-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak
Nola idazten dira mota, sail, maila, kopuru, multzo eta gisako hitzekin osatutako hitz elkarteak? Arau bereziren bat dute horiek?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak
‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak
Nola idazten da euskaraz erdarazko ex- aurrizkiaren ordaina den ohi partikula: marratxoarekin ala gabe (irakasle ohi / irakasle-ohi)?
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, karaktereak > markak
Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.
Zalantza-mota:
lexikoa > orokorra, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > markak