35 emaitza uzta bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

uzta
1 iz. Laboreak eta fruituak biltzea. Uzta denboran. Ereile gaiztoetan dago azaro txarra, eta gero uzta soila eta hutsa. Zuen bizia izan ez dadin uzta gabeko uda bat. Arroza, bakailaoa eta piperra osagai dituen platera uzta garaian jaten zuten antzina Arabako Errioxako upategietan. Gari uzta. Udazkena gerturatu ahala, sagar-uztaren garaia hurbiltzen da. Uztan bildutako mahats kopurua jaitsi egingo da.
2 iz. Laboreak eta fruituak biltzeko garaia. Urtero Elizondora jotzen zuten uzta aldean. Uzta arratsalde luzeetan. Urrian izaten zen datilen uzta.
3 iz. Biltzeko diren edo bildu diren labore eta fruituen multzoa. Uzta bilketa. Uzta-biltzaileak. Goizaldean, uzta-biltzeari hasiera eman aurretik. Azken hiru hamarkadetako sagar uztarik onena izan da hau Euskal Herrian. Fruitu-uzta handia.
4 iz. Norbaitek edo zerbaitek utzitako emaitza. Azkueren bizitza (urtez eta lanez ugaria) bukatu zenean, uzta aberatsa utzi zigun bildurik. Adibideen uzta emankorrago agertzen da alor horretan.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta.

Aztergaia: uzta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
uzta bildu
du ad.-lok. Nafarroako Erriberara uzta biltzera ere joan izan dira zuberotarrak. Aste honetan hasi dira aurtengo uzta biltzen. Uzta ugaria bildu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: uzta bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

uzta egin
ad.-lok. Uzta bildu. Abantaila hori funtsezkoa da ekoizle txikientzat; era horretan, ekoizteko beharrezkoak diren gai eta lanabesak erosteaz gainera, uzta egin arte bizirik iraun ahal izango dute. Profetek eta Joan Bataiatzaileak landu zuten lurra; orain heldu dira apostoluak, haiek landu eta ereindako lur hartan uzta egitera, garia biltzera.

Aztergaia: uzta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UZTA EGIN. Cosechar, recoger la cosecha. v. uztatu. Beha diozozue aireko hegastinei, ez baidute hek egiten hazillik ez uztarik. He Mt 6, 26 (Dv uztatzen). Egizu uzta, [...] zeren lurreko uzta zorhitua baida. He Apoc 14, 15. Uzta egiten duenak errezebitzendu bere golardea. TB Io 4, 36. Erein eztudan lekuan uzta egiten dudala. Ir YKBiz 369. Aiek landu ta ereindako lur artan uzta egitera, garia biltera. Ib. 72n. (Uso fig.). Nola ordukoz jendia zeguan beti prest Franziskoren itzaz uzta egiteko, bata bestiaren leia izandu zan txit aundiya, itz on oriek nork beretzat arturik, lumaz izkiribitzeko oroitzapen bat bezela. Bv AsL 111. (Con determinantes). Uzta ederra egiñ baitzuten: / Bihiz bethe soillaruak. Gy 141. Xoriek ez dagite hazilik, uztarik, / eta badute zer jan. Ox 70.

uzta egin 3: Elkar (“Lan harrigarria zen, eta uste dut oso jende gutxik pentsatu duela horretaz, alegia, zenbat gauza txiki diren beharrezkoak gari uzta egin, bildu, ontzen utzi, maneatu eta ogi bakar bat egiteko”), Consumer (“Abantaila hori funtsezkoa da ekoizle txikientzat: era horretan ekoizteko beharrezkoak diren gai eta lanabesak erosteaz gainera, uzta egin arte bizirik iraun ahal izango du, zekenen merkatura jo beharrik izan gabe eta zorpetzearen gurpil eroan sartu gabe“), Erlea (“Bestela esanda, bada hazteko aroa, eta bada uzta egitekoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uzta egin 4: Herria 2 (“Uzta egiteko egunak etorriko dira eta laboraria esperantzaz betea da”), Joseba Urteaga (“Udan belarra mozten zuen, uzta egiten zuen”), Pello Zabala (“Izan ere, sasoi honetarako laborearen uzta egitear izan behar zuten orduko nekazariek”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago oso hedatua, baina kolokazioa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uzta sarreran.

uztai
1 iz. Biribilean itxitako lerro baten forma duen gauzakia. Upelaren uztaiak. Joareak abereei lepotik esekitzeko uztaiak. Ez da denbora asko ikusten zirela emakumeen bular inguruan uztai handi batzuk. Zorro horren ahoa burdin uztai batez ixten zen. || Giza uztai baten barruan, danbolinaren aldamenean.
2 iz. Arkua. Uztaitik gezia bezala.
3 iz. Ibilgailuen gurpilen metalezko ingurua. Ik. hagun2. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia.
4 iz. Saskibaloian, saskiaren ahoa eratzen duen euskarria. Argentinarra da taldeko izarra, eta horrek ere uztaitik urrun jokatzen du erasoan. || Uztaipean bikain mugitzen da, eta bera da taldeko saskiratzaile nagusia.

Aztergaia: uztai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

uztai, arku; soinu-uztai.

Jatorrizko forma

uztai, arku; uztai baten gezi, arku baten gezi; zirkunferentzi uztai, zirkunferentzi arku.

uztail
1 iz. Urteko zazpigarren hila. Uztaileko lehen egunak ziren. Datorren uztailean. Uztail beroa, uztail ederra, guhaur ontzen gaituena!
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren zazpia. Iragan uztailaren 15ean. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, uztailak 25, asteartea.

Aztergaia: uztail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HilIz 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

uztailari
1 iz. Arkua eta gezia erabiliz borrokatzen zen soldadua.
2 iz. Arkuarekin geziak jaurtitzen dituen kirolaria.

Aztergaia: uztailari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

uztailari 1, Zait Plat ("Ango gezilari, uztailari, burrukalari, lasterkari-ta omen dituzu ederraren eredurik bikainenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uztailari 4: Euzkadi 1934 (Sal 60,6: "Uztallarijakandik igesi buakez, ire autetsijak gaizkatu daikezantzat" — BiblE: arkularia); Zait (OEHko testuinguru berean); I. Berakoetxea 2 ("uztailariak ikusten du muga azkengabearen bidean", "uztailariaren esku-tenka pozerako bedi: Egan dijoan gezia aiña maite bait du Berak geldi ta sendo dagoen uztaia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uztailari : DRA (usufructuario — Hb) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, eta Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arkularia.

uztaldi
iz. Uzta biltzen den aldia. Marihuanaren uztaldian, udan eta udazken hasieran, kolore guztietako poliziak kalamu landareak atzematen eta landatzaileak atxilotzen ibiltzen dira.

Aztergaia: uztaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uztaldi 3: JKort Erl II ("Erleak [...] uztaldi betean ere, bear ainbat zama iasotzeko, orduerditik ordu beterako epea bear izaten omen du"), L. Dorronsoro ("Bere uztaldia eta mahats bilketa egin zituelarik, astindu zituen Zoramenek kriskitinak"), Hizkuntza/6 ("Kakaondoa urte osoan zehar loratzen da eta lau uztaldi eman ditzake urtean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

uztaldi : AB38 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uztaldi : ElhHizt (1 uztaldi: [temporada de] cosecha; 2 uztaldi: yugada, huebra), HiruMila (1 huebra de tierra, obrada de tierra, yugada de tierra; 2cosecha considerada como producto de una estación; 3época de cosecha), DRA (1 huebra de tierra, obrada de tierra, yugada de tierra; 2 cosecha considerada como producto de una estación), PMuj DVC (1 abdicación; 2 tiempo de la cosecha; 3 jornada, fanega, yugada, aranzada); uztaldikari : Lh DBF (laboureur qui tient la charrue) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

uztao
iz. Rumex generoko belar landarea (Rumex sp.); bereziki, landare sustrai-luzea, hosto zabal eta luzeak dituena, baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Rumex crispus). Ik. lapaitz; mingarratz. Lore eta barazki artean uztaoak, pasmo belarrak eta barrabas belarrak enbarazu egiten dute.

Aztergaia: uztao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

uztao : HiztEn (Bot.), LurE (ik. lapaitz), Euskalterm 2 (uztaoaren familia 1 'poligonáceas', uztao 1 'acedera'); uztao handi : HiztEn (AS Bot.); uztao txiki : HiztEn (AS Bot.), Euskalterm 1 (acederilla) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: uztao txiki; mingarratz txiki: Rumex acetosella. / Ik. Izendegian uztao txiki fitxaren hustuketa; usta(belar) : X. Kintana Hizt80 (acedera).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uztao : ElhHizt (Bot. acedera), HiruMila (Bot. acedera); uztao handi : ElhHizt (AS Bot. acedera); uztao txiki : ElhHizt (AS Bot. acederilla) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. lapaitz; ahago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

Landare eta animalien taxonomi izena

Rumex sp.

uztapiku
iz. Fruituak urtean birritan ematen dituzten pikondoetan, lehen fruitua.

Aztergaia: uztapiku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'Ficus carica-ren fruitua'.

uztar
iz. Ipar. Ostikoa. Uztar batez irrintzika du jotzen zaldiak.

Esaera zaharrak

Fereka ezak astoa, emanen dik uztar.

Aztergaia: uztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ostikoa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ostikoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Gurean (herrian), b-z: “buztarka”: ‘ostikoa’; azkeneko buztarkak esamoldea, zerbaiten bukaera adierazteko. (2009-12-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: dakidanez zaldi, asto eta mandoek bi zangoekin ematen duten ostikoa da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): hiztegia osatzean gehitzekoa. Ez da, horrenbestez, onartu.

uztar-behi
iz. Lanerako erabiltzen den behia. Zure alaba hau Artizarra zen lehen; orain, berriz, uztar-behia bezala lepoa makurtzera behartu duzu.

Aztergaia: uztar-behi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

behi iz. Etxe ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena, abere moten artean larriena; abere horren eme heldua, bere esne eta haragiagatik hazten dena (Bos taurus). Ik. zezen. Behiaren umea. Behi batek bost ume egiten ditu. Behi beltza. Behiaren errapeak. Behiak marru egiten du. Esne behia. Uztar-behia: uztartzen den behia. Hori behia baino lehenago uztarria ekartzea da. Behi hazkuntza. Behi esnea, haragia, larrua. Behi esneduna. Behi askak. Behi gorotza. Behiak zaintzen ditu. Behia susara dago. Behiak jetzi. Behi taldea, andana. Behiak bazkatzen. Behi antzua bezala zela. Behi beltz izu haiek. Etxe behiak eta behi basatiak. Bibliako zazpi behi gizenak eta zazpi behi argalak. || Esr. zah.: Ardi adarduna eta behi sabelduna. Lagunaren behiak erroa luze. Behiaren erroa jetziago, luzeago.uztar-behi iz. Lanerako erabiltzen den behia. Zure alaba hau Artizarra zen lehen; orain, berriz, uztar-behia bezala lepoa makurtzera behartu duzu.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Kendu adibidea eta azalpena, sarrera gisa jasoa baitago.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-behi.

uztar-idi
iz. Lanerako erabiltzen den idia. Uztar-behi edo uztar-idiekin lanean dabilenari ere itzaina deitu ohi zaio. Artean ez zekien uztar-idi batekin soroko lanak egiten baizik. Bost uztar-idi erosi ditut.

Aztergaia: uztar-idi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-idi.

uztardura
iz. Uztartzea; uztartzen duen lotura. Eta elkarri josiak izanen dira azpitik gaineraino, eta uztardura batek edukiko ditu guztiak.

Aztergaia: uztardura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+d-.

uztargi
iz. Ostadarra. Kolore ederrez beteriko uztargia.

Aztergaia: uztargi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. erabakia s.u. ostargi:

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ostadarra'.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

ostadarra. Cf. ostargi 'zeruko argitasuna'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Bizk. ustarku / ustruku 'ostadarra' adierarekin oso arruntak, eta ostargi eta ostarku aldakiak ere. Beraz, ustargi edo ostargi hobestekoak.

 - [E208]: uztargi h. ostadar. || Batasunerako utziak ditugu jada ostadar eta ortzadar.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16):ez da onartu oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-23) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

uztargile
iz. Uztarriak egiten dituen eskulangilea. Uztargilearen lantegian.

Aztergaia: uztargile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

uztargintza
iz. Uztarriak egitea; uztargilearen lanbidea. Pedro Josek laurogei urtetan ere uztargintzan jarraitzen zuen.

Aztergaia: uztargintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

uztariztar
1 adj. Uztaritzekoa, Uztaritzeri dagokiona.
2 iz. Uztaritzeko herritarra.

Aztergaia: uztariztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa. Cf. EArauak 108: uztariztar.

uztarka
adb. Ipar. Ostikoka. Mandoa uztarka hasi zen.

Aztergaia: uztarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ostikoka'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ostikoka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Gurean (herrian), b-z: “buztarka”: ‘ostikoa’; azkeneko buztarkak esamoldea, zerbaiten bukaera adierazteko. (2009-12-10)

uztarkari
adj. Ipar. Ostikolaria. Egon hadi zaldi uztarkari hartarik hamar urrats gibelago.

Aztergaia: uztarkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm. // Ik. ap. DRA uztarkari : Etcheb MGaric ("Egon hadi zaldi uztarkari hartarik hamar urhats gibelago, elefant oiestu hartarik mila urhatsetan").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ik. H. Knörr-ek jasotako beste lekukotasuna, Herr 1996: "... alderdien buru direnek dituzte hautagaiak berexko eta baztertzen ahalko dituzte asko umilak ez diren batzu, doi bat ñapurrak edo uztarkariak".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uztarkari : HaizeG BF, Lh DBF, DRA (coceador), PMuj DVC (coceador, cocero) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ostikolaria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta da. Ikus "Egon hadi zaldi uztarkari hartarik hamar urhats gibelago...". J.B. Etxeberri, M. Garikoitz, 180, Retanak aipatua. Cf. orobat: "... alderdien buru direnek dituzte hautagaiak berexko eta baztertzen ahalko dituzte asko umilak ez diren batzu, doi bat ñapurrak edo uztarkariak". Herria, 12.IX.1996'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): 'sartzea ez da onartu'.

uztarketa
iz. Uztartzea. Rock klasikoaren eta blues doinuen arteko uztarketa egiten du talde horrek.

Aztergaia: uztarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): uztarketa 86: Berria 46 (adib.: “baina lan batek zerbait esan eta esanahi horrekin bat datorren modu batean esan behar du, eta bi ezaugarri horien uztarketa guztiz propioak izan behar zaizkio artistari”), EiTB 31 (adib.: “cava eta xanpain sektoreetan egindako berritasunak, ardoaren oinarrizko erabilera, ardo eta gazten uztarketa, segurtasun informatikoa edo merkaturatzea sare sozialetan”), Jakin 7 (adib.: “Oso esanguratsua da Landak alde maskulino nahiz alde femeninoen alderdi baikorren uztarketa nola egiten duen”), Argia 10 (adib.: “Uztarketa hori baina, jario propioa erdiesteko erabili zuen”), DiarioVasco 5 (adib.: “Euskal Kulturan hain presente dauden dantza eta euskal literaturako poesiaren arteko uztarketa izan du helburu Oinkarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: uztarketa 55: Berria 47 (adib.: “Hurrengo astean, Oconek atal guztiak elkartu eta uztarketa lana egingo du”), Jon Alonso (“berdin baitzen zer alderdik, zer enpresak edo zein familia ahaldunen arteko interes-uztarketak lagundu zioten unean uneko kargura igotzen”), Edorta Jimenez (“uztarketa horretaz hitz egina da enbaxadorearekin”), Ana Urkiza (“Eta bien uztarketa da idaztea”), Patxi Iturritegi (“estreinakoz rock klasikoaren eta doinu elektronikoen arteko uztarketa sofistikatu eta erakargarria plazaratu zuelako”), Ibon Uribarri (“Humek egin zuen legez kausaren adigaia gertatzen dena eta bere aurretiaz denaren uztarketa”), Joxe Azurmendi (“Heredentzia krausistan arrunta izan den positibismo eta idealismo uztarketak erraztu bide du Espainiaren asmaketa hori”), Iñigo Aranbarri (“Dudarik gabe, "ciudadanos vascos" eta "en Lapurdi", bien arteko uztarketak”), Xabier Arregi (“diskurtsoak aztertzean ikusten dela itxuran hain sendoa den hitzen eta gauzen arteko uztarketa ahultzen dela”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

uztartze arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta uztartze arautuarekin batera jasotzekoa.

uztarkide
iz. Abere batentzat, uztarrian kide duen aberea. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi.

Aztergaia: uztarkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

uztarko
iz. Ipar. g. er. Ostikoa, uztarra.

Aztergaia: uztarko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Goietxek bakarrik erabili du, esku arteko testuetan; onar litekeela uste du lantaldeak, azalduz: "iz. Ipar. g.er. 'uztarra, ostikoa'".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: uztarko iz. Ipar. g.er. `ostikoa, uztarra'.

uztaro
iz. Uzta biltzeko sasoia. Uztaroan dator beti ekaitzik handiena.

Aztergaia: uztaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
uztarpe
1 iz. Uztarriaren azpia. (Leku atzizkiekin, singularrean). Idiskoak lepoa uztarpean gatibu zuen. Uztarpeko aberea. Emazu lepoa uztarpera, eta alboan jarriko dut nik ere nirea.
2 iz. Mendekotasuna. Uztarpetik askatu. Deabruaren uztarpe gogorrean.

Aztergaia: uztarpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: uztarpean, uztarpeko, uztarpetik.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

uztarperatu, uztarpera/uztarperatu, uztarperatzen
du ad. Uztarpera eraman, uztarpetu. Uztarperatu eta gero, bere mendean jopu eginda dauka.

Aztergaia: uztarperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

uztarperatu, uztarpera(tu), uztarperatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

uztarperatu, uztarpera(tu), uztarperatzen.

uztarpetu, uztarpe/uztarpetu, uztarpetzen
du ad. Uztarpean ezarri; menderatu. Hobe genuke ikasiagoengandik ikasi, asmatu berri ditugun legeen azpian arrotzak uztarpetzen saiatu baino.

Aztergaia: uztarpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

uztarpetu, uztarpe(tu), uztarpetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

uztarpetu, uztarpe(tu), uztarpetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu.

uztarrarazi, uztarraraz, uztarrarazten
du ad. Uztartzera behartu. Uztarrarazi zituen idiak.

Aztergaia: uztarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

uztarrarazi, uztarraraz, uztarrarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

uztarrarazi, uztarraraz, uztarrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

uztarri
1 iz. Zurezko atal sendoa eta landua, idi, behi edo kidekoei, lanerako lotzeko, lepo gainean ezartzen zaiena. Uztarria lotzeko larruzko lokarria. Bota zuen uztarria, uhalak urraturik. Zure uztarri bigunari lepoa uzkurtzeko. Ez gara uztarri bereko eginak.
2 iz. Zapalkuntza edo mendekotasuna dakarren gauza. Ik. morrontza 2. Legearen uztarria. Uztarriaren azpian (Ik. uztarpe). Ezkonduak, beren borondatez, uztarri baten azpian jartzen dira. Nire uztarria biguna baita, eta nire zama arina.
3 iz. Elkarrekin uztartzen diren abereen bikotea. Uztarri bi ari ziren lanean Eperzelaietako soroan.

Aztergaia: uztarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

uztarri, buztarri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: uztarri motz

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

uztarri motz.

uztarri motz
iz. Abere bakarrarentzako uztarria.

Aztergaia: uztarri motz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu uztarri bakar, u. motz lexiarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uztarri bakarrean behin jaso da (I. Arozena: "Euskalzaletasuna eta abertzaletasuna elkar lanean arituz aurrera aterako da gure hizkuntza, uztarri bakarrean gure hizkuntzak ez duelako aurrera egingo..."); uztarri-motzean bitan (Basarri: "Uztarri-motzean (...) Auek dira larunbatean jokatzekoak (...) Biar, larunbata, asiko da Errezil-go Dema Sariketa, uztarri-motzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

uztarri bakarreko 'solitario': Euskalterm 1; uztarri motz : AB50, Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: uztarri-motza : PMuj DVC ('yugo para una vaca'); cf. Ostolaza Oroipen-kutxa, 65: "Leenengo, bostortzekoa edo karrama pasa. Karrama, amar ortzekoa izaten zen. Bostortzekoarekin, abere edo bei bat ibiltzen zen, uztarri motxean . Karramarekin, bei parea".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. uztarri motz erabilia den; eta uztarri bakar(rean).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

motz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

uztarri sarrerari dagokion azpisarrera.

uztarrian
adb. Uztarrian loturik. Herriko plazatik behera jaisten zen, idiak uztarrian atzetik zituela. Idi parea uztarrian eta gurdia atzean.
Loturak

Aztergaia: uztarrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UZTARRIAN (Estar, etc.) uncidos. Cf. uztarrian. --Ja ja iii! Eztula ta Burukomiña uztarrian. --Baneuka ta Balitz. --Eroko ta Nagiko. Ag G 302. Alorrean, girotan lan egiten denean, ikusirik dauzkat askotan sei alimali gizen uztarrian. Or Mi 90. Idiak buztarrien. Gerrika 220.

def: uztarkide iz. Abere batentzat, uztarrian kide duen aberea. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi. // uztartu 1 du ad. Uztarrian lanerako lotu. Ez zaitut nik uztartu gurdia erabiltzeko, eta bai bakarrik hezteko zure lepo gogorra. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi. Egun batez gure xaharra joan zen, behiak uztarturik orgari oihanera oteketa. Sokrates sofistekin elkartzea idia astoarekin uztartzea litzateke. // uztartze 1 iz. Uztarrian lotzea. Musiken eta hizkuntzen uztartze horrek giro ezinago goxoa sortzen du.

uztarrian 20: Elkar 2 (“idiak uztarrian”), Berria 6 (“Oraingo erronkak sakonagoak dira: aldaketak uztarrian bultzatu”), EiTB 2 (“Kontua da sozialistek zenbateraino onartuko duten PPren uztarrian lotuta egotea”), Jakin (“Jakituria eta apaltasuna eskutik helduta, lanerako gaitasuna eta eskuzabaltasuna uztarrian jarririk”), Argia 9 (“Egoerak debaluatzea eskatzen dionean, Greziak ezin du, preso da moneta bakarraren uztarrian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uztarrian 16: Herria 3 (“Ortzegunean, aratseko 8-ak eta erdietan,Ortzaizen, Denen-Etxea gelan, mintzaldi eta eztabada, gaia ‘Etxea eta lurra, uztarrian ala soka-tiran?’”), Berria 2 (“Aldi berean, beste behin Espainia aurrera eramateko prest agertu zen, baina taldekideei ere uztarrian denek egin behar dutela bultza gogorarazi zien”), Elizen arteko Biblia 5 (“Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari. Lotu ikuiluan haien txahalak”), Itxaro Borda 2 (“Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten”), Pello Zabala 2 (“San Anton egunez debekatuta zegoen abereak lotzea: uztarrian lanerako, alegia”), Jose Morales (“Nola zaldiek eta bestelako zamariek senez ezagutzen baitute uztarrian lotzen dituena, nik ere halaxe sumatzen dut badela jaun bat gauza guztiak bere mende dituena”), Patziku Perurena (“Dena dela, arra eta urruza elkarrekin uztarrian sekulan ez ditut aditu, ez Basaburu aldeko usarioan, ez beste inongoan; ar/emeak beti zakur, katu, mando, asto, hegazti eta abar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Modu figuratiboan ere erabiltzen denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uztarri sarreran.

uztarriko
adj. Abereez mintzatuz, uztarturik erabiltzen dena. Haietakoren bati gertatzen bazaio uztarriko abelgorririk hiltzea, jarriko diote ordaina.
Loturak

Aztergaia: uztarriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UZTARRIKO. "Uztarrikuak, (las vacas) para el trabajo" Iz ArOñ. v. UZTARPEKO. Ezen asto eme uztarriko batek [...]. Lç 2 Petr 2, 16. Asto emearen eta uztarrikoaren ume arraren gainean iarria. 'De celle qui est sous le joug'. Lç Mt 21, 5 (Ip üztarrikuaren hümen gañen; He ustarriaren azpian, Ur uztarriaren azpian, IBk asto zamari baten, IBe zamarikume baten). Bazituen berrogoi milla zamari uztarriko, bertze hamabi milla azpiko. Lg I 329 (Lard 210 berrogei milla zaldi uztarriko edo kotxeak eramateko). Beretakoren bati gertatzen bazaio [...] uztarriko abelgorririk [...] illtzea, [...] jarriko diote ordaña. Izt C 236s

uztarriko 7: Elkar 4 (“Ñabardurak ñabardura, kolonoaren jarrera eta jokabidea estatu etnokratikoaren uztarrikoa izan ohi da”, “uztarriko aberea”), Consumer (“Labar eta amildegia nonahi, mandazainak enborra aukeratu eta uztarriko kateei erantsi die”), Argia (“Hiruko uztarrikoenetan bezala, fintzea da fruitu horien ardoetan lanik kitzikagarriena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uztarriko 4: Herria (“Laborari etxaldetan, uztarriko behi guti orai, trakturra denetan nagusi”), Patxi Ezkiaga (“Itzainak, uztarriko idiak askatuta, beren gisara utzi zituen, lasai-lasai, leku berde atsegin hartan barrena; leku hezea eta berotu gabea zen; beregana atseden hartzera deika bezala ari zen, ez noski Don Kijote bezala buru aldaturik zetozenei, ezkutaria bezala erne eta zuhur zetozenei baizik”), Aingeru Epaltza (“Horiek guztiak iraganda, hondarrak baizik ez ziren gelditzen soberakin, eta kontua ez zen burutza berriak sortzen segitzea, administrazioan itzainak uztarrikoei nagusitzeraino”), Elena Touyarou (“Monestier eta haren gizonak zenbait egun egon ziren Saran, eta herriko egoitza guziak bederazka miatu zituzten, familia bakoitzaren ontasunak zerrenda batean idatziz; bestalde, bahitu zituzten armak, jatekoak, orga pare zenbait beren uztarriko idiekin, bai eta ohe estalkiak edo beste edozein jantzi bero”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uztarri sarreran.

uztarroztar
1 adj. Uztarrozekoa, Uztarrozeri dagokiona.
2 iz. Uztarrozeko herritarra.
uztartu, uztar, uztartzen
1 du ad. Uztarrian lanerako lotu. Ez zaitut nik uztartu gurdia erabiltzeko, eta bai bakarrik hezteko zure lepo gogorra. Badira idi batzuk kasik ezin uztar daitezkeenak, ez baitute uztarkidearekin batean ibili nahi. Egun batez gure xaharra joan zen, behiak uztarturik orgari oihanera oteketa. Sokrates sofistekin elkartzea idia astoarekin uztartzea litzateke.
2 da/du ad. Bi pertsona edo gauza nolabait batu edo lotu. Ezkontzaz uztartutako senar-emazteak. Musika, margolaritza eta literatura uztartzen diren une iheskor hori. Sinestea eta jakintza uztartzea. Korapilo handiak sortzen dizkit bizitza pribatua eta profesionala uztartzeak.

Aztergaia: uztartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

uztartu, uztar(tu), uztartzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

uztartu, uztar(tu), uztartzen.

uztartze
1 iz. Uztarrian lotzea. Musiken eta hizkuntzen uztartze horrek giro ezinago goxoa sortzen du.
2 iz. Errugbian, bi taldeetako jokalarien aurrez aurreko lehia, elkarri sorbaldetatik heldurik eta aurrerantz makurturik jarri, eta bultzaka, bi taldeen erdian lurrean dagoen baloia eskuratzean datzana. Uztartze batetik irtenda lortu zuen lehen entsegua Galesek.

Aztergaia: uztartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

uztatu, uzta/uztatu, uztatzen
du ad. Ipar. g. er. Uzta bildu. Batek ereiten du, besteak uztatzen.

Aztergaia: uztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

uztatu, uzta(tu), uztatzen. Ipar. g.er. du ad. 'uzta bildu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

uztatu, uzta(tu), uztatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

uzta bildu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper