Beñat Oihartzabal euskaltzaina emeritu bilakatu da
- Beñat Oihartzabal idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala.
- Horrela, ordezkoa aukeratzeko izena emateko epea ireki da, Oihartzabalen hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko Bilkuretan jasoko direla.
Irakurri gehiago: Beñat Oihartzabal euskaltzaina emeritu bilakatu da Iruzkin berria idatzi
Andres Urrutia: "Piarres Lafittek sare intelektual bat sortu zuen garai zailetan"
- Euskaltzaindiak bere webgunean eskegi du Piarres Lafitte euskaltzale, idazle eta euskaltzain osoaren artxiboa. Egundoko bilduma dokumentala da Lafitterena, ezinbestekoa Euskal Herriko euskalgintzaren historia ezagutzeko.
- Neurri batean, Georges Lacomberen artxiboaren segidako lantzat har dezakegu, harekin osagarria guztiz, bi-biek Ipar Euskal Herriko historia, literatura eta euskalgintzaren iturri-dokumental mamitsu eta garrantzitsuak biltzen baitituzte.
- Azalpen-bideoa hemen: https://labur.eus/LNV8V
Eguneratu egin da 'Euskara Batuaren Eskuliburua' (EBE)
- 196. arau berria dela eta ('EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak (Idazkera eta morfologia)'), Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) berrikusi eta egokitu egin behar izan da atal batzuetan.
- Egokitzapen horiek bi fitxa hauetan islatu dira batez ere: laburdurak (985. fitxa) eta siglak (1273. fitxa). Eta beste hauetan ere findu behar izan dira kontu batzuk: izen berezi batzuen deklinabide-arazoak (872. fitxa), -r letraren hitz-bukaerak sortzen dituen zalantzak (1243. fitxa) eta tituluak eta kidekoak (1309. fitxa).