522 emaitza hi bilaketarentzat - [301 - 400] bistaratzen.

hiriburutar
1 adj. Lapurdiko Hiriburu herrikoa, Lapurdiko Hiriburu herriari dagokiona.
2 iz. Lapurdiko Hiriburu herriko herritarra.
hiriburutza
iz. Hiriburua denaren nolakotasuna. Kultura hiriburutzaren egitasmoa kudeatuko duen lantaldea osatu beharko da.

Aztergaia: hiriburutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): hiriburutza 76: Berria 66, EiTB 5, Argia 4, DiarioVasco; hiriburutasu 3, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hiriburutza , Iñaki Iñurrieta; ez dugu hiriburutasun formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hiriburutza termino normalizatua da (es capitalidad).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu hiriburutza formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es capitalidad / fr - : Elhuyar: hiriburutza / NolaErran: - / Zehazki: hiriburutza / Labayru: hiriburutasun / Adorez5000: hiriburutza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta onartzekoa.

hirigile
iz. Hirigintzan aditua den pertsona. Argi dute nork egin behar duen hirigintza-proiektua: ez da hirigile hoberik bertakoa baino. Hirigileen eta hiritarren arteko harremanak gero eta hurbilagoa beharko du izan.

Aztergaia: hirigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh92 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 92; ETC: 324

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: hirigile iz. urbanista [persona] , Adorez: hirigile: iz. urbanista, Labayru: 0; NolaErran: hirigile urbaniste / Euskalterm: Arkitektoak, hirigileak eta zirkulazioko ingeniariak (Lan-harremanak; TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

hirigintza
iz. Hiri plangintza, hiriak biztanleen beharretara egokitzeko egiten dena; plangintza eta bide horien azterketa. Ik. urbanismo. Arkitektura eta hirigintza. Udaleko Hirigintza Batzordea. Hirigintza arazoak. Hirigintza-antolamenduan dauden edo aurreikusi diren azpiegiturak eta zerbitzuak.

Aztergaia: hirigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
hirigune
1 iz. Hiriaren erdialdea edo erdiko gunea. Bilboko hiriguneko denda batean. Aireportutik hirigunerantz nentorrela.
2 iz. Hiri egitura duen gune edo eremua. Ik. herrigune. Bilboko hiriguneak milioi bat biztanle ditu. Erraustegiak, gutxienez, hirigunetik bi kilometrora egon behar du.

Aztergaia: hirigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hiritar
1 iz./adj. Hiriko biztanlea, hirikoa. Ik. kaletar. Baserritarrak eta hiritarrak. Hango bidexkak ezagutzen zituen, hiritar batek bere kaleak bezala. Hiritarrak osasun bila mendietara datozenean. Hiritar langileak. Hiritarren ohiturak.
2 iz. Antzinateko hirietako herritar eskubideduna. Erromako hiritarrak.
3 adj. Hiriari dagokiona.

Aztergaia: hiritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hiritar izlag. 4: 1) Ox (“hiritar lagun gaixtoa”, “Hiritar andreek”), JE Ber (“hiritar langilearen soinekoer ohartzen ez gitzaizkoten hits-aireño batekin”); 2) JEtchep (“Hiritar aire poxi bat bazuen menturaz…”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiritar izlag. 12 eta izond. 5: a1) Oihenart Taldea (“hiritar proletari nahiz subproletariekin batera”), D. Dufau (“hiritar erdaldun batzuek”), JC. Alonso (“hiritar nagusien salaketaz”), JM. Iturralde (“laboral gizon-emaztegoaren eta hiritar gizon-emaztegoaren artekoa”); a2) Oihenart Taldea (“hiritar zibilizazioa”), JM. Apalategi (“Hiritar kale batean”, “hiritar pertsonartean”), Egunk (“hiritar segurtasuna”), JM. Iturralde (“Hiritar munduak”), Emakumeak eta feminismoa (“hiritar familien seme-alaben hazkuntza”), OinEntz (“hiritar elkarteak”), Goierritarra (“hiritar-zentsoa”); b1) Oihenart Taldea (“burges hiritarrek”), HizkLiter (“irakurlego hiritarra”); b2) A. Urretavizcaya (“giro hiritarraz”), LMuj (“zonalde hiritar edo urbano batean”), U. Apalategi (“eleberri hiritarra”). // J. Zubikarai (“Uritarren Gudaroztea”).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hiritar, (uritar).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

hiritargo
iz. hist. Hiritartasuna. Erromatar hiritargoa.

Aztergaia: hiritargo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hiritartasuna; hiritarraren nolakotasuna.

hiritartasun
1 iz. Hirikoa denaren nolakotasuna; hiriari dagozkion ezaugarriak dituenaren nolakotasuna. XIX. mendetik han kokaturiko industriak eman zion hiritartasun modernoaren sentimendua.
2 iz. hist. Antzinateko hirietako herritar eskubidea. Ik. hiritargo. Gladiatoreak esklaboak izaten ziren, probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak.

Aztergaia: hiritartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hiritartu, hiritar/hiritartu, hiritartzen
da/du ad. Hiritar bihurtu, hiritarraren tasunak hartu edo eman. Menditarrak hiritartzen. Hizkuntza batek, hiritartzeko, nahitaezkoa du eskoletan bizitzea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure euskara zahar hiritartua.

Aztergaia: hiritartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hiritartu, hiritar(tu), hiritartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hiritartu, hiritar(tu), hiritartzen.

hiritartze
iz. Hiritar bihurtzea, hiritarraren tasunak hartzea edo ematea. Hiritartze prozesuak bidea egin arte.

Aztergaia: hiritartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hirizain
iz. Udaltzaina.

Aztergaia: hirizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hirizain (eta irizain, irizai) 14 aldiz jaso dira, beti IE: JE Ber, FIr, Mde Pr; hirizaingo eta hirizaintza eratorriek agerraldi bana dute: JE Ber, Mde Pr; urizain G 2 (Anab Poli) bakarrik azaldu da.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

udaltzain : 6 ager. (EB-EgAs); hirizain 2 (IE, EB); uri-zañ 1 (EgAs).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: irizain 1; AB38: hirizain 1 eta udaltzain 1; AB50: udaltzain 6, udaltzaingo 6 eta udaltzaintza 1; HiztEn-LurE: hirizain, herrizain, udaltzain, udaltzaingo.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hirizain, (urizain).

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. udaltzain: hau da EBrako hobestekoa (eta hedatua, Heg.); hirizain ere jasoko da, bigarren mailako forma gisa.

hirkaniar
1 adj. Hirkaniakoa, Hirkaniari dagokiona.
2 iz. Hirkaniako herritarra.

Aztergaia: hirkaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hirkania / hirkaniar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

hiro
iz. zub. Zornea.

Aztergaia: hiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 'zornea'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Zub. Ik. zornea.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

hiro / hira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Kendu zerrendatik jatorri edo erabilera eremuari dagozkion zehaztasunak" (1993-02-10)

 - [E205]: "berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hiroarazi, hiroaraz, hiroarazten
du ad. zub. Ustelarazi, galarazi. Min hark hiroarazten eta jaten zion emeki buruko hezurra.

Aztergaia: hiroarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hiroarazi, hiroaraz, hiroarazten. Zub. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hiroarazi, hiroaraz, hiroarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o(tu)+a-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hirodura
iz. zub. Usteldura.

Aztergaia: hirodura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hirotu, hiro/hirotu, hirotzen
da/du ad. zub. Usteldu; andeatu, galdu. Itsas urak hirotua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zati hirotua erauzteko.

Aztergaia: hirotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hirotu, hiro(tu), hirotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hirotu, hiro(tu), hirotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hiru
1 zenbtz. Bi eta bat, 3. (Kasu atzizkiekin, pluralean, hirur- forma hartzen du). Hiru gizon etorri ziren. Hiru alaba zituen. Hiru bertute teologalak. Donostiako hiru damatxo. Hiru egunen buruan. Haietako hiruri gertatua. Hirurak bat. Lehen hirurak. Hiru mila zaldun bezalatsu ziren. Berrehun eta hiru. Hiru bat urte zituela. Biak hiruren aurka. Hirutarik bat. Bi edo hiru adiskiderekin (Ik. bizpahiru). Biharamunean edo hiru-lau egunen buruan (Ik. hiruzpalau). Hiru aldiz saiatu da, eta hiruretan huts egin du.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirugarrena. Biaren ondotik hirua dator. Bi eta bat hiru dira.
3 (Data adierazteko). Gaur, irailak hiru. Urtarrilaren hiruan.
4 (Ordua adierazteko). Hiruretan joan ziren. Goizeko hirurak arte. Hiru eta laurdenak. Hirurak eta laurden. Hiru(rak) eta laurdenetan. Hirurak eta bostean. Hirurak hamar gutxi(ago). Hirurak laurden gutxi(ago)tan.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Gaiztoto edo ondo jan, hiru bider edan.

Aztergaia: hiru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hiruna, hirunaka, hiruretan hogei Ipar. 'hirurogei'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hirutan ; eta adibide gisa: hiruretan. Bestalde, sarrera autonomoetan eskaini dira -na eta -naka osaerako eratorriak: hemengo azpisarreretatik soiltzekoak dira, beraz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hiruna, hirunaka

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

Ik. erabaki-proposamena s.u. hamabigarren.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

Ik. Euskaltzaindiaren erabakia, deklinabideaz.

hirudun
1 iz. mus. Eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko bi notek osatzen duten bitartea.
2 adj. mus. Bitarteez mintzatuz, eskalako nota batek eta ondoz ondoko goranzko edo beheranzko bi notek osatzen dutena. Hirudun bitartea.
hirueledun
adj./iz. Hiru hizkuntza dakizkiena; hiru hizkuntzakoa, hiru hizkuntza erabiltzen dituena. 40 ikastetxek hezkuntza hirueleduna eskainiko dute ikasturte honetan. Eredu hirueleduna lantzeko.

Aztergaia: hirueledun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh84 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirueledun 2, X. Mendiguren B. ("Lu-dinguirraren Mezua deritzonaren bi ale hirueledun eta Ixkur, ekaitzen jainkoari egindako himno hirueledun bat ere ezagunak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirueledun : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirueledun : ElhHizt, HiruMila (hiru eledun), PMuj DVC (iru-eledun; eta iru-ele, iru-eleko); hirueletako : Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

hirueledun 84; hiru eledun 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hirueledun 4; ez dugu aurkitu hiru eledun formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hirueledun.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es trilingüe / fr trilingue: Adorez; 1 (Ling.) hirueledun; 2 escrito en tres lenguas: hirueletako, hiru hizkuntzatako / Elhuyar: hirueledun, hiru hizkuntzako; es un diccionario trilingüe: hiztegi hirueleduna da / Labayru: hiru hizkuntzako, hirueledun / Zehazki: hirueledun: diccionario trilingüe, hiztegi hirueleduna / NolaErran: hirueledun – hiru hizkuntzako.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hirueledun".

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

hobeto ikustekoa da elkartze-mota.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Horrela erabiltzen da, hezkuntzan batez ere, eta hiztegi orokorrek ere bide hori hartu dute. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -dun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

hirugarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena (3.). Hirugarren egunean. Hogeita hirugarren kapitulua. Hirugarrena bularrean. Aita santu Inozentzio hirugarrenak. Haren adiskide handi batek, Joao III.a Portugalgo erregeak. 1623an Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten. Bigarren astetik hirugarrenera. Hirugarrenean bizi da (Ik. hirugarrenean). || Hogeita hirugarren kapitulua.
2 adb. Hirugarren lekuan. Hirugarren heldu zenari.

Aztergaia: hirugarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hirugarrenik, hirugarrenekorik, hirugarrengo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hirugarren adin, hirugarrenean, hirugarrenez, hirugarren mundu, hirugarren ordena .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hirugarrenik, hirugarrenekorik, hirugarrengo

Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hirugarrenekorik: 1- Sinonimoa eman: Sin. hirugarrenik. || 1- Erabiltzaileentzat mesedegarria da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, lantaldeak proposatu dituen azpisarrera berriak jasoz.

hirugarren adin
iz. Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

Aztergaia: hirugarren adin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Hirugarren adina: Tercera edad; Hirugarren adinekoen arloa: Area de tercera edad" / EEgunk: "hirugarren adin" / HezkAdmin: educación para la tercera edad.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren mundu
iz. Garatze bidean dauden herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko egoera hobetzeko neurririk ez da aipatzen.

Aztergaia: hirugarren mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "Hirugarren Mundua".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren ordena
iz. erl. Frantziskotarren edo kideko ordenaren batekin lotura duen elkarte laikoa, ordena horietako zenbait arauren araberako biziera hartzea helburutzat duena. Ik. hirugarrendar. San Domingoren hirugarren ordenako soinekoa zerabilen.

Aztergaia: hirugarren ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:016 2003-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarren sektore
iz. ekon. Zuzenean produkturik ekoizten ez duten jarduerei dagokien sektorea, administrazioa, irakaskuntza, merkataritza eta kideko zerbitzuak barne hartzen dituena. Hirugarren sektorean aseguruen alorrak eta garraioak baino ez zuten lanposturik galdu.

Aztergaia: hirugarren sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-04-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirugarren sektore 8: Gipuzkoako ekonomia ("INEren datuen arabera, hirugarren sektorea da, termino garbietan, 1985ean enplegua sortu zuen ekonomi sektore bakarra"), K. Igea ("Trukaketa garrantzi handiko iharduera da eta horretan hirugarren sektoreko pertsona batzuk aritzen dira"), Oñati ("Hirugarren sektorea: Komunikabideak [errepideak eta trenbidea], irakaskuntza eta euskara, etxebizitza eta hainbat zerbitzu ikusiko ditugu, bertan"), GAO 1994 ("Hirugarren sektoreko edo astialdiko herri ihardueretara xedatutako mendiak herri erabilerakoak izango dira"), Mega gaztetxo ("Nekazaritzan populazio aktiboaren % 15 ari da, industrian % 33 eta hirugarren sektorean % 52"), M.L. Odriozola 3 (adib.: "Salbuespenetako bat Zumaiako hirugarren sektorea izan zen, baina Indietako merkatua eta merkataritza horiek berreskuratzeko gai izan ez bazen ere, bere untzigintza berreskuratu zuen", "Zumaiako hirugarren sektorearen egoera tristea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirugarren sektore : DFrec 1 (ZArg: "hirugarren sektorean"), AB38 1, HiztEn - LurE (AS s.u. sektore), Euskalterm 4 (zerbitzu-sektore, sektore tertziario 2, jarduera tertziario sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirugarren sektore : ElhHizt (AS s.u. sektore), EskolaHE (adib. gisa s.u. sektore) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal sector terciario / secteur tertiaire formen ordainak: HiztHand - ElhHizt: hirugarren sektore (AS) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FB, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): secteur tertiaire; en (Collins): tertiary sector, service industries, service sector // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell, L. Ambruzzi), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

sektore sarreran agertzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: Cf. H1.1 lantaldearen proposamenetan, sektore sarrerako adibidea: "Lehen eta bigarren sektoreak".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Adibide proposatua osatuz jasoko da, sektore sarreran: "Lehen, bigarren eta hirugarren sektoreak".

hirugarrendar
adj./iz. Hirugarren erlijioso ordena bateko kidea dena. Frantziskotar hirugarrendarra. Hirugarrendarren bilera.

Aztergaia: hirugarrendar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hirugarren ordena erlijiosoko kidea'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hirugarren ordena erlijiosoko kidea.

hirugarrenean
adb. Hirugarren aldian. Lehenengoan barkatu, hurrengoan sakatu, hirugarrenean urkatu.
Loturak

Aztergaia: hirugarrenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarrenekorik
adb. Hirugarrenik.
Loturak

Aztergaia: hirugarrenekorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugarrenez
adb. Hirugarren aldiz. Behin eta berriz eta hirugarrenez kanta bera jo ez dit, ba!
Loturak

Aztergaia: hirugarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren-ez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirugarren sarrerari dagokion azpisarrera.

hirugarrengo
ord. Hirugarrena. Hirugarrengo eskabidea.
Loturak

Aztergaia: hirugarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugarrenik
adb. Aurreko bien ondoren. Lehenik, (...); bigarrenik, (...); hirugarrenik, (...).
Loturak

Aztergaia: hirugarrenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hirugihar
iz. Gihar zerrendak tartekaturik dituen urdaia. Hirugihar frijitua.

Aztergaia: hirugihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Oinarri hobetsiaren gain eraikitako eratorri-konposatua

cf. gihar hobetsia.

hiruhilabetekari
iz. Hiru hilabetean behin ateratzen den aldizkaria. Hiruhilabetekari bat izanen da, eta urtean lau ale agertuko dira.

Aztergaia: hiruhilabetekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'hiru hilabetez behingo aldizkaria' adierako formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'Hiru hilabetez behingo aldizkaria' adierakoak jaso dira: iru-illabeteroko 1, Onaind ("1901'an "Euzkadi" iru-illabeterokoa ta "La Patria" asterokoa sortu zizkigun"); hiruhilabetekari 1, A. Sagarna ("Terminfo hiruhilabetekaria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hiru-hilabetekari : DFrec 1 (Liburu zuria I: "xxx hiru-hilabetekariak alor hauetan hitz teknikoei buruz"...); hiruhilabetekari : HiztEn (hiru hilabetetik behin argitaratzen den aldizkaria) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hiruhilabetekari : ElhHizt - HiruMila (publicación trimestral), Casve EF (publication trimestrielle), PMuj DVC (iru-ilabetekari: boletín trimestral); iru-ilabeteko , iru-ile(ro)ko : PMuj DVC (2 boletín trimestral) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + {aste, hil, urte} + -kari / -ko.

hiruhileko
iz. Hiru hilabeteko aldia. Urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak. Hiruhilekoaren bukaera hurbiltzean.

Aztergaia: hiruhileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-12-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trimestre/trimestral / BEZ: "Hiruhilekoa: Trimestre" / RENFE: "Hiruhileko txartela: Abono trimestral" / PUrib: "hiruhileko / hiruhilabeteko".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Forma hau jaso egingo da hiztegian, hedatuena bera denez: "hiruhileko iz."

hiruhortz
iz. Hiru hortz dituen lanabesa, bereziki sardea. Hiruhortzarekin irauli.

Aztergaia: hiruhortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hiruhortz /tresna/.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

hiruki
1 iz. Hiru aldeko poligonoa. Ik. triangelu. Bi alde berdin dituen hirukia.
2 adj./iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa. Anaia hirukiak. Hirukiak izan dituzte.
3 iz. Hiru gauza edo zati berdin edo baliokidez osaturiko gauza. Ik. hiruko 1.

Aztergaia: hiruki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

triangelu, hiruki; triangelu esferiko, hiruki esferiko.

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: "iz." dela esaten da; beherago, berriz "hiruzki izond. eta iz. h. hiruki" ageri da. Cf. H1.1 lantaldekoek emana: "hiruki [...] 2 izond. / iz. Senideez edo umeez mintzatuz, hiruko sabelaldi berean jaiotakoa".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) "izond." kategoria ere aipatuko da: "hiruki iz. eta izond."

hiruko
1 iz. Hiruk osaturiko gauza. Ik. hirukote. Hamalau lerroak bi lauko eta bi hirukotan banatuz. Aurrean zihoan hirukoari oihu egin zion.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko hiru irudi dituena. Hiruko urrea. Hiruko bihotza. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik hirukoa.
3 iz. mat. 3 zenbakia. Idatzi zero bat hirukoaren eta komaren artean.

Aztergaia: hiruko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hiruko (gral.). Ref.: A y Lh. (El) tres. "El tres en el naipe" A. JE Bur (“Han hemenka baditugu hitz batzu, hunenbertzeko batekin [bateko, biko, hiruko edo laukoa] sahetsaren gaineko aldetik") (ref. a las notas de pie de página), Lek EunD (“Seiek bostekoa; bostekoak laukoa... [...] laukoak irukoa. [...] Ein ditut errezook”) (en boca de un adivino); hiru Elzb Po (“Mariak xango, Katixak zaldun, Marixumek hirua...)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adiera horretan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: hiruko, (el tres de oros) hiruko urrea, (echa el tres, que yo tengo el as) bota hirukoa, batekoa nik daukat eta; HiruMila: hiruko; ElhHizt: hiruko, (el tres de oros) hiruko urrea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

hiruko ezpata, hiruko bihotza adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): hiruko iz.: hiruko ezpata, hiruko bihotza.

hirukoitz
1 adj. Hiru osagai berdinez edo mota bereko hiru gauzaz osatua. Mizto hirukoitza. Izar bikoitzak eta hirukoitzak. Hirutasun bakarra eta Batasun hirukoitza.
2 adj. Hiru halako dena. 2ren hirukoitza 6 da.
3 iz. Hirusta.

Aztergaia: hirukoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11
hirukoiztasun
iz. Hirukoitza denaren nolakotasuna. Honen guztiaren atzean Platon eta Aristotelesenganaino garamatzan tradizio bat dagoela, arimaren hirukoiztasuna.

Aztergaia: hirukoiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten
da/du ad. Hirukoitz bihurtu; hiru aldiz handiago bihurtu. Kopuru bat hirukoiztu.

Aztergaia: hirukoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hirukoiztu, hirukoitz/hirukoiztu, hirukoizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hirukoiztu, hirukoitz, hirukoizten.

hirukote
1 iz. Hiru lagunez osatutako taldea. Ik. hiruko 1. Sokrates, Platon, Aristoteles, hirukote handi hura. Kantari hirukotea.
2 iz. Hiru gauzaz osatutako multzoa. Erdaratiko hitzetan maiz ditugu etorki bereko bikote eta are hirukoteak.

Aztergaia: hirukote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirukun
adj. g. er. Hirukoitza. Jainko hirukuna.

Aztergaia: hirukun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hirukoitza.

hiruna
banatz. Bakoitzari hiru, bakoitzak hiru. Herrian badira etxeak bina eta hiruna iturri dituztenak. Hiruna mila erreal eman diogu bakoitzari. Hiruna kilo gatz eman dizkigute. Laurogei barrika sagardo, bakoitza hiruna zamakoa. || Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.

Aztergaia: hiruna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz eta osatuz: "banatz.: hiruna mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

hirunaka
adb. Hirunako multzoetan. Garauak binaka eta hirunaka jaten nituen, ahal nuen bezala. Hirunaka banandu gaituzte.

Aztergaia: hirunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz, kategoriarekin: adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -naka.

hirunakatu, hirunaka/hirunakatu, hirunakatzen
da/du ad. g. er. Hirunaka jarri edo banatu.

Aztergaia: hirunakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hirunaka(tu), hirunakatzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

hirur
zenbtz. Ipar. eta naf. zah. Hiru.

Aztergaia: hirur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. Zah. h. hiru.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. eta Naf. (Zah.). Ik. hiru.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hiru [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

hirurehun
1 zenbtz. Hiru bider ehun, 300. Hirurehun ezkutu eman zizkion. Urteak hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei ordu ditu. Hirurehun gizon leial haiekin. Duela hirurehun urte. Hirurehun urteren buruan. Hirurehun mila. Mila eta hirurehun soldadu.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurehungarrena. Hirurehunaren aurretik doa. Hirurehun eta hirurehun seiehun dira. Mila hirurehun eta hamahiruan.

Aztergaia: hirurehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
hirurehuna
banatz. Bakoitzari hirurehun, bakoitzak hirurehun. Hirurehuna mila euro eman zizkien.

Aztergaia: hirurehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hirurehuna mila.

hirurehunaka
adb. Hirurehuneko multzoetan.

Aztergaia: hirurehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-naka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hirurehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik berrehun eta laurogeita hemeretzi dituena (300.). Bere hirurehungarren partida jokatu zuen elastiko zuri-gorria jantzita domekan Huelvan. || Mila eta hirurehungarren urtean.

Aztergaia: hirurehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

hiruretan hogei
zenbtz. Ipar. eta naf. Hirurogei.

Aztergaia: hiruretan hogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'hirurogei'.

hirurogei
1 zenbtz. Sei bider hamar, 60. Hirurogei urte zituela. Hirurogei ontzako esan zen dotea. Hirurogei euro eskatu zizkion. Minutu batek hirurogei segundo ditu. Duela hirurogei urte inguru. || Hirurogeita lau.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan hirurogeigarrena. Hogeita bostaren eta hogeita seiaren atzean nindoan, hirurogeiaren eta hirurogeita bataren aurretik. Berrogei eta hogei hirurogei dira. Hirurogei zenbakia.

Aztergaia: hirurogei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hirurogeita lau; hirurogeita batgarren. / AS: hirurogeina.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hirurogeina, hirurogeita.

hirurogeigarren
ord. Zerrenda batean aurretik berrogeita hemeretzi dituena (60.). Hirurogeigarren kapitulua. Hogeita bat urte bete dituztenak eta hirurogeigarrenean sartu ez direnak. || Mila seiehun eta hirurogeigarren urtean.

Aztergaia: hirurogeigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

hirurogeina
banatz. Bakoitzari hirurogei, bakoitzak hirurogei. Hirurogeina zigor eman zizkieten. Hirurogeina mila.

Aztergaia: hirurogeina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera gisa eskainiz, eta gehituz: banatz. kategoria eta hirurogeina mila adibidea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

hirurogeinaka
adb. Hirurogeinako multzoetan. Orain ez gindoazen hirurogeinaka, laurogeinaka baino.

Aztergaia: hirurogeinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak: ik. oh. s.u. hamabigarren.

Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

hirurogeiren
iz. Hirurogei zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Orduaren hirurogeirena da minutua.

Aztergaia: hirurogeiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

osaera bereko beste eratorri (libre) askori ez bezalako lekua dagokio hiztegian (cf. zenbaki-sistema hirurogeitarra).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb. + -en.

hirurogeitar
adj. mat. Zenbaketa-sistemez mintzatuz, hirurogeinaka zenbatzen edo zatitzen duena. Ik. gradu hirurogeitar; sexagesimal. Pasa itzazu honako angelu hauek sistema hirurogeitarretik radianetara, eta alderantziz.

Aztergaia: hirurogeitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Matematika/LH 2 (“sistema hirurogeitar“), Elhuyar (“gradu hirurogeitar”), Bi ta Bi/4 2 (“hirurogeitar sistema”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Elhuyar (“oinarririk enigmatikoena hirurogeitarra da”, “sistema hirurogeitarraren gradu, minutu eta segundoekin”).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

zatidura hirurogeitar.

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

hirurren
iz. Hurrenez hurreneko hiru egunez egiten diren elizkizun berezien multzoa. Predikatze lan honetan, Jaunaren, Andre Mariaren eta santuen laudoriozko sermoiez gainera, beste zeregin latzagoak ere sartzen dira, esaterako, misioak, gogo-jardunak eta hirurrenak.

Aztergaia: hirurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuko lekukotasunak: iru urren (JBDei 1919); iruurren (EE 1885; Sorarrain Lili); irurren (EgutAr 1960, eta Ol: 2 Sam 20,4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

irurren G-EB 6 (I. Omaetxebarria 1936, B. Kapanaga; Elizbarrutietako liturgia: "pazko-irurren" 4 aldiz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirurren : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; hiruurren : LurE; iruurren : AB50 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: hirurren : HiruMila, ElhHizt; irurren : PMuj DCV; iru-urren : PMuj DCV.

hirurteko
1 iz. Hiru urteko aldia. Funtzionarioei dagokienez, 2010ean izan duten mailan izoztuko dira soldatak 2011-2013 hirurtekoan. Hirurteko horretan, etekinak lan kostuak halako 6,6 gehitu dira. Hirurteko Liberalaren ondoren, kontrol zorrotza ezarri zen erregimen liberalaren aldekoak zaintzeko.
2 iz. Soldatari lanean egindako hirurteko bakoitzeko gehitzen zaion diru kopurua. Antzinatasunari dagokionez, langile batzordeak eta zuzendaritzak hirurteko bakoitzeko 19 euroko gehigarria adostu dute aurtengo.

Aztergaia: hirurteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirurteko 7: Azterketa Historikoak/1 2 (adib.: "Frantses armadaren kontra nabarmendu ziren Independentzi gerratearen ondoren hasiko dira Diputazioetan boterea eskuratzen, are gehiago Hirurtekoan, Fernando VII.ak mesedeturik, oligarkiak azaldutako apaltasuna ikusita"), I. Aldabe ("Hirurteko konstituzionale garaian zehar [1820-1823], errealistek, sei hilabete iraunen zuen ingurapen luze batez blokeatuko dute hiriburua"), EHAA 1988 ("aparteko soldatak, hirurtekoak eta Korporazioak jarritako gainerako osagarrizko ordainketak dituen kale garbitzailearen lanpostu bat jabetasunez betetzeko Lehiaketa-Oposaketa bateko deia egiten du"), LanSaila 1993 ("instalazio berriak martxan jarri aurreko hirurteko batezbestekoaren gainean ematen den kuota likidoaren gehikuntza"), GAO 1991 eta 1997 (adib.: "hirurtekoez eta indarrean dagoen legeriaren araberako eta Korporazioak onarturik duen edo onar dezaken gainerako ordainsariz hornitua eta jubilatzeko adina 65 urte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirurteko : AB38 3 (trienal), HiztEn (1 hiru urteko denbora-bitartea; 2 hirurtekaria), Euskalterm 5 (trienio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hirurteko : ElhHizt (trienio), HiruMila (trienal), Casve EF (triennal), PMuj DVC (irurteko: 1 tresañejo, tresañal; 2 novillo terzón; 3 tienal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: trienio; hirurtekoen eraginetarako: a efectos de los trienios; hirurtekoen likidazio: liquidación de trienios.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldeari onartzekoa iruditzen zaio; baina zalantzazkoak izan litezke osaera honetakoak.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Jaso egingo da hiztegian: "hirurteko iz."

hirusta
1 iz. Belar landarea, hostoak hiru zatiz osatuak eta loreak buruxketan antolaturik dituena, eskualde epeletako zelaietan hazten dena (Trifolium sp. ). Ik. pagotxa. Hirusta-belarra. Hirusta sailak. Zergatik ez ditu lau hosto hirustak?
2 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, hirusta-hosto beltz baten irudia ezaugarri duena. Dama hirusta.

Aztergaia: hirusta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki-ElhHizt: hirusta; Ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): tréboles; fr(DLLF): trèfle; en (Collins): clubs // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Trifolium sp.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: hirusta gorri, hirusta zuri .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehazterakoan, kartetako saila ere kontuan hartu, eta gehitu dama hirusta adibidea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): hirusta 1 iz. Trifolium sp. 2 iz. (karta-jokoan): dama hirusta. [bigarren adiera gehitu da]

hirusta gorri
iz. Belar landare lekaduna, lore arrosa-moreak ematen dituena (Trifolium pratense). Ik. sekula-belar. Tximeleta horren beldarrak hirusta gorria eta hirusta zuria ditu gustukoen.

Aztergaia: hirusta gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hirusta: Trifolium sp.; hirusta gorri: Trifolium pratense; hirusta zuri: Trifolium repens.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. sekula-belar.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirusta sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium pratense.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

hirusta zuri
iz. Belar landare lekaduna, animalien bazkarako erabiltzen dena eta lore zurixkak ematen dituena (Trifolium repens).

Aztergaia: hirusta zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hirusta sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium repens.

hirutan
adb. Hiru aldiz. Oilarrak birritan jo baino lehen, hirutan ukatuko nauzu. Hirutan galdegin dio, maite nauzu, Petiri?
Loturak

Aztergaia: hirutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hiru sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hiru aldiz.

hirutasun
1 iz. Kristau dotrinan, Jainko bakarraren hiru pertsonen batasunaren dogma eta misterioa; hiru pertsonako Jainko bakar hori. Hirutasun Santua, Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirutasuneko bigarren pertsona, Jainko-Semea.
2 iz. Hiru izateko nolakotasuna. Gai egiten baituzu gizakia Bakarraren Hirutasuna eta Hiruren Batasuna ikusteko.

Aztergaia: hirutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: hirutasun santu.

hiruzki
adj./iz. Hirukia.

Aztergaia: hiruzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hiruzki 4, denak 'sabelaldi bereko hiru senideetako bakoitza' adierakoak: J. Otaegi 2 (adib.: "Amak hiruzkiak izan zituenez, inudea Uitzin, Nafarroan, bilatu behar izan zion Nikolasi"), P. Iztueta 2 (adib.: "Gauza jakina da [...] Orixe hiruzkia zela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. hiruki.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki/-zki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

hiruzpalau
zenbtz. Hiru edo lau-edo. Antzokiak hiruzpalau solairu ditu. Eskuinetik, hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu. Hiruzpalau aldiz urtean. Hiruzpalau hilabeteren buruan. Herrixka bakoitzean hiruzpalau mila bizilagun, nor bere buruaren jabe.

Aztergaia: hiruzpalau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hisia
1 iz. Ipar. g. er. Gutxieste edo arbuio baten ondoriozko gorroto pasakorra. Hisia handitan daude bi auzoak. Emaztegaiak utzi zuen, eta hisiaz, aurkitu zuen lehenbizikoarekin ezkondu zen. Hisian egon.
2 iz. Ipar. g. er. Tema, seta. Bere teman eta hisian gogortua.

Esaera zaharrak

Hisiaz fraide sartu nintzen, eta ahalkez jalgi ez nintzen.

Aztergaia: hisia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)isi 8: Lc 2: "Iainko bothere guzitakoaren hisizko eta hirazko mahatsarno lakoa aurizkiren duena", "ez Iainkoak hisirik ahal dukeelakotz"; EZ Man I: "Berriz ere lotzen zaizko hisiz eta koleraz"; O 2: "Isiz fraide sar nendin, eta ahalgez ialgi enendin", "Ezar nezan porogutan, ordea hanbateki ez, isireki, har den eztela burutan"; ES: "Bere hisitik, eta thematik ilkhitzeko gogorik eztuena"; Hb Egia: "Emagun ezdituztela buru gogorrak, ez bendekariak, ez hisi gaxtokoak"; CatLav: "Despitez edo hisiz zenbait ofizio hartzen dutenak"; (h)isi(a) 8: EZ Man I 3: "Interesaz hasiko da gudu lehenbizia, Gero Relijonera iraganen hisia", "Hala duenean bada hisia aitziñatu Eta onei penen lotsaz aharantza tapatu", "Eta eroriz geroztik hisiaz gogortzetik [begira]"; Ch: "bertzerenerat ez iaustea, (...) orgilleriaren eta hisiaren seiñalea da"; ES: "aditu ondoan gelditzen badira bere theman eta hisian gogortuak..."; Gy: "Emen ohizko hisiak, / eta kontra egiñ nahiak"; Hb Egia: "Behar da hitzeko izan, hisia utzi bazterrerat"; Or Eus: "beti erkitu geldi-bearra, / ama geigoren isia (gutizia)"; Xa Odol: "Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna"; eta OEH argitaratuan, gainera: ETZ (Lesaka, 1857): "Ezi eben aragiya, emiendatu eben biziyuak, sujetatu eben isiyak"; Dv Imit: "Zeren jarraiki den bere hisiari"; Ayerb EEs 1912: "Donokirako ixia, apeta"; Prop 1912: "Bi egunez Aitak atziki zuen bere hisia, eta gero jaterat galdetu zuen"; Herr 1957: "Mementoko araben arteko hisiak geldituak dira"; hisia 2: HU Zez: "zenbat mehatxu, nahaskeria, gerla eta kalapita; zenbat hisia eta jazarkunde", "Estakuru berak dituzte; ba eta gehiago dena, hisia bera, herra bera, janiza bera, aiherkunde bera"; eta OEH argitaratuan: Lf ELit: "Elgar jasaiten zuten hisiarik gabe"; hisiatu EZ 4, adib.: "Ez adillala hisia heure falten gañean", "O gizon hisiatuak noiz hartean fuliak, sinhetsiko ditutzue eta banaloriak"; isidüra Ip Hil 2: "gero zeditzen da Büsieraren isidurari", "Oihüstatü zeioenian Nestorius bere isidüra gaiztoan gogortia"; ik. OEH argitaratuan hisigo : Prop 1903: "Bethiereko hisigoak eta herrak jarriko dire jenden artean"; Larre 1965: "Zendako gazteek behar dituzte beren gain hartu eta arrapiztu zaharren isio ta gasailak?"; hisikatu 1, Ax: "hi handi ni handi hisikaturik egoiteak, handirasunetan ibiltzeak, amorerik ez emaiteak"; hisiti 2: Dh: "Izan gaiten beraz leial eta arthatsu gure debozionezko egintzetan, ez ordean hisiti ta thematsu"; Gy: "Bertzeak zakharla titulu bertze bat Zuena goratzen edozeiñ bezanbat: Kopetaz kopeta zubian yarriak Gure andere hisitiak, Ez beharrez elkhar utzi Pasatzera lehenbixi; Sobera lehiaturik, Biak betan lerraturik, Urera ziren erori"; eta OEH argitaratuan, Lar in Mb IArg II 366: "Oiartzuar hisitia, buru gogorra"; isitiar : Lg II: "Begira zaite buru gogor eta hisitiar izatetik"; isitu 4: Otx: "kipuleaz ixan dana azi, ezpetteke gozo-opillakaz isi"; "EA OlBe: "Lau aldiz entzun det zure griña dun ots isitua"; Erkiag BatB: "Eztul erasoak ez dau amairik ezagutzen, bare samar baiña ekin sarrian, neguko eurite isituaren araura"; Or Aitork: "Zu isitu ziñan oiu aunitzez, milla modutara, urrundik entzun zintzaidan"; (h)isituki 4: Ch: "Prudenzia handia da egitekotan ez lasterregi goatea, eta gure ustean edo siñhestean ez hisituki gogortzea"; Otx: "Eta isituki eta joran andiz eskatu eutsan"; Zait Sof: "Bearraren aurka, ezpaita yokatu bear isituki"; Or Aitork: "Belarriko atsegiñak isitukiago naasten eta menderatzen nau; baiñan artatik azke atera nauzu"; eta OEH argitaratuan, HeH (Lc 23,10): "Aphez-aitzindariak ere eta Iskiribauak han ziren, hisituki iaukitzen zutela"; cf. testu-lekukotasunik gabeko hisialdi , hisika , hisikor , hisikortasun .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hisi 1: I. Garmendia: "...inolako jadespenik ezean, ziur aski, Sorginamaria ez izaki milarien lagun, eztare berena, nahiz gero kanpoan hozten sepa zitekeenagatik explikatu nahi izanen zuten, sineskaitz, jendeak sineskogor esestearen hisiz"; hisia 2: Lf: "Bainan erraiten daukutenean zendu gaixoak Eskualzaindiko jargia baztertu zuela bertze eskualari batzuen etsai ez nahiz, ez bide daukute erakusten elgartartean duketen behar ez bezalako hisiarik?"; SoEg: "Euskaldunek min dugu, bazterrak baitira dena hisia, dena aiherkunde"; isitu 1: J.M. Azkue: "Eskumendeak duan irabaziz joan zan ba anai Andres ori, eta ainbeste isitu zuan, oneraspenez baiño geiago ondotik kentzeagatik, txakur bati bezela urrutitik botarik, ogi puska bat eman zion"; hisiakor 1, Ribera: "historiak lo Spagnoletto gaitzizena egotzia badio ere, bere abertzaletasun hisiakorra (...) gogoan harturik, egia zera da, Italian ahal izan zuela bere nortasuna askatasun osoz garatu".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hisi : AB50 1 (obstinación), HiztEn, LurE; hisialdi : HiztEn, LurE; hisiati : HiztEn (ik. hisiti); hisiatu : HiztEn, LurE; hisiatze : LurE; hisigo : HiztEn, LurE; hisikatu : HiztEn; hisikor : HiztEn, LurE; hisiti : HiztEn, LurE; hisituki : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hisiirigi : DRA (cegajear); hisi(a) : ElhHizt (1 Obstinación, terquedad; 2 Despecho, furor; 3 Pasión, anhelo; capricho, antojo; 4 Rabia, enfado); hisi : EuskHizt, HiruMila (1 obstinación; 2 furor; 3 pasión), EskolaHE, Lur EG/CE (1 codicia; 2 despecho) eta EF/FE (1 Obstination, entêtement. 2 Dépit, fureur), Casve EF (obstination; cf. isi: 1 obstination, obsession; 2 caprice, entêtement), HaizeG BF (obstination, ténacité), Lh DBF (1 obstination, ténacité; 2 obsession; 3 dépit; 4 envie; 5 fureur; eta isi: 1 obstination, obsession; 2 caprice; 3 dépit; 4 incrédulité; 5 démangeaison de parler irréductible; v. de hisi), DRA (1 obstinación; 2 despecho; 3 pasión, anhelo; 4 furor; eta isi: 1 ¡silencio!; 2 despecho; 3 obstinación; 4 anhelo; 5 incredulidad; 6 ganas incontenibles de hablar), PMuj DVC (isi: 1 ¡silencio!; 2 despecho; 3 obstinación; 4 matraca; 5 capricho; 6 anhelo; 7 porfiado; 8 furor); hisiaka : HiruMila (obstinadamente), HaizeG BF (obstinément), Lh DBF (obstinément), DRA (obstinadamente), PMuj DVC (isiaka: tercamente); hisialdi : EuskHizt, HiruMila (obstinación), ElhHizt (Momento de obstinación, terquedad, contumacia; encaprichamiento pasajero), EskolaHE, Lur EG/CE (obstinación) eta EF/FE (moment d'obstination), HaizeG BF (obstination), Casve EF (isialdi: coup de tête), Lh DBF (obstination), DRA (isialdi: cabezonada), PMuj DVC (isialdi: 1 instancia; 2 obstinación; 3 capricho); isialdika : PMuj DVC (con insistencia); isialdiz : PMuj DVC (con insistencia); hisiati : HiruMila (obstinado), Lh DBF (obstiné, passioné), DRA (el obstinado), PMuj DVC (isiati: obstinado); hisiatu : EuskHizt, HiruMila (obstinarse), ElhHizt (Obstinarse, empeñarse, aferrarse, empecinarse; obcecar(se)), EskolaHE, Lur EG/CE (empecinarse) eta EF/FE (s'entêter, s'obstiner), HaizeG BF (s'obstiner), Lh DBF (s'obstiner; isiatu: isiatü: v. isikatü), DRA (apasionado, etab.; isiatu: obstinarse), eta PMuj DVC (isiatu: 1 empeñarse; 2 obstinarse; etab.); isiatuki : PMuj DVC (tercamente); isiatuz : PMuj DVC (ik. isiatuki); isi-eskari : PMuj DVC (instancia porfiada); hisigo : EuskHizt, HiruMila (apasionamiento), ElhHizt (Obstinación, terquedad; despecho), EskolaHE, DRA (saña, apasionamiento); isigogor : Casve EF (entêté, têtu), Lh DBF (entête); eta isi-gogor: DRA (terco), PMuj DVC (terco, osbtinado); hisihor : HaizeG BF (grincheux); isi-isika : PMuj DVC (con vivo anhelo); isika : PMuj DVC (caprichosamente); hisikatu : ElhHizt (Obstinarse, empeñarse, aferrarse, empecinarse; obcecar(se)), Casve EF (isikatü: s'obstiner), Lh DBF (s'obstiner), DRA (obstinarse; eta isikatu), PMuj DVC (isikatu: 1 obstinarse, 2 machacar); isikeria : PMuj DVC (importunidad molesta, etab.); isikeriz: PMuj DVC (pesadamente, insistentemente); isiki-sokak : PMuj DVC (embragues); hisikor : EuskHizt, ElhHizt (Terco, -a, obstinado, -a, tozudo, -a), EskolaHE, Casve EF (isikor: entêté, têtu), Lh DBF (1 qui facilement s'obstine; eta isikor, v. isigogor), DRA (huraño; eta isikor: sin. de isigogor), PMuj DVC (isikor: 1 terco, porfiado; 2 huraño); isikorki : PMuj DVC (obstinadamente); hisikortasun : Lh DBF (obstination), DRA (obstinación), PMuj DVC (isikortasun: obstinación); hisikortu : Lh DBF (devenir facile à s'obstiner), DRA (llegar fácilmente a obstinarse), PMuj DVC (isikortu: porfiar, obstinarse); isilü : Lh DBF (obstiné); hisio : DRA (var. de hisigo); hisiti : EuskHizt, HiruMila (terco, obstinado), ElhHizt (Terco, -a, obstinado, -a, tozudo, -a; apasionado, -a), EskolaHE, HaizeG BF (opiniâtre); Lh DBF (capricieux), DRA (terco, obstinado); hisitiar : DRA (terco, obstinado); hisitiro : HaizeG BF (opiniâtrement), Lh DBF (obstinément); hisitsu : DRA (caprichoso); hisitu : Lh DBF (var. hisiatu), DRA (var. de hisiatu; eta isitu: encapricharse); hisituki : EuskHizt, HiruMila (tenazmente), ElhHizt (Con insistencia, con obstinación), EskolaHE, HaizeG BF (opiniâtrement), Lh DBF (opiniàtrement), DRA (con insistencia; eta isituki); hista : Lh DBF (obstination); iski : DRA (1 ansia, 2 un poquito, cosa insignificante, 3 ansiosamente, 4 pretexto).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

hisi(a) "gorrotoa".

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. g.er. 'gorroto pasakorra': hisia handitan daude bi auzoak.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

Ipar. da, g.er. eta hor -a-duna darabilte gaur

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hisia handitan daude bi auzoak

Forma baten adiera(k)

gorroto pasakorra

hisiatu, hisia/hisiatu, hisiatzen
da ad. Tematu. Gure mintzo gozoaren etsaiak hisiatuko dira eta itsutuko argiaren aurrean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). O, gizon hisiatuak!

Aztergaia: hisiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

hisiatu, hisia(tu), hisiatzen

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa da. Dirudienez, hisiatu zaharra baztertua dago Iparraldean; XX. mendean, eta Hegoaldean, ageri dena, isitu da; adizlaguna, berriz, (h)isituki forman ageri da beti.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hisiatu, hisia(tu), hisiatzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: Cf. "hisia iz. (...)"

 - Erabakia: EBB (1997-05): hisiatu eta hisiatuki kendu dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Aditzean ere forma -a-duna hobetsi da (cf. hisia arautua): "hisiatu, hisia/hisiatu, hisiatzen. da ad."

hisiatuki
adb. Setaz, temaz. Gure ustean edo sinestean hisiatuki gogortzea.

Aztergaia: hisiatuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Forma -a-duna hobetsi da: "hisiatuki adlag."

hisigo
iz. g. er. Hisia.

Aztergaia: hisigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

g.er.

hiski
1 adb. Zoritxarrez. Hiski hil da aste honetan Angelun, automobil batek leherturik.
2 adb. Ahultasunez.

Aztergaia: hiski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 histasunez, tristeki. 2 ahultasunez.

hispaniar
1 adj. Hispaniakoa, Hispaniari dagokiona.
2 iz. Hispaniako herritarra.

Aztergaia: hispaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu hispaniar eta hispano formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hispaniar EB 3: A. Urrutia ("zuzenbide hispaniarren ezaguera"), Euskararen liburu zuria ("hispaniar aintzinateko erlikiarik agurgarrienaren jabe"), J.M. Azurmendi ("Zezenketari [...] hispaniarra jaio da!"); hispana EB 1: Marxismoa ("burgesia hispana deituko du"); hispanokristau EB 1: J.A. G. de Cortazar ("hispanokristau batek erromantzetik latinera itzultzen du"); hispanutar EB 1: P. Berasategi ("ea alegia hispanutarren 'la envidia está flaca y muerde' hura non sortzen zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hispaniar : HiztEn, LurE; hispano : AB38 3 (h.-amerikar, 2 h.godo), HiztEn (eta hispano-), Euskalterm 2 (h.-frantses, h.amerikar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "hispano".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hispaniar : EuskHizt (*1977; izlag.; Hispaniari dagokiona, Hispaniakoa), HiruMila (1 hispánico, ca; 2 hispano, na), ElhHizt (hispano, -a, hispánico, -a - de Hispania), EskolaHE; hispano : ElhHizt (iz./izond. hispano, -a) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

Hispania / hispaniar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

hispaniko
1 adj. Espainiari eta gaztelaniaz mintzatzen diren herri eta kulturei dagokiena. "Espainiera beste hizkuntza hispanikoekin bizikidetzan" gaia jorratuko dute mahai inguruan. Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta Euskal Filologian doktore. Literatura hispanikoa.
2 adj. Antzinako Hispaniakoa, Antzinako Hispaniari eta bertako herriei dagokiena.

Aztergaia: hispaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hispaniko: K. Izagirre ("Zinema Festibalera etortzen ziren ospetsu hispanikoek..."); M.L. Odriozola ("paisaje hispanikoa"); hispanizatu 2, Hitz 1974 (adib., "bilinguismoak hispanizatzea esan nahiko du").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hispaniko: J. Azurmendi ("antropologia garezur hispanikoaren ikerketan murgildu da"); F. Rey ("Judu sefardiak, aldiz, jatorri hispanikokoak"); A. Urkiza ("filologia hispanikoa" bis); Berria ("Portuges-galizierako Filologia eta Hispanikoa egin ostean...", "Amienseko Ikasketa Hispanikoen Zentro", "filologia hispanikoa" bis).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tar/-iko: hispaniar arautuak garai batekoak adierazten ditu, noski; eta cf. iberiar / iberiko, italiar / italiko bikoteak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

hispanista
iz. Hizkuntza eta kultura hispanikoan aditua den pertsona. Orduko hispanista jakintsuak harri eta zur utzi zituen obra gaitz hark.

Aztergaia: hispanista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

hispanista: A. Lertxundi ("Aukera dut, adibidez, Elide Pitarello hispanistarekin egoteko"); P. Perurena ("bukatua zeukan Espainiako lehen historia sakratutzat ezagutzen den obra gaitza, orduko hispanista jakintsuak harri eta zur utziz"); Berria 7 ("artistaren alderdi hispanista nabarmendu du Bilboko Arte Eder museoko erakusketak", "Kitajen obraren atal hispanista ezagutzera emateko").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hispanista : ElhHizt, EskolaHE; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

hispanitate
1 iz. Herri hispanikoen multzoa. Joan den urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean.
2 iz. Hispanikoa denaren nolakotasuna. Arrazaren eta hispanitatearen apostoluak.

Aztergaia: hispanitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hispanitate 71: Deia (“jaiegunak astelehenetan jarri behar direla aldarrikatu zuten, jaiegun pare bat bakarrik errespetatu egin behar direla; hispanitatea, nola ez, eta ostiral santua”), Berria 48 (adib.: “Urriaren 12a ospatzea, baina ez Hispanitate Eguna delako, independentziaren aldeko ospakizun gisa baizik”), EiTB 21 (adib.: “Gainera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ere Hispanitatearen egunean parte hartu zuela gogoratu du”), Jakin (“Hori guztia urriaren 12an agerrarazteak, Hispanitatearen egun horri muzin eginez, izan zuen bere garrantzia, hedabideetan behar bezalako oihartzunik eduki ez arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hispanitate 43: Berria 28 (“Hispanitatearen egunari muzin egiteko deia”), Joxe Azurmendi 14 (adib.: “Eta hala ere, hispanitatearen misiolariak bortizki baieztatu arren ezinezkoa, Unamuno aski zuhurra da filologo gisa ez gehiegi konprometatzeko ezinezko hori absolutu bihurtuz"), Iñigo Aranbarri (“Kabalekin etzaten ginela dioen Aymeric Picaud-en kroniketarik Sanchez Albornoz-en teoria historizistetara, erromanizazioa, hispanitatea eta kultura ulertzeko hari bera”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Hispanitatearen Eguna, -a. Espainiako jaia, urriaren 12a.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hispanidad / fr hispanité: Elhuyar: hispanitate / Nolaerran: - / Zehazki: hispaniartasun; Hispanitate / Labayru: hispanitate / Adorez5000: hispanitate.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa onartu da, baliokide okerraren kaltetan

Hori adierazteko ez dago besterik; adibidearekin onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hispanitatearen eguna.

hispano
1 adj. Gaztelaniaz hitz egiten den herri edo komunitate batekoa, herri edo komunitate horri dagokiona. Ik. hispanoamerikar; espainol. Letra hispanoetako azokarik garrantzitsuena da Mexikoko Guadalajarakoa. Tradizio britainiarra, frantsesa, hispanoa edota euskalduna. AEBko komunitate hispanoa. 2012ko hauteskundeetan ere, 2008koan bezala, boto hispanoak pisu handia izango du. Gaur Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Auzitegi Goreneko lehen emakume hispanoa izendatu du.
2 iz. Gaztelaniaz hitz egiten den herri edo komunitate bateko herritarra edo kidea. Amerikara joandako euskaldunak hein handi batean hispanoekin elkartu direla. Hautagai demokrataren alde bozkatu zuten Floridan hispano gehienek.
3 adj./iz. Hispaniakoa, Hispaniari dagokiona; Hispaniako herritarra. Senekak korsikarren hizkuntza hispanoenarekin eta kantabriarrenarekin erlazionatzen du.

Aztergaia: hispano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh246 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hispana 1, Marxismoa ("beste batzutan, burgesia hispana deituko du"); hispanutar 1, P. Berasategi ("galdera bat [...] ea alegia hispanutarren «la envidia está flaca y muerde» hura non sortzen zen").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hispano iz. 32: I. Heras 2, P. Salaburu 1, I. Zabaleta 9, Berria 20; hispano izond. 13: H. Cano 3 ("foru h.", "ghetto h.", "komunitate h."), I. Zabaleta 2 ("maizter h.", "neska h."), Berria 8 ("gazte h.", "hautesle h.", "langile h."; "irrati-kate h.", "komunikabide h.", "sustrai h."; "hain hispanoa den adiskidekeria"); hispanoamerikar : J. Azurmendi 2, P. Perurena, Bat-bateko bertsolaritza; hispano-ekumenista : J. Azurmendi.

LB: 246; ETC: 7032

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: hispano iz./izond. hispano, -a / Adorez: hispanoamerikar / Labayru: hispano 1 iz., adj. hispano -na / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hispano".

178. arauan aipatua.Exonomastika batzordea (2021-07-19): “178. arauan (Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak), 3. puntuan, herritar?izen eta jatorri?adjektibo konposatu jasoak (bi izenez edo adjektiboz osatutako izenak edo adjektiboak) aztertzen dira, afro?amerikar gisakoak. Han aipatzen da, besteak beste, hispano- forma, eta, adibide batean, zaldi hispano-arabiarrak aipatzen dira.Arau horretako laugarren puntuan (Herritar?izen eta jatorri?adjektibo konposatuen idazkera), halakoak marratxoz idaztekoak direla zehazten da, eta salbuespen hau ematen:Salbuespenak: leku?izen konposatu batetik eratorria denean, loturik idazten da.Adibidez, Hispanoamerika, Latinoamerika eta Eurasia leku izenetatik, hispanoamerikar, latinoamerikar eta eurasiar eratortzen dira (eta ez *hispano?amerikar, *latino?amerikar eta *euro?asiar).Eta Hispanoamerika forma arautu zen 170. arauan (Amerikako toponimia). Eta hispanoamerikar sarrera da EHn.Bestalde, 142. araua (Antzinateko eskualdeak) Hispania eta hispaniar arautu ziren.Latinezko hispanus hitzetik eratorria da hispano hitza, eta ez dago, alde horretatik, eragozpenik, baina Exonomastika batzordeak, ikusirik hispano hitza ez zela tradizioduna, ez du maileguaren beharrik izan Antzinateko Hispania eskualdeko herritarrak izendatzeko, eta ohiko bidetik eratu du herritar izena: Hispania + -ar -> hispaniar.Gaztelaniaz hispano hitzak RAEren arabera dituen bestelako adierak (5. adj. Dicho de una persona: Que es de origen hispanoamericano y vive en los Estados Unidos de América. U. t. c. s. 6. adj. Perteneciente o relativo a los hispanos de los Estados Unidos de América.) ez ditu aztertu Exonomastika batzordeak; ez daude toponimo bati zuzenean lotuak, eta mailegatzeko egokitasuna edo desegokitasuna eta erabilera lexiko arruntaren esparruan aztertzekoa da.”

hispanoamerikar 1 adj. Hispanoamerikakoa, Hispanoamerikari dagokiona. 2 iz. Hispanoamerikako herritarra. Jatorriari dagokionez, talde horretako % 48,3 hispanoamerikarrak dira, kolonbiarrak eta ekuadortarrak batez ere. latino 1 adj. Latinari dagokiona; latinezkoa. Ik. latin. Zenbait landareren izen latinoa. Alfabeto latinoa. 2 adj. Erroma metropolitzat zuen eskualdekoa, eskualde horri dagokiona. Ik. latindar. Autore judu eta latinoak. 3 adj./iz. Latinetiko hizkuntzaren batean hitz egiten den herri batekoa, herri horri dagokiona; herri horretako herritarra. Kultura latinoa. Izen latinoa izanagatik, kantugile suediarra da Jose Gonzalez. 4 adj./iz. Latinoamerikarra. Jazz latinoa. New Yorkeko komunitate latinoa. Arrisku bizian egon arren, New Orleanseko latino askok ez dute hiria utzi. latinoamerikar 1 adj. Gaztelania edo portugesa hitz egiten den Amerikako herrialdeetakoa, herrialde horiei dagokiena. Idazle latinoamerikarrak. Literatura latinoamerikarra. 2 iz. Gaztelania edo portugesa hitz egiten den Amerikako herrialdeetako herritarra. Latinoamerikarren artean, argentinarrena zen talde handiena.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Zalantzazkoa da mailegua

Aski maiz erabilia ageri da oraingo testuetan 'AEBetako etorkina, jatorriz edo aurrekoz hispanoamerikarra' adierakoa; baina ezezaguna da Iparraldean, J-L. Davantek dioenez; ingelesez, gainera, hispanic da hispano gaztelaniazkoaren parekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

hispanoamerikar
1 adj. Hispanoamerikakoa, Hispanoamerikari dagokiona.
2 iz. Hispanoamerikako herritarra. Jatorriari dagokionez, talde horretako % 48,3 hispanoamerikarrak dira, kolonbiarrak eta ekuadortarrak batez ere.

Aztergaia: hispanoamerikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hispanoamerikar : Euskalterm ("literatura h.")

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hispano-amerikar : Bat-bateko bertsolaritza (“Inprobisazio hispano-amerikarra”) // hispanoamerikar 4: PPer (“Hispanoamerikarrei diedan ezinikusi berbera diet haien literatur lanei”), Bat-bateko bertsolaritza (“Decimista eta trovero hispanoamerikarrak”), Azurm 2 (“Eskualde hispanoamerikarrak”, etab.)

Hiztegietako informazioa

hispanoamerikar : Zehazki, Elhuyar, HiruMila

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

Ik. oharra afro-amerikar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua [170. araua Hispanoamerika. Eta Exonomastikako herritarren izenen txostenean jasoa].

hista
iz. Iseka. Izan ziren han histak eta irriak.
Azpisarrerak

Aztergaia: hista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

iseka.

hista(k) egin
ad.-lok. Isekaz imitatu. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. ihakindatu. Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.
histamina
iz. biokim. Odoleko zenbait zelulak jariatzen duten amina mota, odol hodiak dilatatzen dituena. Amina horietako batek, histaminak hain zuzen, pertsona sentikorretan erreakzio alergikoak eragin ditzake.

Aztergaia: histamina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): histamina 44: Elhuyar (“Sistema immunologikoak histaminak askatzen ditu ziztadaren inguruan, eta horiek dira azkuraren erantzule”), Consumer 39 (adib.: “Oinarri lurrunkorrak eta histaminak arrain freskoaren kalitate eta freskotasunaren adierazle direnez, hobe da beti ere kopuru txikian agertzea”), Berria (“Alergia baten fase akutuan antihistaminikoak erabili ohi dira, histaminaren eraginak blokeatzeko”), Argia 3 (adib.: “C bitaminak (laranjak, kiwiak) defentsak orekatu eta histamina neutralizatzen du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: histamina 3, Berria (adib.: “Histamina jariatzen duten garuneko zelulei esker gara kontziente esna gaudenean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es histamina / fr histamine: Elhuyar: histamina (Biokim.) / Nolaerran: - / Zehazki: histamina (Biol., Kim.) / Labayru: - / Adorez5000: histamina (Biokim.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

histasun
iz. Hitsa denaren nolakotasuna. Ohean libratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala.

Aztergaia: histasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

histeresi
iz. fis. Ekintza fisiko baten mendean dagoen gorputz batean, kausaren eta efektuaren arteko desfasea.

Aztergaia: histeresi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

histeria
1 iz. med. Nerbio-sistemaren nahasmendua, hainbat sintoma fisiko eta psikiko (paralisia, espasmoak, haluzinazioak...) izan ditzakeena. Aldi baterako paralisia moduko histeria-sintomak. Oxigeno faltaren eraginez, hamalau urteko neska batek histeria-krisia izan zuen.
2 iz. Egoera berezi batek eragindako asaldua, neurriz kanpoko erreakzioak edo portaerak agerrarazten dituena. Bazuen begietan halako poz ero bat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzematen zitzaiona. Bazen histeria punttu bat barre ozenegi hartan. Urduritasuna histeria bihurtzea saihesteko.

Aztergaia: histeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
histeriko
1 adj. med. Histeriari dagokiona. Krisi histeriko batek jo zuen.
2 adj. med. Histeriak joa. Histeria ekiditeko, haurrak eduki zitzatela aholkatzen zitzaien paziente histerikoei.
3 adj. Histeriari, neurriz kanpoko asalduari dagokiona. Umeen garrasi histerikoak. Barre-algara histerikoa egin du buruari alde batera eta bestera eraginez.
4 adj. Histeriak, neurriz kanpoko asalduak joa; neurriz kanpo asaldatzeko joera duena. Ez duk pertsona txarra; histeriko samarra, hori bai! Esan zerbait zure lagun histeriko honi, ez? Badakit batzuetan histeriko jartzen naizela, baina ezin dut kontrolatu.

Aztergaia: histeriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
histograma
iz. Maiztasunen edo kidekoen taula baten irudikapena, laukizuzenen bidez egiten dena. Lurrazal kontinentalaren lodieren histograma.

Aztergaia: histograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

histologia
iz. Biologiaren adarra, ehunen egitura mikroskopikoa aztertzen duena. Zelula desberdin eta ugari horiek ez dira erraz identifikatzen histologia-ebakiduretan.

Aztergaia: histologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: histología.

histologiko
adj. Histologiarena, histologiari dagokiona. Azterketa histologikoak.

Aztergaia: histologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

histona
iz. biokim. Zelularen nukleoko oinarrizko proteina sinplea, DNAri lotua. Zelula eukariotoetan, eskuarki, DNAren fosfato talde guztiak estaltzeko bezainbat histona egoten da.

Aztergaia: histona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

histona (eta histona-mota, nukleosoma-histona) 6, Elhuyar (adib.: "20 A-ko zuntzaren egonkortasuna hobetzen du; histonekin elkartzerakoan bere luzera 10 aldiz murrizten bait da", "Nukleosomak, lau histona-motatako zortzi molekulez [oktameroa] osaturik daude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

histona : HiztEn (Biokim. Sufrea eta tirosina dituzten proteina-multzoaren izen generikoa), LurE (Biokim.), Euskalterm (eta antihistona) 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

histona : EskolaHE (Biokim. Zelula eukariotoen kromatinan DNA-ri lotuak dauden oinarrizko proteinen multzoa, proteinen sintesian garrantzi handia duena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

historia
1 iz. Gizadiaren (edo gizarte edo gizatalde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; horrela kontaturiko gertaerak. Ik. kondaira. Historia orokorra edo orotarikoa. Ingalaterraren historia. Hirugarren Errepublikaren historia. Historia eta historiaurrea. Gure historiaren berri ez dakigulako. || iz. (Giza jardun batez mintzatuz). Musikaren historia. Euskal literaturaren historia. Jakintzen historia.
2 iz. Gizadiaren iraganaldiko gertaerak aztertzen dituen jakintza. Historiaren iturburuak, tresnak, metodoak. Historia-ikerketak. Historiako irakaslea.

Aztergaia: historia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Erants ez dela istorio" (1993-02)

historiagile
iz. Historialaria. Historiagile izeneko "ixtoriogile" triste horiei muturra sartzen utzi gabe.

Aztergaia: historiagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1999-12-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. historialari (arautua aski delakoan).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-lari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Onartu egin da forma: "historiagile iz."

historialari
iz. Historiari buruzko lanen edo historia-ikerketen egilea. Historialarien ustez. Frantziako Iraultzaren historialariak.

Aztergaia: historialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

historialari 1, historilari 2, historigile 2: denak MEIG

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

historialari: 15 ager.; historilari: 15 ager.; historiagil(l)e: 26 ager.; historigile: 10 ager.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

historiagile : DFrec 3, AB38 2; historigile : DFrec 11, AB38 2; historialari : DFrec 3; AB38 3; Euskalterm 1; HiztEn; historilari : DFrec 5, AB38 1

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org. eratorpenean: hainbat idazleren eta, dakigunez, euskaltzain gehienen joera -a org. eratorrietan mantentzekoa da, hitz osatu berrietan.

historiaurre
iz. Idazkera asmatu aurreko gizarteari dagozkion gertaeren multzoa; gertaera horien azterketa. Historiaurreko aroak.

Aztergaia: historiaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
historiko
1 adj. Historiarena, historiari dagokiona. Denbora historikoak. Eleberri historiko mardula.
2 adj. Zerbaiten historian geroko gordea izatea merezi duena. Garaipen historikoa.

Aztergaia: historiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
historikoki
1 adb. Historian zehar, oso aspalditik. Horrela izan da historikoki eta horrela izan daiteke aurrerantzean ere. Kantabriako kostaldeko ardogileek ere aldarrikatu dute chacolí izena baliatzeko eskubidea, historikoki hala deitu diotela argudiatuta.
2 adb. Historiaren aldetik, historiari dagokionez. Harrigarria dena zera da: mende erdia igarota, ikuspegi historikoki zaharkituen gatibu jarraitzen dugula. Historikoki zuen balioaz jakitun, dorrea zaharberritzea erabaki zuten.

Aztergaia: historikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-12-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh768 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

historikoki 102: Berria 62, Argia 14, EiTB 26. // historikoki 768: Aizu 14, Argia 121, Berria 360, Deia 15, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 20, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 60, Elhuyar 22, Elkar 22, Erlea 6, Consumer 11, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia 12, Goiena 7, Gomylex 2, HABE, Jakin 43, Karmel 14, Laneki 4, UEU 28, Uztarria 2, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: historikoki 153: Berria 89, Herria 6, Iñaki Mendiguren 6, Isabel Arrigain 6, Joxe Azurmendi 9, Filosofiako Gida 4, Xabier Montoia 3, Ibon Uribarri 3, Koro Navarro 3, Josu Zabaleta 3, Joseba Zulaika 2, Ana Urkiza 2, Koldo Zuazo 2, Xapri Arbelbide 2, Martin Anso, Amaia Lizarralde, Pako Aristi, Pello Salaburu, Koldo Izagirre, Juan Igancio Perez, Lourdes Oñederra, Piarres Xarriton, Anjel Lertxundi, Iñaki Heras, Xabier Arregi, Filipe Bidart.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

librea da (historian esapidearekin nahikoa ez ote den aipatu da).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

historiografia
1 iz. Historiari eta haren iturriei buruzko idazkien azterketa.
2 iz. Gai historikoei buruzko idazkien multzoa. Euskal literaturaren historiografian arrunt samarra da Bigarren Gerrate Karlistaren bukaeran berpizkunde aldi baten hastapena kokatzea.

Aztergaia: historiografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
historiografiko
adj. Historiografiarena, historiografiari dagokiona. Eztabaida historiografikoak onak dira beti, lagundu egiten dutelako egoera eta garaia hobeto ezagutzen.

Aztergaia: historiografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

historizismo
iz. Historiak giza errealitate osoa azaldu dezakeela dioen doktrina. Historizismo faltsuak alde batera uzteko garaia da.

Aztergaia: historizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

historizista
adj. Historizismoarena, historizismoari dagokiona. Nire lanaren atzean ez dago inolako asmo historizistarik.

Aztergaia: historizista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

histrioniko
1 adj. Bere adierazpenetan gehiegizko imintzioak egiten dituena edo hanpatuegia eta neurriz gainekoa gertatzen dena; irrigarrikeria gehiegi esaten edo egiten dituena. Goldsmithek barre algarak egin ditu, bera ere, Oteiza bezalaxe, histrioniko samarra izango delako seguru asko, antzezpenen zalea eta probokatzaile amorratua. Oso histrionikoak dira eta txantxazaleak, bereziki kanpotarrekin.
2 adj. Pertsona histrionikoari dagokiona. Izaera histrionikoa du eta nabarmentzea gustatzen zaio. Barre histrioniko samarra atera zaio.

Aztergaia: histrioniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh277 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 277; ETC: 331

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: histrioniko izond. histriónico, -a, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: nortasun histrioniko, nortasunaren nahasmendu histrioniko (Psikol., Med. termino onartuak).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

histu, hits/histu, histen
1 da/du ad. Hits bihurtu, kolorea edo bizitasuna ahuldu edo galdu. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Eguzkiaren argia histen. Erabiliaren erabiliaz histutako soinekoak. Lore sortu orduko histu baten pare. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Edari histua. Ez dira liluramendu bat, amets histu bat baizik.
2 da/du ad. Higatu, hondatu. Erabiliz, soinekoak histen dira.
3 da/du ad. Haizatu, desagertu. Bet-betan ez ote zitzaizkien histu zenbaiti, geroko egin zituzten amets ederrak? Denborak histu dituen aztarnak.
4 da/du ad. Ahuldu. Erlijioa histera uzten. Adimenaren begia histen eta kamusten duen gaua.
5 da/du ad. Goibeldu; tristatu. Eguraldia histu da. Nire zoriona hits ez dakidan.

Aztergaia: histu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

histu, hits, histen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina hits/histu forman emateko eskatuz.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

histu, hits, histen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Ez legoke gaizki adibide bat'.

 - [E115]: 1. tristetu (ad.) 2. ipar , txistu (silbido) 3. heg. tu (esputo).

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'oharrean eskatzen denaren arabera, honako adibide hau gehituko zaio: "kolore bizienak histen dira eguzkitan"'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Aditzoinaren forma biak aipatuko dira: «histu, hits/histu, histen...»

histura
1 iz. Kolorearen edo bizitasunaren galera. Ik. zurbiltasun.
2 iz. Goibeltasuna; tristura. Ik. malenkonia. Ur gain guztiak galdua zuen negu beltzeko histura. Histura bihotzean eta iluntasuna adimenean sarrarazten.

Aztergaia: histura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper