60 emaitza behi bilaketarentzat - [1 - 60] bistaratzen.

behi
iz. Etxe ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena, abere moten artean larriena; abere horren eme heldua, bere esne eta haragiagatik hazten dena (Bos taurus). Ik. zezen. Behiaren umea. Behi batek bost ume egiten ditu. Behi beltza. Behiaren errapeak. Behiak marru egiten du. Hori behia baino lehenago uztarria ekartzea da. Behi hazkuntza. Behi haragia, behi larrua. Behi esneduna. Behi askak. Behi gorotza. Behiak zaintzen ditu. Behia susara dago. Behi taldea, andana. Behiak bazkatzen. Behi antzua bezala zela. Behi beltz izu haiek. Etxe behiak eta behi basatiak. Bibliako zazpi behi gizenak eta zazpi behi argalak. Behin, herri txiki bateko hiltegiaren ondoan nengoela, zezen bat ikusi nuen behia estaltzen.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Ardi adarduna eta behi sabelduna. Behiaren erroa jetziago, luzeago. Lagunaren behiak erroa luze.

Aztergaia: behi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

EAEn hedatuenak, ap. EHAA, 2008-04-22: "Euskal Autonomia Erkidegoan ohituraz hazi izan diren behi arrazetatik (herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea; blonda; txarolesa; haranetako asturiarra; mendietako asturiarra; terreña; montxina, betizua, eta frisiarra, bai eta haien arteko gurutzatzeak ere) datorren abelgorri okela freskoa" — lautan; "Erroldak [...] Euskal okela: 2004ko abere hilak / Pirenaikoa eta gurutzatzeak - 2.596 [...] / Limusina eta gurutzatzeak - 3.194 [...] / Suitzar arrea eta gurutzatzeak - 506 [...] / Blonda eta gurutzatzeak - 503 [...] / Txarolesa eta gurutzatzeak - 542 [...] / Mestizoak - 6.592 [...] / Beste batzuk - 1.716 [...] / Guztira - 15.649".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: behi-azienda ; eta adib. gisa: behi beltz, behi-esne, behi gorri, behi-hazkuntza.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: Erants: ", bet". (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "behiesne, esnebehi, behilarru, behigazta". Bestalde, "behigai" sartzekoa? (Gurean, "biaia" = behi gaztea, lehen umea egin gabea, baina aurrerako dena)" (1994-08-02)

behi asturiar
iz. Asturias eta Leon aldeko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka edo gaztainkara duena, haragitarako hazten dena.

Aztergaia: behi asturiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): behi asturiar [asturiar forma Exonomastikaren herri-izenen txostenean jasoa] [AS s.u. behi]

behi azienda, behi-azienda
iz. Behia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda larri. Herrixkatik behizainek behi azienda zekarten.
behi esne, behi-esne
iz. Behiaren esnea. Jogurtak behi-esnez egiten ditugu. Edari horiek behi esneak adina kaltzio dute ia.
behi gorri
iz. Euskal Herriko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka duena.

Aztergaia: behi gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'arraza piriniarreko behia' adierako be(h)i gorri lau aldiz agertu da (Hb: "Behi gorriak ere hainitzek baituzte; Bretoinek yende xehe ixil hazten dute, Khentzen zaiotelarik xahala pikoko, Eta gazitzen ere esnea gasnako"; Ag: "ordeka erdian bei gorriak bedarra jaten mana edo patxadarik andienagaz"; JMB: "Euskotarrak orain azitzen duten bei gorri ori antziñan emen bertako mendietan zebiltzan betizuen ondorengoa da" eta And AUzta bei gorritxo: "Eta esan zion gizonari: Gure mendiko bei gorritxoa atean dago orroaka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira be(h)i gorri 8: a) 'arraza piriniarreko behia' adierako 1 (J. Arrizabalaga: "Nire hauzoko gizon bati galdu zitzaion behi gorri bat, eta irten ginen adiskide batzuk behi haren bila"); b) 'euskal mitologiako jeinua' adierako 7 (J.L. Arriaga 3: "Behin baten Mari, Albazizketako Irari basetxeko neskatxa esan zion bere amak kanpoan zebilen behi gorria etxera ekarteko"; "Orduan amak honela madarikatu zuen: 'Behi gorria ekarten ezpadazu, deabruak eraman zaitza'"; "Joan zen Mari behitara eta behi gorri bat ikusi zuen"; J. Azurmendi in I. Azkune Zezenak Euskal Herrian 2: "Eta leize-zulo horietan bizitzen dira, Barandiaran-enetik gogoratuko denez, euskal mitologiako zezen eta behi gorriak"; "Barandiaran-en interpretazioa zuzena balitz, zezen eta behi gorriok funtsean Mari bera genituzke, irudiokin antzaldatuta bere burua"; JMB: "Bei gorri bat galdu zitzaien egun batez"; "Zelaian bei gorri bat ikusi zuen"); behigorri 1 (M. Azurmendi: "Behigorri, txahalgorri, behor zuri edota aharia bezalaxe azaldu izan da inoiz akerra ere kobazulotako sineskeratan"). Adiera horiekin zerikusirik ez duen beste behi gorri 1 (D. Landart: "Xuriz tindatua; leiho gorriekin eta haren itzulian baziren behi gorri, zaldi beltz, oilo xuri, lapin gris, xerri horail eta nik dakita zer").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behigorri : HiztEn ("Euskal mitologiako jeinua; haitzulo eta leizeetan bizi zen. Kanpora ateratzeko behi gorriaren itxura hartzen du"); behi gorri : DFrec 1 ("pirenaika arrazako behi gorria"); AB38 1 ("ganado vacuno montaraz, raza del Pirineo"); AB50 1 ("vaca parda"); Euskalterm 1 (pirenaiko sinonimoarekin batera).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behi gorri jaso dutenak: EuskHizt (adib. "Behi beltza (ik. bretoi), gorria"); HiruMila (behi-gorri "vaca de raza pirenaica; (Mit. vaca roja)"); DRA ("vaca grande del país, de color rojizo"); Lh DBF: behigorri ("vache de la grande espèce, vache rouge du pays"). // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behi gorri: Herria (2001: "Behi burtxoratuaren gaitzak jo bi abere buru, sei eta zazpi urteko behi gorriak, agertu dira Nafarroako mendialdean"; "Nafarroan bi behi aurkitu dituzte [...] behi gorriak, tokiko arrazakoak, kanpoan haziak"; 2003: "Behi gorri xuhailak"; 2004: "Behi gorrietan (70 buru), Belascain uztariztarrak du sari gorena altxatu"; "Behi gorriak hazten dutenek laguntzak izaiten dituzte"; 2005: "Behi gorrien hazkuntzarako diru laguntzaren eskuratzeko txostenak Herriko Etxean eskura ditaizke"; A. Arkatxa (Berria, 2004): "eliza dorreak, meriak, pentzeak, behi gorri andanak, gari eta eguzki lore landak, ibar zabalak..."); herriko behi gorri: EHAA, 2008-04-22: "herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea..."; "Herriko behi gorri edo pirenaikoa, terreña, montxina eta betizua deritzen Euskal Herriko arraza autoktonoak nabarmentzen ditugu"; behigorri: goimen.org Abeltzaintza ("Behi arrazak / Behigorria / Gure lurretako behi arraza behigorria da, garai batez oso hedatua Euskal Herrian, XIX. mendea arte zegoen bakarra baitzen [...] behigorria haragitarako preziatua da eta bertako klimari hobekien egokituta dagoena. Jatorri berekoak “betizuak” dira, basa behiak alegia"); behi gorrasta: Herria ("Behi gorrastak eta betroin eta «comtoise» arrazako zaldiak hazten dituzte").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Sintagma librea (arraza bat baino gehiagokoak izan litezke behi gorriak: cf. Akitaniako behi gorri, behi gorri pirenaiko).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa azaltzekoa, behi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "tokiko arraza, eta ez ogibihi kolore eta horrelako" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: behi gorri [AS s.u. behi] lehen adibide gisa arautua!!! behigorri???

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-09-25): behi gorri [AS s.u. behi] [lehen adibide gisa arautua]

behi holandar
iz. Jatorriz Holandakoa den behi arraza; arraza horretako behia, kolorez zuri-beltza, esnetan oparoa izateagatik eta ingurunera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dena.

Aztergaia: behi holandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Ik. informazio-oharrak s.u. holandar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartu behi holandar [AS s.u. behi]

behi piriniotar
iz. Pirinio mendietako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea, gaur egun haragitarako hazten dena.

Aztergaia: behi piriniotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

edo piriniotar (Onomastika batzordeak argituko du forma).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): behi piriniar Isildua: behi piriniotar forman jasoa. [AS s.u. behi]

behi suitzar
iz. Suitzako Alpeetako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea edo pinto zuri-arrea dena.

Aztergaia: behi suitzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

behi suitzar eta suitzar arre, biak onartzekoak dira, lantaldearen ustez.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: behi suitzar [AS s.u. behi]

behiak jetzi
du ad.-lok. Lana egunero antzekoa da: goizean behiak jetzi, ganaduari jaten eman eta ukuiluak garbitu. Gero, baserrira joan behar izaten genuen behiak jeztera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: behiak jetzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da, ardiak jetzi formarekin egin den bezala.

behiala
adb. Lehengo denboretan, aspaldi. Ik. behinola. Behiala, hegaztiak mintzo zirenean. Behiala Axularrek zioenez.
Azpisarrerak

Aztergaia: behiala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behiala Sin. behinola / AS: behialako

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ik. behinola

Leku-denborazko izenen eratorriak

behialako

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "behiala | EArau: Sin. behinola. AS: behialako. 'h' hori lekuz kanpo: beihala eta beihalako behar du hor".

 - [E116]: "hala beharko du (ez dut uste: adibideak 'h'rekin dira gehienak), baina hau ezin da aldatu lehenbiziko itzulian hola onartu baikenuen. Beraz, ez aldatu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "dagoen moduan utzi".

behialako
adj. Amets irudipenezko argitan ikusten ditugu behialako geure buruak. Behialako greziarrak.
Loturak

Aztergaia: behialako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "behiala | EArau: Sin. behinola. AS: behialako. 'h' hori lekuz kanpo: beihala eta beihalako behar du hor".

 - [E116]: "hala beharko du (ez dut uste: adibideak 'h'rekin dira gehienak), baina hau ezin da aldatu lehenbiziko itzulian hola onartu baikenuen. Beraz, ez aldatu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "dagoen moduan utzi".

behiki
iz. Behiaren okela. Salda ona egiteko behikia, oilakia eta zikirokia behar dira.

Aztergaia: behiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

behikunde
iz. Ipar. g. er. Behi azienda.

Aztergaia: behikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kunde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behi-azienda.

behin
1 adb. Aldi bakar batean. Behin egin du, behin bakarrik eta ez bi aldiz. Behin, birritan, hirutan. Beste behin. Behin ardoa edango balu. Behin eskuineko besoaz, behin ezkerrekoaz. Behin bederen. Behin behintzat, besterik ez bada, gure alda nahiak aurkitu du non ase.
2 adb. Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den hitza. Ik. behin batean. Behin, asteazken arratsalde batez (...). Begira behin zer gertatu zitzaidan.
3 adb. (Maiztasuna adieraziz; ezkerreko denbora hitzak -n atzizkia hartzen du eta forma mugatuan doa; ezkerreko hitza zenbaki batek mugatzen duenean, berriz, -tik edo -z ere har dezake; -tik-duna, forma mugatuan nahiz mugagabean joan daiteke eta -z-duna, mugagabean). Egunean, astean, hilabetean, urtean behin. Lau urtetik behin. Bost egunez behin etortzen da.
4 (Mendeko perpaus bati sarrera emanez, aditz nagusiaren ekintza noiz hasten den adieraziz). Ik. behin ...-z gero. Behin abiada hartu zuenean, ez zegoen mutila isiltzerik. Jainkoaren hitza behin bihotzean harturik, leheneko bekatuetara berriz bihurtzen dena. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
5 adb. Lehenbizi, lehenik. Ebakitzen duzu behin erditsutik eta gero arrasetik.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite.

Aztergaia: behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan , behin bateko , behin batez , behin-behinekotasun , behin-behinekoz , behin edo berriz , behin edo beste , behin eta behin , behin eta betiko , behingo batean ; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

behin-behineko, behin-betiko, behindik behin, behin edo behin, behin ere ("Zer daki egarriaz egarririk behin ere sentitu ez duenak?"), behin eta berriz / berriro, behingoan ("Eztabaida guztiak behingoan bukatzeko"), behingoz ("lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat"), behinik behin, behin... -z gero ("Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut")

Leku-denborazko izenen eratorriak

behin baino gehiago(tan), behin banan, behin batean, behin batez, behin-behin, behin-behinean, behin-behingoan, behin berriz / behin berriro, behin edo berriz, behin edo berritan / birritan, behin edo beste, behin edo bitan, behin eta behin, behin eta birritan, behingo, behingoaz, behingo batean, beste behin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Administrazioan oso erabiliak: "behin-behineko, behin-betiko... lanpostua/hitzarmena..."" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behin | EArau; AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan Bizk. g.g.er. 'banan-banan', behin bateko, behin batez g.er. 'behin batean', behin-behinekotasun, behin-behinekoz, behin edo berriz g.er. 'inoiz edo behin', behin edo beste 'inoiz edo behin', behin eta behin Ipar. 'behin eta berriz', behin eta betiko Heg. h. behin betiko, behingo batean; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta. behin bakarrik, behin eta behin (Baztanen oso erabilia), behin hutsik (franko erabilia) sartu AS gisa. Oso erabilia da'.

 - [E116]: 'nik dakidala, behin bakarrik oso erabilia da. Niretzat arrotz samarra da behin eta behin, baina behin edo behin bai ezaguna da, aski erabilia (noizbehinka) adierazteko (hori dagoeneko bildua da). Behin hutsik ez dakit zer den. Beraz, lekukotasun argiagorik ez dugun bitartean behin bakarrik sartuko nuke, baina ez besteak'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'sartu behin bakarrik, behin hutsik Naf 'behin bakarrik'. Sartu behin eta birritan eta gaineratu adibideak: behin baino gehiagotan, behin baino sarriago'.

behin ...-z gero
Ondoren. (Aditz baten partizipio burutuarekin). Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. Behin luzatuz gero, nekez laburtuko duzu. Beti doa, eta behin joanez gero, ez da joan denaren bihurtzerik.
behin baino ...-ago(tan)
adb. (Maiztasuna adierazten duten adizlagunekin). Auzi hori behin baino gehiagotan arakatua izan da. Kapitalismoari izen-abizenak jarri dizkiodanean isilarazi nahi izan naute, behin baino sarriago. Hori joko berean gerta daiteke behin baino gehiago. Bataioa behin baino haborotan hartzen ahal da?
behin bakarrik
adb. Behin bakarrik bizian. Ekin zion ez behin bakarrik, baizik askotan, baina beti alferrik.
behin banan
bizk. g. g. er. Banan-banan. Behin banan aztertu behar dira aginduak, jakiteko zenbat bekatu egin dugun agindu bakoitzean.

Aztergaia: behin banan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

banan-banan.

behin batean
Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia; euskal ipuinen ohiko hasiera-esapidea. Aitortu behar zaio behin batean argitaratu zuen iritziak baduela oinarri sendorik. Behin batean Loiolan. Behin batean, Pernando Amezketarra bazihoan bide baten barrena (...).

Aztergaia: behin batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin bateko
adj. Garai batekoa. Ohiturazko gertakariez ari baita errefrau hori, behin bateko gertakaria azaltzen badigu ere, itxuraz.
Loturak

Aztergaia: behin bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

behin batez
g. er. Behin batean. Behin batez, otoitz egiten ari zela, (...).

Aztergaia: behin batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behin batean.

behin berriro
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, behin berriro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin eta berriro; behin eta berriz].

Aztergaia: behin berriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bein-berriro 1, SMitx Aranz ("Irugarren aldiz ere / tella, ol eta guzi / Gezaltza'tik bein-berriro / itzaintzan Andra-Mari, / Aida txuri! Aida gorri!"); bein(-)berriz 8: Or Eus ("Ego-aize atsegiña mandioan, pil-pil, / an diranak legortzeko sar-atera dabil; / [...] kalerik gordeena bein berriz derabil"), SMitx Aranz 7 (adib., "Ez atsedenik eregi arte / aundiago bat berria. / Zure esanera ona bein-berriz / Ermitagintzan Erria"), eta OEH argitaratuan SMitx Unam ("Sto. Ofizioko Kongregazioak "Index"ean ipiñi ditu Unamunoren liburu nagusienetako bi [...] Erabaki au ez da batere arritzeko ta bai beinberriz Eliza Amari gure menpetasuna azaltzeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

be(h)in berriro 3: Garm Bidaso ("Muturra bear bezela zorroztuta, bein berriro surtan berotzen du gereiz margo bizia artzeraiño"), P. Zubizarreta 2 ("Behin berriro zortzi ginen", "Azken gauean, azken minutuan, behin berriro errepasatu nituen datu guztiak"); ez dugu behin-berriz formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

be(h)in berriro : DFrec 3 (Egin: "kontserbadoreak behin berriro zioenez", "harrapatuak izan ziren eta orain behin berriro"; Goiz Argi: "XXX jakintsuak irasitako uri txukunean bein berriro ernetuko da"); behin berriz : DFrec 1 (Egin: "eurite gogorrek eraso diote behin berriz xxxko probintziari") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beinberriro : SMitx Unam (IG I 385: "burni beleen burrunda ondaketak atertu orduko, gauaren babesera eraso berriro, su ta gar, utzitako lurpuxkaren billa, jo beinberriro il edo bizi, zan bezela zala"); beinberriz : SMitx (IG I 216 eta 275 #mdash#Confixus eta ErriBG: "Orra beinberriz / betarte ederra / sasi kristauek loitua. // Eutsi, alare, / Jesusenakin / opaltzen zure iltamua!"), Guruzbidea (91: "Bein berriz jauzi, bein berriz jeiki / pekatuen zamapean, / urratsik urrats or garraizkizu" #mdash# eta 103: "Beinberriz jausi, / beinberriz jeiki, / pekatuen zamapean, / oiñatzik oiñatz or garraizkizu / Nekaldia arin naiean"; 93: "O Euskalerri, gure Euskalerri, / ezbearretan zaildua; / orra bein berriz zure izen ona / arerioek loitua" #mdash# eta 105), Unam (351: "Beraz #mdash#beinberriz otsegin bear#mdash# zenbait enderrik ere badigute sentimendu trajikua!"; 403: "Beinberriz esan, ortan ere "arrazoi" luzetxoa duzuke").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beinberriz : DRA (una y otra vez) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. behin eta berriro, behin eta berriz (arautuok aski baitira, eta askoz erabiliagoak).

behin betiko
1 adb. Betiko. Gizon odolgiro hura begietatik behin betiko kentzeko.
2 adj. Betikoa; berriro ikusi eta aztertu beharrik ez duela finkatu dena. Behin betiko erabakia. Behin betiko zerrenda. Agiriaren behin betiko idazketa.

Aztergaia: behin betiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin betikoz
adb. Ipar. eta naf. Behin betiko. Zer atsegina, ikusi zuenean mutikoa zenbait egunen buruan sendo, behin betikoz sendo.

Aztergaia: behin betikoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHIN-BETIKOTZ (-th- H (L), Hb ap. Lh (L, BN)), BEHIN-BETIKOTZAT. De una vez por todas, definitivamente, para siempre. "Une fois pour toutes" H. v. BEHIN-BETIKO. Tr. Lo hallamos desde mediados del s. XVIII en autores labortanos y bajo-navarros. En DFrec hay 2 ejs. de behin betikoz. Gure gaitzentzat solayimendurik batere mundu huntan aurkhitzen ez dugun orduan, hartzen dugu behin bethikotz Jainkoarekiñ bat-egiñak egoteko deseiñua. He Gudu 168. Yakin zazu Naamanen lepra behin bethikotz zure eta zure umeen baitan izanen dela. Lg I 373. Iragan duela denbora preziatu hura bere Salbatzaillearen ofetsatzen eta bere burua behin bethikotzat galtzen. Lg II 191. Jesus galtzeko eta behin bethikotzat galtzeko zorigaitza. Mih 123. Oso osoak eta behinbethikotz behar gaizkola Jinkoari eman. Ib. 15. Deitzen da birjinitatea, eta hau edireten da Jesus bakharra behin-bethikotz bere espostzat hautatzen dutenetan. Brtc 224. Ofentsatu nauten guziak / maiteki tut besarkatzen, / egin dauzkidaten gaizkiak / behin betikotz ahanzten. Monho 134. Zinez eta behin bethikotzat gogoan har zaitzik egia horiek. Dh 195. Konsekratzen daizkitzut, deusik neretzat atxiki gabe eta behin bethikotz. MarIl 112. Jartzen naiz Jaunaren tribunalaren aintzinean, hala nola nere sententzia orai berean hartu behar banu behin-bethikotz. Dv LEd 204. Harri-abarrek behin-bethikotz dainatu dituzte hainitz landare gazte. Dv Lab 307. Sainduak benedikatu zituen, eta gero utzi behin-bethikotz. Ezen handik berehala hil zen. Jnn SBi 67. Zer atsegina, ikusi zuenean mutikoa zenbeit egunen buruan sendo, behin betikotz sendo. HU Aurp 77. Ez nauke, behin bethikotz, gogoan dudana erran gabe. Arb Igand 32. Holakorik aski badelakotz gaur-gehiago, hezi behar ditugu ororen artean, bainan finki eta behin bethikotz. Barb Sup 110. Harpeko saindu famatuari nik behin bethikotz agur. Ox 22. Erran dezagun berriz ere, behin betikotz, baitespadako eta ezin utzizko beharra duela. Zub 94. Errege katolikoak Moroak zafratu eta erhautsi baitzituen behin bethikotz Grenadako inguruetan. Zerb IxtS 108. Errexil gure lagun maitea mundu huntarik joan eta, / behin betikotz ixildu zauku gure errexiñoleta. Xa Odol 143. Hil da [Kristo], eta behin betikotz hila da bekatuari. Bibl Rom 6, 10 (IBk, IBe behin betiko).

behin(-)betikotz 2, Berria (“arazoak behin-betikotz konponduko lirateke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behin(-)betikotz 44: Herria 26, Ramuntxo Etxeberri 9, Jean Baptiste Etxarren 3, Piarres Aintziart 2, Eneko Bidegain, Patziku Perurena, Xipri Arbelbide, Filipe Bidart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa behin betikoz forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behin sarreran.

behin edo behin
1 adb. Noizbait; inoiz edo behin. Behin edo behin egin behar zela eta. Behin edo behin joan izan naiz. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak.
2 adb. (Zerbait gertatzea edo amaitzea irrika biziz espero dela adierazteko). Ik. halako batean; behingoz 3; azkenean 3. Zoaz behin edo behin. Behin edo behin bukatu zuen. Ia zimitz hauek akabatzen diren behin edo behin.

Aztergaia: behin edo behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BEHIN EDO BEHIN a) De una vez, por fin, al fin. "(En fin, por) abreviar, digo que ., azkenean beiñ, edo bein bukatzeko, diot ezen" Lar. "Enfin. Ikhusi dut behin edo behin, je l'ai vu enfin" Dv. "¡Acabáramos!, ¡alguna vez! (V, G, AN, BN, S)" A EY III 238. * Ea, bada, beñ edo beñ nere erokeriak akaba bitez. Cb Eg II 97. Beti daragoiot oni, bai, bein edo bein aditu daizuen. Añ LoraS 172. Bein edo bein izango da atzerengoa, baña nok segurutuko deusku zein izango dan? Ib. 34. Dalilak lenago baño ere espasun geiagorekin gezurra arpegian eman zion, esanaz, bein edo bein agertzeko eskatzen ziona. Lard 145. Heia bada, behin edo behin akhaba beitez nere erhokeriak. Dv LEd 175. Jaungoikoari eskerrak beñ edo beñ nere billan zatoztenean. Arr GB 143. Guazen bada beiñ edo beiñ. Sor AuOst 83. Bai, obe beiñ edo beiñ zentzuna artzea. AB AmaE 273. Ia tximitx abek akabatzen diran beiñ edo beiñ. Iraola 89. --Etorri zaitzu txandea-- esan zion amak. --Etorri zait. Beiñ edo beiñ! Ag G 371. Miñez baña, beiñ edo beiñ bear dalata, denok ondo izateagatik, bueno, esan degu, joan dedilla. Ib. 238. Beiñ edo beiñ esan ezazu nola dezun izena, edo bestela bazoaz bereala prisiondegira. Urruz Zer 60. Eldu yakon bein-edo-bein ludi au isteko orduba. Kk Ab I 49. Bein edo bein gixon guztijak buruba jarten dabe; zuri be eldu yatzu aldija. Ib. 46. Bein-edo-bein urten zan urten biar zana a lako kirtenaz eztabaidetan ibilli ezkero. Ib. 41. Berriz ere dioketsut: onontzaldi bat egin ezazu bein edo bein. A Ardi 79. Bein-edo-bein bukatu zuan. Anab Usauri 112. Jagi adi ortik eta idegi egidak atia, bein-edo-bein idegiko badok idegi! Otx 139. Zer egin al ixan daue ba? Esan bein-edo-bein! Ib. 135. Poliri min ematen zion oriek ikusteak eta, naiz bein-edo-bein par-egiteko gogoa etorri, asarretuko zitzaion andreari. Anab Poli 114.

LB: 0; EPG: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: behin edo behin 2 definitivamente, para siempre.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

[behin] behin edo behin 1 adb. Noizbait; inoiz edo behin. Behin edo behin egin behar zela eta. Behin edo behin joan izan naiz. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak. 2 adb. Zoaz behin edo behin: zoaz behingoz, zoaz betiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, baina adiera definitu.

behin edo berriz
adb. g. er. Inoiz edo behin. Ez da nahikoa baratzezain batek belar gaiztoak behin edo berriz jorran ebakitzea, beti kontuan egon behar du.

Aztergaia: behin edo berriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

inoiz edo behin.

behin edo beste
adb. Inoiz edo behin. Ederki itzulia dago, hitzez hitz ia; behin edo beste, bai, uzten du hitzen bat itzuli gabe, ezinbestean.

Aztergaia: behin edo beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

inoiz edo behin.

behin edo bitan
adb. Behin edo behin; behin edo bi aldiz. Honekin ere egin nuen bertsotan behin edo bitan.

Aztergaia: behin edo bitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHIN EDO BITAN, BEHIN EDO BIETAN. Alguna que otra vez, una o dos veces. Presuna bat behiñ edo bietan abisatu duzun ondoan ez bada erortzen zure sentimendurat, etzazula gehiago harekiñ iharduk. "Semel aut bis". Ch I 16, 2. Behin edo bietan / entzun dut engoitik, / nexkatuak dabiltzala / mutilen ondotik. Bordel 170. Nahi izan baitute behin edo bietan, haren ordain ezarri zenbeitek herriko buruzagi. HU Aurp 129. Behin edo bietan altxatu zituen Aitaxok bere urhettoak, eta gero, Napoleon handiaren ganat joan zen. Barb Sup 177. Artzai berriek nola dakite / umagintzako legea? / bein edo bitan ikusi arren, / ari izanak du antzea. Or Eus 224. Onekin ere egin nuan bertsotan bein edo bitan. Insausti 20. Jakizu iñoiz ez dorala berbarik egin aregaz zu aurrian ez zarala, bitarte laburren batian beiñ edo bi aldiz izan ezik. Etxba Ibilt 480.

adib: hil3 1 iz. Urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza. Hilen izenak. Neguko hiletan. Maiatzeko hila. Abenduko hilaren 24a. Hilaren lehen egunean. Hilaren bostean etorriko da. Hil honen hasieran egingo da batzarra. Hil bakoitzeko lehen ostiralean. Hilean behin edo bitan. Hileko errenta. Hilean-hilean (Bizk.): hilero.

behin edo bitan 56: Deia 2, Elhuyar 2, Consumer 21, HABE, Berria 16, EiTB 3, Argia 4, Laneki 2, Erlea 2, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behin edo bitan 42: Herria, Berria, Irene Aldasoro, Xabier Olarra, Pablo Sastre, Felipe Juaristi, Lourdes Oñederra, Ramuntxo Etxeberri, Josu Zabaleta, Jon Muñoz, Jokin Muñoz, Iñigo Aranbarri, Anton GArikano, Edorta Jimenez…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behin sarreran ere.

behin ere
1 adb. Inoiz ez. (Ezezko esaldietan). Behin ere huts egin gabe. Behin ere ez zait ahaztuko. Behin ere ahituko ez dena. Zigor hori ez al da behin ere bukatuko?
2 adb. Inoiz. (Erkaketetan). Osasunez behin ere baino hobeki. Behin ere baino garrazkiago jazarri zion bere buruari.
3 adb. Inoiz. (Galde eta baldintza perpausetan). Ardoaren edo beste zerbaiten espiritua ikusi al duzu behin ere su eman eta garretan? Ez dakigu mihi azpira behin ere behatu dioten.

Aztergaia: behin ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "edo behin ere, eta behin ere ez" (1995-03-03)

behin eta behin
adb. Ipar. Behin eta berriz. Zure ezpainetako irriño eztiak bihotza behin eta behin goxatu dit.

Aztergaia: behin eta behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

behin eta berriz.

behin eta berriro
adb. Maiz. (Errepika zentzuaz). Behin eta berriro eragile gisa agertu naizenez gero. Kale-plazetan behin eta berriro entzunak.

Aztergaia: behin eta berriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin eta berriz
adb. Maiz. (Errepika zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. Barka, behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten baldin badut.

Aztergaia: behin eta berriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin eta betiko
adb. Heg. Behin betiko.

Aztergaia: behin eta betiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

behin eta betiko (bein da betiko, bein eta betiko, bein ta betiko, bein ta betikoz) 24 aldiz ageri da, HM (eta Mde): B 15 (A BeinB 3; Kk Ab II; Enb 8; Erkiag Arran; Erkiag BatB 2); G 4 (Or BM; TAg Uzt; Etxde JJ 2), Mde 3, EB 2 (Arti MaldanB; MIH); beindabetiko behin: Enb.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behin eta betiko (bein da betiko, bein-da-betiko) 10 ager. (Eguzk Itzaldia; Argia 1936; Alt Eib; J. Yurre; Basarri; M. Aldasoro; R. de Rijk; MIH; G. Garate; Egin 1979).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behin eta betiko : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu beste iturriotan: AB38; AB50; LurE; HiztEn; Euskalterm, ezta beste hiztegietan ere: ElhHizt; EuskHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. behin betiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

behin eta birritan
adb. Behin eta berriz. Eredu horretara nondik nora jo dugun behin eta birritan kontatua izan da.

Aztergaia: behin eta birritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin hutsik
adb. naf. Behin bakarrik. Aldiz, behin hutsik agertzen den forma horrek, halakoa izateko egiantz gehixeago du.
behin-behinean
adb. Betiko izan gabe, oraingoz, aldi baterako. Behin-behinean aske utzi zituzten. Erabaki hau behin-behinean hartu dugu. Lanpostua lortu nuen, baina behin-behinean.
Loturak

Aztergaia: behin-behinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-10-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beinbeiñekoz 1, Erkiag Arran ("Zumatzetako-zerkara eroan eta an, beinbeiñekoz, otzarak utsitu eta gauzak polito polito utzi nai zituezan beian, lurrean"); bein-beñian (eta beinbeiñean) 2: Otx ("Aberetzat artu gattuz beronek bein-beñian!"), Erkiag Arran ("Alkarri agurrak egiñaz, arrantzale biak eta Zuriñe errirantz abiau ziran beinbeiñean farolerako bidea artuaz") // OEH argitaratuan gainera: bein-beiñean , Zam Man ("Txabola au bein-beiñean egin dogu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behin(-)behinekoz 7: AAO 1989 ("Industri Hiri Zoluan, behin behinekoz onartutako agirian, aurreko ataleko zerrendan sartu gabeko eta industri sektore puntualei dagozkien lurzatiak"), B. de Arrizabalaga ("Halan be, foru erakunde honeen ordez behin behinekoz Ekonomi probintziar batzordeak eritxenak ipini izateak dauan joerearen azterrena eskeintzen deusku"), GAO 1991 eta 1998 3 (adib.: "Beharrezko informeak egin ondoren, Udal Batzarrak erabaki zuen, 1997ko irailaren 30ean, behin-behinekoz onartzea tramitatutako aldaketa"), K. Busturia ("Eskaintza-malgutasunak zertxobait handiagoak izango dira behin-behinekoz"), Goierritarra 1998 ("Lurrazpiko pasalekua behin-behinekoz ireki zuten"); behin(-)behingoz (eta bein-beingoz 3) 10: EAEg 1937 2 (adib.: "Bein-beingoz, Bizkai'ko Aldundiarenak diran Triano eta La Reineta burnibideaz jabetzen dala dio"), AAO 1989 ("Behin behingoz onartutako agirian izendatutako dentsitatea gordeko da"), Zubk ("Ez naz ausartu zuen aurrera agertzen, nai ta ni bein-beingoz arpegi emon edo ez zalantza askotan ibili eta zuek biok begien aurretik kendu ez..."), Egunk 1992 ("Auzia Nafarroan "behin behingoz konpontzeko unea iritsi dela" uste du Lurraldeak"), EHAA 1988-1989 2 (adib.: "Ikastetxe hori 1987.eko apirilaren 23ko Aginduz sailkatu zelarik behin-behingoz B.B.B.rako Ikastetxe homologatu gisa"), ArauErab 1988 ("Arduratze Batzordeak, bere egitekoak hobeto betetzeko, egiteko zehatzetarako eskua eman ahal izango die, behin-betikoz edo behin-behingoz, Batzordeburuari eta Batzordekideei"), Ekonomia ituna ("Hasiera batean eta behin-behingoz kupoa eta bidezkoak diren konpentsazioak zenbatekoak izango diren zehazteko, Estatuaren aurrekontuko kopuruak hartuko dira kontuan"), MerkatLegea 1999 ("Araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake"); cf. 'behingoz' adierakoa, ap. E. Azkue ("Tira ba, ekar ezazu behin behingoz barrura zure elefante txikia!"); behin-behinean (eta bein-beinean 1) 5: BalioUrritu 1984 ("Zentruen izenak, zentruek beraiek behin-behinean edo behin betiko ipinitako izenak dira"), Larrak ("Bein-beinean azke dot biotza, eta zindo ta garbi zintzotasuna"), M.A. Unanua ("Onar dezagun behin-behinean Antzerkia Antzokian burutzen den ebentoa dela"), Filosofia/DBHO ("Halako esplikazio-entseiuak behin-behinean onartzen dira"), M.J. Eceizabarrena ("Behin-behinean honela definituko dugu dialektoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behin-behinean : DFrec 2 (Vill; eta bein-beinean: Larrak), Euskalterm 3 (behin-behineko sinonimoarekin); behin behingoz : DFrec 2 (bein[-]beingoz: Deia, Larrak), AB50 3 (provisionalmente, accesoriamente)// Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behin-behinean : HiruMila, DRA (bein beiñean 'provisionalmente'), PMuj DVC (bein-beinean 'ad interim; por de pronto, provisionalmente, interinamente'); behin-behinekoz : HiruMila; behin-behingoz : HiruMila, PMuj DVC (bein-beingoz 'provisionalmente') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formak daude lehian

formaren bat behar da; eta, erabilerek besterik agintzen ez dutenez, behin-behinekoz izan liteke egokiena, behin-behineko arautua oinarritzat harturik moldaturiko erregularra denez; hori proposatuko da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "behin-behinean | F: formaren bat behar da; eta, erabilerek besterik agintzen ez dutenez, behin-behinekoz izan liteke egokiena, behin-behineko arautua oinarritzat harturik moldaturiko erregularra denez; hori proposatuko da; behin-behingoz | F: cf. behin-behinekoz, behin-behinean. Biei batera egingo diet oharra. Oraingoz ez nuke sartuko bietatik bat ere, argi ez badugu benetan erabiltzen direla".

 - [E116]: "bat nator MArekin. Nik uste nahikoa dugula 'behin-behinekoz' horrekin, lantaldeak dioen gisan. Hauek ez nituzke aipatuko oraingoz".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "behin-behinean".

behin-behineko
adj. Behin betikoa izan gabe, hura taxutu bitartean haren ordez dagoena edo erabiltzen dena. Behin-behineko idazketa. Behin-behineko egoitza. Erabaki hori behin-behinekoa da.
Loturak

Aztergaia: behin-behineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behin-behinekotasun
iz. Behin-behinekoa denaren nolakotasuna. Ministro berriak lanaren behin-behinekotasunaren aurkako hainbat neurri iragarri ditu.
Loturak

Aztergaia: behin-behinekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

behin-behinekoz
adb. Behin-behinean. Behin-behinekoz espetxeratu dute. Proiektua behin-behinekoz geldirik dago, epaileek aginduta.
Loturak

Aztergaia: behin-behinekoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

behin-behingo
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, behin-behingo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin-behineko].
Loturak

Aztergaia: behin-behingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. behin-behineko.

behin-behingoan
adb. behingoan-en indargarria. Ganbusia da angularen antzeko arrain txiki bat, begien aurrean ibilita, behin-behingoan ikusten ez dena.

Aztergaia: behin-behingoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

behingoan-en indargarria.

behinen
adj. Lehena, nagusia. Arazo behinenak zuzendu artean. Egitekorik behinena. Behinena zerura joateko, bidean hiltzea da.

Aztergaia: behinen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

behingo
1 adj./iz. Behin gertatzen edo egiten dena. Behingo hutsa barkatzen da. Zauri gaiztotua ez da memento bateko medikuntzaz sendatzen, ez da behingo bisitaz erremediatzen. Behingoa ezer ez dela eta, berriz ere berera eta lehenera. Zenbait pertsona behingoarekin eskarmentatzen ez dira. Behingoagatik barkatzen dizuet, baina ez dakizuela beste behin horrelako bidegabekeriarik otu.
2 adb. Aldi bakarrerako. Bataioa ez da behingo baizen ordenatu, eta ez da sori behin baizen errezibi dadin.

Aztergaia: behingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari sarrera dagokio

sarrera dagokio, eta honen AS dira arauak behin sarreraren azpian eman zituen behingoan , behingoz ; eta, gainera, behingoaz , behingo batean , behingo batez , behingotik behingora , behingotz .

Kategoria

1 izond. 2 adlag.

behingo batean
adb. Behingoan; bat-batean. Ez batek bakarrik, ezta behingo batean ere, askoren artean eta nekearen nekez baizik.

Aztergaia: behingo batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

behingo batez
adb. g. er. Behin batean.

Aztergaia: behingo batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beingo batez 1, Añ GGero ("Ez osoro, ez kolpe batez, ez beingo batez, ezpada gitxika ta egunetik egunera luzetuz atrapetan gaituz" #mdash# Ax: Ez osoki, ez kolpe batez, baiña aphur bana eta egunetik egunera).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

be(h)ingo batez 3, 'behin batean' adierakok: M. Sarriegi ("Behingo batez, ni gaztea nintzela, zenbait kinkilimarro etorri hituen Hagin-Harrira gu ohartu gabe"), M. Lasarte ("Nik beingo batez galdetu nioten: #mdash#Orain, orrelako tripakada egin da gero, bazkalduko ote al dezute?"), Salav ("Donostia inguruan Domingo korrikalaria deitzen zioten, sasoi zuala lasterkari aparta baizan. Beingo batez, apustu sonatu bat jokatu izan zuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behingo batez : DFrec 1 (J.A. Agirre: "behingo batez eztabaida bat sortu zen") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

behingoan
1 adb. Batean, batera. Omena eta ondasuna irabazi ditu behingoan. Agertzen dizkio bazter guztiak eta horietako edertasunak, eta guztiak behingoan begien aurrean ipinirik, esaten dio (...). Eztabaida guztiak behingoan bukatzeko.
2 adb. Lehen saioan. Berehalakoan eta behingoan ez zuen guztia idoro. Behingoan eta bitan iritsi ez arren, ez dela etsi behar.
3 adb. Bat-batean. Behingoan hil zen. Behingoan egindako bertsoak. Aurpegia behingoan ilundurik.
Loturak

Aztergaia: behingoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

behingo sarreraren, eta ez behin sarreraren, AS gisa emateko eskatuz.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
behingoaz
adb. Batean, batera. Maitasuna sentitu egiten da behingoaz, erabat, gorputzean eta ariman.
Loturak

Esaera zaharrak

Adausia eta ausikia behingoaz ukan ditut.

Aztergaia: behingoaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS: behingo(a)z / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

batean, batera.

behingotik behingora
adb. g. er. Noizean behin.
Loturak

Aztergaia: behingotik behingora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS/ EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

noizean behin.

behingotz
1 adb. Ipar. Behingoz, oraingoz.
2 adb. Ipar. Betiko. Noizbait bada noizbait, zerbait zoragarri behingotz agertuko zaigulako esperantza.
Loturak

Aztergaia: behingotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behingo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 behingoz. 2 betiko (Noizbait bada noizbait, zerbait zoragarri behingotz agertuko zaigulako esperantza).

behingoz
1 adb. Oraingoz. Lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat.
2 adb. Betiko, behin betiko. Behingoz uzten bagaituzu, hitzeman iezadazu Loiolako izena beti ohorezki ekarriko duzula.
3 adb. (Ekintza bat burutzea edo amaitzea irrika biziz espero dela adierazteko). Hil nazazue behingoz! Buka ezazu egiten ari zarena behingoz!
Loturak

Aztergaia: behingoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

behingo sarreraren, eta ez behin sarreraren, AS gisa emateko eskatuz.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
behinik
lok. gip. Behintzat, behinik behin. Ik. bederen. Nahikoa da horrekin, hasteko behinik.

Aztergaia: behinik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh990 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

behinik (eta beenik) 1, HU Aurp ("Trufa bedite, trufa Jainkoaz. Nor nahi eta zenbat nahi izan diten, ez dire aski izanen. Behinik, horra bat gutiago...") // Cf. bederenik formaren aldaeretako beenik, Goñi ("Beste batean berriz eliz-gizon batek zillarrezko diru bat eskañi zion; ikusirik etzuela artu nai, esan zion artu zezala eskaleen bati limosnatzat emateko beenik; guzia alperrik: obea da berorrek berak ematea, erantzun zion Bernardatxok").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behinik 4: B. Amundarain ("1964-ean, zerbait behinik, bere araudia berritu zuen, Elizaren dotrina ofiziala zapuztearren"), IMuj AzBel ("Hartara bizia, bat behinik, errespetatuko zen"), Zozoak beleari ("Lasai ederrean arituko nauk ni behinik, ez baitut jakingo, gainera, hire lehen gutuna heldu arte, munduaren haranzko muturreko zokorik zokoenera nire hauek iritsi diren ere"), A. Iturbe ("Asko kostata, baina hitzordua egin eta gero, egoerari hala dagokiolako, edo zuretzat munduko gauzarik garrantzitsuena umea dela pentsatuta, umeaz galdezka hasten dira, hain zuzen, beraiekin hitzordua egiteko ahalegina, ordu pare batez, behinik, umeaz ez hitz egiteagatik egin duzunean") // Cf. beenik aldaera, Euzko Deya 1937 ("Katolikoak ikusi orain / gorrien jardun zuzena / eta aztertu pizkat beenik / zuen biotzen barrena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behinik : DFrec 3 ("Ez huen honenik merezi hiltzera behinik XXX honera etortzerik izango bahuke...", "Hauen egitekoa teoriaz behinik nagusi eta langileen arte elkar hitz egin...", "Atzera gelditu behar izan zuen gutxi bat behinik langileen erreibindikapenak lortzearren") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beinik : PMuj DVC (al menos, a lo menos, por lo menos, siquiera, cuando menos, por de pronto) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

behinik adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, behinik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bederen; behinik behin].

behinik 55; bederen 2673; behinik behin 951.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behinik 3; bederen 2894; behinik behin 735

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Badirudi bizirik dagoela Gipuzkoako zonalde batzuetan, eta hala jasotzea komeni da, ‘behintzat, sikiera’ adieran.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bederenik, behinik behin.

behinik behin
lok. Behintzat. Erostunak baditu behinik behin, eta irakurleak izango ahal ditu. Hitzen auzi hau ez da, nire ustez, ez auzia ez ezer; ez luke behinik behin izan behar. Estatuaren zerbitzari bihurtzeko asmotan zebiltzan behinik behin.
Loturak

Aztergaia: behinik behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Euskara Batuko batzordearen proposamena behinik-behin (marratxoarekin) da, ezta?" (1994-06-28)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): behindik behin azpisarrera kentzea erabaki da.

behinola
adb. Lehengo denboretan, aspaldi. Ik. behiala. Euskaltzaindiak behinola esanak honetarako bakarrik balio zuen. Behinola omen handiko eliza izan zena. Behinola ohi zen bezala. Ba omen ziren behinola bi aita santu, baten ordez, bata Erroman eta bestea Avignonen. Behinola, arrotz etxe honetara itsu bat heldu zen.
Azpisarrerak

Aztergaia: behinola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. behiala / AS: behinolako.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

behinolako

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. bakarrik (ik. OEH)

behinolako
adj. Itxura gaiztoko fabrikaz bete ditugu behinolako soro eta basoak. Bihotzean agortu zait gaur behinolako grina.
Loturak

Aztergaia: behinolako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behintxo
adb. adkor. Behin. Ardorik astean behintxo baizik edan ez.
Azpisarrerak

Aztergaia: behintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

ezezko perpausetan erabili izan da, eta batez ere behintxo ere (ez) esapidean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ez joan halako dantza nahastuetara behintxo ere; Ardorik astean behintxo baizik edan ez.

behintxo ere
adb. adkor. Behin ere ez. (Ezezko esaldietan). Ez joan halako dantza nahasietara behintxo ere.

Aztergaia: behintxo ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHINTXO ERE. (En frases negativas). Nunca, ni una sola vez. Alan bere guztiz ondo egingo dau [...] ez juatiaz alango danza nastubetara beintxu bere. Mg CO 135. Gipuzkoatarrak ez dute adoratu izan beintxu ere beren Jaungoiko ill-ezkor egiazko bakarra baizik. Izt C 209. Non, ez diran aspertzen beintxu ere, batak bestea naitasun andiarekin leialkiro maitatzeaz. Ib. 25. Apaizaren aita etzala kristau ona, Pazkoazkoa etzuela egin; Elizan oiutegira bai; opalmaira, ordea, etzala beintxo ere urbildu. A Ardi 101.

adib: behintxo adb. Adkor. Behin. (Ezezko esaldietan erabiltzen da, eta batez ere behintxo ere (ez) esapidean). Ez joan halako dantza nahasietara behintxo ere. Ardorik astean behintxo baizik edan ez.

Ez dugu aurkitu behintxo ere formarik. // LB: 0; EPG: 0; ETC: “Gizon honek behintxo ere ez du adierazi bere izugarrikeria higuingarri horregatik hunkituta dagoenik", “Behintxo ere ez dut zalantzarik izan, eta halaxe esan diet, esan ere, denei” (Josu Zabaleta)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu behintxo ere formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ez zen behintxo ere hurbildu: no se acercó ni una sola vez; Adorez: ez joan behintxo ere: no vayas nunca; Labayru: 0

Bestelakoak

behintxo adb. Adkor. Behin. (Ezezko esaldietan erabiltzen da, eta batez ere behintxo ere (ez) esapidean). Ez joan halako dantza nahasietara behintxo ere. Ardorik astean behintxo baizik edan ez.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da behin ere formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da behintxo sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behintxo eta ere sarreretan.

behintzat
1 lok. Gutxienez, besterik ez bada ere; esan dena nolabait mugatzeko erabiltzen den hitza. Ik. bederen; behinik behin; behinik. Guztiak aipatzeko batere asmorik gabe, honako hauek behintzat gogoan ditut. Beharrezkoak edo behintzat oso komenigarriak. Behin behintzat, besterik ez bada, gure aldatu nahiak aurkitu du non ase. Horrela uste genuen behintzat orduko abertzale euskaltzaleok. Nik behintzat ez dut uste hori horrela zenik. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Irakurri ditudan idazle zaharretan behintzat ez da horrelakorik gertatzen. Atzerrira joan beharra edo behintzat etxetik alde egin beharra.
2 adb. bizk. Egiatan. Ik. bai behintzat; ez behintzat. O, zer gozotasuna behintzat berea!

Aztergaia: behintzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
behitalde
iz. Abelgorriz osaturiko taldea. Ustekabean, zaldizko lapur saldo batek inguratu zituen behizaina eta behitaldea.

Aztergaia: behitalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-talde.

behitegi
iz. Behiak gordetzen diren lekua. Ik. ukuilu; korta. Behitegira joan eta, txahal gizen guri bat harturik, morroi bati eman zion egosteko.

Aztergaia: behitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

behizain
iz. Behi aziendak zaintzen dituen pertsona. Arlesko behizainak, zaldiz akuiluetan tinkaturik.

Aztergaia: behizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bei-zai, beizai : EE 1884a, 8; Ag AL 55 (2); A EEs 1916, 306; Or Mi 41. 50; Goen Y 1934, 94; Or Eus 249; Mde Pr 126; Larz Iru 58; NEtx LBB 111; cf. behizaindegi : Prop 1896, 194 (2) / betzain : O Po 4

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper