Euskararen Gramatika

17.2. Determinatzaile zehaztugabeen aldaerak


17.2. Determinatzaile zehaztugabeen aldaerak

17.2a Aski erabilia da zein hizkera eta euskalki guztietan: Zein ur, geldia ala lasterra? (Axular); Zein baserritan ikasi ote du (Mitxelena). Izena, arruntean, mugatzailerik gabe doa (tribu, baserri…), baina mugatzailearekin ere ikusiko dugu kasu bakan batzuetan: Zein tribu, familia edo etxekoa zen Dabid? (Ubillos); Otoi egin behar ote zuen? Zein jainkoari, ordea? (Mirande); Irudi bat ikustean, zein pintzel edo kirtenaz pintatua izan den jakitea (Villasante); Neuk ere ez dakit zein probintzian (F. Bilbao). Gaurko estandar zainduan, hala ere, mugagabea da nagusi eta horren erabilera koherenteago dirudi determinatzaile zehaztugabe hauen kasuan.

17.2b Zeinahi gehiago dokumentatzen da ekialdean. Gero hedatu da gainerako euskalkietara: Gogoz irakurriko ditu zeinahi euskaldunek (Mitxelena); Zeinahi lekutan salatariak baziren (Mirande); Jar daitezke zeinahi mirarien pareko (Hiribarren). Kasu gutxi batzuetan izenaren ondotik: Establimendu zeinahi / beti dator berant eta dirau guti (Goihetxe). Adjektiboarekin: Jakin ezazu, bada, zeinahi handi eta handiago iduri dakizun bekatua, ez zarela oraino nihondik hurbiltzen ezagutzera berenez zer den haren belztasuna (Duvoisin).

17.2c Edozein izenaren ezkerrean erabiltzen dugu arruntean: Edozein gizon erbestekori (Iztueta); Edozein hizkuntzaren dialektoak bezala (Mitxelena). Batzuetan izenaren ondotik ere ikusiko dugu tradizioko testuetan: Urrinari gizonki edozein jarria zaioke zortzi egunik barne (J. Etxepare); Bazter edozeinetan anitzak bizitzen / larrua erdiskaxe dutela estaltzen (Hiribarren).

17.2d Zer (edo ze, banaketa ez da argia batzuetan, ikus OEH) izenaren aurretik, gehien-gehienetan, eta mugatzailerik gabe doa. Hala ere, badira adibideak garai guztietan, eta euskalki guztietan, izen mugatzailedunarekin: Ezen badakizu zer manamenduak eman dizkizuegun Jesus Jaunaren partez (Leizarraga); Zer igaroko den eta zer gauzak ikusiko diren […] (Kardaberaz); Zer erantzuna hartu dudala uste duzue? (F. Bilbao). Determinatzaile honek bi aldaera ditu, zer eta ze, esan bezala. Bestetik, erdialdeko euskalkietan maizago erabiltzen da zein. Azkenik, zer + IS mugatua dugunean (azkeneko adibideetan, lekuko), badirudi hor ‘nolako’ren parekoa dela zer hori, esanahiaren aldetik.

17.2e Zernahi eta edozer maizago ageri dira izenik gabe (izenarekin edozein erabiltzea, edozer horren tokian, arrunta da). Baina, bestetik, edozer gauza asko erabiltzen da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper