Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1651 - 1700] bistaratzen.

aizkora ukaldi, aizkora-ukaldi
iz. Aizkora-kolpea. Arbola adar bat ebaki behar denean, lehendabiziko aizkora-ukaldiak azpitik eman behar dira, eta ez gainetik.
aizkoragile
iz. Aizkorak egiten dituen eskulangilea. Hargatik ahalegin guztiak egiten ditu aizkoragileak bere tresna ahal duen ondoena egiten.

Aztergaia: aizkoragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

aizkoragintza
iz. Aizkorak egitea; aizkoragilearen lanbidea. Gure probintzia hauetan, gizaldi honen hasierara arte, aizkoragintzak bazuen garrantzia.

Aztergaia: aizkoragintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

aizkorakada
iz. Aizkora-kolpea. Aizkorakada hartu nuen belaunean. Egurgilearen aizkorakada neurtua.

Aztergaia: aizkorakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

aizkoran
adb. Aizkora-lanean. Gaztetatik hasiak aizkoran ikasten. Segan eta aizkoran ere ederki egiten zuen. Aizkoran bezain trebea da laiaketan eta goldea erabiltzen.
Loturak

Aztergaia: aizkoran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt:: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aizkora sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gaztetatik hasiak aizkoran ikasten; Aizkoran bezain trebea da laiaketan eta goldea erabiltzen.

aizkorol
iz. g. er. Aizkoraz landutako ohola. Artzainen txabola egiten da zotal, arba, tantai, aizkorol eta gisa horretako gauza xeheekin.

Aztergaia: aizkorol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aizkoraz landutako ohola.

aizolbe
iz. Ipar. g. er. Haizeak jotzen ez duen tokia. Abere eriak egon behar du aizolbean eta etzauntza idorrean.

Aztergaia: aizolbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

haizeak jotzen ez duen tokia.

aizpil
iz. Mazpila.

Aztergaia: aizpil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko aizpil sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aizpil : HiztEn ("Ik. basagurbe"), LurE; azpil : Euskalterm 1; basagurbe : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. basagurbe (Sorbus torminalis) fitxa Izendegian: azpil (azpill): Lcq, Irigaray Landareak, Bouda-Baum, X. Irigarai; maspil : M. Aizpurua Arbaiun, X. Irigarai, Azkue DVEF, JIr OnomBot; matspilla : Carreras y Gandi GGPVN, Guinea Vizcaya, Bouda-Baum, J.M. Faust, Ortiz de Portillo, Lcq, Irigaray Landareak; mazpil : JIr OnomBot, X. Irigarai, J.M. Faust; gurbi : J.M. Faust, Azkue DVEF, Bouda-Baum. Beste batzuk: mazpil-negro : JIr OnomBot; alikera : JIr OnomBot; gurbie : Lcq, Guinea Vizaya; osta-zuri : Polunin Arboles y Arbustos; ostazuri : Polunin Flores de Europa; pomal-falso : JIr OnomBot. // Nekazaritza Hiztegia: azpil : es sorbo silvestre; fr sorbier des oiseleurs; la Sorbus torminalis.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beste hiztegietan jaso dutena: aizpil : EuskHizt, ElhHizt ("Ik. basagurbe"), EskolaHE, DRA; azpil : HiruMila; aizpiltze : DRA (aizpilze), PMuj DVC. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. basagurbe / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Sorbus torminalis.

aizta
iz. bizk. Ahizpa.

Aztergaia: aizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak aipatua du forma, dagozkion marka eta azalpenekin («iz. Bizk. h. ahizpa»), eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. ahizpa.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Bizk. Sin. Ahizpa. Honek ez du logika handirik. Hitz beraren bi aldakien artean (berri/barri, ile/ule, gezur/guzur...) orain arte Euskaltzaindiak batasunerako forma bakarra proposatu eta bultzatu du, bestea aldaki dialektaltzat joz. Bistan da kasu honetan batasunerako ahizpa proposatu zenez gero (Cfr. ahizpa e. ahizpa), beste aldaki hori Bizkaiko aldaki dialektaltzat jo behar dela, eta ez literatura mailako sinonimotzat. Bestalde, ez dut oso logiko ikusten era dialektalari grafia ere aldatzea, erabiltzaileen nahasterako besterik ez baita. Ene ustez: ahizta Bizk. e. ahizpa'.

 - [E116]: 'Ongi iruditzen zait XKk dioena, baina 'aizta' jarri beharko genuke, 'ahizta' ez baitu inork ere erabili (4 adibide aurkitu ditut EEBSn, denak modernoak)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'aizta Bizk h. ahizpa'.

aiztaga
iz. g. er. Lantza.

Aztergaia: aiztaga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aiztagari (eta aiztagari-buru) 4, Zait Sof ("Api aldeko aiztagari entzutetsu ta bulartsuenetzat ziranak eraikirik, lerroka nere alde yarri ziran, zazpi aiztagari saillez eratutako gudari-ostea Tebe'ren gain yoaz", "aberriaren alde gudan il dan Eteokel, aiztagari argia", "Oiek, ba, oraintxe, zazpi sailletan, zazpi aiztagari-buruen mendean, Tebe'ko ibar osoa erasorik atandak aukeratu ditute"); aiztamakila (eta aizta-makilla, aiztamakilla, aiztamakil-guda, aiztamakil-lagun) 12: Zait 11 (adib.: "Pokeu'tar arrotza zerala, ta ain zuzen ere, Panoteu gizonak bidalia: ori baitute aiztamakil-lagunik altsuena", "Zuretzat babeskin eta aiztamakil arrotzak baño babesa garaiagoa izango baita, auzokoen buruzki", "aiztamakila iaurti zuenari, ala, aiztamakilari berari?"), Ibiñ Virgil ("etziren laztu buru-oskol eta aizta-makillen uztaz, baizik eta galburu iori eta Bak Masiken edariz bete ziran") // Eta OEH argitaratuan, gainera: aiztaga , Ol 1 Sm 13,19 ("Bestela ebertarrak ezpatak eta aiztagak egin litzakete"); aiztamakil , Ol Jn 19,34 ("Gudamutil batek, orratiño, aiztamakillez saietsa sakaildu zion"), Ol Zen 25,7 ("Aiztamakil bat eskuan arturik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aiztaga 4: J. Lekuona ("Gure erria eiztaria zan eta leizetan bizitzen zan: ori esan nai digute, leizetan arkitu diran arri urdin eta kuarzitazko aizkora, aiztaga #mdash#latz antzean landuak#mdash# eta abere-ezurrak"), Jesusen jarraitzaile 1985 ("Iltzailleak beren aiztaga edo lantzaz sastiatu zituzten"), Elhuyar (metahizk., "aiztaga: iz. Burdinazko ezten batez hornitutako haga, lantzaren antzekoa"), P. Aristi ("azta-makila, gakoaz hornituriko aiztagak zaldun etsaiak eraisteko, ezpatokerrak, aizkora kirten luzeak eta lazoa, abilezia harrigarriaz erabiltzen zutena"); aztamakila (eta azta-makil, astamakilla) 6: Or Tormes ("Orduan nire yaun bialduak, yoko-lekuan egoan astamakil bat artu eban"), F. Zenarruzabeitia ("Itz oneik gudamutillak entzun eutsezan eta euretariko batek belakia, esponja, artu... ozpiñez beterik euken ontzi baten beratu... astamakillaren ertzean belakia ezarri ta edaten agora emon eutson...."), P. Aristi (cf. supra), Lab TOE ("Orretarako kaleko jendeari isilka adierazi bear diozute biar goizean, ezpata ta azta-makillak artuta Gaztela'ko ate inguruan erne egon ditezela"), S. Aizarna 2 ("Ez du zure aztamakilak / zeru-muga zaurituko / mendiaren babesak gordetzen du...", "Noizbait aztamakil tren hau lurraren larruan sartuko da ondoraino...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aiztaga : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aiztaga : ElhHizt, HiruMila, DRA, PMuj DVC (eta aiztaga-antzeko, aiztaga-iltze); aiztagada, aiztagakada, aiztagari : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lantza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aiztaga iz. g.er. 'lantza'

aizto
iz. Ganibeta. Aizto zorrotza. Artzain aiztoz egindako edontzia.

Aztergaia: aizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Sin. ganibet proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): oharra erretiratu du.

aiztokada
iz. Aizto-ukaldia. Aiztokada zorrotza sentitu zuen bularraren erdian. Langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten; banan-banan igaro ziren nire aurretik, aiztokada zauriekin, beso hautsiekin edo buru odoleztatuekin.

Aztergaia: aiztokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

aiztur
1 iz. pl. Guraizeak, bereziki bi eskuez erabiltzen direnak. Ik. artazi. Ardiei ilea mozteko aizturrak. Aski da bixikari mokoa aizturrez moztea.
2 iz. Zangoak gurutzatuz egiten den jauzia. Ezker eta eskuin biratzen zelarik, aitzina salto, gibela salto, noizetik noizera zenbait aiztur ere artean egiten zituelarik. Beldurrez huts eginaraz zezan nik egiten nituen piko eta aizturretarik bat.

Aztergaia: aiztur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aiztur pl. Sin. guraize, artazi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [pluralez erabilia aizturrak, aiztur horiek] (1993-02-09)

aizun
adj. Faltsua. Bi arte mota dira: zinetakoa, jatorra, eta aizuna, gezurrezkoa. Mundu aizun hau.

Aztergaia: aizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

faltsua.

ajangiztar
1 adj. Ajangizkoa, Ajangizi dagokiona.
2 iz. Ajangizko herritarra.
ajatu, aja, ajatzen
da/du ad. Heg. herr. Higatu, histu. Ik. koloregabetu. Trajea ere ajatu zaigu, txapel zaharra buruan. || Polita zara, baina ajatzen hasia.

Aztergaia: ajatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ajatu 4: Tx B 2 ("trajia ere ajatu zaigu, / txapela zarra buruan, / ni bezelaxe beste asko're / ikusten ditut munduan", "polita zera, baño / ajatzen asiya, / gona motz oiñ azpiyan / daukazu etsaia"), JanEd II ("Lore-pilla biziak ta edertasunak / ajatzen dira danak pasarik egunak"), MAtx Gazt ("Emakume-izaera eguzkiak eta urak ajatu die"); cf. ajeatu 3, 'ajeak joa gertatu': AztPr ("Oraiñ ogei bat urte / Udarregi zarrak / junturak ez zituen / oso miarrak, / zartu ta ajiatu / masaillak igarrak, / sujetatutzen gaitu / guztiyok biarrak"), Ag G ("Pedro Anton ta Joanes, urtez bete beteak, zerbait erori ta ajeatuak zeuden", "Au dabil makal, Iñazio Mari dabil ajeatua"), eta OEH argitaratuan, And Eguns ("Ollo gaixotuk, bei ajeatuk / nori sartuko dizkan zai").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ajatu 4: Mekanogr ("Guztira sei egurrezko zalditxo eta sei jeep gorrixka zituen, ajatu samarrak haur modernoen gustorako"), M. Gonzalez ("sonbreiru berde-urdin ajatua"), J. Muñoz ("fraka marroixka ajatu batzuk"), P. Alberdi ("Jantzi arruntak zituzten, praka eta alkondara urdin ilunak zeramatzaten, eta beroki gisa, jaka ajatu bat, errauts kolorea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ajar / défraîchir formen ordainak: HiruMila: 1 higatu, ihetxetu, erroiztu, zakartu, (especialmente la ropa) marruskatu, mengeldu, maiztu, maraztu; 2 marchitar: maskaldu, zimeldu, ihartu // ElhHizt: 1 saretu, higatu, marruskatu, maiztu, ihetxetu; 2 zimeldu // Lur EG/CE: maskaldu, marruskatu, maiztu, higatu; eta EF/FE: histu, higatu // XarHizt: histu, zimaildu, pirtzildu, zimurtu // Casve FE: ximalarazi; se défraîchir: ahitü, histü, ximaltü // HaizeG FB: (couleur) histu, ihetxetu, zahartu // T-L LBF: (couleur) histu // PMuj DCV: 1 deslucir manoseando: igatu, marruskatu, ietxetu, istu, maiztu, zarpildu; 2 tachar: gaitz-etsi, maiseatu, aapaldikatu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): v tr défraîchir, user (desgastar); flétrir, faner; fig flétrir, rabaisser: humillar; froisser; v pr se flétrir, se faner (flores); it (S. Carbonell): tr guastare, sciupare, sconciare; fig offendere, maltrattare; r: ajarse, guastarsi, sciuparsi, sconciarsi; avvizzire (fiori, frutti, ecc.); en (Collins): 1 a) to crumple, crush, mess up; to ruffle, rumple; to tamper with, spoil; b) fig to abuse, disparage; 2 ajarse: to get crumpled, get messed up; Bot. to wither, fade; de (Langenscheidts): 1 v t zerknittern, zerknüllen; fig herunter-machen, -putzen; 2 v r, ajarse: abnützen, faltig werden, verblühen, welken.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ajeatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ajatu* e. ajeatu.

aje
1 iz. Ondoez edo osasun beheraldi ez-larria, bereziki zahartzaroan agertzen dena. Urteak gailendu eta ajeak azaldu.
2 iz. Gauza abstraktuez mintzatuz, akatsa, alde txarra. Nire zorion guztiek badute ajea. Euskal kulturaren ajeak.
3 iz. Edanean egindako gehiegikeriaren ondoriozko gorputzaldi txarra. Ik. bestondo; biharamun 2. Astelehen goizeko ajea.

Aztergaia: aje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ajeatu, ajea/ajeatu, ajeatzen
da ad. Heg. Ajeak joa gertatu. Pedro Anton eta Joanes, urtez bete-beteak, zerbait eroriak eta ajeatuak zeuden.

Aztergaia: ajeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ajea, ajeatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tu/-atu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K201]: "Ez dut uste aje(a)tu zabaldua dagoenik. "Aje(a)tu(t)a" ajez betea esango nuke nik" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'ajetu (hori da euskarazko forma, literaturan ere agertzen dena)'.

 - Erabakia: EArau 120: 'ajeatu, ajea, ajeatzen. da ad. Heg.'

ajedrez
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ajedrez-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. xake].

Aztergaia: ajedrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ajedrez behin agertu da corpusean (MEIG: "Ez da hori pilota-partida, ez ajedrez-jokoa, ez Urtainen borrokaldia, eta ez nabil inor gutxietsi beharrez"); xake ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ajedrez 1 (G. Nazabal); xake 28 (M. Aierbe 21, X. Gereño, I. Zaldua, E.J., J.A. Arrieta 2, Egin 1989-09-06, P. Iztueta); xake mate 2 (M. Aierbe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ajedrez : DFrec 7; AB38 2; AB50 3 (eta ajedrez-zaldi, ajedrezista); xake : DFrec 1; AB38 6; AB50 1 (xake-joku); HiztEn-LurE; Euskalterm 3 (eta xake-dorre, xake-joko, xake-taula, xake-zaldi); xakejoko : AB38 3; xakelari : AB38 1; HiztEn; eta 'ajedrezado' (herald.) xakelatu 2 eta xakeztatu : 1 (Euskalterm).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: xake : HiruMila; ElhHizt; EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE; Lur EF/FE; Casve EF; PMuj (eta xake-antzeko; xake-joku); xakelari : Casve EF; PMuj; Casve FE: xakejokü , xakeka . Ez dugu aurkitu ondokoetan: HaizeG; Lh DBF; Azkue Aurkibidea; DRA

Erdaretako formak

es ajedrez formaren ordainak: fr (DLLF): échecs, jeu d'échecs; it (L. Ambruzzi): scacchi; scacchiera; ca (DCC): escacs (jocs); en (DEIL): chess; de (Slaby-Grossmann): Schach, Schachspiel.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 79 lek. (B 38 / G 41).

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. xake.

ajustatu, ajusta, ajustatzen
1 da/du ad. zah. Tratuan bat etorri. Bere etxean mutil nengoen, soldata ajustatuta.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ajustatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'neurrian jarri' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. doitu; aurrindu; egokitu 1].
3 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ajustatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'pieza bat beste batean doi sartu' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahokatu].

Aztergaia: ajustatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan: ajustatu 9 (INav, ConTAV, LE Prog, LE Ong, Cb Eg III, AzpPr, PE, Ud); ajustadu 3 (OA 2, Astar II); ajustau 1 (JJMg BasEsc); eta ajuste 4 (AzpPr, Ud, EusJok, Tx); ez dugu ajustadore forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ajustatu 5 (J. Iturbe: "Erreakzioa, ioi-elektroiaren metodoa erabiliz, adjustatu"; A. Sagarna: "Entzuleak entsegua egiteko maila egokia irizten duena, kontrol batez ajustatzen du"; Txill: "aurretik kola zazu zeure zink-xafla lino-puska batetan, eta hau orduan bere horretan egur baten gainean, zapailuan aisago doitu eta ajustatu ahal izateko"; Egin: "Manifestanteen dispertsio horrek erabat zaildu egiten du jendearen kopuru ajustatu bat ematea") eta ajustagarri 1 (J.M. Mendizabal: "Guk 500 watioko foku ajustagarriak erabiltzen ditugu beti, eta alde ikaragarria dago irudiaren kalitatearen aldetik"). Ez dugu ajustadore forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adjustatu : AB38 1; ajustatu : DFrec 1; AB38 2; ajusta- itzulitako besteak: ahokatu : AB38 4, arauerako izan : AB50 1; aurrindu : Euskalterm 1; bete : AB50 3; doitu : AB38 10, AB50 2, Euskalterm 3; doitzaile : AB38 3; Euskalterm 9; ebaki : AB50 1; egokitu : AB38 29, AB50 2, Euskalterm 5; errenditu : Euskalterm 1; finkatu : AB50 1; kitatu : AB38 1, AB50 1; kontuak zuritu : Euskalterm 1 ("ajustar cuentas"); lotu : Euskalterm 2, - ri lotu : AB50 1; moldatu : AB50 1; Euskalterm 2; mugatu : Euskalterm 1; HiztEn-LurE entziklopediek ez dituzte ajustatu, ajustadore eman.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal ajustar/ajuster-en ordainak beste hiztegietan: HiruMila: "1. acomodar: egokitu, doitu; 2. ajustar cuentas: kontuak kitatu, zuritu, garbitu, egin; 3. arreglar, moderar: moldatu, eratu, atondu, taxutu; 4. concertar, acordar: adostu, berbatu, itundu, erabaki; 5. apretar: trinkatu, estutu; 6. (Mec.) erregulatu, ahokatu; 7. ajustarse a: -ei lotu". // ElhHizt: "1. estutu; 2. adostu, hitzartu; 3. bat etorri, -en araberakoa izan; 4. lotu, atxiki; 5. likidatu, kontuak egin; 6. (Tecnol.) doitu; 7. (Mat.) doitu; 8. neurrikoa izan, -en doi izan". // Lur EG/CE: doitu, egokitu. // Casve FE: ahokatü, heinealatü; (rectification) xüxentze. // HaizeG EF: ahokatu, juntatu, konduak garbitu, konduak agertu. // T-L LFB: juntatu, ahokatu. // PMuj DCV: "1. adaptar= doitu, egokitu, eraratu, adiñondu; 2. arreglar cuentas= kontuak zuritu (zuzendu, kitatu, argitu, garbitu); 3. arreglar= antolatu, tajutu, eratu, atondu; 4. encajar, empalmar= oatu, oakatu, gardaiñatu; 5. apretar= tinkatu, ertsatu; 6. contratar= akuratu, akuran jarri, tratu egin; -se= itundu; 7. -se, ponerse de acuerdo= elkar aditu, elkar bat egin, bat etorri, batera jarri, itz batu, itundu". // Azkue Aurkibidea: akaratu, akaratzen, doitu, egokitu, trizkatu, zerratu, katonatu, kitatu, zuritu; b) ajustado-renak: HiruMila: "1. adecuado, da: egoki, bete-beteko; 2. apretado, da: mehar, estu; 3. justo, ta: zuzen, bidezko". // Lur EG/CE: doi. // PMuj DCV: "1. apropiado= bete-beteko, egoki; 2. apretado, ceñido= mear, doi, estu; 3. justo, recto= zuzen, bidezko". // Azkue Aurkibidea: aiutu, bete-betekoa, istu, ixtu, kopau, mear, mehar, ortiro, otx, tanka; c) ajustador-enak: HiruMila: egokitzaile. // ElhHizt: "1. egokitzaile; 2. (Tecnol.) doitzaile". // PMuj DCV: limari. // Hiztegiotan ez ditugu aurkitu: EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ajusta, ajustatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

1 Zah. bat etorri tratuan. 2 Saihestekoa da beste adieretan: a) 'neurrian jarri' adierazteko, ik. doitu, aurrindu, egokitu ; b) 'pieza bat beste baten barruan doitasunez sartu' adierazteko, ik. ahokatu .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Jakin nahi genuke zergatik 'bat etorri prezioan' den adiera onargarri bakarra. OEHn denetik dago (ez dugu 'ajustatu' txostenean aipatzen diren adieretarako ere proposatzen; guk behintzat, 'ajustatu' ez dugu ezertarako erabiltzen)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez litzateke egokiagoa 'pieza bat beste batean doi sartu' edo holako zerbait? Iruditzen zait bestea ["... doitasunez sartu"] erderakada dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): '1 Zah. 'bat etorri tratuan' 2. 'neurrian jarri' adierazteko erabili doitu, aurrindu, egokitu eta 'pieza bat beste batean doi sartu' adierazteko erabili ahokatu'.

akabaila
iz. Bukaera, amaia. Nolakoa bizitza, halakoa akabaila. Lan bururatu gabeari akabaila eman. Akabailako kolpea.

Aztergaia: akabaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bukaera, amaia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'g.er. markarekin dator, baina Nafarroan oso ezaguna eta erabilia da. Bortzerrietan eta Malerrekan Akabilla esaten da eta Baztanen Akaballa'.

 - [E116]: 'Nik uste AI zuzen dabilela. Ez da gutxi erabilia, baizik toki gutxitan asko erabilia, nire ustez. Arrue, Mendiburu, Kardaberaz eta Izetak erabiltzen dute. Nik uste dut "gutxi erabilia" hori kendu beharko litzaiokeela'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'kendu "g.er."'

akabantza
iz. Bukaera, amaia. Hastea eta akabantza. Bizitzaren akabantzan.

Aztergaia: akabantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
akabatu, akaba, akabatzen
1 du ad. adkor. Indarkeriaz hil, bereziki piztia bat. Sugea harrika akabatu zuen. Gaizkileak dendaria kolpeka ia akabatu zuen.
2 da ad. adkor. Hil, bereziki piztia bat. Azken urtean, hogeita hamahiru hegazti handi akabatu dira. Ezin sinets dezakegu, adinak berak akaba artio, akabatuko garela. || Hotzak akabatzen etorri naiz.
3 da/du ad. Amaitu, bukatu. Mundua ahitu edo akabatu baino lehen.
4 du ad. Industria prozesuetan, pieza edo produktu bati, haren kalitatea eta itxura hobetzeko, azken ukitu eta eragiketak egin. Joan zaitez galdetzera ia akabatu dituen nire piezak.

Aztergaia: akabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akabatu, akaba, akabatzen. du ad. 'hil'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

akabatu, akaba, akabatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Ez litzateke komeniko hemen akabaturi bigarren adiera bat, teknikoa, ematea lehenik (gauza bat baita 'hiltzea' eta beste bat 'azken ukituak egitea', eta azken hau ez da ageri han)?. Gainera, ondoren datorren akabatze sarreran ez da ezer ere esaten. Dena dela, adiera honetan Eibarko lekukotasuna besterik ez du, eta komeniko litzateke Iparraldekoei galdetzea kontu honetaz".

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): "1. du ad "animaliak bortxaz hil" 2. da/du ad. amaitu, bukatu 3. du ad. azken ukituak egin".

akabatzaile
iz. Industria-prozesuetan, pieza edo produktu baten kalitatea eta itxura biribiltzeko azken eragiketa eta ukituak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: akabatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

azken ukituak egiten dituena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'azken ukituak egiten dituena' oharra du. Hobe litzateke adiera hori 'akabatu' aditzaren artikuluan sartzea (OEHn badago, eta UZEIren Teknologia Mekanikoan eta Elhuyar Hiztegian ere bai), bestela, nola izango du 'akabatzaile' hitzak 'akabatu' aditzak ez duen esanahia?" (2001-01-23)

akabatze
iz. Amaitzea, bukatzea. Akabatzerik izango ez duen bizitza.

Aztergaia: akabatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

akabera
1 iz. Bukaera, amaia. Istorioaren akabera ez zait gustatu.
2 iz. Industria-prozesuetan, pieza edo produktu bati, haren kalitatea eta itxura biribiltzeko, egiten zaizkion azken ukitu eta eragiketak; eragiketa horien ondorioa. Akaberak zerikusi handia du armen prezioan. Teknika hori erabiltzen da akabera bikaina lortu nahi denean, adibidez, bitxigintzan.

Aztergaia: akabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Teknologian 'acabado' / 'finition' adierazteko erabiltzen da" (2001-01-23)

akabo
interj. Zerbait bukatutzat edo ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza. Ik. agur 2. Akabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak. Akabo horien ogibidea trena etorri zenean. Zuloan sartu eta, akabo, ez omen zen gehiago sekula atera. Urrats bat behar baino aitzinago edo gibelera egiten duena, galdua da!, akabo haren ohorea!
Azpisarrerak

Aztergaia: akabo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akabo interj.

akabo izan
da ad.-lok. Bukatu. Han akabo izango dira bizi honetako gaitz guztiak. Akabo garela, gureak egin duela.

Aztergaia: akabo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

akabo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

han akabo izanen dira gaitz guztiak.

akabu
iz. bizk. Bukaera, amaia. Munduaren akabua. Garizumaren akabuko astean. Hura izan zen bere akabua.

Aztergaia: akabu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akabu Bizk. 'amaiera'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: Jaien akabuko egunean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-09-29): onartu da.

akaburengoan
adb. bizk. Hilzorian.

Aztergaia: akaburengoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez dakigu zein erabilera duen (L. Baraiazarrak ez du ezagutzen).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ez dakit nondik atera den hitz hau: ez OEHn eta EEBSn ez da ageri. Nik kenduko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'akaburengoan Adlag. Bizk. "hilzorian"'.

akademia
1 iz. Jakintsuen, arte edo letra gizon eta emakumeen elkartea. Hizkuntza Akademia. Euskal Akademia. Akademia bateko kideak. Akademiakoen bilkura. Akademiaren bilerak, lanak. Akademia hizkuntza (Ik. akademiko).
2 iz. Ipar. Frantziako irakaskuntza-barrutia, errektore baten mende dagoena. Paueko euskaldunen elkarteak hitzordu bat eskatua dio Akademiako ikuskariari, hots Hezkuntza Ministerioko ordezkariari. || Akademiako ikuskaritza. Irakaskuntza publikoan, Akademiak sekulako oztopoak jartzen ditu.

Aztergaia: akademia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: ensemble de personnes savantes; école || Akadêmos || héros grec dans le jardin duquel Platon a enseigné

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Oharra eranstea komeni?Alegia, gaztelaniaz 'academia = escuela' denean euskaraz 'eskola' erabiltzen dela esan ala 'academia'-k gaztelaniaz dituen adiera guztietan erabil dezakegula 'akademia'? (dantza-eskola', *'dantza-akademia'??)" (2001-01-23)

akademiko
1 adj. Akademiari dagokiona. Italiera akademikoak nekez laguntzen zidan gizonaren jardunaren erdia ere ulertzen. Erabaki akademiko horiek Euskaltzaindiari dagozkio. Jazzari dagokionez, bazen ordua arlo akademikoan sartzeko.
2 iz. Akademiako kidea. Nola zitekeen Weber bezalako akademiko bat Hitlerren alde egotea? || Menditarrak dira gure akademiko hoberenak, haiengana joan beharrak dira euskaltzale jakintsuenak, zerbait argi nahi baldin badute.

Aztergaia: akademiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

akademizismo
iz. Akademikoa denaren nolakotasuna; eredu eta arau akademikoekiko lotura hertsia. Testuaren edukiak ahalik eta modu argienean eta sinpleenean agertzen saiatu gara, gehiegizko akademizismoa alde batera utziz, baina doitasuna ere galdu gabe. Akademizismoan hezia izan zen, baina gai errealistak jorratu zituen Auguste Rodinek.

Aztergaia: akademizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 32 (Argia 6, Berria 8, Deia 1, EiTB 2, Elkar 2, Euskaltzaindia 2, Jakin 4, UEU 7); ETC 160

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: akademizismo iz. academicismo / Adorez: akademizismo iz. academicismo / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa.

akademizista
1 adj. Akademizismoarena, akademizismoari dagokiona. Ahalik eta eduki gehien pilatzeaz arduratzen zen eskola akademizistaren aurrean, egungo eskolaren helburua oinarrizko konpetentziak edo gaitasunak lantzea da.
2 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, akademizismoaren aldekoa dena edo eredu eta arau akademikoei jarraitzen diena. Jean Léon Gérôme (1824-1904) margolari akademizistak Pollice verso izenburuko koadroa pintatu zuen. Musikari akademizistak, kontserbatoriokoak, gaztetxeetan ibiltzen garenok, rock taldeak, euskal kantagintzako joerakoak... Zientzia askoz geroago heldu zen; Iturralde y Suit izan zen lehen akademizista.

Aztergaia: akademizista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 6, Berria 8, Deia 3, Elkar 2, Euskaltzaindia 3, HABE 1, Jakin 1, UEU 7); ETC 86

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: akademizista izond. academicista / Adorez: akademizista adj. academicista / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa.

akadera
iz. Antzinatean Mesopotamian mintzatzen zen hizkuntza semitikoa.
akadtar
1 adj. Akadekoa, Akadi dagokiona.
2 iz. Akadeko herritarra.

Aztergaia: akadtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akadiar 1, Onaind (“Bai ta ikasi dabez Kam ta Sem'tarren izkuntzak: bereber, etiopiera, egiptarrena, koptarrena, akadiarrena, kutxitarrena”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: akadera (hizkuntza semitikoa; [Akad: Mesopotamia Behereko hiri, eskualde eta erresuma]), LurE: akadiera (hizkuntza).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

akadiar 2, ZTC (Elhuyar: “akadiarren inperioa”, “akadiarren zibilizazioa”).

Erdaretako formak

es acadio (País de Acad); fr (Le Petit Robert): "akkadien [...] de Akkad, nom hébr. d'une ville de Mésopotamie".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Akad / akadtar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

akaiar
1 adj. Akaiakoa, Akaiari dagokiona.
2 iz. Akaiako herritarra.

Aztergaia: akaiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akayar 3, GBarand Ilias (“Nola, baña, Akayar biotz zabalek eskuratuko dauskek saria?”, “Bestaldean, orobat, Akayar belaunpeko ederdunek eraso aldirik ba-zekarten Telpolema”, “ni goretsi bai-nozu ta Akayar'en erria, ostera, zapaldu bai-dozu”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akaiar: LurE (eskualdearen izena Akaia — gr Akhaia); akeo: HiztEn (cf. Akaia).

Erdaretako formak

es aqueo; fr Achéens.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: akaiarrak.

Euskaltzaindiaren Arauak

Akaia / akaiar. Cf. arauak daraman oharra (1429. or.): "Eskualdearen izenetik abiatuta ateratzen den eskualdeko herritarren izena ageri da 'Eratorria' izeneko zutabean. Zenbaitetan, eskualdearen izena konposatua denean edo latinezkoa dagoen-dagoenean hartzea proposatzen denean, '-ar' atzizkiaren bidezko izen eratorriaren ordez '-(e)ko' atzizkidun forma (izenlaguna) erabiltzea hobetsi da. Nolanahi ere, zutabe hori informazio osagarri gisa eskaintzen da; eratorria noiz erabili eta noiz ez "ez" da erabaki honen aztergaia. / Eskualdeko herritarren izena emanagatik ez da baztertzen beste testuinguru batzuetan erabiltzen den bestelako izendapena, hau da, herritarra ez eta bestelako esanahia duenean. Adibidez, 'lakoniar' ematen da Lakoniako herritarrak izendatzeko, baina 'lakoniko' hitza erabil daiteke bestelako testuinguruetan ('idazle lakonikoa')".

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeari dagokio.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): akaiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

akain
iz. Armiarmaren familiako animalia bizkarroia, ugaztunen eta hegaztien larruazalean, haien odolaz elikatuz, bizi dena (Ixodoidea). Ik. kapar2; lakasta. Akainak kendu zizkion txakurrari. Gaitza akainek zabaldu dute.

Aztergaia: akain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akain Ixodoidea

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

pareko forma forma gisa, kapar gehituz, eta AS gisa, akain-belar .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. sits (1997-04-16)

 - [E302]: Pareko forma bezala kapar jartzekotan, ez al du eskubide bera bakasta hitzak? (OEHn agertzen da!)" (2000-11-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez dakit ongi nola interpretatu hori. Agian holako zerbait? Akain iz 1. 'armiarmaren familiako hainbat animalia bizkarroiri ematen zaien izena' (Ixodoidea) 2. 'kaparra' Eta gero, azpisarrera: 'akain(-)belar' Ricinus communis'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'ixoidea Esp 'kaparra' AS: akain belar Ricinus Communis'.

akain belar, akain-belar
iz. Esne-belarraren familiako landarea, olio heste-aringarri bat egiteko erabiltzen diren haziak ematen dituena (Ricinus communis).
akamartar
1 adj. Akamarrekoa, Akamarreri dagokiona.
2 iz. Akamarreko herritarra.
akanpatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, akanpatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanpatu1].

Aztergaia: akanpatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. kanpatu.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

a- errom.

akara
iz. Lorategietan hazten den landarea, Liliaceae familiakoa, lore zuriak eta oso usain gozokoak buruxketan ematen dituena (Valeriana celtica). Ik. nardo. Akara belarrezko ukendua. Akara lorea.

Aztergaia: akara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan akara (5 testu: HeH Mc 14,3 [Dv nardo, Ol akarurin], Ir YKBiz, NEtx LBB, Ibiñ Virgil); akara-bel(h)ar (2 testu: Arr Bearg, Ebanj. Saindu); akara-aien (Or Mi); akara-erro , akaraki . Ik. beste oharrak ere; nardo 3 aldiz ageri da: EZ Man II, Otx, Ir YKBiz (azalpen gisa: "akaratik, nardo belar onetik ateria zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akara EB 2 (X. Mendiguren Bereziartu: "... lorontzia eraman zezaten goizeko akara zimelduekin (...) non hasten baitziren loratzen goizaldeko lehen akarak"); nardo 1 (J.G. Etxebarria: "Gaur leioa urreztatzen daun eguzki minduak / maite-edurtzako nardok usaintzen dauz berriro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akara : HiztEn ("ik. itsas lilipa"), LurE (eta AS akara aihen); nardo : LurE (eta AS Indiako nardo).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: akara : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, Lur EF/FE, Lur EG/CE, DRA (Lar, Dv), PMuj DVC, T-L LFB; akara-aihen : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE; akara-belar : DRA (Arrue, Beargille); akara-buru : PMuj DVC; akara zeltiko : ElhHizt; akaradun : PMuj DVC; akaratsu : PMuj DVC; akarazko : PMuj DVC; nardo : EuskHizt, EskolaHE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: akara zeltiko : Valeriana celtica; belar bedeinkatu : Valeriana officinalis; itsas lilipa : Pancratium maritimum; eta hemengo hustuketan: itz-akar : Carreras y Gandi GGPVN; akara : Guinea Vizcaya; Font Quer PlantMed; Lcq. // Cf. Biblia itzulpenetakoak (ik. Kt 1,12; 4,14; Mk 14,3; Jn 12,3): akara (Ol eta "akarurin" 2; Or MB 331, 333: "akar-urin" 2; Ir YKBiz 371: "akarazko gantzukari"; LauEb: "akara-ukendu" 2; Ker eta "akar-lore", "akara-usaingarri" 2; Olariaga: "akara urin" 2); nardo (BiblE eta "nardozko ukendu", "nardo jatorrezko gantzu", "nardo garbizko (...) ukendu"; Apaolaza: "nardo jatorrez egindako gantzuki" 2; IBk: "nardo jatorrezko gantzu"; Ezkila: "nardo garbiz egin usain on bat", Or'1974: "nardo jatorrezko ukendu", "nardo-gurin bikaña"; Ur BOEg 1660, Ur BOEv 54. 898; Echn BOE-ign 77; Dv eta "nardo buruzko gantzugailu", "nardo hoberenetikako gantzugailu"; He: "nardo burutuzko unguentu", "nardo egiazko balios"); ispligu (Otaeg BOEg 2777).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

akara Valeriana celtica. Sin. nardo

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: akara-aihen .

akara aihen, akara-aihen
iz. Hosto luzeak eta lore zuriak dituen landarea (Pancratium maritimum). Itsasertzean zuri-zuri nabari den akara-aihena.
akarizida
iz. Akaro-suntsitzailea. Baratze ekologikoetan debekatuta daude intsektizidak, fungizidak eta akarizidak, baita sintesi kimikotik eratorritako bestelako pestizidak ere.

Aztergaia: akarizida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: akaro-hilkari.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-zida.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Sinonimotzat 'akaro-hilkari' ageri da (ez gaude seguru lantaldeak proposatzen duen edo UZEIren Nekazaritza Hiztegiko forma aipatua den). Badaezpada ere, gure ustez 'akaro-hilgarri' behar duela esan nahi dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'espainol hutsa ematen du honek. Ez dut aurkitu Petit Robert-en, eta espainol-ingelesezko hiztegietan "insecticide" ematen dute ordaintzat'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'sartu'.

akaro
iz. Akainen ordenako artropodo txikia, abdomena gorputzarekin bat eginik duena eta gizakien, animalien eta landareen bizkarroi bizi dena (Acarina subkl.).

Aztergaia: akaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zigar 'Sarcoptes scabiei' 10 aldiz ageri da: B 2 (Añ Gero: "Gizona ezin dateke zigarra adiña txikia; ez zigarra bere gizona dun beste andi"), G 3 (It Dial: "Badakizu noski zer dan zigarra", "Bada, dan bezin txikia izanik, baditu zigarrak gorputzaren parte guztiak", "Badira aberetxoak zigarra baño ere oraindik txikiagoak"), IE 5 (Ax 2: "Gizona ezin dateke zigarra bezain ttipi, eta ez zigarra ere, gizona bezain handi"; Dv Dial 3: "Badakizu naski zer den zigarra", "Bada, zenbat ttipia izan dadien, zigarrak baditu gorphutzaren alderdi guziak", "Badira marmutxak zigarra ere baino ttipiagoak oraino").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akaro EB 2 (Elhuyar: "Phytoseiulus persimilis akaroa, bere ahaide hurbila den armiarma gorrairen harrapakaria", "ARMIARMA GORRIA Panonychus ulmi Garrantzia [tit]: Frutarbolak erasotzen dituzten akaro-espezie guztietatik hau da arriskutsuena eta baita Gipuzkoan hedatuena ere"); akarido EB 1 (UZEI: "Akaridoa, gorputz gutxi-asko obalatua duena, bere eboluzio osoan hematofagoa, animalien parasitoa batez ere, baina gizakiari ere zenbait eritasun transmititzeko gai dena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: akaro 2 (eta akaroen hauts), akarizida 2. Ik. Entziklopediak: HiztEn: akain ("Akaroen ordenako zenbait araknido parasitoren izen arrunta"), akarizida , akaro ("Araknidoen klaseko zenbait artropodo txikiren izen arrunta), akarologia ; zigar (Sarcoptes scabieri). // LurE: akain ("Armiarmaren familiako hainbat animalia bizkarroiri ematen zaien izena (...) ik. zigar"), akaro ("Abdomena eta zefalotoraxa ia bat eginik izaten duten araknidoen klaseko ordena bateko animalia txikiez esaten da"), zigar ("Sarcoptes scabiei (...) ik. akain"). // K. Harluxet HE: akain ("Akaroen ordenako zenbait araknido parasitoren izen arrunta"), akarizida , akaro ("Araknidoen klaseko zenbait artropodo txikirenizen arrunta"); zigar (Sarcoptes scabiei).

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: akaro : Acarina; zigar : Sarcoptes scabiei.

Hiztegietako informazioa

a) ácaro / acaride, acariens, acarus formen ordainak beste hiztegietan: akain : Lur EG/CE; PMuj DCV; akaro : ElhHizt, HiruMila; eta akarizida: ElhHizt, HiruMila; azteri : Senda Jakindi (acariosis o sarna); gaztai-ar : PMuj DCV (ácaro del queso); zigar : HiruMila; PMuj DCV; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; BeraLzM; Azkue Aurkibidea; b) arador (de la sarna) / sarcopte-ren ordainak: zigar : ElhHizt; HiruMila; PMuj DCV (eta beatz-zigar, bero-zigar); BeraLzM (eta bero-zigar, beatz-zigar); Azkue Aurkibidea (eta bero-zigar, zigartsu: lleno de aradores); ik. gainera PMuj DCV: giaren ; BeraLzM: amaika zardeko , martin mongolo ; Azkue Aurkibidea: amaika-zardeko , martin-mongolo , zier , ziger ; ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE; Lur EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; Senda Jakindi.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): acariens, acarides (acáridos); (Le Petit Robert): acaricide; acariens; acarus; it (L. Ambruzzi): acaro (ácaro); pedicello, acaro de la scabbia (ácaro de la sarna o arador), acaro del cacio (ácaro del queso), rúggine che attacca foglie e frutta sugli alberi (ácaro de moho); ca (DCC): acaricida (acaricida); en (Collins): insecticide (acaricida), mite (ácaro); (Diccionario Enciclopédico Ilustrado de Medicina Dorland): acarian (acariano), acaricida (acaricide), acarid (acárido), acarino (acarino), acarinosis (acarinosis), mite, chigger (ácaro), acarodermatitis (acarodermatitis), acarophobia (acarofobia), acaroid (acaroide, acaroideo), acarology (acarología), acarotoxic (acararotóxico), Acarus (Acarus); de (Slaby/Grossmann): Milbe (ácaro eta arador de la sarna), Haarbalgmilbe (ácaro del folículo piloso; Käsemilbe (ácaro del queso eta arador del queso), Reitlaus (arador de la sarna), Krätzmilbe (arador de la sarna = Sarcoptes scabiei).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Acarina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

akasgabe
adj. Akatsik ez duena. Izan ere, Jainkoa akasgabea duk. Abere akasgabea eskainiko du Jaunaren aurrean, arra nahiz emea. Portaera akasgabea izan zenuen.

Aztergaia: akasgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

akats bagako 1, AB AmaE ("Ez dot nik esan gura txito ta osoro / Akats bagakoa dala Aramaio"); akats gabeko (eta akats-gabeko) 2: Ag G ("Emazte ona artu dezu, baño ez uste izan akats gabekoa dala"), Mde HaurB ("Zergatik emakumearen oroipenak behar izan zuen hain betegina, hain akats-gabekoa zen ereti hori ilundu eta eragabetu, ziotsan bihotzak erasiaka"); akats-bako 2, MEIG, markatuak ("Hau "akats-bako liburua" baikenuke, harako beste haren gaia "akats-bako gizona" zen antzera") // Ik. OEH argitaratuan akatsge : Zink EEs 1918 ("Akatsgeko bizitzaren deuntasuna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akats gabe 1, ZArg ("Egia esateko, eztira akats gabeak"); akasgabe 4: Elhuyar 2 ("Batetik seira zenbakitutako bi dato akasgabe ditugu", "Demagun dato akasgabe bat dugula baina hiru aurpegik 2 zenbakia dutela, beste bik 1 zenbakia eta batek 3 zenbakia"), K. Fernández 2 ("Pieza horiek osatzen duten populazioan akastunen azpipopulazioa kontsideratuz [...] Analogikoki, akasgabeen azpipopulazioa kontsideratzen badugu [...] Zer proportziotan dira akastunak ala akasgabeak pieza horiek?"); akats gabeko 1, Eston Iz ("eztagola akats gabeko gizonik"); akatsbako (eta akats-bako) 2: Zer 1986 ("Atsegin jat bere abotsa eta abotsa aterateko ereak ikaratu egiten nau, bere trebe-bidea akats-bakoa da eta nik ori ikasteko ekiñaldiak egiten dodaz"), Osk Akats ("Akatsbako gizona zalakoan hil nuan nik... jakin banu engainetan nindula enuan hilgo!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

akatsgabe : ElhHizt (que no tiene defectos; perfecto, -a; impecable), PMuj DVC (akats-gabe: intachable, perfecto, impecable, inmaculado, irreprochable); akats-bage : PMuj DVC (intachable, impecable, irreprochable); akats-bako : PMuj DVC (sano, intachable); akasgabe : PMuj DVC (perfecto, ta) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "akatsgabe: Sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): akasgabe

akaso
adb. Heg. beh. Beharbada, agian. Mutilzahar egonagatik, gogoratzen zait maiz, akaso erreginarekin esposatuko naiz. Bihar akaso etorriko naiz. Ura sartzen digute upeletan preso, lehenago oker egina delako akaso.

Aztergaia: akaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuko oharra; akaso corpusekoak 21 dira: LE Prog 5; Arrantz; EusJok 4; JanEd I; Noe; Ud 2; AzpPr 2; Tx B 4; Azurm HitzB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

26 aldiz ageri da akaso , EB-EgAs: J. Tobar-Arbulu; Elhuyar 2; X. Amuriza 3; M. Murua; J. Azurmendi; Gramatika Batzordea; J.I. Abrisketa 2; R. Egiguren; P. Sastre 2; J.A. Arrieta; K. Fdz. de Larrinoa; X. Monasterio; G. Etxeberria; X. Mendiguren Elizegi; J.M. Mendizabal; J. Landa; A. Iturbe; Argia 1989 2; Aizu! 1988; Egin 1988.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akaso : DFrec 5; AB50 2; HiztEn; ez da azaldu AB38, LurE, Euskalterm-en.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako markak: EuskHizt: "Heg. (Beh.)"; HiruMila: "Ik. beharbada"; ElhHizt: "herr."; DRA: "Se incurre en este erderismo como adv. de sentido dubitativo, teniendo el euskérico biar bada" (Etxba). Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EskolaHE; Lur EG/CE; Lur EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

akastu, akats/akastu, akasten
da/du ad. Akatsak egin. Ik. koskatu1 1; markestu. Txarroa akastu. Herio zikoitzak atzeman gogo bazaitu, neronek akastuko diot sega zaharra. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ahoko hortz akastuak erakutsirik.

Aztergaia: akastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

akats/akastu, akasten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "I. Sarasolaren Euskal Hiztegian du ad. kategoria du, baina OEHko adibideak ikusita, da ad. ere badela esan daiteke: 'Akastu egin da'; Uztapideren bertsoak: '...burua soildu eta / hortzak akastuta' (ez dirudi Uztapideri inork akastu zizkionik" (2001-01-23)

akastun
1 adj. Akatsak, koskak dituena. Ezpata herdoildu eta akastun bat.
2 adj. Akatsak, hutsak dituena. Edozeinek ikus dezake argudio hori akastuna dela. Gure ahalmenak eta gaitasunak akastunak dira.

Aztergaia: akastun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: akastun 4 (Izt C 2, Zink EEs 1918, Ol 1 Cor 13,9); akaztun (Gazt MusIx); akesdun (Inzag EEs 1925); akatsdun (JMB ELG); akatsge (Zink EEs 1918); eta s.u. akats: akats(ik) bagakoa (AB AmaE), akats gabekoa (Ag G), akatz-gabekoak (Lab EEguna).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akasdun EB 1 (Euskal hizkuntza eta literatura); akatsdun EB 1 (Eskuliburu informatzailea); akastun 6: G 2 (J.I. Zinkunegi); EB 4 (K. Fernandez, K. Mujika); akasgabe EB 2 (K. Fernandez); akats-bako B 1 (Zer 1986); akatsbako B 1 (Osk Egan 1967).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akasdun : AB38 1, AB50 1; akastun : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 11; akaspide : AB38 1.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE: akasdun 1 (Dt 17,1 erref.); akastun 6 (Lb 21,18.21.23; 22,20; Si 42,24); akasgabe 66; akasgabeko 9 (ik. ondoan pasarteak, eta hauen beste itzulpenetan ageri diren formak). Ker: akasdun 1 (Lb 22,20); eta akats-bagariko, akats-bage (passim).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): onartu da; erreus-en sarreran akastuna ezarriko da.

akats
1 iz. Hutsa edo gabezia, zerbait behar bezalakoa edo ereduaren araberakoa ez izatea eragiten duena. Oihal bat, dituen akatsengatik, merkeago saldu. Akatsik gabeko aurpegia. Lege baten akatsak. Akats txikiak, larriak, nabarmenak. Akatsak zuzendu. Egungo irakaskuntzaren akatsak. Epe hori iraganik, akatsak konpondu ez baditu, beste epe bat eman ahal izanen zaio. Azoketara gehiegi joatea kenduz gero, ez zeukan akatsik Martinek.
2 iz. Lanabes ebakitzaile baten ahoan edo zerbaiten ertzean gertatzen den etena edo koska. Akatsez betetako aizkora. Segaren ezpaineko akatsak mailu-kolpeka leuntzeari ekin zion.
Azpisarrerak

Aztergaia: akats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.