Maiatzaren 4an, Euskaltzaindiak Osoko eta Ageriko bilkurak eginen ditu Trebiñun
- Maiatzaren 4an, larunbatean, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du Trebiñuko Konderriko udaletxean. Osoko bilkura horren ondoren, Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain osoa karguaz jabetzeko Ageriko bilkura egingo da Done Petri elizan. Ekitaldi ireki horretan, euskaltzain osoek, ohorezkoek, urgazleek eta herritarrek parte hartuko dute, bai eta herri-erakundeetako ordezkariek ere.
- Roberto Gonzalez de Viñaspre euskal hizkuntzalaria eta euskaltzain osoa da. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñuko Saseta herrian eta Gasteizen. Euskaltzain urgazle izendatua 2015eko uztailaren 17an eta oso 2018ko otsailaren 23an. Maiatzaren 4ko ekitaldian irakurriko du sarrera hitzaldia, duela hamar egun Miriam Urkiak egin zuen moduan.
Idatzi iruzkina