Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1601 - 1650] bistaratzen.

aitzineratu, aitzinera/aitzineratu, aitzineratzen
da/du ad. Aitzinatu, aurreratu. Partida amaitzeko 12 minutu geratzen zirela aitzineratu zen lehen aldiz Miarritze. Lau minutura, Arbizuk 29-26 aitzineratu zuen Baiona.

Aztergaia: aitzineratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. aitzinatu eta aitzindu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. aitzinatu, aitzindu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'egoki al da izartxoa ematea ondo osatua egoteaz gain Leizarragak edo Jean Etxeparek erabili duten formari? Ez ote hobe aipatu gabe uztea?'

 - [E208]: 'aitzineratu* e. aitzinatu. Bat nator MArekin, baina ez aipatu gabe uzteko, bereziki aipatzeko baizik, nahi bada 'aitzinatu' definizioarekin. Ez da gisa aitzina eta aitzinera onartu ondoren, orain bi horietako baten eratorria arrazoirik gabe baztertzea'.

 - [E116]: '(2002-04) biak utziko nituzke, azalpenik eman gabe'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitzinatu...' eta 'aitzineratu, aitzinera(tu), aitzineratzen. du ad. 'aitzinera, aurrera, ekarri''.

aitzinetapa
iz. Txirrindularitzan eta kideko beste zenbait kiroletan, itzuli handi bateko hasiera-etapa, eskuarki motza eta erlojupekoa, lehen sailkapena egiteko antolatzen dena. Gipuzkoako Itzulia bihar hasiko da Aian, eta 2,7 kilometroko erlojupekoa izango dute aitzinetapa gisa.

Aztergaia: aitzinetapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aitzin-etapa 39: Berria 37 (adib.: “Gaur hasiko da Frantziako Tourra, Brest hirian, azken 40 urteetan ez bezala, aitzin-etaparik gabe”), EiTB 2 (adib.: “Tourreko etapak: Aitzin-etapa 03/07 Rotterdam - Rotterdam (CRI) 8”); aitzin etapa 2, Berria (adib.: “herenegungo aitzin etapako irabazlea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aitzin-etapa 67, Berria (adib.: “188 txirrindulari atera ziren aitzin-etapan, eta gaur soilik 160 aterako dira.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: prologo etapa* e. aitzin-etapa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, horren premia dago eta forma hori da zabalduena (idazkera lotua dagokio).

aitzinetiko
adj. Aurretikoa. Sorberritzearen aitzinetiko obrak.
Loturak

Aztergaia: aitzinetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: -tiko/-tikako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

aitzinez aitzin
adb. Aurrez aurre. Aitzinez aitzin esan dio.
Loturak

Aztergaia: aitzinez aitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: aitzinez aitzin / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: aitzinez aitzin / EskolaHE: AS: aitzinez aitzin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

aitzingidari
1 iz. Gidaria.
2 iz. Aitzindaria.
3 iz. Buruzagia.

Aztergaia: aitzingidari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. 1 gidari; 2 aitzindari; 3 buruzagi.

aitzinirudi
iz. Zerbaiten aurretiko irudia. Moises, Jesusen aitzinirudia da; hodeia eta Itsaso Gorriaren iragatea, giristino bataioarenak.

Aztergaia: aitzinirudi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 119
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

M. Etxehandi baitan jaso dira EEBSn agertu diren lau aintziniduri (Bibl-16 73, adib.: "Mois Jesusen aintziniduria da"; "Girixtino bataioaren aintziniduria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aitzinirudi : DFrec 1 (Euskararen Liburu zuria 555: "etorkizuneko katalan unibertsitatearen aitzinirudi izan nahi lukeen Pradeseko unibertsitatean"), Euskalterm 1 (aurreirudi, tipo sinonimoekin batera, 'prefiguración, tipo' itzuliak); aitzinirudikapen ('prefiguración') eta aitzinirudikatu ('prefigurar'): Euskaltermen bana. Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38; AB50; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aitzinirudi , aitzinirudikatu : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal prefiguración, préfiguration / prefigurar, préfigurer-en ordainak beste hiztegietan: HiruMila: aitzinirudi, aurreirudi / aitzinirudikatu; Casve FE: lehenündüritze, aitzinüdüri / aitzinetik üdüritü; PMuj DCV: len-irudi, aurrezko irudi / aurrez iruditu, len-iruditu. Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, XarHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Tekn. mugakoa (bakan erabilia da, erdal prefiguración / préfiguration bezala).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'badu txostena; nik sartuko nuke'.

 - Erabakia: EArau 119: 'aitzinirudi'.

aitzinkontu
iz. Aurrekontua. Aitzinkontua 4,57 milioi eurokoa izanen da.

Aztergaia: aitzinkontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira aintzin kontu 1 (Egin 1977: "Koordinakundeak, Euskal Herriko udal bakoitzari, berreuskalduntze lanetarako lokal propio bat eskatuko dio, aintzin kontu orokorrak udalaren gain izanik") eta 3 aitzinkontu (I. Fernandez: "irakaslegoaren kontratazioa, aitzinkontuak aprobatzea eta garatzea..."; X. Mendiguren Bereziartu: "Eskolak ekinean hasteko beharrezko duen Projektu eta Aitzinkontu zehatza egiteko"; Hemen 1986: "Komenio horren arabera, ordea, ez zen Eskolaren aitzinkontua betetzen (hamar milioi)...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aitzinkontu : HiztEn ("Ik. aurrekontu"); aintzin-kontu garbi : AB50 1 ('balance') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aitzinkontu : ElhHizt ("Ipar. Presupuesto"), HiruMila, XarHizt, Casve EF (aitzinkontü), PMuj DVC (aitzin-kontu, aintzin-kondu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. aurrekontu / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek erabakitzekoa da behar duten, aurrekontu arautuaren ondoan.

aitzinsolas
iz. Hitzaurrea. Aitzinsolas ederra ezarri dio liburuari.

Aztergaia: aitzinsolas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "aitzindari, aitzin-solas (hitzaurrea)".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+s-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-solas.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aitzinttoan
adb. Ipar. Lehentxeago. (Garai bat adierazten duen sintagma baten eskuinean erabiltzen da). Bi orenak aitzinttoan, ezin gehiago jasanean bere oinazeak, egin zuen oihu handia. Gudu baten aitzinttoan bildu zituen lagun oro bere gelara. Erromara heldu zen 1538 aitzinttoan.

Aztergaia: aitzinttoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto-an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzin sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lehentxeago.

aitzintxe
adb. Lehentxeago, arestian. Galdegiten zioten zergatik, eta aitzintxe esan dudan arrazoia ematen zien.

Aztergaia: aitzintxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitzintxean, aitzintxetik.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+x-.

Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lehentxeago.

aitzintxean
adb. Lehentxeago, arestian. Badakizu aitzintxean zer erran dudan. Horregatik premia dira jorrak, bereziki belar tzarrak hazten ari direnean edo aitzintxean.
Loturak

Aztergaia: aitzintxean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzintxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lehentxeago.

aitzintxetik
adb. Lehentxeago. Sasi artean zinkurin batzuk aditu ditiat aitzintxetik.
Loturak

Aztergaia: aitzintxetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzintxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lehentxeago.

aitzitik
1 lok. Bigarren perpausak lehendabizikoak dioenaren kontrakoa dioela adierazten duen hitza. Ik. aldiz1; berriz 2; ostera2 2; kontrara 2. Zaharra zikoitza da; gaztea, aitzitik, eskuzabala. Gure borondatea ona da Jainkoarenarekin bat eginik ez badago?, inola ere ez; aitzitik, horrela ez dagoenean, gaiztoa da. Ordea, ez da handik segitzen okerragoa dela euskara; aitzitik, badirudi bere lehenbiziko garbitasunean dagoela.
2 lok. (baina-ren eskuinean). Ez zela espero zuen bezain ederra, baina aitzitik, nekez ikus daitekeela itsusiagorik.

Aztergaia: aitzitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aitzur
1 iz. Lurra lantzeko eta harrotzeko lanabesa, zurezko gider batez eta hari zeharka loturiko burdinazko xafla lau eta ahodun batez osatua. Jorratzeko aitzurra (Ik. jorrai). Bi hortzeko aitzurra (Ik. bihortz). Aitzurraz zuloak egin. Aitzurrarekin eman. Aitzurraren kirtenean bermatu behar izan zuen altxatu ahal izateko. Egun osoa ematen zuen aitzur lanean.
2 iz. lgart. Mozkorraldia. Ez diat aitzurrik harrapatu nire ezkontza egunetik.
3 iz. lgart. Bizar makina.

Esaera zaharrak

Jorraia aitzurraren berdin nahi.

Aztergaia: aitzur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aitzur: (h)aitzur

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitzur-begi , aitzurrean .

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Bi ohartxo. Bat: aitzurtu, aitzurra harrapatu edo antzeko erreferentzia egin beharko litzateke hain erabilia den adiera hori agertzeko edo argitzeko. Bi, aitzur-motak izan behar al dute lekutxo bat hiztegi honetan? Gogoratu aitzur era asko daudela: jorraia, hortz-bikoa, hondea-aitzurra, pertzuna, palarra..." (2000-11-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esanahiak bereiziz: 1 'baserriko lanabesa'; 2 'bizarra moztekoa, bizar-aitzurra'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da oharra ontzat eman.

aitzur begi, aitzur-begi
iz. Burdinazko xaflaren zuloa, giderra sartzen dena.
aitzurgintza
iz. g. er. Lurra lantzea, nekazaritza. Ik. laborantza.

Aztergaia: aitzurgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Izt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitzurgintza

aitzurka
1 adb. Aitzur ukaldika. Aitzurka eta harrika hil zuten.
2 adb. Aitzurrean. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika, ene fraide anaiekin nabilelarik aitzurka.

Aztergaia: aitzurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 aitzur-ukaldika. 2 aitzurrean.

aitzurkada
iz. Aitzur kolpea. Hobia zulatzen ari zirenen aitzurkadak entzuten nituen bide barrenetik. Aitzurkada batez burua txikitu nion.

Aztergaia: aitzurkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aitzur-kolpea.

aitzurketa
iz. Aitzurrean egitea, aitzurtzeko lana. Karobia zela, laia zela, aitzurketa zela, simaurrak eramatea zela, zeregin handia sortzen zitzaien. Hator aitzurketara, ni noan lekura.
Azpisarrerak

Aztergaia: aitzurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aitzurketan.

Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'lana'.

aitzurketan
adb. Aitzurrean. Orain ere aitzurketan ari zara? Aitzurketan egin dugu gaur ira sailean. Aitzurketan jardun.
Loturak

Aztergaia: aitzurketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EuskHizt: AS / HiztEn: AS: aitzurketan ari, egin, ihardun / LurE: - / ElhHizt: AS: aitzurketan ari / izan / egin / ihardun / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzurketa sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aitzurketan ari; aitzurketan egin; aitzurketan jardun.

aitzurlari
iz. Nekazaria. Nekez irabazten du aitzurlariak bere ogia. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten artzain, aitzurlari eta ikazkinak.

Aztergaia: aitzurlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aitzurrean
adb. Aitzurraz lurra lantzen. Aitzurrean hasi. Aitzurrean ari da. Aitzurrean egin. Ez daki aitzurrean.
Loturak

Aztergaia: aitzurrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS: aitzurrean egin / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aitzur sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aitzurraz lurra lantzen.

aitzurrotx
iz. Bi edo hiru hortzeko aitzur modukoa. Bat-batean, ohartzen da mutila bere aitzurrotxa landan ahantzi duela.

Aztergaia: aitzurrotx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bi edo hiru hortzeko aitzur modukoa.

aitzurtu, aitzur/aitzurtu, aitzurtzen
1 du ad. Aitzurrez landu. Ereingo dute liho-hazia, lurra aitzurtu eta simaurturik. Mahastia aitzurtu, zohiak apurtu. Urtero hiruzpalau aldiz aitzurtu behar da soroa. Geldi gaitezen etxean, aitzur dezagun geure baratzetxoa.
2 du ad. Aitzurrez zuloa egin. Ik. zulatu1 2. Neronek aitzurtu nuen putzu hau. || (nor osagarririk gabe). Aitzurtu zuen lurrean eta gorde zuen nagusiaren dirua. Paduretako lohietan apur bat aitzurtzea aski izaten da nahi beste zizare lortzeko urte guztian. Ama Birjinak esaniko tokian aitzurtu zezatela agindu zuen, eta han zegoen eliza.

Aztergaia: aitzurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aitzur(tu), aitzurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

aiui
1 iz. g. er. Oihua, garrasia, bereziki pozak eraginikoa. Saltoka, brinkoka, aiui eta zantzoak egiten, eskuak elkarri emanda.
2 interj. Arratsaldean besta handia, eta gero, aiui, aiui! irrintzi ozenak.

Aztergaia: aiui

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oihua, garrasia.

aiuika
adb. Aiui eginez. Baina orain, aupadaka entzuten ditut, deiadar eta aiuika dabiltza, nire bila.

Aztergaia: aiuika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aiuma
iz. Aienea. Hil zaio bere ukuiluko behi bat, eta, honen aiuma eta negarrak!

Aztergaia: aiuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aiuntamentu
iz. Heg. beh. Udala; udaletxea.

Aztergaia: aiuntamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-05-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. udaletxe / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. udal, udaletxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(2002-03-11) Ene ustez, lehengo zerrendatik bigarren honetara behe mailako eta letragabeen ahozko usadioko hitz arruntak maila idatzian onartzeko irizpidea zeharo aldatu dugu. Nire ustez, literaturaz ari bagara, hobe barik, erabil jarri beharko genuke'.

 - [E210]: 'horren ordez hobesten diren artean, kontzeju gehitu beharko litzateke, Hegoaldean hori oso arrunta baita, nahiz eta gauza bera izan ez'.

 - [I202]: 'Esanahietan 'herriko etxe' gehitu Ipar. eta Naf. markekin. (Kontuan izanik 2001eko uztailean onartutako "Geografia hitzen zerrenda"-n horrela eman zela)'.

 - [E116]: 'OEHn ageri da adibide askorekin, Hegoaldeko testuetan. EEBSen ere badira adibide asko (Urrujulegi, Gaminde, Aristizabal, Unzurrunzaga, Saizarbitoria, Zarate, Esnal etab.) Nik uste dut, hortaz, 'hobe' ongi jarria dagoela. Bestetik, AIk egiten duen oharra guztiz bidezkoa ikusten dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06) 'proposamena bere horretan utzi baina Heg. erantsiz'.

aiurri
iz. Pertsona baten edo gizatalde baten izaera, bizitzan aritzeko moduari dagokionez. Aiurri gaiztoko gizona. Haren aiurri atseginak erakarri ninduen. Herri bakoitzak badu bere aiurri berezia.

Aztergaia: aiurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aiuta
1 iz. Ipar. Laguntza. Zure aiutarik gabe ezin gaitezke babestu.
2 iz. Ipar. Hesteak libratzeko uzkitik sartzen den isurkaria. Ik. enema. Aiuta eman, ipini.

Aztergaia: aiuta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aiutari
iz. g. er. Laguntzailea.

Aztergaia: aiutari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. laguntzaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aiutari, aiutatu, aiutatzaile bezalakoak, gaur zaharkituak badira ere, beste hitz batzuk, #mdash#eta ez eredu batuko aldaki soilak#mdash# , diren aldetik ez genituzke baztertu behar, zahar edo g. g. e. moduko markaz utzi baizik, gaurko forma erabilienarekin definituz. Bestela jokatuz gero geure ondare lexikala alferrik murriztuko dugu'.

 - [E116]: 'Leizarragak eta Maisterrek erabili dute. Agian egokiago da g.er. markarekin uztea. Hala ere, oso gutxitan erabili ditugu hiztegian Zah. g.er. markak biak batera. 'Noharroin' da sartu dugun bakanetako hitza Zah. g.er. dela esanez ("behartsua, erromesa"). Nik ez dut eragozpenik sartzeko, baina kontuz ibili beharko ginateke, zeren gerta baitaiteke kanpoan uztea egiaz erabiltzen ditugun hitzak eta beste batzuk, gutxi erabiliak eta zaharrak, zerrendan sartzea. EEBSn ez da ageri hitz hau. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06) 'aiutari g.e. 'laguntzailea''. EArau 120: 'aiutari iz. g.er. 'laguntzailea'' eta 'aiutatu* e. lagundu', 'aiutatzaile* e. laguntzaile'.

aiutu
adj. bizk. Egokia, erakoa. Esaeran tolesgabea, ibileran aiutua, begirunean samurra.

Aztergaia: aiutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aiutu Bizk. izond.E301: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B

Maiztasuna

gaur gutxi erabilia

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Batzutan hitz ez hain erabiliei ere sarrera emaiten zaienez gero ez dut ikusten zergatik ez den biltzen aiutu, arerio, beharleku, berbaldun, berbaro, dontsu, gomuta eta abar, eta abar, erakorik. Hor desoreka ageri da. Ez da sartzen kokot(e), matxet [oh.] {eta ez *matxete} eta abar, typokorik ere". (1993-02-20)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [I102]:  ajutu, horretara idatzi behar dela uste dut, esanak esan arren, nahasketa ikaragarri bat sortzen ari gara bestela. Euskalki guztietan morfologiaz sorturiko [j] hotsa egon badago: baita Gipuzkeraz ere. Adibidez: Loiola [lojola], goian [gojan], zaio [zajo], e.a. Ajutu, tajutu eta horrelakoetan, berriz, arazoa ez da hori. Horko [j]-k edo [X]-k (fonetikoki) beste jatorri bat dauka, eta desberdin gorde behar da. Bide batez, horrek agerian uzten du, egon dauden beste arrazoietatik aparte, euskaraz projektu idatzi behar dugula" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bizkaiko forma dela kontuan hartuta, komenigarri izan daiteke horren sinonimo bat gehitzea: aiutu Bizk. izond. 'egoki'".

 - [E208]: "esangura jarri 'egokia'".

 - Erabakia: EArau 120: "aiutu Bizk. izond."

aixkol
iz. Belar landare lekaduna, gezi itxurako hostoak, lore zuri edo ubelak eta zurtoin adarkatua dituena eta bazka gisa erabiltzeko edo aleagatik ereiten dena (Lathyrus sativus).

Aztergaia: aixkol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau 120

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean ez dugu aurkitu. Ik. OEH argitaratua: aizkol: 1 arveja cuadrada (testu-lekukotasunik gabe); 2 "(AN-5vill), lenteja" A.; Ol 2 Sam 17,28; Ol Ez 4,9.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aixkol : HiztEn ("Bot. Leguminosoen familiako landare belarkara. Zurtoina adarkatua, hostoak lantza-formakoak, loreak moreak edo zuriak eta leka-motako fruituak ditu. Abereak bazkatzeko erabiltzen da (Lathyrus sativus)") // LurE ("Bot. Tximeletaren antzeko hostoak dituen landarea. Loreak moreak eta txuriak ditu; fruitu egoskariak ematen ditu. Haziak hagin itxurakoak ditu") // aizkol : HiztEn ("ik. aixkol") // LurE ("Bot. Landare papileonazeoa. Lore more edo zuriak ditu eta fruituak lau hazi dira, jateko onak. ik. zalgea") // Euskalterm: Izendegia-n aixkol ageri da, eta Nekazaritza Hiztegia-n aizkol (Lathyrus sativus) // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: aixkol: Lathyrus sativus. / Ikus Izendegiaren hustuketan: a) aixkol (Lathyrus sativus) fitxa: aiskol : Guía PlantMed; aixkol : X. Irigarai; Azkue DVEF; PMuj DCV; Irigaray Landareak; JIr OnomBot; aizkol : PMuj DCV; aramu-bedar : PMuj DCV; arbeja : JIr OnomBot; askol : Lcq; Irigaray Landareak; PMuj DCV; axkol : X. Kintana Hizt80; garilar : PMuj DCV; gilbin : PMuj DCV; ilar-latz : Irigaray Landareak; illar latza : Lcq; illarlatz : PMuj DCV; latira : PMuj DCV; muela : JIr OnomBot; sube-ilar : PMuj DCV; sugeilar : LMuj DGT; b) dilista (Lens culinaris medicus) fitxa: aizkol : Bouda-Baum; PMuj DCV; chiliste : Carreras y Gandi GGPVN; chillista : Lcq; diliste : Carreras y Gandi GGPVN; lenteja : LMuj DGT; tilsta : PMuj DCV; tindil : Bouda-Baum; txarta : Bouda-Baum; txilista : Bouda-Baum; PMuj DCV; ziziri : Bouda-Baum; c) zalke arrunt (Vicia sativa) fitxa: abeza : JIr OnomBot; aizkol : PMuj DCV; algarroba : LMuj DGT; arbejuela : JIr OnomBot; axol : PMuj DCV; balke : PMuj DCV; beza : JIr OnomBot; zalke : JIr OnomBot; d) zuhain-zalke (Vicia sativa var.) fitxa: aixkol : PMuj DCV; alge : Arzdi PlantR; axkol : PMuj DCV; idar : PMuj DCV; illar : PMuj DCV; illar biribil : PMuj DCV; illar txiki : PMuj DCV; illarka : PMuj DCV; txirta : M. Loinaz; J.M. Olaizola; zalge : PMuj DCV; zalke : X. Kintana Hizt80; PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: EuskHizt: aizkol: "Naf. (G. er.) zalkeraren familiako landarea, lore zuriak, urdinak edo moreak eta hagin itxurako haziak, jateko onak, dituena (Lathyrus sativus); dilista" // ElhHizt: aixkol: Bot. almorta, muela, guija, tito (Lathyrus sativus); aizkol: 1 (Bot.) almorta. Ik. aixkol; 2 ik. aizkorol // HiruMila: aixkol: (Bot.) almorta, muela (Lathyrus sativus); aizkol: ikus aixkol // EskolaHE: aixkol: Bot. Tximeletaren antzeko hostoak dituen landarea, lore more-txurikoa (Lathyrus sativus). Egoskariak ematen ditu // Lh DBF: aixkol, aizkol: petits pois carrés, vesce; aizkol: var. de aixkol // DRA: aixkol: almorta, muela; aizkol: lenteja (Olabide, II Sam., 17,28); axkol: arveja; II almorta, quija // PMuj DVC: aiskol: alverjón, arvejón, almorta, guija, tito; aixkol: almorta, muela, tito, guija (Bot.); aixkoldi: muelar; aixkol-soro: muelar; aizkol: 1 lenteja; 2 veza, arveja, algarroba BNR; 3 almorta, arvejón, muela, tito, guija; aizkol-sail: lentejar // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. aixkol / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ezagutzen dituen datuen argitan, ezin erabaki dezake lantaldeak aixkol den hobestekoa ala aizkol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hitz honek badu txostena. Ez du zerikusirik 'aizkora'rekin. Landare bati dagokio: 'Lathyrus sativus' (dilista-edo). Bietara erabili izan da, baina agian pixka bat gehiago 'aizkol' bezala. Nik horrela utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'aixkol'. EArau 120: 'aixkol iz. Latyrus sativus'.

aizarnazabaldar
1 adj. Aizarnazabalgoa, Aizarnazabali dagokiona.
2 iz. Aizarnazabalgo herritarra.
aizaro
1 iz. g. er. Ostegun Santua, bereziki egun horretako gaua. (A larriz).
2 iz. g. er. Aste Santuko azken hiru egunetako goiz otoitza.
3 iz. g. er. Ilunpeak. (Singularrean nahiz pluralean). Tisifone zurbila, Estigiako aizaroetatik ihesi, egun-argitara dator.

Aztergaia: aizaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aizina
iz. Ipar. Astia, beta. Jateko aizinarik ere ez zuten. Gutik lukete asti eta aizina gauza horien guztien irakurtzeko.

Aztergaia: aizina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

astia, beta.

aiziriztar
1 adj. Aiziritzekoa, Aiziritzeri dagokiona.
2 iz. Aiziritzeko herritarra.
aizkatu, aizka, aizkatzen
du ad. g. er. Uxatu, haizatu. Hango algara gozo harroak txori mordo bat aizkatu zuen aldameneko sasitik.

Aztergaia: aizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aizka, aizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

uxatu, haizatu.

aizkolapustu
iz. Aizkora-apustua.

Aztergaia: aizkolapustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

aizkol- formako elkartuetatik, aizkolapustu eta aizkoljoko bakarrik jasoko dira hiztegian, elkartu garden aldatu gabeen bidez definituz eta, beraz, hauek hobetsiz.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ra/-l-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-apustu.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aizkora-apustua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'seguru gaude hau dela dagokien grafia? Gogoan izan, adibidez, euskal meza, euskal jokoak, eliz ataria...'

 - [E116]: 'OEHn beti 'aizkora apustu' ageri da. Kasu batean bakarrik 'aizkol apustu'. EEBSn ez dut adibiderik aurkitu. Ez dakit ongi zergatik proposatu den 'aizkolapustu'. Ez litzateke egokiago h jartzea (aizkol apustu h. aizkora apustu?) Ikusi gero aizkoljoko'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'aizkolapustu "aizkora-apustua"'.

aizkolari
iz. Aizkoraz lan egiten duen pertsona; bereziki, aizkora-jokoan lehiatzen dena. Egurra txikitzeko indarra behar du aizkolariak. Aizkolari txapelketa.

Aztergaia: aizkolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzekoak lirateke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): aizkolari onartu da baina aizkol joko ez.

aizkoljoko
iz. Aizkora-jokoa. Aizkoljokoa, zezen plaza ederrean.

Aztergaia: aizkoljoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-joko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aizkora-jokoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "seguru gaude hau dela dagokien grafia? Gogoan izan, adibidez, euskal meza, euskal jokoak, eliz ataria..."

 - [E116]: "Hemen arazo bat sortzen da. Hau hola ikusirik, badirudi 'aizkoljoko' sarrerak lehentasuna duela 'aizkora-joko' sarreraren parean, beltzean datorrelako ('aizkora joko' eraketa librea denez, ez da ageri ezta azpisarrera gisa ere). Ez da inolako dudarik, hala ere, askoz ere erabiliago izan dela 'aizkora joko' (marraren kontua alde batera), 'aizkol joko' (normalean bereiz) baino. Ez litzateke egokiago h jartzea (aizkol joko h. aizkora joko?) Edo gutxienez, 'aizkora' sarreran eman azpisarrera hauek. / Kontura gaitezen letra beltzean, bere horretan utziz gero proposamena, aizkoljoko agertuko dela, ez aizkora joko. Baina ez da dudarik hau askoz ere erabiliagoa dela bestea baino. Beraz, hori nolabait ere adierazi beharko litzateke, bestela jendea nahasten delako".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): aizkolari onartu da baina aizkol joko ez // Erabakia (2002-06): "dagoen moduan utzi".

aizkolketa
iz. g. er. Aizkora-lana.

Aztergaia: aizkolketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'lana'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

aizkora
iz. Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla lau, aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko kirten batez osatua. Horregatik da ona aizkora zorrotza; eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Ezarri diote aizkora zuhaitzondoari. Zur zaharrak aizkoraz jo eta landarerik ipini ez.

Aztergaia: aizkora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: aizkoran ; eta adib. gisa: aizkora-apustu, aizkora-begi, aizkora-joko, aizkora-kirten, aizkora-kolpe, aizkora-ukaldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa gehi daitezke, esate baterako, aizkora-aho eta aizkora-buru. Nahitaez gehitu beharrekoa da aizkora-kirten, gorago ageri baita zerrendan bertan (aizkolgider* e. aizkora-kirten)'.

 - [E116]: 'Gorago zer erabaki dugun, baina uste dut hauek guztiak [adibide gisa gehitzeko proposatuak zeuden aizkora(-)apustu, aizkora(-)begi, aizkora(-)joko, aizkora(-)kirten, aizkora(-)kolpe, aizkora(-)ukaldi] azpisarrera gisa eman beharko genituzkeela.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'horiek denak, adibideak kenduta, AS gisa eman. Eta "aizkora ahoa" eta "aizkora buru" sartu AS gisa'.

aizkora aho, aizkora-aho
iz. Aizkoraren ertz zorrotza. Airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak.
aizkora apustu, aizkora-apustu
iz. Aizkoran egiten den norgehiagoka, ezarritako enborrak lehiakideak baino azkarrago ebakitzean datzana eta apustua tarteko duena. Aizkora-apustu bat jokatu da kostako herri batean.
aizkora begi, aizkora-begi
iz. Aizkoraren kirtena finkatzen den zuloa.
aizkora buru, aizkora-buru
iz. Aizkoraren xaflan, begia dagoen aldea. Aizkora-buruarekin sartu nituen iltzeak, mailurik ez neukan eta.
aizkora joko, aizkora-joko
iz. Aizkoran egiten den norgehiagoka, ezarritako enborrak lehiakideak baino azkarrago ebakitzean datzana. Zabaletako Inazio Marik eta Abadiñoko Jose Domingok egin behar zuten aizkora jokoa.
aizkora kirten, aizkora-kirten
iz. Aizkoraren eskutokia. Bagenekien aizkora-kirtenak eta borra-kirtenak egiten.
aizkora kolpe, aizkora-kolpe
iz. Aizkora-kolpeak entzun ziren pagadian.
Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus