3 emaitza isuri bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

isuri1, isur, isurtzen
1 du ad. Ontzi batetik, barruan daukan isurkaria atera. Pegarretik ura isuri. Ardoa ontzi batetik beste batera isuri. Ura umearen burura isuriz.
2 du ad. Norbaitek bere barnetik zerbait kanporatu, bereziki malkoak edo odola. Negar malkoak isuri. Bere odola isuri zuen gizon guztien onerako. Isur ezazu zeure bihotza, ura bezala, Jainkoaren aitzinean.
3 du ad. (odola isuri esapidean, gerretan eta borroketan isurarazten den odola adierazteko). Ik. odol isurtze. Koitadua ni, egiazko krimen baten egilea, odola isuri dudana! Orduan soilik egongo litzateke prest negoziatzeko, baina inola ere ez soldaduen odola isuri dutenekin. Are atsekabe handiagoa hartu zuen, aurkitu zenean, ez etsaien, ezpada israeldarren odola isuri beharrean.
4 da ad. (Errekez edo ibaiez mintzatuz). Urumea ibaira isurtzen diren errekak.
5 -ra lerratua, -ra makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Ik. erori1 10. Gizonaren gogoa gaizkira isuria da. Emazteetarik begiratzeko, haietara ez hain isuria eta eroria egoteko. || (Izenondo gisa). Adimendu eder bat, memorio handi bat eta borondate onera, ohorera eta prestutasunera erori bat, isuri bat.
isuri2
1 iz. Isuri den gauza; isurtzea. Ik. isurtze; isurketa. Zeruetako isuria. Idiak gaitz hori duenean, ezagutuko duzue haren isurietan. Inoizko petrolio isuririk larriena izan da Filipinetan.
2 iz. Jaidura, joera. Ez dut oraingoxea euskaraganako isuria. Nik, berriz, literaturara nuen isuria. Oraingo isuriak bestera garamatza. Euskal foruen erlijio-isuria.
3 iz. Isurialdea (teilatu edo kidekoetan). Isuri biko teilatua.
4 iz. Gorputzeko barrunbe batean likido bat ohiz kanpoko neurrian pilatzea edo bertatik isurtzea. Mexikon hil zen, buruko isuri baten ondorioz, ekainaren 25ean.
isurialde
1 iz. Mendi edo haran baten bi maldetako bakoitza. Ik. isurki. Pirinioen bi isurialdeetako lurretan. Mendi baten ipar isurialdea. Isurialdeen banalerroa.
2 iz. Teilatu eta kidekoen aldeetako bakoitza. Ik. isuri2 3. Bi solairuko baserri zabala da, teilatua bi isurialdekoa eta gorria.

Aztergaia: isurialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

forma hau ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

isurialde da erabiliena: 13 ager., EB; ixuri-alde bitan azaldu da, G; isuralde (ipar isuralde) hirutan, EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

isuralde : AB38 1, Euskalterm (8), LurE; isurialde : AB50 (2), HiztEn; ixuralde : DFrec (1).

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(i)+a-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper