Joan berri naiz ala joan berri dut?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak
Merezi izan aditza dela eta, ontzat ematen ditut honelakoak: Mikelek saria merezi du. Sanferminetara joatea merezi du. Donostiako Parte Zaharrera joatea merezi du.
Baina beste perpaus hau (Euskaltzaindiaren 31. arauan esaten denaren kontra doana) ontzat eman al daiteke?: Arestian aipatutakoak (hau da), Donostiako Parte Zaharrera joateak, merezi du.
Zalantza-mota:
morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzenak al dira harritzen naiz horrela izatea, harritzen naiz horrela izateaz, harritzen nau horrela izateak esaldiak? Eta harritzen zait horrela izatea zuzena da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Bakean utzi zer da: du ala dio aditza? Alegia, utz nazazu bakean ala utzidazu bakean?
Bestalde, berdin izan nola jokatzen da: berdin dit ala berdin zait?
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > adberbioak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak
Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak