Euskaltzaindiaren ohorezko agiria jaso du Henri Duhauk
Euskaltzaindiaren ohorezko agiria jaso du Henri Duhauk
Henri Duhau Lafourcadek Euskaltzaindiaren ohorezko agiria jaso du, gaur, Akademiaren Baionako egoitzan. Xarles Videgain Euskaltzaindiaren Ipar Euskal herriko ordezkariak eman dio dagokion diploma.
Beskoitzen (Lapurdi) jaio zen Duhau, 1942ko urriaren 9an. Ohorezko euskaltzain izendatua 2018ko apirilaren 27an, Corpus (2017- ) eta Euskalkien lantaldean (2017- ) dihardu.
Zenbait idazlan: Gratien Adema Zaldubiren idazlanak, 7 libk. [arg.] (2007-2017); Bahnar deitu salbaiak (Dourisbouru ; Elizalde) [arg.] (2014).