116 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

116.- -eLAKO eta -eN atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan (Sintaxia)

Hortaz, literatur tradizioaren lekukotasuna ikusita, hau da Euskaltzaindiaren erabakia izenak gobernatzen dituen perpaus osagarri jokatuetan erabili beharreko atzizkiez:

  • Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan:
    • Ekonomia gaizki doalako berriak ez gintuzke harritu behar
    • Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako ustean
    • Nork zabaldu du Maite eta Koldo banatu direlako zurrumurrua?
    • Euskara Afrikatik datorrelako hipotesiak indarra galdu du azken urteotan
    • Berriro elkar ikusiko dugulako esperantza ez dut galdu
    • Maite gaituztelako seinale da egin diguten harrera beroa
    • Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut galdu
    • Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa.
  • Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan –eLAREN, –eNEKO edo –eNAREN atzizkiak erabiltzea, ez baitute literatur tradizioan aski den adinako lekukotasunik. Beraz, gisa honetako perpausek ez dute lekurik euskara batuan:
    • *Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar
    • *Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zeneko ustean
    • *Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper