Euskaltzaindiaren Hiztegia

414 emaitza mi bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

mila arraio
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Mila arraio!, horixe da gizonaren suertea! Nor mila arraio izan ote da niri hemendik diru biribil polit ederrak ostu dizkidana?

Aztergaia: mila arraio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: mila arraio(a).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek esango dute gaur ere -a-dunak diren Iparraldean (mila arraioa!, mila deabrua!).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mila sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

eta mila deabru!, mila demonio! bezalakoetan erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  mila arraio(a): Iparraldekoek erabaki beharrekoa. || Lantaldearen oharra aintzat hartuaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Azpisarrera gisa jasoko dira lantaldeak aipatu dituenetako hiru: mila arraio / mila deabru / mila demonio. Eta gerora lantzekoen multzoan jasoko da batzordean aipatu den esker mila berria.

mila bana
banatz. Bakoitzak mila, bakoitzari mila. Mila bana pezeta ordaindu dugu bazkaria.

Aztergaia: mila bana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1995-11-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. mila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mila bana pezeta ordaindu dugu bazkaria.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Ik. EArauak, 18: "banatzaileei dagokienez, bana (eta, beraz, hogeita bana), bosna (...), ehuna, mila bana, idazkera proposatzen du Euskaltzaindiak".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-na/-bana.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mila bana pezeta ordaindu dugu bazkaria (baina "bosna mila pezeta zor dizkigute").

mila bat
1 Mila inguru. Mila bat ardi dauzkat aurrean.
2 Asko, franko. Mila bat irain elkarri esaten nekatu zirenean (...).

Aztergaia: mila bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MILA BAT a) Un millar (ref. a una gran cantidad). "Millar, mil, milla, milla bat" Lar y Añ. Neure biotzeko pozik andijenagaz ikusi dot, zelan zabaldu dirian milla bat liburu Naparroa, Gipuzkoa, ta Bizkaijan. Mg CO III. Lenengoa fedea, / bigarrena esperantza, / irugarrengo orrek badu / milla bat mudantza. PE 17. Nik gura dot gerreau laster amaitzea, / Eta milla bat bala goisetan artzea. AB AmaE 254. Milla bat keiña, betzigo ta irain alkarri esaten nekatu ziranean. Ag AL 33. Engañatzeko badaki nola / eman milla bat kolore. Auspoa 97, 83. Euskal Errian dogu / milla bat sesio. FEtxeb 149. Horra Ibarreko Mixel Garikoitzen beila, mila bat beilari ez-baian biltzen dituena. Larre ArtzainE 302. Milla bat bertso ta gertakari / liburuan dituzute. Insausti 11. b) Mil. Eta zuk, ene diruzain orrek, emon oneri milla bat dukat. "Mille scudi". Otx 65. Jesu-Kristo illda geroko urte baten milla bat ta berreun milla goseak ta ezpatak ill zituenean [...] Jerusalengo errian. Mg CC 252. Milla bat zortzi eun / eta ogei urte, / zortzi geiagorekin / aurten dira bete. Echag 96. Mila bat zortzi ehun eta / Lauetan hogoiean. Elzb Po 198. c) Aproximadamente mil. Harako han, mila bat bergetan bezala, etxe multxo bat, haizti eder baten hegian. Elzb PAd 57. Berorrek milla bat errealegaz jantziko banindu, nik potin barria eukiko neuke. Ag Kr 148. --Zenbateragiñoko irabazijak ixan legiz ak? --Milla bat dukat, geien-geien be. Otx 75. Milla bat ardi dauzkat aurrian. Auspoa 77-78, 265. [Kotxe] onegaz milla bat kilometro egin da gero. Gerrika 166.

mila bat : Aizu (“Mila bat artelan ditu museoak, eta Manfrediren hitzetan “ edonola ere, gure mila obra horiekezerezerakobidea hartu dute, Gobernuaren axolagabetasunaren aurrean”), Elkar 6 (“Zilarbiziren arrebak gorgonak uharte bateko itsasertzean zeudela esan zuenean, hegan zebilen lekutik zuzen-zuzenean mila bat metro beherago begiratu zuen Pertseok eta uharte koxkorra ikusi zuen”), Elhuyar (“Dagoeneko mila bat espezieren genoma osoak sekuentziatu dituzte, eta hilero espezie gehiagoren genoma sekuentziatuak argitaratzen ari dira”), Consumer (“Honelako sistemak ezartzeko diru-inbertsioa egin beharra dago (mila bat euro hamar metro karratuko, tenporizadorea barne), baita nahikoa denbora eman ere; martxan jarritakoan, ordea, eskuz garastatzea baino egokiagoak dira eta, gainera, ur gutxiago eskatzen dute lan bera betetzeko”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mila bat : Berria (“CIAren mila bat isilpeko hegaldi egon direla dio ikerketa taldeak”), Herria (“Mila bat ikusleek gogotik txalotu dituzte Baztan, Otxagabia, Larraine, Donibane Lohizune, Bilbo eta Iruñeko taldeak”), Agustin Otsoa (“lautadaren gainetik mila bat oinera”), Pablo Sastre (“Horrelaxe hasi eta mila bat orrialdez tonu jator horri eutsi”), Irene Aldasoro (“Tamalez, mila bat aldiz handiagoak dira kartilago baten gainazaleko koskak.”), Koro Navarro (“Bilakaera hori orain dela mila bat urte hasi zen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta adibide gisa sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa mila sarreran.

mila deabru
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Koxmek atzera egiten badu, mila deabru!

Aztergaia: mila deabru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MILA DEABRU, MILA DEABRUA, MILA DEMONIO. Heben diat Ferragüs, / gerrier famatia, / eginen beitügü arrabaje, / bi milla Debria. 'Par le Diable'. Xarlem 262. * Aiei, mila debria, / eta zer da hauk, arren, / ene gereinuak eztiala / puntzela bat edirenen. AstLas 39. Oi mila debrua! / Nungo presondegian othe naiz sartua? Elzb Po 209. Milla deabru! (Oñakin lurra joaz). --Ai, Jaungoikuak guarda!! Sor AuOst 91. Baña, Koxmek atzera egiten badu, milla deabru! Koxme bera moja sartuaziko det. Alz Burr 24s. Milla deabru! Nor izan ote duk urde kiskil ori? Etxde JJ 46. MILA DEABRU, MILA DEABRUA. (Juramento; con -a en los textos septentrionales). * Heben diat Ferragüs, / gerrier famatia, / eginen beitügü arrabaje, / bi milla Debria. 'Par le Diable' . Xarlem 262. Aiei, mila debria, / eta zer da hauk, arren, / ene gereinuak eztiala / puntzela bat edirenen. AstLas 39. Oi mila debrua! / Nungo presondegian othe naiz sartua? Elzb Po 209. Milla deabru! (Oñakin lurra joaz). --Ai, Jaungoikuak guarda!! Sor AuOst 91. Baña, Koxmek atzera egiten badu, milla deabru! Koxme bera moja sartuaziko det. Alz Burr 24s. Milla deabru! Nor izan ote duk urde kiskil ori? Etxde JJ 46. -- Gaineko aldetik eausiaka / Koyote milla deurrua. LuzKant 133.

LB: “Baina, mila deabru! “ (Berria),; EPG: “nik neure artean "Mila deabru! " esan besterik ez nian egin.” (Jose Morales); ETC: “Mila deabruren zaldi eroa!” (Pamiela).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: mila deabru! ¡por todos los demonios!, ¡demonio(s)!, ¡diablo(s)! mila deabru! non sartu ote naute!: ¡diablos! ¡dónde me habrán metido!; Adorez: mila arraio! / mila deabru!: ¡mil rayos!, ¡mil demonios!; Labayru: 0.

Bestelakoak

deabru 2 iz. (Esapideetan). Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Mila deabru! Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Ministro horiek doazela deabruetara! Deabruaren lanak zituen, frantses hori ezin ahoskatuz. [mila] mila deabru interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Koxmek atzera egiten badu, mila deabru!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa mila sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da deabru sarreran ere.

mila demonio
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. arraio2. Eta ni bezalako gizon batek bidea galdu?, mila demonio! Zer mila demonio pasatzen da hemen? || Mila demoniozko bare adarduna, nola tratatu duzu nire babarruna?
mila demoniok eraman
ad.-lok. Norbaiti kaltea opatzeko erabiltzen den esapidea. (ahal partikula modalarekin edo aginterazko formetan). Ik. demonioak eraman. Mila demoniok eraman dezatela.

Aztergaia: mila demoniok eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

DEMONIOAK ERAMAN (Fig.). Llevar los demonios. * Amar milla demoniñok, amar milla dozena deabruk arren bada eroango al abee. Añ MisE 208. Milla demoninok eruan naijela afaririk emoten beubat. Astar II 63.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

demonio 2 iz. (Esapideetan). Zein demonio ari da ikatz kozkor tiraka? Zer demonio da hau? Nola demonio atera zarete presondegitik? Mila demoniok eraman dezatela. Demonioak eramango ahal hau! Mila demoniozko bare adarduna, nola tratatu duzu nire babarruna? [mila] mila demonio interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Eta ni bezalako gizon batek bidea galdu?, mila demonio! Zer mila demonio pasatzen da hemen?

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa mila demonio azpisarreran.

mila esker
Eskerrik asko. Ik. milesker. Mila esker, jauna, mesede honengatik. Mila esker guztioi.

Aztergaia: mila esker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

—.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mila sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

esker sarrerari dagokion azpisarrera.

mila sorgin
interj. Ipar. Harridura edo haserrea adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. arraio2 1. Zer mila sorgin!, nork daki hori? Non mila sorgin egonak zarete orain arte? || Mila sorgina!, errege baldin banintz, zer erregina!

Aztergaia: mila sorgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MILA SORGIN(A) a) (Interj.). Mila sorgina! / Errege baldin banitz zer erregina! Elzb Po 191. Zer mila sorgin; ez irabaziko? Nork daki hori? HU Aurp 60. Balinba ohartuko ahal zen, zer mila sorgin! Barb Sup 103. Zer mila sorgin! JE Ber 41. Bi mila sorgin! Ox 22. b) (Adj.). Gizon zoro milasorgin horiek zer ari othe zauzkigu? GAlm 1932, 58 (ap. DRA).

mila sorgin 1 (ez da OEHko adierakoa), Berria (“Mila sorgin estasian, Ziripot, joaldunak, munstroak, Mikel Laboa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mila sorgin 10: Herria 3 (“Nun mila sorgin egonak zirezte orai arte?”), Patxi Zubizarreta 5 (“Zer mila sorgin, ederra baitzen norbait zuregatik txora-txora egina dagoela jakitea, eta emeki-emeki lehen musua emateko nola makurtzen zaizun ohartzea”, “Baina zer mila sorgin!”), Daniel Landart 2 (“Zer mila sorgin?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, interjekzioa dela esanez eta Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sorgin sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

interj.

milafrangar
1 adj. Milafrangakoa, Milafrangari dagokiona.
2 iz. Milafrangako herritarra.
milagarren
ord. Zerrenda batean aurretik bederatziehun eta laurogeita hemeretzi dituena. Bere milagarren euskal eskutitza. || Bi milagarren urtean.

Aztergaia: milagarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

milagro
iz. Miraria. Ik. mirakulu. Ez zen milagro hori gertatzea.

Aztergaia: milagro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. mirari, mirakulu.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. mirari, mirakulu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: e. mirari, mirakulu. || Azken orduko erdarakada horren premiarik ez dagoelako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

milagroar
1 adj. Milagrokoa, Milagrori dagokiona.
2 iz. Milagroko herritarra.
milaka
adb. Hainbat milako dituen kopuruan, kopuru oso handian. Ik. ehunka. Mihi bat eta bihotz bat ditudan bezala, milaka banitu. Beregana zituen milaka euliak. Ehunka dira liburu honetan, milaka ez badira, hitz berriak. Joanen zaizkio urteak eta urteak, eta milaka eta milioika izanagatik joan zaizkionak, guztiak iduriko zaizkio atzoko eguna bezain laburrak. || (Izen bati dagokiola; izena mugagabean). Milaka urte lehenago. Harritzekoa da nolako nekeak hartzen dituzten beren gain milaka gizonek, abertzaletasunak eraginik. Horren gisako beste milaka eta milaka bertso.

Aztergaia: milaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

ikusiko da sarrera ala azpisarrera dagokion.

milako
iz. Milak osaturiko gauza; mila banako dituen multzoa. Hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak. Itsasontziak bere sabelean eta bizkarrean milako bat gizon zeramatzan.

Aztergaia: milako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

'1.000' (cf. milaren : '1/1.000').

milaren
iz. Mila zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Berrogei milaren. Bi segundo milaren. Milimetro baten milarena.

Aztergaia: milaren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ren zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

'1/1.000' (cf. milako : '1.000').

milatan
adb. Mila aldiz; askotan. Ik. miletan. Baina ai, ai, ai eta milatan ai. Dohatsu eta milatan dohatsu izango zara. Milatan mila. Mila aldiz goratua izan denez gero lehen zeruraino eta beste milatan beheratua gero infernuraino. || Lauda bedi milatan eta milatan.
Loturak

Aztergaia: milatan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. miletan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mila sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  miletan kenduko luke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): Iparraldean hala erabiltzen omen denez milatan miletan-ekin berdinduko da.

milazka
iz. Tamariza. Milazka loratuak.

Aztergaia: milazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: milazka; tamariz: Tamarix sp.; milazka afrikar: Tamarix africana; milazka frantses: Tamarix gallica.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. tamariz.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. tamariz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mildiu
iz. Landareei, bereziki mahatsondo eta patatei, erasaten dien gaitza, onddo batek eragina dena. Ik. gorrina. Euskal Herriko mahasgintzan kalterik gehien eragiten duen gaitza da mildiua.

Aztergaia: mildiu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. gorrina.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. gorrina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nik ez nuke ondoan Sin. jarriko. || Seguraski ez dira gaitz berbera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Sinonimoa isilduz, forma soila jasoko da.

milesker
Ipar. eta naf. Mila esker. Milesker zure laguntzagatik. Estimatuta dago, milesker.

Aztergaia: milesker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. `mila esker'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. batez ere. Ik. mila esker.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+e-.

Grafia lotu/bereiziak
miletan
adb. Mila aldiz. Ik. milatan. Miletan frogatu dugun bezala.

Aztergaia: miletan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. milatan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: onartzen bada sarrera propioa ere behar du.

miletoar
1 adj. Miletokoa, Miletori dagokiona.
2 iz. Miletoko herritarra.

Aztergaia: miletoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mileto / miletoar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

milia
1 iz. Bide neurri zaharra, erromatarren artean mila urratsen baliokidea (1.482 m inguru). Distantziak neurtzeko, milia zutabeak jartzen zituzten erromatarrek, 1.480 metrotik behin (mila pauso bikoitz neurtzen zuen erromatarren miliak).
2 iz. Ingeles luzera-neurria, 1.609,3 m-ren baliokidea. Brontze Aroko gizon horren hilobia 2002an topatu zuten, Amesburyn, Stonehengetik hiru miliara.
3 iz. Itsas milia. Somaliako kostaldetik 350 miliatara bahitu zuten euskal atunontzia.
Azpisarrerak

Aztergaia: milia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

m (statute mile): Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

milia: HiztEn, LurE.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

itsas milia.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: milia eta AS gisa: itsas milia.

miliampere
iz. fis. Amperearen milarena (mA).

Aztergaia: milianpere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-11-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ElhHizt (miliampere); Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. ap. ZTC miliampere: Elhuyar 4, Di-da 3, Elektronika analogikoa 2; miliamperemetro: Di-da 5, Elektronika analogikoa 1.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Andoni Sagarnaren ustez, mili-x osaerako milianpere, milivolt eta miliwatt dira hiztegian jasotzekoak [eta arautu gabeko besteetan milibar, milimikroi, milirem, milisegundo]; gainerakoak, berriz, teknizismotzat ematekoak (cf. milicurie, milifarad, milihenry, milijoule, milikelvin, miliohm, miliweber).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): miliampere [A letran anpere -> ampere; beraz, milianpere -> miliampere]

miliar
iz. Mila milioi. Bi miliar herritar intsektuak jaten eta gu, berriz, ideiak berak okaztaturik.

Aztergaia: miliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mila milioi'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: miliar bana.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

miliarka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

mila milioi.

miliargarren
miliar hitzari dagokion ordinala.

Aztergaia: miliargarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

zenb.en eratorriak.

miliarka
adb. Hainbat miliar dituen kopuruan, kopuru guztiz handian. Miliarka dira gizonak, hori ezagutzen dutenak. Gizonaren gorputzean miliarka aurkitzen diren zelulak oro zelula bakar batetik dira atereak.

Aztergaia: miliarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

miliar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: aparteko hitz bati dagokion sarrera ematea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): onartu egin da.

milibar
iz. Atmosferako presio unitatea (mbar).

Aztergaia: milibar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

milibar: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Collins: millibar; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: milibar edo milibaro / ElhHizt: + / EskolaHE: milibar edo milibaro

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

miligramo
iz. Gramoaren milarena (mg). 50 miligramoko pilula.

Aztergaia: miligramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

miligramo: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Collins: milligram(me); ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

milika1
1 iz. Batez ere Ipar. eta naf. Miazkatzea. Bildotsak, sortu delarik, behar du amaren milika.
2 adb. Batez ere Ipar. eta naf. Miazkatuz. Milika ari da.

Aztergaia: milika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. eta Naf. 1 iz.: bildotsak, sortu delarik, behar du amaren milika. 2 adlag.: milika ari da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzekoa litzateke.

 - [E210]: 1- Euskalki-markak moldatu: Ipar. eta Naf. 2- Definizioa ere eman: 1) 'miazkada' 2) 'miazka'. || 1- Euskalki-marken irakurketa nahasia da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): onartu egin da. milika batez ere Ipar., iz. eta adlag. bildotsak amaren milika behar du; milika ari da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu dagozkion azalpenak).

milika2
adj. Gogortasun txikienak minberatzen duena edo eragozten diona. Ik. gupera. Ondo milika eta gupera zaude!

Aztergaia: milika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. eta Naf. 1 iz.: bildotsak, sortu delarik, behar du amaren milika. 2 adlag.: milika ari da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzekoa litzateke.

 - [E210]: 1- Euskalki-markak moldatu: Ipar. eta Naf. 2- Definizioa ere eman: 1) 'miazkada' 2) 'miazka'. || 1- Euskalki-marken irakurketa nahasia da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): onartu egin da. milika batez ere Ipar., iz. eta adlag. bildotsak amaren milika behar du; milika ari da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu dagozkion azalpenak).

milikarazi, milikaraz, milikarazten
du ad. Milikatzera behartu. Jaki hauta haren oroitzeak berak ezpainak milikarazten dizkit.

Aztergaia: milikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

milikarazi, milikaraz, milikarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

milikarazi, milikaraz, milikarazten.

milikari
adj. Milikatzen duena. Katu milikaria muturra errerik.

Aztergaia: milikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
milikatu, milika/milikatu, milikatzen
du ad. Miazkatu. Neskatxari zauriak milikatu zizkioten. Azeriak ezpainak milikatu zituen, oilategira behako bat emanez. Eri muturrak milikatzen.
milikeria
iz. Pertsona milikari dagokion jarrera edo egitea. Zunda zintzurrean ondo sartu, milikeriarik gabe.

Aztergaia: milikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mililitro
iz. Litroaren milarena (ml edo mL). Gaixoek odol mililitroko duten birus kopurua neurtzen dugu.

Aztergaia: mililitro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mililitro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Collins: millilitre; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

milimetriko
1 adj. Oso txikia, milimetro bakar batzuetako luzera duena. Ordenagailu bidezko diagnosiak irudi batean biriketako tumore milimetrikoak bilatzen lagun dezake.
2 adj. Uhinez mintzatuz, milimetro bat eta hamar milimetro arteko luzera duena. Uhin milimetrikoak espektro elektromagnetikoan mikrouhinen eskualdean kokatzen dira, milimetro mailako uhin luzeretan, infragorrietatik hurbil.
3 adj. Zehaztasun handikoa. Zorroztasun milimetrikoz neurtutako urratsak. Maila horretako behatoki batek zehaztasun milimetrikoa behar du, eta tamaina horretako teleskopio batentzat beharrezkoa da teknologia oso garatua izatea.

Aztergaia: milimetriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): milimetriko 80: Elhuyar 61 (adib.: “Ez da teleskopio arrunta; uhin milimetrikoak behatzen ditu, mikrouhinak batez ere”), Consumer (“Txileko Andeetako Atacama mendilerroan Alma izeneko teleskopio milimetriko itzela inauguratuko da”), Berria 13 (adib.: “Uhin milimetrikoko eskanerrak dira gehienbat Europako agintariek egunotan aipatu dituztenak”), EiTB 5 (adib.: “zehaztasun ia milimetrikoz adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela eta, erabiliko zuten irizpidea…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: milimetriko 5: Iban Zaldua 2 (adib.: “Nik, maitekiro, abesbatzaren trofeoa bere lekura itzuli nuen, oinarria kokatuz,milimetrikoki, utzitako hutsunea estaltzen”), Iñaki Mendiguren (“Isatsean banan-banan hautaturiko urki-adaxkak perfekzio aerodinamikoa bilatuz prestatu dira, horrela Sutximista honek oreka ezin hobea eta doitasun milimetrikoa dituelarik”), Jon Alonso (“epistola osatzen zuten parteen oreka lortzeko harmonia milimetrikoa lortzeko saioez beterik gelditu zen”), Xabier Olarra (“ezko-oihal koadrodunezko azalekiko koaderno batzuk zeuden han, eskola-umeek kontuak egiteko erabiltzen dituztenak bezalakoak, denak ordena milimetrikoz gordeak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es milimétrico / fr milimetrique: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: milimetriko / Labayru: milimetriko / Adorez5000: - .

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta besterik gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

uhin milimetrikoak.

milimetro
iz. Metroaren milarena (mm). Hamabi milimetro luze da pieza. Milimetro koadroa (Ik. koadro). Milimetro kuboa (Ik. kubo).

Aztergaia: milimetro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

milimetro: LurE; ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Erdaretako formak

Collins: millimetre; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

milioi
iz. Mila aldiz mila; mila milako. Milioi bat urte. Milioi bat irlandar gosez hil ziren, eta beste bi milioik erbesterako bidea hartu zuten. Milioi bat eta bostehun mila lagun. Bederatzi milioi metro koadro inguru. Lau milioi horiek. Nahiko nuke euskaraz dozena bat milioi lagun bederen mintzatzea. Mila milioi bihotz banitu. Irtengo dira linbotik, bataiorik gabe hil ziren haurren arimak, milioiak eta milioiak. Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan! Zenbat milaka milioi! Milioi bana. Bosna milioi. || Futbola bezalakorik ez da, milioiak irabazteko. Hiru milioiko saria.

Aztergaia: milioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib gisa gehituz: milioi bana; bosna milioi.

milioidun
adj./iz. Dirutan, milioi bat edo milioi asko duena, oso aberatsa. Milioiduna zelako zurrumurrua zabaldu zen hirian. Amerikar emakume milioiduna.

Aztergaia: milioidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "milioidun".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua da, lantaldearen ustez, eta onarpen eske proposatzen du.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

milioika
adb. Hainbat milioi dituen kopuruan; oso kopuru handian. Milaka baitira edo milioika nik ulertzen ez ditudan gauzak. Urteak milioika pasaturik ere. Joanen zaizkio urteak eta urteak, eta milaka eta milioika izanagatik joan zaizkionak, guztiak iduriko zaizkio atzoko eguna bezain laburrak. || (Izen bati dagokiola). Garrak dantza eta jauzi dabiltza, gau zerua gorrituz, eta haizeak sakabanatzen ditu lurraren gainean milioika txinparta bihurturik.

Aztergaia: milioika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

ikusiko da sarrera ala azpisarrera dagokion.

milioiren
iz. Milioi bat zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Zentimetro baten bi milioiren.

Aztergaia: milioiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-en zenb.etan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

milirem
iz. fis. Remaren milarena (mrem).

Aztergaia: milirem

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Ik. rem.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua milirem

milisegundo
iz. Segundoaren milarena (ms). Argazki baten bitartez milisegundo bat irauten duen errealitate iheskor baten itxura lortzea liluragarria zait.

Aztergaia: milisegundo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Collins: millisecond; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua milisegundo

militante
1 iz./adj. Zerbaiten aldeko elkarte edo alderdi politiko bateko kide dena. Ni Euskadiko Ezkerrako militantea nintzen. Dozena bat militante baino gehiago ez duen taldetxo bat.
2 iz./adj. Ideia baten alde egitean, indar handiz eta bere irabaziari begiratu gabe lan egiten duena. Euskararen militantea.

Aztergaia: militante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
militantismo
iz. Militantea denaren jarrera. Literaturak ez duela moralismo edo militantismoaren beharrik erakusten digu eleberri honek.

Aztergaia: militantismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu militantismo eta militatu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

militantismo 4: E.L. Adan 3 ("Militantismoaren kritika", "Militantismoaren kritika alde askotatik egin da"; "Bigarren ikerlerro bat saiatu behar dugu, mesianismo iraultzaileak dakarren militantismo-motaren analisia eginez"); MAtx ("Euskal kazetaritzan militantismo haundia behar da"); militatu 5: Egin 1977 ("Partidu Komunistan sartu nintzen eta bertan militatu nuen asko denboraz"); Elhuyar ("Ezker eta eskuin espainolean militatzen duten gure epailari-arbitroek, beren hizkuntzaren monopolioak suposatzen duen bortxa kolonialetik begiratuz jarraitu nahi dute gure hizkuntzaren kontura"); I. Aldabe ("enblema hauek, Navas de Tolosa batailan San Saturnino-ko burgesek erakutsi zuten heroitasunari buruz ari zirelarik, zeinekin Atarrabiakoek militatu zuten"); J. Artaraz ("Cristobal Colon [...] Soraluzen jaioa izango zan, bere ama hara ezkondu ondoren bere aita alde Ganboinoan militatu ondoren"); Egunk 1995 ("Juan Cruz Allik keinuez gain nafar askorengan itxaropena eta ilusioa sortu duen politika egin du, nafarren interesak bera militatzen ari zen alderdiaren interesen aurretik jarriz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

militantismo : AB50 1; militatu : DFrec 3 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (berria da ondoko erdaretan ere).

militantzia
iz. Militantearen jarduera. Militantziak kartzela eta erbestea ekarri zizkion, besteak beste. Berrogei urteko militantzia.

Aztergaia: militantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
militar
1 iz./adj. Ogibidez armadako kide dena. Hamar edo hamabi txapelgorri eta militar bat edo beste. Militar batekin ezkondua. Militarrek epaitu zuten.
2 adj. Armadari edo armadaren erakundeari dagokiona; gerrari dagokiona. Agintari militarrak. Eraso militar baten beldur da gobernua.
3 adj. Armadan edo talde armatuetan oinarritzen dena. Gobernu militarra.

Aztergaia: militar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r.

militarismo
iz. Gizartean edo politika-sisteman armada edo erakunde militarrak nagusi izatea; nagusitasun horren aldeko doktrina. Hasieran liluratuta zegoen Errusiarrekin, baina gero ez: ez zitzaion hango militarismoa gustatu. Bazter guztietan ekitaldiak egin ziren militarismoaren eta soldaduskaren aurka.

Aztergaia: militarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
militarista
1 adj. Militarismoarena, militarismoari dagokiona. Presidenteak gerrillen aurkako estrategia militaristari eutsi dio.
2 adj./iz. Militarismoaren aldekoa. Bistan da militaristen ikuspuntuak nagusituko direla eta borroka armatuari eutsiko zaiola.

Aztergaia: militarista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh74 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 74 (Berria 32, Elkar 17); ETC: 256.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: militarista iz./izond. militarista, Adorez: militarista: adj. militarista; horrek jarrera militarista du: ése tiene postura militarista. 2 adj. militarista; gure gizartean militarista ugari ditugu: en nuestra sociedad tenemos muchos militaristas, Labayru: militarista iz., adj. Pol. militarista; NolaErran: militarista militariste // Euskalterm: militarista (Pol.).

Bestelakoak

militarismo 1 iz. Gizartean armada edo erakunde militarrak nagusi izatea. 2 iz. Armadan oinarritzen den politika-sistema; sistema horren aldeko doktrina.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

militarizatu, militariza, militarizatzen
du ad. Izaera edo diziplina militarraren mendean ezarri. Han ere formazioan joaten ginen ikasgelatik patiora, dena zegoen oso militarizatua. Mexikoko muga militarizatzea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Herrialde militarizatuak.

Aztergaia: militarizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

militariza, militarizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

militarizazio
iz. Militarizatzea. Kievek eta Mendebaldeak militarizazioa areagotu dute Ukrainan, su-eten betean.

Aztergaia: militarizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): militarizazio 39: Berria 21 (adib.: “Kolonbiakoa oso berezia da: Repsol eta Union Fenosa daude han, eta, horrez gain, militarizazioa”), EiTB 13 (adib.: “Esan dutenez, larunbatean ezarritako alarma egoera eta aire-eremuaren militarizazioaren ondorioz, konpetentzia jurisdikzio militarrari dagokiolako”), Argia 5 (adib.: “Istiluen kontrako polizien militarizazioa aipatu du Berthok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: militarizazio 15: Berria 14 (adib.: “Militarizazioan baliatzen diren milioika euroak ezartzen ahal badira hementxe, hortxe, gauzak aski fite orekagarriak dira”), Iñaki Mendiguren (“Eraso baten errefusapen arrakastatsuaren emaitza garailearen militarizazioa izan daiteke, emaitza negargarriekin azken batean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es militarización / fr militarisation: Elhuyar: militarizazio / Nolaerran: - / Zehazki: militarizazio / Labayru: - / Adorez5000: militarizazio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

militarki
1 adb. Baliabide militarrak erabiliz. Aspaldi utzi zen alde batera estatua militarki makurrarazteko itxaropena.
2 adb. Ikuspuntu militarretik, alderdi militarrari dagokionez. Jakin badakite militarki indar korrelazioa ez dela parekoa. Europa bitan banatu zen militarki, politikoki eta kulturalki; mende erdiz elkarri bizkarra emanda bizi izan ginen ekialdeko eta mendebaldeko europarrok.

Aztergaia: militarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-02-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh198 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

militarki 23: Berria 16, EiTB 4, Argia 3. // militarki 198: Aizu 4, Argia 40, Berria 132, EiTB 7, Elkar 3, Erlea 3, Jakin 5, Karmel 3, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: militarki 54: Berria 32, Iñaki Mendiguren 7, Joseba Zulaika, Koldo Izagirre 2, Hasier Etxeberria, Rataplan, Iban Zaldua, Esteban Antxustegi, Jon Alonso, Koro Navarro, Edorta Jimenez, Txillardegi 2, Markos Zapiain, Joxe Azurmendi, Jean Baptiste Etxarren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

militatu, milita, militatzen
du ad. (Alderdi politiko edo kideko elkarte bateko) militante izan, kide izan. Oso goiz hasi ginen hainbat taldetan militatzen, eta horrek abantailak eta desabantailak izan zituen gugan.

Aztergaia: militatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

militatu 5: Elhuyar ("Ezker eta eskuin espainolean militatzen duten gure epailari-arbitroek, beren hizkuntzaren monopolioak suposatzen duen bortxa kolonialetik begiratuz jarraitu nahi dute gure hizkuntzaren kontura"), Egin 1977 ("Partidu Komunistan sartu nintzen eta bertan militatu nuen asko denboraz"), I. Aldabe ("Navas de Tolosa batailan San Saturnino-ko burgesek erakutsi zuten heroitasunari buruz ari zirelarik, zeinekin Atarrabiakoek militatu zuten"), J. Artaraz ("Cristobal Colon, ez zan horrela deituko, Cristobal Maiztegi Larriategi baino eta Soraluzen jaioa izango zan, bere ama hara ezkondu ondoren bere aita alde Ganboinoan militatu ondoren, aktiboki gainera"), Egunk 1995 ("nafarren interesak bera militatzen ari zen alderdiaren interesen aurretik jarriz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

militatu : DFrec 4 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

militante izan, (x alderdiko) kide izan bezalakoak aski direla uste du lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Onartu egin da: militatu, milita, militatzen du ad. 'militante izan, kide izan'.

milivolt
iz. elektr. Voltaren milarena (mV).

Aztergaia: milivolt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

milivolt: Elhuyar 3, Di-da; milivoltmetro: Di-da 2.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): milivolt

miliwatt
iz. fis. Wattaren milarena (mW).

Aztergaia: miliwatt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

miliwatt: E. Imaz 3, A. Mujika, Elhuyar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): miliwatt

milizia
iz. Armada baten ordezko edo osagarri gisa ari den taldea, soldadu ez direnek osatua. Milizia antolatu behar genuela Errepublikaren alde. Jesu Kristoren miliziak.

Aztergaia: milizia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
miliziano
iz. Milizia bateko kidea. Lau miliziano ari ziren ukabilak jasota kantari.

Aztergaia: miliziano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
milizkatu, milizka, milizkatzen
du ad. Milikatu. Txakurrak ere etortzen ziren eta milizkatzen zizkioten zauriak. || Azken une hauek milizka ditzagun ondo.

Aztergaia: milizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  ik. milikatu / HiztEn: ik. milikatu / LurE: - / ElhHizt:- / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

milizka, milizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

milikatu.

milurteko
iz. Mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita; mila urteko epea edo denbora-bitartea. Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian. Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.

Aztergaia: milurteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: zenb. + iz. + -ko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

mimatu, mima, mimatzen
du ad. Heg. Norbaiti maina edo txera gehiegi egin. Ik. mainatu. Beharbada, txarra da umea gehitxo mimatzea.

Aztergaia: mimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-07-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko mimatu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mimatu 6: P. Sastre ("Gurasoek arront mimatua"), Betiko loa ("Neskato polit mimatua"), JA. Agirre ("Ume mukizu eta mimatu baten ama"), Galtzaundi 1995 ("Elduaindarra izaki eskualdea —Tolosaren probintzia— gehixeago mimatzeak ez lioke kalterik egingo aldizkariari"), A. Zuberogoitia ("Guztiek mimatzen zuten oreinkumea"), G. Markuleta ("Ume mimatu baten gisan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mimatu : DFrec1 (Egin: "herritarren mimatzea") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mimatu : ElhHizt (Heg. mimar), HiruMila (1 mimar; 2 tratar con especial cuidado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mimar / gâter formen ordainak: HiztHand: mainatu // ElhHizt: 1 tratar con mimo mimatu, mainatu, ondo zaindu, kontuz egin (dagokion aditzaz); 2 consentir mizke hazi, mimatu // HiruMila: 1 tratar con mimos mainak egin, mainatu, xerak egin, mimatu; 2 acariciar losindu, ferekatu, mimatu, eregu egin, mizkez har(tu), maitekiro tratatu, maitasunez hartu, gozoki hartu, bigunki hartu // Lur EG/CE: mainatu, eta EF/FE: 1 hondatu, alferrik galdu; 2 ajetu, gaiztatu; 3 mainatu, opariz bete, goastatu // XarHizt: corrompre gastatu, andeatu, funditu, zirpildu, usaindu; cajoler mainatu // Casve FE: gastatü, galdü; pourrir sokitü, tzüstatü; abîmer andeatü, xeheki // HaizeG FB: quelqu'un guriki-hazi, mainatu, gastatu; abîmer andeatu, funditu; perdre, corrompre galdu, meskabatu; se gâter zirpildu, andeatu, usaindu // T-L LFB: corrompre gastatu, andeatu, funditu, zirpildu, usaindu; cajoler mainatu // PMuj DCV: 1 acariciar, alagar mizke azi, maiñatu, eregatu, loisindu, lausengatu, 'ri maina egin, tatar egin, maite(ak) egin; 2 tratar con mimo, condescender amor egin, amor (abaiña) eman, mizkez artu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): dorloter, cajoler (regalar); gâter (a los niños); pourrir (mimar con exceso); mimer (teatro); en (Collins): to spoil, pamper, indulge; it (S. Carbonell): accarezzare, carezzare, vezzeggiare; viziare; de (Langenscheidts): verwöhnen, verhätscheln.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

gaztelaniaz bakarrik erabiltzen da, eta, onartzekotan, Heg. marka dagokio; lantaldeak ez daki ordain egokia zein den, kontu eginik mainatu, adibidez, Ipar. eta Zah. markatua dela arauan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Onartu da: mimatu, mima, mimatzen du ad. Heg.

mimetiko
adj. Mimetismoarena, mimetismoari dagokiona; mimetismoz baliatzen dena. Beste edonora joan eta animalia mimetikoen moduan egokituko zarete hango paisaian, baina ez zarete bertako bihurtuko.

Aztergaia: mimetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mimetismo
1 iz. Landare eta animaliek, harrapariek ikus ez ditzaten, beste izaki edo gauza batzuen itxura antzeratzeko duten gaitasuna. Oraingoan, sugeak bizirik irautea lortu du, bere abiadurari eta mimetismoari esker.
2 iz. Inguruan dagoena imitatzea, ingurukoen iritziak eta jokabideak ohartuki nahiz oharkabean norbereganatzea. Mimetismo kulturala. Josebak ere egiten du, agian mimetismoz.

Aztergaia: mimetismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

mimika
iz. Pentsamenduak, sentimenduak edo egintzak keinuen eta gorputz higiduren bidez adieraztea; ahozko hizkuntzari laguntzen dioten edo haren ordez erabiltzen diren keinu adierazkorren multzoa. Ik. imintzio. Mimika bidez istorioak kontatu. Telefonoz, mimikaren laguntzarik gabe, beti izaten da zailagoa menderatzen ez duzun hizkuntza batean hitz egitea.

Aztergaia: mimika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mimiko
adj. Mimikarena, mimikari dagokiona. Adierazpide mimikoak.

Aztergaia: mimiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu. Ik. OEH argitaratuan, dagokion azalpenarekin, mimiko [iz.]: It Dial ("[Erleek] lorearen iriñarekin egiten dute argizagia; eta eztia, berriz, loreari mimikotik ateratzen dioten ezadearekin"), EE 1883 ("Erleak lorearen motaixka edo mimikutik ateratzen duen eztia"), mimikotxo : Loram ("Miztu arretaz biotz-lorea, / ozpiña bezin garratza, / mimikotxoan gorderik, leundu / amaren bizitz-arratsa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mimiko 3, izond.: Saioka/4 ("Zeuen adierazpide mimikoa batez ere landuko duzue"), L. Oihartzabal 2 ("Asmatutako gertakarien adierazpen mimiko baino ez lirateke horrelakoak [...] ezkutupeko nahimen erreprimituak betetzen dituzten fantasien adierazpen mimiko edo haluzinaziozkoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mimiko : AB38 1 (espresio mimiko), HiztEn (mimikari dagokiona) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm // eta 'mímico' itzuliak Euskaltermen: keinuzko, keinu- : 1 (keinuzko mintzairakeinu-mintzaira sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mimiko : ElhHizt (mímico, -a), HiruMila (1 mímico, -a; 2 Bot. cáliz de la flor), DRA - PMuj DVC (cáliz de la flor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mímico / mimique formen ordainak: imentziozko : HiruMila; keinuzko : HiruMila, PMuj DCV (kiñuzko); mimiko : HiztHand, ElhHizt, HiruMila // eta Casve FE gainera: adj. ihakineko, ihikixtako; qui mime ihakingile; eta PMuj DCV: kiñu-(izketa = lenguaje mímico) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): mimique; en (Collins): mimic; imitative; lenguaje mímico sign language; it (S. Carbonell): mimico, -a; de (Langenscheidts): mimisch, Mimiker.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mimo
1 iz. Mimika bidez egiten den antzezpena. Ik. mimika. Antzerki modernoa dantza eta mimoarekin elkartuz.
2 iz. Egintzak edo kontakizunak keinuen bidez irudikatzen dituen artista. Plazatxo baten erdian mimo bat ikusi nuen: geldi-geldi zegoen, batuta bat jasorik, orkestra ikusezin baten aurrean.

Aztergaia: mimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "mimo. Imintziolari/imintziolaritza".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

antzezpen isila; antzezpen isila egiten duena.

mimosa
iz. Lekadunen familiako zuhaitza edo zuhaixka, eremu epel eta beroetan hazten dena eta lore hori txiki eta urrintsuak ematen dituena (Acacia dealbata). Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio.

Aztergaia: mimosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Acacia dealbata.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Acacia dealbata.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Egia da Acacia dealbata dela mimosa izenarekin ezagutzen dugun zuhaitzen artean arruntena, baina mimosa dira Acacia generoko beste hainbat espezie ere: Acacia mearnsii, A. melanoxylon, A. retinoides..." (2008-09-19)

min eduki
ad.-lok. Min izan. Min daukan lekura eramaten du eskua. || Hagineko mina dauka.

Aztergaia: min eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MIN EDUKI (G-azp). Sentir dolor. "Hoy, desgraciadamente, nos valemos de la locución min euki o iduki" A (s.v. min izan). Maitatu dut, min euki dut bihotzean. Mde Pr 128. Min dauken lekure eramaten da eskue (AN-larr). Inza NaEsZarr 249. Jakiña, min neukan da erren egiten nuan. JAzpiroz 109. (Det., tras -ko). Buruko miña eukan makala! Bilbao IpuiB 221. Agiñako miña daukana goian dago. SM Zirik 69.

min eduki 9: Berria 6 (“Ukondoan min daukat”), EiTB 3 (“Erdilari zuri-gorriak min dauka bizkarrean. Iturraspe eta Toquero dira hemeretzi jokalariko deialdiko nobedadeak“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

min eduki 3, Berria 2 (“Yestek, berriz, min dauka bizkarrean, baina ez du arazorik izango jokatzeko.”), Jon Alonso (“Bi mintzaldiak alderatu eta gero zuzentzaileak min eduki zuen ikusirik fede egiazkoaren argiak falta zituen mairu xume batek, gobernadore karguaz apaindurik, hori bai, jakin zuela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Azpisarrera horren barruan, eta azpiadiera gisa, mina eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa min sarreran.

min egin
ad.-lok. Ik. mindu. Bihotzak min egiten dio. Ez nuke nahi nehori minik egin.

Aztergaia: min egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min eman
ad.-lok. Ik. mindu. Oinetako estuegiak min ematen digu. Gure zabartasun honek min ematen zidalako. Minik eman gabe.

Aztergaia: min eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min eragin
ad.-lok. Mina sorrarazi. Sufrimendua ez da desagertzen edo ez da gutxitzen min eragiten duen egoera horretatik urrunduz. || Garrantzitsua iruditzen zitzaidan horrenbeste min eragiten ari zen gaixotasun horri muga jartzea. Zertarako balio izan du horrenbeste urtean hainbeste min eragin duen indarkeria mantentzeak?

Aztergaia: min eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MIN ERAGIN Hacer daño. Ludijan diran urre gustijakattik be eneukian, ba, olakorik esan gura ixan, ta esan ixanak min eragitten daust. Otx 29. Ohartu gabe besoa min eragiteraino tinkatzen ziolarik. Mde HaurB 69. (Con determinantes). Esaten eben bakaldunari min geiago eragingo eutsala bere esana egin ez ixatiak. Otx 50. (minik eragin, en contextos negativos). Ia, zabiltze arduraz, miñik eragin eztagijozuben. Otx 117. Emaztia emon utsagaz eleuskide niri miñik eragingo. Ib. 74.

min eragin 17: Consumer (“Sufrimendua ez da desagertzen edo ez da gutxitzen min eragiten duen egoera horretatik urrunduz”), Elkar 3 (“Azken finean susmoa dut berak ere, nahita edo nahi gabe, min eragiten diola gure maitasunari oraindik bizi dela frogatzeko”), Berria 6 (“Oso garrantzitsua iruditzen zitzaidan horrenbeste min eragiten ari zen gaixotasun horri muga jartzea”), Jakin (“Menpeko izateko jaioa dela dirudi, patuak ez ezik, buru barnetik agintzen dioten ahotsek eta min eragiten dion psikiatrak menpera dezaten onartzen baitu”), EiTB 2(“eta boto emaile estatubatuarrei belarrian min eragiten dien izenondoa da hori”), Goiena (“Belarrietan min eragiten duten horietakoak”), DiarioVasco 3 (“Bestaldetik, ordea (Makiavelok segidan), inori min eragindakoan, kontu emazue ondo!, mendeku hartzeko modurik ez dezala inondik inola izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

min eragin 5: Berria 2 (“Zirrikituetan, berriz, bala, misil edo bonbek adina min eragin dezaketen uranio pobretuaren hauts-izpiak ezkutatzen dira”), Bego Montorio (“Frogatuta dago min eragitea oso sentimen atsegina dela guretzat”), Edorta Jimenez (“Eta gu barrura - gogoratzeak min eragiten zidala oharturik jarraitu nuen”), Harkaitz Cano (“Ezen gizakia ala da jaiotzaz, atsegabe ematen baitio urko lagunari min eragiteak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa min sarreran.

min hartu
ad.-lok. Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. Abere batek min hartzen duenean. Zigorraz jo arren, ez duzu minik hartuko.

Aztergaia: min hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "mina hartu = hacerse daño".

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min hori
iz. Larruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzeak eragina. Ik. horitasun 2; ikterizia; laruen; larumin. Min horia eta burua nahastea edari galgarrietatik sortzen da askotan.

Aztergaia: min hori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

horitasun formak 3 ager. ditu (SP Phil); laru eta iterizia formek bina (Astar II: "Iterizija, edo laruba dauka?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ikterizia eta min ori formek ager. bana dute, EBko testu berean (M. Aramendi, Giza gorputza: "...ikterizia edo min oria sor daiteke"); larumin ere behin jaso da, EB (M.E. Ituarte: Erregearen postaria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: ikterizia 2; minori 8; LurE:min hori; laru; laruen; larumin; horitasun; ikterizia "ik. larumin"; HiztEn:ikteriko, ikterizia; minori; larumin; horitasun; laru, laruen: ik. larumin.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hori: bereiz idaztekoa da (mingorri ez bezala), lotu eta sonante ondoan h galduz, identifikagaitza bailitzateke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min izan
du ad.-lok. Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina. Batean, begietan duzu min; bestean, eskuetan. || Min duzu holakorik aditzeaz.

Aztergaia: min izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

min1
1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Enplastu bat, minak gutxitu dakizkizun.
2 iz. Oinazea. Atsegin malko samurretan lasaitzen den mina. Min sorgor batek harturik. Min gaiztoa, gogorra, ikaragarria. Min samina. Min zorrotza. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak. Neure minak kentzera zatoz gaur neuregana.
3 adj. Janariez, edariez edo gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper mina.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, garratza; mingotsa. Sagar gezak eta minak. Behazunaren garraztasun mina. Ez baitago hori baino ozpin minagorik. || Heriotza gogor baten edari mina.
5 adj. Oinazea eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Oihu minak. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean, txistu min batek iratzartu du goizeko isila. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Anaiak saldua izatea baino zer da minagorik? Hitz minak pairatu.
6 adj. Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Ik. mami 4. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere.
7 adj. Batez ere Ipar. Bizia. Gose mina. Bere gaiztakeriaren damu min bat hartu zuen. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.
8 adj. Erdia, une gorena. (Denbora adierazten duten zenbait izenekin). Ik. bete2 3. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. Jaiki zen gauaren minean.

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Astoaren arrantza min gabea. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. Ginga, gozo dela, min da. Haginean min duenak, mihia hara. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Min duen haginera mihiak laster. Orak non mina, han mihia. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zor zaharra, min-berritzaile.
mina
1 iz. Ukitzen denean eztanda egiten duen lehergailua. Alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak.
2 iz. Arkatzek barnean duten grafitozko hagatxo mehea. Karbonoaren banaketa kubikoa edo hexagonala izan, diamantea edo grafitoa izango duzu, alegia, harribitxi bat edo arkatzaren mina izango duzu.
minagre
iz. Ipar. Ozpina.

Aztergaia: minagre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. ozpin.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. ozpin.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

b-/m-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta Heg. binagre, ahozkoan behintzat; ozpin-en alde egitea onena, ez?" (1996-05-20)

 - [E301]: "nire ustez hitza zerrendatik kentzea hobea [da]" (1996-06-13)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): zerrendan dagoen bezala uztea erabaki da.

minantz
iz. g. er. Oinazea, gaitza. Minantz bat, ezin senda daitekeena.

Aztergaia: minantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

minaren minez
adb. Min handiz, min handiaren eraginez. Haur gaixoa ez daiteke altxa lurretik, minaren minez.
Loturak

Aztergaia: minaren minez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

min 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: [minaren minaz] ik. oharra s.u. poz (1996-07-30)

minarete
iz. Meskitaren dorrea, fededunak otoitzera deitzeko erabiltzen dena. Minarete luzeko meskitak.

Aztergaia: minarete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

-t amaitua baino egokiagoa da euskaraz -e amaitua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

minatxa
iz. Upeleko mahats hondakina urarekin nahasiz egiten den ardo motela. Negua baldin bazen minatxa, eta udan pitarra.

Aztergaia: minatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan minatxa v. 1 minata ; Elsb LehE ("Emazte gehienek sagar arnoa zuten preferatu, eta batek edo biek galdegin zuten bakharrik pitarra edo bineta"), JE Bur ("Beharrik baikinuen mineta bat hauta: gorri arin, garbia"), Barb Sup ("Hots, ama, badut uste minatxa xorta bat ongi guretua dukegun!"), Barb Piar ("Piarresek pitxer handi baten bethea minatxa ekarririk, danga danga edan zuten guziek"), Etcheb MGaric ("Neguan balinbazen minata eta udan pitarra"), Gatxitegi Laborantza ("Minatarekin, gaztaina zen, neguan, gure afaria"), Herr 1994 ("Merkea bazela edaria sasoi hontan, etxekoa, urteko brentsa berriaren mineta freskoa, peko iturritik ederki bataiatua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minatxa : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minatxa : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA; minata : Lh DBF, PMuj DVC (minat, minata, minatxa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

lantaldeak ez daki zein den formarik hedatuena (cf. minata eta mineta); hiztegiek minatxa hobetsi dute, eta horregatik proposatzen du lantaldeak.

minbera1
1 adj. Mina erraz sentitzen duena; zirrara txikiei sentibera dena. Gorputzaren alderdirik minberenean. Haragi minbera eta guperak bide dauzkazu. Guregatik hartu duzu giza gorputz minbera. Gure belarri minberentzat mingarri diren hitz eta esaerak.
2 adb. Minberaturik. Sabela minbera du. Begiak minbera zituen. Bihotza minbera daukat, maitasunez minberatua.
3 adj. Irudikorra. Ik. gaitzikor. Gizon gaitzikorra eta minbera baita ohore kontuetan.
4 adj. Mingarria. Zauri minbera.
Azpisarrerak
minbera2
iz. Jatorriz Tropikoetakoa den zuhaixka, ukitzean uzkurtzen diren hosto txikiak dituena (Mimosa pudica).
minberakaitz
adj. Erraz minberatzen ez dena, ia ezin minberatuzkoa. Aingeruak bezala minberakaitza.

Aztergaia: minberakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minberakaitz: G 2 (Or QA).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minberakaitz: HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-kaitz.

minberakor
adj. g. er. Erraz minberatzen dena. Ik. minberatsu. Ez zaitu izutzen nekeak, minberakor eta alfer txarrak izutzen dituen bezala.

Aztergaia: minberakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erraz minberatzen dena.

minberatasun
iz. Minbera denaren nolakotasuna. Bere burua apaldu zuen, bere ohorearen minberatasuna hilduratu. Ez du luzaro begiratzen arima epelak bekatuen alderako higuintza; emeki-emeki galtzen du kontzientziaren minberatasuna.

Aztergaia: minberatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
minberatsu
adj. Aski minbera dena. Ik. minberakor. Gurearen antzeko herrialde minberatsua ez dela bakarrik mendekuaz gobernatzen.

Aztergaia: minberatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

minberatu, minbera/minberatu, minberatzen
da/du ad. Minbera jarri edo bihurtu; erraz mintzeko egoeran jarri; mindu. Hortz bat minberatu zait. Gorputz guztia minberatu dion erorikoa. Gehiegi ibiltzetik dator oinak minberatzea. Bihotza minbera daukat, maitasunez minberatua. Edonoren belarriak minberatzen dituzten hitzak. Batasun premiari ez diogula jaramonik egin, lotsa gaiztoz batez ere, batzuk edo besteak ez minberatzearren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere oin minberatuek ozta-ozta eusten zioten zutik.

Aztergaia: minberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

minberatu, minbera(tu), minberatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

minberatu, minbera(tu), minberatzen.

minbizi
1 iz. Handitsu gaiztoa; gorputz ehun bateko zelulak eragabeki ugaritzea eragiten duen eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena. Minbiziak ez du sendabiderik. Bularreko minbizia duela adierazi diote. Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuran agertu zen. Minbiziak jotako eri batek.
2 iz. Haragiak jaten zituen zernahi handitsu edo zauri. Aurkitu zuen gizon bat, minbiziak ezpainak eta sudurra jana.

Aztergaia: minbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

minbizidun
adj./iz. Minbizia duena, minbiziak joa. Handitsu minbizidunak erauzteko. Zelula minbizidunen hazkundea mantsotzeko. Minbizidunentzako eritegi berezia.

Aztergaia: minbizidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

mindu, min/mindu, mintzen
1 da/du ad. Haserrea, nahigabea edo samina sentitu edo sentiarazi. Ik. samindu; min eman; min egin; min hartu. Egin dioten irainak mindu du. Bekatuarekin Jainkoa mindu duzulako, bihotzean damua hartu behar duzu. Herodias mindu zen Joan Bataiatzailearen kontra halako eran, non hartu zuen santuari bizia kentzeko asmoa. Mindurik egon. Inork ez zion ezer esan, min ez zedin. Ez dizut nik lotsarik galdu, baina bai egia garbia esan, eta, mintzen bazara, zeurea izango da errua.
2 du ad. Oinazetu. Ik. minberatu. Belarriak mintzen dituzten hitzak. Beldur honek Gedeoni bihotza mindu eta laztu zion. Eskuak handituak eta minduak.
3 da/du ad. Ahogozo mina hartu edo eman. Ik. garraztu. Gazta mintzen hasten bada. Ardoa mirrarekin nahasia eta behazunarekin ondo mindua.
4 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Berri hori aditzean, txit poztu ziren; baina gozoa laster mindu zitzaien. Benetako maitasuna ezbehar askok nahigabetzen dute, baina ez du ezerk minduko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: mindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mindu, min(du), mintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mindu, min(du), mintzen.

mindulin
adj. Ipar. Gogortasun txikienak asaldatzen duena. Ik. milika2. Neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion. Bisaia mindulina.

Aztergaia: mindulin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

minddulin 1: Iratz ("Aski, mundua, gorde zak bisai minddulin hori") // Ikus OEH argitaratuan beste 3 mindulin(a): Herr 1960 ("Eta kolpatuak arrapostu boz mindulin, pleinutsu batekin"); Etcheb MGaric (ap. DRA: "Behin edo bertze ikusten dire presuna mindulina batzu othoitzean hari, lephoa han-harat makhurtua"); Lf ELit ("Sinheste apurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela"); mindulinkeria 1: JEtchep ("[Ilobak] maitatzen zituen, bainan batere mindulinkeriarik gabe, sakonki, gizonki") // OEH argitaratuan beste 5 (-ntu-, -nddu- formako bana): GH 1922 ("Ez dautzut batere mintulinkeriarik eginen nik: sobera ona zarela, ez dutala deusen beharrik eta holako"); Herr 1958-1962 3: ("Filma begiratu dute mindulinkeria guzietarik", "Ez uste ukan ikusgarri hau minddulinkeria bat dela", "Gure amodiozko lehen agintzetan zinetan ari ginela, nion. Amodioa zirela nire mindulinkeriak, uste nuen"); Larz (Gosea munduan, ap. DRA: "Dautzuet ez direla han hemengo mindulinkeriak janhariaren aintzinean")

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minddulin 1: Nor da hor? ("Piska bat minddulin eta batzuetan mihi xorrotxekoa"); mintulinkeria 1, Lf (OEHko testuinguru berean: GH 1922).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mindulin : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; mindulinkeria : ElhHizt, DRA, PMuj DVC // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "mindulin/mingurin".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

mindulinkeria
iz. Pertsona mindulinari dagokion jarrera edo egitea. Ik. milikeria; samurkeria. Ilobak maite zituen, baina batere mindulinkeriarik gabe, gizonki.

Aztergaia: mindulinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

mindun
adj. Mina duena, minberatua. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean. || Gogoa mindun gelditu zaio.

Aztergaia: mindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mindura
iz. Nahigabea, atsekabea. Nire bihotzari bakarrik mindura dario.

Aztergaia: mindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
minduri
iz. Ipar. Erostaria, hiletaria. Orduan minduriak heldu ziren, kondenatu gaixoa deitoratzera.

Aztergaia: minduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'erostaria, hiletaria'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erostaria, hiletaria.

mineral
1 iz. Mea. Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.
2 adj. Mineralei dagokiena. Gatz mineralak.

Aztergaia: mineral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-l(e): -al(e).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Zer da? Izena, adjektiboa, ala biak batera?" (J. agirre, 1996-06-06)

mineralizatu, mineraliza, mineralizatzen
da/du ad. Mineral bihurtu; gai mineralak hartu. Aranpasek hezurrak mineralizatzen laguntzen dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Dentsitate handiko eremu mineralizatuak.

Aztergaia: mineralizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mineraliza, mineralizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

mineralizazio
iz. Mineralizatzea. Hezur eta hortzen mineralizazioa.

Aztergaia: mineralizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

mineralogia
iz. Zientziaren adarra, meak aztertzen dituena. Mineralogia ikasketak.

Aztergaia: mineralogia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): sartzea erabaki da, kristal sarreran hitz horren erabileremua mugatzeko sartua baita.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus