15 emaitza baba bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

baba
1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba-lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.
2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba-zorria.
3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.
4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka. Ahuntza aldarera igo zen eta babak aldare gainean utzi zituen.

Aztergaia: baba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Vicia faba. 2 (larruazalekoa)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 landarea (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz, baba gorri, baba handi, baba zuri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baba deitzen da ere 'callo'; otsobaba (bot) jateko ona ez den baba moeta bat" (1995-03-03)

 - [E302]: "baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz Vicia faba var. minor, baba gorri 'babarrun gorria', baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri '

 - [E115]: 'Baba 1. Zaldiaren ahoko mina (aheria mota), 2. babekin izan: nekez hitzegitea edan ondoren'

 - [E116]: 'Bigarren adiera osatuko nuke, hola: 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. Ikusi iritzi emaile batek bidali oharra: E302: 'baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko' (2003-09-22)'

 - [E116]: 'Uste dut bigarren adiera argitu behar dela, larruazaleko handitu urtsu guztiak ez baitira 'babak'. Ez dut hain argi ikusten TXPk proposatzen duena. Pentsatzen dut ahoko minaz badabil zaldia edo dena delakoa aparretan #mdash#babak botatzen#mdash#ibiliko dela. Baina horri deituko diogu 'baba'? Bestetik, 'aheria' hitza ezin eman definitzaile gisa, hitz hori hola definitu baitugu: 'aheri Zah. g. e. 'kantu doinua' gure bigarren itzulian. 'Babekin izan' hori ere ez dut batere garbi ikusten eta ez dut aurkitu. Nire proposamena, hortaz, hau da: baba: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); baba beltz Vicia faba var. minor; baba gorri 'babarrun gorria'; baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baba beltz
iz. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

Aztergaia: baba beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. minor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bababeltz: fèverolle [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

baba gorri
iz. Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

Aztergaia: baba gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

babarrun gorria.

baba handi
iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

Aztergaia: baba handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. baba zuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. maior.

baba lasto, baba-lasto
1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia.
2 adj. Ergela. (Irain hitz gisa). Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.

Aztergaia: baba-lasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABA-LASTO (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg. a) "Tallo de la haba" A. "El tallo, la planta de la alubia" Elexp Berg. Mutil galanta bera, baba-laztoa legez gazterik azia. A BGuzur 117. Leitze-landan jan dukan baba-lasto tantai, / egiñen duk ortz-lana, jartzen badite mâi. Or Eus 147. b) "(V, G, AN), gandul, muchacho grandote" A. c) Tonto. Lotsabaga lotsabagiori, ume gorri, baba-lazto, tentel... A BGuzur 148. Kristiñau-Ikasbideko liburutxua be eztakien babalasto askok, erlejiñoko gauzetan euren buruak maixu andi egiten dabez. Eguzk GizAuz 7. Baltsakeria edo komunismoa orratzetik arako jantzia, labatik arako opilla dala uste dabe babalasto batzuk. Ib. 10. Seme-alabak bata bestie baño txarragoak: semie babalastoa eta alabie babalorie (V-ger). b) Cobarde. "A zer baba-lastoa den ori!, zein oillo, zein txepel" (AN-larr) Inza NaEsZarr 205.

adib: baba 1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

Ez dugu aurkitu baba(-)lasto formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baba-lasto 1, Anjel Lertxundi (“Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batez ere irudizko adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

baba lore, baba-lore
1 iz. Babaren lorea. Oraintxe da baba-lore sasoia, baba berri samurrak jateko aukera emango diguten baba-loreen sasoia.
2 adj. Ergela, sineskorra. (Irain hitz gisa). Hi haiz baba-lorea! Nora joango haiz, ba, baba-lore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.
baba zorro, baba-zorro
iz. Babaz beteriko zorroa. Hiru anegako baba-zorro baten barruan.
baba zuri
iz. Babarrun zuria. Iminerdi baba zuri eta urdai zati bat eman zien.

Aztergaia: baba zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

babak eltzetik atera
1 ad.-lok. (honek aterako ditu/dizkigu babak eltzetik eta kideko esapideetan, norbait buruargia eta bizia dela adierazteko, bereziki ironiaz). Hara, berriz!, honek aterako zizkiguk eltzetik babak!
2 ad.-lok. Norbaitek beste norbaiten arazoak konpondu, norbaitek beste norbait estutasun batetik atera. Beste behin ere, gazteek atera beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.

Aztergaia: babak eltzetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABAK ELTZETIK ATERA. "Babak eltzetik atera, imponerse, poner el mingo, cortar el bacalao; litm.: sacar las habas del puchero (G-to, AN-larr)" A EY III 302. "Orrek eltzetik babak atera dizkik, ése ha hecho fortuna, litm.: ése ha sacado habas de la olla (G-azp)" Ib. 292. Cf. Inza NaEsZarr 1304: Besteen ixipuz garbittu nai dittu uli(a)k, eta eltzetik bestek atera ta jaten babak, 'ez du nekerik den txikiena ere artu nai' (AN-ulz). --Orra bada, ezkondu egiñ nai nuke, eta nola. --Ikusiko litzake! Onek aterako dizkigu eltzetik babak. Moc Damu 16. Onek atera digu ederki / oraiñ eltzetikan babak, / izketan oso azkarra dago, / nork jarri berari trabak? Olea Auspoa 39, 139. Orrek babak aterako ttik (dizkik) eltzetik. (AN-ulz). 'Orrek bizia aterako dik; gauzak argituko dizkik'. Inza NaEsZarr 1913. Ara, berriz! Onek aterako zizkiguk eltzetik babak! TxGarm BordaB 113. Zuk atera dizkiguzu eltzetik babak. Ea zer derizkiogun, Erlijioaren arabera, rock and roll dantza berriaren zilegitasunari buruz? Gu ez gara nor galdera hau erantzuteko. MEIG I 205.

babak eltzetik atera 11: Berria 7 (adib.: “Igo berriari ezin zaio babak eltzetik ateratzeko eskatu”), EiTB (“Gogorra duk bizitza, eta gu ez gaituk beti hemen egongo, hiri babak eltzetik ateratzeko”), Argia 3 (adib.: “inork ez dizkizu babak eltzetik aterako zeu borrokatzen ez bazara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babak eltzetik atera : Berria 2 (“Baina hori ere ez da berria, taldeak hondoa jo duen bakoitzean, etxeko entrenatzaileari dagokiolako babak eltzetik ateratzea”), Iñaki Arranz (“Hortik aurrera, zakurraren salara, pikutara, adarra jotzera eta babak eltzetik ateratzera joango da, besteak beste, mutikoak esandako guztiak hitzez hitz ulertzen dituelako”), Urtzi Urrutikoetxea (“Egun batez haren menpean egon nintzen eta esan dezaket egia zela: gizon onengatik surtaraino joango zen, baina ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere - berak, bere hitzekin, lanaren hasieran ohartarazi bezala”), Harkaitz Cano (“Egin kontu aldizkarietako azaletan zirujau honen eskuen argazkiak ateratzen dituztela, arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai, eta aita, judutarra, hil egiten da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, erabilgarria eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

babaka
iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. baba 4.

Aztergaia: babaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

baba.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardien-eta gorotz-alea.

babalarru
iz. g. er. Baba, larruazaleko handitu urtsua.

Aztergaia: babalarru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-larru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baba, larruazaleko handitu urtsua.

babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen
da/du ad. g. er. Babatu.

Aztergaia: babalarrutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babalarru(tu), babalarrutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

babatu.

babarrun
1 iz. Urteroko barazkia, lekadunen familiakoa, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak ematen dituena (Phaseolus vulgaris). Ik. indaba. Babarrun sailak.
2 iz. Landare horren hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak. Zorro bete babarrun. Babarrunak azarekin. Babarrun jana.

Aztergaia: babarrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Phaseolus vulgaris.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hiztegietan eta baberrun forma proposatu izan den arren, babarrun erabiliagoa da testuetan, eta hau hobetsi du batzordeak, "gaur nagusitua" delako

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Gure inguruan, "babarrun" bezain erabilia da "indiaba" ("indoaba" esaten dugu)" (1994-08-02)

 - [E301]: baberrun [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

babatu, baba/babatu, babatzen
da/du ad. Larruazaleko babak atera. Lanak babatzen dizkit eskuak. Eskuak babatuta.

Aztergaia: babatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

: HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baba(tu), babatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

(larruazaleko) babak atera.

babazuza
iz. Kazkabarra, txingorra. Izotz eta babazuzak.

Aztergaia: babazuza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "babazizkor, babazuza, barazizkor" (1995-03-03)

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper