JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: ez-bidezko/gaizki

Berridazketa batean, honako zalantza hau sortu zait: Zenbaitek droga legeztatzea ez du bidezkotzat jotzen esaldia berridaztean, Zenbaitek droga legeztatzeari ez bidezko deritzo idatzi nahi izan dut. Badakit arazoa konpontzeko aukera dudala ez bidezko horren ordez gaizki jarrita, baina jakin nahi nuke ea zuzena den ez bidezko erabiltzea.

Esaldi zuzen eta egokia hau da: Zenbaitek ez deritzo bidezko droga legeztatzeari. Bestalde, Zenbaitek droga legeztatzeari ez-bidezko deritzo esaldia gramatikalki zuzena da, baina ez da egokiena.

Bidezko adjektibotik ez-bidezko adjektiboa atera daiteke, ez partikula jarriz eta marratxoz lotuz. Modu horretakoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide hauek: Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > marratxoa

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > markak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper