Euskaltzaindiaren Hiztegia

283 emaitza gu bilaketarentzat - [101 - 200] bistaratzen.

gurasotzako
iz. pl. Gurasotzat hartzen diren pertsonak. Ik. gurasorde.

Aztergaia: gurasotzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tzako: onartzekoa da forma, "normalki pl." oharra duela, eta -tzako osaerakoen multzoa kontuan izanik (cf. aitamatzako sarreran aipatuak; eta -tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): gurasotzako normalean pl.

gurata
adb. Nahita. Gurata egin dute horrela.

Aztergaia: gurata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: gurata egin dute horrela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gurata egin dute horrela

gurbe
iz. Gurbeondoaren fruitua, udare txiki baten itxurakoa dena. Handik luzarora gabe, gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira.

Aztergaia: gurbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu OEH corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan gurbe testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basagurbe 1, UZEI ("Lurzorua meharra eta harritsua denean [legardietan eta] beste zuhaitzak agertzen dira: eihar italiarra [Acer opalus], astigar arrunta, basagurbea, artea eta pinu gorria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurbe : HiztEn (1 Sorbus domestica; 2 delako landarearen fruitua), LurE (Sorbus domestica), Euskalterm 3 (hauetan 2 'azarolla' itzuliak, eta 1 'serbal común'); gurbeondo : Euskalterm 1 ('serbal común') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: gurbe (L, F): Sorbus domestica; basagurbe: Sorbus torminalis; cf. arangurbe alegorri: Amelanchier canadensis; arangurbe arrunt: Amelanchier ovalis. / Ik. Izendegian basagurbe (Sorbus torminalis) fitxaren hustuketa: alikera : JIr OnomBot; azpil : Lcq, Irigaray Landareak, Bouda-Baum, X. Irigarai; gurbi : Lcq, Guinea Vizcaya, Euzko Gogoa 1956-I-II, J.M. Faus, Azkue DVEF; maspil : M. Aizpurua Arbaiun, X. Irigarai, Azkue DVEF, JIr OnomBot; matspilla : Carreras y Gandi GGPVN, Guinea Vizcaya, Bouda-Baum, J.M. Faus, Ortiz del Portillo, Lcq, Irigaray Landareak; mazpil : X. Irigarai, J.M. Faus, Lcq, JIr OnomBot; osta-zuri : Polunin Arboles y arbustos; ostazuri : Polunin Flores de Europa // eta sagarmin (basatia), sagarrondo (kultibatua) (Malus sylvestris) fitxaren hustuketan, besteak beste: gurbe : Font Quer PlantMed, Bouda-Baum // eta gurbe (Malus sylvestris) fitxaren hustuketan, besteak beste: gurbe : Azkue DVEF (poma, pommier sauvage), X. Irigarai, PMuj DCV; gurbi : Azkue DVEF (acerolillo, azerolier).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurbe : ElhHizt (1 Serbal, azarollo: Sorbus domestica; 2 azarolla, serba), HiruMila (azarolla, serbal común: Sorbus domestica), EskolaHE (Sorbus domestica), DRA (poma), PMuj DVC (poma silvestre) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal azarolla, serbal común / corme, cormier formen ordainak: HiruMila: gurbe (Sorbus domestica) / gurbe // ElhHizt: 1 gurbe; 2 V. acerola / gurbe (Sorbus domestica) // Lur EG/CE eta EF/FE: Ø / Ø // XarHizt: Ø / udalatx // Casve FE: Ø / Ø // HaizeG FB: Ø / Ø // T-L LBF: udalatz / udalatz, udalatz-ondo // PMuj DCV: 1 acerola, fruta del acerolo: azpil, gurbi, maspil, maspil-ale; 2 serba: udalatz sorbo, aspil / udalatx, udalatz-ondo, aspil-ondo, sorbatze.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: gurbe: azarolla.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

erabili gabea izanik, ezin jakin daiteke adiera zehatza; eta hiztegi-entziklopediek zehazten diotena proposatzen da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gurbeondoaren fruitua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Guk erdaraz poma deitzen duguna da, edo bestela, fruitu hori ematen duen zuhaitza (pomo). Ikus F. Ixurko, Euskera, 1981. Iruñerria gurbe-z beterik zegoen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua (izen taxonomikoa, ohi denez, gurbeondo sarreran aipatzen da).

gurbeondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, zurtoin zuzen eta leuna eta lore zuriak dituena eta fruitutzat gurbeak ematen dituena (Sorbus domestica). Baina zura ere ez du nolanahikoa gurbeondoak: lantzeko erraza eta fina, malgua, astuna, trinkoa eta sakadura jasaten duena.

Aztergaia: gurbeondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: gurbeondo: serbal común.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Sorbus domestica.

gurbil1
iz. Hamasei bat litroko edukiera duen pegarra. Hiru gurbil dituen zahagia.
gurbil2
1 adj. jas. Zuhurra, prestua.
2 adj. jas. Txukuna. Neskato gazte gurbil, eder, matela-gorriño bat.
gurbildu, gurbil/gurbildu, gurbiltzen
1 du ad. Ipar. g. er. Zuhurtu.
2 du ad. Ipar. Txukundu. Alor inguruak poxi bat gurbiltzeko.

Aztergaia: gurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurbil(du), gurbiltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

gurbilki
1 adb. g. er. Zuhurki.
2 adb. Txukunki. Gurbilki jantzia. Gurbilki abiatu zuen hitzaldia.

Aztergaia: gurbilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

gurbiltasun
1 iz. g. er. Zuhurtasuna. Zuhurtziak hedatzen ditu jakitatea eta gurbiltasunaren argia.
2 iz. g. er. Txukuntasuna. Osasuna eta gurbiltasuna aipatu dituzte.

Aztergaia: gurbiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurbitz
iz. Hosto luzangak eta lore zuriak dituen zuhaixka, marrubiaren antzeko fruituak, jateko onak, ematen dituena (Arbutus unedo). Gurbitz aleak. Gurbitzaren fruitua.

Aztergaia: gurbitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Arbutus unedo.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

formetan nahaste handia dago, eta lehendiko erabakia berretsi da

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Arbutus unedo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

gurdi
1 iz. Orga; bereziki, nekazaritza-orga, endaitza eta zurezko gurpil beteak dituena. Bi idiak eta gurdia. Gurdiz eraman. Gurdi pertika. Gurdi hotsa. Zazpiehun gurdi hamarna gerrarirekin.
2 iz. Gurdikada. Gurdi bat belar.

Esaera zaharrak

Idiak erausi beharrean, gurdiak.

Aztergaia: gurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurdi, orga; tankeak, gudu-gurdiak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: gurdi(-)haga .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gurdi-zaldi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan jasoko dira lehen itzulikoa eta lantaldearen proposamena, baina forma berririk ez da orain erantsiko.

gurdi ardatz, gurdi-ardatz
iz. Gurdiaren gurpilak lotzen dituen ardatza. Ik. gurtardatz. Gurdia hartuta lanean ari zen baserritar bati gurdia irauli omen zitzaion, eta gurdi-ardatzak zintzurra zulatuta hil omen zen.

Aztergaia: gurdi-ardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Gurdiaren ardatza: gurdiaren gurpilen ardatza. (s.u. ardatz)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gurdi(-)ardatz azpisarrera da OEHn eta azpisarrera izatea dagokio EHn ere, gurdi(-)haga formarekin egin den bezala. Horrenbestez, gurdiaren ardatza adibidea eta azalpena kentzekoak dira. Bide batez, ardatz sarrerako lehenengo bi adieren ordena aldatzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gurdi eta ardatz sarreretan.

gurdi haga, gurdi-haga
1 iz. Gurdiaren bi ezpaten artean, zamari eusteko, jartzen den haga.
2 iz. Endaitza.
gurdibide
iz. Gurdiak ibiltzen diren bidea. Denbora haietan gurdibide edo estrata izango zena orain errepidea da. Zabaletatik Azkarragara dagoen gurdibidetik behera.

Aztergaia: gurdibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurdidun
iz. g. er. Gurdizaina.

Aztergaia: gurdidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE:- / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurdizaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]:  gurdizain eta gurdidun ez dirudi guztiz sinonimo direnik; gurdiduna gurdi bat duena edota jabea da eta gurdizaina “guardacoches”en ordaina. Beraz, bakoitzari bere lekua emango nioke

 - [E208]: Arriskugarria da –dun-ekin sorturiko eratorriei esangura bakarra ematea, edozein euskaldunen belarrietarako gurdidun guztiak ez baitira gurdizainak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Definitzailerik gabe aipatuko da: «gurdidun iz. g.er.»

gurdika
adb. Kopuru unitatea gurdia dela; kopuru handian. Ik. orgataraka. Artaburuak mandiora gurdika eraman. Milioiak gurdika mugitzen dituzte futbolean.

Aztergaia: gurdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gurdikada
iz. Gurdi betearen zama kopurua. Ik. orgatara. Gurdikada bat garraiatu. Gurdikada bete altzari eraman zuten. Atera genuen gurdikada egur galanta.

Aztergaia: gurdikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira burdikada 1 (Erkiag BatB) eta burkada 4 (AB AmaE, Enb, Echta Jos, Erkiag BatB; eta OEH argitaratuan beste bat: Añ MisE); G, berriz, gurdikada 5 (Ag G, Etxde JJ, Salav).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

burkada : KarmEgut 1952, 86; LAyes 46 (bis), 48; burdikada : LAyes 40 (bis #mdash# eta gurdikada 1: 264).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burkada : HiztEn ("Ik. gurkada"); gurdikada : HiztEn (hau definituz), LurE; gurkada : HiztEn ("gurdikada").

Hiztegietako informazioa

gurdikada eman duten beste hiztegiak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HLEH.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Bizkaian gurkada ere bada, eta guztiz jatorra (< gurt + kada). Hau ere hiztegian sartu beharko litzateke" (1995-06-16)

gurditxo
iz. Gurdi txikia. Ik. orgatxo; eskorga. Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Erosketen gurditxoa ia goraino beterik zeukaten.

Aztergaia: gurditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gurditxo 13: Berria, EiTB 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gurditxo 41: Berria, Oskar Arana 6, Iban Zaldua 5, Iñaki Zabaleta 2, Fernando Rey 5, Iñaki Mendiguren 2, Jon Maia 2, Josu Zabaleta 2, Jon Arretxe, Jon Alonso, Lopez de Arana, Koldo Biguri, Koldo Izagirre, Pako Aristi, Jokin Urain, Jon Muñoz, Gotzon Garate 2, Koro Navarro, Alberto Ladron Arana, Joxemari Iturralde, Karlos Linazasoro, Joseba Sarrionandia, Julen Gabiria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gurditxoa = carrito".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

adierazkorra da, eta orgatxo arautuarekin batera onartzekoa.

gurdizain
iz. Gurdia daraman pertsona, gurdi-gidaria. Ik. orgazain. Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.

Aztergaia: gurdizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurdo
adj. Ipar. Guria, mardula. Ik. mardo. Gazte eta gurdo zen oraino emaztekia.

Aztergaia: gurdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

guria, mardula.

gure aita
iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. aitagure. Esan beza agurmaria bat edo gure aita bat, zentzumenak banaka gogoratu ondoren.
gureganatu, guregana/gureganatu, gureganatzen
da/du ad. Guregana ekarri, guregana etorri; gure egin, gure bihurtu. Ik. guretu; guganatu. Bera gureganatu zen. Besteren ona gureganatzeko. Gauza asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Kezka hori gureganatu duzue eta laguntzeko prest gaude.

Aztergaia: gureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. guganatu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gureganatu, guregana(tu), gureganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gureganatu, guregana, gureganatzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ganatu pertsona-izenordainekin: ik. txosten sistematikoa

guren
1 adj. Santua. Ostiral Gurena. Gogo Gurena. Agustin gurenaren aitorkizunak.
2 adj. Gorena, bikaina. Otxandioko seme gurena. Euskal koplari gurena.
Azpisarrerak
gurenda
iz. g. g. er. Garaipena. Gaurko gurenda ospatu bedi Kirikorena bezala.

Aztergaia: gurenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

garaipena.

guretu, gure/guretu, guretzen
da/du ad. Gure egin, gure bihurtu. Ik. gureganatu. Horregatik guretzen ditugu haren hitzak.

Aztergaia: guretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. guganatu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guretu, gure(tu), guretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ganatu pertsona-izenordainekin: ik. txosten sistematikoa

gurgarri
adj. Gurtzea merezi duena. Jesu Kristo gure Erosle gurgarria. Sakramentu gurgarria.

Aztergaia: gurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurguilu
iz. bizk. g. er. Aihotza. Belarra ebakitzeko edo mahatsa batzeko makets edo gurguilua.

Aztergaia: gurguilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aihotza.

gurgur
1 iz. Sabelaren hotsa. (-r- bakunarekin). Ik. kurrinka 3. Herminiok gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen.
2 iz. Errekaren hotsa. Andeetatik behera amiltzen diren erreken gurgura.

Aztergaia: gurgur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) izena: gurgurai(a) EZ Man II ("Suak ere harengatik egiten tik zarzoak, / bai halaber gurguraia xirripa mortukoak"); gurguria Hm 2 ("Gurguriak igan dira, / uholdenez gorago", "Ithurriak hibaiekin, / haz harren gurguriaz: / itsasoa minza zaite, / dakizun aheriaz"); ik. OEH argitaratuan: gurgurai (Ag EEs); gurguria (Jainkoa Sotoetan Herr); gurgur (AA III); b) onomatopeia 5 ager. B-G: gurgur Erkiag BatB ("Orduan aurrera doaz, eta urdailla gurgur asi yaka"); gur gur Ag AL ("Etxetik ezer artu barik urten dogu-ta, urdailla gur gur darabilt eta..."); gur-gur Muj PAm ("Erretorea parrez gur-gur zegon Pernandok jartzen zuen arpegi illuna ikusirik"); gur gur gur Apaol ("Arrandari menditikan datorren errekatxoari laztan ematera, agur, gur, gur, gur esanaz, erreka baztarretako sagatz, altz eta arantzei"); gur gur gur gur Or Eus ("Andik goizera neure sabela / beti dago gur gur gur gur: bartko aparia agur!"); ik. OEH argitaratuan: gur gur gur (Satarka EEs); gurgur (Onaind MEOE); c) gurgurika aditzondoa Ox ("Ai, ei, lehoin gaizoa gelditu zen behin / Hertzeak gurgurika, buruan bethi min"); d) gurguratu : EZ Man I ("Populua hasi zen gurguratzen"); ik. gainera OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko gurgurari.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dira onomatopeia gisa agertu; ager. banakoak dira a) izenetan, gurgur : F. Mendizabal ("Baratz aldetik buztan-uso ta usapalen gurgur zakarra etorriko zan"); gurgurai(a) : J.M. Irigoien ("Nik entzun nuen haren ahotsa Andesetatik behera amiltzen diren erreken gurguraian"); b) aditz-esapideetan, gur-gur egin : P. Sastre ("Hozteko zai, gur-gur egiten zion sabelak erremediorik gabe"); gurgur egin : E. Alkat ("Sabelak egitean gurgur, bardako afariak agur").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurgur : LurE (haizeek hesteetan egiten duten hotsa); gurgura : Euskalterm 1 (rumoreo); gurguratu : HiztEn-LurE (kurrinkaren antzeko hots apala egin; murmurikatu); gurguratze : LurE; gurguria : HiztEn-LurE (murmurra, xuxurla); gurgurika : HiztEn-LurE (gurgurka); gurgurka : HiztEn (gur-gur eginez); LurE (AS: gurgur eginez)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gur-gur : EuskHizt (sabelaren hotsen onomatopeia; errekaren hotsaren onomatopeia); ElhHizt (1 onomatopeya del gruñido, ruido de tripas, borborigmo 2 onomatopeya del murmullo/susurro/rumor del agua, del río); DRA (1 onom. borborigmo 2 onom. arroyo 3 gruñido); gurgur : ElhHizt (1 gruñido, ruido de las tripas, borborigmo 2 rumor, murmullo, susurro del agua, del río); EskolaHE (haizeek hesteetan egiten duten hotsa); Casve EF (gargouillement); HaizeG BF (gargouillement, murmure); Lh DBF (gargouillement, bruit de gaz dans le corps 2 murmure, rumeur); PMuj DVC (1 flato ruidoso, gruñido, gorgoteo, borborigmo, ruido de tripas; gurgur egin = gruñir el vientre 2 gruñido del cerdo; gurgur egin = verraquear, gruñir, dar gruñidos 3 rugido, estruendo, fragor 4 gorgotear, murmullo, murmujeo, susurro, cuchicheo); gurgura : EuskHizt (sabelaren hotsa); HiruMila (murmullo); DRA (1 murmullo, rumor 2 borborigmo); PMuj DVC (1 rumor, murmullo, ruido confuso 2 murmujeo, susurro, cuchicheo); gurgurai : DRA (murmullo de arroyos); PMuj DVC (gurguraia: 1 murmullo, murmujeo, susurro, cuchicheo 2 murmullo de arroyos: gurgurai egin = murmurar las aguas, las hojas); gurgurari : Lh DBF (grogneur); DRA (gruñidor); PMuj DVC (gruñidor); gurguratu : ElhHizt (gruñir; murmurar, susurrar; criticar); HiruMila (1 gruñir 2 murmurar, decir algo entre dientes); HaizeG BF (murmurer, grogner); Lh DBF (1 grogner 2 murmurer); DRA (1 gruñir 2 murmurar); PMuj DVC (1 gruñir 2 murmurar, cuchichear, susurrar, hablar bajo 3 murmurar, maldecir, criticar); gurguratze : HiruMila ( 1 gruñimiento 2 murmuración); gurguria : EuskHizt (murmurra, xuxurla). ElhHizt (murmullo, susurro; gorjeo, canto de los pájaros); EskolaHE (murmura, xuxurla); HiruMila (murmullo); Casve EF (1 gazouillement 2 concert de voix 3 murmure de l'eau); HaizeG BF (gazouillement); Lh DBF (gazouillement d'oiseau, murmure d'eaux courantes, accord, concert de voix); DRA (murmullo, susurro); PMuj DVC (trinado, gorjeo, canto de los pájaros); gurguriatu : Casve EF (: gazouiller, murmurer); HaizeG BF (murmurer); Lh DBF (murmurer); PMuj DVC (gorjear, hacer gorgoritos); gurgurika : ElhHizt (1 murmurando 2 gruñendo, haciendo ruido las tripas); EskolaHE (gurgurka); HiruMila (susurrando); DRA (haciendo borborigmos); gurgurio : HaizeG BF (murmure); Lh DBF (murmure var. gurguria); gurgurka : ElhHizt (1 murmurando 2 gruñendo, haciendo ruido las tripas); EskolaHE (AS: gurgur eginez); DRA (murmurando); PMuj DVC gainera: gurgurkada : (gruñimiento); gurgurkatu (gorgotear); gurgurketa (gorgoteo, gorgoriteo); gurgurlari (gorgoteador) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-04): hurrengorako utzi da, gur-gur egin onartuz.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: gur-gur / HiztEn: gur-gur / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gisako besteen erakoa hobetsi da (cf. marmar, murmur arautuak, edo borbor proposatua), ez baitago arrazoirik gurgura edo gurguria hobesteko; orobat egingo da oinarri honi dagokion gurgurka eratorriarekin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gur-gur egin

Lexemen erregulartasuna

onomatopeia iz. bilakatuak, edo bilakatzen ari direnak (ik. Hitz-elkarketa/4, 99-100: dar-dar (egin) / dardara, diz-diz (egin) / dizdiza, etc.).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: gur-gur [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): hurrengorako utzi da.

gurgurio
iz. Gari, baba, ilar, eta kidekoez elikatzen den eta inoiz kalte ekonomiko handia eragin dezakeen zenbait intsektu koleopteroren izen arrunta (Bruchidae fam. eta Curculionidae fam.).

Aztergaia: gurgurio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

gurgurio: Bruchidae + Curculionidae (fam.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Fam. Bruchidae eta Curculionidae.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. sits (1997-04-16)

gurgurka
adb. Gur-gur eginez. Gurgurka ari da sabela.

Aztergaia: gurgurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

guri
1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.
2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.
guriarazi, guriaraz, guriarazten
du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

Aztergaia: guriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guriarazi, guriaraz, guriarazten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, guritu bera nahikoa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da lehen itzulian arautua.

gurikeria
iz. Atseginetarako gehiegizko joera, bigunkeria. Atsegin eta gurikeriak. Gurikeriaz ohean egoten bazara. Gurikerian bizi nahi duena. Gurikerian ohitutako gorputzak.

Aztergaia: gurikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guriki
adb. Guritasunez; gurikeriaz. Aberatsaren gorputz guriki hazia.

Aztergaia: guriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gurin
iz. Esne gaina irabiatuz egiten den gai koipetsua, sukaldaritzan-eta erabiltzen dena. Gurinaz egindako bizkotxoak. Gurina urtu.

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari.

Aztergaia: gurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1) 'mantequilla, manteca, grasa' adieran 74 ager. jaso dira; urin eta eratorriak (urintatu, urindu, urinki, urintsu, urinstatu) 70 aldiz, IE 68 (Volt, Mong, Lg, Dv, ECocin, Ox, Barb, JE, Zub, Const, FIr) eta G 2 (Gazt, Or); gurin G 4 (Lasa, Or) bakarrik azaldu da; 2) 'jugo, sustancia, zumo' adieran 15 ager.; urin 14 aldiz azaldu da: IE 13 (Lç, Ax, Dv, JE, Hm) eta G 1 (Ibiñ); gurin behin bakarrik agertu da, G (Ibiñ); 3) 'producto resinoso de ciertos árboles' adieran urin forma bakarrik jaso da, bi ager., IEkoak (ES, JE); 4) 'esencia' adieran urin formaren bi ager., IE (JE, Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1) gurin 'manteca, mantequilla' 11 aldiz ageri da; urin 6 aldiz, 'jugo' adiera duela (5etan gorputzekoei egiten die erreferentzia: urdail-urin, are-urin, liseri urin...); 2) gurin, guriñ formak (29 ager.) gehienbat Bn aurkitu dira: B 13 ager., G 2; IEn ez da azaldu; 29tik 27 kasuk 'manteca, mantequilla' adiera dute; bi kasuk 'guri' esanahia. (G eta EB agerraldi bana).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gurin 'mantequilla' (3); AB38: gurin 'mantequilla' (22), urin 'jugo' (2) eta urintzaille 'engrasador' (1); AB50: gurin 'mantequilla' (2).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurin, ik. urin [urin hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

tradizioak hartarako bide handirik ematen ez duen arren, gurin forma franko hedatu da azken aldiotan, besteak beste 'mantequilla/beurre' adierazteko adierazlerik ez zegoelako; egindako bideari jarraitzea proposatzen du batzordeak

gurineztatu, gurinezta, gurineztatzen
du ad. Gurinez estali edo hornitu. Ogia ebaki eta gurineztatzen hasi zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra gurineztatu bat.

Aztergaia: gurineztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

lantaldeak proposatua da, forma hobetsi gisa, burraztatu sarreran.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gurinezta, gurineztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gurintxo
iz. Gongoila. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren hazizurri eta gurintxoen gisakoak.

Aztergaia: gurintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gurintxo = gongoil

Inguruko formen erabilerak

ik. informazioa s.u. gongoil.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ik. gongoil

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gongoila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

guritasun
iz. Guria denaren nolakotasuna. Guritasun guztiei uko egina zen gure santua.

Aztergaia: guritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guritu, guri/guritu, guritzen
1 da/du ad. Bigundu edo leundu. Egos itzazu irasagarrak guritu arte. Ez da bihotz gogorrik, Jaunaren graziak guritzen ez duenik. Gehiegizko artak guritzen du gaztea, eta nagitzen.
2 da/du ad. Gizendu, marduldu. Txahalak guritzen.

Aztergaia: guritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guritu, guri(tu), guritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

guritu, guri(tu), guritzen

gurkera
iz. g. er. Gurtzean egiten den mugimendua. Ez txapelik erantzi, ez gurkerarik egin.

Aztergaia: gurkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurkera 9, Otx (adib.: "Bakaldun aurrian egozan jaun eta andiki guztijen erdi-erditik igaro zan, ba, ene Bertolda au, ez txapelik erantzi, ez ezetariko gurkerarik egin barik", "Etorri zan geznarija aurrera eta, oi yakon gurkerea bakaldunari egin ostian, idazki bat emon eutsan eskubetara").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurkera 2: X. Gereño ("Kontserjearekin topo egin eta berez Tomas Bello koronela koadratu eta eskuin eskua burura eramaten hasi zen gurkera militarra egiteko"), J.M. Mendizabal ("Lagunak sartzen uzten dio gurkera eginez"); cf. gainera gurkeria : Ker Didaje ("Janariari buruz, bete egizu al daikezuna; alan be, sasijaungoikoen irudiai eskiñitakotik ez egizu ezelan be jan, jaungoiko illen gurkeria da-ta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurkera : AB38 1 (reverencia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurkera : HiruMila (reverencia, inclinación), DRA (inclinación, reverencia), PMuj DVC (mocha, reverencia, cortesía con la cabeza) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurtzeko mugimendua.

gurpen
iz. Gurtza.

Aztergaia: gurpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. gurtza

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gurtza.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. gurtza

gurpil
iz. Pieza biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. Ik. errota 2. Gurdiaren gurpil beteak. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia. Bi gurpileko ibilgailuak. Erlojuaren gurpilak.

Aztergaia: gurpil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
gurpil aulki, gurpil-aulki
iz. Aulki gurpilduna, pertsona ezinduak mugitzeko erabiltzen dena. Gurpil aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.
gurpil horzdun
iz. teknol. Higidura transmititzeko erabiltzen den gurpil mota, ertz guztian hortz moduko batzuk dituena. Ik. engranaje. Erloju horiek etxe berak ekoizten ditu, malguki eta gurpil horzdun bertsuekin, eta kanpoko itxurak bakarrik bereizten ditu.

Aztergaia: gurpil horzdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

gurpil zoro
1 iz. Bi gauza bata bestearen kausa izatean datzan egoera; zerbait, bereziki bortizkeria, azkar eta mailaz maila handitzea. Ik. sorgin gurpil. Argi dago gurpil zoro baten aurrean gaudela: gaztetxoek nagusiak dituzte eredu, haurrek gaztetxoak, eta abar. Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.
2 iz. Bi gauza bata bestearen azalpena izatean datzan argudio edo definizioa, biak azalpenik gabe uzten dituena. Beraz, analitikotasuna, esanahia eta definizioa gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.
gurpildun
adj. Gurpilak dituena. Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten. Gizona maleta gurpildunari tiraka ari zen.

Aztergaia: gurpildun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gurrarazi, gurraraz, gurrarazten
du ad. Gurtzera behartu.

Aztergaia: gurrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gurraraz, gurrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

gurtardatz
iz. Gurdi ardatza, gurdiaren bi gurpilak lotzen dituen ardatza. Gurtardatza koipetu. Gurtardatzaren soinua.

Aztergaia: gurtardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ardatz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gurdi-ardatza.

gurtesi
iz. g. er. Kartola (orgetakoa).

Aztergaia: gurtesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurtetxe
iz. g. er. Gurdian, gurpilez gaineko egitura. Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira.

Aztergaia: gurtetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurtu, gur/gurtu, gurtzen
1 da ad. Ipar. Norbait edo zerbait lurrerantz makurtu. Jesusek, beheiti gurturik, eriaz izkiriatu zuen lurrean. Arbolak lurreraino gurtu ziren. Burua gurtu. Belaunak gurturik.
2 du ad. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Ik. gur egin; jauretsi; adoratu; beneratu. Gezurrezko jainkoak gurtu zituzten. Eguzkia gurtzen duten herriak.

Aztergaia: gurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurtu, gur(tu), gurtzen. 1 Ipar. da ad. 'makurtu'. 2 du ad. 'adoratu'.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

gurtu, gur/gurt/gurtu, gurtzen

gurtza
iz. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari egiten zaien erlijiozko gorazarrea. Santuen, erlikien gurtza.

Aztergaia: gurtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurgintza (JMB), gurkera (Otx), gurkin (Lç, EZ), gurpen (Altuna, Gand, Berron), gurtasun (JMB), gurte (Ub, Echag, Itz), gurtuera (Itz), gurtza (KIkV, JMB)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurkera 1 (EB); gurketa 2 (EB); gurkizun 1 (B); gurmen 1 (B); gurtasun 1 (EgAs); gurtza 18 (B 9, IE 1, EB 8); gurtze 2 (EgAs)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gurketa 1, gurtza 1, gurtze 1; AB38: gurkera 1, gurketa 1; AB50: 0; Euskalterm: gurtza 47, gurtzapen 3, gurtze 1; HiztEn: gurpen, gurtza, gurtzapen; LurE: gurpen, gurte, gurtza, gurtze

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

gurpen baino erabili(xe)agoa denez, gurtza>-ri dagokio lehentasuna

gurtzaile
iz. Zerbait edo norbait gurtzen duen pertsona. Ik. adoratzaile; jauresle. Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna bertan behera uzten dute.

Aztergaia: gurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

guru
1 iz. Hinduismoan, maisu edo gidari espirituala. Santu bat da, guru bat, jenio bat.
2 iz. Jarduera edo alorren batean maisu eta gidari nagusitzat hartzen den pertsona. Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuko guruek esaten zutenaren kontra aritu zen.

Aztergaia: guru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "guru".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (nazioartekoa da forma).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Nik sartu egingo nuke, gaurko idazleek erabiltzen ditu (cf. Ereduzko prosa gaur edo XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa).

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

guruin
iz. Gorputzeko organoa, organismoak beharrezko dituen zenbait gai odolera edo gorputzetik kanpora jariatzen dituena. Barne guruinak.

Aztergaia: guruin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

malko-guruinak.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

zegoen nahasmendua (cf. gainera gangail, gangarabil, gingil, txori, etab.) aski bideratua bide dago gongoil = gurintxo eta guruin nagusien inguruan

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

jariaketa-organoa (adib. malko-guruinak, listu-guruinak, hipofisia)

guruin pituitario
iz. anat. Hipofisia. Hipotalamoak loa, gosea, sexu-gogoa eta estresaren aurkako babesa erregulatzeaz gain, guruin pituitarioa ere kontrolatzen du, eta, beraz, hainbat hormona erregulatzen ditu.

Aztergaia: guruin pituitario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 13 “Esteroideak gonadetan gametogenesia eragiteaz gain gonadetatik burmuinera ere garraiatzen dira, izan ere, guruin pituitario zein hipotalamoan estrogeno eta androgenoen hartzaile ugari daude” (UEU); EPG: 4 “Garunaren irudian erdiko tumor izugarri bat ageri zen, guruin pituitarioa eta alboko kiasma optikoa eta traktuak desegin eta lobulu frontaletara zabaltzen zena” (Xabier Olarra) ; ETC: 33 “Hitz gakoak: burmuina, guruin pituitario, gonada, hormonak, ugalketaren kontrola, Chelon labrosus” (UEU).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: guruin pituitario (Anat.) glándula pituitaria; Adorez: guruin pituitarioa: glándula pituitaria; Labayru: guruin pituitario iz. Anat. glándula pituitaria;

Bestelakoak

pituitario adj. Anat. Guruin pituitarioa: hipofisia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Baina sarrera adibiderik gabe geratuko denez, beste adibide bat jasotzea komeni da, (mintz pituitario, adibidez). Bestalde, pituitario definitzeko beharrezkoa den pituita forma ere hiztegian jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa guruin eta pituitario sarreretan.

gurutzada
iz. Kristau ez direnen aurkako gerra-espedizioa; bereziki, Erdi Aroan, Jesusen hilobia eta leku santuak musulmanen mendetik askatzeko egindakoa. Bigarren eta hirugarren gurutzadak. Gurutzadara abiatu. Albitarren aurkako gurutzada.

Aztergaia: gurutzada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gurutzadura
iz. Elizetan, elkarzut diren bi habearte gurutzatzen diren gunea. Gaur hasiko dira katedralaren hegoaldeko gurutzadurako gangen hiru arkuak altxatzen.

Aztergaia: gurutzadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

cf. gurutzeria (UZEI/Eraikuntza: gurutzadura 'crucero, croisée; crucero, transept'; gurutzeria 'crucería, croisée d'ogives')

gurutzaketa
iz. Gurutzatzea. Belaunaldien arteko gurutzaketa. Hizkuntza ezberdinen zehaztugabeko gurutzaketa. Gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa.

Aztergaia: gurutzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta (erabiliena) eta -tze osaerakoak jasoko dira, -mendu eta -pen osaerakoak bazterrera utziz.

gurutzaldi
iz. Atsegin hartzeko itsas bidaia, zenbait portutan geldialdiak eginez egiten dena. Zer, Lydia, gustatu zaizu Greziako uharteetako gurutzaldia?

Aztergaia: gurutzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lantaldeak gurutzaontzi forma aztertzean proposatua. Adierazle egokia da eta hiztegiek jaso dute ‘itsas ibilaldi’ren sinonimo gisa. es velocidad de crucero / fr vitesse de croisière adierazteko gurutzaldi-abiadura, gurutzaldi lastertasun proposatu dira.

gurutzaldi abiadura, gurutzaldi-abiadura
iz. Itsasontzi batek edo hegazkin batek ibilbidearen zatirik handienean daraman abiadura. Aireratze eta lurreratze bertikalak egin ditzakeen hegazkin bat, hego finkoko hegazkin batek adinako gurutzaldi abiadura har dezakeena.
gurutzamen
iz. Ipar. Harremana. Gazteak ez dira herri batean gelditzen, han ez bada bizirik, lagunik, gurutzamenik eta atseden hartzeko lekurik.

Aztergaia: gurutzamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan gurutzadura (testu-lekukotasunik gabe), gurutzamen (J-L. Davant Herr 1964), gurutzatze (JE Med).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gurutzaketa 8: Larrun 1990 ("Historiak herrien sailkakuntza-antolakuntzak aldagai subjetibo eta objetiboen gurutzaketa konplexuaren emaitza direla esatera garamatza"), Elhuyar 4 ("Gurutzaketa. Gurutzaketa-konmutadore izenez ere ezagutzen da", "Bi makina hauek elkarrekin uztartzen ditugunean, funtzionamendu-puntua bi kurba horien gurutzaketa-puntua izango da", "Biak elkarrekin konektatzen direnean, lehen bezala, funtzionamendu-puntua bi kurben gurutzaketa-puntua da"), J.M. Torrealdai ("Eritzi-gurutzaketa honen lehen ardatz bikoitza, ETBren eredua litzakete"); J. Ortiz de Urbina ("Crossover edo gurutzaketa fenomenoak, aldakien uztarduraren arloan ikusten diren asimetrien azterketa"); J. Gabilondo ("Kontuan izan lagun horiek jatorri desberdinetatik -alemaniarra, eskoziarra, judu-txekiarra...- datozen mila arrazatako gurutzaketak direla"); kurutzamen 3: Herr 1985 ("Diplomatiko kurutzamenak hautsi baitzituzten sei egunetako gerlaren ondotik", "Ez baititu hortako hausten Rusiarekin diplomatiko kurutzamenak", "Solas egiterat Frantziaren eta Rusiaren arteko kurutzamenez, bai eta munduko politikaren gora beherez"); eta ager. banako gurutzamendu (Elhuyar: "Gurutzamendu honetan lortzen diren euli guztiak grisak dira"), gurutzapen (K. Biguru: "Lupusek uste du lehoi baten eta agrimentsore baten arteko gurutzapenetik edo sortua dela"), gurutzatze (LMuj: "Aro guztietako gurutzatze dialektikoan arrazoimen / desarrazoimenaren binomioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurutzaketa : AB38 2; HiztEn; LurE; gurutzamendu : AB38 4 (eta elkar gurutzamendu 1); AB50 1; Euskalterm 5; gurutzapen : Euskalterm 3; gurutzatze : AB38 1; AB50 1; LurE // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutzatze : EuskHizt; HiruMila; gurutzadura : ElhHizt; HiruMila; PMuj DVC; gurutzaketa : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; PMuj DVC; gurutzamendu : HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF; Lh DBF; DRA; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

gaur ezagun-erabilia da, J-L. Davantek dioenez, baita idatziz ere (k- forman, noski).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

harremana.

gurutzaontzi
1 iz. mil. Gerraontzi mota, armaz ongi hornitua eta abiadura handikoa dena. Arraste-ontziak gurutzaontziak bezain handiak dira batzuetan.
2 iz. Atsegin hartzeko gurutzaldiak egiten dituen itsasontzi handia, bidaiarientzako logelak, taberna eta jatetxeak, igerileku eta gimnasioak, zinema eta ikuskizun aretoak eta beste zerbitzu asko dituena. Venezia pixkanaka hondoratzen ari da, eta, aditu askok diotenez, hirira hurbiltzen diren gurutzaontziek zuzeneko eragina dute horretan.

Aztergaia: gurutzaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurutze-ontzi 30, EiTB (adib.: “Jende askok entzunda zeukan Bilboko gurutze-ontziena eta batzuek abuztuan joan nahi dute, aste nagusia baino lehen”, “'MCS Melody' gurutze-ontziak itsaslapur somaliar batzuen erasoari aurre egitea lortu du Seychelle uharteetatik 320 kilometrotara”); gurutzontzi 3, EiTB (adib.: “Ozeanoko gurutzontzi erraldoi honek ibilaldi luzeak egiten ditu, oso zaila baita janaria itsaso tropikal garbietan aurkitzea”); gurtzeru 4, Berria (adib.: “Diotenez, bidaiariak dibertitzeko saioak egiten zituzten gurtzeruan”); kruzero 12: Consumer 4 (“bidai barnean hegazkineko txartelak, lojamendua eta kruzero zerbitzua sartzen diren”), EiTB 1 (“Ferriko pasaiarien kopurua %5 gutxitu da azken urtean, baina kruzeroetakoa ia bikoiztea lortu zuten 2008an zehar”), Jakin (“plazerezko kruzero batean”), DiarioVasco 6 (“Zarauzko Udaberri jubilatuen elkarteak antolatutako Norvegiar Fiordoetan egingo den kruzeroan parte hartzeko aukera dutela zarauztarrekin batera Getariako Arrantzale Zaharren Elkarteko kideek ere”); ‘militarra’ adierakoak: gurutze-ontzi , Argia (“Enpresa hori Jose María Martínez de las Rivasek Charles Palmer ingelesarekin batera sortu zuen 1888an, hiru gurutze ontzi korazatu egiteko”); gurutzontzi , Argia (“Martxoaren 5ean, Canarias gurutzontzi frankista Galdames merkataritza ontzia atzematen saiatu zen Matxitxako lurmuturretik hurbil”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ‘militar’ adierakoak: gurutze-ontzi , Joxan Elosegi (“nire hegazkina gurutze-ontzi amerikar baten kontra jo, bai eta bi Yumimoto konpainiarentzako lan egin ere”); gurutzontzi 4, Edorta Jimenez (adib.: “Horixe berori galdatu zion gure Zerbitzuak Císcar gurutzontziko komandanteari”), kruzero 1, Pello Zabala (“XX. MENDEAN: XIX. mende akaberan, Cadiz aldeko ekaitzaldi izugarrian, Reina Regente kruzeroa tripulazio osoarekin desagertua”); ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurtzeru 3, Berria (adib.: “Kai berria inaguratu dute Getxon gurtzeruentzat”), kruzero 2, Berria (adib.: “Eguberriko ospakizunei izkin egitea erabakitzen du, dirua kruzero batean berekoiki xahutzeko asmo”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “oporretan egindako kruzeroari buruz”), Fernando Rey 2 (adib.: “Oporrak atzerrian ematen zituen, kruzerotan eta bidaiatan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kruzero 2* e. transatlantiko. Itsas bidaia luzeak egiten dituen ontzi handia | kruzero 3* e. gurutzontzi. Gerraontzi mota.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crucero / fr (Mil.) croiseur | navire, bateau de croisière: Elhuyar: (Mar.) gurutzaontzi; [buque de guerra] (Mil.) gurutzaontzi / Nolaerran: -; - / Zehazki: (buque) gurtzeru, gurutzontzi / Labayru: [buque de guerra] gurutze-ontzi / Adorez5000: [barco] gurutzontzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia izan daiteke ‘ontzi militarra’ adierazteko, nahiz erabili gabea den, baina osaera egokia iruditzen zaio lantaldeari gurutzatu aditzetik eratorritako osaera berria (Elhuyarrek bere hiztegian proposatu berri du forma hau). Honekin batera gurutzaldi forma ere sartzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
gurutzatu1, gurutza, gurutzatzen
1 du ad. Bi gauza bata bestearen gainean gurutze modura jarri. Ik. antxumatu. Eskuak, zangoak gurutzatu. Besoak bular gainean gurutzaturik.
2 da/du ad. Aurkako norabidean albotik igaro. Atean gurutzatu gara. Kalean gurutzatu dugun laguna. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak.
3 du ad. Alderik alde igaro; bereziki, bide, ibai edo kideko bat zeharkatu. Bide nagusia gurutzatu. Burdinbideak ibaia gurutzatzen du. Eskuinetarik hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu.
4 da/du ad. Lerro, kale, bide eta kidekoez mintzatuz, gurutze moduko bat eratzen dutela egon. Kaleak gurutzatzen diren lekuan. Teknologiaren eta sormenaren bideak gurutzatzen direnean. Errepideak eta trenbideak elkar gurutzatzen duten lekuan, autoentzako hesia ez zen itxi.
5 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak ugalketarako nahasi. Behi hauek, azken hamarkadetan, beste behi arraza batzuekin gurutzatuz joan dira. || Daniar eta norvegiar etorkinen ondorengoak irlandar jatorrekin gurutzatu ziren. Bestela sortua da hitz hau, beste zerbaitekin nahasirik eta gurutzaturik.
6 da/du ad. Ipar. Norbaitekin ezagutzak egin, norbaitekin harremanak izan. Sarako Biltzarra memento goxo bat da idazleentzat, beren obrak ezagutarazteko eta bertze idazleekin gurutzatzeko. Quebeceko euskaldunekin asko gurutzatzen da. Auzoko neskatxak gurutzatu ditugu, ezagutzen ez genituenak, jakin nahiz zein familiatakoak ziren.
gurutzatu2
iz. Gurutzadako soldadua. Gurutzatuek hiria setiaturik izan zuten garaian.
gurutzatze
iz. gurutzatu aditzari dagokion ekintza. Gauzen eta hitzen arteko gurutzatze huts eta soila. Soniarekin solasean ari zela izandako begirada-gurutzatze bat izan zen.

Aztergaia: gurutzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gurutze
1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia.
2 iz. Jesu Kristo hil zen gurutzea edo beste gurutzeren bat irudikatzen duen oroitarri edo apaingarria. Hernio mendiko gurutzeak. Zurezko gurutze handi bat zegoen horman. Gurutzearen besoak. San Andresen gurutzea. Gurutze grekoa.
3 iz. Nekeak eta nahigabeak. Ik. nekaldi. Mundu honetako neke eta gurutzeak pairatu. Ezkontzako gurutze astuna eramateko.
4 iz. Bi marra elkarzutek elkar ebakitzen dutelarik osatzen duten irudia. Gurutze batez markatu.
5 adb. (Besoak, eskuak...) bata bestearen gainean gurutzaturik. Besoak gurutze jarri. Eskuak gurutze zegoen. Hantxe eseri zen Willen, leihoaren parez pare eta hankak gurutze.

Aztergaia: gurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ahoan gurutze, eskuak (besoak...) gurutze, gurutze-bide, gurutze-ganga, gurutzetara .

gurutze bide, gurutze-bide
1 iz. Jesu Kristoren nekaldia irudikatzen duten hamalau gurutze edo irudiz seinalaturiko bidea edo ibilbidea. Arantzazura erromes, gurutze bide den harbidez.
2 iz. Oinazealdi gogor eta luzea. Bizirik atera zen istriputik, baina gurutze bidea ez zen han bukatu.
gurutze egin
1 du ad.-lok. Gurutzearen seinalea egin. Elizgizonak, bisaia koleraturik, gurutze egin zuen airean, eta airez aire partitu zen ziegatik. || San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda.
2 du ad.-lok. (Besoak) sorbalden parera luze-luze eginik jaso, gorputzarekin gurutze moduko bat eratuz. (besoak gurutze eginik, gorputza gurutze eginda eta kideko esapideetan). Ekilibristak soka gainean nola, horrela ibiltzen ginen, besoak zabaldu eta gorputza gurutze eginda, alde batera edo bestera erori gabe, oreka mantenduz. Zuk uste duzu besoak gurutze eginik errezatu behar dela arrosarioa?, ez ote da, bada, nahikoa bihotza belauniko edukitzea?
3 du ad.-lok. Gurutze baten irudia egin. (Determinatzaileekin). Tintazko bi marrarekin gurutze bat eginda.

Aztergaia: gurutze egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurutze(a) egin (eta gurutz(-)egin, kurtzea egin) 15: KristiñauIkasbidea 1921 2 ("Ia "Gurutze" zelan egiten dozun? "Gurutze" onantxe egiten da..."), J.M. Azkue ("Au esan ezkero gurutz-egin eta emen muñ emanda erantsi zuan..."), JAg ("Umeak atzaparraz gurutzea eginda, muñ egiten dutenean, edo Jaungoikorekiko esanaz, ez dute, noski, pekaturik egiten"), KarmArgia 1934 2 (adib.: "Bernardetxo be, au ikusiz, bereak sakeletik atara-ta; otoiztu nayan gurutz egiten asi zan"), A. Begiristain ("Lekaidetxeko oitura zen bezela, Benito-k gurutzea egin zuen"), M. Altuna ("#mdash#Nire aurrean ez egin zinik, ez egin gurutzerik"), J.L. Arriaga ("Neurtueran gurutzea egin zuen eta berehala emakume-deabruak alde egin zuen"), P. Etxebarria 3 (adib.: "Kurtzea in iyotzen seguru ba arturduen ba sorgin edo parte txarrekoen bildurre daukela ta"), J.M. Irigoien ("#mdash#Gero gurutzea bihotzean egin, errezatu... eta begi onez begiratu etorkizunari"); cf. gainera: Aste Santua ("Iru gurutze egiñaz"), P. Saragüeta ("Sua bildu, hautsaikin estali, hiru gurutze egin eta otoitza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutze egin : PMuj DVC (adib. gisa, G santiguarse, persignarse, hacer la señal de la cruz) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt,ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (hau bezain erabilia da gurutzea egin mugatzaileduna).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

gurutze ganga, gurutze-ganga
iz. arkit. Diagonalean gurutzatzen diren arku edo nerbioez eratutako egitura duen ganga. Elizak gurutze-gangaz estaliriko nabe bakarra dauka.
Gurutze Gorri
iz. Nazioarteko erakundea, gerran zaurituei edo hondamendiek kaltetuei laguntzea eta bestelako gizarte laguntzan aritzea helburu duena. Gurutze Gorriko erizainek lanean segitu zuten.

Aztergaia: gurutze gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau B3
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: gurutze gorria / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "Gurutze gorria = Cruz roja" / Prestas: 11 lek. (B 7 / G 4) / EEgunk: "gurutze, gurutzefika (gurutze kristoduna), gurutzefikatu (=gurutziltzatu). Gurutze Gorria".

Lantaldearen irizpideak
Marka-, pertsona- edo leku-izena

erakunde-izena, izen propioaren mugakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: mundu zabalean ari den erakunde baten izena denez gero, sartu eta, behingoz euskaraz finkatzea komeniko litzateke, adibide moduan emanez besterik ez bada. Izan ere, gurutz gorria moduko ez gutxi ikusiak gara orain arte.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Gurutze Gorria forman aipatuko da, gurutze sarrerako adibide gisa.

gurutze santuaren egin
ad.-lok. Hiru aldiz gurutzearen seinalea egin, lehenengoa bekokian, bigarrena aho inguruan eta hirugarrena bularraldean. Larritasunean edozeinek du gurutze santuaren eginez bataiatzeko ahaltasuna.
gurutzean hil
da ad.-lok. Heriotzara kondenatuez mintzatuz, gurutzean lotuta edo iltzatuta hil. Gurutzean hiltzera kondenatzen du. Jesus gurutzean hil eta berpiztu zeneko ospakizun erlijiosoa.

Aztergaia: gurutzean hil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

gurutzean iltzatu
du ad.-lok. Iltze lodiz gurutzean iltzatu zuten. Gurutzean iltzatzen ziren heriotza-zigorrera kondenatutakoak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gurutzean iltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gurutzean josi
du ad.-lok. Iltze zorrotzez gurutzean josi eta gora jaso zuten. Crasok, Ponpeioren itzulera ospatzeko, sei mila preso inguru josi zituen gurutzean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gurutzean josi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gurutzearen seinale
iz. Kristau erlijioan, gurutzea irudikatuz egiten den keinua. Gurutzearen seinalea hiru aldiz egin zuen.

Aztergaia: gurutzearen seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurutze (Ref. a la señal de la Cruz). "Signarse, kurutze santearena egin" Añ. "Gurutze-egin (G-to), hacer la (señal) de la cruz (signarse)" AEF 1924, 49. "Esan netsanian zelan ziran gauzak, kurutziak eitten geldittu zan" Etxba Eib. Cf. GURUTZE SANTU. * Bigarren gurutzearen señalea egiten du agoan. ntzearen seinalea egin. Laph 85. Egin zuen beraz gurutzearen seinalea, eta hila piztua zen. Ib. 101. Gurutzearen seinalea hiru aldiz egin. Barb Sup 139. seinale 1. Signo, símbolo; signo, señal distintiva; señal. "Signe, marque, cedulle" SP. "Señal" Lar y Añ. "Signo" Añ. "Signos sensibles, se- o siñale sentigarriak" Ib. "Signe, marque particulière" VocBN. "Marque", "signal" Gèze. "Kurutxiaren zeñhare, signe de croix" Dv. "Laneko, barazkariko, su hiltzera ioaiteko, etsaiari bihurtzeko seinalea, signal pour [...]. Untzietako seinaleak, les signaux dont on use sur les vaiseaux. [...] Gurutzearen seinalea, giristinoaren seinalea da, [...]" H. "Siñelé bat, una señal" Iz Ulz. * Kruze santearen señaleagaiti. Bet 3. Zeren gatik egiten da Gurutzearen señale hau? Ber Doc 97r. Nulaz khürütxiaren zeinharia da khiristiaren seiñalia? Gurutze santuaren señaleagatik. KIkG 4.

LB: 8 “Parte hartzaileak, adiskideak, hilkutxaren aurrera hurbiltzera gonbidatzen ditugu, azken keinu bat egin nahi badute, bakoitzak bere sinesteen arabera. Ez du zertan gurutzearen seinalea izan” (EiTB) / EPG: 1 “Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz” (Anjel Lertxundi) / ETC: 152 “Zaldunak gurutzearen seinalea egin zuen kalea zapaldu orduko” (Joseba Lozano).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gurutzearen seinale (Erl.) señal de la cruz; Adorez: gurutzearen seinalea: la señal de la cruz; gurutzearen seinalea egin: signarse, hacer la señal de la cruz.; Labayru: gurutze santuaren egin 1 ad. lok., ad. dau persignarse, hacer la señal de la cruz;

Bestelakoak

gurutze 1 iz. Lurrean tinkatzen den habe batez eta zeharka ezartzen zaion ohol batez osatutako urkabea, bertan lotu edo iltzatutako gaizkileak hilarazteko erabiltzen zena; bereziki, Jesu Kristo hil zena. Gurutzean hil. Gurutzean josi, iltzatu. Gurutzeko heriotza. Gurutzean eman zuen bere bizia. Gurutzearen seinalea: gurutzea irudikatuz egiten den keinua. seinale 1 iz. Zerbait adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen ikurra. Ik. marka1 1. Nahasiak badabiltza ere onak eta gaiztoak, badituzte euren marka eta seinaleak, norenak diren eta norentzat dauden aditzera ematen dutenak. Xingola bat seinale zuelarik. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Ezin duk eraman santutasunaren seinale den jantzi bat. Okosiasek, seinale hauetarik ezagutu zuen gizon hura Elias zela. Jainkoak erakusten zuen, kanpoko seinale hartaz, onesten zuela harentzat apainarazi zuen lekua. Utz ezazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak. Gurutzearen seinalea egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gurutze eta seinale sarreretan.

gurutzedun
adj. Gurutzea duena. Ikurrin gurutzeduna.

Aztergaia: gurutzedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

gurutzefika
iz. Ipar. Jesu Kristo gurutziltzatuaren irudia duen gurutzea. Hormako gurutzefika handia.

Aztergaia: gurutzefika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'Kristoren irudia duen gurutzea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gurutze kristoduna

gurutzefikatu, gurutzefika/gurutzefikatu, gurutzefikatzen
du ad. Ipar. Gurutziltzatu. Jesus gurutzefikatua.

Aztergaia: gurutzefikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurutzefikatu, gurutzefika(tu), gurutzefikatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurutzefikatu, gurutzefika(tu), gurutzefikatzen

gurutzefikatzaile
iz. g. er. Norbait gurutziltzatzen duen pertsona.

Aztergaia: gurutzefikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurutzegrama
iz. Hitz gurutzatuak.

Aztergaia: gurutzegrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurutzegrama h. hitz gurutzatuak.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. hitz gurutzatuak

gurutzeratu, gurutzera/gurutzeratu, gurutzeratzen
du ad. g. er. Gurutziltzatu.

Aztergaia: gurutzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeratu (eta k-) 3 ager.: a) 'gurutzean josi' adierako 2: B 1 (A BeinB: "Iaungoikozko irudi kurutzeratua ez ikustearren"), IE 1 (EZ Man II: "Sextan hameka orenetan zinen gurutzeratu, / eta saihetseko ohoiñ bien pare juiatu"); b) 'gurutzatu' adierako G 1: Or Eus ("Ortakoz iztarrak estu, / bat bestez gurutzeratu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeratu (eta k-, krutzeratu) 6 ager.: a) 'gurutzean josi' adierako 5: B 4 (Meza Deuna: "Gurutzeratu zaitu inpernuak"; Ker ElizG 2: "Pontzio Pilato'ren menpean gurutzeratua izan zan", "Iñazio, Gurutzeratua bere barruan daroala diñoana, katez lotuta"; F. Beobide: "zenbat gizon eta emakume kurutzeratu"), EB 1 (J. Kalzada: "gurutzeratuaren alde predikatzera"); b) 'gurutzatu' adierako B 1: B. Otazua ("Loratxuak poliki-poliki krutzeratuta").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gurutzeratu : IrakBa 1 (Lk 24,7); Or MB 326, 353, 372, 623 (crucifixus), 908 (crucificare).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurutzeratu : DFrec 2, AB38 1 (crucificar), AB50 1 (crucificar) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutzekatu : HaizeG BF (entrelacer); gurutzeratu : PMuj DVC (aspar, crucificar, clavar en una cruz) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurutzera(tu), gurutzeratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurutziltzatu.

gurutzeria
iz. arkit. Gangaren egitura indartzen eta apaintzen duen nerbioen multzoa. Barruan zutabeak, gurutzeriako sabaia eta erretaula nagusia nabarmentzen dira. Tenpluaren barruko estaldurak hainbat gurutzeria-ganga gotiko ditu.

Aztergaia: gurutzeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurutzeria (eta gurutzeria-ganga) 5: SEIE ("Gurutzeriaren angeluetan ikus daitezke lau ebanjelariak beren tetramorfoekin"), I. Aldabe ("Katedraleak bere oinplanoan hiru nabe, gurutzeria eta XVI. mendean buruturiko burualdea girolarekin dauzka", "Estaldura-sistema nabean, gurutzeria sinpleaz baliatzen da, burualdean diseinua konplikatu egiten duelarik"), Bitez ("Absideak gurutzeriazko ganga dauka oraindik"), Markina-Xemein ("Oinplano karratua dauka, eta Iturretako San Kristobalen dagoan ganaldea bera dago baseliza honetan be: zurezko gurutzeria-gangea, bardin-bardina be izan ez arren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurutzeria : HiztEn (Arkit.), Euskalterm (crucería) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

cf. supra gurtzeru.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurutzeria : ElhHizt (Arkit. crucería, crucero de la iglesia), HiruMila (Arkit. crucería), PMuj DVC (crucero) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal crucería, crucero / transept, croisée formen ordainak: HiztHand: Ø; transeptu, gurutzadura // ElhHizt: gurutzeria; gurutzadura // HiruMila: gurutzeria; gurutzadura, gurutzeria // HaizeG FB: kurutze; bide-kurutze // Casve FE: elizabeso, elizakürütxüne // PMuj DCV: Ø; eliz-gurutze, elizbeso, aien // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gurutzeria cf. gurutzadura.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

cf. gurutzadura

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Arte eta Arkitektura alorretan erabiltzen da; Euskaltermek jasoa du. Sartu egingo nuke”

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gurutzetara
adb. Gurutzea eratuz. Bi lantza gurutzetara josirik.
Loturak

Aztergaia: gurutzetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gurutze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gurutzea eratuz.

gurutziltzatu, gurutziltza, gurutziltzatzen
du ad. Gurutzean iltzatu edo josi. Ik. gurutzefikatu. Heriotzako epaia eman eta gurutziltzatu zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jesus gurutziltzatuari otoitza.

Aztergaia: gurutziltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gurutziltzatu, gurutziltza, gurutziltzatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gurutziltzatu, gurutziltza, gurutziltzatzen

gustagarri
adj. Atsegingarria. Fruitua ederra eta gustagarria iruditu zitzaion. Toki arrotzak beti dira gustagarri. Ez zen, izan ere, egoera gustagarria.

Aztergaia: gustagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gustatu, gusta, gustatzen
1 zaio ad. Zerbait edo norbait atsegin edo laket izan, gogoko izan. Pelloren azioak ez zaizkit gustatu. Neskatxa hura gustatzen omen zitzaion. Asko gustatzen zaio hitz egitea. Gehien gustatzen zaiona. Sarri erakusten zidan beltzak ez gatzaizkiola gustatzen.
2 da ad. (-z gustatu, -z gustatua egon eta kideko esapideetan, pertsonez mintzatuz). Txit gustatua nago ni zutaz. Klara, zutaz nintzen ni bihotzez gustatu.

Aztergaia: gustatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gustatu, gusta, gustatzen. zaio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gustatu, gusta, gustatzen

gustaviar
1 adj. Gustaviakoa, Gustaviari dagokiona.
2 iz. Gustaviako herritarra.
gustu
1 iz. Atsegina. Gustu handiz egingo du. Jan-edanean du bere poz eta gustu guztia.
2 iz. Nahia, zaletasuna. Mundurako gustua galdu zuen.
3 iz. Zaporea. Gustu bitxiko fruitua. Erre gustua. Gustu hobea hartzen auzoko saldari.
4 iz. Edertasuna sumatzeko gaitasuna. Gustu ona du jantziak aukeratzen. Nork bere gustua du.

Aztergaia: gustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

eratorriak-eta barne hartuz, hona OEHko datuak laburturik: gostu : 123 ager. (G 1, IE 119, EB 3); gusto : 564 ager. (B 146, G 386, IE 21, EB 10); gustu : 172 ager. (B 56, G 5, IE-ZuAm 111); horietan, gostuko : 10 ager. (L-BN); gustoko : 49 ager. (B 12, G 36, EB 1); gustuko : 13 ager. (B 2, IE 10, EB 1); gostura(t) : 5 ager. (L-BN); gustora : 81 ager. (B 13, G 65, IE 1, EB 2); gustura : 5 ager. (B 3, G 1, BN 1); desgostu : ager. 1 (L); desgusto : 2 ager. (G); desgustu : 18 ager. (G 4, IE 14); disgusto : 5 ager. (G); disgustu : 10 ager. (B 5, G 4, IE 1); eta EEBSkoak: gostu : 25 ager. (IE 22, EB 3); gusto : 230 ager. (B 7, G 21, IE 2, EB 139, EgAs 62); gustu : 50 ager. (B 2, G 1, IE 13, EB 34); horien artean, gostuko 8, gostura 1, gustoko 59, gustora 100, gustuko 14, gustura 2

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gustuko, gustura.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

Euskaltzaindiaren lehendiko proposamena berretsi da, nahiz HMan -o amaitua erabiliagoa den (bereziki -ko eta -ra atzizkiekin)

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gustuan, gustu eman, gustu hartu, gustu izan, gustuz .

Informazio osagarria
Zerrendako formak eraginda, hitz oinarria erantsi da

disgustu ere jasoko da bere lekuan

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-u

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Alferrikako izango bada ere horra hor erreflexiorako puntu bat: OEHko datuak laburturik: gostu: 123. ager.; gusto: 564 ager.; gustu 172 ager.; eta EEBSkoak: gostu: 25. ager.; gusto: 230 ager.; gustu 50 ager. Zertarako egiten dira horrelako azterketak? Beste zenbait kasutan behin eta berriro errepikatzen denean OEHri begiratu behar zaiola, zer egiten da hitz honekin? Gauzak arrazoitzeko eskatzen zaigunez, non daude gustu aukeratzeko arrazoiak? Norbaitek gustokoa duelako ote? Edo axaleko itxura-aldaketarako gustoa hor ere sartu delako? (1995-07-10)

 - [K201]: "gustu, gustuko, gustura: Oso bitxiak dira nire belarriarentzat. gusto, gustora, gustoko hartuko nituzke nik (Sarasolari ere entzuna diot aldatzekoa zela Hauta-Lanerakoaren hurrengo argitaldirako...). Eta hauekin batera disgusto noski bere lekuan" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko: gustuko: nire, zure, gure gustukoa: hauxe duzu fandangoa nire gustukoa, zuen gustuko automobila, moduko adibideekin.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Gustu/gusto bikoteaz ere erabakia hartu beharra aurkezten zaio Euskaltzaindiari. Hau ere botoetara eraman da, zenbait arrazoi entzun ondoren. Gustu formaren alde agertu dira 18 boto. Forma hau onartu da, hortaz. Bestalde, gustuko azpisarreraren ondoan, gustura ere sartuko da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko dira lehen itzulian arautua eta lantaldeak proposatuak; adibideez hornitzea, berriz, H1.1 lantaldeak egingo du.

gustu eman
dio ad.-lok. Heg. Atsegin eman. Makina bat gustu emanda joana da mundu honetatik. Lagunari gustu emateko.

Aztergaia: gustu eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gustu sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

makina bati gustu emanda joana da mundu honetatik.

gustu hartu
ad.-lok. Atsegin hartu. Ostatu merke hari gustu hartu zion.

Aztergaia: gustu hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gustu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ostatu merke hari gustu hartu zion.

gustu izan
du ad.-lok. Atsegin izan. Bertso berriak jartzera noa, gustu duenak aditu.

Aztergaia: gustu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gustu sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bertso berriak jartzera noa, gustu duenak aditu.

gustua egin
1 dio ad.-lok. Atsegin eman. Ni izugarri saiatzen nintzen aitari eta amari gustua egiten.
2 du ad.-lok. Norbaiten nahia egin. (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duela). Emaztearen gustua egiteko. Horixe gertatzen da udalaren erabakiekin; ezin da denen gustua egin.

Aztergaia: gustua egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUSTU(A) EGIN. (Acompañado de dat.). Agradar; complacer. Gústo innáies Jaunarí erránzio, Jauna, ene ondasúnen érdia biz beartsuendáko. LE Ong 23v. Gero beste aurhider gust egitegati / gaizki salzen nündian ene aitareki. Etch 174. Guziai nai bear diegu, baldin bere Aitari eta berari gusto egingo badiegu. Arr GB 85. Gustoa egin ziolakoan eskaleari bere lantxoa ematen zion. Ldi IL 84. Gustua eitia itxura zuen / begira zeuden danari. Auspoa 39, 11. Ni izugarri saiatzen nintzan aita eta amari gustoa egiten. Albeniz 41. v. tbn. Gustu egin: Auspoa 97, 59. Gustua egin: Izeta DirG 27. Gustoa egin: LE Prog 104. JAzpiroz 192

adib: gustu 2 iz. Nahia, zaletasuna. Emaztearen gustua egiteko. Mundurako gustua galdu zuen

gustua egin 12: Consumer 3 (“Azkenean, ordea, aisia zure gustua egitea da, gustura sentiarazten zaituen horretantxe jardutea”), HABE (“Ez al da zaila denen gustua egitea?”), Berria 2 (“Horiek dute gustua egiten”), EiTB 3 (“Ezin da denen gustua egin”), Argia 3 (“Jendearen gustua egiten okupatu?”); gustu egin 1, Berria (“Eta sentitu naiz trufatua; Alize txikia bezainbeste, pipatzen ari zen beldar urdinaren aitzinean zela, jakitunaren ahotik gustu egite aldeko tratu modua eskaintzen zitzaionean, errepublika goren honetatik...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gustua egin 14: Berria (“eta horrela oso zaila izaten da bertsolari guztien gustua egitea”), Koldo Zuazo 2 (“Sartaldeko ereduan argitaratzea erabaki zuen azkenean, baina hurrengo nobela sortaldekoan egingo zuela agindu zuen, denen gustua egin nahian”), Itziar Otegi 2 (“Bizkarra berotu arte egurra hartzea nahiago luke, amari gustua egitea baino”), Patziku Perurena 2 (“Halare hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz, denen gustua egin nahian, akaso horixe diagu oztopagarri: denen gustua egin nahia”), Anjel Lertxundi (“Abildade aparta duzu zure gustua eginez besteak saritzen dituzula sinesteko"”), Joxan Elosegi (“Bizi guztian jokatu zuen gisa hartan, maite zuen jendearen gustua egitea, denena eta bakoitzarena”), Anton Garikano (“Eta Sethek gustua egin eta zer nahi hura erakusten zion, nola oihal bat hala bere mingaina”), Joxerra Garzia (“Bigarren multzoko opariak hobeak dira: hartzailearen gustua egitearren egindako opariak sartzen baitira hemen”), Eduardo Matauko (“Nire gustua egiten ohituta, denok batera zutitu eta hara joan ginen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Amari gustua egitearren joaten zela esaten zigun”), Juan Garzia (“Kontuak kontu, hartarako da-eta ikasia, ingeniari jaunaren gustua egin behar.”), Juan Kruz Igerabide (“Baina esaera duk emakume ezkonduak gizonaren gustua egin behar duela, eta hik nire gustuko etxea egin behar didak”); gustu egin 1, Itziar Otegi (“Akabatuak ditu bi hegazti basati, zenbait abere eta zakur bat, bere buruari gustu egiteko edo beste norbaiten esanetara”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, gustu bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gustu sarreran.

gustuan
adb. Ipar. Gustura. Gustuan bizi dira.
Loturak

Aztergaia: gustuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gustu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gustura.

gustuko
adj. Gogokoa. Gustuko aldapan nekerik ez. Eguna laster doa gustuko zeretan. Esango dut zein dudan gustukoen. Ez zen bere gustukoa.
Loturak

Aztergaia: gustuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

gustura
adb. Gogara. Gustura emango nioke. Ez dago gustura lantegian. Gustura asko joaten ginen. Gustu-gustura gelditu ziren.
Loturak

Aztergaia: gustura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gustuz
adb. Atseginez. Gogoz eta gustuz entzuten.
Loturak

Aztergaia: gustuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gustu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gutar
iz. Gure familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa den pertsona; gurekin bat datorren pertsona, gure iritziak dituena. Gora gu eta gutarrak. Hi ez haiz mendikoa, ez dirudik gutarra, joan zaizkik hemengo garo usainak.
gutartean
adb. Ipar. eta naf. Gure artean. Gutartean ere ikusten ditugu guraso zoroak.

Aztergaia: gutartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'gure artean' / AS: gutarteko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gutartera .

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

gerora erabakiko da sarrera ala azpisarrera gisa emango den

gutarteko
adj. Ipar. eta naf. Gure artekoa. Gutarteko solasak.
Loturak

Aztergaia: gutarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus