115 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

115.- Zehargaldera orokorretako aditz-atzizkia: -(e)n eta -(e)netz (Idazkera eta morfologia)

  1. Zehargaldera guztietan bezala, zehargaldera orokorretan ere aditzak –(e)n forma hartzen du, eta aski da atzizki hura, zehargaldera ongi osatzeko, nahiz harekin batean ea edo ote bezalako beste zenbait indargarri ere erabil daitekeen:

    a) Ez dakit zuzen mintzatu naizen
    b) Galdetzera noa ea norbait azaldu den

  2. Halere, zehargaldera orokorreko aditzari atzizki indargarria erantsi nahi bazaio, anbiguitaterik sortzen ez duen –(e)netz atzizkia erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako:

    a) Begira iezaiozu ongi ea gaitzik ageri duenetz
    b) Askotan banago gizon horrek besterik ikusten ote duenetz
    c) Ez dakit ikusi dugunetz

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper