1 emaitza baba bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-08-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
1 Vicia faba. 2 (larruazalekoa)
azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 landarea (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz, baba gorri, baba handi, baba zuri .
- [K204]: "baba deitzen da ere 'callo'; otsobaba (bot) jateko ona ez den baba moeta bat" (1995-03-03)
- [E302]: "baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko" (2003-09-22)
- [E115]: 'azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz Vicia faba var. minor, baba gorri 'babarrun gorria', baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri '
- [E115]: 'Baba 1. Zaldiaren ahoko mina (aheria mota), 2. babekin izan: nekez hitzegitea edan ondoren'
- [E116]: 'Bigarren adiera osatuko nuke, hola: 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. Ikusi iritzi emaile batek bidali oharra: E302: 'baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko' (2003-09-22)'
- [E116]: 'Uste dut bigarren adiera argitu behar dela, larruazaleko handitu urtsu guztiak ez baitira 'babak'. Ez dut hain argi ikusten TXPk proposatzen duena. Pentsatzen dut ahoko minaz badabil zaldia edo dena delakoa aparretan #mdash#babak botatzen#mdash#ibiliko dela. Baina horri deituko diogu 'baba'? Bestetik, 'aheria' hitza ezin eman definitzaile gisa, hitz hori hola definitu baitugu: 'aheri Zah. g. e. 'kantu doinua' gure bigarren itzulian. 'Babekin izan' hori ere ez dut batere garbi ikusten eta ez dut aurkitu. Nire proposamena, hortaz, hau da: baba: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); baba beltz Vicia faba var. minor; baba gorri 'babarrun gorria'; baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri'
- Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.