Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

El Cerrado de Cumba - Lekuak - EODA

El Cerrado de Cumba (Aurkintza)

Entitatea:
Orografia/Aurkintza
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Moriones
  • el cerrado - (1847) NAN.PR.OIB , 119. k.
    (...)
    ...en el sitio que llaman el cerrado
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • cerrado - (1988) JIM.ESTN , 62. or.
    (...)
    IV. Encuesta toponomástica [en Euskera, núm. 33, Bilbao: Euskaltzaindia, 1988, pp. 289-301] (...) 6.3.12. Finca cerrada con muro (Cerrado).
    (...)

    Zer: Osagai toponimikoa
    Non: --
    Jatorria: JIM.ESTN

  • cerrado (de cumba), el - (1994) OV.11 , 677-678
    (...)
    Cerrado izenak, J. Juríoren arabera [THET, 79-80. orr.], 'atedun harrizko murru batez hesitutako lantze-eremua' adierazten du. Agirietan ikus daitekeenez lantze-eremu hori baratzea, ardantzea, olibadia...eta beste izan daiteke. Euskaraz izan duen erabilpenari buruz honela diosku aipatu ikerleak: "la voz romance fué aceptada sin reservas en medios euskaldunes navarros, descubriéndola frecuentemente con artículo (zerradoa), postposiciones de distinta índole (zerradokoa, zerrado guibela, zerrado ondoa, zerradopea), o adjetivos (zerrado berezi)" [Id.] Hitz honek izan zuen harrera ona, autore beraren arabera, lur-jabeen aberastasunari (eta honek ematen duen botereari) zor dakioke. Gure eskualdean, euskaraz, Zerradogibela dugu Eslaba eta Ezporogin, Zerradogibeleta Eslaban, eta Zerradopea eta Zerradoxarra Lergan. Erdaraz, besteak beste, (El) Cerrado dugu Arteta, Eslaba, Kaseda, Lerga, Moriones, Sabaitza eta Uxuen, eta Los Cerrados Eslaba, Ezporogi, Oibar, Uxue eta Zaren. Cerrado-ren beste baliokide euskaldun jator bat Xulapaingo Nabatz herrian dugun Ormetxi izan daiteke (Ormaerchia 1629an [PRA-Ihaben, 8. k.]). Honekin zerikusia izan dezakete, besteak beste, Galipentzuko Ormakieta, Uxueko Ormaizkieta [Dena den, hau Orba-ren eratorri bat ere izan daiteke. Ikus -eta atzizkiari eskaini atalean honetaz dioguna.], Ezporogiko Ormaxarreta, Eulzko Ormaketa, eta Olaibarko Ormakibere-k [Eleizalde, LVTV. J. P. Duvoisinek zerradoa-ren esanahikidea izan daitekeen zerrakia darabil: "Ez dut erran nonnahi erein behar dela. Larreki asko bada arbola ondo bat gabe. Bertze hainitz toki ere phezoinez ingura daizteke. Eta balio du segurki zenbait urthez halako zerrakietan aziendarik ez alharaztea, ezen arbolak laster nausituko dira eta orduan izanen da bazka eta oihan ona", Laborantzako liburua, Euskal editoreen elkartea, Zarautz, 1986, 170. or. Zuberoan, berriz, zerrategia erabiltzen da, baina hauek egurrezkoak bide dira. Honela mintzo da Zuberoako Andoze ibarreko leku-izenak aztertzen ari delarik Txomin Peillen euskaltzaina ("Andoze ibarreko leku izenak", FLV, 1991, 57, 89-105. orrialdeak. Azpimarrak gureak dira): "Gero etxetik goitik iratze (garo) egiteko leku bat, itxia zegoena aintziña Oixteneko zerrategía da" (93. or.) eta aitzinago: "Gero etxe horrek (Axtégi-k) badu hesiz inguratutako garotegia Axtégiko zerrategía deritzaiona"(95. or.) Autore honek izen arruntzat ere ibiltzen du: "Etxe horren inguruan zeuden "gaztañaztoia" "etxapea, eta etxabürü" erosi zituzten gure askazgoako Dordarragatarrek, denbora berean etxetik goiti zen zerrategia, eta Burigiariko bordaltea"(97. or.). Edozein moduz, kontua ez dago erabat garbi, eta izen arrunt eta berezien arteko mugan hobeki kokaturik legoke, agian: "Izen arrunten eta bereizien muga ez da errez ikusten. Esate baterako etxalde zelaia denean beti okholü belardia edo soroa bada, erdizka artoz landatzen zena: norbaitek esan lezake "gure okholü txipia" izen arruntez edo besteak Bentaberríko okhólü handía izen bereiziz. Izen horien artean sar genezake "zerrategia" etxe alboan den iratze edo garo-lekua, itxia eta etxeko ardien bazka izan ditekena, halaber "larre" zerratua ez den bazka lekua" (100. or.)]. El Cerrado de Cumba [Cumba Morionesko deitura da.] errepide ondoan dago, goiko aldean, herrira iritsi aitzinxeago. Honen parean, errepidearen azpiko aldean La Mazuela dugu.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

 

  • El Cerrado (alonimoa)
  • El Cerrado de Cumba, El Cerrado (gaztelania)
UTM:

				
Koordenatuak:

				

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper