Euskaltzaindiaren Hiztegia

119 emaitza eme bilaketarentzat - [51 - 100] bistaratzen.

esnebera
adj. Ugaztun emeez mintzatuz, esne asko ematen duena. Ik. esnetsu. Behi hori esnebera da.

Aztergaia: esnebera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

testuetan ageri ez den arren, ahozko erabileraren lekuko fidagarriak ditu (Iz, Gte).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

estalaldi
iz. Arrak emea estaltzea; estaltzen den aldia. Behorrei azken estalaldia emanaraztea.

Aztergaia: estalaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estali1, estal, estaltzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kendu. Ik. ihaurri1 1; tapatu; estalarazi. Eguzkia hodei artean estali zen. Begiak eskuekin estali. Belarriak estali. Beren gorputzak piku hostoz estali zituzten. Biluzik nengoen eta estali ninduzuen. Bularrak doi-doia estalirik. Elurrak zabaldia erabat estali zuen. Mendirik garaienak ere zazpi kana eta erdiz estali zituen uholdeak. Urek mendi gorenak estali zituzten. Urak ez zuen estaltzen gerriraino baizik. Hazia erein ondoan estali behar da, erne dadin. Mahaia zapiz estali. Zulo bat estali. Hilobia estaltzen zuen harria kendurik.
2 da/du ad. Bete. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Ik. josi 5. Gorputza zauriz estalia. Plaza jendez estalia zegoen. Arbola guztia mukuru estalia da aranez. Norbait laidoz estali.
3 du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, ezkutatu. Ik. ezkutatu. Gauza hauek jakintsu eta zuhurrei estali, eta txikiei berriz erakutsi dizkiezulako. Ez zituen ez hitzak leundu ez gorrotoak estali. Kristoren gorputza, sakramentu horretan estalirik dagoena.
4 du ad. Norbaiten hutsa edo egite makurra gorde; huts baten edo egite makur baten egilea gorde. Bere hutsegitea estaltzen, edertzen edo zuritzen duena. Bere zikoiztasuna estaltzearren. Zerabiltzan asmoak estaliz. Bazuen okerkeria guztiak nork estali. Lapurrak eta gaizkileak estali. Lasaikeria estali nahi dela olgetaren izenaz.
5 du ad. (Premia, behar eta kidekoei) erantzun; (arrisku, kalte eta kidekoak) ordaindu. Bere premiak estaltzeko. Ezohiko arriskuak estaltzen dituen asegurua kontratatzeko ere baliatu ahal izango da funts hori.
6 du ad. Abere arra emearen gainean, ernaltzeko, jarri. Ik. estalarazi. Behia estaltzera eraman. Aginduta dagoen baino gehiagotan ez du behirik estali behar zekorrak. Araldian, arrak elkarrekin lehiatzen dira emeak estaltzeko.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Etxeko sua etxeko hautsaz estal.
estrogeno
iz. biokim. Obulutegian sortzen den hormona, emeen ezaugarri sexualak garatzen dituena.

Aztergaia: estrogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

ezti2
1 adj. Gozoa, emea, leuna. Ik. eztitsu. Janari ezti eta gozoa. Amaren esne eztia. Hitz eztiak. Irri ezti bat egiten ziolarik. Emakume ahots ezti bat. Usain eztiak. Zure abesti eztiak. Atsegin eztia. Zirrara ezti-mingotsa. Oi, Ama guztiz eztia. Bihotzez ezti eta apal izan. Eztia baino eztiago.
2 adj. Aldapez eta kidekoez mintzatuz, leuna, pendiz handiegia ez duena. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti. Aldapa eztiko muino batean pausatua.

Esaera zaharrak

Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik.
eztiki
adb. Eztitasunez, emeki. Ik. ezti-ezti; ezti-eztia. Eztiki esan, erantzun. Eztiki laztanduz. Eritasunak eztiki jasateko. Ezin eztikiago erantzun zion.

Aztergaia: eztiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Falopioren tronpa
iz. anat. Ugaztun emeen ugal-aparatuko hodia, obulutegia eta umetokia lotzen dituena. Askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da.
Loturak
ferekatu, fereka/ferekatu, ferekatzen
1 du ad. Norbaitek beste norbait edo zerbait, bereziki eskuarekin edo hatzekin, leunki ukitu, gehienetan maitasuna adierazteko. Ik. laztandu. Masaila ferekatu. Bere txakurra ferekatzen. Ezpainez ferekatuz.
2 du ad. Zerbaitek norbait leunki eta emeki ukitu. Zein goxoki ferekatzen gintuzten eguzkiaren urrezko izpiek.

Esaera zaharrak

Fereka ezak astoa, emanen dik uztar.

Aztergaia: ferekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ferekatu, fereka(tu), ferekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ferekatu, fereka(tu), ferekatzen

gainkatu, gainka/gainkatu, gainkatzen
du ad. Abere arra emearen gainean jarri ernaltzeko. Ahariak ardia gainkatu.

Aztergaia: gainkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gainkatu, gainka(tu), gainkatzen. du ad. `arra emearen gainean jarri'.

gameto
iz. biol. Arren eta emeen sexu zelula, organismo berri bat sortzeko behar den gai genetikoaren erdia duena. Ernalkuntza, gameto bi batzean datza.

Aztergaia: gameto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gameta 7, denak ap. NZ (adib.: "Gizon-animalietan espermatozoidea esaten zaio gameta arrari eta obulua, gameta emeari", "Oroldio, hepatika eta garotan gametak ematen dituzten zelulak azal batek estaltzen ditu"); gameto 16: B 2 (J. Ortaraz: "Arraren gameto edo hazia emearen gametoarekin alkartzen danean, bizidun barri bat osotzen hasten da"); EB 14 (NZ/BBB1: "Zein gameto mota sortzen du igel honek?"; J.A. Abrisketa: "gameto maskulinoetako edo bestela esanik, espermatozoideetako kromosoma-anomalien tasa"; Bibalbio 2, adib.: "urtean zehar hiru bider garatzen ditu gametoen helketa eta askapen-prozesuak"; K. Altonaga 3, adib.: "gorputzaren morfologiak zenbait aldakuntza izaten ditu, batez ere gametoak dituzten lakainenak"; J. Auzmendi: "gameto flagelatuak"; X. Kintana 4, adib.: "Gametoak sexu bietan berdinak izan daitezke", "Angiospermoetan, gameto arrak ere mugiezinak izaten dira"; UZEI: "Aldi berean edo bata bestearen atzetik sexu bietako gametoak sortzen dituen indibiduoari esaten zaio hermafrodita"; X. Amuriza: "gameto arrak"); gametontzi EB 3 (NZ, adib.: "Talofitetan gametontziko zelula bakoitzak gameta bat ematen du", "gametontzi emea"); gametofito EB 2 (X. Kintana, adib.: "Goroldioetan, kasu, landarearen gorputz nagusia haploidea da, hau da, esporofitoa osatzen du, gametofitoa oso txikia den bitartean"); gametogenesi EB 4 (Bibalbio, adib.: "Gametogenesiaren hasieran tenperaturak duen eraginari dagokionez", "gametogenesiaren hasiera eta garapena"); gametogeniko EB 1 (Bibalbio: "Errai-gongoiletan ekoitziriko faktoreen askapenak, aktibitate gametogenikoaren hasiera sorteraziko luke"); gametangio EB 1 (X. Kintana: "Algen gametangio emea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gametangio : HiztEn, LurE, Euskalterm 5; gameto : AB38 4 (hauetan g. eme, g. ar), HiztEn, LurE, Euskalterm 3; gametofito : AB38 2 (hauetan g. eme), HiztEn, LurE, Euskalterm 2; gametogenesi : AB38, HiztEn, LurE; gametogeniko : AB38 1; gametontzi : HiztEn ik. gametangio // LurE: gametangia, gametoforo, gametozisto, gametozito // Euskalterm: gametontzi 1, gametofilo 1, gametoforo 1, gametopatia 1, gametofitiko 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gametangio : EskolaHE; gameto : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; gametofito : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; gametogenesi : ElhHizt, EskolaHE; gametontzi : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-eto grekotikoa.

ginezeo
iz. bot. Loreen organo emeen multzoa.

Aztergaia: ginezeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

gizaki
iz. Giza espezieko banakoa, arra nahiz emea. Izakiak eta gizakiak. Landare, abere eta gizakiak. Hezur-haragizko gizakien artean. Jainkoak gizasemeari eta emakumeari gizaki berriak sortzeko ahalmena eman die.

Aztergaia: gizaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

glaziar
1 iz. geol. Urte guztian urtzen ez den elur izoztuzko eremu handia, gehienetan mendi garaietan eratzen dena, eta emeki-emeki higituz doana. Ik. hormagune. Glaziarrak izotzezko ibaiak dira. Perito Moreno glaziarra. Glaziar harana.
2 adj. geol. Glaziarrarena, glaziarrari dagokiona. Zirku glaziarra.

Aztergaia: glaziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

glazial EB 1: OinEntz/5 ("zona glazialetako tenperatura eramankorrago bihurtzen da"); glaziar (eta glaziare 5) 21: G 1 (J. Lekuona: "Alpe-mendiak eta glaziar batzuen egoera ikusi nai ditut"); EB 16 (Saioka/3 3, adib.: "Glaziarrak izotz hibaiak dira"; Kuxkux/6, zerrendatu batean: "lurmuturra / delta / sapalda / glaziarra albufera / mendikatea / uhartea"; J.A. Fernandez 4, adib.: "glaziaren haztarnak izan ziren"; I. Zaldua 4, adib.: "glaziar haundiak hedatzen dira"; UZEI: "glaziar baten edo eremu elurtu baten azaletik elurra edo izotza kentzen duten prozesuen multzoa"; SGarm Izadia 2, adib.: "Glaziar aldiko animalietarik dituzu"; Gizakia: "glaziareek bi kilometroko lodiera ikaragarria izatera heldu ziren"; Elhuyar 3, adib.: "glaziareak iparraldera atzeratu zirenean espezie askok jarraitu zieten", "glaziare-garaiko erlikia bat dugu"; HezkSaila 1985: "erakuntza kapritxosoak, glaziareak, estalaktitak"); glaziazio (eta g.-aldi) EB 9: M. Aizpurua 4 (adib.: "Glaziazioen arteko tarteak epelagoak izan ziren", "Glaziazio-aldietan agian, ez zen erlerik bizi"); Gizakia 4 (adib.: "Glaziazio hura ez zen lehenengoa izan"); A. Martinez ("glaziazioak edo klimak eraginda"); glaziazioarteko EB 1: M. Aizpurua ("glaziazioarteko garaietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

glaziabitarte : AB38 1 ('época interglaciar'); glazial : AB38 2, Euskalterm 1; glaziar : AB38 7 (hauetan g. bolada, g.-barruti), AB50 2, HiztEn, LurE (ik. hormategi), Euskalterm 10 (hauetan fase g., g.-haize); glaziare : AB38 6 (hauetan g. lokal, g. alpino, g. alpetar), HiztEn; glaziarismo : Euskalterm 1; glaziarketa : AB38 1 ('glaciación'); glaziarte : AB38 1 ('período interglaciar'); glaziazio : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan Riss g., Würm g.); glaziazioarte : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "glaziar (†glaziare), glaziazio".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

glaziar : EuskHizt (glaziare* 1977; [erd.] Hormagunea), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (ik. hormategi); glaziaraldi : HiruMila; glaziare : HiruMila; glaziazio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE (ik. izotzaldi); glaziazioarteko : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal glaciar / glacier formen ordainak: elurtegi : Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV // HiruMila: 1 glaziareko, glaziar; 2 Geol. glaziare // ElhHizt: 1 Geol. glaziar; 2 Geol. glaziar; (hitz-elkarteetan) glaziar- // Casve FE: (marchand) izozkikari; (magasin) izozkitegi // HaizeG FB: horma-gune; (marchand de glaces) izozki-saltzale // T-L LBF: hormagune // PMuj DCV: izoztegi, elurtza // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): m glacier; adj glaciaire; período glaciar: période glaciaire; it (S. Carbonell): ghiacciaio; ca (DCC): glacial; Océano glaciar: oceà glacial; geol. glacera, gelera; en (Collins): glacier; de (Langenscheidts): Gletscher.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: Ik. hormategi / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. hormategi

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "glaziar († glaziare), glaziazio".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du (bere lekuan eta garaian ikusiko da hormagune, adib., baliokidetzat eskaintzekoa den; oharra: forma soil gisa, oharrik gabe, proposatu da gero hormagune).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r(e): -ar(e).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: glaziare [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

 - [K201]: "Iz. eta Izond. ere bai, ezta?" (2006-04-11)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

gonada
iz. biol. Gameto arrak eta emeak sortzen dituen organoa. Gonada sexualek —obarioek eta barrabilek— eta horiek sortzen dituzten hormonek —estrogenoak eta testosteronak— odola, bihotza eta burmuina asaldatzen dizkigute.

Aztergaia: gonada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

iel
adb. Behorraz edo asto emeaz mintzatuz, arreske. Gure behorra iel dago. Iel pasatu du lehengo astea; asto arra badaukat baina gaztea. Iel izan, ibili.

Aztergaia: iel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: iel egon ( ibili, izan ).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  iel izan 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): Azpisarrera banatan jasoko dira lantaldeak aipatu dituen hiru esapideak: iel egon / iel ibili / iel izan.

indioilo
iz. Indioilarraren emea. Indioiloa erreta. Buruan koskor bat, indioiloen arrautza bezain handia.

Aztergaia: indioilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-03-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
intseminazio
iz. Arraren hazia emearen obulura helaraztea, bereziki artifizialki helaraztea. Alaba intseminazio bidez izan zuen duela zortzi urte, eta adopzioan hartutako semeak hiru urte pasatxo ditu. Intseminazio artifiziala. Hura baino lehen izan ziren beste intseminazio teknika batzuk.

Aztergaia: intseminazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-02-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu haziketa, intseminatu eta intseminazio formak aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'hezkuntza' eta 'hazkundea' adierakoak dira ager. banako aziketa (Argia 1936: "Sendagille jardunak: Umien aziketa") eta hazketa (M.E. Laboa: "Programaketa etengabeko hazketan dago zientziaren razionaltasunak eskatzen duen bezala"); intseminazio 2: Genetika eta Osasuna ("Intseminazio artifiziala edo obozitoen emaitza, gene mutatzailearen iragatea ebitatzeko"), Sexua ("Ginea Berriko beste tribu batzuetan mutikoen intseminazioa sodomiaz lortzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haziketa : DFrec (eta aziketa) 2; intseminatu : HiztEn, Euskalterm 1; intseminazio : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE // Eta 'inseminar, inseminación' formen beste ordainak: hazia jarri : Euskalterm 1 (inseminar); hazi-jartze : Euskalterm 4 (inseminación).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

BasDir 62-64: aziketa.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aziketa : PMuj DVC (1 B cría, crianza; 2 B educación, enseñanza; 3 aumento, agrandamiento); intseminatu : ElhHizt; intseminazio : EuskHizt (ik. ereintza), ElhHizt (AS: i. artifizial) // Ez ditugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal inseminar / inséminer formen ordainak: HiztHand: intseminatu // HiruMila: erein, hazia jarr(i) // ElhHizt: intseminatu // XarHizt: ernalaraz(i) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; b) Erdal inseminación / insémination formenak: HiztHand: intseminazio (eta intseminazio artifizial) // HiruMila: i. artificial: hazi-jartze // ElhHizt: intseminazio // Lur EG/CE eta EF/FE: ernalketa // XarHizt: ernalarazte // Casve FE: ernarazte; (artificielle) azitzirrista // PMuj DCV: i. artificial: xirristako ereintza // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): inséminer / insémination; inseminación artificial: insémination artificielle; it (S. Carbonell): Ø / Ø; ca (DCC): inseminar, inseminació; en (Collins): to inseminate, fertilize / insemination; i. artificial artificial insemination; de (Langenscheidts): (künstlich) befruchten; besamen / i. artificial (künstliche) Befruchtung; Besamung.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

hazi-jartze aski izan ote litekeen aipatu da (abereen kasuan, baietz dirudi; baina pertsonen kasuan ere bai? Dena dela, libretzat eman da gorago hazi-jartze hori).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Giza ugalketarako teknika berriak direla eta ez direla, agian komeni da hori zerrendan agertzea'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Bigarren itzulirako uztekotzat jo dira [...] intseminazio'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-22) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

inurri
iz. Gorputza hiru ataletan banatua duen intsektu txikia, arrez, emez eta langilez osaturiko talde handiak eratuz inurritegian bizi dena (Formicidae fam.). Ik. txindurri; xinaurri. Inurri mota asko dago.

Esaera zaharrak

Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion.

Aztergaia: inurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: inurri: Formicidae; inurri beltz: Lasius niger; inurri gorri: Formica rufa; inurri hosto-ebakitzaile: Atta sp.; inurri lehoi: Myrmeleontidae.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

xin(h)aurri da erabiliena, 66 agerraldirekin, baina erdiak baino gehiago Gy, Etcham eta Ox dira; IEan bakarrik azaldu da (Zub. ünhürri jaso da); inurri (+ iñurri: guztira 19 ager.) Bko forma da: 19tik 15 ager. Bkoak dira (fB Ic I, Añ LoraS, Añ GGero, Ur Dial, Kk Ab I, Otx); G 1 (TAg Uzt), EB 3 (MIH, MEIG VI; metalengoaiako erabilera); txindurri , txingorri, txingurri , konposatu eta eratorriak gehienbat Gz jaso dira: 53 ager.tatik 47 euskalki honetakoak dira (Cb Eg II, Cb Eg III, It Fab, It Dial, Bv AsL, VMg, Ldi IL, Or Eus, Or Mi, Or QA, Ibiñ Virgil, NEtx LBB, Azurm HitzB, Etxde JJ, Txill Let); B txindurri, txingurri formek hiruna ager. dituzte (AB AmaE, Gand Elorri, Erkiag BatB); hauen artean txingurri da forma nagusia (32 ager.; txindurri 18 aldiz jaso da, txingorri hirutan bakarrik); beste formak: txinurri , txiñurri B-G 9 aldiz azaldu da; xinurri BN 1, EB 8; zin(h)aurri : L-EB agerraldi bana; xingurri behin agertu da EBn; txinaurri GN behin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

inurri + konposatu-eratorriak dira erabilienak (36 guztira): G-Bn agerraldi bana; beste guztiak EB-EgAs dira; xinaurri (behin xinhaurri) IEko forma da (eta euskalki hauetan agertu den bakarra); 23 ager. guztira (IE: 14; EB-EgAs: 9); txingurri , txingurritu 12 aldiz jaso dira (G 4, EB 8); txindurri (+ txindurritegi) ere G (4) eta EB-EgAs (4) jaso da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: inurri (4); xinaurri (1); AB38: inurri (24); txindurri (2); txingurri (12); txinhurri (1); xinaurri (1); AB50: inurri (1); HiztEn: inurri, inurri lehoi, inurri-belar, inurridura, inurrimeta, inurripila, inurritegi, inurritontor, inurritu; LurE: inurri, inurritegi, inurritu, inurritze.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

inurri, txindurri.

Euskaltzaindiaren Arauak

Formicidae.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

erabilera zainduetan forma hori nagusitu da.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Formicidae.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "inurri hobestekoa, zalantzarik gabe" (1993-02)

jokatu1, joka/jokatu, jokatzen
1 da/du ad. Joko jakin batean aritu; jokoan jardun. Ik. egin1 9; aritu; jardun1; ibili1 4. Sagardoa galanki edango dugu, tokan jokatzen dugun bitartean. Pilotan, musean jokatu. Harri txikiarekin jokatu nahi dute. Harria nork gehiago altxatu jokatu genuen. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta. Makila bat eskaintzen dio, joka dadin haren kontra.
2 du ad. Apustu egin. Afaria jokatu zuten musean. Peru Odolkik lepoa nahi zuen jokatu. Mila pezeta jokatu zituen loterian. Nahi adina diru, bi bati jokatuko ziola. || Usurbilen dema bat aurten da jokatu. Bi ahari joko dira Bizkaian jokatu.
3 du ad. Zezenez mintzatuz, zirikatu eta, datorrenean, haren erasoa antzez saihestu. Ik. toreatu. Sei zezen jokatuko dira gaur Azpeitiko plazan. Hiltzeko zezenak jokatu ziren. Horixe egin behar baitzuen: aurrez aurre zuen zezenarekin jokatu eta zezena bera jokatu.
4 da/du ad. Norbaitekin edo egoera jakin batean, aipatzen den moduan aritu edo jardun. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Ik. portatu; gobernatu. Era lotsagarrian jokatu dugu maiz kultura gaietan. Zer diote gure aitzinekoek, nola jokatu dira, zer egin dute? Ederki jokatu dira. Langileekin bakea nahi duen ugazabak garbi jokatu behar du. Oker jokatu ote zuen bere emaztearekin? Buruz eta zentzuz jokatu zuen Erromak auzi horretan.
5 du ad. Norbaiti bere kalterako zerbait egin. Ederra jokatu didak! Jokaldi makurra jokatu diote.
6 du ad. Antzerkiaz edo kidekoez mintzatuz, gertaerak antzezleen bidez irudikatu. Ik. antzeztu. "Iparragirre" pastorala jokatu zutenak. Bakarrizketa bat jokatzeko. || Dantza bat jokatu.
7 du ad. Antzerki lan edo film batean, pertsonaia baten rola egin. Zortzi aktorek 38 pertsonaiaren rolak jokatuko dituzte.
8 du ad. hizkl. Aditz baten adizkiak, hurrenez hurren esan edo idatzi; aditza, aspektu, modu, aldi eta pertsona markak agertzen dituela erabili. Aditz laguntzailea jokatu.
9 du ad. Ipar. Abere arrak emea estali. Ahariak ez du ardirik jokatu behar, hiru urte bete aitzinean.

Aztergaia: jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jokatu, joka, jokatzen. 1 du ad.: dirua jokatu du. 2 da/du ad.: era lotsagarrian jokatu dugu/gara.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jokatu, joka, jokatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremua. (Hizk.) 'aditza jokatu'" (1993-02)

kateme
iz. Katu emea. Katemea horrelaxe ibili ohi da bere katakumeekin.

Aztergaia: kateme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'katu emea'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-eme/-ar.

kolokatu2, koloka/kolokatu, kolokatzen
da ad. Ipar. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, lokatu.
kopulatibo
1 adj. hizkl. Juntagailuez eta lokailuez mintzatuz, emendiozkoa. eta juntagailu kopulatiboa.
2 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, subjektua eta atributua elkartzen dituena. Aditz kopulatibo erabilienak izan eta egon dira: neska azkarra da, kafea epela dago.

Aztergaia: kopulatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kopulatibo 7: M. Zalbide ("Konposizio kopulatiboa"); Hitz-Elkarketa/1 3 (adib.: "Egia da ordea, guztiarekin ere, euskal dvandva-elkarte gehienetako osagaiak era kopulatiboan koordinaturik ageri direla"); JAMuj 3 ("Gorago aipatu dudan X-rekin Y egitura 'kopulatibo' zaharra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kopulatibo : AB38 1; HiztEn; LurE; Euskalterm 5 (hauetan aditz, koordinazio, proposizio (koordinatu) k.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EGLU-IV, 21: "Orain arte komunzki kopulatiboak izendatu ohi genituen juntagailuak emendiozkoak deituko ditugu gaurdanik. Izendapen biak dira zuzenak, biak bidez asmatuak. Bi zeregin dituzte juntagailu hauek, izan ere, eta bietarik batari begiratzen dio batak eta besteari besteak. Kopulatibo deitzeak lotze eta elkartze funtzioa ipintzen du agirian (...) emendiozko izendatzeak, aldiz, beraien gehitze, berretze eta emendatze zeregina".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

kopulatibo : EuskHizt; ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

H. Knörr: "Falta". // BAgiria (1998-03-27): "Bigarren itzulirako utzi dira [...] kopulatibo".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-03-27): 'Bigarren itzulirako utzi dira [...] kopulatibo'.

kopulatu, kopula/kopulatu, kopulatzen
da ad. Arra eta emea sexu harremanean batu. Intsektu eme batzuek esperma gordetzen dute kopulatu ondoren.

Aztergaia: kopulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2000-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta beharrezkoa dirudi Biologian.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kopula(tu), kopulatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [falta da eta sartzea proposatzen dugu] (1996-01-08)

krisket1
1 iz. pl. Kriskitinak.
2 iz. Jantzi baten bi zati elkarri atxikitzeko josten den lokailua, bi atal, bata kakoduna (arra) eta bestea zuloduna (emea), dituena. Zetaren karraska eta askatzean krisketek egindako zarata entzun ziren.
lehentxa
adj./iz. Emeez mintzatuz, lehen umea izan duena. Nekez erdi zen behi lehentxa.

Aztergaia: lehentxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. lehenengo umezko eme; behin erditako eme.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lehen umea izan duen emea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: ongi da uztea. || Nik bakarrik hazkuntzan ezagutzen dut ‘primipare’ adierazteko, ez dakit emazte batez erabiltzen ahal den, zergatik ez?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

loka1
1 adj. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, txitatzeko egoeran dagoena. Ik. oilaloka. Oilo loka baten txitak. Hara non ikusten duen antzara loka, otzara handi baten barruan.
2 adb. Oiloa loka jarri da.
lokatu1, loka/lokatu, lokatzen
1 da ad. Oiloez eta hegazti emeez mintzatuz, loka jarri. Oiloa lokatu da eta hemezortzi arrautza jarri dizkiogu.
2 adj. Arrautzez mintzatuz, oiloak txitatu duena. Kalera eramaten ditugula arrautza erdi lokatuak, nolabaiteko jangaiak eta esneak bataiatuak.

Aztergaia: lokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lokatu, loka(tu), lokatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lokatu, loka(tu), lokatzen.

malats1
1 adj. Mardula, guria. Lore eder malatsak.
2 adj. Emea, eztia. Beharrean saiatu naiz beti; on egin diet txiroei eta malatsa izan naiz guztiekin.
malgu
1 adj. Erraz toles edo oker daitekeena. Zumea bezain malgua. Hodi malgu batez.
2 adj. Egoera berrietara edo aldaketetara erraz egokitzen dena. Giputzak malguagoak eta diplomaziara emanagoak direla. Hizkuntza arinago, zoliago, malguago bihurtzeko. Egungo legedia malgua da, eta uneko baldintzetara egokitzeko aukera eskaintzen du. Ordutegi malgua.
3 adj. Batez ere Ipar. Guria, emea.

Aztergaia: malgu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
mandako
iz. Mando gaztea, arra nahiz emea. Arre, arre, mandako, bihar Tolosarako.

Aztergaia: mandako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) manda-/mando- alternantzia dutenak: mandako : 15 ager.: B 1 (AB); G 14 (VMg 13; Izt) / mandoko : 2 ager.: B 1 (A BeinB),L 1 (Ox); mandazai(n) : B 58 (DurPl, AB, Azc, Ag, A [33 ager.], Etchta, Kk, Or, Erkiag); G 48 (VMg, Echag, Lard, Noe, Sor, TAg, Etxde, NEtx [12 ager.], Anab, Uzt, Berron [24 ager.]; IE 4 (ChantP eta FIr) / mandozai(n) : G 1 (Salav); IE-Zu 20 (Elzb 5, Barb 7, Const 7); mandozaingo : Z 1 (Const); mando zaintza : G 1 (Izt); mandatzar 1 (Mdg) / mandotzar 1 (Otx); b) manda- osaerakoak: mandabelar 1 (Zait); mandaburu 1 (Sor); manda-mutil 4 (Berron); mandarri 1 (Ibiñ); c) mando- osaerakoak: mandodun 1 (NEtx); mandoka 1 (Or); mandokillo 8 (Kk); mandotegi 2 (Aran); mandotu 1 (Hb); mandotxo 2 (Sor); mandotze 1 (JE); mandoxko 1 (Mdg); d) Beste forma batzuk: mandeme 1 (Izt); mandeuli 2 (Or) / mando euli 2 (DurPl; Iraola) / mando-euli 1 (Otx) / mandu(l)li 6 (Mong).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) manda-/mando- alternantzia dutenak: mandako : 3 ager. (M. Lekuona; A. Lertxundi) / mandoko : 1 (E. Alkat); b) manda- osaerakoak: mandazai(n) : 20 ager.: B 5 (R.M. Azkue, Bizkaiko herri iturriak, A. Zubikarai); G 2 (A.M. Labayen; Ataño); EB 13 (G. Garate [7 ager.], J. Belmonte, B. Gandiaga, J.M. Satrustegi, A. Zubikarai); mandazaintza 1 (Bizkaiko herri iturriak); mandazantza 1 (J. Belmonte); c) mando- osaerakoa: mandoska 1 (P. Lafitte); d) Beste forma batzuk: mandeme 1 (J. Fernandez Egiguren); mandaeuli 1 (Tom Sawyerren abenturak) / mandeuli 2 (A. Lertxundi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mandabelar : HiztEn; Euskalterm 1; mandabide : HiztEn; Euskalterm 1; mandaburu : HiztEn; mandaka ik. mandako: HiztEn; mandako : HiztEn-LurE; Euskalterm 1; mandako edo mandoko : LurE; mandaperrexil : HiztEn-LurE; Euskalterm 1; mandarri : HiztEn; mandaska : HiztEn; mandategi ik. mandotegi: HiztEn; LurE; manda-zain : AB50 1; mandazai : AB38 1; mandazain : AB50 1; HiztEn-LurE; Euskalterm 2; mandazaintza : HiztEn; mandeme : HiztEn; mandeuli : HiztEn-LurE; mando-perrezil : LurE; mandoketa : AB38 1; mandoko ik. mandako: HiztEn-LurE; mandotegi : HiztEn; mandotu : HiztEn; mandotzar : HiztEn; mandozain : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'mando gaztea'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko txikigarria.

mando
iz. Asto ar eta behorraren edo zaldi eta asto emearen umea. Mando arra beti da antzua, eta emea, gehienetan. Ez dut uste Avignongo aita santuaren mandoa baino ahazkorrago naizenik.

Aztergaia: mando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mando, manda-.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mando-azienda .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mando-perrexil edo mandaperrexil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "ez gazt. 'mando' ('agintari') (1993-02)

mara-mara
adb. Elurraz, eta izerdiaren, malkoen edo bestelakoen jarioaz mintzatuz, emeki baina ugari. Elurra mara-mara ari zuen. Elurra mara-mara gau guztian. Izerdia mara-mara dario. Mara-mara dario odola ebakitik. Bere begietatik malko saminak mara-mara zerizkiola. Gizon handia izan arren, mara-mara negarrez egon zen.

Aztergaia: mara-mara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: elurra mara-mara ari zuen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ondoan adibide batzuk sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-07-23): elurra mara-mara ari da adibidea sartuko da.

masustondo
iz. Lore arrak eta emeak txorten berean dituen zuhaitza, etorkiz Sortaldekoa, fruitutzat masusta zuriak edo beltzak ematen dituena (Morus sp. ). Ik. masusta-arbola; marugatze. Masustondo orritsu baten abarren tartean.

Aztergaia: masustondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mora sp.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

miru buztan, miru-buztan
1 iz. Ardiei belarrian egiten zaien marka, belarri puntako zati bat kenduz miruaren buztanaren forma hartzen duena.
2 iz. Miruaren buztanaren antzeko forma duten pieza ar batez eta pieza eme batez eginiko mihiztatzea; era horretan mihiztatzeko mihia. Ongi trabaturiko habe horiek miru buztanen bitartez geratuko dira loturik.
monoiko
adj. bot. Landareez mintzatuz, lore ar eta emeak landare berean dituena.
moñoña
adj. lgart. Emakumeez edo animalia emeez mintzatuz, polita. Ik. moñoño. Neskatxa moñoña. Ahuntz moñoña bat eman zion erreginari.

Aztergaia: moñoña

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

genero-marka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

moxal
iz. Urtebete arteko behorkumea, arra nahiz emea. Ik. txiko. Moxal basatiak. Moxal irrintzilariaren antzera. Moxalaren jauziak.

Aztergaia: moxal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mula
iz. Ipar. Mando emea.
Azpisarrerak

Aztergaia: mula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "mula. Erlijio irakasle musulmana".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

mando emea.

natura2
iz. Abere emeen, eta batez ere behien, ernaltze organoen kanpoaldea. Ik. bulba.

Aztergaia: natura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (I.3.2): "lehen osagaia eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitza (eta sei hitz hauek bakarrik) duten elkarteetan eliz, burdin, hizkuntz, kultur, natur, literatur forma >a<-gabeak zein eliza-, burdina-, hizkuntza-, kultura-, natura-, literatura- >a<-dunak berdin onargarri dira. Ongi emanak daude, beraz, bai (...) natur zientziak, literatur tradizioa modukoak eta bai (...) naturazalea, literatura(-)joera gisakoak. Lehen osagaiari berezko >a< hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (edota loturik eman, bigarren osagaia erdi-atzizki duten burdingintza modukoetan)".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

natura 1 gisa aurkeztuz; eta AS gisa gehituz: natura hil, naturaz, naturazko .

neska koskor
iz. Haur eme aski hazia. Ik. neskatxa. Bost-sei urtetan, neska koskor bat eskolan hasten denean. Hamabi urteko neska koskor bat.

Aztergaia: neska koskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau83
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: adib.: neska kozkor / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.: neska kozkor

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-koskor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

neska sarrerari dagokion azpisarrera: arauak jasoa du koskor sarreran, baina hemen (ere) jasotzekoa da.

neska txiki
iz. Haur emea. Ik. neskatxo. Sei urteko neska txiki polit bat.
neutro
1 adj. hizkl. Genero bereizketa sexuaren arabera egiten duten hizkuntzetan, ez arretarikoa ez emeetarikoa ez dena. Latinezko hitz neutroak.
2 adj. kim. Ez azidoa ez alkalinoa ez dena. Gatz neutroak.
3 adj. fis. Gorputzez mintzatuz, elektrizitate kargarik ez duena, edota kargak, kontrakoak izanik, erabat orekatuak dituena.
Azpisarrerak

Aztergaia: neutro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

batugai neutro; elementu neutro; eragiketa aritmetiko batekiko elementu neutro.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-tro amaierak.

obozelula
iz. bot. Landareen gameto emea.

Aztergaia: obozelula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

obozito
iz. biol., med. Erabateko heldutasuna iritsi ez duen gameto emea. Osagai horri esker, espermatozoideak obozitoa inguratzen duen zelula-geruza zeharkatuko du. Izokinak giharretan, azalean eta obozitoetan metatzen ditu pigmentuak.

Aztergaia: obozito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): obozito 24: Elhuyar 14, Consumer, Berria 8, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: obozito 3: Berria 2, Juan Garzia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: obozito (4) (Biol, Med.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ovocito / fr ovocyte: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: obozito (Biol.) / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta nazioartekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Biol. eta Med.

obulu
1 iz. Sexu zelula eme heldua, ernaldua izateko gai dena. Obulua eta espermatozoidea batzean sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak. Emakumeak obulu kopuru jakin batekin jaiotzen ziren ustea zalantzan jarri dute AEBko adituek.
2 iz. Landare hazidunen organo obala, landarea ernaldu ondoan hazi bihurtzen dena.

Aztergaia: obulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u: -ulu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

obulutegi
1 iz. Emeen ernaltze organoa, obuluak sortzen dituena. Ik. obario. Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da: obulu bat ateratzen da bi obulutegietako batetik.
2 iz. bot. Landareez mintzatuz, pistiloaren behealdeko zatia, obuluak dauzkana.

Aztergaia: obulutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

obulutegi 13: Elhuyar ("ugal-organoak: Obulutegiaren eraketa da maila honetako lorpenik handiena"), Natur/8 ("Estudiatu beharrezko guruinak hauek dira: Hipofisia, Tiroidea, [...] Barrabilak eta Obulutegiak"), M. Etxaide 3 (zerrendatu batean, "begi-orbana; garuna; aho-erraboila; obulutegia", "hanka-muskulua; obulutegia; Malpighi-ren hodia", "Testikulutik, poro arrean amaitzen diren bi hodi deferente irteten dira, eta obulutegitik, poro emean amaitzen den obiduktua"), I. Iñurrieta 2 ("Obulutegia garatzearen ondorioz sortzen den organoa da", "Fruitua bi partez osatua da: Perikarpoa, obulutegiaren pareten eraldaketatik sortzen da eta hiru geruza izaten ditu"), M. Aizpurua ("Hori ez da notizia berria, baina bai beste hau, alegia, zenbait erle langileren obulutegiak garatzen hasten direla eta arrautza egiteko moduan garatu gainera"), I. Aizpuru ("pistiloan 4-5 karpelo edo gehiago, elkartuak obulutegi superoa eratuz"), Ingurua/LH 3 ("Babarrun batek bere barruan sei hazi baditu, zenbat obulu zituen obulutegian?", "Obulutegia fruitu bihurtu arte hazten da", "Lorauts garaua estiloan zehar jaisten da obulutegiraino eta obuluarekin elkartzen da"), SexuInfo II ("Emakumeak bi obulutegi dituenez, umetokiaren alde banatan, hilabete batean gerta liteke bi obulu sortzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

obulutegi : HiztEn, LurE, Euskalterm 13 (hauetan 3 obario sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

obulutegi : EuskHizt, HiruMila (1 ovario, gónada femenina; 2 ovario: parte basal del pistilo), ElhHizt (ovario), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (ovario / ovaire) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: obario / PUrib: "obulategi / obulutegi".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

oilanda
iz. Oilo eme gaztea. Oilaskoak eta oilandak. Oilanda, erretzeko; oiloa, salda egiteko. Burruntzian ikusten ditut oilandak eta usakumeak.

Aztergaia: oilanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oilo
1 iz. Etxeko hegaztia, hegan egiten ez duena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak dituena; hegazti horren eme heldua (Gallus gallus). Ik. oilar; oilanda; oilasko; oilaloka. Baserriko oiloak. Oilo nabarra eta oilanda zuria. Oiloak arrautzak erruten ditu. Oilo errulea, oilo ona. Oiloaren karakak. Oilo arrautzak. Txitatzen ari den oiloa. Oiloak txitak hegoen azpira biltzen dituen bezala. Oilo egosia. Oilo gantzak. Oilo zorriak. Oilo lumak.
2 adj. Koldarra, beldurtia. Ik. oilobusti. Hori egiten ez bazuen, ezagun zela oilo bat zela.

Esaera zaharrak

Azeria predikatzen denean ari, gogo emaiok heure oiloari. Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa. Oiloa irabazi eta kapoia galdu. Oiloari oloa, astoari lastoa. Oilo ibiltari, azeriaren janari. Oilo zaharrak salda ona du egiten.

Aztergaia: oilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oilo, oila-.

Euskaltzaindiaren Arauak

Gallus gallus / AS: oilo(-)salda.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oilo-ipurdi, oilo-larru, oilo(-)zopa .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Hitz zatiak jarri ez arren, oilar, oilanda, oilasko eta oilategi hitz ezagunak ere hor dira" (1993-01-18)

otseme
iz. Otso emea. Jaioberritan abandonaturiko anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea.

Aztergaia: otseme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-eme.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.