24 emaitza euri bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

euri
iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino. || Euripean eta isilean kalera atera ziren milaka lagun. Euripean abesten. Arratsean, euripeko paseoan, harresitxo baten babesean landare mintegi dotorea topatu dut. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.
[Oharra: euria ari izan eta euria izan, aspektua puntukaria denean soilik erabiltzen dira (euria ari du mendian, euria da mendian); euria egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (iaz euri asko egin zuen)].

Esaera zaharrak

Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Goiz gorri, arrats euri. Inusturien atzean euria. Izotz zuria, eurien mandataria. Kandelarioz euria, laster da udaberria.

Aztergaia: euri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euri, uri [euri hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria ari izan: euria ari zuelako, euria egin: goiz guztian euria egin du, euria izan: euria denean, euri(-)jasa, euri(-)neurgailu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euri-lanbro , euri-tanta , euri-ur , euri-zaparrada .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

uri-ri sarrera eman beharra dago, euri-ra bidaltzeko behintzat, hura bakarrik baitago iparraldean.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

euria egin (goiz guztian eurria egin du); euria ari izan (euria ari zuelako); euria izan (euria denean)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Ez deritzot egoki, iparrealdean gaur erabiltzen delako argudioz, uri formari sarrera emateari. Bide horretatik ebi ere sartu beharko genuke, eta hiri-ren ondoan uri. Nik uste dut batasuna behar dugula, eta gaur egun euskaraz irakurtzen eta idazten dakien edozeinek ba daki euria zer den" (1993-01-18)

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

 - [K201]: [falta da] (1993-02)

 - [E202]: 42.121: eurijasa" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Euri-elur: gehitzeko.

 - [E116]: forma berria da, lantaldeak aztertu gabea; eta ez dut inon aurkitu. Hurrengo itzulian ikusiko dugu, E208k ekar dezakeen informazioa ezagutuz. Bestetik, elurbusti onartu dugu inork ere oharrik egin gabe.

 - Erabakia: (2009-04-24) euri-elur ez da oraingoz jasoko.

euri azido
iz. Atmosferara igorritako sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoa aireko hezetasunarekin nahastean sortzen den euria, ohikoa baino azidoagoa dena. Azken urteetan, euri azidoa gutxitzeari esker, lurzoruen azidotasuna ere gutxitu egin da.
euri bisuts, euri-bisuts
iz. Euri lanbroa. Ez zaizkit bihotzaren taupadak lasaitu, baina kaleko euri-bisutsa laguntzera etorri zait.
euri erauntsi, euri-erauntsi
iz. Euri zaparrada. Paganoen sorginak beren zuloetarik atera ziren orduan, barraskiloak euri erauntsi baten ondotik bezala.
euri eta ateri
adb. Nahiz euria izan, nahiz ateri izan. Euri eta ateri, han dabil.

Aztergaia: euri eta ateri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EURI ETA ATERI (euri ta aterri V-gip; H), EURI ALA ATERI, EURI NAHI ATERI, ZEIN EURI ZEIN ATERI. Llueva o haga buen tiempo. "Euri ta aterri an dabil (V-gip)" Gte Erd 111. Barriz gure neskatilla, euri ta aterri, eguraldi on edo txar, ortozik edo abarka zulatubakaz dabiltzanak, zein desbardinak besteetatik? Mg PAb 59. Gau ta egun, euri ta aterri. fB (ap. H). Eta handik aintzina han zagon, izan zadiela, uri ala atheri, uda ala negu, gau ta egun. Jnn SBi 86. Uda ta negu, zein euri zein aterri, nai eguzki galdatan nai lei-antziarra buruan dabela. A BGuzur 107. Nere burua ezkutatzera jo nuen biderik-bide, euri ta ateri, uda ta negu. NEtx Antz 83. Ez neban uts bat be egin, illuntze guztietan ontzikada esnie Iruzubietara eroan barik [...], euri nai aterri, edur nai txingor. Gerrika 35s

adib: ateri 1 iz. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. (Gehienetan mugatzailerik eta atzizkirik gabe erabiltzen da). Gauak egun, euriak ateri, minak gozo iruditzen baitzaizkigu. Euri eta ateri han dabil. Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu.

Ez dugu aurkitu euri eta ateri formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu euri eta ateri formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma finkatua duen esapide denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euri eta ateri sarreretan.

euri jasa, euri-jasa
iz. Euri zaparrada. Euri-jasak estali zuen urez mundua.

Aztergaia: euri jasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euri lanbro, euri-lanbro
iz. Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbro 3; langar. Kanpoan, euri lanbroa ari zuen.
euri neurgailu, euri-neurgailu
iz. Toki batean denbora jakin batez egin duen euri kantitatea neurtzeko gailua. Ik. plubiometro. Hurrengo egunean, abuztuak 26, metro koadroko 500 litrora arteko prezipitazioak jaso zituzten euri neurgailuek.

Aztergaia: euri neurgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euri oihan, euri-oihan
iz. Eskualde tropikal euritsuetako oihan sarria, parterik handienean hosto zabal eta iraunkorreko zuhaitz garaiz osatua dena. Igel horiek Hego Amerikako euri-oihan tropikaletan bizi dira. Duela 50 milioi urte, klima hezeagoa zenean, euri oihanek estaltzen zuten Australia gehientsuena.

Aztergaia: euri-oihan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 54 (Deia 1, EiTB 44, Elhuyar 7, UEU 2); ETC: 72

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: euri-oihan (Ekol.) bosque tropical húmedo, selva tropical húmeda/ Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: euri-oihan tropikal (TN).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bioma iz. Biol. Klima, flora eta fauna jakin batek ezaugarritzen duen ekosistema mota. Horrela, sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gero eta hurbilago dugun ingelesaren eraginak nabarmentzen hasi zaizkigu edozein bazterretan. Euri-oihan hau rain foresten sasikumea izango da, seguru asko. Oihan soila edo oihan tropikala, hala behar izanez gero, ez al litzateke nahikoa izango?" (2006-02-27)

euri tanta, euri-tanta
iz. Lehenengo euri tanta lodiak kristalaren kontra hautsi ziren. Euri tanta xehe batzuk erori ziren. Malko bat lerratu zitzaion masailean behera euri tanta distiratsu baten antzera.
euri ur, euri-ur
iz. Teiletatik euri ura hartzen duen erretena. Loiola auzoan euri ura biltzeko biltegi erraldoi bat eraikitzen hasiko dira. || pl. Euri urak jasotzeko hodiak. Baionak baliatzen duen sistemak ez ditu ur zikinak eta euri urak bereizten. Nafarroako euri ur gehienak Ebro ibaira doaz.
Loturak
euri zaparrada, euri-zaparrada
iz. Zaparrada. Ik. euri jasa; euri erauntsi. Tarteka, euri zaparradak botako ditu. Abiatu aurretik, euri zaparradak hartu du Maulen manifestazioa. Goizaldera botatako euri zaparrada larriak. Bitarte horretan guztian euri zaparrada asko egin ditu. Euri zaparrada handi bat.
euria ari izan
du ad.-lok. Euria ari du. Euria ari zuelako.

Aztergaia: euria ari izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria ari zuelako.

euria bota
du ad.-lok. Euria egin. Pare bat hilabetean egin ohi duen euria bota zuen bi egun eskasean.
euria egin
ad.-lok. Goiz guztian euria egin du. Aurreko zortzi egunetan ez du euririk egin. Donostian hainbeste euri egingo ez balu.

Esaera zaharrak

Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi.

Aztergaia: euria egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: goiz guztian euria egin du.

euria izan
da ad.-lok. Euria denean desagertu egiten dira, urak kalte egiten dielako.

Aztergaia: euria izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria denean.

eurialdi
iz. Euritea. Aurtengo udaberriko eurialdiak akaberarik ez du, agidanean.

Aztergaia: eurialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eurikara
adj. Eguraldiaz mintzatuz, euri itxurakoa. Margula zen argia eta eurikara giroa; hotzik ez. Eurikara dagoenean eman ezazu gernu-ongarria, ontsa heda dadin.

Aztergaia: eurikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma berria da, edo erabilera urrikoa

gutxitan erabili da (Dv, Txill), baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

euria egingo duelako itxurakoa.

euritako
1 iz. Euritik babesteko jantzia. Euritakoa jantzi.
2 iz. Aterkia. Euritakoa zabaldu, ireki.

Aztergaia: euritako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euritako, (guardasol, parasol)

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-12-29): e letran aztertuko da.

euritan
adb. Euripean. Euritan ibili. Euritan eta eguzkitan. Gazteak euritan saltoka.
Loturak

Aztergaia: euritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EURITAN. Bajo la lluvia. Cf. A Morf 108: "Difícil sería explicar la diferencia (y hay alguna) entre euritzan y euritan expuesto a la lluvia o algo así". Ta iruntz edo euritan zuritu ditezan, zabalduten dira bedar ganian. Mg PAb 139. Or ibillten ziran aldra andiak, oiuka, deadarka, garrasika, mendirik-mendi, ibarrik-ibar, basorik-baso, euritan da edurretan. Ag AL 12. Patioan beste aldera euritan joan zan. JAIraz Bizia 58. Bazkaltzen berriz euritan / izaten giñan sarritan. Uzt Sas 69. Iñoiz euritan, orduan zakua burutik artu ta karobira. JAzpiroz 205. Traste guztiak euritan. Gerrika 54. v. tbn. EZBB II 60 (V-m). Alkain 79

adib: euri iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euritan ibili. Euritan eta eguzkitan. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.

euritan 60: Consumer 2, Berria 28, EiTB 19, Argia 5, Erlea 2, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euritan 62: Berria 5, Herria, Pello Zabala 12, Aitor Arana 7, Josu Zabaleta 5, Anton Garikano 3, Javi Cillero 2, Patziku Perurena 2, Irene Aldasoro 2, Alberto Ladron Arana 2, Ibon Uribarri, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (aldatzekoa da aurreko bileran aztertutako elurretan forma, azpisarrera bihurtuz).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euri sarreran.

eurite
iz. Euri asko egiten duen garaia edo denbora. Euritea eta idortea. Eurite gaitzak izan ziren uda hartan. Urte hartan euritea inoiz baino luzeagoa izan zen.

Aztergaia: eurite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euritsu
adj. Euri ugarikoa, euri asko egiten duena. Eguraldi euritsua. Egun euritsu batean. Udaberri euritsua. Urte euritsuak. Lurralde euritsua. Inguruak lanbrotzen dituen giro euritsu hori Ingalaterra aldetik dator.

Esaera zaharrak

Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

Aztergaia: euritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euritu, euri/euritu, euritzen
da/du ad. Euria egiten hasi, euria egin. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Denbora euritzen denean. Euritu zuen suz eta sufrez.

Aztergaia: euritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Luzaiden oso erabilia da. Naf. gehitu.

 - [E116]: "baztertua" zen lantaldearen ustez, baina "Luzaiden oso erabilia da", I202k dioenez. XX. mendeko corpusean ez da ageri, baina bai gaurko prosarenean (I. Borda, K. Izagirre, Herria astekaria). Onar daitekeela uste dut, baina a) ez dut uste Naf. marka dagokionik, Iparraldeko eta Nafarroako lekukotasunen ondoan, hor baitaude besteak: L.M. Mujika, Koldo Izagirre, eta Kandido Izagirrek Arantzazu-Oñatin bildua; b) zalantzak ditut aditz motaz, da motakoaren ondoan (ik. Duvoisinen "uritzen denean denbora", edo I. Bordaren "hedoiak euritzen ziren uneak"), du motakoren bat ere ageri baita, edo du motako, baina nork agerikorik gaberenbat ere: TBko "uritu zuen suz eta zeruko sofrez", D. Inzaren "... ez badiote euritzen", edo Kandido Izagirren "eurittu eteko daben"). Uste dut atertu eta elurtu aditzetan egin genuena izan daitekeela irtenbiderik zentzuzkoena, eta, horiek bezala, hau ere "du ad." gisa aipatzea. Nire proposamena, abiapuntu bat eskaintzeko: "euritu, euri(tu), euritzen. du ad. g.er. 'euria egin'.

 - Erabakia: (2009-04-24) euritu, euri(tu), euritzen: denbora euritzen denean; euritu zuen suz eta sufrez.

eurixka
iz. Ipar. g. er. Euri lanbroa, euri xehea.

Aztergaia: eurixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper