17.1a Orain arte ikusi ditugun determinatzaileak sail nagusitan banatu ditugu: mugatzaileak (artikulua eta erakusleak), partitiboa eta zenbatzaile guztiak (zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak). EGLUn beste multzo bat ere bereizten genuen: Nolakotzaileak. Horiek determinatzaile zehaztugabeak deitzen ditugu hemen.
17.1b Determinatzaile hauek izen diferenteak hartu izan dituzte gramatikarien artean: determinantea, predeterminantea, prepositiboak eta abar. Determinatzaile hauek izenaren ezkerrean agertzen dira beti eta ez dute mugatzailerik onartzen. Izenik ez dutenean izenordain gisa ageri dira (ikus § 13.10, § 13.10.4, § 13.10.5, § 13.10.7.3, § 13.10.7.4): zein, zeinahi, edozein, zer, zernahi, edozer. Hemen determinatzaile direneko kasuak bakarrik ikusiko ditugu.