137 emaitza bilaketarentzat
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Nola idatzi behar dugu ahaztu aditzaren arazlea, AHAZTarazi ala AHATZarazi?
Aditzoinen kontua argitzeko, hau da, indikatibokoak ez diren aditz-formetan (aginteran, subjuntiboan edo ahaleran) adizki nagusiak izan behar duen formaz 28. arauaz gainera beste araurik eman den ala ez jakin nahi nuke. Eta ea zuzenak diren ondorengo adibide hauek guztiak: ekar dezala, neur dezaket, zorrotz dezaket, ikas dezakezu, ekar genezake, lagun nazazu, lagundu nazazu... Azkeneko horiek biak ere zuzenak dira?
Aukeran al dago nire burua / neure burua erabiltzea? Eta hirugarren pertsona plurala erabiltzen dugunean, bere, beren ala euren erabili behar dugu?
Gaizki esana al dago beldurra dut?
Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?
Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?
Nola deklinatu behar da Lurra (gure planetaren izena)?
Zuzena al da gau hitza, mugagabeko leku-kasuetan, gautan, gautako, gautatik, gautara eta gautarako deklinatzea?
Zalantza daukat berekin hitzarekin. Ahozko erabileran, bera hitzaren singularreko deklinazio-moduan erabiltzen dut: berekin etorri naiz, berekin eraman du... Baina ez dakit berekin hori ez ote den berarekin hitzaren laburdura. Horrela al da? Ala zuzena da berekin erabiltzea singularrean?
Zer alde dago bestek / besteek / beste batzuek formen artean? Esaterako, bestek zer dioen esaldian, bestek forma erabiltzen da.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.