Euskaltzaindiak urgazle eta ohorezko berriak izendatu ditu. Batzuen eta besteen zerrendak joan den ostiralean onetsi ziren aho batez, Iruñean eginiko azaroko Osoko bilkuran. Urgazleei dagokienez, oraingo honetan, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak baino ez dira izendatu, Arabakoak 2015eko uztailaren 17an izendatu baitziren, eta Nafarroako azken urgazleak 2016ko apirilaren 29an. Azken ohorezkoak, berriz, 2018ko apirilaren 27an izendatu ziren.
Hona hemen ohorezko (26) eta urgazle (19) berrien izenak:
OHOREZKOAK
Araba/Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951); Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938); Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946); Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947); Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943).
Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri Amatiño (Eibar, 1945); Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949); Anjel Lertxundi (Orio, 1948); Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945); Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943); Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944); Josu Zabaleta (Legazpi, 1948).
Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949); Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938); Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937); Daniel Lopez (Ablitas, 1948); Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949); Pakita Zabaleta (Leitza, 1948).
Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937); Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946); Daniel Landart (Donoztiri, 1946); Mixel Oronoz (Baigorri, 1935); Marikita Tambourin (Baigorri, 1946).
Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955); José Antonio Pascual (Salamanca, 1942); José María Sánchez Txepetx (Cartagena, 1952).
URGAZLEAK
Bizkaia: Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Mungia, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960); Elixabete Piñol (Bilbo, 1965).
Gipuzkoa: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974); Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966).
Ipar Euskal Herria: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960); Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970)
Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951); Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).