Garriga: "utsetan makurra ez baitda kokatzen ta askarretan bai, osotuta daudeneko gaikiak okertu ezkero"; P. Iztueta: "Gaikia morroi zaio"; Zubk 9, adib.: "Itzalaren bidez laukian agertzen diran gaikien sakontasuna neurtzen da", "Gaikia prismatsua danean, argitik itzalerako joera arinagoa da"; A. Albisu: "Belaki = Esponja: Gaiki zulotsua eta ixurgaiak artzeko egokia"; L. Dorronsoro 5, adib.: "Eguzki-argiak klorofila jotzen duanean, bi gaiki oiek daukaten ikatzkia, idrojenoa ta oxijenoa elkarrekin erasoan asten dira", "iru gaiki bakun oiek alkar artzen dute, eta azukre edo gozoki biurtzen dira"); EB 2 (SM Gogoz: "Suaren gaikia egurra danez, arbola gauza sakratutzat aurkituko dugu"; J. de Txurruka: "Arkeologoak batu eta aztertutako gaikiak era askotakoak dira"); geiki G 1: Euzkadi 1935 ("Iztegiyaren kidetasun bakoitza geiki bereziyaz mintzatzen zaigula"); lekedagaiki G 1: JKort Erl I ("Orrieztian ordea, eskuiñetara, ironbira (+) (rotación positiva) hartzen du, eskuiñetara, ironbira aldera, indar aundia duten lekedagaiki ugari daukanez, beste goxakien ixterrindarra motteldu egiten bai dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaiki : HiztEn (gaia, materia), LurE (gaia, materia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaiki : EuskHizt (*1916, 1935 G. er. gaia, materia), HiruMila (1 materia, cosa material; 2 orgánico, parte integrante, componente material), EskolaHE (gaia, materia), DRA ('orgánico, parte integrante, componente material'), PMuj DVC (1 material en opos. a: espiritual; 2 elemento, substancia simple; 3 intrínseco ??, esencial; 4 componente, integrante, integral, constitutivo; 5 elemental) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

nork darabil?

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gaia, materia.

gaikuntza
iz. Norbait zerbaitetarako gaitzea; horren ondorioa. Funtzionario postua lortu nahi duen irakasleak, lehenengo eta behin, gaikuntza-proba gainditu behar du. Teknikarien gaikuntza eta prestakuntza sustatzeko.

Aztergaia: gaikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Nekazaritzako gaikuntza eta zabalkundea: Capacitación y divulgación agraria".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gailen
1 adj. Besteen gainetik nabarmentzen dena. Baso abartsu eta harkaitz gailenak. Zerk egiten du eleberrigilea eleberrigile gailen? Euskal autore gailenak ditu eredu.
2 (Adizlagun gisa). Gailen gelditu. Gaizkia ageri zaigu gailen. Galerak egunetik egunera gailen agertzen zirela irabazien aldean, zorrak gehitu ahala.

Aztergaia: gailen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gailendu, gailen/gailendu, gailentzen
1 da/du ad. Gainerakoen gainetik nabarmendu; nagusitu, gainditu. Bertutean gailendu direnen nahigabeak. Jende berria, gazteagoa, gailendu da gure artean. Eta kaletarrok gero eta gehiago gailentzen ari gara. Bestea gailentzen hasi zaionean, larri joan da ihesi. Badakit guztiak gailentzen dituzula. Nola prestatu behar dugun, gerra honetan gailenduak ez geratzeko.
2 da/du ad. Harrotu, oilartu. Mutilzahartu eta ezkondu, orain andrea gailendu, gaztea behar omen du. Gazteak gailentzea jarri zaigu modan. Herrizaleak gailenduxe zaizkigun garaian.
3 da ad. Ugaritu. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia, galdu zituen ipar garbiak, gailendu trumoi nahasia. Urteak gailendu eta, ajeak azaldu.

Aztergaia: gailendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gailendu, gailen(du), gailentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gailen, gailen(du), gailentzen

gailentasun
iz. Gailena denaren nolakotasuna. Aurten ikusi beharko da ea kantuan Iparraldekoen gailentasuna hausten den. Kemena antzeman zion, dirua, gailentasuna; hain zuzen ere gainerako gizonetan topatu ez zuen guztia, eta liluraturik geratu zen.

Aztergaia: gailentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gaileta
iz. g. er. Edarra txikia. Ura eramateko ekarri zuen gaileta bat.

Aztergaia: gaileta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gailetak = galletas" / MilaHitz / Prestas: 83 lek. (B 39 / G 44).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

edalontzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hartzekotan, garbi adierazi edalontzi txikia dela, ez dadin "galleta" jatekoarekin nahasi" (2006-03-03)

 - [A108]: ""galleta" idazkerak nazioartekoagoa dirudi" (2006-06-08)

 - [E302]: "Ez dakit hitz honek baduen zentzurik hemen, eta hiru lerro horiek nahastu besterik ez dute egiten gauza. Etnografian aditua ez den edonori burura lehenengo etortzen zaiona hauxe da: Zer ikusi du galletak edalontziarekin? Erraza baita oso jaten dugun galleta/galette bururatzea hitz hori ikusitakoan, eta ez beste gaileta hura, garai batean edalontzi gisa erabiltzen zena. Gero, g.er. marka hori ikusitakoan, hasiko gara pentsatzen: Gutxi erabilia ote da galleta? A!, noski!, beste gaileta batez ari da! Nola deitu behar diogu likidoentzako tresna horri, kaileta?, gaileta? Merezi al du horrelako txikikeria honelako hiztegi batean sartzea? Beraz, hor goian gorriz jarritako hiru lerro horiek direla eta, 1) Zerbait argitzen al du izena dela esateak (galleta ere izena denean)? 2) Merezi al du hain gutxi erabilia den tresna baten izena jartzea? 3) Hala bada, (gaileta hori agertzea beharrezko jotzen bada) ez al da zehatzago definitu behar, ur-suil txiki bat, zurez egindako pitxarra edo antzeko zerbaitez dela? Horrez gain, eta galleta hitzaz ari garela, bere zentzu zuzenaz gainera, beste zerbaitetarako ere erabiltzen da: CD bateko hornigarri dena adierazteko. Ez dakit oso egokia den, baina hala deitzen zaio" (2006-12-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: noizbaiteko edo nonbaiteko ‘edalontziaz’ gainera, nik uste, irinaz eta egindako jakia ere jarri beharra dagoela iruditzen zait, hegoaldean behintzat erabat erabilia, gaztelaniazko galleta, alegia. Hitz arrunt honi euskaraz ere galleta grafia jartzean, gaurko euskaldun askoren fonetika jokabideak jakinda, gaieta ahoskera bultzatuko genuke. Kasu honetan, iraganean beste hitz askorekin egin izan den bezala, despalatalizatzeko aukera emango nuke, yeismotik aldentzeko: gaileta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Kendu lerroa; ohargileak proposatzen duena, berriz, besterik da, forma berria; eta Euskaltzainen osoko bileran aurkeztuko da, zuzenean erabaki dezaten.

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): Isildu egingo da 'edalontzia' adierakoa; eta gaileta forma soila eskainiko da.

gailu
iz. Funtzio jakin bat betetzen duen mekanismoa. Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak. Hainbat gailu berritu egin behar zaizkio Hubble teleskopioari. Gailu elektroniko sinple bat.

Aztergaia: gailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berrikitan "izendua", hedatua, onarpen eske aurkeztua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mekanismoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E207]: ‘mekanismoa’ ez da definitzaile egokia nire ustez, mekanismo hitzaren adierak hauek baldin badira behintzat: iz. 1. Higidura sortarazteko edo transformatzeko piezen multzoa edo konbinazioa. Erloju baten mekanismoa. 2. (hed.) Jarduera, funtzio edo fenomeno bat burutzeko prozesu-multzoa edo modua. Digestioaren mekanismoa. / Gailu hitz beregainaren erabilera berria da. XX. mendeko euskararen corpusean dauden agerraldi gehien-gehienak elektrizitate/elektronika eta informatikakoak dira eta dispositivo (es), dispositif (fr), device (en) terminoen baliokidea dela esan daiteke. / ‘Sistema baten atala edo tresna, xede jakin bat duena’ edo horrelako zerbait izan liteke definitzaile egokiagoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): «gailu iz.» Hau da: kendu egin da definitzailea; eta horren ordezko egokia lantzeko eskatuko zaio H1.1 lantaldeari, ohargileak proposatu dituenen berri emanez.

gailur
1 iz. Mendi, aldapa edo kidekoen alde garaiena. Elurrak zuritutako gailurretan. Oriamendiko gailurrean. Mendi gailurretan behorrak; hegaletan, artaldeak eta behi batzuk. Maite ditut gailurrak, argiak ez beste.
2 iz. Zerbaitek edo norbaitek irits dezakeen maila edo puntu gorena. Egiazko lirika da giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena. Baina gizarteko gailur hura bere aldiko semea zen. Aginpidearen gailurrean zegoenean. Euskal esaldiak ez omen du zati berezirik, ez geldiunerik; gora eta gora omen doa doinu gailurreraino. Neure buruaren alde ari naiz, denaren gailurrean nire zoriona aurkitzen baita.
3 iz. Teilatuaren goiko ertza, teilatu gailurra. Ezin hobeto zaindu zuten euren eliza, oinarrietan hasi eta gorengo gailurrerainoko premia guztietan.
4 iz. Bilera garrantzitsua, goi-bilera. 2015ean Lisboako Gailurrean proposatutako % 3ra iristea da helburua.

Aztergaia: gailur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gailur, gailurra: bilera garrantzitsua. Goi-bilera ere esan daiteke" / HitzIrud: "gailurra = cumbre, cima" / NekHizt: gailur (es cabellete de cumbrera).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gailurra jo .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.) soinuaren, silabaren ... gailurra" (1993-02)

 - [A108]: ""gailur-lerro"·gehitu (cf. Euskaltzaindiaren "Geografia hitzen zerrenda" irizpena)" (2006-06-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  gailur-haga BH (Baztango Hiztegia, Izeta, M., Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1996) (88).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Forma berririk ez da jasoko (eta ikusiko da Arkit. arloko forma bereziak aztertuko dituen lantaldeak dioena).

gailur teila, gailur-teila
iz. Teilatuaren gailurreko teila handia. Ik. bizkar teila.

Aztergaia: gailur-teila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GAILUR-TEILA "(Vc), tejas grandes de la cumbre del tejado" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: gailur-teila: teja de caballete; Labayru: 0;

Bestelakoak

teila iz. Eraikinak estaltzeko erabiltzen diren buztin errezko piezetako bakoitza. Teila erre berriak. Teila asko eraman zituen haizeak. Txabola gainari teilak ezartzea. Etxe zabal teila-gorria. Teila labeak. Hazka egiteko, teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job. Gailur teilak edo bizkar teilak: teilatuaren gailurreko teila handiak. || Arbelezko teila. gailur 3 iz. Teilatuaren goiko ertza, teilatu gailurra. Gailur teilak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gailur eta teila sarreretan.

gailurra jo
1 ad.-lok. Gailurrera iritsi. Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan.
2 ad.-lok. Maila gorenera heldu. Ik. goia jo; goiena jo. Woody Allenek Annie Hall filmarekin jo zuen gailurra, 1977an.

Aztergaia: gailurra jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gailurra jo (eta gaillurra jo) 8: Kristau Bidea ("Ezekielen eta Jeremiaren testu hauekin, Testamentu Zaharreko izpiritu-bidearen gailurra jotzen dugu"), J.M. Arrieta ("XVI. mendean jo zuen arrantzo honek bere gailurra"), UZEI ("Inperio karolingiarraren inguruan eratuta, XI-XIII. mendeetan jo zuen gailurra sistema feudalak"), J. Zabaleta ("Sarrera honetatik bertatik gailurra jo den une horietako batzuk aipatu behar badira, lehen unea bera aipatu behar da lehenik"), X. Gereño ("bizpahiru urte gehiago izan zitzakeen, kirolariak erretiratu baina profesionariek gailurra jotzen duteneko adina"), Eguberri-aldia 1982 ("Orduantxe gure salbamen kondairak jotzen du bere gaillurra"), Emakunde 1993 ("prestakuntza mailan gailurra jotzen badute ere"), L. Baraiazarra ("Teresa Lisieuxkoaren Idazlan guztiak euskaraz argitaratzean gailurra jorik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gailurra jo : DFrec 1 (ZArg: "komunikabide baten gailurra jo zuena"), AB38 1 (alcanzar la cima) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gailurra jo : ElhHizt (AS: llegar a la cumbre, a la cima; estar en pleno apogeo, auge) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gailur sarrerari dagokion azpisarrera.

gailurreratu, gailurrera/gailurreratu, gailurreratzen
da/du ad. Gailurrera joan; gailurrera eraman. Eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak.

Aztergaia: gailurreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gailurreratu, gailurrera, gailurreratzen. da/du ad.: eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak

gailurreria
iz. Mendi tontorren multzoa. Beste aukera bat, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik irteten den bidezidor batetik jotzea da.

Aztergaia: gailurreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gailurreria EB 4: K. Santisteban 3 ("Zuriek gailurreriatik eramango gaituzte gailurreraino ordu erdian", "Beste aukera bat marka zuriak hartu eta, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik (HE) irteten den bide zidor nahiko belartsu batetik jotzea da", "Etik Hra: Arrietabaso eta atzean Alluitz-Anboto Gailurreria, Izpiste eta Orixol"); BAO 1992 ("Hegomendebalderantz joz gero, mugarteen arteko mugari jarraitzen zaio, Mugarra Haitzetik behera datorren gailurreriara igo arteraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gailurreria : Euskalterm 3 (hauetan sare-g.: 'crestería reticulada') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gailurreria : HiruMila ('crestorio'), ElhHizt (Arkit. crestería), PMuj DVC ('crestería') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crestería formaren ordainak: gailurtza : HiruMila; gailurreria : ElhHizt (Arq.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): merlatura, merlata (di un edificio); Fort. merlatura (insieme dei merli); ca (DCC): Ø; en (Collins): (Arquit.) crenellations, battlements; de (Langenscheidts): 1 Zackensims; Schnörkelwerk; (c. anglogótica) Tudorblatt; 2 hist. fort. Zinnen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia, onarpen eske proposatua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gailurtu, gailur/gailurtu, gailurtzen
du ad. Gailendu. Haren idazkietan gailurtzen den gaia.

Aztergaia: gailurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gailurtu, gailur(tu), gailurtzen. du ad.: haren idazkietan gailurtzen den gaia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

haren idazkietan gailurtzen den gaia

gain behera
adb. Goitik behera. Ik. gainbehera. Euskal esaldia gora eta gora omen doa doinu gailurreraino, handik, gain behera, arnasarik hartu gabe, amiltzeko. Sabela gain behera urraturik. Plazak zola gain behera dauka apur bat. Opera gain behera doala uste al duzu?

Aztergaia: gain behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

gain-azpi
adb. Azpikoz gora. Oraingo bizimoldeek gain-azpi jarri dizkigute lehengo usadio zaharrak.

Aztergaia: gain-azpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS: gain-azpi(ka) / LurE: AS: gain azpi(ka) / ElhHizt: AS: gain-azpi(ka) / EskolaHE: AS: gain azpi(ka)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gain 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

azpikoz gora.

gain-beheiti
adb. Ipar. Gain behera, goitik behera. Oihala erorarazten dute gain-beheiti.

Aztergaia: gain-beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gain 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gain behera.

gain-gaineko
adj. Bikaina. Orduko bertsolarien artean gain-gainekoa. Lore gain-gainekoa, berdinik gabea. Ipuin batzuk, gain-gainekoak.

Aztergaia: gain-gaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gain 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

bikaina.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ipuin batzuk, gain-gainekoak.

gain-gainetik
adb. Ipar. Oso, biziki. Urrea bezain gizon garbia zen gure aitona, eta zuzena gain-gainetik. Laguntzen zituztenak gain-gainetik sariztatzen zituzten.
Loturak

Aztergaia: gain-gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gain 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

oso, biziki.

gain1
1 iz. Edozein gauzatan, lurretik urrunen dagoen aldea; zerbaiten gainaldea. Barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala. Azpi eta gainak hartuak ditu. Ertza eta gain-azpiak. Buru gain karsoildua. Ez doa hutsik asto horren gaina. Gain biribileko etxeak. Lur onak ur asko hartzen du, eta gaina idortzen bada ere, hezetasunak barnean dirau.
2 iz. Mendi, aldapa eta kidekoetan, gailurra. Mendi gain hartan. So eginez Lapurdiko gain larrutu nabarrei. Uitziko gaina hartu nuen. Gain batean egin du etxea.
3 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainetik. Eta ez da geldituko harria harriaren gainean. Sasi guztien gainetik. Gugandik kanpo eta gure gainetik dagoena. Eskuineko oina itsas gainean eta ezkerrekoa lur gainean. Belar gainean eserita. Aizkorri gaineko elizatxoan (Ik. gaineko). || Oroz gainetik. || Lurra gain-gainetik urratuz (Ik. gain-gainetik). Gain-gainean zegoen oilarra.
4 iz. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Ik. gaineko 1. Azpian lur hotza, gainean harria. Hondamena gainera datorkiolako, beldur da bera ere (Ik. gainera).
5 Ondoren. (Leku atzizkiekin, singularrean). (Batez ere janariez mintzatuz erabiltzen da). Ik. gaineko 3. Arrautzopil guri-guriak izango zituen jaki, eta gainetik gatzatua. Gaztaren ondotik gereziak, nahiz mamiaren gainean sagardoa; edozerk on egiten dio.

Esaera zaharrak

Gaina eder, barrena uher. Zauriaren gainean pikoa.
gain2
1 iz. Esne edo saldaren gainean eratzen den koipezko geruza. Ik. esne gain; goien 3. Esneari gaina kendu.
2 iz. Zerbaiten zatirik hoberena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Huskeriez kezkatzea, gero, ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren.
gaina hartu
ad.-lok. Nagusitu, nagusitasuna hartu. Ik. gainditu 1. Azpikoek gaina hartu zidaten. Nor azpiratu, nork gaina hartu ari zirela. || Ez zieten mendirik erpinenek ere zabaltzen ari ziren uholdeei gainik hartuko.

Aztergaia: gaina hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gain 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

gaina izan
du ad.-lok. Ipar. Garaitu, irabazi, nagusitu. Ik. gaina hartu. Nagusi haiz, gaina duk! Satanek ez dezan izan gaina gugan.

Aztergaia: gaina izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINA IZAN (trans.), EDUKI (iduki Dv). Triunfar, imponerse. "Garder le dessus" Dv. Olio eta egia[k] gaña dadukate. "L'huile et la vérité tiennent le dessus". Volt 225. Satanek ez dezantzat izan gaina gutan. TB 2 Cor 2, 11. Amodiok gaina du. JesBih 398. Otsoak bada eztu nihoiz ere obenik, / gaiña ez duenean baizik. Gy 241. Hiritan bere ustez gaina duen yaunak / bekhaizteko lituzke gizon eskaldunak. Hb Esk 187. Nagusi haiz, gaina duk! Jnn SBi 66. Bertze kontseiluko gizonez beraz ja gaina zuten onek. HU Zez 91. Armiarmu sareek badaukate gaina; / arteketarik hixtuz iphar aize mina. Ox 65. Jainko onaren nahiak geina ukhan dezan denetan. Herr 31-5-1962, 3

gaina izan/eduki : Berria (“Frantzian, adibidez, bada Pariseko bazter-auzoetan hedatua den Banliéues Bleues Bobignyko jaialdia, udaberrian bere gaina izaten duena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaina izan/eduki 6, Herria (adib.: “Nazione horrek dituen hamar probintzietarik bederatzitan gaina du eta gain gaina ere bai, heietarik batean bederen % 99, 69 ardietsi du baian eta % 98,51 beste batean”, “Alde batetik, Errusian berean iduri du gaina duela orohar, baina lanak ditu haatik bere lurreko herriekin”, “Baina Nagore freskoago naski oraino bere bost boteekin (harritzekoak!) eta gaina zuen ondarrean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gainak hartu
ad.-lok. Harropuztu. Gainak hartu ditu horrek.

Aztergaia: gainak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINAK HARTU (G-to ap. A EY). a) Enorgullecerse, gloriarse; ensoberbecerse. "Gainak artu ditu orrek (G-to), subiéronle los humos a la cabeza" A EY III 301. Poztu zaitezte, zintzoak, egin jauzi ta gaiñak artu, biotz zuzeneko guziek (Ps 31, 11). Or MB 751. Beuren lerroari zegokionez, etzala on aieri gaiñak artzea. "Superbire". Or Aitork 228. Arritzen dira ontaz gizon ez-iakiña, eta ikasiak gaiñak artzen ditute. "Exsultant". Ib. 104. b) Imponerse, aventajar. v. GAINA HARTU (b). Gizon ereslari batek lira-ari ontzen diarduenean, gizaseme ereslariari gainak artu nai izango liokela ari-zurruntzen eta lasaitzen. Zait Plat 143. Neskatillatan artu nai die / neska eldueiri gaiñak. And AUzta 119

adib: azpi1 1 iz. Edozein gauzatan, lurretik hurbilen dagoen aldea. Anton. gain. Azpi eta gainak hartuak ditu. Behiak mihi azpia hantua duenean zer egin behar den. Itsasontziari azpiak garbitu. Mendiak azpietatik zulatu dituzte alderdi batetik besteraino.

gainak hartu 3: Deia (“Lantzean-lantzean laino txiki batek tontortxoak estaltzen ditu, edota hodei ilunek gainak hartu, baina orduak aurrera egin ahala zerua dirdiratsuago bilakatzen da, erabat oskarbi jartzeraino”), Berria (“Gainak hartuta, uxatuta, elkarri keinu isila egin eta badoaz”), EiTB (“Urtebete urak gainak hartu zituenetik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gainak hartu 2, Koldo Izagirre (“Ahotsik amultsuena atera nuen, gainak hartuta nengoen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gain sarreran ere jasotzea adibide argiago bat.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gain sarreran.

gainalde
iz. Zerbaiten gaineko aldea. Ik. gainazal. Lurraren gainaldean. Egoera, ibilera edo janzkera —gainaldea betiere— dela bide. Gainaldeak edertzen. Gainerako gorabeherak, gainaldekoak behintzat, laburkiro konta daitezke. Eta ortzi gainaldeko urak azpialdean zirenetarik bereizi zituen. Ontziaren gaina edo gainaldea.

Aztergaia: gainalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
gainazal
1 iz. Zerbaiten gaineko azala; zerbaiten kanpoko aldea. Ik. azal 8; gainalde; azalera; eremu 3. Badirudi orain dela 3.500 milioi urte inguru, ozeanoak Marteko gainazalaren zati handi bat estali zuela. Likidoaren gainazalean orban beltz batzuk ikusten ziren. Tukanaren mokoak, kanpoko giroaren arabera, tenperatura-aldaketa nabarmenak izaten ditu gainazalean. Gorputz baten barnealdea lehortzean, ur molekulak gainazalerantz hedatzen dira, eta gainazalean lurrunketa gertatzen da.
2 iz. mat. Bi dimentsioko irudi geometrikoa, gehienetan kurbatua. Gainazal konikoa.
3 iz. Bi dimentsio bakarrik kontuan hartzen diren gorputza. Molekulak gainazal baten gainean jartzen genituen, eta tenperatura edo argiarekin estimulatzen genituen.

Aztergaia: gainazal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

ez da azalera>-ren parekoa

gainazpikatu, gainazpika, gainazpikatzen
du ad. Azpikoz gora jarri. Euskal joskera gainazpikatu.

Aztergaia: gainazpikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gainazpikatu, gainazpika, gainazpikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gainazpikatu, gainazpika, gainazpikatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
gainbalio
1 iz. ekon. Eraldatzerik izan ez duen ondasun baten balioaren igoera.
2 iz. Marxismoaren teorian, langile soldatadunak sortzen dituen salgaien balioaren eta salgai horiek sortzeko behar diren bitartekoen balioen arteko aldea, kapitalistek edo kapitalaren jabeek bereganatzen dutena.

Aztergaia: gainbalio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gainbegirada
iz. Gainbegiratua. Nanoteknologiari buruz idatzi berri diren testuei gainbegirada bat ematen die artikuluan.

Aztergaia: gainbegirada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gainbegiratu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez daukat ezer gainbegiratu berbaren aurka, baina hori gainbegirada baino berriagoa dela esango nuke, eta gutxiago erabilia ere bai, begirada, izen-balioaz, begiratu baino gehiago erabiltzen da eta. Nik biak utziko nituzke, edo bakarra uztekotan gainbegirada lehenetsi.

 - [E123]: Hiztegiek ez dute jaso. Baina Ereduzko prosa gaur kontsultatuaz ikus daiteke Ipar eta Hegoaldeko idazleek erabili dutela. Zientzia eta Teknologia corpusean ere badira 8 agerraldi; eta XX. Mendeko euskararen corpus estatistikoan beste 10 agerraldi. Bestalde, begirada arautua dugu dagoeneko; hortaz, nekez esan daiteke gainbegirada gaizki osatua dagoenik. Egia da, hala ere, gainbegiratu askoz gehiago erabili dela. Proposamena: edo ez aipatu, edo sartzekotan, gainbegirada ‘gainbegiratua’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): «gainbegirada iz. 'gainbegiratua'».

gainbegirale
adj./iz. Zerbait gainbegiratzen duena. Ik. gainbegiratzaile. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren balorazioak ez dituela kentzen Espainiako Bankuak dauzkan eskumenak, ordainketa-sistemen gainbegiralea den aldetik, ez eta sistema horietako beste agintari gainbegirale batzuenak ere. Enpresan hiru urtez lan egin ondoren, gainbegirale izendatu zaituzte.

Aztergaia: gainbegirale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

9 ager. dira (Ibiñ 1, Mde 2, MEIG 6); horietan a) izenak 6: gain-begiratu 3 (Ibiñ Virgil: "Gain-begiratu bat emaiozu nekazarien menpean ezita dagoen munduari"; MEIG IV: "Ahoz aho erabili den tradizio horrek [...] merezi luke, nik uste, gain-begiratu bat edo beste baino gehixeago"; MIH: "Aski da inguruetara gain-begiratu bat edo beste zabaltzea"); gainbegiratu 2 (Mde Pr: "Zer irakasten digu gainbegiratu horrek?"; MEIG VI: "Komeni izango da agian Altubek ere gainbegiratu bat egiten dion gertakari hura aipatzea"); ik. OEH argitaratuan gainera EgutAr 1963 (ap. DRA: "Gainbegiratu daigun Arantzazuko kondaira"); gainbegitu 1 (MEIG III: "Gainbegitu kritikua, sarrera eta oarrak"); b) aditzak gainbegiratu 3 (Mde Pr: "Psikologi gaindiko gertakari nausienak gainbegiratu ondoren"; MEIG IV: "Gaiak ere, lehen gainbegiratu ditugun gure ondasunen neurri murritzean, badute aldea batzuetarik besteetara"; MEIG VI: "Aski da maizenik hiruzpalau aldizkari gainbegiratzea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izenak: gainbegirada EB 8: Natur/6 ("irakasleak gainbegirada bat eman beharko bait dio"); LanIntel ("Hiztegia begiratzea, berrikuskatzea, liburuan datu bat aurkitzea etab. testuari gainbegirada azkarra emanez egin daiteke"); X. Olarra ("Gelari gainbegirada bat bota zion"); Hizkuntza/6 ("Testuari gainbegirada bat emanez, esan zeren berri ematen duen"); Txiliku ("marrazkiari egindako gainbegirada batek bere atentzio osoa eskatu zion"); Deia 1991 ("erabileraren 'termometroari' gainbegirada emanez kezka berehala sortzen da"); A. Urretavizcaya ("lehenengo gainbegiradak adierazi zidan idatzitakoaren balioa"); Egunk 1993 ("Sailkapen nagusiari gainbegirada emanez, Zullek 1.05 minutuko aldea ateratzen dio Romingerri"); gainbegiraketa EB 2: Zutabe 1993 ("Irakasleen prestakuntzan gainbegiraketa egiteko eta feedbacka emateko erak"); G. Piedra ("Benazko gaitze-ahalegin honekin batera gainbegiraketa iraunkorra ere egin beharko da"); gainbegiratu (eta gain b., gain-b. bana) 7: G 3 (Vill 2: "Gain begiratu bat eman", "Irakurleak ba-du emen gure literaturaren gain-begiratu oso, zeatz eta orokorra"; G. Ansola: "Luzarora eta erabaterako gainbegiratuan"), EB 4 (I. Baztarrika: "aurrera gainbegiratu bat ematea"; UZEI: "Artearen historiari gainbegiratu bat emanez"; I. Segurola: "zentzu-adimenen korde-galtze eta itzalialdien gainbegiratu eta azterketa"; NZ: "Landareen eboluzioan gainbegiratu bat emanez gero"); cf. gainera gainbegiratzaile 2 (Vill: "lan hau guztiona da eta ez Euskaltzaindiarena bakarrik, nahiz eta bera izan gainbegiratzaile"; J.M. Irigoien: "morala eta ohitura onen zaintzaile, keinu eta mugimendu ororen gainbegiratzaile") eta gainbegirale 1 (G. Piedra: "koordinatzaile eta gainbegirale ekipoak prestatutakoan..."); b) aditzak: gainbegiratu EB 11: B. Urkizu ("Irakaslearen zeregina ez zen irakastea izan, baizik eta galderei erantzutea, oharrak ematea, gainbegiratzea eta ikastea ahalbidera zitzaketen materialak eman eta giroa moldatzea"); EtxegintzaOztopoak 1984 2 (adib.: "ontzat emandako edo gainbegiratutako egitasmoentzako"); M. Zalbide ("Txosten guzti-guztiak irakurtzeko astirik izan ez badut ere gehienak gainbegiratu ditut"); Egin 1986 ("abisua luzatu dute agian erdiguneko zenbait leku itxi eta ehunda hamar enpresa gainbegiratuko dituztela"); EHAA 1988 ("Lanak bukatuko direnean, aditzera emango diote onuradunek Arrantzu Zuzendaritzari, gainbegira ditzan"); UnescoAlb 1989 2 (adib.: "nire maisuak filosofia, historia eta literatura ikasi zituen, eta historiako liburu asko gainbegiratu omen zituen"); AEK ("Hartu eta gainbegiratu"); J. Garzia ("horrek eskaini dit abagadune eta egokiera bere eskuko oharrak ere gainbegiratzeko"); Amerikaren aurkikuntza ("Bere anaiak ere bidali zituen hondartzara inolako lapurretarik egiten ez zela gainbegiratzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainbegirada : AB50 1 ('aprobación'); gainbegirakada : AB50 1 ('vistazo'); gainbegiraketa : HiztEn; gainbegirale : AB38 1 ('supervisor'), HiztEn, Euskalterm 6 ('supervisor, -a'); gainbegiraletza : Euskalterm 1 (gainbegirada sinonimoarekin); gainbegiratu : DFrec 2, AB38 4 (2 'ojear', 1 'vistazo', 1 'ojeada'), AB50 1 (gain begiratu: 'vistazo'), HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan hezkuntza g.: 'educación supervisada'); gainbegiratzaile : AB50 1 ('supervisor'), Euskalterm 1 (elkarrizketa g.: supervisor del diálogo); gainbegiratze : LurE, Euskalterm 3 (hauetan 1 gainbegirapen sinonimoarekin: 'supervisión').

Sektore jakin bateko informazioa

BarnErrot: "Gainbegiralea: Supervisor".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainbegira : Casve EF; gainbegiraketa : HiruMila, ElhHizt ('supervisión'), Casve EF; gain-begiraldi : PMuj DVC (1 atalayamiento; 2 supervisión); gainbegirale : HiruMila, ElhHizt ('supervisor, -a'); gain-begirari : PMuj DVC (oteador, ra); gainbegiratu : EuskHizt (1952. gaingiroki begiratu), HiruMila, ElhHizt (1 ad. supervisar, inspeccionar, revisar; 2 ad. repasar, ojear, echar un vistazo, mirar superficialmente; 3 iz. ojeada, vistazo, mirada rápida, repaso; 4 iz. supervisión), EskolaHE (ad. eta iz.), Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC (gain-begiratu: 1 ojear por encima, otear, mirar desde lo alto, supervisar, atalayar; 2 (subst.) ojeada, mirada rápida, vistazo; 3 supervisión); gain-begiratzaile : PMuj DVC (supervisor); gainbegiratze : EuskHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal supervisar / superviser formen ordainak: gainbegiratu , ikuskatu : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // XarHizt: gainbegiratu // Casve FE: begia eman, begistatü, arrikusi // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Gainbegiralea: Supervisor".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile (cf. begirale arautua).

gainbegiratu1, gainbegira, gainbegiratzen
1 du ad. Gaingiroki begiratu. Aski da maizenik hiruzpalau aldizkari gainbegiratzea.
2 du ad. Norbaitek beste norbaitek eginiko lana ikuskatu edo zuzendu. Zuk duzu esperientzia handiagoa lanean; zuri dagokizu dena gainbegiratzea. Gazan, Hamas da boterean 2006. urtetik, nazioarteak gainbegiratutako hauteskundeak irabazi ostean.
gainbegiratu2
iz. Gaingiroki egindako begiratua. Gainbegiratu bat egin diot, baina ez dut irakurri. Nahikoa da gainbegiratu bat ematea, zein nahi duzun jakiteko.
gainbegiratzaile
iz. Zerbait gainbegiratzen duen pertsona. Ik. gainbegirale; ikuskatzaile. Beren kabuz irauterik ez duten bankuak itxi egin beharko liratekeela esan du euroguneko bankuen gainbegiratzaile berriak.

Aztergaia: gainbegiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 54; ETC: 74.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

gainbegiratze
iz. Norbaitek beste norbaitek eginiko lana ikuskatzea edo zuzentzea. Ik. ikuskatze. Urtebete barru hasiko da Europako Banku Zentrala gainbegiratze lanetan. Teknika aurreratu ahala, ordenagailuek gero eta ataza konplexuagoak hartu ahal izango dituzte bere gain, eta gainbegiratze gutxiago beharko dute.

Aztergaia: gainbegiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gainbegiratze 5: Jakes Goikoetxea (“guztiek gainbegiratze eta araudi egokiaren menpe egon behar dute”), Berria 3 (“gainbegiratze gehiago eginez”, “bere ibilbide politikoaren inguruko gainbegiratzea egin du Sastrek”, “askotan gainbegiratzetik kanpo daude”), Jon Berastegi (“familiaren gainbegiratze urria edo gabezia”). // gainbegiratze 97: Berria 24 (“Bundestagek lege bat onartu zuen atzo, Alemaniak bankuen gainbegiratzea Europako Banku Zentralaren esku utzi ahal izateko. Urtebete barru hasiko da EBZ gainbegiratze lanetan”), Deustuko Unibertsitatea (“Gainbegiratze eta koordinazio hori Konstituzio Auzitegiak ere aztertu ditu irailaren 15eko 157/1988 epaian”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Babesletzaren gainbegiratze- eta ikuskatze eginkizuna behin eta berriz oztopatzea”), EiTB 6 (“Baina jarrera ezberdinak dituzte Estatuek. Horrela, Obamaren Administrazioak laguntza fiskalen alde egingo du eta Europako herrialde gehienak, ostera, eustearen alde agertuko dira. Frantziak eta Alemaniak eskaera konkretu eta berehalakoak dituzte gainbegiratze arloan”), Elhuyar (“Teknika aurreratu ahala, gero eta ataza konplexuagoak hartu ahal izango dituzte bere gain, eta gainbegiratze gutxiago beharko dute”), Espainiako Gobernua 56 (“Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Energia Elektrikoaren Merkatu Iberiarreko agintaritza gainbegiraleei eta Espainiako agintaritza gainbegiraleei energiaren arloan eta ematen dizkien eta aipatu merkatu horien ikuskapenerako beren gainbegiratze- eginkizuna betetzeko haiek beharrezkoak dituzten informazioa”), Laneki 4 (“Horrez gain, kostu dokumentua baliagarria da gainbegiratze eta kontrol ekonomikorako, eta iparrorratzaren antzeko funtzioa du, aldi jakinetan establezimenduak izan duen bidea zuzena den edo ez aztertzeko”), UEU 2 (“Garapen bidean dauden estatuek kooperatibetan betetzen dituzten funtzioak sustapen eta gainbegiratze kontzeptuen artean mugitzen dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gainbegiratze 3: Berria (“Federazioaren gainbegiratzea ezinbestekoa da”, “gainbegiratze lanak”), Josu Zabaleta (“alor guztien gainbegiratze bat”). // gainbegiratze 3: Berria 2 (“Horregatik, senitartekoek adinekoak nola zaindu ikasi behar dute Sanchezen arabera: «Etxeetan izango dituzten zainketen plangintza, koordinazioa eta gainbegiratze lanak erizainek egin behar dituzte”), Josu Zabaleta (“Pertsona baten barne hegaldi bat da, nortasunak dituen alor guztien gainbegiratze bat, niaren eraikuntza bide bat, etika baten eraikuntza bide bat, La Rochefoucauldena esango litzatekeen estilo trinko eta soildu batean”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gainbegiratze formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da gainbegiratu, gainbegirada arautuak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago ekintza adierazteko eratorririk, eta erabili da. Jaso liteke.

gainbehera
1 iz. Malda behera doan bidea. Ik. gain behera. Gainbehera luze bezain ezti batek bagaramatza zuzen beste herri polit batera.
2 iz. Zerbaitek edo norbaitek garai edo une batean izaniko indarra, garrantzia edo betetasuna gutxika-gutxika galtzea. Erromatar inperioaren gainbehera. Udazkenaren gainbehera hasten denean. Gainbehera latza egin du euskarak han azken urteotan. Penagarria da goi mailako literaturak daraman gainbehera. Sidney Young kazetariaren gainbehera kontatzen du filmak.

Aztergaia: gainbehera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: erromatar inperioaren gainbehera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. (nahasgarri gerta daitekeen arren, bitasun grafikoa mantentzea hobetsi da, iz. loturik eta postposizioa bi hitzetan idatziz)

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Erromatar inperioaren gainbehera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E207]: iz. kategoriaren barruan jarri den adibideak ematen duen adiera hedadurazkoa da (cf. Euskara Hiztegia). Jatorrizkoaren adibide bat hauxe izan daiteke: Tourmaletetik helmugarainoko gainbehera luzea da. / adlag. kategoria ere badu. Adibideak: Reala gainbehera doa. Biztanleria gainbehera doa. Hizkuntzaren erabilera gainbehera doa.

 - [E126]: Adlag. ere izan daiteke, jakina.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio ohargileen proposamenak.

gainbide
iz. Gainetik doan bidea.

Aztergaia: gainbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da

nahiz lexia izan, ongi eratua baitago

gaindegi
1 iz. Alde edo leku garaia. Pirinio mendien gaindegi guztia. Lehenengoa izan nahi nuke Aoni-ko gaindegietatik nire herrira musak eramaten.
2 iz. Etxearen gainaldea, bereziki laua dena. Etxe guztian ibili ondoren, gaindegira igo eta itsasoaren ikusmiran egon ginen. Jesus zegoen etxeko gaindegira igo ziren. Gaindegian teila puska bat kendu zuten.

Aztergaia: gaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaindi
1 iz. Mukurua, ugaritasuna. Gizontasunaren eskasa betetzen zuelarik jainkotasunaren gaindiak. Ur gaindia xuka ezazu.
2 adj. Mukuru betea. Atsegin eta ondasun gaindiak. || (-z atzizkiaren eskuinean). Ahapaldi tzarrenez gaindia ahoa.
3 iz. zub. Aldea. Uraz beste gaindian.

Aztergaia: gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond. / AS: -n gaindi postpos.: elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi; -z gaindi postpos., gaindi egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi sarreratan banatzea proposatuz: "gaindi 1 adlag. 'barrena, zehar'" eta AS arautuak, eta AS berria gehituz: gaindiko ; eta "gaindi 2 iz. 1 'gaindidura'. 2 Zub. 'aldea'" eta AS berria: gaindi izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-z gaindi; gaindi egin

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Postposizioa denean ablatiboa ere galdegin dezake: Pentze hartarik gaindi; Ibañetatik gaindi. Ikus LEH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Onartu dira lantaldearen eta ohargilearen proposamenak, eta honela aipatuko dira: gaindi 1 adlag. 'barrena, zehar': -n gaindi postpos.: elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi; -tik gaindi postpos; -z gaindi postpos; gaindi egin; gaindiko izlag. gaindi 2 iz. 1 'gaindidura'. 2 Zub. 'aldea'; gaindi izan da/du ad. Ipar. g.er.

gaindi egin
ad.-lok. Gainezka egin. Errekak oro gaindi eginak. Jainkoaren haserreak gaindi egin zuen. Bozkarioz gaindi egin zion bihotzak.

Aztergaia: gaindi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gaindi izan
da/du ad.-lok. Ipar. g. er. Ugari izan, gainezka izan. Gauza guztietarik gaindi dute.

Aztergaia: gaindi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaindi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

gaindiarazi, gaindiaraz, gaindiarazten
du ad. Ipar. Gainditzera behartu. Hitz horiek gaindiarazten zuten etsaien errabia.

Aztergaia: gaindiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaindiarazi, gaindiaraz, gaindiarazten. Ipar. du ad.

gaindidura
iz. Mukurua. Zure baitan da ontasun guztien gaindidura. Gaiztakeria bere gaindidurara daramatenak.

Aztergaia: gaindidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+d-

gaindiezin
adj. Ezin gaindituzkoa. Bere bidaia segitzea erabakia zuen, oztopo gaindiezin batek geldiarazten ez bazuen. Inguruan eraiki zuen murrua gaindiezina zen. Gerlari gaindiezinak. Beldur gaindiezina ematen zigun guztioi.

Aztergaia: gaindiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gaindika
adb. Ugaritasunez, gainezka. Ibaia gaindika doa. Gaindika betetzen.

Aztergaia: gaindika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

gaindikatu, gaindika/gaindikatu, gaindikatzen
da/du ad. Gaindi egin, gainez egin. Populuak eliza gaindikatua zuen. Gure Jaunaren grazia gaindikatu da nigan.

Aztergaia: gaindikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaindika(tu), gaindikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaindikin
iz. g. er. Soberakina.

Aztergaia: gaindikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

soberakina.

gaindiko
adj. (-z edo -n atzizkien edo leku adizlagunen eskuinean). Naturaz gaindiko izakiak. Ontasun betierekoa eta orotan gaindikoa zarena. Ez naute gero ahalketuko hor gaindiko zenbait lilik.
Loturak

Aztergaia: gaindiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaindi sarrerari dagokion azpisarrera.

gainditu, gaindi/gainditu, gainditzen
1 du ad. Atzean utzi edo gaina hartu; beste bat baino handiagoa edo hobea izan. Hemengo gauzak gainditu eta aitzinago igarotzeko. Ez ditu oraindik haur ohiturak zeharo gainditu. Urrikiak gaindi beza zorroztasuna. Behin bateko kontrakoen arteko etsaitasunak aski gaindituak ditugula dirudi. Haien hertsikeria eta ikuste laburra gauza askotan gainditua izan dela. Zerua baino goragoa da, infernua baino barnagoa da, haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Perfekzioz aingeruak oro gainditzen dituzuna.
2 du ad. Zerbaitek (nekeak, loak, zamak...) norbait garaitu, menderatu. Bere kargaz gainditua. Beldurrez, una dakizkion aditzaileak edo loak gaindi ditzan.
3 du ad. Gain, oztopo edo kideko baten gainetik igaro. Iturriotz gainditu ondoren, berehala heldu zen Zelatungo barruti zabalera. Ibai lasterra gainditu nahiz, arraunketa gogorrean dabilen arraunlaria. || Oztopo eta eragozpen guztiak gainditzeko bidea.
4 du ad. Neurri, maila edo muga jakin bat pasatu. Legeak dio 30 dezibel ezin direla gainditu. Abiadura muga gainditu zuen.
5 du ad. Zerbaitek edo norbaitek eskatzen zaion gutxieneko ezagutza, gaitasun edo kalitate maila iritsi. Unibertsitaterako ezohiko hautaproba gainditu dutenak. Arauak xedatutakoa lagin guztiek gainditu dute. 91 entitatetatik zazpik ez zuten testa gainditu.
6 da/du ad. Gainezka egin; mukuru bete. Ibai euriz handitua gainditzen den bezala. Urak gaindituak dira. Odola gainditzen zaienean egiten duten borroka. Ikusten jendea zergaz gainditua, alde orotarik hertsatua. Bozkarioak dit bihotza gainditzen. Bihotza estutzen zion gainditu zitzaion negarrak. Pegarra gainditua dut azkenean. Neska gazte, aberats, dohainez gainditua.

Aztergaia: gainditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-09-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gainditu, gaindi(tu), gainditzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainditu, gaindi(tu), gainditzen

gainditze
iz. gainditu aditzari dagokion ekintza. Akordioak lortu eta gatazkaren gainditze bidean aurrera egiteko.

Aztergaia: gainditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua/ HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gaindiz
adb. Ipar. g. g. er. Gainezka, gaindika. Gaindiz sariztatua da haien faboretan hartu dudan nekea.

Aztergaia: gaindiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan gaindiz, gaindiz joan, gaindizka sarrera-azpisarrerak; lekukotasunak, llabur: gaindiz : He; Lg I; Gy; Hb Esk 2; Gy Visites; Hb Egia; Zby RIEV; gaindiz joan : He; Gy; Monho; gaindizka : Hb Esk; HeH; Zby RIEV 2; Arb Igand; Ir YKBiz; Or Eus; Lf ELit.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira gaindiz IE (Leon: "Uholde baten pare orai bekatuak / Gaindiz bazter guziak ditu hondatuak") eta gaindiz gaindi (Salmoak #mdash# gipuzkerazko egokitzapena: "Ixurtzen duzu / nere burura / usai ezti, / basoan badut / gaindiz gaindi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaindiz : HiztEn, LurE (gaindika, gainezka); gaindizka : LurE (AS: gaindika) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaindiz egin : DRA (desbordar, rebosar); gaindiz : EuskHizt, HiruMila (1 de sobra, en exceso; 2 por las alturas, por las cumbres), ElhHizt (rebosando, desbordando, rebasando; a rebosar), EskolaHE, HaizeG BF (par les sommets, en débordant), Lh DBF (1 par les sommets; 2 par-dessus bords), DRA (1 de sobra, en exceso; 2 por las alturas), PMuj DVC (1 rebosando, rebosante; 2 con creces, ampliamente); gaindizka : EuskHizt, ElhHizt (rebosando, desbordando; a colmar, a punto de salirse), EskolaHE (AS), Lur EF/FE (1 débordant; 2 en grande quantité), HaizeG BF (par dessus bord), Lh DBF (1 par les sommets; 2 par-dessus bords; 3 avantageusement), DRA (1 rebosando; 2 ventajosamente; 3 por las alturas), PMuj DVC (1 excesivamente; 2 colmadamente; 3 exageradamente; 4 rebasando; 5 ventajosamente; 6 con creces; 7 gaindizka egin: desbordar); gaindizkako : HaizeG BF (excessif), Lh DBF (1 ce qui est le résultat d'un débordement, d'une effusion; 2 excessif), DRA (superabundante), PMuj DVC (1 sobrante; 2 rebosante; 3 excesivo); gaindizkatu : PMuj DVC (colmar); gaindizki : DRA (superabundantemente), Lh DBF (exessivement), PMuj DVC (excesivamente); gaindizko : HaizeG BF (excédent), DRA (1 excesivo; 2 superfluo), PMuj DVC (1 remanente; 2 excesivo; 3 inmódico; 4 élite; 5 primoroso; 6 superfluidad) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

erabiltzen al da gaur?

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.g.er.

gaindosi
iz. Sendagai edo droga baten dosi handiegia, heriotza eragin dezakeena. Kokaina gaindosi baten ondorioz hil zen.

Aztergaia: gaindosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gaindu, gain/gaindu, gaintzen
du ad. Gainditu.

Aztergaia: gaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaindu, gain(du), gaintzen. du ad. h. gainditu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaindu, gain(du), gaintzen

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gainditu

gainegitura
1 iz. Eraikin edo kideko baten ageriko egitura. Krema koloreko gainegitura distiratsu bat zuen baporeak.
2 iz. Marxismoan, sistema politikoak eta sistema ideologikoak osaturiko multzoa, azpiegituraren gainean eratzen dena. Artea, gizarte egituran, gainegitura da. Estatuen interesak babesten dituen gainegitura politikoa. Gainegitura juridikoa.

Aztergaia: gainegitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gain-egitura EB 1: MEIG IV ("Ikertzekoa litzateke, ordea, esaera horien egitura, gaia ez ezik, eta ez naiz gain-egituraz soil-soilik ari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gainegitura (eta gain-egitura 1) 9: J.M. Lekuona ("Gain-egiturekiko fiakaiztasuna agertuz, eta hurbileko gauza arruntetaz baliatuz jasoriko unibertsua"); M. Pagola 2 (adib.: "kontradikzioaren eta gainegitura-azpiegituraren interpretapen estrukturala"); J.K. Arbilla 5 (adib.: "aditz forma hauek gainegitura narratiboaren fase ezberdinak mugatzen laguntzen dutela ikusi izan da", "Testu txertatuen (TT) agerpena gainegituraren faseetan"); J. Sarrionandia ("Artea, gizarte egituran, gainegitura da"); eta gainestruktura (eta gain-estruktura 1) 3: Lan Kide Aurrezkia 1977 ("gain-estrukturako erakunde batzuen laguntasunari esker aurrera eraman da"); Hitz 1974 ("Bilinguismoak gainestruktura bezala funtzionatu eta funtzionatzen bait du"); J.L. Arriaga ("Gainestruktura bat bezala? Kulturadun erromatarrentzat ez baina herritar askorentzat bai").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainegitura : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 10 (hauetan g. estatal, g. ideologiko, gainegiturako bizkar, gainegiturazko ekipamendu kolektibo, g. juridiko-politiko, gainegiturazko erakunde, gainegiturazko); gainestruktura : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainegitura : HiruMila (eta gainegiturazko), ElhHizt (Eraik./Pol. superestructura), Casve EF (gainegitüra), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gainekalde
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainekalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainalde].

Aztergaia: gainekalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gainalde / HiztEn: Ik. gainalde / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gainalde.

gaineko
1 adj. Gainean dagoena. Gaineko estalkia. Barnea bezain eder gaineko azala. || Gain-gaineko azala (Ik. gain-gaineko).
2 iz. Ipar. Gainean jartzen den gauza, eta, batez ere, gainean jartzen den jantzia. Hamar mutiko, galtza gorri, gaineko zuri.
3 iz. Heg. Otordu batean sarreraren ondoko jakia.
Azpisarrerak

Aztergaia: gaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan "f" azpisarrerako 'sobretodo, chaqueta; ropa de encima' adierakoa: Darthayet Man (ap. DRA: "Bi barneko, hirur gaineko"), Eskual 1908 (ap. DRA: "Galtza xuri, gaineko gorri"), Enb ("Euretan erosi be janzki-gai dan-danak, / azpiko ta ganeko, bihar nebazanak"), Erkiag Arran ("Zuek baiño garbiago daukat nik barrua, ta soiñekoak, be bai, ganeko zein azpiko!"), Erkiag BatB ("Elastiku illun bat soiñean, ganekotzat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gaineko formarik adiera horretan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaineko : HiztEn (3 gainean jartzen den gauza, eta bereziki gainean jartzen den jantzia), LurE (gainean jartzen den gauza; gainean jartzen den jantzia bereziki) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaineko : EuskHizt (2. 1902 g.er. gainean jartzen den gauza, eta bereziki gainean jartzen den jantzia), ElhHizt (3. sobretodo, gabán, abrigo), HiruMila (3. capa, abrigo, gabán, lo que se viste por encima), EskolaHE (gainean jartzen den gauza; gainean jartzen den jantzia bereziki), Casve EF (3. habit de dessus, manteau), Lh DBF (4. habit de dessus), PMuj DVC (2. capa, sobretodo, abrigo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal abrigo / pardessus, manteau formen ordainak: HiztHand: beroki // ElhHizt: beroki, soingaineko // HiruMila: beroki, berogarri, gaineko, abrigu, trenka // Lur EG/CE: beroki // Lur EF/FE: beroki, soingaineko; beroki, kapa, manto, soingaineko // HaizeG BF: soin-gaineko; soin-gaineko, kapa, euritako, su-gain // Casve FE: soingaineko, jauntsigaineko, beroki; soingaineko, eskapila, mantetx, sügain // PMuj DCV: beroki, berogarri, soin-gaineko, txartes.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'soinekoa'. 2 Heg. 'otordu batean sarreraren ondoko jakia'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko leku-denborazkoetan

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

Ipar. soineko; Heg. otordu batean sarreraren ondoko jakia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahia (berria): 3. ‘nagusia, lehena’ (esaterako: ‘gainekoei obeditu’).

 - [E126]:  gaineko borta iz. Ikus LEH. Ez da eraikuntza librea. / gainekoz azpira adlag. Buruz beheiti. Ikus LEH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, forma eta adiera berririk aipatu gabe.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. abrigo.

gaineko alde
iz. Gainean dagoen aldea. Ik. gainalde. Ermita horren gaineko aldean iturri bat dago.

Aztergaia: gaineko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, goiko alde, beheko alde bezala, eta aztergai honetan bertan proposatu den azpiko alde bezala. Horiek guztiek bidalketa dute goialde, behealde… formetara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain 1 sarreran.

gainelikadura
1 iz. Ohiko egoeran beharrezkoa edo egokia dena baino janari gehiago hartzea. Gaixoei nahi adina janari ematen zitzaien, sendatzeko gainelikaduraren beharra zuten eta.
2 iz. mekan. Potentzia handitzeko, barne-errekuntzako motor batean aire kantitate handiagoa injektatzea. Gainelikaduraren presioa neurtzeko sentsorea.

Aztergaia: gainelikadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh105 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 113 (112 Laneki); ETC: 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gainelikadura iz. sobrealimentación, Adorez: 0, Labayru: gainelikadura sobrealimentación; NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

gainera
lok. Esan berri denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. Ederra da eta gainera merkea. Badakit badela gure artean unibertsitatean barrena ibiliei zeharka begiratzen dienik; badute, gainera, zergatik. Poemaz landa, gainera, ez zegoen geldirik Orixe. Hitz horrek, gainera, ez du hor ezarri nahi zaion zentzurik. Hori esanik, diodan gainera, etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak, gainera. Linguisten lanetan ez ezik, baita, eta batez ere gainera, filologoenetan ere.

Aztergaia: gainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. / AS: -z gainera postpos.: euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gainera berriz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-az gainera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: adibidean perpaus lokabe bat ezartzea proposatu du.

 - [E210]: 1. Adibidea (-z gainera): ikasteaz gainera > ikasiaz gainera. / 2. Azpisarrerak (berriak): gainera egin (dio, ‘gainkatu, estali’). / gainera joan (zaio, ‘eraso’).

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'oharrean eskatzen dena ez da onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldearen proposamena onartu, eta gainerakoa bere hartan utziko da.

gainera berriz
lok. g. g. er. Gainera. Beti izan da gozoagoa auzoko janaria; gainera berriz, ez du janak bakarrik gizentzen gizona.

Aztergaia: gainera berriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gainera sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

gainerako
adj. Zerbait bereizi edo kendu ondoren gelditzen dena. Ik. enparau; gainontzeko. Bizkaiko euskalkia batetik, eta gainerako guztiak bestetik. Europako gainerako hizkuntzak. Gainerako guztia eman zion. Euskaltzaindia, gainerako helburuak gainerako, batasun beharrez sortua izan baitzen. Gainerako beste ikastaldi guztien antzera. || Bigarren ale bat, Pariskoaz gainerakoa, aurkitu dutela. Non dira gainerakoak? Maritxu Henrikerekin joango da eskuinaldera eta gainerakoak jarriko dira ezkerrean.

Aztergaia: gainerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-09-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gainerakoan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eta gainerakoak .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gainerakoan

gainerakoan
lok. Gainerakoari dagokionez. Ik. gainontzean. Bigarrena zabalagoa da; gainerakoan berdinak dira. Apostrofo delakoa hobe litzateke letraren bat "jaten" dela adierazteko gordetzea; gainerakoan, "-" egokiago dator bereizgarri bezala.
Loturak

Aztergaia: gainerakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gainerateko
adj. Ipar. Gainerakoa.

Aztergaia: gainerateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. gainerako.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea proposatzen du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gainerateko hitza falta dela dio Knörren oharrak. Onartu da. "Ipar. h. gainerako" oharra duela sartuko da'.

gaineratiko
adj. Ipar. Gainerakoa. Gaineratiko denbora enplegatuz, edo otoizten edo liburu onak leitzen.

Aztergaia: gaineratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gaineratiko 50: Berria 40 (gehienak Xan Harriaguerenak dira: “Gaineratiko gaietan, berriz, bere ideiak defenditzen jarraituko duela berretsi du koordinatzaileordeak”), Jakin 2 (adib.: “Nabarmen baino nabariagoa geratzen da hegoaldeko gizartekide baten begitik, hegoaldeko gizarte ibileraren ikuskeratik begiratzen diguzuela eta zuen iritziak plazaratzen, alde honetako politika, gizarte, kultura eta gaineratiko alorretako gertaerei begiratzean”), Argia 5 (adib.: “Gaineratiko abertzaleen taktika ez zen ontsa ulertua izan”), DiarioVasco 3 (adib.: “Horrelakoetan, hasierako eta bukaerako saioak presentzialak izango dira, eta gaineratikoak internet bidezkoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaineratiko 247: Herria 189 (adib.: “alabainan biltzeko sasoina baita, tomatea kamiunka, jateko kuia berdin, ilharrak, azak eta gaineratikoak, horien tratatzeko uzinak, bereziki tomatetegiak urrunerat ageri, ketan eta inguruan, hemen kabala bazken ezartzeko bezalako kubak, horien barnean ezartzen dituzte gero doika hortik hartzeko”), Berria 12 (adib.: “Jassinek ziurtatu zuen plan horren edukia eztabaidatuko dela Gazan ordezkatuta dauden gaineratiko erakunde palestinarrekin”), Elena Touyarou 13 (adib.: “Bi gizonak eztabaida gorrian nahaspilatu ziren, gaineratiko familiakideak erakarriz, emaztea eta lau haur, seme bat eta hiru alaba”), Pello Zabala 10 (adib.: “Baina, hegoa deitzen diogun gaineratiko nafar, soriano, afrikano, gorbeiano eta aldaize zeharkako horiei ez diet beldurrik, ezta zipitzik ere”), Itxaro Borda 9 (adib.: “Emazteak jadanik biderkatua izan zen ekoizpen erritmoa ez zezakeen segi, atelierreko gaineratiko andereek bezalaxe”), Xipri Arbelbide 3 (adib.: “Gaineratikoetan egun bat edo beste baizik ez da joan Luzaidetik”), Pablo Sastre 2 (adib.: “Bi gurasoen arteko harremanak, gaineratikoan, ez dira, esate baterako, ezin hobetuzkoak”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Saldu olioa, ordaindu zorra, eta gaineratikoaz bizi zaitezte semeak eta hirurok”), Jokin Urain 2 (adib.: “Bizkaiaren erditsua bakar-bakarrik; gaineratikoak, gaineratiko guztiak Franco jenerala du bermatzen”), Jose Angel Irigaray 2 (adib.: “Gaineratikoan, nahasixea izanagatik ere jabalduran naiz, ez dut sofrikariorik batere pairatzen, ez baita guti”), Janbattitt Dirassar (“Gaineratikoak geroxago ere aipatzen ahalko ditugu, goazen beraz amodio-solas”), Patziku Perurena (“Haurren bataio, komunione, ezkontza eta gaineratikoak”), Piarres Xarriton (“Eta nahiz xede horrentzat ageri den gure ikuspegiaren finkatzeko aski dela frogatzea delako auzi hura hemen egitea ez dela ez zilegi, ez gisa, ez eta zuzen, baina probetxu baino kalte gehiagoren ekarle, bizkitartean gaineratikotzat frogatuko dugu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gainerateko. h. gainerako; gainontzeko. h. gainerako.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gainerako eta gainetiko arauak dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

Onartzekoa da Ipar. markarekin eta lehiakideekiko erlazioa argituz.

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

h. gainerako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaineratu, gainera/gaineratu, gaineratzen
1 da ad. Gainera heldu edo etorri, gainean jarri. On Antonio, arma lurrera bota eta salto batean gaineratzen zaio Joxeri. Ur mota guztien hondora beti doan baltsamoa eta beti gaineratzen den olioa. Ilunabarra gaineratu zaie. Egoera larria gaineratu zaizu. || Hiltzeko tresnaren gaineratu denean, nahi izan da jendeari azken aldiz mintzatu.
2 du ad. Gehitu, erantsi. Gero gaineratu zuen: "Egiaz diotsuet: Profeta batek ere ez du harrera onik bere sorterrian". Kaltegarriak izan daitezkeela eztabaidok gaineratzen du gutunak.

Aztergaia: gaineratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gaineratu, gainera(tu), gaineratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaineratu, gainera(tu), gaineratzen

gainetik
lok. Gainera. Jipoi on bat eta gainetik kartzela. Gainetik, euskarak berak kaltea hartuko luke unibertsitatean askatasun guztiarekin erabiliko ez balitz.

Aztergaia: gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gañetik(an) (eta ga(i)netik, ganeti) 'gainera' adierako 10: B-G 9 (Azc PB 3: "arraina dator portura beti besigu lebatz, sardina ta atun eta beste asko ganeti", "onek bialduko eban Norteko bideti dotea lobeantzat ta zerbaist ganeti" - eta OEH argitaratuko oharra: "en Ur PoBasc: ganetik", "Ogei urte daukadaz oraindino aurreti eta Mari Iesusek beste amar ganeti"; AzpPr: "Ni iñor izendatzen ez nitzaden ari, / gañetik ez bazuten bertsorik jarri; / gaztiak serbizio persona zarrari"; Erkiag Arran 2: "Otzaratxu bat, otzaratxu bi, arraiña dator portura beti... besigu, lebatz, sardiña ta atun, eta beste asko ganeti", "Eta ango sagardau garratz-samarra edari, eta ganetik naia gatzatu, jan-ala, bete arte, ok-eginda toton esan arte"; Bilbao IpuiB: "atze-berotze on bat, eta ganetik sei eguneko kartzelia"; Basarri 2: "Zuri ta txakoliña, gañetik bermuta", "Gero gañetik gaizki-esaka urratu arte zintzurrak, Ementxe gaude geure lurrean itzegiteko beldurrak"), IE 1 (Hb Esk: "Hiru mende baditu, lau urthe gainetik, Ziburu hasiu zela agertzen zubitik") // Mokoroaren interpretazio zaileko agerraldi bat jaso da: "eguardirako egiñgo dezu baraxuri sopa... Gañetik arrautzak dituela, eh, etxekoandrea?"; gainetik 'bereziki' adierakoa ager. 1 IE (MarIl: "Hori zenbeit arima gainetik dohatu batzuen pribilio zori onezko bat da"); gainetikako IE 1 (SP Imit: "Halakotz ofrendatzen derauzkitzut arima debot guzien alegrianzak, afekzione pitstuak, espirituzko eramaitzak, gainetikako argidunak [sic, -durak?], zerutik agertzen eta heldu zaizten ezagutza guziak") eta OEH argitaratuan gainera beste hau: CatLav ("[Jainkoaren grazia] da gainetikako dohain bat"); ga(i)netiko (eta gaiñetiko) 9 ager.: BG (Kk Ab II: "Mutillak, esan eban gidariyak, konprome bazarie, ganetiko Abe Mariya orreek Purgatoioko arimentzat izan daitezala"; Erkiag 2: "Laster arin jakin genduzan ganetiko kontu ta zeetasunak", "mozolo ta gabontz itxusiak, eta ganetiko txori zatarragoak"; Akes Ipiña 4: "Gazteizko obispo jaunak auzotarroi bateoak, ezkontzak eta ganetiko eleizkixunek bertan egiteko eskubidea emon eutsien", "egur eta ganetikoen prezio bildurgarrien igoteak", "Iñora eroateko biderik ez era onik ez egoan-ezkero, auzotegire etzegintzerako ekarten audiezanak itxite, beste ganetikoak basoan bertan usteldu bear ixeten eudien zarren zarrez", "Lamiñok, geuk lez oiñ, beso ta ganetiko gorputzen zentzunek eukiarren, etxure bildurgarrizkoak ei-zirean"), G 1 (Vill Jaink: "Eta gaiñetikoa zer da? Oiñaze-malko-lokatz eta munstrokerien bilduma itxusi bat besterik ez"), EB 1 (MEIG: "sobietarren aldetik, Klimov eta gainetikoak gauza berbera esaten dute") eta OEH argitaratuan gainera beste hau: Ker Apoc ("Zuei, ostera, Tiatirako gaiñetikooi"); -ren gainetikako (eta -ñ-) 2 ager.: G 1 (AzpPr: "Izketako bire bat jarritzera nua, len ere ez det izango estrañekua, zein da bertsolariyen gañetikakua?"), IE 1 (MarIl: "Mariaren izenak erran nahi du oraino Andre soberanoa, Zeru Lurren Erregina da, Aingeruen eta gizonen Andre soberanoa, eta ororen gainetikako pribilio berezi batez, gurea"); -z gaiñetikako Am 1 (CatLan: "Jinkuaren oroz-gaiñetikako botheriaren mirakülü batez"); -n gaiñetiko Zu 1 (UskLiB: "ezpeita konbeni egün hartan hazkürri orotan gaiñetiko hori beno lehenago beste hazkürririk har dezazün"); -ren ga(i)ñetiko (eta ganetiko) 27 ager.: B 8 (Añ EL2: "Zu zara ene odola eta ene gauza guztien ganetiko gauzea"; JJMg BasEsc: "Beste tesoru gustieen gañetikua, duda baga, arimako garbitasuna"; Ag AL: "guztien gaiñetiko Iaunaren maitetasuna"; Itz Azald 5, adib.: "Da onoidade edo birtute izatearen gañetiko bat", "Ukaturik izatearen gañetiko gauzak", "Zergaitik esaten dozu dala onoidade izatearen gañetikoa?"), G 2 (Ag G: "jakintsu guztien gañetikotzat daukate beren iritzia"; Vill Jaink: "Nazio baten agintari dagoenak aitortu bear izaten du ba-dela gizonen gaiñetiko indar bat"), Zu 17 (Mst 2: "Ezi eztüzü zerbütxaria, bere Jauna beno gehiago, ezetare dizipülia, bere bürzagiaren gañetiko", "enthelegü ororen gañetiko den Jinkuaren izaria"; Xarlem: "Charlemaigna hartü düzü kargü ohurezkua: Enperadore izatia ororen gañetikua"; CatS 14, adib.: "zeren den gure Kreazalia eta gure huntarzün ororen gañetikua", "Enthelegatzen dit gure gañetiko Jinkuak ezari dütian güziak"); -z ga(i)ñetiko (eta ganetiko) 25 ager.: B 23 (JJMg BasEsc: "Fediagaz emoten deuskun jakiturija da gure errazoiaz gañetikua"; Astar II 5, adib.: "eztabe sinistuten fede naturalezaz ganetikuagaz", "doe naturaleziaz gañetiko bat"; CatBus: "Jaungoikoaren egitade miragarrizko, ta naturaleziaz gañetikoaz"; Itz Azald 15, adib.: "Jaungoikoaren egite izatezgañetikoz eta miragarriz", "Egin zituzan errubakotasuneko eta zuzentasuneko egoera izatezgañetikoan", "kenduak izan jakezan grazia eta doe izatezgañetikoak"; Enb: "Izarrez gañetiko atsegiñak"), G 2 (Gco II: "Bestea da naturalezaz gañetikoa"; Gazt MusIx: "Izatez gaiñetiko bizitzarako eragozpen eta oztopo zaizkion atsegin ta apeta guztiak erantzi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainetik (eta ga(i)ñetik) 'gainera' adierakoak 8 ager.: G 4 (Saski-naski 1985: "Ez zaio ajolarik; nik ere ez dut gaiñetik diru bearrik"; J.M. Lertxundi: "arrantzan asi eta askotan / gero gaiñetik zigorra"; Tiro tartean bertsotan: "Ematen zuten: kantinplora batean laurentzat ardoa; gero, platera batean potajea; gañetik beste zerbait baldin bazan, ura beste plateran; eta laugarrenak ogia"; BBarand: "Lenengo salda bana artu genuen eta gañetik, etxetik eramandako mokautxoa"), EB 4 (M. Pagola: "Zeinek edo zerk beroien arteko kontraizatea -gizona zatitua, murriztua, ta gainetik konformatua bihurtze ainako kontraizatea- posible egiten du?"; R. Agirre: "Eta gainetik [diskoa] raiatuta dago"; J.M. Apalategi 2: "Ba, gaiñetik, han garaien - bere aitteren garaian alegia - gaiñetik zotala atxurrekin oso osoik atea holaxe - eta bere bi eskuez hogeitamar zm.2 espazio bat hartzen du zotalen neurria erakusteko niri "); gainetikako 'azaleko' adierakoa 8 ager. EB (U. Larramendi, adib.: "Hau ez da ikasleei gainetikako irakurketa bat egiteko, intentsiboki irakurtzeko, etab. esanaz lortzen", "Gainetikako irakurketa maila ertainetatik aurrera lan daiteke"); ga(i)netiko (eta ga(i)ñetiko) 'gainontzeko' adierakoa 10 ager.: B 2 (Larrak: "Zu, osaba adoretsu, zu izan gure lenengo ekitaldiko buru, nire lengusu ta zure seme zindo-zindo danagaz batera; Macduff kementsuak eta nik artuko dogu ganetiko arloaren ardurea"; Korpus eguna 1986: "Ikusten dozuen moduan, San Migelek alde batera edo bestera egitterakuan erabakitten dira gaiñetiko tituluak"), G 3 (JBDei 1921 2: "egin diran itzaldi eta gañetiko otoitz abesti eta eleiz jayak", "bai Jaunartze eta bai gañetiko ibildeun eta elizkizunetara"; Agur 1974: "Ango jarleku ugariak naiko izan ez ta gaiñetikoak ekarri bear"), EB 5 (MatHast: "biderketa eta gainetiko eragiketak"; EHHLaburp: "gainetiko Bizkaiko herrietan"; P. Berasategi 2: "Escobar, Valderrama eta gainetiko guzien kantu sorta jarri ohi zuen kasetean", "Lankrima zoroenez negar egiten zuen jende ttottozainak eta gainetiko bestelakoek ere frankok"; G. Nazabal: "Baieztapena idorokuntza honetan oinarritzen dugu, hots, ondoko eragin bat erakusten zuten 54 enborretatik 49-tan, horiei atxekiriko beste hersturak agertzen zirela inguruan (anginadunen artean, jotako 23 enborretatik 20-tan ikusten zen ingurutako eragin hori, eta infartodunen taldean, 31-tatik 29-tan agertzen zituzten gainetiko inguruko herstura horik)"); gainetiko 'azaleko' adierakoa ager. 1 (Urraspide 1982: "Lantxo honekin gure sindikalgintzari gainetiko begirune bat egin nahi diogu"); gañetikoan ager. 1 (El Día 1931: "Beso-makillak, gorri; ta gañetikoan 'ligerita, ligerita' zegoan"); Ø ganetiko B 1 (Larrak: "Zek bultzau eban Kasi zurbila zinkidetzen; zek eragin eutsan Burta, Erromar yator, omen uts zanari, eta iskilodun ganetikoai, azkatasun ederraren txeragilla ai, Kapitoli odolez asetzeko, gizonik gizon baño ez izatea gura izateak baño?"); -ren gainetikako EB 1 (Sirimiri/6: "Egizu testuaren gainetikako irakurketa.(azterketa egunean, honetan bi-hiru minutu eman zenitzake)"); -ren gainetiko (eta gañetiko) 7 ager.: G 2 (Aita San Iñazio: "agertu zuan gizon guztien jakinduriaren gañetikoa zala sendagintza ura"; Alt Olab: "zerau erakusten digute garbi: aren euskal-maitasuna neurri guzien gaiñetikoa zala"), EB 5 (X. Kintana: "Hura birpizteko asmoz egindako edozein saio, beharraren gainetikoa izan ez eze, hori atzerakuntza bat litzateke gainera"; I. Tapia: "Apalaenea baserriaren gainetiko sakanean sartzen den harrizko bide zaharretik joan daiteke oraindik ere"; J. Apalategi: "Eguneroko bizitza praktikoan menperakuntza alor guzietan pairatzeak teorien gainetiko zerbait bait daramaki"; J.M. Zalakain: "Onerako zein txarrerako, duda ororen gainetiko errealitatea da hori"; Egunk 1992: "nazioen gainetiko merkatuen osaketaren ondorio ekonomikoei buruzko ihardunaldien irekitze ekitaldian hartu zuen parte"); -z gainetiko B 1 (J.G. Etxebarria: "giza-adimenaren almenaz gaiñetiko Jainkoaren ondasunen barri emoteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainetik 'gainera': DFrec 1, HiztEn; gainetik (eta -iñ-) 'azaletik': DFrec 4; ga(i)netiko : DFrec 8 ('gainontzeko'), HiztEn (gainetiko); Ø gainetiko : Euskalterm 5 (buru gainetiko pase, gloti g. barrunbe, etab.); -z gainetiko : Euskalterm 5; gainetikako edo gainetiko : LurE; gainetikako : Euskalterm 2 (g. irakurketa: lectura integral; mutur-balioak g. baldintzekin: valores extremos con condiciones suplementarias); -ren gainetikako : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainetik : ElhHizt (además, encima), Casve EF (1 de dessus, adib.: mendiaren gainetik jaitsi da; 2 par-dessus, adib.: mürrüaren gainetik jauzi düzü; 3 en outre, en plus de, adib.: lan horien gainetik besterik badüt egiteko), HaizeG BF (de dessus, par dessus), Lh DBF (1 de dessus; 2 sur, exprimant une supériorité par comparaison, adib.: ororen gainetik ederra; 3 contre, malgré, adib.: Jainkoaren nahiaren gainetik; 4 outre, par-dessus, sur, adib.: bertze on guzien gainetik osagarria ere badu; 5 par-dessus, de préférence à, adib.: guzien gainetik iragan nahia; 6 à propos de, adib.: deuseren gainetik; 7 en parlant de pari fait entre, ou avec, les spectateurs de jeu, adib., gainetik iokhatzen zen hanitz), DRA (1 por encima, adib.: bilha ezatzue ororen gainetik Jainkoaren erresuma; 2 de encima, adib.: lurraren gainetik xahutuko dut egin izan dudan gizona; 3 arriba, exceso indeterminado, adib.: bathaiatu ditu berrehun paganoz gainetik; 4 sobre, acerca de, a cuenta de, adib.: joka hari ziren asto baten gainetik"), PMuj DVC (1 de arriba, de encima, adib.: gainetik nator; 2 por encima, ligeramente a medias; 3 externamente; 4 brevemente; 5 superiormente, adib.; gainetik irten: ganar, vencer, etab.); gainetikako edo gainetiko : EuskHizt, EskolaHE; gainetikako : HiruMila (de arriba, de alto, adib.: Josepek amets batean izan zuen gainetikako mezua), DRA (de arriba, de lo alto, adib.: Josepek amets batean izan zuen gainetikako mezua"); gainetiko : HiruMila (restante), ElhHizt (superior, de más arriba, de un nivel más alto), DRA (gaiñetiko: el resto, lo demás, adib.: Zuei, ostera, Tiatira'ko gaiñetikooi; ganetiko: 1 resto, residuo, adib.: Zu zara... ene gauza guztien ganetiko gauzea; 2 testigo; gañetiko: residuo), PMuj DVC (gainetiko: 1 principal, 2 accesorio, 3 externo, 4 eminencial; ganetiko: 1 superior, 2 airoso, 3 residuo, 4 secundario, 5 testigo presencial) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

erabilia al da 'gainera' balioan? Berria ote da?

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 gainera. 2 (janariekin) ondoren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahia (berria): 3. ‘apur bat gorabehera, grosso modo’ (esaterako: ‘ileak gainetik orraztu, zehatz barik’).

 - [E126]: Gainetik ikusi eta antzekoetan agertzen dena gain-en? / gainetik beheiti Adlag. edo adond. ‘Goitik behera’ Ikus LEH. / gainetik gaindi post. –en gainetik gaindi ‘-en gainetik’. Ikus LEH.

 - Erabakia: EBB (1997-03): gainetik eta gainetikako kendu dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldearen proposamenari ohargileak aipatu dituen azpisarreretako bat erantsiko zaio (gain 1 sarreran aipatuko da), beherago proposatua den goitik behera esapidearen ekialdeko korrelatua denez: «gainetik beheiti adlag. Ipar. eta Naf. 'goitik behera'», eta jakinaraziko zaizkio H1.1 lantaldeari ohargileen gainerako proposamenak.

gainetik (eta) behe(re)raino
adb. Ipar. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Ik. goitik behera 2. Dantzarien saihetsak xingola eta kuskuilaz beteak, gainetik beheraino. Gainetik eta behereraino, dena euskara garbia.
gainetik beheiti
adb. Ipar. eta naf. Goitik behera. Ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dute bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.
gainetik behera
adb. Ipar. Goitik behera. Begiak torratzen ditu hobeki ikusteko; xarboa beti han, gainetik behera so, iduri irriz.

Aztergaia: gainetik behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINETIK BEHERA, GAINDIK BEHERA (gainti behera H (L) ap. DRA). De arriba abajo. v. GOITIK BEHERA. Urdaldea oldar zedin gainetik behera lakera. Lç Lc 8, 33 (He lakhuan behera). Gaiñetik behera iaustean. Mat 152. Zeren eguerdian gaindik behera artez, eta arratsaldean saihetsetik, soslai emaiten baitu [iguzkiak]. Ax 192 (V 130). So bat egiñik leze hari, ikhusi ditu gañeti behera ioan ziren animalen hatzak. Tt Onsa 67. Gañetik bera bota. Cb Eg II 158. v. tbn. Egiat 166. Gainetik behera so. HU Zez 57. Mendi gainetik behera abiatu den uholdea ezin geldi baititeke. SP Phil 304 (He 306 gañetik behera). Jatzi egixube zaldi ganetik bera. Otx 117. Zaldiaren ipur-gaiñetik beera erortzen dala. Berron Kijote 147

adib: oldartu, oldar/oldartu, oldartzen da/zaio ad. Oldarrean abiatu; oldarrean eraso. Eta hona, urdalde hura guztia oldartu zen gainetik behera itsasora.

gainetik behera 4: Berria 3 (“Barbara Sukowa handiak betetzen zuen 1919ko urtarrilaren 15ean Lichtenberg Brücke gainetik behera Berlineko poliziek bota zutenaren papera”), Argia (“Arreta-neurri horien guztien gainetik beherakoekin hasten bazara, hartu serum fisiologikoa eta eman atsedena urdailari egun batez edo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gainetik behera 13: Patxi Ezkiaga 3 (“Eta ondotik, emakume bat sartu zen asto gainean: mairu-legera jantzia zetorren, burutik behera mexana aurpegia estaliz, zilar-harizkoa zuen burukoa, eta soin gainetik behera oinetaraino soineko luzea”), Pello Salaburu 10 (“Hala ere, gaur egun gizarte-estatu bikotea hautsi da, edo hausten ari da, neurri handi batean, globalizazioak oinarrian dakarrena, hain zuzen ere, horixe baita: urruneko kilometroetan gertatzen dena gure eguneroko bizitzan sartzen da itzal txar baten gisa, gure egoera gainetik behera baldintzatuz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gain sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gain sarreran.

gainetik kendu
1 du ad.-lok. Soinetik kendu. Txaketa gainetik kendu eta lurrera bota nuen. Tontorrera igo ostean motxila gainetik kentzen dugunean bezala. Poz ederra hartuko zuen txapa zahar horiek guztiak gainetik kenduta!
2 du ad.-lok. Gaitzez edo sentimendu mingarri edo desatseginez mintzatuz, gainditu, menderatu. Ajea gainetik kendu ezinik nenbilen. Bazkalondoko loaren orratzak gainetik kendu ezinik. Izuak eta aurreiritziak gainetik kenduz. Oraindik sustoa gainetik kendu gabe nago. Ezin dut tristura gainetik kendu. Damu hori gainetik kentzeko ahalegin guztiak gutxi dira.

Aztergaia: gainetik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain eta kendu sarreretan.

gainetiko
adj. Batez ere bizk. Gainerakoa. Ezkontzak eta gainetiko elizkizunak.

Aztergaia: gainetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: -ti(ka)ko / HiztEn: -ti(ka)ko / LurE: -ti(ka)ko / ElhHizt: gainetiko / EskolaHE: -ti(ka)ko

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka: -tikako/-tiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

gainerako.

gainez
adb. Gainez eginez. Ez bide zuen izan gainez nire nagusiak janaria. Etxean, hizketa gainez; atetik hara, tutik ez.
Azpisarrerak

Aztergaia: gainez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez (eta ga[i]ñez, ganez) 49: Ax ("Bada elzeari sobera dirakienean, gainez dohanean, hirur moldez emaiten ohi zaika erremedio"), Mb IArg II 3 (adib.: "Gañez bezala ematen diran gauzak dira emengo gauzak"), Lar Carta a Mb ("Eztarauskiola mingañari, barrunbeari dirakiena, ta gañez dariona besterik"), Añ GGero 2 (adib.: "Baldin aberats bazagoz, ganez, ugari, abundo badozu, emoizu asko"), Sor Gabon ("Iskribatu litezke jostaldi geiago, bañan egiñ ditut nik makiña bat saio; lanaren gañez jarri dirua?"), Gy 2 (adib.: "Nere nekhe ganez aldiz orduan ni Gozaturen naiz trankilki"), HU Zez ("Etxe aitzineko galeriatik haitz handira bide erditan gainez bertze haitz ondo bat mozkindurik"), Or 24 (adib.: "Ez bide eban izan ganez nire nagosiak yanaria"), EA OlBe 3 (adib.: "Ta ikuste alai orren gañez nik txabola xar untzaduna"), Ldi 4 (adib.: "Lur apaindu-gaiñez lorez-loreko ibilli gozoak egiñez"), Gand Elorri 2 (adib.: "Ezpan emeok goizaldez daukaz / gaiñez darizun irriak"), Erkiag Arran 2 (adib.: "Itxaropenez gaiñez, etorkizunari begira bailegoan"), Uzt Sas ("Errez pasatzen giñan arriaren gaiñez"), Basarri ("Dirua gañez zebillen"), NEtx LBB ("Aldare ederra urre-argitan / udaberritu da lorez; / intzentsuaren lurrun gozoak / usaitu gaituzte gaiñez"); OEH argitaratuan gainera: Añ MisE ("Atera bear dogula pobreentzat ganez daukaguna"), EgutAr 37-17 [sic]-1957 ("Etxe txikia laister gaiñez")

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez lematizatuak 9: Eleiz GurutzaD ("Onen gañez, aoa be biaztunaz minddu eutsoen"), Inza ("Gañez dakust goi-goikoa"), La Cruz 1934 ("Lan balegi, ez du ebatsi edo ostuko; dena gañez etorriko zayo"), Onaind 2 (adib.: "Altara nagusia, aurrez ta gaiñez apaiña"), Garm Bidaso ("Karelatik biran gaiñez gelditutako zumitz muturrak"), S. Muniategi ("Odei gaiñez, sasipez, Mari ta Anboto'ko Damaz / gure iakingura, etenbako egarria geituz"), PPer ("Banabarrak eta urdaia yanta bereala, batere garbittu gabe, botzen zun esnia, ta gañez ibiltzen zen urdaian uriña ta patatan piper gorria"), Bapatean/98 ("Beti odolez gainez / euskaldunan aska"); cf. gainez egin 8, gainez eragin 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainez : DFrec 1 (T. Echeandia Atlas gráfico del País Vasco: "ez klimaz ez lur gainez edo reliebez"), AB38 1 (además) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainez : Casve EF (par le sommet), HaizeG BF - Lh DBF (par les sommets), DRA (1 por arriba, por lo alto; 2 rebosando), PMuj DVC (de sobra, sobradamente, por demás, en demasía, demasiado, excesivamente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gainez egin.

Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gainez egin
1 ad.-lok. Beterik dagoen ontzi edo edukitzailearen goiko ertzetatik irten. Ik. gainezka egin. Ontzia bete, gainez egin arte. Dirakien eltzea gainez egitera doanean.
2 ad.-lok. Gehiegizko kopuruan edo neurrian egon. Gaiztakeriak, lapurretak, urdekeriak gainez egin du munduan.

Aztergaia: gainez egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gainez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gainezka egin.

gainez gain
1 adb. Leku garaietan zehar. Gainez gain ibili, joan.
2 adb. Ipar. Erraz, nagusitasunez. Gainez gain irabazi zuten.
Loturak

Aztergaia: gainez gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez(-)gain (eta gaiñez gain) 21: HU 3 (adib.: "Bertzeak aldiz, ehunka, milaka, gainez gain joan dire"), Ox ("Gainez gain ager-azu kapera xuria"), Barb Leg ("Pepe Handi eta Pepe Ttiki, gainez gain joanik, menttara heldu izan ziren arte laburrez"), Iratz 12 (adib.: "Elgarrekin gainez gain ardura gabiltza", "Hoa zalu, hoa gainez gain eta zora hadi Euskal-Herri maiteen gozoaz, ederraz!"), JE Ber 2 (adib.: "Zubi eder batetik harat bagoazkio gainez-gain"), Or Eus ("Buztin, gaiñez gain; Irurtzun, berriz, artuz bestalde egutera"), MEIG ("Agian, bai, beharbada, badaiteke zenbait mota, hala nola honelako edo halako aho poesia, tontor garaietan gainez-gain ibilia izatea inoiz") // Ik. OEH argitaratuan gainera: Prop 1883-1895 ("Bagoatzi gainez gain harri arteetan barna", "Bozkarioa bihotzetik gainez-gain, ikusteaz horiek guziak bazakizkala"), Herr 2 ("Laduche pilotariaren semeak gainez-gain iragan duela zertifikata", "Fida gira, geinez-gein bilduko dituela orai arte bildu dituen boz guziak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez(-)gain (gaiñez gaiñ) 7: Iratz 2 ("Arantzazuraino / gainez gain jeiki", "Guziek Amari / gainez gain ekar"), Lf ("Itzuli-mitzulika dio gainez-gain behatzen"), M. Sein ("Aldare nausia, gainez gain argitua, bi aldetarik fraideen otoitz-lekuekin"), Onaind 2 (adib.: "Santo Domingo'tik, gaiñez gaiñ, aurrerantza bide dagie gazteak"), Dirassar ("Astelehenean zituzten alabainan hauteskundeak eta Ehud Barak hori gainez-gain nagusitu da hiru urte huntan gobernua kudeatzen zuen Benyamin Netanyahu-ri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainez gain : DFrec 1 (Herr: "ukan dena behar zen bezala irakurtzeko bainan gainez gain begistatzeak erakusten derauku ikerketa seriosa") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainez(-)gain : ElhHizt (gainez gain irabazi AS: ganar con gran ventaja, sobradamente), HiruMila (de cima en cima, por los altos), Casve EF (gainezgain: de sommet en sommet), HaizeG BF (sans approfondir, de sommet en sommet), DRA (exp. adv. significando una cosa que va encima de todo, por los aires, de cima en cima; eta gaiñez gain: de cima en cima), PMuj DVC (de cima en cima, de cumbre en cumbre; gainez-gain eraman: llevar de calle) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

aski izan litezke arauak gain sarreran eskaini dituen gainez gain ibili, joan eta gainez gain irabazi azpisarrerak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Nik ere uste dut aski direla gain sarreran eskainitako azpisarrerak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Ez da aipatuko oraingoz.

gainezarpen
iz. Gainezartzea. Uhinen arteko gainezarpena eta interferentzia.

Aztergaia: gainezarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gainezarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

gainezarri, gainezar, gainezartzen
du ad. Zerbait beste zerbaiten gainean ezarri; gehitu, erantsi. Ariketa gisa, poligono baten irudia ebaki eta gainezarri egiten genuen eskolan, poligono berdinak aurkitzeko.

Aztergaia: gainezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gainezarri 8: UZEI 2 (adib.: "Perturbazio-metodoa: Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen (perturbazio) txiki bat gainezartzen dion metodoa"); J.R. Etxebarria ("Sortzaile desberdinen ondorioak gainezarri edo batu egiten dira, magnitudeari dagokion moduan"); Informatika Atlasa ("Disko magnetikodun sistemak disko batez edo gainezarririk dauden gehiagoz osatuak daude"); Matematika/LH ("Bi kometa konparatu, poligono bat kalkatu, ebaki eta gainezarri, poligono berdinak identifikatzeko"); Eustat 1993 ("Etxebizitzen Zentsuarekin batera Biztanle-Zentsua egin zen, lan bat bera bailitzan, eta honi gainezarrita bezala, Biztanleen Udal-Errolda berritu zen"); Mekanika eta uhinak ("anplitude gutxikorrari hondar-oszilazio bat gainezartzen zaio"); Fisika orokorra ("Irudian agerikoa denez, iturriaren aurrekaldean hegazkinak sorturiko uhinak gainezarri egiten dira fasean"); gainezarketa 1: LMuj ("gainezarketa edo superposizio eta deslekumenetan - desplazamendutan"); gainezarmen 4: J.M. Agirregabiria ("Jakina, aipaturiko pentsaera momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoei gainezarmenaren printzipioa aplika dakiekeelako ustean datza"); J.R. Etxebarria 2 (adib.: "Gainezarmenaren printzipioaren arauera..."); Mekanika eta uhinak ("Soluzio orokorra pultsazio propioen gainezarmenaren bidez lortuko dugu"); gainezarpen 6: F. Garitano ("Haurrari nahiz gaztetxoari dimentsio horiek bizitzen erakustea ez da, ba, behinere gainezarpen, inposizio bat, geroko heldutasun batetarako bidea irekitzea baizik"); I. Urbieta 5 ("Hotsen gainezarpena"); gainezartze 1: ELA/STV 1992 ("Estatutuko aparailuaren kontroletik datorren gainezartze politikoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainezargarri : AB38 1, Euskalterm 1 ('superponible'); gainezarmen : AB38 5 (hauetan geruzen gainezarmenaren lege), HiztEn; gainezarpen : Euskalterm 10 (hauetan g.-aplikazio, gainezarpen(aren) printzipio, etab.: 'superposición' eta 'sobreposición'); gainezarri : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 1 ('superponer') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainezargarri : Casve EF; gain-ezarketa : PMuj DVC; gainezarmen : HiruMila; gainezarpen : Casve EF, PMuj DVC (gain-ezarpen); gainezarri : HiruMila, ElhHizt ('superponer(se)'), Casve EF (1 mettre sur le compte de; 2 superposer), HaizeG BF ('mettre sur le compte de'), Lh DBF ('mettre sur le compte'), PMuj DVC (gain-ezarri); gain-ezartze : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal superponer / superposer formen ordainak: HiruMila: Fis. gainezarri, gainjarri; Inform. parekatu // ElhHizt: gainjarri, gainezarri // gainean jarri , gaineratu : Lur EG/CE eta EF/FE // gainean ezarri : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF // Casve FE: gainen ezarri, alkarretan gainen ezarri, tramükatü // PMuj DCV: gaindu, gainkatu, gain-ezarri, gaiñean ezarri; superponiéndose: elkarren gainka // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gainezar, gainezartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

aditz-elkarteak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gainezka
adb. Gainez egiten. Soroak galburuz gainezka daudenean. Ametsez burua gainezka. Plazan jendea gainezka. Errepide handiak eta gainezka kargatuak. Ura gainezka hasten bada. Gure hizkuntzaren aberastasuna gainezka darion hiztun goxoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: gainezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gainezka egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gainezka egin

gainezka egin
ad.-lok. Gainez egin. Esneak egunero gainezka egiten du gurean. Hainbeste jenderekin mundu hau ia gainezka egin beharrean daukagu. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten; gainezka egiten du, haatik, Gipuzkoako eremuetarik kanpora, Sakana eta Ergoien aldera. Gainezka egin behar du pozez.

Aztergaia: gainezka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez egin da esapide erabiliena, 69 ager.ekin: B 7 (Añ, JJMg, AB, Ag AL, Itz, Enb); G 46 (Ub, Mb, AA, Arr, Bv, Lard, Tx, Or, Ag G, Goñi, JMB, Ibiñ, Zait, Gazt, Etxde); IE 14 (Ax, SP); EB 2 (Arti, MEIG); gainezka egin 8 aldiz jaso da (SM; Apaol, Berron, Etxde, Lab; MEIG); gaindika egin esapidea ez da agertu (bai gaindika bete bezalakorik); gaindi egin , berriz, 31 aldiz jaso da: Zaitegiren ager. bakarraz besteak IEkoak dira: SP, ES, Lg, Mih, Dh, Hb, Jnn, Laph, HU, Iratz, Zerb, JE, Etcham

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez egin 5 aldiz jaso da (B 2; G 1; EB-EgAs 2); gainezka egin 7 aldiz (G 1; IE 1; EB-EgAs 6); gaindi egin behin (IE)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gainez egin 1; gainezka egin 3; AB38: gainez egin 1; AB50: gainezka egin 1; HiztEn-LurE: gainezka egin, gaindi egin; gaindiz

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

zein da erabiliagoa: gainez egin ala gainezka egin? Cf. halaber gaindi(ka) egin

gainezkaldi
iz. Gainez egitea; zerbaitek gainez egiten duen aldia. Oharkabe gaudela gertatzen zaizkigu halako arimaren gainezkaldi batzuk.

Aztergaia: gainezkaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaiñezkagarri G 1: Ldi UO ("Egun begi-urdin betoz ugariak / gure elkarmin onen gaiñezkagarriak!"); gaiñezkaldi G 6: Or in Gazt MusIx ("Esposo deritzaion iardun artan, badu animaren gaiñezkaldi bat"), Or QA 5 (adib.: "Oinbeste liburu kaxkarrek kalte aundia egin dute gaiñezkaldi oietan santutasuna ipintzean"); gañezkari G 1: Gazt MusIx ("Olerki geienak, beraz, sentikizun gañezkari baten esakizun eta kantu bezela sortu zitzaizkion"); gainezkatu (eta gaiñ-, gañ-, gan-) 4: B 1 (Erkiag Arran: "Maitetasunak ere, gaztearen izakera osoa luze-zabal lodian igurtziaz, amesez ganezkatu daroa"), G 2 (Or Eus: "Biotza maitez gaiñezka dio / egurats goxok obitik"; Basarri: "Kaletan gañezkatu baño ken / millaka mendi famili"), EB (MEIG VI: "Nolanahi ere, eritzirik zuhurrenarentzat ere, euskararen historiak egiaztatzen duenez, elementu honek, kidetasuna ala bakartasun genetikoa, gonparatistaren bide estuak gainezkatzen duen interesa du"); Ik. OEH argitaratuan gainera Ezale 1897 ("Ganezkaturiko urak legez alperrik galduta"), Zink Crit ("Zoriona gañezkatzeko"), Laux Euzk II ap. DRA ("Ontzija ganezkatu"); gañeztu (eta gan-) 25, B-G (Añ EL2: "Ama minez ganeztu onek dakusala"; Mg 2: "[Burdiñia] astunago dan legez geratuten da ora bat eginda sutegijan, ta urten dau gañeztu jakon loikerijak", "Pildoratxo urrez gañeztu edo estalduak"; AB AmaE 2, adib.: "Errekak euriagaz bertarik gañeztu"; Lard: "[Joseren] bi amets oiek senideen gorrotoa gañeztu zuten"; Arr GB 4, adib.: "Batere aserre gabe eta amorez gañezturik eskribatzen dizut"; TAg Uzt 5, adib.: "Artalea zakutik gañeztu zaion errotariari bezelaxe", "Irakin-garaian ontzitik ganezten dan esne egosiaren antzera", "Ganezten zan kolkoetatik itz-jarioa ta irrikarkara"; SMitx Aranz: "Gau-bijilia nere begirak pozez gañeztuko dizu"; Erkiag BatB: "Arako gazte ausart axe, [...] orain ausardia ganezturik, lotsabaga saillean sartu dala"; BEnb NereA: "Naiz-ta banego urrez gañezturik, zure babesik gabe ez daukat bizirik"; Basarri 4: "Millaka kristauk gañeztu zuten Eibar aundiaren plaza", "Edertasunez gañeztutako mendigain lerdentsu baten", "Ainbat millaka goseak iltzen, / beste batzuk gañezturik", "Malko garratzak gañeztu dira / euskaldunen arpegian"); Ik. OEH argitaratuan gainera Añ MisE: "Poz larregiak, ganeztu; atsegin aragizkoak argalduten gaitue" // Ik. OEH argitaratuan gainera gaineztasun , gaineztatu testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainezkaldi EB 3: Azurm ("dena festa eta bizipozaren gainezkaldia da"); I. Segurola 2 (adib.: "bakartasunezko bizitza, otoitzaldi eta arimaren gainezkaldi ugariak gogoan dituela"); gainezkatu (eta gañ-, gan-) 10: B 1 (D.M. Bernaola: "Zuk agertu deustasun erreiñoaren gloria eta zoriontasunak nauka emen bere gomuteaz zaleturik eta ganezkaturik"); G 1 (E. Agirretxe: "Kanpoko erdaldun jendez gañezkatu zaizkigun [sic] gure Erriaren alderdi ori"); EB 8 (UZEI: "irudiaren beraren mugak kolorearekin gaindituz, gainezkatuz"; Kristau Bidea: "apostoluek, gainezkaturik [oh. gainezkatu: extasiados / transportés], hizkuntza arrotzetan hitzegiteari ekin zioten"; R. Garate 2, adib.: "Nolako dirdiraz gainezkatutako ama-titikumearen arteko harreman sozialak!"; J.K. Igerabide: "harrien mintzaira ozena / diafragmatik zehar sartzen zait / isilik / ene bularraldea gainezkatuz"; P. Lizarralde: "Erreka gainezkatuen habarrotsak euri eta haizearen furia estaltzen zuen"; J.M. Irigoien: "Rosaren irudia tartekatu zitzaion berriro, arteriak eta zainak adrenalinaz gainezkatzen zitzaizkiolarik"; Axelko: "Hiruhilabete honetan 10 gainezkatzen ez duten batuketa eta kenketak landu nahi ditugu"); gainezkor G 1: Bidea ("Abestu ezazu! Jainkoaganako zure berotasun eskertsua, biur dedilla eresi ta doñu samur, gaiñezkor"); gaineztatu EB 2: Elhuyar 1985 ("Tunelgintzak huts egiten badu gobernuek tunela urez gaineztatzeko aukera merkea dute"); Balea eta euskaldunak ("ur gainera azaltzen direnean, gaineztatzen duten lehenengo partea, arnasa hartzeko zuloena da"); gaineztu 3: G 1 (J.A. Ugarte: "nere biotza atzegiñez gañeztuta jartzen dit"); EB 2 (Aingura/4: "artalea zakutik gaineztu zaion errotariari bezelaxe, kazkabar-erauntsia darie lainoai"; Jesusek 1986: "pozez gainezten da eta festa egiten du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainezkabide : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 ('rebosadero'); gainezkakor : Euskalterm 1; gainezkaldi : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 ('éxtasis'); gainezkapen : AB50 1, Euskalterm 2; gainezkatu : DFrec 2, AB38 2, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 6; gainezkatze : HiztEn, Euskalterm 9 (hauetan g. baimendu, etab.; guztiak 'desbordamiento' itzuliak); gaineztatu : AB38 2, HiztEn, LurE; gaineztatze : LurE; gaineztu : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, LurE; gainezte : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainezkabide : HiruMila, ElhHizt; gainezkaldi : EuskHizt (1952), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; gainezkapen : HiruMila; gainezkatu : EuskHizt (1897), HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE ('desbordar, colmar') eta EF/FE ('déborder, combler'), Casve EF (gainezkatü), DRA (ganezkatu eta gañezkatu), PMuj DVC (eta ganezkatu); gainezkatze : ElhHizt; gaineztadura : HiruMila; gaineztatu : EuskHizt (XIX b.), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF (gaineztatü), Lh DBF ('couvrir par-dessus, garnir la partie extérieure de quelque chose'), DRA (eta gaiñeztatu), PMuj DVC; gaineztatze : EuskHizt; gaineztu : EuskHizt (1 1800. G. er., 'gaineztatu'; 2 1745, 1808. 'gainez egin'), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA (ganeztu eta ganeztu), PMuj DVC; gainezte : PMuj DVC // PMuj DVC: gainezkin, gainezk-une // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

gainezkatu, gainezka/gainezkatu, gainezkatzen
du ad. Gainez eginarazi. Zortzietarako jendeak udaletxeko plaza gainezkatu zuen. Andreasen hitzek bihotza pozez gainezkatu zidaten.

Aztergaia: gainezkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainezka(tu), gainezkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gainezko
adj. Gehiegizkoa. Gainezko jan-edanak. Labur itzazue gastu gainezkoak.
Loturak

Aztergaia: gainezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINEZKO (c. sg. A). a) Excesivo, superfluo. Gañezko jan-edanak. Mb IArg I 247. Laburtu eizuez gastu ganezkoak. Añ MisE 78. Lurrean gaudenak berriz iritxi dezakegu zeruan daudenai berezko zoriona aunditzea ezpada ere, bai gañezkoa geitzea. Inza Azalp 105. Orra, biotz gogorra / bigundu gabea, / ezin dozu maitatu / auzoko pobrea. / Banatuko bazendu / gaiñezko kaxea, / salbatuko zenduke / zeure arimea. Ayesta 118; b) "Superfluidad, ganezkoa, geiegia, bear eztana" Añ.; c) Superior, (lo) que sobrepasa; sobre-, supra-. "(R), lo de encima" A. (Precedido de instr.). "Oroz gainezkoa, excellent de qualité, de dignité, au-dessus de tout. Il est moins usuel que oroz gainekoa" H. Ondasun neurriz gañezkoak. Aran SIgn 212. Bere umiltasunian, buruaz gainezko onra aiek ezin eramanik. Bv AsL 87. (Precedido de tema nudo). Miragarrizkoa ta izate gañezkoa edo sobrenaturala. Legaz 15. Nere biotzaren neurri gañezko errukiak. ArgiDL 104. (Precedido de gen.). Gure indarren gañezkoak. Inza Azalp 150.

gainezko 4: Consumer (“Antsietatea hainbat faktore psikologikoren gainezko zamaren ondorioz”), Berria 3 (“ez badago aukera arrazoizkorik nire gaitz fisiko edo mentalak sendatzeko, utz nazatela hiltzen, ez nazatela bizitzara lotu modu artifizial edo neurriz gainezkoekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gainezko 5: Herria 2 (“Besteek aldiz, badela demokrazia egiazko baten errespetua muga guzien gainezkoa eta gizon batzu baino goragokoa dena, beraz politika guziek baino gehiago balio duena”), Patxi Altuna 2 (“Bigarrena lo egiteko tankerari dagokio; eta halaber penitentzia ez da gauza samur eta gurietatik gainezkoa kentzea, baizik penitentzia da komeni denetik neurria gutxitzea, eta zenbat eta gehiago, hobe”), Iñigo Aranbarri (“Info7 irratian egin kolaborazioan, Izagirrek aipatutakotik kardaba berak ere, ea ez ote den prentsan - batez ere irratigintzaz ari zela ulertu nion Ugartebururi - gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin, gehiegizko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaineztu, gainez/gaineztu, gainezten
da/du ad. g. er. Gainezkatu.

Aztergaia: gaineztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-06-15 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainez(tu), gainezten.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gainezkatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaineztu eta gainordoki hitzak hurrengo pasaldirako utzi dira'.

gaingabetu
adj. Esneaz mintzatuz, ia koipe guztia kendu zaiona; esnekiez mintzatuz, esne gaingabetuarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.

Aztergaia: gaingabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gaingabetu 172: Deia (“esne gaingabetua jartzen dio urliari, kolesterolarentzat hobea baita, antza”), Consumer 164 (adib.: “bi laginetako osagai nagusietako bat esne-hautsa da eta ez marka batek ez besteak ere, ez dute iragartzen esne gaingabeturik darabiltenik”), Berria 6 (adib.: “Esneak gaingabetua izan behar du, esnegainean animalien koipea baitago”), Argia (“Esnekiak zentzuz kontsumitu behar dira, eta gaingabetuak hartzea hobe –baina haurren kasuan ez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaingabetu 7: Berria (“Oiartzungo hogeita hirugarren bertso astean ere horretan gabiltza; herrikoi makillajearekin, taldeka gaingabetuarekin, baina lehian”), Jon Arretxe 2 (adib.: “Nolako ergelkeria, esne osoa edo gaingabetua!”), Aingeru Epaltza (“Litro bat esne – gaingabetua -, ogi egin berria eta lau croissant poltsa batean nekartzala itzuli nintzen ordu laurden geroago”), Patxi Zubizarreta (“Tom taldean izatea oso lagungarri gertatu zaigu; ipar amerikarra izaki, gainerako bidaiariak baino askoz hobeki daki produktuak topatzen, edo esne gaingabetua kondentsatutik bereizten”), Jose Morales (“Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz...”), Koldo Izagirre (“Anaiaren baserriko esnearekin ohitua nengoen nahiz medikuek gaingabetua agindu, eta barnetegi hartako ekonomatoan saltzen ziguten salda pasteurizatu hura ez zegoenez edaterik, esnekia behintzat hobeto hartzen nuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desnatado / fr écrémé: Elhuyar: deskrematu, gaingabetu / Nolaerran: gaingabetu / Zehazki: gaingabetu(a), mehe / Labayru: bitsgabe(ko), bikorgabe(ko), kipurgabe(ko), gaingabetu(ta) / Adorez5000: deskrematu, gaingabetu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esne osoa eta gaingabetua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-04-28)

gaingiroki
adb. Azaletik edo gainetik, mamiaz kontu egin gabe. Ik. handizka 2. Gaingiroki irakurri dut, bestetarako astirik ez dudalako. Oraingo euskal literaturari begiratu nahi nioke soil-soilik, erabat eta gaingiroki, nor eta zerekikoetan gehiegi sartu gabe.

Aztergaia: gaingiroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaingora
adb. g. er. Gorantz, goraka.

Aztergaia: gaingora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaingora G 2: Zait Plat ("Eladetarren nagusigoa galdu zorian zegoen. Kartago gaingora zioan garaile", "An agertu zan Gorgia, izlari nagusi bezala, gaingora zioan Leontini aren iaioterriak igorria").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gain gora G 1: GBarand Ilias ("Bere erra bizian azpitiko uarri jasak gaiñ gora jasotzen ditu"); gaingora B 1: J. Arregi (Zer 1977: "Gure ekonomiak horrela izango ditu barriro be galdu zituan aukera ta gaingora gogoangarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gain gora : HiztEn; gaingora edo gain gora : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaingora : EuskHizt (*1916, 1960), HiruMila, DRA; gaingora edo gain gora : EskolaHE; gain gora : ElhHizt ('hacia arriba, cuesta arriba'); gain-gora : PMuj DVC; gaingoren : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gaingora / gain gora grafiak daude auzitan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

gaingora/gain gora grafiak daude auzitan

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Kartago gaingora zihoan garaile.

gainjantzi
iz. g. er. Soingainekoa. Ik. kapa. Lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia.

Aztergaia: gainjantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kapa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: euskaraz, puristaren batek gainjantzi hori asmatu arte, beti kapa esan zaio euskaraz jantzi horri. Halere, azpiko jantzia ez zikintzeko, lan lohi xamarretan, babes moduan, erabiltzen den beste jantzi horri (Bermeon behintzat lohihartzeko deitzen denari) deitzeko, ez datorke gaizki gainjantzi hitza.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gainjarri, gainjar, gainjartzen
du/zaio ad. Zerbait beste zerbaiten gainean jarri, gainezarri. Elkarri gainjartzen zaizkion egitura bi dira, urdina bata eta marroia bestea. Hondo beltzetan edo ilunetan irudi koloretsuak gainjartzen ditu. Gainjarritako xaflekin osatu dute azala, arrainen ezkaten antzera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zuntzezko xafla gainjarriak. Ahots gainjarrien teknika dokumentaletan eta, batzuetan, albistegietan ere erabiltzen da.

Aztergaia: gainjarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gainjarri 8: I. Zuazo ("Formulazio hori trazu eta irudiez osatzen da, bi osagarri horiek gainjarriak daudelarik"); E. Kortadi ("iluntasuna (kolore beltz, urdin, moreak), eskailera sekretua (espazio eta erretikulak gainjarriz), iluntasuna eta baretasuna (konposizio lineal eta ordenatua, klasikoa"); Saioka/3 ("Tonu desberdinak gainjar daitezke"); M. Gartzia ("balore profesionalak gizarte-baloreei gainjartzen zaizkie"); X. Kintana ("giza sozietatearen historian domeinatzailetzat gainjartzen diren mugimenduaren lege nagusiak aurkitzea besterik ez zen misioa"); J.R. Etxebarria ("hemen antzerkiaren ekitaldiak antzeztea tokatzen zaigu soilik, antzokia eta libretoa jarrita - gainjarrita - baitaude"); G. Piedra ("Kontzientzia kritikoak berenberegi du errealitatean integraturik egotea, tolesgabearena, errealitateari gainjartzen zaion bitartean"); L. Erriondo ("gainjarri dugun kultura bidezko hizkuntza garapena adierazten duen hirukiaren abiapuntua irakurmenean oinarritzen da"); gainjarpen 1: J. Zabaleta ("Gainjarpen horiek ordea ez dira sarri gertatzen historia aurreko artean, historiakoan gertatzen ez diren bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainjarri : AB38 5 (hauetan gainjarrizko lotura; 'superponer' eta 'superpuesta' itzuliak), HiztEn, Euskalterm 12 (plano gainjarrizko eszena, orri gainjarrizko malguki, etab.); gainjarpen : HiztEn, Euskalterm 2; gainjartze : Euskalterm 1 (irudi-g.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainjarri : HiruMila, ElhHizt ('superponer, sobreponer, poner encima de'), Casve EF ('superposer'), PMuj DVC; gainjarpen : HiruMila, ElhHizt ('superposición'), Casve EF ('superposition') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gainjar, gainjartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

aditz-elkarteak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (Ohargileak ez du bere eskabidea arrazoitu).

gainjartze
iz. Zerbait beste zerbaiten gainean jartzea. Beste hiztun batek hitz egiten duen aldi berean hitz egitea noiz da etena (hitz egiteko aukera kentzea) eta noiz gainjartze lagungarria (interesa eta gogoa erakusteko besteekin batera hitz egitea)? Gainjartze bidezko soldadura.

Aztergaia: gainjartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ik. oharra s.u. superposizio: "gainjartze bezalakoak aski direla uste du lantaldeak".

gainka

Aztergaia: gainka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Zabaleta jaunak ahoz egindako proposamena onartuz, gainka eta gainkatu hitzei sarbidea ematea ongi ikusi du Euskaltzaindiak'.

gainka egin
ad.-lok. Gainkatu.

Aztergaia: gainka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEH-EEBS corpusetan, ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gainka egin esapidea ezaguna da ahozko euskaran, eta hori hobetsi da lehen pasaldi honetan, aski erraz eta automatikoa baita hortik gainkatu ateratzea, alderantzizko bidea zailagoa den bitartean.

Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea (hots: idatziz inon aurkitu ez dena, nahiz ahozkoan ezaguna den; horren premia handirik ez dago, gainkatu badagoenez).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "gainka ibili, eta ez gainka egin izango litzateke, nik uste, jasotzekotan jarri beharrekoa. Gainka ibiltzeak, badu, gainera, gainkatuk ez duen beste zentzu bat. Behiak susara daudenean, beste behi baten gainera igotzeko joera izaten dute, arraren imintzioak egiteko grina ("emea emearen gainean jarri" izango litzateke horrelakoetan)" (2006-12-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Arrazoia ez zait niri pisuzkoa iruditzen. gainka ibili.

 - [E207]:  Ereduzko prosan Aingeru Epalzaren Rock'n'roll-eko bi agerpen daude.

 - Erabakia: EBB (1997-03): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Onartu egin da esapidea, eta gainka sarreran aipatuko da, azpisarrera gisa eta beste azalpenik gabe: «gainka egin».

gainkalde
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainkalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainalde].

Aztergaia: gainkalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. gainalde / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gainalde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Merezi al du aipatzea?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (aurrekalde* bezalakoekiko paralelismoa zainduz, alegia; eta itzulia amaitzean, ikusiko da nola jokatu behar den forma gaitzetsi hauekin).

gainkarga
iz. Gehiegizko karga. Kanpoan lan egitea karga da emakumearentzat; gainkarga. || Sarri izaten ditu giharretako gainkargak, eta fisioterapeuta baten laguntza behar du egunero.

Aztergaia: gainkarga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan gainzama ere eman beharko litzatekeela uste dut" (1995-06-29)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper