Nola adierazi, euskara txukunean, llamar al ascensor?
Ez dago arazorik euskaraz deitu aditza erabiltzeko. Beraz, igogailua(ri) deitu, aditz hori du-dio aditza baita (Ipar. du ad., Heg. dio ad.) [EH:deitu].
Beste modu batzuetara ere esan daiteke, jakina: adibidez, igogailua igoarazi/iganarazi//jaitsarazi.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.