‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.
Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.
Euskaltzaindiak oraindik arautu gabeko gorabehera da <i+i> sekuentzien sailekoena. Hiztegian, bada bi i-rekin ageri den hitzik ([EH:antiinperialista]), bada -i- batera ekarria denik ere ([EH:azpidatzi]), eta bada marratxoarekin ageri denik ere ([EH:azpi-indize]). Galderako erdiiraunkor ez da ageri hiztegian.
Zernahi dela ere, komeni da jakitea horrelakoak bi i-rekin ematen dituztela bai EBEk ("erdi" (EBE)) eta bai Euskalterm terminologia-bankuak ere (eta bankuko adibideen artean ageri da, hain zuzen, hemen auzian dena ere): erdiiraunkor, erdiireki, erdiiragazkor…
Data: 2022-03-29
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.