Euskaltzaindiaren Hiztegia

26 emaitza hots bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

hots1
1 iz. Dardaratzen den zerbaitek sorturiko sentipena, entzumenari eragiten diona. Ik. soinu; zarata. Hotsa eta zarata. Hots bat entzun. Hots zolia, zorrotza. Lurrikara handi baten hotsarekin. Euriaren hotsa, erortzean. Txin-txin, diruaren hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Kantu hots alaia. Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Telefono hotsa. Turuta-hotsak. Tuntun hotsa dator.
2 iz. hizkl. Fonema baten alofonoetako bakoitza. Ahozko hizkuntzaren hotsak. Hots eta letren arteko bana-banako egokitasuna. Euskararen hots legeak. Hots aldaketen ondoriozko hitz aldaerak. Hots katea.
3 iz. Entzutea, ospea. Sortaldeko jakite berri horren hotsa ez ote zuen ekarri nolabait ere Xahok Euskal Herriraino? Hots handiko hizlaria. Norbait hil zuelako hotsa zeukan.
4 interj. Bokatibo gisa, norbaiti eragiteko edo haren arreta lortzeko izenaren aurrean ezartzen den hitza. Hots, andrea, abia gaitezen. Nagusiaren oinordekoa da; hots, hil dezagun eta bere ondasuna guretzat izango da. "Hots!, ekiok lasterrari" oihu egin zidaten. Hots, bazatozte afaritara ala ez? "Hots, hots!", ziotsoten behorrari.

Esaera zaharrak

Intxaurrak baino hotsak handiago. Urruneko neskak anderauren hots.
hots2
lok. Aurretik esan dena argiagotu nahi dela adierazteko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Ik. alegia. Galian, Hispanian, Italian, Britanian, hots, Europaren sartalde guztian. Batasunaren aldekoek —hots, guk— ez dugu arras zuzen jokatu "politikari" dagokionez. Egia zor du kritikoak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea.

Esaera zaharrak

Intxaurrak bost, hotsak hamabost.
arran hots, arran-hots
iz. Arranak, mugitzean, ateratzen duen hotsa. Ik. joare hots; joare soinu. Belarra jaten zuten ahuntz batzuen arran hotsa, edo urruneko asto baten orroa izan ezik, ez zen ezer ere entzuten.
ezkila hots, ezkila-hots
iz. Kanpai hotsa. Heldu den igandean ezkila-hotsez beteko da Aurizko plaza.
hanka hots, hanka-hots
iz. Pauso hotsa. Ik. oin hots. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten.
hil hots, hil-hots
iz. Hileta-kantua, eresia.
hots egile, hots-egile
iz./adj. Hots egiten duena.
hots egin
1 du ad.-lok. Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen.
2 du ad.-lok. Deitu. "Mikaela!" hots egin zuen Patxik sukaldetik. Lasterka atera zen sendagileari eta apaizari hots egitera. Ezteietara hots egiten badizute. Telefonoz hots egingo dizut. Ez digute hots egin.
3 du ad.-lok. Oihu egin; esan. "Kontuz!" hots egin zien orduan Nikanorrek. "Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak!" hots egiten du noizean behin. "Ni naiz", hots egiten die Jesusek apostolu izutuei.

Aztergaia: hots egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hots egin (+ ots egin, ots ein) formak 129: B 20 (Astar II, Mg PAb, AB AmaE, Azc PB, A BeinB, A BGuzur, Laux BBa, Laux AB, Altuna, Kk Ab II, Erkiag Arran, Erkiag BatB, SM Zirik); G 108 (Cb Eg II, Cb Eg III, Cb Just, Mb IArg I, Mb IArg II, AA III, VMg, Izt C, PE, Lard, EA OlBe, Jaukol Biozk, Ir YKBiz, Aran SIgn, Apaol, Tx B I, Inza Azalp, ArgiDL, A Ardi, Ag G, Ldi IL, Lek EunD, Zait Sof, ABar Goi, Gazt MusIx, Vill Jaink, Anab Poli, Anab Aprika, Etxde AlosT, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, JAIraz Bizia, Or Aitork, Zait Plat); EB 1(Mde HaurB); ots-egin (+ots-ein) formak 25: B 11 (Laux BBa, Laux AB, Altuna, KK Ab II, SM Zirik, Erkiag Arran, Erkiag BatB), G 14(Mb IArg II, Lard, EA OlBe, Jaukol Biozk, Ir YKBiz, Ldi IL, Anab Poli, Ibiñ Virgil); hotsegin (+ otsegin, otsegiñ) formak 188: B 5 (fB Ic II, Erkiag Arran, Erkiag BatB); G 181 (Cb Eg II, Cb Eg III, Cb Just, AA I, AA III, AzpPr, PE, Ud, Arr May, Lard, Tx B I, Arrantz, EusJok, Or Eus, SMitx Aranz, Inza Azalp, Ir YKBiz, Ill Testim, ABar Goi, Ldi IL, Or Mi, Or SCruz, TAg Uzt, Lab EEguna, Uzt LEG I, Uzt BZO, Gazt MusIx, Vill Jaink, Etxde AlosT, NEtx LBB, Or Aitork, Or QA, Salav, Lab SuEm); IE 2 (FIr, Mde Pr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hots egin (+ots egin, ots ein + -ñ) 49 aldiz ageri da: B 9 (F. Zubiaga, I. Larrakoetxea, S. Onaindia, A. Zubikarai, J. San Martin); G 18 (J. Etxaide, P. Lhande, Arbelaitz, I. Zaitegi, J.A. Orbegozo, Beneditar Gaztek, B. Larraul, Itunbe, A. Ibinagabeitia, B. Iraola, J. Etxaide, S. Garmendia, E. Zipitria, J. Agirre); EBan 22 (I. Añon, UZEI, Vill, K. Santisteban, X. Kintana, J. Iturralde, X. Galarreta, X. Amuriza, Urrezko arraultzedun oiloa, J. Forcada, P. Sastre, Amatiño, I. Uharte, Donostiako haurren katekesia, A. Zelaieta, E. Agirretxe); hots-egin (+ots-egin) 7 aldiz: B 3 (L. G. de Etxabarri, Lauaxeta in Euzkadi, 1931-07-02, Euzkadi, 1935-03-23); G 3 (S. Onaidia, J.A. Loidi, Beneditarrak); EBan J. Azurmendi; hotsegin (+otsegin) 63 aldiz: G 18 (P. Lhande, J. Azurmendi, S. Mitxelena, J. Kerexeta, A.M. Labayen, Orixe, Elizbarrutietako liturgia, M.M. Zubiaga, J.M. Lertxundi, A. Begiristain); EB 45 (M. Atxaga, J.M. Arrieta, Elizbarrutietako katekesia, J. M. Lekuona, Jakin, II. Euskal Mundu-Biltzarra, Sinisterik ezak zer?, I. Mujika, J. Goikoetxea, S. Garmendia, L. Dorronsoro, P. Zabaleta, B. Hidalgo, Elizbarruti arteko liturgia, Itun Berria. Eliz arteko biblia, B. Atxaga, Ipuin harrigarriak I, J.M. Arrieta, X. Gartzia, J. Etxaide, Elizbarrutietako liturgia, Haurren idazkaritza, X. Amuriza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hots egin : DFrec 11; AB38 2; AB50 5; HiztEn-LurE; Euskalterm 1; hotsegin : AB38 5; AB50 29; LurE; Euskalterm 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " hots egin / hotsegin: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

hots eman
1 ad.-lok. Gidatu. Ardiak hots emateko.
2 ad.-lok. Akuilatu. Hots eman idiei.

Aztergaia: hots eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)ots eman 21 aldiz ageri da: G 1 (Mb IArg I); IE 20 (Lg II, Gy, Ox; Xarlem 16, Arch Fab); hots-emon behin (Gy); otseman 4 aldiz: G 2 (Lard), IE 2 (O Pr, Mde Pr); hots emaile IE 2 (Ox, Xa Odol); hots-emaile IE 1 (Xa EzinB); otsemoile B 1 (Erkiag BatB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hots emaile IE 1 (Ox in GH 1952); otsemaille G 1 (B. de Amezaga in Euzko Gogoa 1952); eta otsomak 1 (B. Estornes Lasa Mundua Euskal-Erriaren gogoan: "Nik ba diat, saguak laister sakabanatuko dituan pizti bat. Otsomak (adizak), ikusi dezagun ba nola sakabanatzen dituan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hots eman : HiztEn; hotseman : AB38 1 ("otseman"); LurE; hotsemaile : LurE.

Hiztegietako informazioa

hots eman : HiruMila, ElhHizt: ots-eman: PMuj DVC; hotseman : Casve EF; ots-emaile : PMuj DVC hotsemaile : HiruMila, ElhHizt, Casve EF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'gidatu': ardiak hots emateko. 2 'akuilatu'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "hots egin eta hotseman. Hitzak banaka-banaka aztertzeak ez al ditu kontraesanak sortzen? hots egin eta alde egin alde batetik eta hotseman eta galdegin bestetik..." (1995-07-10)

hots eragin
dio ad.-lok. Batez ere bizk. Hots eginarazi. Txilinari hots eraginez.

Aztergaia: hots eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hots 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

hots espektro, hots-espektro
iz. Hots baten analisia irudikatzen duen espektroa.

Aztergaia: hots-espektro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

espektro 1 iz. Fis. Uhin fenomenoen, bereziki argiaren, maiztasunaren araberako banaketa. Eguzki espektroa: argi zuriaren irraden barreiatzearen ondorioa. Hots espektroa: hots baten analisia irudikatzen duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hots eta espektro sarreretan.

hotsa atera
ad.-lok. Hotsa sortu. Ik. hots egin. Hotsik atera gabe, isilka ibiltzeko. || Hots handia ateratzen. Halako kirrinka hotsa atera du.

Aztergaia: hotsa atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HOTSA (HOTSAK, etc.) ATERA a) Lanzar (un) grito. Ea zergatik ots aiek aren kontra Juduak ateratzen zituzten. Lard 523. Ikaragarrizko otsak atera zituan. Bv AsL 144. Hacer, meter (un) ruido. Justuri batek alako otsik / ez dau iñoz atera. AB AmaE 10. Aldapa bera indarra daramalako, ots aundia ateratzen du an. Etxeg in Muj PAm 22. Sutegi-auspo antzeko otsa ateraz. Or Mi 76. Otsik atera gabe ixilka ibiltzeko. TAg Uzt 139. Izarrok [...] berebiziko otsa ateraten omen dute. Zait Plat 58. Alako kirrink otsa atera du. NEtx LBB 107. Lurrean lertzen ziranak baiño ots aundiagoa ateratzen zuten. AZink 79. [Errebolber kartutxuek] zelako otsa ateraten eben jakin gurie. Gerrika 23. v. tbn. Munita 19. Ugalde Iltz 33. Onaind in Gazt MusIx 155. Lab SuEm 181. Insausti 26. b) Sonar, ser famoso. Munduan ainbeste ots atera zuten filosofo [...] sonatuak. Arr May 55. c) Difundir(se) un rumor. Otsa atera zuten, alegia, Amadeok egundañoko urre-pilla zeramala Italira. Or SCruz 52. Kataluñara eraman bear giñuzten otsa atera zan. AZink 112. Baiña gauza garbirik ez da jakin. Ots auek batik-bat aterako ziran, eta bearbada alaxe izango zan. Insausti 229

def: hots egin 1 Hotsa atera. Trumoiak hots egin du, eta oinaztura dator gure gainera. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu. Hotsik egin gabe erantzi zituen soinekoak. || Hots handia eginez erori zen

hotsa atera (X hotsa atera dira batzuk) 10: Consumer (“karranka hotsa ateratzen duen koltxoia”), Berria 4 (“Bozgorailu baten alarmak ematen zuen seinalea. Hura entzun orduko, parte hartzaileek potoari eragiten zioten, hotsa ateratzeko”), EiTB 3 (“2ttorren tripak hotsa ateratzen dute”), Argia 2 (“egurrari burdinaren hotsa atera”); hots X atera 14: Elkar 3 (“hots amaigabea ateratzen”), Consumer (“hots handia ateratzen”), Berria (“hots, zarata atera”), EiTB (“hots arraroa ateratzen zaizu!”), Jakin (“hots gehiago atera dute”), Argia 3 (“hots handirik atera gabe”), Laneki (“hots normala ateratzen duen begiratu behar da”), Erlea 2 (“hots hura atera zuen”), DiarioVasco (“karranka-hots ederra aterako zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hotsa atera 58: Iñaki Mendiguren 9 (“Ziztu bizian alde egiten entzun zuten, armaduretan hotsa ateraz ondotik igarotzean”), Itziar Otegi 4 (“Ziur naiz, txirulak bezalako hotsa ateratzen zuen eta”), Juan Garzia 3 (“[…] ezen kanpaien gisako hotsaateratzen baitzuten”), Karlos Zabala (“Claireren atearen aurretik pasatzean, guraizeek igeltsuan hotsaateratzen jarraitzen zutela entzun zuen.”), Pako Aristi (“Motoa berotzen ari den heinean haizea kentzen diot; bestela, irrintzia moduko hotsa ateratzen hasten da”), Elizen arteko Biblia (“metal landuzko turutak joz egundoko hotsa ateratzen zuten, Goi-goikoa israeldarrez oroit zedin”), Anjel Lertxundi (“Hilkutxa baten gainera jaurtikitako zokor-pusken hotsa atera zuten haien atzaparrek soroko tresnak gordetzeko erabili ohi nuen txabolako teilatu-hegalean pausatzerakoan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ez baita guztiz gardena.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hots sarreran.

hotsandi
iz. g. er. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. Ik. arrandia 4. Farraday jaunak etxearen goialdean hasi zuen bisita, irudi zuen ur gaineko bitsetan zebilela, erlaitzetako eta leiho markoetako xehetasun guztiak seinalatuz eta hotsandi poxi batez deskribatuz.

Aztergaia: hotsandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

hotsandiko
adj. Handitasunez, jasotasun bereziz egiten edo ospatzen dena. Ik. solemne. Hotsandiko zeremonia.

Aztergaia: hotsandiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hotsandiko zeremonia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Segur gaude ez genukeela hots handiko gomendatu behar?'

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Hotsandiko eta [...] hitzei buruz Knörr jaunak egindako oharrak ez dira ontzat eman'.

hotsean
adb. Ipar. g. er. Bat-batean.
Loturak

Aztergaia: hotsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z5:EEBS:35 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'bat-batean, berehala' adierako hotsean 4 aldiz jaso da, beti ap. X. Kaltzakorta: "Hotsean, horma ganetik zintzilik egoan artatxiki aihen bati uhala lotu, idunaren inguruan ipini eta samea luzatu eban urkatutako itxurak eginaz"; "Hotsean zuzendu zan soinua etorren lekura eta han idoro zituan hamar gizon lurrean jarririk edaten"; "Gero kopa bat ardao opetsi eutsan, lurrin zoragarriduna, ahokada baten edan eban, eta beste zaldun batek hotsean bete eutsan barriro"; "Lapur bat harrapetan zan bakotxean hotsean izaten zan urkatua".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

otsean : DRA (en nombre de, a título de), PMuj DVC (al momento, al punto, apresuradamente); otsean-otsean : DRA (a cada momento o golpe), PMuj DVC (a cada momento, a cada paso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hots 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bat-batean.

hotsemaile
iz. Eragilea, gidaria. Nola jarraiki gizona bideari, ez balu hotsemaile Jesusen elea? Axular, euskaldun idazle, gure hotsemaile.

Aztergaia: hotsemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Lantaldearen proposamena: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'eragilea, gidaria'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ile/-le.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

eragile, gidari.

hotsera
1 postpos. Aipatzen denaren ahotsa edo deia entzutean. (-en atzizkiaren eskuinean). Ume gaixoak jaikitzen dira aita zakarraren hotsera. Neskatxen hotsera, mutil gazteek ere, bazekiten iturri aldera egiten.
2 postpos. Aipatzen denak ateratako hotsa entzutean. (-en atzizkiaren eskuinean). Rosa zaldizkoen hotsera azkar asko jaisten zen ateraino. Atearen hotsera itzulita. Nire hitzaren hotsera ikusten duela itsuak. || Eta bertan, korneta hotsera, lerroak hautsi, eta sakabanatzen dira.
Loturak
joare hots, joare-hots
iz. Joareak, mugitzean, ateratzen duen hotsa. Ik. joare soinu; arran hots. Larre ardien joare hotsa. Joare-hotsek hartuko dute berriz Ituren herria.

Aztergaia: joare-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JOARE-HOTS, GALOTS (B ap. A). "Ruido de cencerro" A. Larre-ardien joale otsak. Or Eus 239. Artzain-txistu bizia sakon-zidorretan, / bere ogei artzarrak nunai gale-otsa. Ker in Onaind MEOE 764 (en la versión de Orbelak 52: arran-otsa). Sonido de campanas. Eleiz-torrean juale-otsak. Enb 110. v. tbn. Laux BBa 84 (juale). Goen Y 1934, 187 (joale).

adib.: joare iz. Zintzarria. Behi joarea. Joare mihia. Joare hotsa.

joare hots 4, Berria (“Ozen entzungo dira larunbatean joare hotsak Tafallan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu joare(-)hots formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da joare sarreran.

kanpai hots, kanpai-hots
iz. Kanpaiak, jotzean, ateratzen duen hotsa. Kanpai hotsik ez zuen entzun.
negar hots, negar-hots
iz. Haren lantu eta negar hotsa aditu zutenean, berehala igarri zioten zergatik izango zen.

Aztergaia: negar-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4:HBL 2001-04-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NEGAR-HOTS. Llanto, sollozo, lamento. Ofregi Jainkoari gure nigar hotsak. FrantzesB II 9. Ijiptoak Joseren lantu eta negar-otsa aditu zutenean bereala igerri zioten zergatik izango zan. Lard 59. Gure negar otsakaz danak bildurtuak. AB AmaE 208. Ezkillak berenez iraultzen, nigar-otsa dariela. Or Mi 77. Entzuten duenian / aurren negar-otsa, / orduan samurtzen da / amaren biotza. Uzt Sas 32. v. tbn. Zait Sof 191. Xa Odol 166.

adib.: arrotz 4 adj. Ezezaguna. Kanpokoa baina ez arrotza. Aurpegi hura arrotz zitzaion ostatuko jendeari. Beste bat bilakatu naiz? neure buruari arrotz? Zure negar hotsa, genuen arrotza.

negar(-)hots 14: Argia 4 (”Industriaren negar hotsei kasu eginda, ez direla zurea bezalako apustu baterako garai onenak pentsa liteke”), Elkar 5 (“Egurrezko eskailera zartatuen krakarari, oraindik eskolara hasi gabeko haurren baten negar-hotsak laguntzen zion goikorako bidean”), Deia (“BERLINEKO Stegliz parkean paseatzen zebilen Franz Kafka idazle txekiarra negar hotsak entzun zituenean”), Consumer (“Negar hots beldurtuek eten dute isiltasuna”), Berria 3 (“Bartzelonak galtzen badu ez, mingarria baita horrelakoetan bertako hiztunik gogaikarrienak jasatea, baina Real Madridek galtzen duenetan, goxatu bat hartzen dute belarriek hangoen txilio, negar-hots eta aiene barregarriak entzunda”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

negar(-)hots 17: Juan Garzia 4 (“Arrastaka doazen urratsak entzuten dira... eta negar hotsa”), Asisko Frantzizko 4 (“Gorputz eta arimaz zeharo sendaturik gelditu zenean, apalki aitortu zuen bere errua eta negar-hots handiz esaten zuen”), Elizen arteko Biblia 2 (“Inor ere ez zen gauza poz-oihuak eta negar-hotsa bereizteko; urrutitik ere entzuterainokoa baitzen jendearen zarata-hotsa”), Arantxa Iturbe (“Negar-hotsak esnatu egiten zaitu”), Lopez de Arana (“Martinen negar-hotsa boladaka zetorren aldameneko gelatik”), Mirentxu larrañaga (“Nettie azaldu zen, negar-hotsak erakarrita”), Anton Garikano (“Uste du negar hotsa datorrela Garner andrearen leihotik, baina zernahi izan liteke, nornahi, baita kateme bat ere bere irritsa adierazten.”), Joxemari Urteaga (“Egurrezko eskailera zartatuen krakarak, oraindik eskolara hasi gabeko haurren baten negar-hotsak laguntzen zituen goikorako bidean.”), Iban Zaldua (“Umearen ustezko zotinak ez ziren negar-hotsak, letania estrainio bat baizik”), Juan Kruz Igerabide (“Lagunek elkar ikusi zutenean, negarrez hasi ziren, eta jauregi osoan entzuten zen negar-hotsa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nega sarreran.

oin hots, oin-hots
iz. Pauso hotsa. Ik. hanka hots. Oin hotsak entzun.

Aztergaia: oin-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OIN-HOTS (oiñ-ots V, G ap. A; oin ots Lcc), OÑOTZ. "Estruendo de pies" Lcc. "Ruido de pasos" A. Enzuten dot zure senarra enterretati datozanen oin otsa. Mg CO 173. Aditu zuan atzetik lasterka zetorrenen baten oñotsa. AA II 450. Beren oñ-otsa aditzen nuala. Bv AsL 65. Etzan sartzen oiñ otsik sentidu. AB AmaE 310. Ontziak igaro / arren uretatik / ez dute oñotsik / uzten bidean. Ib. 116. Oiñ-ots durunditsua entzun eban Txiliren etxeko mailletan. A BeinB 86. [Eriotza] oñotsik atera gabe ixil-ixilik datorkigu. EEs 1924, 83. Gizon oin otsa entzuten da. Alz Ram 115. Orbelak ozenagotzen oin-otsa. Ldi BB 128. Zaldi-oñotsak etziran entzuten. Laux AB 43. Oinotsak esnatu zuen bere amesalditik. TAg Uzt 271. Oiñotsak nabaitu zitun albo-xamar. Etxde JJ 152 (v. tbn. en la misma pág. oin ots y 44 oin-ots). Astoaren oin-otsa. NEtx LBB 183 (Antz 47 oiñ-ots). Oin-otsa gero ta gertuago elurretan. TxGarm BordaB 93. v. tbn. Oin-ots: Or Eus 360. Larrak EG 1959 (3-6), 230. AZink 69. OIN-HOSKA. Zagoze basaurian, / gure etxondoan ez ekin oin-oska! Onaind in Gazt MusIx 206

adib.: oin 1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin hotsak entzun.

oin(-)hots 35: Berria (“Atertu du jada./Elurraren gainean/oin hotsak soilik”), Elkar 30 (“Oin-hotsak kalte egiten zion; alde egin behar; bakardadea gorrotagarri bilakatzen zitzaion”), EiTB 4 (“OLGAk oin hotsak-edo entzun eta korrika bere mahaira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oin(-)hots 64: Berria (“Arduradunaren bulegoaren bestaldean, sarreran, ostatua ahartu dutenen oin hotsa entzuten da etengabe lurraren kontra, elurra kentzeko asmoz”), Lopez de Arana (“Heldulekuak kirrinka egin zuen; oin-hotsak hallen barrena urrundu ziren; kaleko atea danbatekoa eginez itxi zen”), Pello Lizarralde (“Urruntzen ari den Joxeren oin hotsek itzularazi dute bidera”), Elizen arteko Biblia (“Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean”), Felipe Juaristi (“Joanesek, geldi eta inora ezin, sarjentua etxetxora itzultzen ikusi zuen, haren oin-hotsak harri txintxarrien aurka entzun zituen.”), Jon Muñoz (“Oin-hots bizkorrak eta lekuz aldatutako altzarien zaratak entzun ziren”), Mirentxu Larrañaga (“Oin-hotsik txikienak ere ez zion haren etorreraren berri aldarrikatzen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, hanka(-)hots bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oin sarreran.

pauso hots, pauso-hots
iz. Heg. Pauso bat ematean ateratzen den hotsa. Pauso-hotsak entzun zituen atarian. Pauso hotsak urruntzen ari dira. Gibelera begiratu beharrik gabe ere aditu zuen atzetik jarraitzen zion norbaiten pauso hotsa.

Aztergaia: pauso-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z11: LBeh44 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 91 (Aizu 1, EiTB 16, Elkar 70, , Euskaltzaindia 4); ETC: 374

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0

Bestelakoak

[hanka] hanka hots, hanka-hots iz. Pauso hotsa. Ik. oin hots. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten. // [oin1] oin hots, oin-hots iz. Pauso hotsa. Ik. hanka hots. Oin hotsak entzun. // pauso 1 iz. Heg. Urratsa. Zazpi pauso aurrera eta beste zazpi atzera. Pauso hotsa. Elkarrekin emanak makina bat pauso. Ez da aski Jainkoaren bidean sartu eta zenbait pauso on han ematea. Pausoak norabait zuzendu. Bi makila zahar esku banatan, pausorik ezin eginez. Ongi begiratzen du oina non jarri, lurretik altxatu baino lehen, pauso bakoitzaren ondoreak arretaz darabiltzala gogoan. || Pauso bizkorra eta zalua. Pausoa arindu, bizkortu, moteldu. // trantsitu 1 iz. Gip. Korridorea. Trantsituan pauso hotsak aditzen dira. Trantsiturako ate ondoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

tiro hots, tiro-hots
iz. Su arma baten tiroak egiten duen hotsa. Ik. banba; bunba;  + danba; danbada; pan; pun. Tiro hotsa handik eta hemendik. Erbirik aizkatzen badute, hango zaunka, txistu, tiro-hots eta oihuak!

Aztergaia: tiro-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TIRO-HOTS (V-gip; tirots V-gip). Ref.: Elexp Berg (tirotsa). Ruido de disparo(s). "Gaur goizaldera tirotsa izan da etxaburuan" Elexp Berg. Tiro ots utsaz ziran bildurrez menditi / bilinbolan beeraño milla erbi jatsi. AB AmaE 208. Tiro-otsetara zerkausi aldetik an datoz beltzak. Or SCruz 91. Lañuan baño tiro otsak. Laux AB 53. Tiro otsa entzunda. Etxde JJ 147. Noizean bein, tiro ots bat. Ugalde Iltz 17. Tirotsa andik eta emendik. Erkiag BatB 184. Berriro zaldi-zarata ta tiro-otsak. NEtx LBB 167. Emengo tiro-otsak. Uzt LEG II 308. Tiro otsa amaitu zanean. AZink 104. Dana tiro otsa eta esku-bonba ots. Gerrika 69.

def: bunba iz. Tiro hotsa. // adib: tiro iz. Su arma batek jaurtigaia aurtikitzea; aurtikitze horretan gertatzen den danbada. Emakumeak tiro bat tiratu omen zion tripara. Tiro arteza bota zion oinetara. Tiroa jaurti eta hiltzeko. Kanoi tiroa. Tiroa bezain laster. Hegaztia tiroz bota. Tiro bat hartu. Intxorta gainera eramanda, lau tiro emanarazi zizkion. Tiroz hilko zuela. Tiroz josi zituzten. Lehenengo tiro jasa entzun orduko, lasterka ihes egin zuten. Tiro hotsa. Tiro bakarreko pistola. // zarata 1 iz. Bibrazio irregularrek sortzen duten hotsa, bereziki aski ozen eta nahasia dena. Ik. harrabots; burrunba 2; soinu. Eta honetan, eliza barrutik zarata batzuk entzun ditugu. Berriro, zaldi zarata eta tiro hotsak. Zaratarik gabe, har ezkutuaren antzera, azpilanean ari den denbora iheskorrak erauzi du gure artetik. Deiadar zarata. Zarata haren hotsera etorri da.

tiro(-)hots 166: Elkar 45 (“Apenas entzuten du ezer, ez bada likantropoaren ulua eta tiro hotsaren eztanda, gauaren zulorik sakonenean”), Deia 5 (“Tiro hotsa laburra ohi da”), Berria 65 (“Leherketa eta tiro hotsak entzun genituen, eta helikopteroak ikusi genituen gerturatzen”), EiTB 23 (“Tiro-hotsa akoplatu urrats batzuekin, ate baten kirrinka eta telefonoa esekitzen”), Goiena 2 (“Batez ere tiro hotsak hasten direnean”), Jakin 1 (“Nondik zetozen tiro hots horiek?“), Karmel 9 (“Fusilen tiro-hotsa entzun zen”), Argia 13 (“Stendhalek behin baino gehiagotan aipatu zuen bere idazkuntza jardunean kontzertuaren erdiko pistola-tiroa, eta analogia egiten zuen tiro hots horren metaforaz baliaturik literatur-eleberrietan politikari buruz aritzearekin”), Erlea (“Tiro hotsik ez bizkarretik”), UEU (“Apurtxo bat geroago, ostera, tiro hots bakarra entzuten da”), Uztarria (“tiro hotsak entzun zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

tiro(-)hots 116: Berria 20, Mirentxu Larrañaga 7, Juan Luis Zabala 6, Xabier Montoia 7, Edorta Jimenez 3, Karlos Zabala 3, Joxean Agirre 3, Txillardegi 3, Joseba Sarrionandia 5, Urtzi Urrutikoetxea 2…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handiko kolokazioa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa tiro sarreran.

trumoi hots, trumoi-hots
iz. Trumoia. Trumoi-hots beldurgarriak. Honetan, hasi ziren trumoi hots harrigarriak. Trumoi-hots galanta izan zen eta, gero, berebiziko tximista-saila.

Aztergaia: trumoi-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:007 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TRUMOI-HOTS (V-m-gip; trumonots V; Dv). Ref.: Bon Trueno 415; A (trumoi-ots, trumonots); Elexp Berg. Trueno, ruido de trueno. Trumon ots krubel, oñaztu, suba, garra eta keia ez besterik agiri zala mendi guztiti. Zuzaeta 122. Onetan asi zirean trumoi ots arrigarriak. Añ MisE 143. Lurrun oneetatik datoz oñaztubak ta trumonotsak. Ur Dial 111 (It turmoiak, Dv ihurtzuriak). Eta jarlekutik urteten eben oñaztubak, eta bozak eta trumonotsak. Ur Apoc (V) 4, 5 (Ur (G) turmoi, Ker, IBk, IBe trumoi; He ihurziri, Ip ühülgü, Echn ortots). Gaztela-aldeko / trumoi-ots bildurgarriak. AB AmaE 76. Oñestu ta trumon-ots andiyak zirala. Kk Ab II 170. Trumoi-hotsez bezala, hau entzun nion esaten. IBe Apoc 6, 1 (Ur (V) trumonadiarena lako boz bategaz). Trumoi-ots batekin bezela esnatu ziran. TxGarm BordaB 108. Bat-batera, alako axe gogor, lur dardara eta trumoi-ots! Gerrika 75. Ez dira oraindik ixildu dardara berrien aitzin-gidari datozen trumoi-hots ilunak. MIH 334.

adib: trumoi iz. Tximistari darraion hotsa. Ik. ostots; inusturi; ihurtzuri; ortzantz; trumonada. Tximistak eta trumoiak. Trumoi hots beldurgarriak. Trumoi zalaparta darion hodei beltza. // hots1 2 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Trumoi hots iluna. Oin hotsa. Hitz hots bat aditu zuen, zioena: (...). Afrika-Asietako herri askatu berrien marmar hotsa ez da Europan ikasi dituzten hitzen oihartzuna baizik. Eguerdiko hamabien kanpai hots astunak. Telefono hotsa. Maiz entzuten dira gure artean hileta-hotsak. Turuta-hotsak. Kantu hots alaia. // beldurgarri 1 adj. Beldurra eragiten duena. Ik. izugarri; ikaragarri. Begirada gaizto eta beldurgarria. Trumoi hots beldurgarria. Hitz andana luze eta beldurgarria. Atso hauek beldurgarriak izaten dituk. // izutu da/du ad. Izua sartu. Ik. beldurtu; ikaratu. Hori entzunik, Herodes izutu zen. Trumoi hotsarekin izutu eta ahuspez lurrera erori ziren. Azeriak izutu dituen oilandak. Mikel, osotoro izuturik, ihes irten zen. Jainkoarekin hitz egiteak izutzen zituelako.

trumoi(-)hots 27: Elkar 13 (“Esango litzateke ekaitza baretzera doala Atlantiko gainean, berriro ere motorren burrunba nagusitu baitzaio kanpoko trumoi hots orain urrunagoari“), Berria 3 (“Euskararen aldeko oihu sendoa heldu zen Uribarri Ganboa aldetik, eta hiriburuak bozgorailu lana egin zuen, kilometroz kilometro oihua trumoi hots bihurtu arte”), EiTB 6 (“Gasteizen trumoi-hots berezia eskaini zuten. Inor ez zen besteen gainetik nabarmendu eta jendea ahozabalik utzi zuten hiruek euren abestiekin”), Karmel 2 (“Trumoi-hotsaren orroetan ekiten zion pulpitu-lanari”), Erlea 3 (“Baina ni Durangoz gogoratu nintzen, faxistek zibilak bonbardatu zituztenean, eta Isidrok hiriaren izena esan zuen ozenki, eta orduan beste trumoi-hots bat egon zen, eta beste bat eta beste bat eta beste bat, eta gutxienez minutu batez leherketek pasatzen zen segundo bakoitza markatu zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

trumoi(-)hots 28: Elizen arteko Biblia 4 (“Gero eta ozenagoa zen turutotsa: Moises mintzatu eta Jainkoak trumoi-hotsez erantzuten zion”), Karlos Zabala 2 (“Une hartan, trumoi hots bortitz batek burrunba beldurgarriz bete zuen haitzartea, eta haren oihartzuna zabaldu eta zabaldu egin zen mendien artetik”), Felipe Juaristi 2 (“Trumoi-hotsa entzun eta ia bat-batean oinaztarria ikusi zuen.”), Unai Iturriaga 2 (“Trumoi hotsak esnatu zuenerako gautua zuen.”), Xabier Olarra (“trumoi-hotsak ikaratu egiten zuen”), Iñaki Mendiguren (“Beste trumoi-hots bat entzun zen, eta berehalaxe tximista”), Martin Anso (“Bat-batean, trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean, hotzikara sortzeko moduko aiene luzea entzun da, gizakume baten eztarritik ateratakoa dirudiena”), Agustin Otsoa (“Geroxeago, iluntasunak bere lekua hartu zuenean, egundoko trumoi hots luzea heldu zen zelaietatik”), Patxi Iturritegi (“Gau hartan bi aldiz egin zuen amodioa emazte logalearekin: lehendabizi festa utzi aurretik, eta bigarrenez goizeko seiak aldean, trumoi hotsak iratzarri eta segituan.”), Jose Antonio Mujika (“Moises mintzatu eta Jainkoak trumoi-hotsez erantzuten zion”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa trumoi sarreran.

txistu hots, txistu-hots
1 iz. Txistuaren (musika-tresnaren) hotsa. Txistu hotsari egoki zerraion.
2 iz. Txistua, soinu zolia. Sugearen txistu-hotsera geldi-geldi geratu zen.

Aztergaia: txistu-hots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Lantaldearen proposamena: Z4B:EEBS:008 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Lantaldearen proposamena: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TXISTU-HOTS a) Sonido del chistu. Medelek ere, besteak bezen bizkor ezarren, txiztu-otsari egoki zerraikion. A Ardi 70 (al bailar el aurresku). Ttunttun-soiñuaren artetik txistu-ots berritxuak noiz jaikiko diran zai, neska-mutil gazteak, sail banatan, dantzan asteko pozez. Mok 12. b) Silbido. Sugearen txistu-otsera geldi geldi eldu zan. Or Tormes 57. Bat-batean, txistu- / ots ezaguna, / naiz igaz urrenik / Gaztek entzuna. Ldi UO 38. Zarata ta txistu otsa badakar [egoaizeak] munduaren jaun da jabe bailitzakean. Etxde AlosT 40. c) Sonido sibilante (del habla). Xixtu hotsekin, sibilanteekin, ere bada horrelakorik. MIH 99.

adib: belarriratu da/du ad. Belarrietara heldu edo helarazi. Ik. belarrietaratu. Halako batean, ikaratu ziren batzuk, txistu hotsa belarriratu zitzaienean. Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkit hitzok. Joxe, —belarriratu zidan Anttonek—, Joxe, harrapa ezak hori.

txistu(-)hots 51: Berria 22, EiTB 14, Argi 6, DiarioVasco 5, Elkar 2, Consumer, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

txistu(-)hots 60: Berria, Iñaki Mendiguren, Patxi Iturritegi, Felipe Juaristi, Asisko Frantzizko, Mirentxu Larrañaga, Edorta Jimenez, Ander Irizar, Jose Morales…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da. Komeni da txistu sarreran ere gehitzea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hots.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa txistu sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus